Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Era horretara jarraituz, 9 artikuluan, beste honako hauek azaltzen ditu: Justiziarako ere, bi aldeetariko bati hizkuntza gutxituan epaitzearen eskaria aski zaio, bere burua berea duen hizkuntzan defendatu ahal izateko. Horretarako, tribunalak, beharrezko diren bitartekoak jarri ditu, hizkuntza gutxitua dakitenekin osatuz eta aldi berean agiriak ere bere hizkuntza jatorrean jarriz.
‎Dardara horiek hain bortitzak izan daitezke, non pazienteak zatikatzekobeldurra senti baitezake. Zatikatzeko beldur hori nork bere burua bere kasa uztekobeldurraren ordezko fisikoa da. Errealitatean, gorputzaren dardararen bidez, pertsonak tentsio muskularren eraginez gorputzean mugitu ezinik zeuzkan indarbortitzen kontzientzia hartzen du; orain, indar horiek bizitasun osoko sentipenaematen diote, eta alaitasun sentimendu bat.
2001
‎‘Guk denok laguntzen dugu, ze berak mundu guztia lagundu du beti. Ni amaren sabelean nengoen eta berak atera ninduen, ’ dio, atzamarrak sama inguratuz batzen dituela, bere burua bere esku biekin urkatuz.
2002
‎Emakume orok agertzen du bere burua bere onerako eta maite duen amodioa erakartzen du. Bistatzea ez da inola ere gaiztakeria.
‎Normalean, irensteko arazoak eta arnasketaren ahulezia izaten dira. Hala ere, alde positiboa da Elako gaixo batek bere burua bere zaintzaz erabakitzeko ahalmena duela, eta lanean jarrai dezake bere gorputzak aukera eman arte eta, ondoren, intelektualki egin, beste lan batzuekin (irakurri, margotu, idatzi…). 900 kasu berri Espainian, urtero, Elaren 900 kasu berri diagnostikatzen dira (egunean 2) eta gaixotasunarekin bizi diren pertsonen kopuru osoa 4.000 ingurukoa da, nahiz eta zifra horiek aldatu egin daitezkeen.
2003
‎–Eta hamabigarren arrazoi horrek, besteak ahaztu barik, Mallonak Errepublikarekiko izan zuen jarrera ere argitzen dik –bota eta damutu egin nintzen– Baina ez gaituk hori epaitzen sartuko. Mallonak kartzelan bere burua berak epaitzeko astia izan zian, eta nahikoa. Zigorraren konmutazioa itxaroten zuen artean.
2004
‎Haatik, margolari ere bada. Eskulturan aritu, forma artistiko landuak iritsi eta, orduan, margoak hartu eta pintura egingo duela erabakitzen du, bere buruari bertan goxo egin dezan galarazi eta molde berrietara behartzen du. Artea, istorioak kontatzeko bidea duela dio.
‎Nietzschek, bere aldetik, eta Kantekin zuen zorra irudikatu ezinik, gizakiaren helburu eta eginbehar prometeikoa azpimarratu zuen: balioak sortzea, gizakiak bere burua bere gain hartzea, bere baitan finkatzea. Eta hori egitean, gizabanakoaren autobalioa eta autoestimua ordu arte gutxik bezala aldarrikatu zituen, psikologia dinamikoak luze gabe sakonduko zuen giza dimentsio berria lau haizeetara zabalduz.
‎Kontzientzia etikoak gizakia munduaren, beste gizakideen eta bere buruaren aurrean jartzen du, mundua, beste gizakideak eta bere burua bere ardura bailiran. Kontzientzia etikoak gizakia arduradun eta erantzule egiten du munduaren, bere buruaren eta beste gizakideen aurrean.
2005
‎Nazio Eztabaidagunearen fruitu izan den tresna berriak batez ere ezker abertzalearen posizioa finkatu baldin badu ere, ez du oraindik PSE EEren lortu ezta PSN edo PSFrena eta, beraz, betebeharrik garrantzitsuena eskuratu gabe jarraitzen du. Inoiz foro horretan bermatuko balitz, berehala emango luke EAJk bere burua bertan murgiltzeko urratsa, baina urrats hori lehenago emateak prozesua bera oztopatuko lukeela argi dakusagu, hirukiaren irudia plazaratu beharrean" fronte abertzalea" irudikatuko litzatekeelako.
‎Bere konfidantza osoa lur honetako aberastasunetan daukana nola igan liteke bizi honetako lurkerietatik gorago? Bere burua bere zilko. Bere burua bere jainko.
‎Bere burua bere zilko. Bere burua bere jainko. Berekoitasunaren iguzki hila argitzaile.
‎Zor zena ordaindu eta alde egin zuen bikoteak, gainerako eztei argazkiak besapean hartuta. Senarrak zeharka begiratu zion argazkilariak Notre Dame de Lorette karrikako argazki denda ttipi hartako erakusleihoan ezarri berri zuen argazkiari, bere burua bertan ezagutzea arras kostako balitzaio bezala. Lepoa egingo nuke bietarik inork, ez emazteak eta ez senarrak, ez zutela kale hura hilabete luzetan zeharkatuko, zeharbide luzeagoak hautatuko zituztela aurrerantzean haien eztei argazkiarekin tupust ez egitearren.
2006
‎Neskea besoetan gisa horretan jantzita ikustean berpiztu jakon egun osoan buruan erabilen gogoa. Xanpaina isuri eutsan kuleroaren eskudetean eta, txakur egarbera balitz lez, itxi eban bere burua bertara mozkortzeraino eroaten.
‎Orokorki Unamuno-ren hegelianismoari buruz esan behar da, doi doi horixe dela eta ez gehiago: bere buruarentzat berak asmaturiko legenda aurea bat. " Aprendí alemán en Hegel, en el estupendo Hegel, que ha sido uno de los pensadores que más honda huella han dejado en mí –idatzi dio Juan Montseny anarkista katalanari (1901) – Hoy mismo creo que el fondo de mi pensamiento es hegeliano" 190 Garai honetan Unamuno-k Hegel-en ideiarik ere ez dauka191, seguru asko ideia handirik inoiz ez du eduki192 (beharbada alemana ere inoiz ez du lar jakin) 193 Komentatzen du P. Ribas ek erruki gogorrez:
‎Jakintza lortua, aldiz, jakintza biribila, ez da jadanik denborazkoa edo historikoa: eternitatea bera izango da, betiera, bere buruari berak erakutsia eta azaldua. Parmenidesen eta Spinozaren Substantzia izango da, mintzoaren bitartez agertua, ez isiltasunaren bitartez, bilakaera historiko baten emaitza izango baita:
2007
‎honek batez ere historiarako balio du) 510 Naturan ez bezala (hor nahitaezkotasun itsua da lege), giza historian bere burua garatzen duen arrazoi edo izpiritua askatasunaren kontzientzia da (berdin giza autokontzientzia) 511, hori da historia unibertsalaren zeregina eta jomuga, dio Hegel-ek; h. d., bere burutik arras bestelakotuz, alienatuz, estreina natura materiazkoan kanpotiartu eta gauzatu den Izpiritua (unibertsoaren lehen arrazoia), historian bere burura itzuliz doa, naturaren menpekotzatik deslotuz (izpiritua berez eta bere baitan askatasuna, autokausa? da), bere burua berak eraikia duen mundu etiko eta zuzenbidezko batean gauzatuz (oro har kulturan), berriro osoki bere burura, baina orain, burutua?, itzuli bidean. Bakarrik, Hegel-entzat izpirituaren tresna behinena askatasunaren gauzapen objektiboan, historian, Estatua da (gizarte bizitzaren arauketa via, lege izpiritualak?, hots, gizakiak bere buruari emanak) 512 Filosofikoki interesatzen den historia Estatuena da ondorioz513 Hau euskaldun irakurleari xokagarria begitanduko zaio.
‎identifikazioa, hortaz. Ipseitate hitzak, berriz, nork bere buruarekinduen lotura adierazi nahi du, bere burua bera dela adierazi ere49 Zentzu horretan, E. Erikson ek selfsameness erabili zuen (norberatasuna).
‎Honelaxe dioskute: nork bere burua beretik sortzen du, autopoiesis osoa bereganatu du (behar du) subjektuak, hori baita zu zeu izatekobidea. Onar dezakegu, Touraine rekin batera, nork bere buruaren alde egin beharduen lana, bere burua?
‎Horregatik esan dezakegu hizkuntzak berezkoa duela dimentsio humanizatzailea edo, bestela, hizkuntzak soilik ahalbidetzen diola gizakiari bere ingurunetik kritikoki urruntzen, gertatutakoari buruzko hausnarketa egiten, egin nahi duena aldez aurretik arrazoitzen... " Hizkuntzaren funtzio emantzipatzaile horiek", finean," autonomiaren eramaile bezala" edo" autoerrealizazioaren eta bizitza pertsonalaren estiloaren baliabide bezala" dihardute, horrela gizakiak aukera duelarik" bere burua berak izan nahi duenaren arabera moldatzeko" 124 Hala ere, aurrekoaz gain, Lochek beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren zeregin askatzaile hori hizketa ekintza konkretuetan aztertzea —bai orokorrean bai hezkuntzan—, ze hitz egite hutsak ez du besterik gabe gizabanakoa humanizatzen. Esate baterako," hizkuntza errepresiboa —mehatxuan edo gaitzespenean, kalumnian edo bidegabeko epaian agertzen dena— hitz egiteko modu emantzipatzailearen kontrakoa da" 125 Era horretan, bada, gizakiak —eta bereziki hezitzaileak— zaindu egin behar du bere hizketa, alegia, norbaitek bere buruaren eta besteen askapenaren alde egin nahi badu, egiaz," arau emantzipatzaile" batzuk bete behar ditu hitz egiteko orduan.
‎Hezkuntzaren helburu den gizakiaren humanizazioak, finean, egin beharreko guztiak osotasun orekatu batean biltzea eskatzen du, ze, horrela ezean, modu isolatuan eta ikuspuntu partzial batetik aurrerapauso diruditen hobekuntzak ez dira behar bezain onuragarriak izango. Gizakiak bere nortasuna osatu behar du, hain zuzen bere gaitasun guztien garapena modu proportzional batean bultzatuz, eta bere burua berari dagokion gizataldean modu egoki batean txertatuz. Esan dezakegu, beraz, paideia kontzeptuak —zeina guk hemen ez dugun bere zentzu grekoan zuzenean aztertuko— hezkuntza bera ulertzeko modu orohartzaile bat islatzen duela, hain zuzen gizakiaren garapen integrala eta harmonikoa bultzatu nahi duen hezkuntza bat.
‎Gertatzen zitzaion ere, baieztatzen bazuten bederen, bere ilober berak irakurtu ixtorien kondatzea, bainan, bere eran, liburuan ikasiak eta berak asmatuak nahasten baitzituen berdin. Bere burua bere eguneko egitateak bezain eklektikoa zuen, eta hain desberdin edo aldakorra nun ez zitaken sekula erran ahal izan zer nola eta nun eginen edo erranen zuen.
2008
‎Bestela pentsatze aditzailean gertatzen da. Adigaia, bere burua bere bilakaera gisa aurkezten duen objektuaren norbera propioa den heinean, ez da subjektu lasaia, higigaitz akzidenteak jasotzen dituena, baizik eta bere burua higitzen duen eta bere determinazioak bere baitan jasotzen dituen adigaia. Higidura horretan subjektu lasai hura desagertzen da; bereizketetan eta edukian sartzen da eta determinatutasuna osatzen du, hau da, eduki bereizia eta horren higidura, horien aurrean geratu beharrean.
2009
bere buruaren bere neurri barrutan bakoitza,
‎arbolak (HGB, 47). Orbelaun utzi eta, Bitoriano bere biografian nola ahalegindu den, bere buruari bera ez zen norbait bilakarazten, halaxe Euskal Herriaren historia haren alienazioaren historia da: –herri bat dugu egin/ kanpotarren lerroz (bis),/ euskal oinarri xumez/ lotsa ginalakoz?
2010
‎Karadzik ek behin eta berriz atzeratu du auzia, bere burua berak defendatu nahi duela eta horretarako denbora behar duela argudiatuz. Yugoslabiarako nazio arteko zigor epaitegiak ofizioko abokatua jarri dio Karadzik i luzapenekin amaitzeko.
‎Consejo Económico y Social), Solución extrajudicial de conflictos laborales (Jornadas celebradas en Madrid 18 y 19 de octubre de 1994), op.cit., 12 or., gatazkari mementoan mementoko bukaera emateaz gain, etorkizunerako konponbidea eman behar zaiola azpimarratzen du, lan harremanean alderdien elkarbizitza ezinbestekoa baita. Harago, Ramos Méndez, F. k,. La eficacia del proceso?, Justicia, 1982/ 2 zk., bide prozesala bukatu ondoren herritarrak bere buruari bere helburua lortu ote duen galdetzen diola esaten du. Egile horren esanetan oso gutxitan sortzen du poztasuna edo gogobetetasuna prozesuak, ezta irabazleari ere.
2011
‎etxekoak arroztea eta arrotzak etxekotzea. Estrategia horri esker, gainera, errepresioaren bide zatarra saihestu egiten du neurri batean behintzat. Eta emigratuak, nola ez bada, doan herrian ere bere burua bere nazioaren lurralde barruan dakusanez, asimilazioaren ariketak ezin hobeto funtzionatzen du.
‎Zer egin luke? b) Susanak arriskuan jarri du bere burua bere jarduerarekin?
‎Alde batetik, eginkizunetako bat gaur egun zein eta zenbat etxe (eta baserri) dauden agertzea izan da, eta horrekin batera non dauden zehaztea. Oso lagungarri suertatzen da horretarako, begiz gutxienez zein etxe den jakiteko, etxearen beraren argazkia ondoan izatea; horrela, begiratu batean erraz koka dezake bere burua bertako irakurleak, zeren zenbaitetan etxearen izena, arrazoi batengatik edo bestearengatik, ez baita (oso) ezaguna.
2012
‎Autonomia eta arrazionaltasuna oinarri dituen Modernitatean konturatzen hasiko da menderatua berak ere eskubide osoa duela menderatzaile izateko, titulurik ez badauka ere. Paradigma kultural modernoa nagusi izanik ere, bakarra ez den neurrian, badira, noski, beren buruaren aurka egiten duten lehenagoko masokistak ere; baina, jada, menderatuak ulertu du ez duela zertan paturik jarraitu eta ez diola zertan bere buruari bere gaitzen errua leporatu. Honezkero, menderatu modernoak aurre egingo dio menderatzaileari egoerari buelta emateko helburuarekin; eta ahal izanez gero, berau menderatzaile bilakatzeko.
‎Polimeroen antzeko elementu bat erabiltzen dute termikoak, geruzak sortzeko urtzea eta modelatzea ahalbidetzen dutenak materialez gainjarriak. RepRap proiektua RepRap egiten duen prototipo inprimagailu bat sortzeko proiektua da prototipoak bere buruari bere burua gehitzeko gai den azkar azkarra, esan, RepRap inprimagailu batek gai izan behar duela guztiak inprimatzeko berdinen beste inprimagailu bat sortzeko behar diren piezak ezaugarriak. Oraingoz, egungo RepRap ereduek pieza gehienak erreplikatzea, euskarri batzuk izan ezik, eta kontrolerako eta programaziorako beharrezkoak diren zirkuitu elektrikoak.
2013
‎Benetan errime gainera. Bere burua bera ere harrapatu zuen ezustean. Leloalditik erauzi eta bere gorputza kanpora bota zuen, kalera.
2014
‎–Principe d, après lequel les races d, hommes tendraient à se grouper d, après leurs origines, leurs moeurs, leurs langues, leur histoire commune? 1077 XI. bolumen hau 1874an argitara zen; hala ere artikulua beranduena 70 aldera jada, edonola ere gerra aurretik, idatzia zegoela dirudi1078, azken orduan argitaratzeko ukitutxo ñimiñoren batzuk gehituta1079 Europaren berrantolaketa osoa agintzen duen printzipio honen agerpena eleta politikoan berri berria dela aitortuz hasten da artikulua1080 Nazionalitateen printzipioa, irakurtzen dugu, logikoki Iraultza frantseseko ideien ondorioa da, baina hozitu, testu honen arabera? historikoki Napoleonen aurka hozitu omen da, honek Europako nazioak menderatu gura izan dituenean, erreakzioak espiritu nazionala aldarrikatu baitu, Alemanian eta Espainian bereziki, herri ororen eskubidea erreibindikatuz bere burua berak bere gogara gobernatzeko1081. Sentimendu berri, honek jaikiarazi zituen herriak menperaldi atzerritarraren aurka, independentzia nazionalaren?
‎Kontrola oinarri duen egungo sistemaren politika nagusiak ezkutuko menderakuntza du oinarri, eta zoriontasuna du amu, benetako helburuak askatasuna eta autonomia luketenean izan. Gizarte bat askea eta autonomoa izango da bere buruari berak hautatuko legeak ematen dizkionean halaxe egiten duela jakinik, noski. Egun, ostera, gizarteak kontrolpean jarraitzen du.
2015
‎Ahazten zaio esatea, alabaina, zientzia «tradizionalak» beti esan duela bere emaitzak behin behinekoak direla. Harawayk berak, hortaz, bere buruari bere emaitzak aplikatzea ez legoke gaizki.
‎Ez zuen gogorik izan gaztainondo, haritz edota menbriloa zen jakiteko ere. Maese Lesmesi emandako zarta amaitu aurretik arras lekuturik zuen bere burua bertatik. Oihanean barrena abiatu zen, Jainkoak bakarrik daki norantz.
‎Oi Jesus, bai luzea dela gizakiaren bizia, laburra dela esan ohi bada ere! Laburra da, ene Jainko, haren bitartez amairik izan ezin duen bizia irabazteko; baina luzea da oso bere burua bere Jainkoaren aurrean ikusi nahi duen arimarentzat. Zer erremedio ematen dio sufrimendu honi?
‎Graciánek dio bere idazkietan, kartzelan zegoela, batzuek zabaldu zutena; hau da, Ordenaz aldatzeko asmoa zuela, agustindarretara; amak, hori entzutean, abisua bidali ziola esanez, hori egiten bazuen ez zezala izan bere burua beraren semetzat; hala balitz, ez zuela gehiago onartuko ez haren bisitarik ez gutunik. Tendillako kondea bisitatzera joan zitzaiola ere badio eta kartzelatik ihes egitea proposatu ziola.
‎Juaristik dioenez tradizioen bidez zibilizazio eta kultura bat defendatu beharra du. Baina ezin ukatu behar hori berak asmatu duela, bere buruari berak ezarri diola. Baina, bere hautuari ematen dion egiazkotasuna," nire zibilizazioaren, nire kulturaren parte dira", besteen hautamenaren ukapena da.
2016
‎Egia da». Hala deskribatu zuen bere burua bere memorietan Erik Satie konpositoreak, baina musika garaikideraino luzatzen arrastoa utzi zuen bere lanak. 150 urte beteko dira aurten jaio zenetik, eta albiste eta omenaldi iturri izango da horregatik.
‎Kapitain frantses debonaire txiki batek, dantzan bezala baitzetorren kalean behera, erakutsi zidan asmo hori munduko gauzarik errazena zela; izan ere, emakumea kotxetegiko aterantz itzultzen ari zelarik, jarri ez zaigu bada bion erdian eta, bere burua aurkeztu ondoren, beste ezer jakin baino lehenago, arren eskatu ez dit bada emakumea aurkez diezaiodan; ni neu emakumeari aurkeztu gabe nengoen artean ere. Hala, emakumearenganantz jiratuz, bere burua bere kasa aurkeztu eta emakumeari galdetu zion ea Parisetik etorria zen. Ez:
‎Behin baino gehiagotan Hamelingo txirularia datorkio gogora. Berehala uxatzen du irudia, esaten dio bere buruari bera alabaren bizkartzaina dela, ez atzetik datozenen gidaria.
2017
‎Eta hala, badirudi ezen purgatorioetan daudenek ez dutela deusez ere hainbat damu eta atsekabe izango nola denbora galduaz, gaizki enplegatuaz eta bere buruak bere borondatez apur bat, bederen ez penatuaz.
‎Haragiak ezin onets dezake bere etsaia, eta ez sentitu gabe utz egiten zaion bidegabea eta desarrazoia. Bai, ordea, arimak onets dezake, zeren arimak libertatea du, bere burua bere eskuko du. Baina haragiak ez du libertaterik, eta ez bere burua bere eskuko.
‎Bai, ordea, arimak onets dezake, zeren arimak libertatea du, bere burua bere eskuko du. Baina haragiak ez du libertaterik, eta ez bere burua bere eskuko.
‎Andere Hortensek, galernek hain gaizki ekarritako kapitaintsa xaharrak, erostariaren garrasia entzun zuen eta bere bisio eztia kolpez suntsitu zen; itsasontzi buruzagia hondora joan zen; errekiak, xanpaina eta bizar urrindatuak, dena desagertu zen, eta berriro ezagutu zuen bere burua bere hil ohantze hatsituan, munduko bazter mortu hartan galdua. Jaikitzeko ahalegina egin zuen, ihesari emateko eta salbatzeko bezala, baina ohe gainera erori zen eta berriro hasi zen eztiki pleinuz eta zotinka:
‎«Eta madarikatua Zu ere», esan zuen. «Ea Zu gauza zaren ni geldiarazteko», bere burua bere soldadu ilararekin imajinatuz, atzetik sheriffa eskuburdinekin lotuta zutela, Ahalguztiduna Bere tronutik jaitsarazten, hartara behartuz gero; zeruko eta infernuko legioen borroka, eta bera haien artetik bere bidea bilatzen eta azkenean bere iloba iheslariari atzaparra botatzen.
‎Autoritate demokratikoaren ideiak indarra dauka hain zuzen ere herri soberanian daukalako oinarria, betiere herri soberania ulertuta komunitate batek daukan gaitasun politiko gisa (eta ez soilik eskubide), bere burua bere erabaki propioen arabera erreproduzitzeko.
‎Magisteritza ikasi eta maistra izan nahi zuela erraten zuen txikitan. Lekarozko ikastetxean ikaslea zela, ordea, beldur eszenikoa sentitzen hasi zen, bere burua bera bezalako mukizu saldo baten aitzinean irudikatzean. Ikasketak utzita, Dantxarineako Mikelen Bordan hasi zen lanean, mahaiak zerbitzatzen.
‎Ehun edo mila aldiz egin zion galdera hura bere buruari berak ere.
‎Eta batek ez badu bere baitako ertz hori ezagutzen, zertan ezagutzen du, bada, bere burua? Zer harreman mota du bere buruarekin bere sexualitatea beste baten mende baldin badago beti beti?
‎ohe bat, mahai bat, lau aulki, liburu banaka batzuk, hainbat mahai tresna eta plater batzuk, whiski botila bat, xaboia eta hortzetako eskuila, bainuko gatzak, bost koadro ondo aukeratuak eta musika ekipoa, une hartan Mozarten klarinete eta orkestrarako kontzertu bat jotzen ari zena, notak inoiz ez bezalako araztasunez islatzen zirela espazio bilu­zian. Hustasunak liberatzen zuen karga boteretsu hura sentitu zuenean bere barruan, zin egin zion bere buruari bere bizitzara ere eramango zuela konkista zail hura.
‎Eta Pasternak, Rilke eta Tsvietaievaren gutun trukean idatzi zuen Marinak" oraingoz gorputz bizi izan". Azken ordurako gorputza soinekoa bezala eraman zuen luzez Marinak, bere burua bertan uzteko gako baten bila ibili zen guztian. Esatekorik ez, iada, eta seme alabei eman beharrekoaz ere zegoeneko hustuegi, ziurrenera.
2018
‎Hasieratik adierazten du, beraz, iraitzia izatearen sentimendua, gero gauzatzen dena «txakur» baten edo «esklabo» batekin parekatzen den alaba edo maitale zintzoaren forman lehendabizi, eta modurik eta beteenean eta zorigaiztokoenean gero: Herculine pertsona guztien eremutik egotzia denean eta bere burua bertatik egozten duenean. Suizidioaren aurreko isolamendutik, sexu bien gainetik hegaldatzen dela aldarrikatzen du, baina bere amorrua batez ere gizonen kontrakoa da:
‎Laugarren maila irekitzen denerako, neska gazte bat da jada, unibertsitatera joateko adinekoa. Eta, irakurri dituen liburu guztien ondoren, ez du bere burua bere ikasle ohien gela berean ikusten. Dilema hau Abdullah Öcalan-ek argitu zuen (PKKko fundatzaile eta liderrak, Turkian espetxeratuak).
‎Ez zuen nahita egin. Baina hain zuen bere burua bere kontuetan, Beire eta Babaren kontuetan, ezen ez zuen apenas lekurik Karren istorioarentzat. Kar moztuta geratu zen, baina Aneren irudiaz gogoratu, musua oroitu eta barrez sartu zen gelan.
‎Maite, Gaizkaren ama, ez zen hain zorrotza. Sinesten zuen mutilak behar zuela askatasun neurri bat, bere burua bere kabuz gobernatzen ikasteko. Baimena ematen zion semeari kalera irteteko, baina, trukean, medikazioa amaren aurrean irentsi behar zuen etxera bueltatzean:
‎...ste, nahiz eta, garai hartan, xehetasunak ez ziren hain argi nabaritzen, bolumenaren eta grabitate legeen poderioz kizkurren beherantz egiten baitzuten luzera batetik aurrera, eta Mireni iruditzen zitzaion bere buruaren alderdi berri bat deskubritzen ari zela, indargune berri bat, ordura arte ile olatuekin aurpegia partez estaltzeko ahalak eskaintzen zion babesa baino gauza akaso boteretsuago bat, bere buruari bere horretan erreparatzeko kapaz balitz bezala behingoz, aurrean zeukana bera balitz bezala, bera, azkenean, ezer ez gehiago eta ezer ez gutxiago, huts hutsean bera, behingoz.
‎Euskaldunen artean: Policarpo de Iraizoz(" Agustin Zarranz,"; Iraitzozkoa), Patxi Zabaleta Gorka Trintxerpe(" Leiza Iruña, 1947"); Julien Vinson(" 1884, Baja Navarra") eta, euskal sonetisten artean, Angel Urrutiak bere burua bera ere aipatzen du.
2019
‎Normalean ihes egiteko estrategiak dira menpekotasun horiek guztiak. euskarak plus bat izan behar duela aipatzen da sarri, eta hor, berriz diot, aukera bat dugu. Nork bere burua bere inguruan egoki uztartzeko lagungarri gerta liteke euskara. arnasguneetatik kanpora garrantzitsua da hori; arnasguneen bilakaera soziokulturalaren oinarrietako bat ere izan liteke, gainera. arnasgunean zoriontsu (ago) bizi baldin bada jendea, errazago eutsiko dio arnasguneari eta errazago geldituko da bertan; arnasgunean
‎Nork bere burua bere inguruan egoki uztartzeko lagungarri gerta liteke euskara. Arnasguneetatik kanpora garrantzitsua da hori; arnasguneen bilakaera soziokulturalaren oinarrietako bat ere izan liteke.
‎agian ikusiko du bere burua bere baitan bilduta/
‎Batzuetan, desesperazioz heltzen dio senarrari; inoiz baino gehiago itotzen du, hura zaindu beharraren beharrez; ezkonbizitzaren errutina finkatuegia dago, ordea; edo aspalditik daki ez dela beharrezkoa senarrarentzat, edo jadanik senarra ez zaio bera justifikatzeko bezain preziatua iruditzen. Elkarrekin duten bizitzari eustea lan kontingente bat da, bere buruari berak bakarrik kontu egitea bezain kontingentea. Esperantzaz begiratuko die seme alabei:
‎emakumeak, ordea, ez dio ekiten. Neskari iruditzen zaio bere buruaz bere buruari, eta besteri ere bai askotan, kontatzen dizkion istorioek hobeto islatzen dituztela barrenean sentitzen dituen posibilitateak, ezen ez eguneroko bere bizimoduaren kontakizun lauak.
‎Ezin zaio aurpegiratu eleberrietan bere burua proiektatu izana Benjamin Constatek eta Stendhalek egin duten gisan; dena dela, okerrena da maizegi fantasia zozo bat iruditzen zaiola bere istorioa; neska gazteak magia ukitu batez ezkutatzen du errealitatea, beldurgarria baitzaio errealitatearen gordintasuna: lastima da helduaroan ere lanbro poetikoetan itotzen dituela mundua, bere pertsonaiak eta bere burua bera. Mozorro horren azpitik errealitatea agertzen denean, arrakasta zoragarriak lortzen dira batzuetan; baina ihes egiteko zenbat eleberri zozo eta indarge, Dusty Answer eta The Constant Nymphen ondoan!
‎Zentzugabea da esatea orgia, bizioa, estasia eta pasioa ezinezkoak liratekeela gizona eta emakumea konkretuki parekoak balira; sekula ez dira bukatuko haragiaren eta espirituaren arteko kontraesanak, istantaren eta denboraren artekoak, immanentziaren zorabioaren eta transzendentziaren deiaren artekoak, plazeraren absolutuaren eta ahanzturaren ezerezaren artekoak; sexualitatean, beti mamituko dira existentziaren tirabira, urradura, bozkarioa, porrota eta garaipena. Emakumea askatzea uko egitea da hura giltzapetzeari gizonarekin dituen harremanetan, baina ez da harreman horiek ukatzea; emakumeak, bere burua beretzat berresten badu, ez dio utziko gizonarentzat ere existitzeari: subjektu gisa elkar onarturik ere, bakoitza beste izango da aurrerantzean ere bestearentzat; haien harremanen erreziprozitateak ez ditu ezabatuko gizakiak bi kategoria bereizitan banatzeak dakartzan mirariak:
‎Gauza haien jatorri tristea etorri zaio gogora, gauza bakoitza aurreko jabearen bizitzako une gogoangarri bati lotuta baitago. Beldurtuta dago, arriskuan ikusten du bere burua bera ere. Altxor hori aldean duela harrapatzen badute, hiltzera kondenatuko dute seguruena.
‎Baina aurreratzen ari naiz, sasoi da Hanta jaunak bere burua bere hitzekin aurkez dezan Bakardade zaratatsuegia nobelaren hasieran. Hitzen zabuan balebil bezalakoa da monologoa:
2020
‎Gaua iristen zenean, bere lanpara pizten zuen, bere txabolan sartu eta hurrengo goizera arte oheratzen zen. Askotan esaten zion bere buruari bere hezurrak hobe egongo zirela itsasoaren hondoan, beste jende askoren hezurrekin batera.
‎«Teknikoki honakoa da zehazki. Manifestazio batean zehar bere burua bere herrialdeko presidente izendatu duen gizon bat. Legearen nagusitasuna defendatzen dutenak koherente izan eta legez kanpoko iruzur hau estatu kolpea baino ez dela onar dezatela espero dut.
‎Igual bazkaltzera ere gonbidatuko du, erdiguneko jatetxe garesti horietako batean. Merezi du horrenbeste, bere buruaz bera baino gehiago kezkatzeagatik. Hark esaten dio, maiz, bizimodua aldatu lukeela, ez daukala zentzurik beti lanean egoteak, zakurrarekin paseatzeko denborarik ere ez izateak.
‎" Teknikoki honakoa da zehazki. Manifestazio batean zehar bere burua bere herrialdeko presidente izendatu duen gizon bat. Legearen nagusitasuna defendatzen dutenak koherente izan eta legez kanpoko iruzur hau estatu kolpea baino ez dela onar dezatela espero dut.
2021
‎Jokatugabeak ere, ordea, ematen du aukera burututasuna markatzeko euskalki guztietan: Bai ordea damu hartzen dut, iendek ene baithan eztenaren erraiteaz, eta bai batzutan denaren ere agertzeaz eta banatzeaz (Axular); Eta hala badirudi ezen purgatorioetan daudenek, eztutela deusez ere hanbat damu, eta atsekabe izanen, nola denboraren galduaz, gaizki enplegatuaz, eta bere buruen bere borondatez, aphur bat bedere, ez pentsatuaz (Axular); Gero, elkarri bostekoa estutu ondoren, akituak, hitzik aurkitu ezinik, banandu egiten ziren, nor bere argudioak hortzen artean oraindik, batak besteei bere usteak eztarrian ezin hondoratzeaz damu harturik (K. Zabala); Bañan damutu zitzaion prest aski gisa artan jarria (Iztueta).
‎Hona halako beste pare bat gure klasikoetatik: Ethorria zela orena zeinetan gizonaren semeak utziko baitzuen bere burua bere etsaien eskutarat Jainkoari (Larregi); Zeren nolako baita lurra zeinetarik iragaiten baita ura, halako gerthatzen da ura ere (Axular). Eta baita gaurko autoreetatik ere:
‎13.10.7.6c Besterik edo beste ren aitzinetik (orduan horrek inor en kasu edo postposizio marka bera hartzen du zenbaitetan): Gauza orobat premiazkoa da nehor bertzerik ez iuiatzea, eta bere burua bera iuiatzea (Pouvreau); Ote da inor besterik etxean? (Illarramendi); Baldin haien artean nehork bertzek egin ez dituen obrak egin ez banitu (Leizarraga); Inork bestek ez bezala (Kardaberaz).
‎Hilik zegoela esaten zioten bigarren aldia zen. Baina bera ez zegoen hilik; horren seinale ziren zerion ura, hesteek erortzean zeukaten pilpira, hondoan ageri zitzaien urdinkara, bere burua bera, une hartantxe, pentsatzen. Anaiak eta Anderrek esanak esan, ez zegoen hilik, bazekien.
‎Gogor irentsi du pastilla handia, bere burua horretara bortxatuz. Sabelaldean labankada bat sartu balu bezala sentitu da, bere buruari bere eskuz eta bere indarrez labana sartu balio bezala. Momentu batez irudikatu du labana ateratzen duela gero, kostata, eta zulotik likido gorri bat hasten zaiola ateratzen, odolaren antzeko zeozer, borborka, zulotik kanporantz, amaitzen ez den jarioan, sabela husten doakiola.
‎493), bere bizimodua bere kasa ateratzen duena (II: 242), beste gizaki baten mesederako amore emateari utzi eta bere burua bere egintza eta proiektuetan ezagutzen duen emakume engaiatua (II: 146), gizartean ekintza positibo baten bitartez proiektatzen dena (II:
‎68). Horren balioa ukatu gabe," bere burua bere kabuz (des) eraikitzen duen gizonarekiko" kontrakarrean, gure inpotentzia aitortzeko gonbita egiten digu Serrak: bakarrik ezin dugu, ezta gizonen artean bakarrik ere, era autozentratuan.
2022
‎Pizkundearen garaian estreinatu emantzipazio mugimendua, XVII. mendetik aitzina segitu eta zalutuko da. Hor sortzen da zinez pentsamendu modernoa, bere burua bere gain hartzea eta bere autonomia trabatzen zuen guzitik askatzea erabakitzen duena. Descartes-ek 1637an argitaratu zuen Metodoaren diskurtsoan, norberak
‎" Ene iduriko, andereok, ez dut arrazoirik ikusten Errege halako gizon estimatuaren aurka horrela, bakarrik, menturatzeko, non eta ez zuen nahi, erregeek borrokarako prest menekorik aurkitzen ez duten konpainia eta lekuei uko eginez, etsaitzat jotzen zuen baten pare jarri, bere buruari bere bihotzaren ontasuna eta kemena frogatzeagatik".
‎Roncex eko andereak, Thouars eko frantziskotarrenean zegoela, hain presatua ikusi zuen bere burua bere zereginak egitera joateko, non, batere behatu gabe komunontzia xahu zegoen ala ez, jarri egin baitzen, hain leku lohian, ezen ipurdi mazelak eta jantziak oro zikindu zituen, halako moduan, non, sokorri galdez oihu egin eta garbitzen lagunduko zion emazteren baten eske hasi zelarik, gizonak jin baitzitzaizkion zerbitzuan, eta biluzgorri eta emazteki bat ager litekeen egoerarik makurrene...
‎Zaila da, ordea. Galdetzen baldin badiote bati, edo galdetzen badio batek bere buruari bere helduaroan edo aurre zahartzaroan zer egin duen bere bizian, erantzun nahasi baldarrak edo totelak emateko arrisku haundi xamarra dago. Askoz erosoago dagoke edozein bere lorpenen, egiazko edo alegiazkoen?
‎Rakelek lau baserritarren mahaia zerbitzatu bitartean jarraitu ditu ahizpa txoriaren joan etorriak. Errukiz onartu dio bere buruari berak ere alde egingo lukeela Anaren lekuan egonda, lurrunez eta argiz egina balego haren antzera eta beti gorantz sakatuko dion haize hori baleuka barruan, ez porlanezko zapatadun arima hau.
‎Beraz interes handirekin irakurri dut Aguxtin Errotabehere baigorriar kazetalariak idatzi dion liburua, Jean Pitrau, la revolte des montagnards, Elkar argitaletxeak agertua. Atharratze Arrañe auzoguneko eskola publikoa hamalau urteetan utzirik, ordu hartan gehixenek usatzen zuten bezala, bere burua berak eskolatu zuen ikasgaiak postaz erakarriz Tolosa Purpaneko laborantza eskolatik, JAC/ Euskaldun Gazteriako bilkuretan parte hartuz, eta gehienik izigarria irakurriz.
2023
‎(...) Desberdintzea bezain garrantzitsua da, ordea," nor garen" adieraztea, identifikazioa, alegia. Gazteak bere burua bere egoera berean dauden beste batzuekin identifikatzen du. (...) Dena den, adina ez da gizartean diberjentziak sortzen dituen dimentsio bakarra.
‎Stuarti 44 argitaletxek bidali zioten ezezkoa, nahiz eta lan garrantzitsutzat jo euren erantzunetan, ez baitzekiten nola saldu hizkera, ezta istorioa ere. Elkarrizketetan, Stuartek aipatu du erdiko klaseko bihurtu behar izan zuela bere burua bere haurtzaroan inspiratutako fikzioa idatzi ahal izateko. Bernardine Evaristorekin izan zuen topaketan —biak ere Booker sariaren irabazleak—, panorama kritikatzen dute, eta esan ia ezinezkoa dela saretzea bazterturikoentzat.
‎Bere bizitza arriskuan jartzen duen gaixotasun bat diagnostikatzen diotenean, aurrezki kontua hustu eta kostaldera joatea erabakiko du. Hitz ematen dio bere buruari bere azken egunek zentzua izango dutela, baina konturatzen da ez dakiela nola lortuko duen hori. Ezezagun misteriotsu batek hirira eramango du Williams, eta horren ondoren, jakin mina piztuko dio lankide gazte batek:
‎–Jendeak nahiago du turista moduan agertzea, hor nonbait, bere burua bertako gisa definitzea baino. Badakizu," munduko hiritarrak" gara orain, deserrotuak.
‎Eta horrela ere, arima asperduraz betetzen da eta basamortu bilakatzen da. Kasik beti, edo segurago ere beti, obligazio guziak ukatzen dituenak gezurra erraten die bestei baita bere buruari berari ere; eta izatez hori aitortzen du. Izan ere ez dago gizakirik ongiaren eta gaizkiaren gaineko bere iritzia noizean behin ematen ez duenik, bederen urkoa gaitzesteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia