Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 14

2015
‎Nahiko zarpailak dira konparazio hauek gauza hain zoragarriarentzat, baina nire agudezia ez da gehiagorako; izan ere, poz honek bere buruaz eta gauza guztiez ahanztera darama, eta ez da konturatzen ezta ez du asmatzen hitz egiten ere, bere pozetik darionaz izan ezik, eta horiek Jainkoaren gorazarreak dira.
‎17 Jaunaren mesede eta gozotasunak badira, begiratu ongi horregatik bere burua hobetzat hartzen ote duen; eta gozotasunezko hitzak zenbat eta goragokoak izan, lotsatuago geratzen ez bada, sinets beza ez dela Jainkoaren espiritua. Izan ere, gauza ziurra da, Jainkoaren espiritua denean, mesedea zenbat eta handiagoa izan, arimak berak txikiagotzat duela bere burua eta gehiago gogoratzen dela bere bekatuez eta ahanzten bere irabaziaz eta haren borondatea eta oroipena Jainkoaren ohorea nahi izatera jarriago dituela; gogoratu ere ez da egiten bere probetxuaz, eta Jainkoaren borondatetik ezertan okertuko den beldurrez ari da, eta ziurtasun handiagoaz ez zituela sekula merezi izan mesede haiek, infernua baizik. Otoitzean izaten dituen gauza guztiek eta mesedeek ondorio hauek dituztenean, ez dadila ibil arima izuturik, Jaunaren errukian uste osoaz baizik, Jauna, izan ere, leiala da eta ez du utziko deabruak engaina dezan, betiere beldurrez ibiltzea ona bada ere.
‎12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
‎2 Oraindik gehiago azaldu nahi dizuet, nire iritziz, zer den bat egitezko otoitz hau. Neure asmamenaren arabera konparazio bat jarriko dut; gero, gehiago esango dugu tximeletatxo honetaz, ez baita pausatzen( bere buruari eta beste arima batzuei on eginez beti fruitu ematen badu ere), ez duelako aurkitzen berarentzat benetako atsedenik.
‎Hau esan dezaket soilik: Jainkoaren ondoan ikusten duela bere burua eta inola ere ezezta ezineko ziurtasuna gelditzen dela. Hemen ahalmen guztiak falta dira eta geldiarazita daude, esan dudanez?
‎Horretarako, esan dudanez? guk ez dugu parterik; eta askotan desorduan desira bat dator nondik nora mugitzen den ez dakidana, eta desira honetatik, bat batean arima osora sartzen denetik, hainbestean hasten da nekatzen, bere buruaren eta sorkari guztien oso gain igotzeraino, eta Jainkoak gauza guztietatik hain ezartzen du husturik, non, ahaleginak ahalegin, iruditzen baitzaio lurrean ez dela ezer lagun egingo dionik, eta berak ere ez luke nahi, bakardade hartan hiltzea baizik. Berari hitz egiteak eta berak hitz egiteko ahaleginak egiteak, gutxi balio du; haren espiritua, ahaleginak ahalegin, ez baita aldentzen bakardade hartatik.
‎Izan ere, benetakoa baldin bada Haren Maiestatearekin izan nahi duen adiskidetasuna, ez dago zertan izan harropuzkeriaren beldurrik; eta halako lehen eragina izatean, hartatik irabazle irtengo da. Eta uste dut, asmo horrekin diharduenak on egingo diola bere buruari eta entzuten diotenei eta eskolatuago irtengo dela; nola egiten duen ulertu ez arren, irakatsi egingo die bere adiskideei.
‎2 Bat egitera itzuliz, espiritu hau garbia eta lurreko gauza guztien gainetik jasoa zela konturatu nintzen, ez zela geratzen harenik ezer Jainkoaren borondatetik irten nahi duenik, bestera baizik: espiritua eta borondatea haren borondatearekin guztiz bat eginak eta gauza guztietatik guztiz aske daudela, askatasuna Jainkoagan erabilia, bere buruaren eta kreatutako ezeren oroipenik ez izateraino.
‎44 Berriro erregutu nion Gotzainari, ahal nituen arrazoirik hoberenak jarriz, maitasun handiz idatz ziezaiola beste gutun bat, Jainkoaren zerbitzurako zela esanez. Berak egin zuen eskatu niona, eta ez zen gutxi; baina Jainkoaren zerbitzurako eta mesede egiteko zela konturatu zenean, beti egin baitit mesedea hutsik gabe, behartu egin zuen, azkenik, bere burua eta idatzi zidan Ordenagatik egin zuena ez zela ezer gutun hau idaztearekin konparaturik. Azken batean, gutun horrek zoriona ekarri zigun, Manso doktorearen ahaleginarekin batera, honek eman baitigu, eta baimenarekin bidali zuen Hernando Matanza gizon ona; ez zetorren poztasun txikiaz berau!
‎gure Jaunak, bere ontasunagatik, arima bati bere burua agertu nahi badio hobeki ezagut eta maita dezan, edo bere sekreturen bat hari agertzea, edota esku erakutsi eta mesede bereziak egitea nahi badu, eta hark, esan dudanez? honekin (bere buruaz lotsaturik egon zukeen eta hain kaskarra izanik, zein gutxi merezi duen kontuan hartu) santutzat hartzen badu bere burua eta mesede hau berak egindako zerbitzuren bategatik datorkiola uste badu, argi dago hemendik etor dakiokeen on handia txar bihurtzen duela, armiarmak bezala. Esan dezagun, bada, orain deabruak egiten dituela agerpen hauek, ariman harrokeria pizteko:
‎6 Jainkoak ordain biezazkio berorri egiten dizkidan hainbeste esku erakutsi (erreginaren baten ametsak izango ditu, beharbada), eta bidal beza garraioarena. Mesedez, begira biezaio bere buruari eta trata beza gozotasunez, nik ere horrekin poz hartuko baitut. Ahizpek atsegin handiz ikusi zuten kokoa, eta nik neuk ere bai.
‎Lehen idazketan hau azpimarratzen du: baina maite baditu, haien atsekabeek bihotzean min ematen badiote eta gogotsu entzuten baditu haien munduko gertaerak, sinets beza kalte egingo diola bere buruari eta haiei inolako mesederik ez.
‎Beraz ez estutu, arima estutzen hastea, oso txarra baita gauza on guztirako, eta batzuetan eskrupulutsuak izatera jotzen dute, eta hor ikusten duzue ez bere buruarentzat eta ez besteentzat gauza ez dela. Eta horretaraino iristen ez bada ere, ez du arima askorik eramango Jainkoagana, hain kikildua eta estua ikusten dutelako.
‎Zentzumenak biltzen saiatzen zen, guztiek hain on handiaren berri jakin zezaten, hau da, arimari Hura ezagutzeko enbarazurik egin ziezaioten. Haren oinetan irudikatzen zuen bere burua eta negar egiten zuen Magdalenarekin, gorputzeko begiez fariseuaren etxean ikusiko balu bezalaxe. Eta deboziorik sentitzen ez bazuen ere, fedeak ziotson han ederki zegoela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia