Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2010
‎Ausentzia mingarria ezin berdindu, baina nahiz liburu honek Joxemielekin geneukan zor txiki bat baino ez duen kitatzen, bere poesia lana plazaratzeak biziki poztuko zukeen. Bestalde, liburu hau hark" bere buruarentzat eta arauari zekiokeen zorra" kitatzeko ondu poesia emaria den ber, izan bedi, orobat, Idoia bikotekidea eta Ilazki eta Maddi alabentzako bizi hobari.
2011
‎Laborantzako tresnez, halaber, aipatu du asko. Hitz batez, betidanikako euskaldunen bizipideaz, bizipiderik baitezpadakoenaz, laborantzaz, ziren alha haren gogoa eta luma, aste guziez, berak bere buru eta eskuetako lanaz ikasiak, euskaraz jakitzen zaizkigularik. [...]
‎Izarrei begira gauero, azkenean X (tianwen) hori irakurtzeko ahalmena aitortu zion maisuak bere buruari; bere buruari eta bere oinordeko letraduei; izan ere, erregeak, zeruaren semea izan arren, aholkua behar zuen erresuma gobernatzeko. Izartegia interpretatzeko lana ezin zen edonorren ardurapean utzi; beraz, zeru lurren arteko bitartekari bihurtu zuen bere eskola.
‎zein baino zein arroago ote diren. Carmauxek, Kortsario Beltzaren lagun bizkaitarrak, adibidez, euskaldun zintzotzat du bere burua eta hildakoei begirunea die, baina, behar denetan bizidunen sabelak urratzeko prest dago: " Un buon biscaglino che rispetta i morti, ma che sa bucare il ventre anche ai vivi".
2012
‎Baina autonomia behar horretan sortzen da. Beharrak irakasten du nola eraman harreman zailak, nola egin aurre pertsona arteko gatazkei, nola jokatu eta egokitu ataka gaitzetan, nola eraman behar duen bakoitzak bere burua eta abar. Autonomia ez da besteren beharrik ez izatea, autonomia inguru sozialetan nork bere burua eramaten jakitea da.
‎Sugeak aurpegian jo zuenean, beteranoak lurrera bota zuen bere burua eta piririka egin zituen hainbat metro. Van Thiegel algaraka hasi zen haren erreakzioa ikustean.
‎Espainiar idazle bat ezagutzen dut idatzi ezin duena aldez aurretik ez badu igeri egiten. Egunero, ez dakit zenbat luzera egin behar dion igerilekuari, bestela gaizki sentitzen omen da bere buruarekin eta ezin omen du idazten hasi. Eta kanpora doanean, hitzaldi edo idazle batzarren batera, exijitzen duen gauza da hotelak igerilekua izan dezala, bestela ez da joango eta.
‎Bere teatro lanek ukitu handia izan dute Kafka, Beckett eta lonescoren lanekin, bere obretan(" Urtebetetzeko festa"," Atezaina"," Etxerako itzulera"," Aspaldiko garaiak") ageri zaigu gizakiaren egoerari buruzko kezka eta hausnarketa sakona beti ere oso lotuta egon dena, nola ez, berak munduarekiko izan duen ikuspegiarekin. Bere gazte denboran antimilitarista sutsua izan zen (garai haietan!), kontzientzia objektoretzat aurkeztu zuen bere burua eta uko egin zion soldadutza egitera joateari. Mendebaldeko potentziek Afganistan eta Kosovo bonbardatu zutenean oso kritiko azaldu zen, eta erabat sumindu zen Irakeko inbasioa burutu zutenean.
2013
‎Ez dio inork jarraitu Bagoari, baina isekaren ezten garratzak oinaze samina eragin dio bere gutxietsitako senaren haragi bizian. " Erotzat gauzkate oraindik", aitortu dio bere buruari eta galdera andana pilatu zaio buruan sastraka atzean gorderik dirauen bitartean. " Zergatik atera ote naiz sastraka zazpar honen atzetik premiarik gabe?
2014
‎Poesia eta bertsoen arteko nahasketa horrengatik batetik. Etxahun Barkoxek ere poete gisa definitzen du bere burua eta enkarguak hartzen ditu ardura funtzio horren pean, ecrit en poesis basque ematen du berak exergian. Ez da hitza berea, frantsesa ez dakike aski itzulpen horren egokitasunaren neurtzeko.
2015
‎Azken buruan, ikuskizun aroan ez da, irudizko antzezpenetatik kanpo, ezer errealik geratu. Metaforak gainez egin dio bere buruari eta ondorioz galdu egin du metafora izateko behar zuen konfiantza, fedea. Forma hutsean geratu zaigu.
‎Baina sarri izaten dira euskal Zer guztiz egiazko eta bere baitakoaren oroiminez egindako salaketak ere: non da bere buruarentzat eta besterentzat den euskal Zer horren nahaspilan bere baitan, isil eta zail, zena?
‎Badu hainbat egun On Eloi Fernandezekin izana naizela eta erran zidan nafar Eliza bete egin duela bere misio erreformatzaile bikoitza bere buruari eta zanpatuei buruz, eta bukaturik zegoela harez gero —ortodoxian— Elizaren kanbioa. Behin Argedasen, buztin grisezko igeltso haitzari atxikiriko lehen karrikaxketan, atso batek erran zidan On Eloiri deika ari zitzaizkiola.
‎ELAren Nazio Batzordearentzat ez da zuzena" ETA eta bere inguruan" areagotzen ari den" ikuspegi agonikoa", zeinaren arabera herriaren alde baina, aldi berean, herriarenganako inolako konfiantzarik gabe," abangoardia gero eta urriagoa prest agertzen da bere burua eta besterena sakrifikatzeko". Nazio Batzordearen aburuz agonismoaren bidea okerra bezain kaltegarria da; haren ordez" abertzaleok nazio burujabe eta gizarte bidezkoagoa demokratikoki eraikitzen joateko gure gaitasunean" izan behar dugu konfiantza, eta horretarako" hiritar gehienen ilusioa piztu eta atxikimendua erdietsi behar dira"; alta," ETAren ekintzek ekimen politikorako tresna legez irauteak ez du abertzaleon borroka suztatzen eta indartzen; aitzitik, ahulezia, zatiketa eta desmotibazioa besterik ez dakarte".
‎Ez du itsutzen, haatik, joko instituzionalaren distirak; errebindikazio sindikatutzat dauka ELAk bere burua eta ez du inondik ere nahi eraginkortasunik gabeko egituretan katramilatzerik, estatuan gertatzen ari den moduan: instituzioetako parte hartzea ezin da izan kontra boterea izan nahi duen sindikatu baten egiteko nagusia, errebindikazio eta mobilizazio soziala ahaztuta.
2016
‎Ni naiz hoteleko ogia egiten duena adierazi zion Carlosek poliziaren burutazioak igarriz eta pauso batzuk emanez. Ostera ere, bere burua eta bere hankak bat eginda zeuden.
‎Jesusek" Jainkoaren erregetza" bazetorrela zioen, alegia erromatarrek menperatutako Israel lehengora itzuliko zela, Moisesen legea, Jainkoaren legea nagusi zenekora, eta horretarako prestatu beharra zegoela, fedez eta otoitzez. Piñeroren ustez Jesusek profetatzat zeukan bere burua eta bizitzaren bukaera aldera Mesiastzat alegia Jainkoaren etorrera predikatzen eta prestatzen duen PERTSONA judu tradizioan. Jesus erromatar botereak exekutatu zuen, haren mesianismoa arriskutsua zelakoan inperioarentzat, eta bazen, Jainkoa errege duen Israelen ez baita okupatzailerik izango.
2017
‎Frantsesteak iraun bitartean okupatzaileen asmoetariko bat izan zen hiritarrak eta herritarrak bereganatzea, alegia, armen eta politikaren bidez frantsesek lortutako estatusa jendeak onartzea eragozpenik gabe. Horretarako Joseph I.ak errege legitimotzat aurkeztu zuen bere burua eta, horri eta bere gobernuari eusteko, gudaroste frantziarrez baliatzeaz gain, propaganda zerbitzu bat ere antolatu zuen. Gazeta de Madrid izan zen, Joseph Bonaparteren erregetzak iraun bitartean, bere gobernuak erabili zuen propaganda tresnarik garrantzitsuenetariko bat.
‎Louis Suchet mariskalak, Aragoiko frantsesen gudarostearen jeneral nagusiak, bere Memoires idatzi zituenean aitortu zuen Penintsulako herritarrek bere burua eta bere etxeak defendatzen zituztela gerratean parte hartuz, eta, egoera horretan herritarrak kontra izanik, atzerriko gudaroste handi batek ezin izango zuela ezein inbasiorik burutu. Are gehiago, mariskalak zioenez, gerrilletan adin eta sexu guztietako jendea biltzen zen, eta gehienek borroketan parte hartzen zuten eraginkortasunez, alde guztietatik etsaiak inguratuz eta ohiko batailek baino kalte handiagoak frantsesei ekarriz.
2018
‎Erdal idazleen arloan, berriz, hurbildik segitu ditudan liburuak hauek izan dira: atzoko eta" gaurko" (1970) idazle nafarrei buruz Manuel Iribarrenek idatzi zuen Escritores navarros( bere burua eta frankismoaren korifeoak goraipatzeko idatzitako) liburua eta Literatura navarra (1980), Nafarroako Foru Diputazioak argitaratu zuena.
‎Hain zuzen, herritar bat oso gipuzkoar senti daiteke eta beste bat hagitz nafar, baina bi herritar horiek Espainia senti dezakete beren lokarri gisa. Beste batek arras lapurtar sentituko du bere burua eta beste batek biziki zuberotar, eta bien lokarria Frantzia dela pentsatuko dute. Haatik, zuberotarra eta bizkaitarra lotzen dituena ezin da izan Espainia, ez Frantzia.
‎zakurren moduan begi batez lo. Nikolas, begiak trankil, bere buruaz eta bere balentriaz pozik bezala da: gaur ikusgarri ederra izan du.
‎Yankiek 5000 km2 ko erreserba batean bildu zituzten. Yakama herriak Mamachatpam deitzen du bere burua eta Ichishktin Smwit bere hizkuntza.
2019
‎Oihal higatuekiko sofan pikotxean ziren lau bahitu edo preso edo gatibuak distira gabeko ikuskizunari begira zeuden, aitak" koronel" deitzen ziola bere buruari eta" bikario" meza eta pertzeko apaizari, eta" nire ordenantza", berriz, sakristau manerak eta hizkera zeuzkan errementariari, irudizko kuartel bateko bizimodu eta erregelamenduak imitatzen zituela.
‎Izan ere, lana, aberastasun sozialaren iturri izateaz gain, langile klaseari," lanetik bizi den klaseari" (Antunes, 2001), aberastasun sozialaren parte bati heltzea ahalbidetzen dion jarduera da, norbanakoaren eta gizartearen arteko bitartekaritza funtzioa betez. Lanaren bidez langile klaseak bere burua eta bere egoera soziala erreproduzitzen ditu. Aldi berean, lanak balioa sortzen duen jarduera soziala den heinean, ezinbestekoa da kapitala balorizatu eta metatu ahal izateko.
‎ETA Vek Nazio Askapenerako Euskal Mugimendu Sozialista Iraultzailea izendatu zuen bere burua eta bere ideologia abertzale iraultzailea definitu zuen, marxismo iraultzailea abertzaletasunarekin uztartu nahi zuenez gero. Klase gatazkaren eta nazio gatazkaren sintesia egin zuen horrela.
2020
‎Gauza jakina da: Don Kixotek egia aitortzen zuen beti, bai bere buruaz eta bai lagun hurkoaz. Eta Hamletek ere zoro itxura eginez adierazi zuen gertatzen ari zena, kiratsa zeriola Danimarkako erresumari eta erregea zein erregina hilketa higuingarri baten erantzule zirela.
‎Kapitalismotik aparte jarri behar dugu, gurekin banan banako harremana baino ez baitu kapitalismoak onartzen. Kapitalismoa, nork bere buruari eta nork bere puskari eskaintzen dien arretarekin konpatiblea da, baina higuin du komuna. Kapitalismoak ez du giza sare trinko edo beroen beharrik.
‎Barrura begiratzerakoan sentitutakoak kanporatzeko hitz poetikoaren ahala baliatu zuen Alaine Agirrek. Bere buruarekin eta bere gorputzarekin are sakontasun handiagoan bizitzera behartu zuen egonaldiari aurre egiteko, ulertzen saiatzeko, zauriei putz egin eta orbandu arteko bidea goxatzeko:
2022
‎• hiperfagia: gehiegi jatea baina, bulimian ez bezala, gaixoak hemen ez du erruduntzat jotzen bere burua eta ez du oka egiten;
‎Nork bere elikagaia ekoizteko lurra, haziak, ura eta beste zenbait baliabide eduki behar ditu, edo hura erosteko dirua (soldata politika egokiak) eta merkatura iristeko aukera (gizarte segurantzako sareak). Elikatzeko eskubidea gauza dadin, nork bere buruarentzat eta senideentzat elikagaiak ekoitzi edo eskuratu ahal izateko potentziala garatzeko ingurune egokia eskaini behar dio Estatuak herritarrari.
2023
‎Far Westeko filmetan bezala gure heroia bakarrik agertzen zen arriskuaren aurrean, ez zuen beldurrik eta arerioei adore handiz erasotzen zien. Beti beste batek iraindua edo zirikatua bere burua eta ohorea defendatu baino ez zuen egiten eta, beti, bere hitzetan, kausa noble baten alde borrokatzen. Etsaien kopurua handiagoa edo berdina izaten zen, inoiz ez gutxiago, eta borrokatzeko besteak baino egoera txarragoan zegoen Katalina.
‎Inoren bizkarrean aberastu zen hirukote horren azkena Juan Joseph Ovexas Diaz Layasa errioxarra izan zen, 1682tik 1732ra bitartean Ameriketan eta Europan ibili zena. Errioxako Igean jaio bazen ere, nafartzat zeukan bere burua eta ahal izan zuenean Nafarroan erroldatu zen. Hogei urte inguru zituela Argentinaren iparraldera joan zen, eta han Tcumaneko indiarren kontra borrokatu zen hango toba, moscovi eta cjota familiak beste lege batekoak baitziren; 52 alegia, libre bizi baitziren.
‎Hainbeste ziurgabetasunen artean, dena dela, gauza bat egia da: dohainezkoa dena hiltzen uzten badugu, uko egiten badiogu alferrikakoaren sormen indarrari, etekinaren bila joatera bultzatzen gaituen sirena kantu hilgarria besterik entzuten ez badugu, eritu eta erotuko den gizatalde bat sortuko dugu, noraezean ibili eta, azkenean, bere buruaren eta bizitzaren zentzua galduko duena. Eta orduan, espirituaren desertifikazioak zimeltzen eta idortzen gaituenean, benetan zaila izanen da imajinatzea Homo sapiens ezjakinak oraindik eginkizun bat bete dezakeela gizateria gizatiarrago bihurtzeko zereginean...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia