Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2002
‎Etiketan hainbat irregulartasun atzeman ziren: Speed Unlimited laginak agertzen duen azalpena (Lo más prohibido, hots, Dagoenik debekatuena) ez da arauaren araberakoa; Guaraná Natural laginak bere buruari aitortzen dizkion ezaugarrietako batzuk nekez froga daitezke eta, nahiz bi edariak guaranaz eginak diren, ez batak ez besteak dio nolako proportzioan daukan sustantzia hori, araua nabarmen urratuz.
‎Zeren bere egoera hark bi atal baitzituen, eta lehenengoa baizik ez baitzen bete. Esan nahi baita bere buruari aitortua besteei aitortzea falta zitzaiola: bost urte haietan ezagun egin zituèn herriko gizon emakumeei, esate baterako.
2003
‎Horregatixek ez deutso bere buruari autortu gura. Gainera, zu beraren ikasle izateak ondino gehitu egiten dau beraren larritasuna, irakasle eta ikasleen arteko hartuemonak debekatuta dagoz eta.
‎Baina jakin behar zuen. Egia esan, bere buruari aitortzea uste baino gutxiago kostata, ez zion kontatu nahi lagunari laguntzeko, fideltasunagatik edo; aspaldiaspalditik Ainhize bereganatu nahi zuen, oheratu, gorputz paregabe hura biluzik ikusi, sentitu, laztandu, zulatu... Joxe ez zen hainbesterako oztopoa, ezelan ere.
‎Gainera, leku hain hertsian ez zuen hura ondo ikusi eta jolasteko beta handirik ere izan. Orain, berriz, bazeukan, eta bere buruari aitortu zion, pixka bat ikaratu eta lotsatu arren, gustatzen zitzaiola, aurrean eta esku artean edukitzea. Barrua ernatzen zion gizonari eragiten zion dardara igartzeak; berea ere hezetu egiten zitzaion gonaren itzaletan.
‎Lege organiko horrek bere buruari aitortu zion beren beregi «berehalako eraldaketaren izaera, adingabeen eraldaketarako legeria eraberritua zati batez bada ere aurreratzen duena, eta horrez geroko lege neurriak eskatzen dituena». Horren ondorioz, argi dago lege organiko honen egokiera, hauxe baita premiazko lege eraldaketa hori.
‎Hala ere, bere buruari aitortu behar izan dio, behin etxe barruan eta berokia kendutakoan, gorputza edertu egiten diola soineko luze eta estuak. Ez dakar ezer azpian, pentsatu du, eta dena dago bere neurrian.
2004
Bere buruari aitortu behar izan zion Harakin ongi aritu zela, baina berak, esaterako, ez zuen oihukatuko, abiadura pausatuagoan mintzatuko zen," Bestela mintzatuko nintzen" esanen zion Mireni, aitorpen intimoegia egin ahala lotsaturik.
‎Frantziako zelaietan barna Londresera zeraman autobusaren burrunba eta epeltasunaren kulunkan bere buruari aitortu zion urtebetetik edo bazekiena: ametsa ez ziotela itzuliko.
‎Koadrila hitza bera ere nazkagarria iruditu zitzaion, euskaldunen banakakotasun gabeziak sortutako talde ama zorrotz bezain irentzailea. Eta bere buruari aitortu beharra zion, azken bolada hartan, jada gazte ez zela, egunerokotasunaren pisutasunak gero eta makurtzenagotzen zuela; aitortu beharra zion, batzuetan ments zuela komuntasunaren epeltasunari esker bizia erraz bihurtzen zuen jende talde hura, ama ments izaten den moduan.
2005
‎Historia manipulatzen dela ez du inorkzalantzan jartzen. Baina manipulaziorik okerrenak inkontzienteki egiten dira.Nekez aitortuko digu manipulatzaileak okerra, bere buruari aitortzen ez badio.Sakralizazioa dago honen guztiaren atzean, Egia Handi baten aldareetan historiasakrifikatzea eskatzen duena. Noski, hori ere inkontzientea da, berezko eta naturaltzat jotzen dena ez baita aztergai jartzen, horrela da, eta kito.
‎Orain urtebete joan da Amets etxean eduki gabe eta berriro irudi gordinak ikusteko gogoa piztu zaio. Bere buruari aitortu beste erremediorik ez du. Komunetik irten eta Ametsen ate ondora hurreratu da, beraz.
‎Amets konturatu da familiaz bai, baina Ainaraz ez diola ezer esan orain arte. Min apur batez bere buruari aitortu dio agian ez dela hutsegite hutsa izan, bere subkontzienteak (edo kontzienteak) hartutako erabakia baizik. Baina Madokagatik eman dio min, ohartu denez.
2007
‎Izan ere, behaketa bidezko datu bilketa da; alegia, orain artean erabilerari buruzko datuak inkesta bidez jaso badira ere (eta hala egiten da Euskal Herrian administrazioak burutzen dituen datu bilketa guztietan, zentsuan zein Inkesta Soziolinguistikoan), ikerketa honetan zuzeneko behaketa erabiltzen dugu. Beste modu batera esanda, inkesta bidez, norberak bere buruari aitortzen dion erabilera maila jasotzen da; hau da, erabilera aitortua edo subjektiboa deitu ohi dena. Kale Neurketan, berriz, inkestetan ez bezala, mintzatzen ari denari ez zaio ezer galdetzen, entzun eta hizkuntza jasotzen da modu objektiboan."
‎Motibazioa ereduaren portaerakdituen ondorioen (errefortzua/ zigorra) eta pertsonak bere buruari ematen dionerrefortzuaren araberakoa da. Halaber, beste faktore batzuek ere badute eraginik: behatutako portaerari buruz gizabanakoak duen pertzepzio subjektiboak, portaerahorretarako gizabanakoak bere buruari aitortzen dion eraginkortasunak, etaantzeko faktoreek. Behaketa bidezko ikaskuntzaren emaitzak adinarekinerlazionatutako gaitasunen eta trebetasunen araberakoak izango dira.
‎Xenofanesek, Homeroren eta Hesiodoren ikuspegi mitologikoa kritikatuz629, jainko pentsatzaile bat jartzen du munduaren erdian630 eta bere burua aitortzen du partaide munduaren jainkozko izaera horretan631 Halere, Xenofanesek razionalizazio —esan dezagun— antiteologiko nabarmena egiten du, baieztatzen duenean giza abereak ez diela zor jainko andereei dakiena oro, aitzitik, bere ikerketa ahaleginaren emaitza dela jakituria:
‎• Xenofanesek jainko pentsatzaile bat jartzen du munduaren erdian441 eta bere burua aitortzen du partaide munduaren jainkozko izaera horretan442.
2009
‎ez dago hilda. Bere buruari aitortu nahi ez dion kontraesanean bizi da bere buruarekin etengabe (gai hau Elorri n aztertzea, ezin interesgarriagoa litzateke), poz triste batean legez:
‎Melfapean goseak jandako begi beltz sartuak ageri dituen emakume horrek, batetik, gizakien duintasunaz eta koherentziaz ohartarazten gaitu, erakutsi baitu gauza dela goseak hiltzea erabakitzeko, etxera bere buruari aitortzen dion nortasunarekin itzultzeko eskubidea aldeztearren, alegia, Mendebaldeko Saharako herritar gisa, inongo erregeri ohore egin eta bizitzeko eskubidea erosi beharrik gabe.
‎Hotzak eta likitsuak izanagatik, honakoan, ez zen bereziki ikaratu. Nolabait, bere buruari aitortu ez bazion ere, haren deiaren zain egon zen azken egunetan.
‎Breitner doktorea eta Kronskyren artean zein harreman klase zegoen imajinatuz xahutu zituen hurrengo minutuak. Izan ere, bere buruari aitortu behar izan zion Kronskyk halako goxotasun bat transmititzen ziola, errukiarekin lotzen zuena. Pena puntu bat ematen zion gizon bakarti hark, bere mania xelebreekin, hildakoak gogoratzeko bere erritual ibaitarrekin.
2010
‎Kanpora begira bikaintasun irudia lortu badu ere, Musikeneren bikaintasun hori ez dago oraindik datuetan oinarritua, Zelaaren ustez. Bikaintasuna ez da nork bere buruari aitortzekoa, besteek adierazi beharrekoa baizik. Iaz Musikeneren bikaintasunaren ebaluaketari ekin zion Zelaak zuzendutako sailak, bi arlori begira:
2011
‎Hala ere, bereizi beharra dago, batetik, jendaurrean esanikoa eta, bestetik, barne muinetan joan eta etorri, goiti eta beheiti dabiltzan sentimendu uherrak, nork bere buruari aitortzeko ere gaitzak. Literatura azken hauen adierazpide izaten da.
‎Betirako ere bai, batzuetan. Batez ere Idoiak bezala, ez zionean bere buruari aitortu nahi Lazkanorekin bizitzea, haren alde apustu egitea, fitxa guztiak laukitxo berean jartzea, ekibokazio handia izan zela.
2012
‎Metodologiaren berezitasuna, inon egotekotan, behaketa bidezko datu bilketan dago; alegia, normalean erabilerari buruzko datuak inkesta bidez jasotzen badira ere, esate baterako, erroldan edo Inkesta Soziolinguistikoan (Eusko Jaurlaritza, 2008), ikerketa honetan zuzeneko behaketa erabiltzen dugu. Beste modu batera esanda, inkesta bidez, norberak bere buruari aitortzen dion erabilera maila jasotzen da; hau da, erabilera aitortua edo subjektiboa deitu ohi dena. Kale Neurketan, berriz, inkestetan ez bezala, mintzatzen ari denari ez zaio ezer galdetzen, entzun eta hizkuntza jasotzen da modu objektiboan.
‎Eta zer gertatu zitzaion kontatzen hasi zen, labur labur baina ahalik eta zehatzen; amaitzeko, zein egoeratan aurkitzen zuen bere burua aitortu zion.
‎Denbora igaroko duk hire desagerpena ziurtatu baino lehen, harrituko dituk ez haizelako hitzordura agertu, segurtasunekora joango dituk, eta kito; gero astebete luzea pasatuko duk bazterrak mugitzen hasten direnerako, hurrengorako larrialdiko prozedura hobea finkatu diagu, pentsatu du Juanmigelek, hurrengoko horretan bera ez dela izango bere buruari aitortu gabe.
2014
‎Berriagoa eta indartsuagoa zen. Nahiz eta bere buruari aitortu bere seme alabek pertsona haien antza izatea desio zuela, onartzen zuen bera izanen zela haien betiko lehengai sendo eta gogorra.
2015
‎Lehen esana dugu Atxagak oso garbi zuela gaztetatik literaturari emana bizi nahi zuela, idazle izan nahi zuela. Saizarbitoriak, ostera, oso berandu arte ez dio bere buruari aitortu idazle izaera. Atxagak idazle ofizioaren bidea hartu zuen hainbat biziraute lan eduki ostean, eta Saizarbitoriak beti izan du bere lan finkoa soziologo moduan20 Gainera, bata eta bestearen gustu literarioak ere ez dira berdinak.
‎Eta Christianekin, behin, kotxez asteburua pasatzera joan zirenean, semaforoak gorrian pasatzen jardun zutela gogoratu du. Erokeria hutsa... baina ondotxo gogoratzen du, bere buruari aitortu ziola, hain une zoriontsuak bizi zitueneko momentu hartan, ez zitzaiola batere inporta bertan ziplo hiltzen bazen ere... Benetako zoriona ezagutu zuen...
‎Teodoraren eskutitzek barrutik betetzen zuten. Bere buruari aitortzera ausartzen zena baino garrantzi handiagoa zuen harreman hark beretzat. Urruneko lehengusuen arteko adiskidetasun edo kariñoa baino gehiago zen, bazekien.
‎Irribarre egin zuen, bere buruari aitortua ez zion beldur horren hutsaltasunaz. Jakina, hor zegoen eguneroko jende berbera, eguneroko modu berberean.
‎Hasieran Valmont itzuri zaio, halako errazkeriak bere libertin ospea lauso lezakeelakoan. Gainera, Tourvel lehendakariaren emazte debota seduzitzen entseatzen ari da, hasieran ospe hori sendotzearren, baina gero eta amorostuago, bere buruari aitortu nahi ez dion arren, horretaz oharturik, Merteuilekoa, jelosiak joa, bere buruari aitortu nahi ez dion jelosia, trufatzen baitzaio.
‎Hasieran Valmont itzuri zaio, halako errazkeriak bere libertin ospea lauso lezakeelakoan. Gainera, Tourvel lehendakariaren emazte debota seduzitzen entseatzen ari da, hasieran ospe hori sendotzearren, baina gero eta amorostuago, bere buruari aitortu nahi ez dion arren, horretaz oharturik, Merteuilekoa, jelosiak joa, bere buruari aitortu nahi ez dion jelosia, trufatzen baitzaio.
‎Hauekin baino hobe bakarrik. Beharbada, hau ez zion bere buruari aitortzen, horrexetarako idatzi zuen hitzaldia, azken hogeita hamar urteetan zeraman bizimodua balioesteko. Zer egokiago horretarako inguruko pertsonekiko zubi guztiak leherraraztea baino.
‎Begoña Urmaletaren negar zotinak baino ez zuen urratu gaueko isiltasuna. Bere buruari aitortzen ez zion arren, bere baitan bazekien ezezagun batekin bizi zela. Hura ez zen berak hamabost urte lehenago ezagutu zuena.
2017
‎Esan liteke poesiako eta antzerkiko isilaldiek bakarrik berdintzen gaituztela negar egiten ez duten abere mutuen suminean. Semea hilda, Mallarmek, emazteari ere esan ezin zizkionak eta bere buruari aitortu ez zizkionak izenorde pertsonal, lokailu adbertsatibo eta isiltasunean trinkotu zituen. Nori gabe utzia zuen Heriok:
‎Ezer prometagarririk ez, salbu eta esaldiaren zinikotasun erakargarria. ...ura andrearen maskarilla, jantzi eta kosmetiko kide, senar, nola esango luke, ar bainoago, kontrakotasuna ahuldurik andrearen anaia bilakaturiko armariatua; gogoaren zolan ageri zitzaion Joseba eta bere artekoa berdintsu izan zitekeelakoari jaramonik egin gabe hasieran; baina gero ordenadorearen pantaila bezain presente egin zitzaionean, haiena bikote berezia zelakoak kiliki egin zion eta lasaitu, bere buruari aitortuz bazutela amodioaren mitologia oraindik: bikote irekia izan eta elkarrenganako konfiantza, zeinak harreman hura munduak ekar lezakeena baino indartsuago zela aditzera ematen baitzuen, harremana zeloez harantz zegoelakoa, bata zein bestea beste batzuekin egoten zirela jakin eta –horretan ez zion Josebari amore eman eta bazekien ongi egin zuela– barik besteari kontatu beharrik ez izatea; bata bestarekiko bereziak zirelakoa aditzera ematen zuten txantxa pribatuak; haien bikotea berezia zelako segurantzia.
‎Horretara doa, bakardadea garbi badaiteke, behintzat. Horretara doala badaki, baina ez dio bere buruari aitortzen uzten, bera ez baitago bakarrik, Axi du. Edo Axiren zati bat behintzat, egin du gogoeta, sarkasmora bidean.
‎Josebak BA BART irakurri zuenean, egon zen iruzkinen bat egiteko, baina Axiren erreakzioaren beldur edo, isildu egin zen. Ez zion bere buruari aitortu nahi, baina azken boladan ez zituen bururatzen zitzaizkion hainbat gauza egiten Axiren gaitzespenaren –batzuetan ageriko, besteetan ezin ezkutatu, besteetan ezkutatu eta, askotan, onartu behar zuen, bere irudipenekoaren– beldur.
‎Hiriaren argien kontrako ilun argiek handiago egingo zutela pentsatu zuen, zabalago. Ez zion bere buruari aitortu nahi izan, baina gizonago pentsatu zuen. Bermaturik zegoen zuhaitzaren atzetik, bidexkak beherantz egiten zuen sasi artean eta gero ebakia zegoen, pixkanaka amildegi bihurtzen zela.
‎Erraza egin zitzaion umeak batera eta bestera irudikatzea. Bere haurtzaroa baino askoz errazagoa, haurtzaroa zaila egiten baitzitzaion, susmatu bai baina bere buruari aitortu nahi ez zizkion arrazoiengatik, zeinak artean Axiri baino ez baitzizkion iradoki nahi izan, lantokian Begoñarekin izandako eztabaida batek hasitako sokaren segida. Sarrionandiaren haurtzaroaren gaineko eztabaida batekin hasi ziren, Muñoz Eugi tartean zutela, Begoña Sarrionandiaren gaineko tesia egitea pentsatzen ari baitzen, eta Begoñak eta Muñoz Eugik izaten zuten topikorako joera zio –ez zen akordatzen–, zera esan zuen:
‎Orain bezala. Kezkatu egiten zuen Joseba, zeinak uste baitzuen, nahiz eta bere buruari aitortzen ausartu ez, eta aitortuez gero, inondik inora ametitu ez, gauzen garrantzia sortzen duten kezkaren araberakoa dela.
‎Mirenen telebistako albistegirako berria emateko iradokizuna, agindu entenditu zuen Axik, ongi entenditurik. Urteak zeramatzan kameren aurrean agertu gabe, Euskadi Irratiko berrien erredaktore lanean, eta gustatzen ez bazitzaion ere bere buruari aitortu behar izan zion oraingoan ez zitzaiola inporta izan. Halako poz bat nabaritzen zuen bere baitan.
2018
‎(a) euskara% 46,6 (N= 1.267), (b) gaztelania% 26,56 (N= 679) eta (c) euskara eta gaztelania% 23,80 (N= 608). Lehen hizkuntza EGAren matrikula erregistroa egiterakoan izangai bakoitzak bere buruari aitortzen dion aldagaia da. Matrikulaerregistroan aldagai horrek sei maila ditu (euskara baino ez, euskara batez ere, gaztelania baino ez, gaztelania batez ere, euskara/ gaztelania, besterik), baina azterketa egiteko sei maila horiek hirura ekarri dira (euskara, euskara eta gaztelania, eta gaztelania).
‎Horiek hala, esan genezake" arabiarra" subjektu interpelatuaren kondiziora mugatzeak izan dezakeela zentzurik, helburua bada kolonialismo egoeretan komunitateen artean dagoen ezezagutza eta mesfidantza azaltzea ezaguna denetik abiatuta. Camusen kasuan, ezaguna dena kolonoa da, independentzia gerra hasten denean bere buruari aitortu egiten diona zuria ez den Aljeriaz deus ez dakiela. 1954an, independentziaren aldeko mugimenduak martxan ziren urtean bertan idatzi eta handik hiru urtera, L' exil et le royaume bildumaren barruan, argia ikusi zuen L' Hôte narrazioak idazlearen jarrera horixe zela pentsatzera garamatza.
‎Erabakitzea gaur planto egingo dut eta kalera noa, inoiz atera ez den pertsona batentzat, bada zerbait.E.G.: Bai, norberak bere buruari aitortzea da: nire bizitza inportantea da, hemen gauzak ez daude ondo, erantzukizunak banatu egin behar dira, eta kalera aterako naiz.
‎zenbait helburu galdutzat eman, helburu handiagoei indarrez ekin ahal izateko. Bere buruari aitortze hutsa  sarkasmo garbia izan arren, komediantearena izan zen agian zailena. Bai, komediantearenak kalte handia egin zien.
2019
‎" Margarekin izandako eztabaida, hitz egiteko erabili zuen modu zekena, aitzakia izan zen, onartu beharra dut[...]" (252). Ondoriozta genezake, beraz, senarrak bere buruari aitortzen diona baino sentimendu kontraesanezkoagoak eta sakonagoak dituela Barbararenganako. Ez dago adostasunik, bere diskurtsoaren arrazionalismoaren eta bere ekintzen irrazionaltasunaren artean.
2020
‎Ikusi Balthasar Glattli kontseilari suitzarren datuak nola jasotzen zituen telekomunikazio enpresak. Enpresa hauek guztiek, Europar Batasunean behintzat, legez bi urtez gorde behar dituzte erabiltzaileen geoposizio erregistroak, eta zenbait estatutan gobernuak bere buruari aitortua dio eskumena azpiegitura hauek esku hartzeko inolako agindu judizialik gabe. Estatu horien artean daude Txina, Turkia eta Espainia, hego zoritxarrez.
‎Era horretan hegazkinari balaztatzen lagunduko balio bezala. Bere buruari aitortzen dion ahulgune bakarrenetakoa da. Super Sukainak ez du beldurrik.
‎Ez dio bere buruari aitortu nahi, baina pozik dago.
‎Sylvierekin bizitzeko alokatu zuen gela estuan, oraindik goma beso inguruan lotuta, koltxoi gainean etzanda, begiak urruti, beste gizon bati eskutik helduta. Hortxe erabaki zuen kito, aski zela, hobe zuela bere buruari aitortu zoriontsua izateko alde egin zuela herritik, zoriontsua izateko erabaki zuela beste norbait izatea, behingoz antzezteari uzteko. Eta normala izateko ametsari agur esateko.
‎Ez dio bere buruari aitortu nahi baina desengainu handia hartu du. Protesta egiteak zerbaitetarako balio al du?
2021
‎Gure jatorria, gainera, euskaratik dator zati batean baina, bestetik, badator baita ere erakundeetatik. Hizkuntzaren zentralitatea herriak bere buruari aitortu dion zerbait da; herri honek antzinatik euskaraz egiten duela ikusi zuen eta, hargatik, euskaraz egiten zuen herria zela aitortu zion bere buruari. Euskara zen konstatazioa.
‎Egunari garrantzia kendu nahi izan zion, nahiz eta bazekien detaileei emandako garrantziaren arabera bilakatuko zela eguna garrantzitsu. Detailerik garrantzitsuenak, soilik bere buruari aitortutakoak. Isilik eman zuten afaria amaitu artekoa.
‎Atera iritsi baino lau eskailera maila lehenago, bere buruari aitortu behar izan zion hura ez zuela benetan egiten musika emateagatik.
2022
‎Biolentziaren biktima diren emakumeekin egin izan dute lan, baina baita gazte eta nerabeekin ere: " Izan dira bizitza kentzeko erabakia hartua dutela aitortu diguten emakumeak, obra ikusi ondoren aurrera egitea erabaki dutenak; beste kasu batean, lankide baten senarrak antzezlana ikusi eta bere buruari aitortu zion ez zuela tratu txarrik gehiago emango".
‎Manex, aspalditik oso zirikatuta sentitzen zen, habia bertatik bertara ikusteagatik, baina, mutikoak berak bere buruari aitortzen zion oso lantegi zaila zela, habia arrunt goian zegoelako. Hala eta guztiz ere, egun hotz batean, ezin izan zion gehiago eutsi bere jakin minari eta hantxe abiatu zen zuhaitzean gora.
‎Infernura bidali eta bezperan bertako zuhaitz guztiak moztu dituztela esango baliote bezala sentitu zen. Bere buruari aitortu zion anaia zela ausart agertzeko arrazoia. Kosta ahala kosta koherente izaten berarengandik ikasi zuela.
‎Baina ez dio esaten. Gainera, bere buruari aitortu behar dio agian badagoela apur bat mozkor. Alegia, askoz okerragoa izango zela hau guztia aurreko ardo eta garagardorik gabe.
‎Honako ikerketak, beraz, irakasleen usteak izango ditu ikergai, ondorengo bost ezaugarriak izanik arretagune nagusi: lehenengoa, norberak bere buruari aitortutako euskara, gaztelera, ingeles, eta frantses mailei loturiko usteak; bigarrena, lau hizkuntza horiekiko, norberak hizkuntza bakoitza ezagutzeari ematen dion garrantzia; hirugarrena, hizkuntza bakoitza ikasterako orduan, norbanakoak egozten dion zailtasun maila; laugarrena, online galdetegi bidezko datu jasotzea izaki, irakasleek inkesta betetzerakoan egindako hizkuntza hautaketa(... Luze gabe, ikerketak asmo du eleaniztasunaren, usteen eta euskararen bueltan eginiko azken ikerketak ekartzea, testuinguruan jartzea eta honako ikerketa ondorioekin zubi lanak egitea.
‎Ikerlanaren izaera tarteko, doktore tesi ikerketa bati dagokion galdetegi luzeago baten bost aspektu zehatz aztertu dira: bat, norberak bere buruari aitortutako euskara, gaztelania, ingeleseta frantses mailen usteak; bi, lau hizkuntza horiek ikasten bakoitzari atxikitzen dion zailtasun maila; hiru, hizkuntza bakoitzari norbanakoak emaniko garrantzia; lau, galdetegiaren hizkuntza hautaketa; bost, hizkuntza hori hautatu izanaren arrazoia.
‎Ondorengo item multzoak irakasleak bere buruari aitortzen dion hizkuntza gaitasunaren ustea neurtzen du. Horretarako, lau hizkuntza zerrendatu dira:
2023
‎Biek egin zuten barre orduan, txerriei artoa banatzen zieten bitartean. Ulertzen zuen Lisa, Zigor ulertzen zuen legez, baina kasu horretan bere buruari aitortu behar zion Lisarengandik sentitzen zela hurbilago. Kurtek bazeukan zerbait misteriotsua, iman moduko bat.
‎Euskal Herrira itzuli zenean, gogor egin zitzaion bere buruari aitortzea zein galdua zen. Harroturik hasi zen Gaur hedabidean; bere 28 urteekin, uste zuen Bordeleko eta Parisko lan esperientziek kazetari izar bihurrarazi zutela.
‎Hastapenean ez, bederen. Bere buruari aitortu behar dio, hala ere, bazekiela ezinezkoa zatekeela Frantziako Iraultzan erre zen jauregi baten iraganari buruzko xehetasunak aurkitzea, aitzineko aldian aztertutako margolan haietatik eta aurkitutako liburu hartatik harago. Azken jabeen historiak ez du erakarri, baina Eñautekin elkarrizketa ukan ondoan jakin min zerbait piztu zaio.
‎Une batez, ez ziezaiokeen ihes egin" frantsesa nauk ala euskalduna?" galderari. Eta bere buruari aitortu behar zion ez zegoela erdibiderik, ezin dela ardi eta otso izan aldi berean.
‎–Eñautek ez du pazientziarik, erantzuna nahi du, Moldava ibaiko zisne taldearen dantzari begira dagoen bitartean. Bere buruari aitortzen dio arreba franko utzia duela, baina aitzakiak bilatzen ditu urruntze hori esplikatzeko: Miren bera bizi dela urrun, bakoitzaren lan erritmoa handiegia dela...
‎Ez zuela artista jokatzen. Hasierako irrika ere batezbestekoari baino azkarrago baretu zitzaion, eta urteekin bere kide kutun bihurtu zen, orain arte bere buruari aitortu ez badio ere.
‎Nor izango zara izozkailutik kanpo? Te gorriaren lurruna ahoratu duenean, bere buruari aitortu dio Jabi barruan egonda halako oreka bat aurkitu duela. Semea, etxea, lana, lagun berriak, gero eta plan gehiago semea koskortu den heinean, bidaiak autobusean, deiak...
‎Elenak ahizpari begiratu dio paper zikinak ohe ondoan berariaz jarritako zakarrontzira bota dituen bitartean. Ontzia beteta dago, eta bere buruari aitortu dio lituzkeela zaharraren izterrak durduzatu gabe ireki, are gutxiago barrabilak eta zakila ukitu, ezta paper zapiak aho orrolari horretan sartu ere. Ez zion erantzun ahizparen deiari eta, zaharra hilko zela zioen mezua irakurri zuenean, ez zuen berehala dena utzi, hegazkin batean sartu eta baserrira itzuli.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia