Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2001
‎Pintura, eskultura eta grabatua nahastu egiten diren bezalaxe, literaturan ere nahastu egiten dira —gero eta gehiago nahastu ere— narratiba, poesia eta saiakera. Egileak bere burua behartuta ikusten du hausnarketa egitera, eta beharrizanak bultzatuta, genero askoren metaketa den genero berri bati ekin dio, aforismoa deitu, rapsodia deitu edo saiakera arina deitu. Edonola dela ere, flashak dira, espiritu pentsalariaren garrasi txikiak, laguntza dei kamuflatuak, itotzear dagoenaren arnas bafadak.
2004
‎Eszenatoki berriaren atarian gaude edo egon gaitezke, baina ez Batasunak ekarpen hori egin duelako, Batasunak proposamen hori egiteko bere burua behartua ikusi duelako baizik. Ukaezina da.
‎Besondotik bularrera egiten zuen bidaia, sentitzen zuenak ikaraturik. Atzera berriz, bere burua behartuz, paisaia berde urdinera lerratzen zituen begiak, barne borroka orekatuko zuen lasaigarriaren bila. Hantxe bukatu zen Beriain mendi lerroa eta Irurtzungo bi Ahizpak ageri zitzaizkion.
2006
‎Ondorio garrantzitsuak ditu: lehena, euskararekiko erantzukizun eskasa erakutsi duen jendea eta erakundeak bihurtzen dira planaren erabakitzaileak eta ardatz nagusia; bere burua behartu gabe menpeko jendeari obligazioaren mehatxuaren legea ezartzen diete; urgentzia osoa duen euskara eta beste hizkuntzen arteko berdintasunaren aplikazioa gerorako luzatzen da, orain beharrezko dena gerorako amets helezina bihurtuz.
‎Hori uste du pertsona ekintzaileei buruzko Global Entrepreneurship Monitor nazioarteko azterketaren baitan EAEri dagokion ikerketa zuzendu duen Iñaki Peña Deustuko Unibertsitateko irakasleak (ikus bukaerako koadroa). Bere hitzetan, herrialde pobre askotan, jendeak bere burua behartua ikusten du enpresak sortzera; beharra da beraien motibazioa. Hemengo ekonomiagatik, aldiz, ez ditugu balore edo behar horiek, jendea ondo bizi da, eroso, eta ez du arriskurik hartu nahi, are gutxiago dirua arriskatu behar badu eta astean ordu pila sartu behar baditu.
‎Balioen araberako ekintza arrazionala beti beti da (gure terminologiaren adieran), aginduen? araberakoa, edo aktoreak bere buruarengana zuzenduak uste dituen (horien aurrean, aktoreak bere burua behartuta ikusten baitu), exijentzien, araberakoa.
‎Posta bulegoko porrotak zein Audiaren gorabeherak hizketarako gogoa amatatu zieten. Goragaleak izan arren, Anek bere burua behartu zuen plater bakoitzetik apur bat jatera. Inondik ere ez zuen nahi Geppert bere arazoez ohartzea.
2007
‎Jakina den bezala, ditugun gobernatzaileek ez dute helduen euskalduntze lana behar bezala ez aitortu eta ez diruz lagundu euskaltegi eta gau eskolentzako dirulaguntzak hasi ziren garai haietatik. Horrek askotan prekarietate egoeretara eraman du AEK ko irakasleria eta, oraindik orain, askotan AEK ko irakasleak bere lana ahalik eta kalitate handienarekin egiteaz gain, bere burua behartua ikusten du dirua nondik atera pentsatzen eta lantzen, Nafarroako Gobernuan oraindainokoan egon direnek euskararen eta helduen euskalduntze alfabetatzearen kontra egin dituzten sarraskiak azalerazten eta salatzen, eta bestelako egoera batean burutu ez lituzketen hainbat lan burutzen. Uztarri handia da AEK ko irakasleak lotuta izan dituena urteetan eta hori larrutik ordaindu izan dugu eta oraindik orain ere ordaintzen dugu.
2008
‎Kezka nagusi hori eginiko iruzkin eta gogoetetan bildu ez ezik, pertsonaien jardunetan ere islatu egiten da. Honela, Mikel Zabalegi Carrefour ean gora eta behera doala (36 or.), bere buruari agindu behar dio, bere burua behartu behar du euskaraz hitz egitera, bestela, gaztelerak egiten diolako ihes. Identitate diglosikoaren adibide garbia dugu hori.
2009
‎Gosaltzera eseri aurretik musika alaia jarri zuen irratian. Ez zen gose, baina bere burua behartu zuen ohiko kafea eta ogi xigortua irenstera.
‎Goizaldean esnatu eta lokartu ezinik egona zen, irudi lazgarriek erasoturik. Bere burua behartu zuen ohean egotera, baina lehen eguzki printzak sumatu orduko, jauzi egin zuen tapakien artetik.
2010
‎Betearazleak egikaritzeko era edo mota hori edozein mementotan eska dezake ondasunen izaerak ahalbidetzen badu. ...at eginda, organo jurisdikzionalak ondasunen edukitza betearazleari erraztuko dio, administrazio hori hark egoki deritzenei jakinaraziz (PZLren 676 art.). Ordainketarako egiten den administrazio hori betearazleak eta betearaziak adostutakoarekin bat egingo da, eta hitzarmenik ezean, ondasunak herrialdeko ohiturarekin bat administratuko direla ulertuko da (PZLren 677 art.), eta betiere betearazleak bere burua behartuko du urtero eta administrazioaren azkenean hari buruzko kontuak ematera (PZLren 678 eta 680 art.). Administrazioa exekutatzaileak bere kreditua, interesak eta kostuak administratutako ondasunen etekinekin kobratu duenean bukatuko da. Memento horretan ondasunak betearaziaren eskuetara bueltatuko dira (PZLren 680.1 art.). Gainera, betearaziak edozein mementotan zorrari geratzen zaiona ordainduz ere bere ondasunak eskuratuko ditu (PZLren 680.2 art.). Betearazleak ez badu bere eskubidearen asetzea lortzen administrazioaren bidez, auzitegiari eskatu dio horri bukaera emateko eta beste baliabide batzuen bitartez derrigorrezko eskualdaketa egiteko (PZLren 680.3 art.).
‎Gatazkaren konponketan haren protagonistei ahotsa emanez, haien erantzukizuna, batez ere delitugilearena, era ezin hobean lortzen da. Zigor bitartekaritzan delitugilea biktimari eta gizarteari egin eta eragin dizkion kalteen arduradun agertzen da, gaitz edo oker hori konpontzeko egin beharrekoa egitera bere burua behartuz. Konponketa honek biktimari ez ezik, gizarteari ere lasaitasun osoa ekartzen dio.
2011
‎Orain, baina, izugarria iruditu zitzaion Nafarroako egunkari dekanoaren diskurtso hautseztatua. Hala ere, Mikelek bere burua behartu zuen iritzi zutabe guzti guztiak irakurtzera: modu bakarra zen bainugelatik iristen zitzaizkion hotsak ahazteko.
‎Pentsatu zuen denbora kontua zela minbizia hartzea. Ez zen gose, baina bere burua behartu zuen ogi xigortu xerra batzuk urdaileratzera, kafe beltz ugariz lagunduta. Zigarreta gogoz zupatu bitartean, bezperakoak errepasatu zituen.
‎Ogiak gomazko borra baten sendotasuna zuen eta barneko gazta kreditu txartel bat bezain fin eta zaporegabea zen. Hala ere, bere burua behartu zuen osorik jatera. Artean hiru ordu falta ziren bere hegazkina ateratzeko.
2012
‎Denboran izozturiko Iruñea bat, zegoeneko ez zen hiri bat. Bere burua behartu zuen ibiltzera.
‎Balaren istorio txatxu hura kenduta. Dasilvaren egoera etilikoari egotz ziezaiokeena?, morroi haren arazoak arruntak ziren, edo ez ziruditen arriskutsuak behintzat. Jonek atzera egin zuen, eta bere burua behartu zuen txostena arreta handiagoz irakurtzera. Han nonbait egon behar zuen kontu hari zentzua emanen zion datua.
‎Lanak zituen eskuen dardara mendean hartzeko. Kokaren ontzia atera eta bere burua behartu zuen apur bat besterik ez hartzera. Motorra piztu eta argirik gabe gidatu zuen errepideraino.
‎Gorbata askatu eta burua esku artean estutu zuen, pentsamenduak mendean hartzeko ahaleginean. Bere burua behartu zuen lasaitzera.
‎Dar dar batean zegoela ohartu zen. Bere burua behartu zuen erreakzionatzera. Txinatar dendara hurbildu eta erakusleihoaren aurrean gelditu zen.
‎Julenek bere burua beharturik sentitu zuen, gogoaz bestera, zekienaren zati bat, behintzat, Arantxari kontatzera. Ez zizkion xehetasun guztiak kontatu, ezta Julian eurenean sarturik harrapatu zuenik ere, emaztearen izua ez piztearren.
‎Ebakuntza ordaintzeko Tostesera bidalitako gizonak, arratsean kontatu zuen, medikuaren baratzetxoan egundoko gereziak ikusi zituela. Eta, Vaubyessarden gereziak kaxkar heltzen baitziren, Markes jaunak txertaki batzuk eskatu zizkionez Bovaryri, bere burua behartutzat eman zuen pertsonalki eskertzera; Emma ikusi zuen, iruditu zitzaion planta polita zeukala eta ez zuela laborarisa eran agurtzen; hain egoki ere, non ez baitzitzaien iruditu gazteluan graduz apaltzearen mugak gainditzen zituztenik ezta, bestalde, aldrebeskeriarik egiten zutenik ere bikote gaztea gonbidatuz.
‎a) Zein diren Hitzarmenaren xedapenak eraldaketarik gabe aplikatzeko lurraldeak, bertan aplikazio hori egiteko bere burua behartzen duela;
‎b) Zein diren Hitzarmenaren xedapenak eraldaketekin aplikatzeko lurraldeak, bertan aplikazio hori egiteko bere burua behartzen duela eta zein diren eraldaketa horien xehetasunak;
‎a) Zein diren Hitzarmenaren xedapenak eraldaketarik gabe aplikatzeko lurraldeak, bertan aplikazio hori egiteko kide interesdunak bere burua behartzen duela;
‎b) Zein diren Hitzarmenaren xedapenak eraldaketekin aplikatzeko lurraldeak, bertan aplikazio hori egiteko bere burua behartzen duela eta zein diren eraldaketa horien xehetasunak;
‎1936an, gerra zibila piztu zenean, Espainia eta Frantziako frontera itxi zuten berehala eta hegoaldeko jendeak iparraldera jo behar izan zuen bizirik aterako bazen. Ehunka euskal herritarrek ikusi zuen horrela bere burua beharturik iparralderantz nolanahi ihesi joateko (eta ehunka horien artean bat gehiago gure aita zena. Nora noa?
2013
‎Azuzenak bere egitekoa egina zuen, beraz, baina Dionixiorekin bi minutuko barrealdia konpartitu zuelako edo, bere burua behartua ikusi zuen hari ere zerbait esateko:
‎Gero, isiltasun tirabiratsu bat nagusitu zen, musika jotzen segitzeko oztopo salbagaitz bihurtu eta Abdel Haqqi halaxe erranarazi ziona, betartean irri urduri bat erakusten zuen bitartean, berak bere buruari behartutakoa iduri:
‎III eta IV. mendeetan, tokiko ohitura gero eta gehiago hedatu zen, eta, ondorenez, Inperioaren gobernuak bere burua behartuta ikusi zuen, ohitura lege gisa aitortzera, baina aitorpen hori kontrolatzera, batez ere, ohiturak, legea osatu beharrean, horrekin gatazkan sartzen zenerako. 319 urtean, Konstantino enperadoreak aitortu zuen ohituraren agintea eta horren erabilera luzea garrantzitsuak zirela eta ezin baztertuzkoak; baina, edozein kasutan ere, enperadoreak adierazi zuen ohitura baliozkoa izango zela, arrazoiaren eta zuzenbide idatziaren aurkakoa ez zen heinean (C. 8, 52 (53), 2).
‎Gero, isiltasun tirabiratsu bat nagusitu zen, musika jotzen segitzeko oztopo salbagaitz bihurtu eta Abdel Haqqi halaxe erranarazi ziona, betartean irri urduri bat erakusten zuen bitartean, berak bere buruari behartutakoa iduri:
‎Azuzenak bere egitekoa egina zuen, beraz, baina Dionixiorekin bi minutuko barrealdia konpartitu zuelako edo, bere burua behartua ikusi zuen hari ere zerbait esateko:
2014
‎Esperientzia handiko gizona da eta batez ere sormen handikoa. Asko ikasi dut berarekin; bere buruaren kontra, puskatu eta berregin… Erronka bezala hartu zuen, horixe gustatzen zaio, bere burua behartzea, ezohikoak saiatzea…
‎Beste alde batetik, behin baino ez zuten hitz egin iraganaz. Alcide Jolivetek bere burua behartuta ikusten zuen Mikel Strogoffi zerbait esatera:
‎Patxik irribarre egiten zuen, baina han, begien atzean, poz izpirik ez zegoen. Asiainek bere burua behartu zuen soari eustera, beldurrik ez azaltzera. Panpina baten begiei so egitea bezala zen.
‎Buruan zurrunbilo bat bazuen ere, Asiainek bere burua behartu zuen galdezka jarraitzera.
‎Espetxeko sendagileak ohartarazi zuen jan ezean erizaindegian ingresatu zutela. Leirek bere burua behartu zuen mokadu batzuk irenstera.
‎Asiainek baiezkoa egin zuen. Bere burua behartu zuen jarraitzera.
‎Inspektore-ordeak hitz egin bitartean, Alvirak ez zion begirik kendu Asiaini. Biluzik bezala sentitzen bazen ere, inspektoreak bere burua behartu zuen guardia zibilaren soari eustera.
‎Asiain neskatoari begira gelditu zen, bihotza uzkurtuta. Bere burua behartu zuen erreakzionatzera.
‎Hurbildu bitartean, Asiainek listua irentsi zuen. Bere burua behartu zuen aurrera jarraitzera. Alberrok zaunka moduko bat bota zuen.
2015
‎Jaurlaritzak jarrera argitu behar du, joko bikoitza egiten ari delako. EAJk bere burua behartuta ikusi du atzerapen bat agintzeko, baina bozen ondoren ikusi da. Hala ere, nabarmendu behar da gizartean teknika horiek garatzearen aurka sortutako mugimendua.
Bere burua behartzen ari balitz bezala, inoiz egin ahal izatea espero ez zuen zerbait egitera.
‎Garbi dago, behinik behin, Bizkaiko euskaran idazten hasi bazen, bere burua behartuta ikusi zuelako izan zela, eta garbi dago, era berean, hizkera jasoa erabili beharra izan zuenean, euskara giputzera jo zuela. Esate baterako, Humboldt hizkuntzalariak aginduta, Salustio, Tazito, Tito Livio eta Zizeronen zenbait pasarte euskarara itzuli zituenean, euskara giputza erabili zuen (in Garate 1934).
‎Gure Jaunaren aurrean erakutsi dute beren poza eta Hura goretsi dute; berorren jauntasunari atsegin izango zitzaiokeen ikusi balitu. Izan bedi beti goretsia, gutun hura idazteko bere burua behartzera eragin dion karitatea eman baitio berorren jauntasunari; eta deabruak hortik zetorren onura ikusten zuelako, gehiago saiatzen zen haren kontrako sua pizten; baina gutxi aurreratu du, gure Jainko ahalguztidunak nahi duena egin behar duelako.
2016
‎Halako batean, hitzaldia amaierara iristen ari zelarik, eta, irudipena daukat? entzule askoren sinesgogortasun eta are harridura keinuen eraginpean, ikertzaileak bere burua behartuta ikusi zuen Pérez Reverteren, literatura, gustatzen ez zitzaiola aitortzera.
2017
Bere burua behartua ikusten du, distraitu egiten dute, xantaia egiten diote, mehatxu...
2018
‎kirola egingo dut, erretzeari utziko diot, ingelesera ikasteari helduko diot berriz ere eta batez ere, zaindu egingo dut neure burua eta albo batera utziko ditut jan edan gustuko baina kaltegarriak. Horrek esan nahi du nork bere burua behartzen duela horietara eta badakigu zer gertatzen den" obligaziotzat" hartzen ditugun jarduerekin: aldapa gorakoak egiten zaizkigula.
‎Atzetik zeharkatu zuen atea berak ere, eta galdu antzean pasa zituen lehendabiziko segundoak, hainbeste ikasleren atzera eta aurrera iskanbilan begiak lamia hura berriz ikusteko gogoz. Bere burua behartu zuen neska ez baizik mahai huts bat bilatzera. Atzeko mahaietarantz jo zuen, ezagutzen ez zituen klasekide berriei aurpegira begiratu barik, itzal batzuk bailiran, gela zeharkatzeko haien albotik pasatzean.
‎–isiltasuna?. Bere burua behartuta ikusiko balu, arrisku bizian, edo hori sinetsiko balu, esan nahi dut. Nola jokatuko luke horrelako egoera batean?
‎Zentsuraren biktima nagusia eta lehena autorea da. Autorea bera, eta ez bere obra; autozentsurara bere burua behartzen duen autorea. Autozentsura fenomeno konplexua da, bihurria, deskribatzen zaila, kontzientziapeko moduak nahasten dituena eta aldi berean fenomeno psikologiko eta soziala.
2019
‎Natura eta gizartea arbuiatuz, neska gazteak probokatu eta desafiatu egiten ditu helduak hainbat ezaugarriren bidez. Janariaren arloko maniak izaten ditu askotan: arkatzaren minak jaten ditu, ogizko zigiluak, egur puskak, izkira biziak, eta dozenaka irensten ditu aspirinak, baita euliak eta armiarmak tragatu ere; ezagutu nuen bat, gainerakoan oso zuhurra, baina kafez eta ardo zuriz nahasketa nazkagarriak egin eta bere burua behartzen zuena halakoak edatera; beste batzuetan, ozpinetan bustiriko azukre koxkorrak jaten zituen; ikusia dut beste bat har zuri bat jaten, dudarik egin gabe, entsaladan topatu zuenean. Haur guztiak begiekin, eskuekin saiatzen dira mundua esperimentatzen, eta, modu intimoagoan, ahoarekin eta urdailarekin; adin deserosoan, ordea, neskatoak atsegin berezia hartzen du okaztagarriena, higuingarriena esploratuz.
‎oso berandu da, ordea; prestakuntza seriorik izan ezean, sekula ez da izango amateur bat baino. Behar bezain gazterik hasita ere, gutxik hartuko dute artea lan seriotzat; ezer egin gabe ohituta, eta diziplina baten eskakizun zorrotzak sekula probatu gabea izanik, ez da gai izango ahalegin etengabea egin eta saiatua izateko, ez du bere burua behartuko teknika sakon lantzera; ez ditu batere maite erakutsi gabeko lanaren inguruko saio esker txarreko eta bakartiak, mila bider desegin eta berriz hasi behar den lana; eta nola txikitatik erakutsi zioten, besterentzat gustagarri izaten ez ezik, baita tranpak egiten ere, espero du trikimailu batzuk eginez moldatuko dela. Horixe aitortzen du Marie Baxkirtseffek:
‎Gimnasioan gaude berriro. Bere burua behartuta, baskulara igo da Daisy. Trainerrak eskuan daukan monitorearen pantailan gora eta behera dabiltza zenbakiak.
2020
‎Baina uneren batean, laurogeita hamarreko hamarraldiaren bigarren erdialdetik aurrera, Maitasun iraunkorra nobelarekin, eta, batez ere, Hoben ordaina argitaratu zuenean, onartu behar izan zuen nobelagile petoa bihurtu zela McEwan: egoskor, bere burua behartzearen behartzeaz lortu egin zuen, azkenean. Izan ere, ingelesak ipuinak argitaratzeari eta, ziurrenik, idazteari utzi zion guztiz, eta Elenak isilka erregutzen zion gauza bakarra zen, adinarekin, itzul ez zedila bere gaztaroko generora, hots, ipuingintzaren eta idazlearen balizko dekadentziaren arteko lotura egiteko susmorik eman zezakeen ezer ez zezala egin.
‎Egoerak eraman gaitu horretaz konturatzera. Kirola egitea boladan dago; lehen kirola egiten ez zuenak ere, orain bere burua behartuta ikusten du kirola egitera. Azkenean, denon bizitza moteldu egin baita, eta guztiok moteldu baikara.
2021
‎Quebecen kezka eragin du azken urteotan frantsesak izan duen gainbeherak. Herrialdeko hizkuntza ofizial bakarra bada ere, ingelesak geroz eta pisu eta garrantzi handiagoa hartu du, batez ere Montrealgo enpresa munduan, eta, horri aurre egiteko, gobernuak bere burua behartuta ikusi du joera aldatzeko proposamenak egitera. Hala iragarri zuen François Legaultek 2018an, bozak irabazi eta lehen ministro bilakatu zenean, eta, bi urte eta erdiren ostean, haren gobernuak frantsesa babesteko lege proiektu bat aurkeztu du Asanblea Nazionalean.
‎Ez dira esaldi osoak ere. Bere burua behartzen du subjektuak eta aditzak zehaztera. Marivi eta bera dira.
‎Amaren aurpegia aurkitzean lasaitu egin zen. Eta, hala ere, bere burua behartu behar izan zuen bertan zegoela ziurtatzera.
2022
‎Eta hori lortzeko, galdegin zion hitz egiteko bere zerbitzuko neska bati, zeina bera baino gazteagoa eta txit ederra baitzen, eta amodiozko eleak egin ziezazkiola, hartara, bere etxera hain maiz etortzen ikusten zutenek pentsa zezaten neskatila harengatik zela eta ez berarengatik. Jaun gazteak, segur baitzen bere maitasunaren adinakoa zela berari ziotena, damak manatu orori obeditu zion, eta, zion amodioagatik, bere burua behartu zuen neska hari gortea egitera, zeinak, hain iduri zitzaion gizona ederra eta mintzo onekoa, bertze edozein egia baino gehiago sinetsi baitzuen haren gezurra, eta hark arras maite balu bezainbat maitatu zuen. Eta damak ikusi zuelarik afera hain aitzinatua zela eta, hala ere, gizonak fermuki galdegiten ziola agindu ziona, akort izan zen ikustera jin zekion gauerdia jo eta ordubetera, erranez hain ongi baieztatu zituela zizkion amodio eta obedientzia, ezen merezi baitzuen ordainsaria luzaz izan zuen pazientziagatik.
‎Erabaki horrekin, Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak argitasun pixka bat eman dio eztabaida politikoari, baina, finean, ez du eragin eta, printzipioz, ez du eragingo aldaketarik alderdien jarreretan. Testuinguru horretan, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak bere burua behartuta ikusi du bide orriaren hirugarren puntura mugitzera: Erresuma Batuko Komunen Ganberarako hurrengo bozak de facto erreferendum bilakatzea.
‎Haiek berotu eta jan. Goserik gabe, bere burua behartu egiten zuen. Ez irakurri, ez filmik ikusi, ez ezer.
‎Ez zen medikuarenera joan, ezta botikara ere. Bere burua behartu zuen ordu jakin batean jaikitzera, kirola egitera, lanari buruzko kontuei buruz hausnartzera, nobela suediarrak irakurtzera... Hobekuntza berehala antzeman zuen.
‎Baina uneren batean, laurogeita hamarreko hamarraldiaren bigarren erdialdetik aurrera, Maitasun iraunkorra nobelarekin, eta, batez ere, Hoben ordaina argitaratu zuenean, onartu behar izan zuen nobelagile petoa bihurtu zela McEwan: egoskor, bere burua behartzearen behartzeaz lortu zuen, azkenean. Izan ere, ingelesak ipuinak argitaratzeari eta, ziurrenik, idazteari utzi zion guztiz, eta Elenak isilka erregutzen zion gauza bakarra zen, adinarekin, ez zedila itzul bere gaztaroko generora, hots, ipuingintzaren eta idazlearen balizko dekadentziaren arteko lotura egiteko susmorik eman zezakeen ezer ez zezala egin.
‎..., ez, gazteei gogortzen zaien moduan gogor  tzen zaio zakila, batere arrazoirik gabe, nonbait uste du halaxe dela gauza, zakila gogortzen zaio eta kito, partekatzen dugun gaztetasunaren kontua, hari zakila gogortzen zaio eta nik ez dut ulertzen nire sexuari hain egokitua den sexu horren funtzioa, egur zati bat iduri, protesi bat, bibragailu bat masaje emailea, badirudi antzerkia egiten ari dela, bere burua behartu balu bezala, beste zerbaitetan kontzentratu, film porno baten eszenaren oroitzapenean, eta orduan ni hunkitzeko ahaleginetan esa  ten du gu maitale izatea nahiko lukeela, otso bikote bat bagina bezala, ohetik jatetxera joan eta etorrian, jatetxetik zinemara joan eta etorrian, mundu guztiak bezalaxe egin, behar den bezala biok, eta eskutik hartzen nau zintzoa dela adierazteko, niri...
‎Jean Elizalde Zerbitzari(). ibiltzen baitzen". Euskaltzaleen Biltzarreko buru lehena izanik, nire ustez Etxepare medikuak bere burua behartuta harrapatuta aurkituko zuen meza entzule izatera. Bakarra ote?
2023
‎Vincent erietxe batean seguruago sentitzen zen alokatutako gela batean baino; hori bai, kanpora lanera irteteko aukera eman behar zioten. ...zizkion bidalitako gutunarengatik eta diruagatik; zoriontasunik handiena opa zien Theori eta emazteari; errenta ordaintzen eta trajea eta galtzerdiak erosten erabili zuela dirua; hil bukaerarako Saint Rémyko erietxean edo antzeko erakunde batean egon nahi zuela; kemenik ez zuela estudio berri bat hartu eta han bakarrik bizitzeko; esaten zion lan egiteko indarra gal zezakeela hainbeste ardurarekin bere burua behartzen bazuen; denboraldi batean itxian egon nahi zuela, bere eta beste pertsonen lasaitasunerako; zorotasuna beste edozein gaixotasun bezala kontsideratzen hasia zela; krisi garaian irudikatutako guztia erreala iruditzen zitzaiola, baina ez ziola Theori horretaz hitz egin nahi eta ez zuela horretan pentsatu nahi; egun horietan arraro sentitzen zela, gauzak arraroak iruditzen zitzaizkiol...
‎Tersteeg ek jendeari saltzeko moduko akuarelak eskatzen zizkion Vincenti; baina Vincent beste fase batean zegoen eta ez zuen bere burua behartu nahi; bere erritmoan lan egin nahi zuen eta ez zuen onartzen bere galgatik inork ateratzerik. 1882ko martxoaren 11n (180) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion urtetan zehar Tersteeg ek gaitasunik gabeko ameslaritzat zeukala; akuarelak pintatzen ez zekielako marrazten zuela; baina, Tersteeg ek ikusi behar zuela bera ez zegoela prest bere izaerarekin ados ez zeuden lanak egiteko; Tersteeg ek gaitzetsi egiten zuela haren azken lanetan agertzen zen izaera; berak esaten ziolaTersteeg i garaia heltzean edukiko zituela nahi zituen akuarelak, baina ez oraindik; Tersteeg Tersteeg zela eta bera bera zela; Tersteeg ek hamar florin eman zizkiola egun batzuk lehenago, baina jadanik diru gabe zegoela, modeloei, gela garbitzaileari eta okinari ordaintzen gastatu zituelako.
‎Eskaera hori bera egin du ACEA Automobil Ekoizleen Europako Elkarteak, eta Txibitek bere burua behartuta ikusi du presio horretan pertsonalki parte hartzera. Zergatik?
‎Ondorioa nahiko garbia da: Europako Banku Zentralak bere burua behartuta ikusiko du uztaileko bileran interes tasak beste puntu laurden bat igotzera —%4, 25eraino—, eta, irailean beste koska bat handitzera.
‎Planteamendu negazionistekin bat egitea egotzi diote COP28ko presidenteari, adierazpen horregatik. Adierazpen horrek eragindako burrunbaren ondorioz, COP28ko presidenteak bere burua behartuta ikusi du agerraldi bat egitera, eta nabarmendu du adierazpen horiek «testuingurutik at» atera dituztela. Zientzia COP28aren «iparrorratza» dela ziurtatu du, eta bera horrekin bat datorrela.
‎–Horrekin ez diot, bistan da, zuen lanari eraso nahi –Axeritegik bere burua behartua sentitu du kazetariak goxatzera–, zuen lana baita jendea informatzea, nahiz eta eskertuko nukeen informazioa kontrastatzea zorroztasun gehiagorekin...
‎La Modelotik irten eta gero bere burua behartuta ikusi zuen telefono mugikor bat erostera; une hartan mahai gainean zetzan, eta hari egindako begi kolpeak bere puntu kardinal afektiboen laugarren erpina ekarri zion gogora. Zekienaren arabera, Charok Andorran segitzen zuen, bezero edo bezero ohi batek hotel batean lortutako gobernanta lanpostuan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia