Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2000
‎Eta, oharturik ezen galtzoin haiek ez zirela bereak, bertze kutxa batean gorde zituen. Eta, galdetzen ziolarik bere buruari behin eta berriro norenak ote ziren galtzoin haiek, zeinak jigant batenak izan baitzitezkeen neurriaren arauaz, malenkonia handi batean sartu zen, hain handia, non jateari ere utzi baitzion.
2001
‎Izotza urtzen ari zen beirazko harresien artean eta beldurra sentitu zuen. Koaderno beltza odolez ilundutako orriz beteta zegoen eta hitz haien artean bere burua behin baino gehiagotan ikusi zuen islatua.
2004
‎Zergatik ez ninduen hobezina egin? Zergatik ez ninduen egin osotasunaren ezagutza lortzeko gauza?, galdetuko dio filosofo kristauak bere buruari behin eta berriz, eta erantzun etsipengarri baten aurrean aurkituko du bere burua. Jainkoaren bideak eta azken egiak ezin asmatuzko ezkutaleku batean ostenduta geratuko dira guretzat, ez zaio beste irtenbiderik geratzen Descartesi une honetan.
2006
‎Anek hausnartu egin zuen. Lorik egin gabeko azken bi gau izugarrietan galdera huraxe egin zion bere buruari behin eta berriz. Eta azkenean amore eman behar izan zuen:
2007
‎Edvard eskizofreniaren beldur zen, mundu berdeen beldur, hiltegiko animalia guztien beldur. Margolanetan bere burua behin eta berriro pintatuz, bere nortasuna egiaztatzen zuen behin eta berriz. Hori naiz ni, esaten zion bere buruari pintzelkada bakoitzean.
2008
‎Olaizolak ondo probatu nahi zuen, eta izerdi patsetan bukatu zuen. BERRIAk jakin duenez, Goizuetakoak lanak izan zituen zabaletik pilotak eramateko, eta ez zuen bere burua behin ere lurrera bota. Ezkerrez, berriz, ondo aritu zen, baina eskuinez ezin izan zuen gogor bueltatu kontrakantxatik, harro eta frontisaren goiko zatia baliatuz baizik.
2009
‎Euskaltzalea izan eta hala ere zenbait jendek erdaraz hitz egiten badu, batez ere gazteek, izan liteke jasa ematen duen slang aski ez daukatelako euskaraz, baina gehiago, nik uste, edo ni beldur, eguneroko kulturako gauzetan euskara pobre pobrea daukagulako, eta haurraren mundutxotik gorako gure mundua erdalduna delako (eta slang falta bera, horren ondorioa baizik ez da agian). Gandiagak UBM baitan bere buruaz behin eta berriro aitortzen duenak, nik ez dakit zeinentzat ez duen balio gure artean: –jakintza orokorrez ihardun gura dugu, egungo errealitatez mintzatu nahi dugu; baina hona gu mutu, nola mintzatu ez dakigula?
‎Euskararen unibertsoan talde eta elkarte asko egon daitezke, asko egon dira eta daude orain, baina ezaugarri propioak ditu Euskaltzaindiak sortze egunetik. Estatus berezi hori aldarrikatu beharrean ikusi du bere burua behin baino gehiagotan kondairan zehar. Instituzioen aurrean, ez ziotelako aitortzen, ez legez eta ez egitez, behar zuen maila; eta lehiakideen artean, ez ziotelako autoritatea onartzen, hizkuntzaren munduko talde bat gehiagotzat joz.
2010
‎Urrun iristen zen Oskarren pentsamendua. Ez zen bere burua behin eta berriz errepikatzen duten horietakoa behintzat. Oskarrekin hitz egitea zen Oliveiraren plazer handienetakoa.
2011
‎–Ez dut beste ezer egingo? esaten zion bere buruari behin eta berriro, baina ez zegoen seguru agindua betetzeko gai izango ote zen. Seguru zekien, ordea, nobedaderik egonez gero, azkar jokatu beharra zegoela, honi bukaera on bat emateko.
‎Gizakia da bere burua behin eta berriz txunditzeko ahalmena daukan animalia bakarra.
‎Gabriel Arestiren poesia sozialaren oihartzuna, Harri eta Herri liburuan bildutakoa batez ere, atzeman zitekeen aipatutako lanean, eta, ildo horretan, bidegabekeriak salatzeko erabili zuen Oiartzungoak hitza. Hitza, bai, zeren poetaren egitekoak zein izan behar ote duen bere buruari behin eta berriro galdetu ostean, ondorio horretara iritsi baitzen. Horregatik, kritikatu egingo zituen botereari men egiten zioten poetak zein errealitatea alboratuta joko estilistiko hutsaletan erortzen ziren sortzaileak.
2013
‎Elizabeth bere ama eta ahizpekin jesarrita zegoela, entzun berri zuenaz hausnarrean eta horren aipamenik egiteko eskurik ba ote zuen zalantzatan, halako batean Sir William bera azaldu zen, alabaren enkarguz, Bennetarrei ezkon hitzaren berria emateko. Guztiei konplimendu asko esan ondoren, eta etxe biak elkartuko zituen lotura hori zela-eta bere burua behin eta birritan zoriondu eta gero, Sir Williamek albistearen nondik norakoak destolestu zituen... ez bakarrik harrituta, baina ez sinesteko prest zegoen entzuleria baten aurrean destolestu ere; izan ere, Bennet andereak, gizabidez baino gehiago setaz, erabat oker egon behar zuela esanez egin zion buru, eta Lydiak, betiere ahozabal eta sarri askotan zakarra, honelaxe egin zion aldarri:...
‎edo adur hotza ignoratu, senperrenak eginez etenkako zorionak berriz bere bidea zabal dezan zuon kalean (horixe da bizimodu konbentzional bati konsubstantziala zaion zerga: " kristo guztiari gertatzen zaio, zaila da bizikidetza" eta antzeko berediktuak nork bere buruari behin eta berriz errepikatuz aurrera egitea); edo zugandik espero dena bazter utzi eta bizitzaren kale alegorikoan ikusten ari zaren ate berri hori, zure urratsei tenk egiten dien ate arriskutsua ireki eta zeure kabuz zeharkatzea.
2014
‎uztailaren 14, lurraldearen birregituraketa administratiboa (eskualde historikoak ezabatuz), 1792ko bigarren Iraultza, Konbentzioa, girondino, montagnard eta jakobinoen arteko peleak, koalizio gerrak eta gerra zibilak (Vendée), Terrorea, Direktorioa, Inperioa; demokratismotik inperialismora: mende laurden batean Iraultzak, Antzinako Erregimena uzkaili ez ezik, bere burua behin eta berriro irauli eta birrirauli du.
‎Jose Antoniok, Madrilen psikopedagogia ikasten ziharduenean, une askotan, era berean han eta hemen sumatzen eban bere burua; gorputzez han zan, baina haren bihotza Arrazolaz eta Euskal Herriaz ametsetan ebilen. Amets horreen artean, hauxe zan bere buruari behin eta barriro egin ohi eutsan itauna: zelan esan nik txikitxo honeei barruan dodan hau?
‎Berreketa eragiketa zenbaki bat bere buruaz behin eta berriro biderkatzean sortzen da; biderketa hori laburtzeko, berreketa baliatzen da. Horrela, 2 2 2 2 2= 25 da.
2015
‎Patuaren ironia iruditzen zitzaion autozaletasunik izan ez, eta ibilgailuen azterketa teknikoko kontuetan bukatu izana, ia beti auto eta motorretarako jaiera berezia zutenez inguratuta. Baina zer egingo zion; bere buruari behin baino gehiagotan gogorarazten zion bezala, beranduegi zen beste ezertan arriskatzeko.
‎Ez du beste erremediorik aspaldidanik. Hori da bederen bere buruari behin eta berriro errepikatzen diona. Hozten ari zaizkio barrenak, daborduko arras izoztu ez bazaizkio.
‎Wolfen ikuspuntua, Harawayrenarekin alderatuz, muturrekoa dela esan dezakegu. Eredu tradizionala Ideia platondar horietariko beste bat dela dio, hainbati asko gustatzen zaiona bere buruari behin eta berriro iruzur egiten segitzeko. Hortaz, irakurle, oraindik Platonen Elkarrizketek egungo errealitatearekin zerikusirik ez dutela uste baduzu, ahaztu ideia hori, oker zabiltza eta.
2016
‎A, bai: gurasoen arteko maitasun historia arrosa samar hura, txikitatik bere buruari behin eta berriz kontatu ohi diona eta gau honetan azken aldiz kontatzea erabaki duena: ez orain arteko azkena bakarrik, betiko baizik, erabakia baitu ez duela istorio hori gehiago berritu nahi, laster azalduko ditugun arrazoiak direla medio.
‎Bere lanek euskaltasunarekiko kezka handia erakutsi dute. Ez du bere burua behin ere zeregin horretan aldatu. Telesforo de Monzonekin izan zuen adiskidetasuna urte askotakoa zen.
2017
‎136 Derridak adierazi eta Derek Attridge k iruzkindu bezala, literatura ez da esentzia, literaturaren identitatea literaturtasuna deitu ohi duguna ez da esentziala, diskurtso literarioa ezin delarik zehatz mehatz ezberdindu beste ezein diskurtsotatik. Halere, literatura badago egon, baina" aztarna" modura, postmodernismoak edozein identitateri buruz esandako konplituz, alegia, ez duela koherentziarik lortzen ez bada ondoz ondoko autobereganatzeen kate baten bidez, hots, bere burua behin eta berriro erreberrituz edo erreplikatuz. Literatura, beraz, ez da" aztarna" baten inguruan luzaturiko tradizioa baino, zeinak bizirik irauteko bere burua" literatura" deitzeko eskubidea etengabe berritu egin behar baitu, bere burua errepikatuz.
‎Giocondaren irudia ezagunki ez zion lan bukatutzat entregatu nahi edo ahal izan enkargu emaile florentziarrari, hala joan da finean Frantziako erregeak erosita Louvrera. Hor ageri den artistaren jokaera misterio femininoarekin, gizonak bere buruaren aitzi behin eta berriro berrasmatu horrekin, arrunt gure kulturaren bera da, jeinuak bakarrik eman ahal dion jas esklusiboarekin noski. Abiabide grekoari jarraitu diogu, desiratze/ mirestea zilegi izateko, emakumea Logosaren esfera inokuoan hetaira bihurtu dutenean:
‎Aldameneko eserlekuko agurea eztarria libratu ezinean zebilen. Eztula eragiten zion bere buruari behin eta berriz. Ez zidan ondo entzuten uzten.
2018
‎Euskaldun izateaz ari denean, benetako euskaldun izateaz ari da, hain zuzen. Eta Benetakotasuna jaiotzazkoak ez diren terminoetan negoziatzeko aukera egiten du, horrek bere burua behin eta berriz kokatu behar izatera eramaten badu ere:
2019
‎Aterako dute neanderthalen DNA, aurkituko dituzte aztarnak, baina bada Lazkanok bere buruari behin eta berriz egiten dion erantzun zehatzik gabeko galdera bat: nola iristen ziren gizakiak Amalda IIIra?.
‎Egunean zehar mila aldiz eutsi behar izan zion telefonoz hots egiteko tentazioari, honek are eta gehiago galarazi zion idatzi behar zuenari behar bezalako arreta jartzea, eta horren ondorioz, balio zuen lanari begira jarririk, ikusten zen orri bat baizik ez zuela egin, eta hori guztiz jasanezina ez izatea beste merezimendurik ez duena ontzat ematera eramaten gaituen borondate onari esker. Azken ordu erdia, ia osorik, balkoian pasatu zuen, bere burua behin edo beste mozorrorik gabe agertuz, zain dagoela jakingo edo maiseatuko den inporta ez zaionaren antzera, baina ia beti barne aldeko molduran bermaturik egon zen, gorputz erdia ezkutaturik, Largo dos Lóioseko aldea ezkutuka zelatatuz, han utziko baitu autoa Maria Sarak. San Antonioren azulejuak dituen etxeko kantoian agertzen ikusi zuen, ibilera lasaiaz, ez geldoegi, ez agudoegi, gizonak ordurako ezagutzen zituen jaka eta gona jantzirik, poltsa bizkarretik zintzilik, ilea aske, dantzan, eta bat batean desioak korapilo bat egin zion urdailaren ahoan, ez Mogueimeri bezala, honek kolpeak sentitu baitzituen.
2020
‎Nola demontre zeukan hainbeste datu Endika Egurrolaren inguruan eta, batez ere, zergatik zeuzkan hain aburu landuak hari eta haren bizimodu eta ideiei buruz? Ez al zion bere buruari behin eta berriz errepikatu Egurrola eta hura bezalako gayak bost axola zitzaizkiola. Bada, antza zenez, ez.
‎Rosario erotu egin zuen horrek; bere buruari behin eta berriz esaten omen zion engainatuta bizi izan zela, Gonzalok ez zuela maite, jolasean ari zela berarekin. Bazkaloste batean, Mikela mahaia jasotzen ari zen bitartean, ezin zuela gehiago aguantatu erabaki zuen Rosariok, eta Gonzalori mezu bat pasa omen zion ezkutuan, trastelekuan elkartzeko.
2021
‎Gaurkoa, ordea, azkena baino latzagoa izango ei da. Eta desagertua da duela hamalau urte bere burua behin eta berriz berritu eta berrasmatzeko gogotsu sentitzen zen emakume hura. Alda dezakezu azala urtean behin nahi baduzu, musker baten antzera, baina barruan musker bera biziko da beti.
‎Ongi ezagutzen nituen saileko hiltzaileen aldareak, psikopatak biktimen garaikurrak hartzeko eduki ohi duen beharra, tik onanista baten gisa bere burua behin eta berriz hilketaren uneaz gozarazteko premia. Bizitzan inoiz ikusi gabe nengoen, ordea, tamaina horretako planifikatzaile bat.
‎Ez dago nahasturik eta zalantzaz beterik, berak uste zuen bezala. Bere buruari behin eta berriz errepikatzen zion hori, garbi ikusi zuenean LucÃak ez zuela berarekin geratu nahi, arroketan gertatu zena gertatu zen arren, edo atzo musua eman zion arren, edo" maitagarria zara" edo" oso barre polita duzu" esan zion arren. Ez.
‎David eseri zenean, aitak etxean esplikatu ziona errepikatu zion bere buruari behin eta berriz. Herri kaskar aspergarri hartako gorabeherak ez zirela bere arazoak, bereziki Litorekin, ontziolako okuparekin eta LucÃarekin zerikusia zutenak.
2022
‎Hala eta guztiz ere, bere buruari behin eta berriz errepikatuta ere, ez du lortzen mezua barneratzea. Desengainua astun zaio.
‎Eta, hain zuzen, panpinaren irudi hori baldin bada emakume bihurtzearen eredu nagusia, horixe salatzen du Arcanek, barnetik, egiazko esperientzia haragitu bat: pottokia bera da –protagonista horrela ari da bere buruaz behin eta berriz–, pottokiaren panpinaren izaeraren berri hobekien eman diezagukeena.
2023
‎zail dela norberak ikasi zuen modua ez erreproduzitzea. Horretarako, bere burua behin eta berriz dudan jarriko duen jendea behar baita. Kontrara, berriz diot, ikasi genuen ber moduan irakasten jarraituko dugu.
‎Txina munduko bigarren potentzia ekonomikoa zein militarra izanik, 1939an ia Alemania lez, zuhurtasunez begiratu behar zaio kontu honi. Arduratsua denak ezin badu tigrea ehizatu, behintzat ez da harengana gerturatuko, alferrik baita tigrearekin negoziatzea, norberak bere burua behin tigrearen ahoan sartuta duenean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia