Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2001
‎Harrigarria bada ere, aurrera ere ez du batere egin eta, beraz, bere eraikuntza bukatua dagoela dirudi. Logikak pentsamendu ororen erregela formalak aurkezten ditu, Logikan adimena bere buruaz eta bere formaz soilik arduratzen da. Hori egitean objektu oroz abstrakzioa egiten du.
‎Adimenez ezjakintsu edo nahimenez makal den maitagogoak askotan du benetan maiteago bere burua eta beste maitagogoa, gizaki jakintsuenak baino. Hau da, jakintsu ez den maitagogoak beteago burutzen du sarritan bere gogoko dena —benetan gogoko, adibidez beste maitagogoak—, maitagogo jakintsuak baino:
‎Horrek ez du ukatzen ‘lege’ izenez kanpotik datozkion adibideek, erakustaldiek, ez dutela giza gogoa argitzeko ahalmenik. Baina, azkenean, laguntza eta argitasun guztiak gogoan dituela, maitatuz osatuko du gizakiak bere burua eta gizartea ere gaur eta historian, denok osatzen dugun eta denon gogoko eratuta nahi dugun gizartea. Eta, batez ere, gizakiaren amaiera Jaungoikoa maitatzea da, begiz begi Maitasuna ikustea eta Maitasunaren seme izatea emango dionean; hau da, Jaungoikoa ezagutzea, bere altzoan murgildurik ezagutzea emango dionean.
2003
‎Erlijio legeak dira, gizakiaren jokabidea lehenengo bi legeen espirituaren arabera arautzen dutenak, barne xedapenen bitartez; xedapenok direla bide, gizakiak Jainkoari, bere buruari eta gainerakoei begira dituen eginbehar guztiak beteko ditu, dela bere aldetik, dela ordena publikoari dagokionez. Talde horretan, fedearen eta ohituren inguruko erregelak ez ezik, Jainkoa gurtzeko kanpo gaiak eta diziplina eklesiastikoari lotutakoak ere sartzen dira.
2004
‎Dena dela, bere asmoak asmo, ezin esan bera ere hain trebea izan zenik medikuntza praktikoaren inguruan egin zituen ahalegin batzuetan. Ez zuen eragozpen handirik izan osasun kontuan diagnostikoak egiteko eta aholkuak eta sendabideak emateko, eta ausartak gainera, bai bere buruari eta baita bere ezagunei ere; baina hauek, neurri handi batean, berak gutxiesten zituen aholkuak bezain sineskeriatsuak izango ziren. Honen adibide modura Elizabeth printzesarekin izan zuen harremana gogora dezakegu.
‎Baina badirudi aurretik burututako frogapenek ez dutela Descartes nahikoa asetzen maila honetan, ez direlako egokiak izango mundu sentigarriarekin lotura bermatzeko. Alde batetik, frogapen horien helburua zelako Jainkoaren beraren existentzia frogatzea, ez hura gainerako izakien iturri bezala bururatzea; eta, bestalde, Descartesek bere buruaren eta, hobe esanda, errealitate materialaren izaera akastunean oinarritu dituelako orain arte eman dituen frogapenak. Hau da, izaki akastun batetik heltzen ginen Jainkoaren existitu beharrera, baina honek arrazoimenaren prozedura izaki akastunaren menpeko egiten du bere ezagutza," nire pentsamenduaren menpeko".
‎Moralismo, prezeptibismo edota erlatibismo (hots, indiferentismo) batean eroriko ez bagara, behar beharrezkoa da giza jokabide eta portaeren bideragarritasun errealizatzailea metodikoki eta era fidagarri batez aztertzea. " Errealizatzaile" epitetoarekin zera adierazi nahi dugu, alegia gizakiak bere burua eta bere hurkoena errealizatzeko eta errealizatzen laguntzeko, hurrenez hurren, bere berezko duen premia eta izaera. Errealizazio eta errealizatu terminoak" erreal (itate)" hitzari estuki lotuak daude, etimologikoki ez ezik, semantikoki ere.
‎Baina horretarako naturak ez dio bat bateko eta behin betiko erantzunbiderik eskaintzen. Oinarrizko ahalmen batzuk eskaintzen dizkio naturak era inkoatibo batean baina gizakiaren (eta gizartearen) ardura da errealitatearen esangura( bere buruarena eta inguratzen duten gauzena eta beste pertsonena) atzematea eta horren arabera jokatzea. Gizakiaren dimentsio edo berezkotasun honi" hondogabetasuna" deritzogu, aipatu anbibalentziaren sustraia delarik.32
‎Bere muga eta ahalekin, gizakiak zer izan behar duen hautatu egin behar du, nola jokatu behar duen hautatu beharrean aurkitzen den halaxe. Eta hautaketa hori bere buruaz eta bizitzaz duen edo lortuz doan kontzeptzioaren argitan egin behar du halabeharrez, bere hautuetan tronpa daitekeela jakitun izanik. Hautatu beharrak eta hautatzeak berak dakarren indeterminazioak (zer hauta ezin jakin eta asmatuko ote duen ezin igarri) dentsitate berezia demaiote gizakiaren praxiari:
‎Gizakiaren izate etikoa ez da balio" erantsi" bat, ezta ezaugarri bat besteren artean ere, gizakiaren berezko izatea ongien eta sakonen adierazten duen dimentsioa baizik. Gizakia ez baita izate faktiko huts bat, ez eta ere izaki efiziente soil bat, baizik eta autokontzientzia duen izakia, bere buruaz eta ingurumenaz jabetzeko eta bere existentzia autoproiektu errealizatzaile baten arabera bideratzeko gaitasuna duena, mugak eta errakuntzak gorabehera.
‎Kontzientzia etikoak gizakia munduaren, beste gizakideen eta bere buruaren aurrean jartzen du, mundua, beste gizakideak eta bere burua bere ardura bailiran. Kontzientzia etikoak gizakia arduradun eta erantzule egiten du munduaren, bere buruaren eta beste gizakideen aurrean. Kontzientzia etikoari eskerrak, gizakia ez da banako soil bat, are gutxiago izaki automata trukagarri bat, hainbat gizarte eta subkulturatan (sektetan eta gisakoetan, esaterako) pertsonak automatak bailiran tratatzen badituzte ere; baizik eta kontzientziari esker munduaz eta bere buruaz kontzientzia eta ardura duen subjektu bat bezala dakusagu gizakia, hots, pertsona bezala.
2005
‎Eta hori egitea genero batetik bestera jauzia egitea da, eta berak ere hori gutxietsi egiten du, arrazoi guztiarekin gainera. Gainera, norbaitek berari dagokiona baino gutxiago hartzen badu, hori nolabaiteko eta aldian aldiko biziotzat har daiteke, norbera bere buruaren eta berarenak direnen zorduna delako, inguruabar jakin batzuetan. Alabaina, hori ezin da inola ere justiziaren aurkakoa izan, justizia ez baita besterik inorenean ez sartzea baino.
‎" Erreala dena posible denarekin behar da izan konparatua, honela antzeman ahal izateko nola hurbildu gaitezkeen beharrezkoa denera" 45 Konparazioaren metodoa, bigarrenik, ezinbestekoa da hainbat gizabanakoren artean diferentziak eta antzekotasunak aurkitzeko eta, hemen oinarrituz, gizabanako horiek izaera ezberdinen arabera taldekatzeko. Humboldten esanetan, hain zuzen, saihestu beharreko" akatsa" da" klase bakar bat ezagutu" edota" banako isolatu bakoitza klase partikular batean bihurtu" nahi izatea46 Pertsona bakoitzak bere nortasuna baldin badu ere, gizadiaren parte den heinean, beste pertsonekiko loturan ezagutu eta ulertu behar du bere burua eta, gainera, hauekin batera bakarrik eraman ahal izango du bere formazio prozesua aurrera. Esan beharra dago, beti ere, erkaketa ezberdinen bitartez lortutako giza-karaktereen multzokaketa behin behineko taldekatze erlatiboa dela, eta ez behin betiko klasifikazio absolutua, ze, azken batean, giza-ikerketan dena da gutxi gorabeherakoa.
‎Karta honetan" hizkuntza" antropologikoki kontsideratzen da: " aldi berean gizakiaren obra eta munduaren espresioa" den zerbait bezala," gizakiak bere burua eta baita mundua ere osatzeko erabiltzen duen bitarteko" bezala eta, gainera," gizakiari munduarekiko bere distantziaz kontziente izaten" laguntzen dion tresna bezala59 Bere hizkuntzarekiko interesa, hala ere, ez da beronen kontsiderazio orokor batetik abiatzen ezta horrelako batera zuzentzen ere; alderantziz, hizkuntzaren dibertsitatearen eta aniztasunaren onarpenean oinarri...
2007
‎" Hizkuntzaren funtzio emantzipatzaile horiek", finean," autonomiaren eramaile bezala" edo" autoerrealizazioaren eta bizitza pertsonalaren estiloaren baliabide bezala" dihardute, horrela gizakiak aukera duelarik" bere burua berak izan nahi duenaren arabera moldatzeko" 124 Hala ere, aurrekoaz gain, Lochek beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren zeregin askatzaile hori hizketa ekintza konkretuetan aztertzea —bai orokorrean bai hezkuntzan—, ze hitz egite hutsak ez du besterik gabe gizabanakoa humanizatzen. Esate baterako," hizkuntza errepresiboa —mehatxuan edo gaitzespenean, kalumnian edo bidegabeko epaian agertzen dena— hitz egiteko modu emantzipatzailearen kontrakoa da" 125 Era horretan, bada, gizakiak —eta bereziki hezitzaileak— zaindu egin behar du bere hizketa, alegia, norbaitek bere buruaren eta besteen askapenaren alde egin nahi badu, egiaz," arau emantzipatzaile" batzuk bete behar ditu hitz egiteko orduan. Gure autoreak, arau horiek direla-eta, zera eskatzen dio adibidez hizketa egokiari:
2009
‎Ezagutzeko! Hitzaurrean ja argi uzten du Kantek metafisika tradizionalak ez duela onarpen orokorrik (matematikak eta natur zientziek dutena)," zientziatzat" hartzen duela bere burua eta, aldi berean, ez duela aurrera egiten etengabeko lehiak eta borrokak sortzen baitira eskolen artean; ez dela segurua, ezin dela zedarritu bere eremua, eta, ondorioz, edo orokorrean, berriketa edo dialektika hutsa izan dela bere sorreratik hona.
2011
‎Filosofiaren hastapena Grezian mitotik Logosera iragaitza izan omen da, duela urte batzuk arrakastatsua zen titulu batek zioen moduan, eta topikoa oraindik ez da guztiz amatatu. Ikuskera hori Platonena da hain zuzen, alegia, Platonek berak horrela ikusi nahi izan du bere burua eta filosofiaren hastapena: alde batean mitoa, h. d., poetak (Hesiodo, Homero), bestean Logosa, h. d., presokratikoak, eta oroz gain Platon bera, poesiarekin borrokan.
2016
‎" Sifting the nations,/ the slag from the metal,/ the waste and the weak/ from the fit and the strong". Nelson Mandelak espetxean Henleyren Invictus poesia laburra errezitatzen ei zien bere buruari eta preso lagunei, moral estoiko/ heroikoaren hitzok baitira horren amaiera ezaguna: " I am the master of my fate:
‎Schopenhauerrentzat mundua muin muinean Nahimena da, Bizi-Nahia; egoismoa ez da" bizi-nahi izatearen forma" besterik (§ 58), bizi den ororen esentzia, bizidunaren egintza guztien motibo fundamentala.237 Eta Schopenhauer baino lehenago," desira gizakiaren esentzia bera da, h. d., gizakiak bere izanean irauteko eginahalean egiten duen ahalegina", zioen Spinozaren IV, 18 Proposizioak. Esentziala da, hortaz, andre gizona bere existentziari atxiki atxikia egotea, bere burua eta bere buruaren onerako den guztia maitatzea, eta hura soilik. " Horretantxe datza, hain zuzen, ez bestetan, bertutea", azkenburutzen du, more geometrico, Amsterdamgo gogoetalari zohardiak (Eskolioa).
2017
‎Horrek garbi erakusten digu Bestea ez dela lehenik munduan bilatu behar, baizik eta kontzientziaren ondoan, kontzientzia bat bezala zeinetan eta zeinagatik kontzientzia, bada, bera den hori bihurtzen den. Cogitoak eutsia den nire kontzientziak bere buruaz eta existentziaz lekukotasun zalantzarik gabea ematen duen bezala, zenbait kontzientzia partikularrek ere, ‘lotsa kontzientziak’ esaterako, cogitoari lekukotasun zalantzarik gabea ematen dio bere buruaz eta Bestearen existentziaz.
‎Horrek garbi erakusten digu Bestea ez dela lehenik munduan bilatu behar, baizik eta kontzientziaren ondoan, kontzientzia bat bezala zeinetan eta zeinagatik kontzientzia, bada, bera den hori bihurtzen den. Cogitoak eutsia den nire kontzientziak bere buruaz eta existentziaz lekukotasun zalantzarik gabea ematen duen bezala, zenbait kontzientzia partikularrek ere, ‘lotsa kontzientziak’ esaterako, cogitoari lekukotasun zalantzarik gabea ematen dio bere buruaz eta Bestearen existentziaz.
2021
‎Zentzu horretan, gizonaren ‘ideia orokorren’ aurrean emakumeak garatu behar izan duen sentsibilitateari ematen zion balioa: emakumeak, berriz, esperientzia mugatu baina konkretu bat ematen du[...] kontua da emakumea adiago dagoela bere buruari eta munduari, gizona baino[...] prest dago bere egiteko inguruan taupadaka ari den guztia. (II:
‎Subjektuaren eta bestearen arteko harreman dialektikoa bi eratakoa izan daiteke. Existentzia propioa duten bi subjekturen arteko parez pareko harremana bada, bakoitzak objektu eta subjektu gisa hartuko du bere burua eta bestea, bata bestearekiko elkarrekintzan. Jabearen eta esklaboaren arteko harreman asimetriko eta aldebakarrekoa bada, ordea, ez da aitortzarik izango.
‎Hasierako atalean azaldu dugunez, Beauvoirren ustez, subjektu izatedun gisa mamitzeko, ezinbestekoa da bestetasuna edo alteritatea. Bere baitatik haragoko existentzian, bestearengan proiektatzen du subjektuak bere burua eta bestearen argitan egiten eta bilakatzen da. Azaldu dugunez, kasu honetan, gizona da Bata, absolutua, esentzia, eta emakumea Bestea, erlatiboa eta inesentziala.
‎Azaldu dugunez, kasu honetan, gizona da Bata, absolutua, esentzia, eta emakumea Bestea, erlatiboa eta inesentziala. Ondorioz, gizonak emakumean proiektatzen du bere burua eta bere argitan egiten eta bilakatzen da subjektu burujabe: " emakumea Beste pribilegiatua da, eta subjektua haren bitartez mamitzen da:
‎Horren aurrean, desabantaila biologiko hori transzenditzea izango da erronka, bere buru eta gorputzaren jabe izateko. Ondorioz, bere gorputza eta natura emantzipaziorako menderatu eta gainditu beharreko traba direla iradokitzen du zenbaitetan, elkarrekintzak ezkutatuz eta hautsiz.
‎subjektua zein zentzutan da egina eta zeinetan egilea? Posible eta desiragarria al da bere buru eta kontzientzien jabe den subjektu buru jabea. Zein da subjektuaren erabakimena?
‎harenak dira, eta harenak bakarrik. Norbanako kontraktualista, azken batean, nahitaez da bere buruaren eta ezaugarrien jabe[...] norbanakoa izaki posesibo bat da. (Pateman 2018:
‎Bere baitan osoa, bere hartan existitzen dena eta, ondorioz, bere gaitasun eta ezaugarrien jabea zen norbanako kontratugilea. Buru jabea zen, bere buruaren eta ezaugarrien jabe zen heinean; buruaskia zen, bere hartan existitzeko bere burua aski baitzuen; presoziala eta disoziatua zen, besteekiko hartu emana izan aurretik eratzen baitzen, inori ezer zor gabe; azkenik, posesiboa zen, norbere baitako jabetzaren jabe gisa bereak ziren ezaugarri eta interesak babesteko asmoz garatuko baitzituen harreman eta kontratuak.... Finean, norbere bizitza, erlazio, askatasun, ondasun eta buruaren jaun eta jabea zen neurrian, bere buruaren subiranoa zen norbanako kontratugilea:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia