2000
|
|
Bertatik Bizkaiko Golkoko aktibitatea kontrolatzen zen.
|
Bertara
bildu zen zonaldeko merkataritza esparrua, inguruko beste portu batzuen eta mende batzuk lehenago Paduren Ermandadearen hiriburu izan zen Castro Urdialesen kaltetan.
|
|
Felipe Juaristiren aburuz," Giro itxia da nagusi. Protagonistak, leihorik ez aterik gabeko etxeetan bizi dira,
|
beren baitan
bildurik, berak ez direnaz mozorroturik, ispilua dutela askotan lagun bakarra. Baina mozorroak, azken finean, haragia edo larrua baino benetakoagoak izan ohi dira." (Pergola 37)
|
|
Ondorio politikoei berebiziko garrantzia ematen dio gainera. Andoni Egañak luze dihardu Galáni eta
|
bere inguruan
bildu ziren hitzartuei buruz, eta erretrato sentimentala da gehiago, politikoa baino. (El Diario Vasco XII)
|
|
Baina, gure etxeko ardi beltzarenganat eta haren lagunarenganat itzultzen naizela, jakinik ezen Jacques Lefèvre d’Etaples erreformatzaile ezaguna Parisko unibertsitateko irakaslea izan zela, zuk zeure gutunetarik batean aditzerat eman zenidan bezala; jakinik, halaber, ezen hari esker eta hark
|
bere inguruan
bildu zuen taldeari esker hedatu zirela Lutheroren ideiak Frantzian; eta, jakinik, finean, ezen talde hartako kideak izan zirela bai Farel —Kalvinen lagun sonatua— eta bai Margarita Nafarroakoa ere; galdetzen dizut: Jacques Lefèvre d’Etaplesen ikasle izan ote zen Joseph Elizanburu delakoa han Parisko unibertsitatean, eta irakaslearen talderat bildu ote zen geroago han Méaux en, halako suertez, non Nafarroako erregina bera ere bertatik bertara ezagutzeko parada izan baitzezakeen?
|
|
Nire begiak
|
beren baitara
bildu ziren, baina, zeharka, inguru egin zioten erredakzioari. Gure ezker aldera, Lokalekoak beren mahaietara jarriak zeuden, nork bere ordenagailuari su atera beharrean.
|
|
Eskura izatera, orrialdetxo hauetan zehar esandakoa errepikatzeko ausardia hartuko nuke beste behin ere, hauxe gogorarazteko: hiru horiek, alegia, Euskal eta Biblioteka eta Nazionalak, erro errotik bete behar dute euren tituluaren esana, eta Euskal Herriari buruzko oro
|
bertara
bildu, edozein euskarri tartean dela eta, zeresanik ez, Euskal Herriaren naziotasun hori ahaztu gabe.
|
|
Okerreko pentsamendua da, alabaina, ustezko gertaera guztiak
|
bertara
bildu eta herritarrik xumeenak ere eskura izango lukeen lege bildumarena.
|
|
Zenbait teologok ez zuten besterik ikusten, ezkontzaren esparruan, sakramentua baizik; juriskontsultorik gehienek, bestera, kontratu zibila. Hirugarren batzuek, hala ere, ezkontza antzaldatzen zuten, egintza misto moduan hartuz, alegia, aldi bereko kontratu zibil eta eliz kontratu moduan, bi izate horiek
|
bertara
bilduta. Lege naturala ez zen aintzat hartzen izadiaren lehendabiziko eta goreneko egintza horretan.
|
|
Hartan Xan arras itzuli zen eta: " Barkatu", esan zuen; gizonak, ordea, ez zion jaramonik egin; ez zion begiratu, ez zuen, menturaz, ikusi; ile urdinak atzeraka orraztuak, eskuak berokiko poltsikoetan sartuta, arrunt bere baitara bildua, lurrera begira zegoen; ez zen, ausaz, hura galde egiteko pertsonarik egokiena; alabaina, ez zen besterik inguruan; zer nahi zen ere, bere isilean,
|
bere
bilduan, edo agian, bere gorrean, bere despistatuan, hala ere bertakoa behar zuenez, Xanek, harengana urrats bat emanik: " barkatu", berriz esan zuen; gizonak bista jaso zuen; begi argi, lausotuak zituen.
|
2001
|
|
Hispanic Society sortu zenetik
|
bere
biltze lana areagotu egin zen eta 1909an lehen erakusketaren ateak zabaldu ziren bere bi lagun handiren lanekin: Joaquin Sorolla valentziarra eta Ignacio Zuloaga eibartarra.
|
|
Hasteko, Juan Jose Ibarretxe lider bezala konsagratu dute herritarrek. Gizon ahula omen zen, kudeatzaile soila, karismarik gabekoa, irakinaldi bat baino iraungo ez zuena... eta
|
bere inguruan
bildu dituzte EA eta EAJk bere historiako emaitzarik onenak. Ibarretxe eta bere mezuak irabazi dute.
|
|
Hasierako asmoa horrelako izan bazen ere, bozak burutu orduko Lizarra Garaziko Akordioa gelditua zegoen jada. Ezker abertzaleaz haratagoko alderdiak (EAJ eta EA) udal zerrenda
|
berean
bildu nahia ez zen erabat gauzatu. Bestalde, inork ez zuen pentsatzen RPRko Michelle Alliot Marie lehen itzulian hautatua izango zenik bozen %50 baino gehiago bilduz.
|
|
Edozein modutan ere, eta berdin dio ikastetxea pribatua, itunpekoa edo publikoa izan, gurasoak bertara joan eta ikustea komeni izaten da eta baloraziorako datu eta irizpide garrantzitsuak emango dituen informazioa bertatik
|
bertara
biltzea: ikastetxeko foiletoetan aurkituko duzu, edo seme alabak ikastetxe horretara bidaltzen dituzten gurasoekin hitz eginda, edo ikastetxeko arduradunekin solasaldi luze bat izanez...
|
|
Lehendabizi, querimonia edo demanda aurkezten zen. Arazoa konpontzeko, subiranoak aholkulariei dei egiten zien
|
berarekin
bil zitezen. Asanblada hasitakoan, auzian erabaki ahal izateko, nahiz eta agiri idatziak frogatzeko balio izan, lekukoakziren froga sistema garrantzitsuena.
|
|
Haren iritziz, kontuan hartu behar dira elikagaiak egoki manipulatzea eta oinarrizko higiene neurriak. Izan ere, batzuetan, desinfekzioa eta garbiketa izen
|
berean
biltzen dira, baina berez ez. Informazioa bilatzea, kalitatea lortzea Teknologiek, kasu honetan Internetek, aurrera egin dute, eta, horri esker, informazio hornitzaile bat dugu, pixkanaka ikus entzuleen kuota irabazten ari dena.
|
|
...galderei taxurik gabe erantzun, edontziak bota, erlojuari batere disimulurik gabe begiratu; jakin, ez zaizula denbora askorik geratzen, duzula inolaz ere argibide arrazoizko bat eman; zeure baitan sentitu, sukar beltz gaiztoa bailitzan, gonbidatu itzaltsuen barreak eta solas alaiak eta desitxuratu egingo direla, bekaiztu, mahai sutontzidunaren azpitik ipotxak, trapezistak, pailazoak, lehoiak hain
|
berean
bilduak irteten hastearekin batera.
|
|
Eta hortik kanpora bertsoak eta jostaketako gauzak dira gelditzen zaizkigunak. Baina Lapurdiko hamazazpigarren mendea hartzen badugu eta batez ere libururik ezagunena eta onena, alegia Axularren Guero, hitzaurrean esaten digu
|
berarekin
biltzen ziren zenbait lagunek bultzatu zutela liburu hori egitera eta bera luzaroan egon zela ezezka eta tenkan eta azkenean baiezkoa eta amore eman ziela. Eta gero honela dio:
|
|
Ikusiko ditugu beren argumentuak. Estatuko Komunitate Autonomoetako Normalizazio Legeek jatorrizko bekatua omen dute,
|
beren baitan
biltzen dute-eta identitate linguistikoaren kontzeptua. Honela agertzen da lege horien sarreretan:
|
|
3. Euskararen aldeko eragileen eginkizuna da, epe laburrera eta urgentziazko erantzunak emateko,
|
beren baitan
biltzen den jendea aktibatzea eta euskararen aldeko neurrikonkretuetan parte har dezaten dei egitea eta lortzea. Jarrera aktibo hori ekimen ezberdinetan konkretatu liteke, haurrak euskarazko ereduan matrikulatuz, euskara ikasiz, lan munduko euskara planetan arituz, euskararen alde antolatzen diren festa, aldarrikapen eta ekimen ezberd inetan parte hartuz, administrazioan euskaraz egin diezaioten exijituz, euskarazko produktuak hobetsiz eta kontsumituz...
|
|
Arazoren batek filosofiazko giza problema guztiak
|
beragan
biltzen baditu, hau ideia unibertsalen misterio arrunta izan daiteke. Lau hankadun animalia zehatz bat ikusi hemen, eta beste bat hor, eta gero beste bat harantzago, eta zelan sortzen den gugan ‘txakur’ ideia unibertsala, gure gogoetetan, hizkeran, idazkeran, adierazpen guztietan erabiliko dugun ideia unibertsala; bururik zorrotzena azpiratzeko beste da.
|
2002
|
|
Picasso, ordea, ez zen rive gaucheko Saint Germain auzotik mugitu. Eta existentzialismoa ere, Sartre buru zela,
|
bertara
bildu zen.
|
|
Scott, S. Pellico edo G. Papinirena, besteak beste. Haren Uztaro (1937) eleberriak ere ohiturazko literaturaren ildoari jarraitzen dio, baina bere zama moralizatzailea Anabitarteren eleberrietakoa baino astunagoa da, eta
|
bertara
biltzen dira generoari dagozkion berezitasun formal guztiak: narratzaile orojakilea, pertsonai onen eta gaiztoen bereizketa (planteamendu manikeoa), eta abertzalekeria amorratua.
|
|
Botila irekitzean, izotz totxo hori irtengo da
|
bertara
bildutako zikintasun guztiekin.
|
|
Kristoren aurreko lehen milurtetik aurrerantz horrela izan baldin badaiteke ere, oraingoz ezin daiteke froga aurreko milurteetan horrela izan zenik.Induskariek (Aranzadi, Barandiaran eta Eguren, 1919; 1923) zioten, GorostiaranEkialde trikuharrian (Aizkorri) aurkitutako kobrezko ezten edo puntabiko okertuaeta, agian, La Cañadakoa (Urbasa), sorginkeria erritual batengatik egon zitezkeelaegoera horretan. J. M. Barandiaranek (1919) zioenez, XX. mendearen hasierakobeste ikertzaile batzuen (Dechelette, Cartailhac, etab.) iritziz eta
|
berak
bilduta zueninformazio etnografikoaren arabera, sinesmen magiko bateko jarduera izan zitekeen hildakoen objektu batzuk haustea edo okertzea (duela gutxi arte okertutakotxanponak limosna gisa botatzea edo ematea bezala). Ordutik gaur arte indusketakasko ugaritu dira, eta badirudi ohitura hori ez zegoela hain zabalduta K. a. II.milurtean.
|
|
Beraz, nazio nortasunaren gatazka Europaren eraikuntza baldintzatzera heltzen da, edo heldu beharra dauka. Estatu nazio balira bezala planteatzen diren jarrerak gainditzeak, estatua eta nazioa koktel tradizional
|
berean
bilduko ez diren egitura politikoaren bideragarritasuna eskatzen du. Eta honen bideragarritasun erreala Europar Batasunak hartzen duen jarreraren araberakoa da.
|
|
Kategoria nagusietan hiztegia
|
bera
biltzen dela esan dugu gorago. Beraz, hiztegi osoa hona ekartzerik ez dagoenez, lagin erakusgarri bat bilduko dugu.
|
|
Legezko egoera bereizia Osasunari ondorio larriak ekartzen badizkio, oso bestelakoa da noizbehinkako biltzailearen eta saltoki batean perretxikoak erosten dituenaren legezko egoera. Lehenengoaren ustez, intoxikatzeko arriskua bere gain hartzen du,
|
berak
bildutako perretxiko pozoitsu bat kontsumitzeagatik. Bigarrenak, berriz, arrisku hori bere gain hartu gabe aurkitu du emaitza bera, eta produktua erosi zion adituago, ustez horretarako gaitua eta, gainera, salmentaren onura jaso duen norbaiti.
|
|
Esaldia amaitu nueneko, Anaia Dabiten aldera begiratu nuen, zerbait entzun ote zidan ikaraturik, eta haren aurpegieran baietz igarri nuenean, dardaraka jarri nintzen. Bien bitartean, gainerako eskola lagunak
|
beren baitara
bilduak ziren, eta isiltasun urrakaitz bat barreiatua zen gelako zoko guztietan. Anaia Dabitek zer esan nuen galdetu zidanean, uzkur geratu nintzen, bihotzaren taupadak burmuinean lehertzen sentituz.
|
2003
|
|
Ez da Krugman horrelako gauzetaz idazten duen bakarra. Baina badirudi lortu duela
|
bere inguruan
biltzea haserre bizian dauden demokrata askoren kolera, horra Confessore kazetariaren konklusioa. Hura izan baita bakarra askok entzuteko moduko autoritatez honela deskalifikatzeko Bushen zergak jaisteko proposamena:
|
|
«Egunero»n atera diren artikuluetan bat baino gehiago proiektu zabalago baten aldekoa izan da, hitzarmen estrategiko baten beharra ikusi dutenak ere izan dira, hala nola orobat indarrak batzea eskatu duten artikuluak ere bai. Orduan, zenbat eta indartsuagoa eta talde gehiago
|
beregana
biltzeko gaitasuna izan, orduan eta proiektu sendoagoa izango da. Hori da aurkitu behar dena.
|
|
Hain zuzen, Aberri Eguna dugu abertzalerik gutxien elkarretaratzen duen ospakizuna; horrela dirudi, behintzat, ospakizun anitz horietan denek elkarri egiten dizkioten deskalifikazioei erreparatuz gero. Nork
|
berean
biltzen ditu abertzale guztiak, «benetakoak»; bertzeek, berriz, planta bertzerik ez dute egiten, faltsukerietan dabiltza. Azken beltzean, den denak, «benetako» abertzale gisa elkarretaratzen diren guztiak, aberriaren etsai ditugu.
|
|
Santa Fe hiria Argentinako iparraldean dago, 400.000 biztanle ditu eta
|
bere inguruan
bildutako konurbazioan denetara milioi lagun inguru bizi dira. Oihan tropikaletatik datorren Parana ibaiaren arroan dago, horren eta bere adarra den Salado ibaiaren tarteko ordoki zabaletan eraikita.
|
|
Ezberdintasun handiena, diru bilketa. Armeniarren kasuan, diasporak
|
berak
biltzen du dirua, borondatez, eta Ama Lurreko estatuari laguntzen dio. Euskal diasporan alderantziz da.
|
|
Mundu zabaleko pertsonen arteko komunikaziorako ateak zabaltzen dituen bezala, planetako zeinahi bazterretako saltzaile eta erosleak toki
|
berean
biltzeko ere tresna egokia da
|
|
Mundu zabaleko pertsonen arteko komunikaziorako ateak zabaltzen dituen bezala, planetako zeinahi bazterretako saltzaile eta erosleak toki
|
berean
biltzeko ere tresna egokia da.
|
|
Liburuxka
|
berean
bildu bainituen, hain zuzen, orduan zazpi euskal herrietako eremuen eta jendetzeen kopuruak, zenbaki haiek konparatuz XIX. eta XXI. mendekoei konturatuko zara, gaur egun, zenbakiak ez direla hanbat aldatu lur eremuari dagokionez eta, beraz, zazpi euskal herriek betetzen dituzten 20.000 km2etarik Nafarroak berak hartzen dituela 10.000 km2, Hegoaldeko beste hiru eskualdeek 7.000 km2 eta Iparraldeko...
|
|
Nire aulkia lurrean ondo finkatu eta zerumugara begira, Pessoaren abentura ikusgarrian pentsatzen saiatu nintzen: bere heteronimoen zerrenda kontatzen hasi nintzen, lokartzeko ardiak kontatzen diren eran (Teresa Rita Lopesek 71 zenbatu omen zituen), idazle baten baitan hainbeste ahots, hainbeste arima, bakoitza bere nortasun eta biografiarekin nahiz eta antzik ere bazuten, guztiak hain baitziren
|
beren baitara
bilduak, hain saudadezaleak, beren sentimenduen kontaduria egiten iaioak, bakar jokoan aritzekoak. Eta badaudela erabaki nuen beren etxeko sofatik mugitu gabe (Pessoaren kasuan Doradores kaleko bulegotik atera gabe) mundua korritu duten idazleak:
|
|
Bizi duzun egoera gogorrak norberaren gorputzari eragitea, gorputzean marka uztea? Halako batean, asanbladaren erdian norbait joan zaio buru egiten duenari, belarrira zertxobait xuxurlatu dio eta honek zerbait jakinarazi die
|
bertara
bildutakoei. Euskaraz.
|
|
Ez zen posible, jakina. Halabeharra soilik zen gai, denboraren eta espazioaren baitan, horrenbeste huts aldi
|
berean
biltzeko. Nolanahi izanik ere, gauza da esperientzia nekez ahaztezina eta nekezago sinesgarria bizitzea (des) egokitu zitzaidala; horrexegatik erabaki nuen berau idaztea, ea behingoz sinesten nuen ikusteko.
|
|
Horrekin batera, hamar aginduei buruzko dotrinetan agertzen den bekatuaren eta gizakiaren ikuspegi iluna aztertuko dugu, besteak beste seigarren agindua gordetzearen zailtasunak, elizgizonek zabaltzen duten misoginia, eta igandetako dantza publikoei buruzko eztabaida hurbiletik jarraituz. Aitortzaren sakramentuaren garrantziak, berriz, aparteko begirada bat eskatuko digu,
|
bere inguruan
biltzen baitira norbere buruaren ezagutza modernoa bideratzen duten instrospekzio eta  autoanalisi ereduak. Hori guztia liburuaren bigarren atalean izango da, baina jarrai dezagun aurrena halako fede estuarekin hezitako euskaldun fededunen bilakaera gaurdaino.
|
|
Egoera gaitzei aurre egitearen isla moderno moduan, Arrosa taldea aipatu behar da. Arrosa ekoizpen zentroa abian jarri zen 2002ko maiatzean,
|
bertara
bildurik hainbat irrati euskaldun, hogeita hamarretik gora. " Bi xede nagusi ditu zentro horrek:
|
|
Niri gustatu egiten zaizkit horrelako konbinazioak, eta lankidetzak, itxura batean ura eta olioa ematen baitute Zumeta eta Vida rtek, baina itxura, itxura besterik ez da, eta haratago begiratzen ikasi beharra dago, egunero. Zumetaren obra New Yorken lehen aldiz, 2002ko amaierarekin batera, Haim Chanin galerian, eta zoritxarrez bertan izan ez banintz ere,
|
bertara
bildutakoek kontatzen duteha rritu egin zituela newyorktarrak Zumetaren lanak, ez zutela ezagutzen, eta bide txiki bat zabaldu dela Europazharatago, neurri handi batean artea ren hiriburu ere baden New Yorken. Merezitako bidaia, beraz, telebistan albistea ikusten ari nintzen bitartean, hemen Euskal Herrian bi egunkarik Zumetaren erreprodukzio bat zabaldu zutelaetorri zitzaidan burura, eta berehala eraman behar nuela gainera markoa jartzera, eta hortik pentsatzen abiatuta, ez galdetu nola, Durangoko azoka ere gainean zela hasi nintzen pentsatzen (azaroaren 10 inguruan inauguratuko zuten Zumetaren erakusketa New Yorken, gutxi gorabehera).
|
|
Bidean barrena Sokrates, gogoa
|
beregan
bilduta, atzeratuz zihoan eta berak itxoiten zionean aurrera jarraitzeko esaten zion, eta Agatonen etxera heldu e zenean, atea irekita topatu eta bertan zerbait barregarria gertatu omen zitzaion, segituan zerbitzari bat barrutik agertu eta besteak etzanda zeuden tokira eraman baitzuen, jada afaltzen hasteko prest harrapatu zituela. Eta Agatonek ikusi orduko esan omen zion:
|
|
Euren emazte eta lagunekin. Biharko egunkarietan albiste izango da Aranbarriren alabaren ezkontza eta
|
bertara
bildu diren gonbidatuen zerrenda.
|
|
|
beregan
bildu zituztenak.
|
2004
|
|
Blokeo egoera hau oldartze eta inkomunikazio egoera baten ondorioa da, elkarrizketa ezaren ondorioa da eta, hartara, alderdiak geltoki ezberdinetan gaude. Euskal sozialistak, hasteko, geltoki
|
berean
biltzeko prest gaude. Eta gainontzeko guztiak ere prest egon daitezkeela uste dut.
|
|
2 Legean akta egin behar dela xedatuz gero,
|
bertara
bilduko da zehatz mehatz jardun guztia. Hala ere, lege honen arabera, grabatu eta erreproduzitzeko balio duen euskarrian erregistratu behar bada jarduna, aktan jasoko dira alderdien eskaerak eta proposamenak, eta auzitegiak emandako ebazpenak bakarrik, baita euskarri hartan jaso ezin daitezkeen inguruabar eta intzidentziak ere, denbora eta tokiari buruzko datuekin batera.
|
|
Ereduen zingiran nekez egin dezake aurrera euskal irakaskuntzaren gurdiak: bidea garbitu ahala, sasiak eta sastrakak erre ahala, bide inguruko behaztopa harri guztiak
|
bertara
biltzen dira berriro, behin eta berriz, eskolaren euskal izaera guztia ito beharrean. Inguruko erdal eragin soziolinguistikoaren erauntsiak ez dio atsedenik hartzen uzten kimuari:
|
|
Domogar domotikaren eta etxe digitalaren sektoreko azoka europar bakarra da, eta Valentziako Feriako instalazioetan izango da maiatzaren 5etik 8ra. Erakusketa honek ekitaldi
|
berean
bildu nahi du etxeari aplikatutako teknologien sektorea. Aurkezpen ekitaldian, Francisco Palomares lehiaketako zuzendariak esan zuen azokaren helburua dela gaur egungo eskaintza integralaren eta etxean teknologiak aplikatzen dituzten sektore guztien arteko topaketa sustatzea, sektorearen aukerak jendeari hurbiltzea eta etxeko aplikazio teknologiko berrien informazio eta prestakuntza gune izatea.
|
|
Kode irekia Aspalditik espekulatzen zen Sun Microsystems ek bere Project Looking Glass en kodea argitaratuko zuela, baina aditu batzuen iritziz, enpresak GPLak baino lizentzia murriztaileagoa aukeratuko zuen, haren bidez eskainiko baitu aplikazioaren kode librea. Lizentzia honi esker, erabiltzaileek askatasunez kopia, alda eta zabal ditzakete
|
bertara
bildutako programak eta tresnak (betiere, emaitzak GPL izaten jarraitzen badu eta, beraz, nahi bezala kopiatu, aldatu eta zabaldu badaiteke). Horrek banakako programatzaileek programa eta tresna horiek etengabe garatzea bultzatzen du, Linux kode irekiko sistema eragilearekin gertatzen den bezala.
|
|
Hau da, behin ezagutzaren subjektua definituta, Neu, gutxi gorabehera behintzat, orain objektua definitu da bien arteko zubia eraiki ahal izateko. Honetarako ea badagoen Ni horren garapenik argitu du,
|
berak
bil ditzakeen edukien azterketara joz eta balizko eduki horiek elkarren artean uztartzeko moduak zehaztuz:
|
2005
|
|
Hotel hura topaleku zen, hantxe egosten ziren Gasteizko alerik garrantzizkoenak. Eta, Gasteiza orduko,
|
bertara
biltzen ziren militarrak, politikariak eta beste. Hantxe egon zen Condor legioa ere".
|
|
Askok PSOEren lasta gisa ikusten dute. Hainbaten ustez, abertzaleek zortzi urtean Aznar jaunaren gobernutik jasotako" botika"
|
bera
biltzen ari omen da Alderdi Sozialista…
|
|
7 milioi balio zuen egoitza bat Pariseko" quartiers chics" horietan! 120.000 €tako sukalde bat sartu zuen egongia horretan, dirua iturri
|
beretik
bilduz: han erre bildoxkiak ez ote zukeen ene labekoaren gostu bera?
|
|
Baina, ura ezinbesteko badu ere, gorputzak ez du
|
bera
bildu edo metatzeko ahalmenik eta, horregatik egunero pare bat litro eta erdi ur galtzen du gizakiak gernutik (1500 ml), gorozkietatik (150 ml), izerditik (350 ml) eta arnasketatik (400 ml).
|
|
Horrela hasi zen hipoteka legeriaren ibilbidea, legeria hori Kode Zibilean sartuko zelakoan; azkenean, ordea, legeria horrek korpus berezia osatu zuen, geroko Kode Zibilarekin batera (1889) antolamendu juridiko
|
berera
biltzeko.
|
|
Azken urteetan goi mantuko arroken laginak mantutik
|
bertatik
bildu ahal izan dira ere. Ozeano Barean, Hego Amerikako Galapago uharteen mendebaldean, Nazca, Cocos eta Ozeano Bareko plakak banatzen ari dira.
|
|
Eta horrela, W. Schleip ek (1929) Spiralia deritzon animalien taldea (taxona) eratu zuen,
|
bertan
biltzeko lakainketa espiraleko animali taldeak (platihelminteak, nemertinoak, anelidoak, moluskuak, artropodoak eta beste zenbait). Phylum horiek aurkezturiko lakainketa espiralak frogatzen bide du euren arteko lotura filogenetiko erlatiboki estua.
|
|
Udal agintariak, ordea," ez dela beharrezkoa" erantzun dio," dagoeneko Udal Gobernuak horren ardura hartu duelako, berari baitagokio eta ez opozioari". Horretaz gain, nahi izanez gero
|
berarekin
biltzea eskaini dio Arrueri Uriartek. " Orduan, hedabideetara joko zuela adierazi dit.
|
|
Baina hori ez zen onena. Gehien kilikatzen zuena lanak
|
berak
biltzen zuen kutsu misteriotsua zen. Hackerrik onenetariko batekin ibiliko zen eta, denda eramaten laguntzeaz gain, trikimailu guztiak irakatsiko zizkion, fakultatean irakasten ez zutena, hain zuzen ere.
|
|
Landa kulturetatik beste industri edo hiri kultura batzuetarako iragaitzak erakusten digu nolako zailtasunak izaten diren komunitate desberdinak, hiri espazio
|
berean
biltzen direlarik, egokitzeko. Giza Asentamenduei buruzko Istanbuleko Adierazpenean (HABITAT II), 1996ko ekainaren 3tik 14ra bitartean egin hartan, hiri eta landa inguruen elkarrekiko mendekotasuna aipatzen zuten.
|
|
Kontseiluak 2004ko azaroan aurkeztu duen Akordio Sozio-Politikoa arestian esandakoaren antzeko zerbait izan liteke, akordio honetatik kanpo geratu diren zenbait alderdi
|
bertara
bilduko balira. Akordioa bera (Kontseiluaren web orrian bere osotasunean aurki litekeena) aberatsa da oso, hainbat arlo eta neurri kontenplatzen baitu; baina hankamotz samar geratzen da, nire ustetan, lortutako atxikimendua ikusita(" betikoak" esango luke norbaitek, eta betikoak ere ez daudela gehituko nuke nik, Jaurlaritzan kide nagusia izan den alderdi abertzalea falta baita; eta falta honek sakonean zerbaitek huts egiten duela adierazten du).
|
|
Herriko zahar batzuek lagunduta egin zuten egurra pilatzeko lan hori, tartean zelarik Senperena bera. Baztango Kultur Taldeak eskatuta egin zuten lan hura eta
|
bertara
bildu ziren inguruko egunkari, aldizkari eta telebistak, sua piztu zuten egunean.
|
|
Handiegi. Bi dozena lagun baino ez zen
|
bertara
bildu Senperena zaharrari agur esatera. Eta ez zegoen eguraldiaren aitzakiarik:
|
2006
|
|
izenburuko editorialarekin agurtu zuen. Errepublika iritsitakoan, ongi deskribatu zuen Manuel Azañak «Garcilaso»,
|
berarekin
bilduta egon ostean. Horrela zioen buruzagi errepublikarrak Diarioko zuzendariaz:
|
|
Ordainketa ere hobetzeko prestazioa da: lau jatetxetik batean ezinezkoa izan zen txartelarekin ordaintzea eta ostatuen %16tan zarata maila ozenegia zen,
|
bertara
bilduriko jendetzaren, tabernako barra jantokitik gertu egotearen edo telebista nahiz musika aparatuaren maila desegokiaren ondorioz.
|
|
Hiru jatetxetik batean jantokian zarata ozenegia zegoen,
|
bertara
bilduriko jendetzaren, tabernako barra jantokitik gertu egotearen edo telebista nahiz musika aparatuaren maila desegokiaren ondorioz...
|
|
Ametsik babesgabeenak, iragazkirik gabekoenak, Atxagaren pertsonaiekegiten dituzte, Carlosek eta Irenek zehazki, hauek dira kanpotiko sentsazioeneragina ametseko irudietan gehien nabaritzen dutenak. Pertsonaiarik itxuraz autistenak,
|
beren baitan
bilduenak, sonanbuluenak dira paradoxaz mundutik datozensentsazioei irekienak ametsetan.
|
|
Pentsalari ugarik eta diziplina anitzek izan dute lekua eskola honetan, eta, gainera, aberastasun intelektual handikoa izan da. Beraz, oso zaila da, ezinezkoa ez esatearren, eskolako guztiak iritzi
|
berean
biltzea. Hala ere,, espiritu?
|
|
Garai horretan, gazte asanblada Langabetuen kolektiboaren lokalean hasi zen biltzen, baina alkateak azken hauei mehatxatu ostean, gazte asanbladak utzi zion
|
bertan
biltzeari Langabetuei Udalak lokala ez kentzeko. Kale gorrian egonda gazteek berriro ikusi zuten okupatzeko beharra eta 2000ko azaroaren 18an Udondo gaztetxea okupatu zuten.
|
|
Botere zentroen hedakunde eta sakonketaren historia mendebaleko geografian. Oin atzaparrak Gaztelan sartu eta, elizak babesturik, poliki poliki, presio eta zemaiz, intrigaz eta propaganda monastikoz, diplomaziaz nahiz bortxakeria gordinez, hedatuz joan den Botere armatua, Araba, Bizkaiko Jaurgoa, Gipuzkoa
|
beregana
bilduz, lotuz joan dena, azkenik Nafarroa piztitzarki konkistatu eta anexatzeko. Barka," inkorporatzeko".
|
|
tripa hutsik utziko zuen sukaldari suminduak, Gabriela atsoa baitzen bazter horietako jabea. Zigor
|
bera
bilduko zuen otoitza burutu gabe ogi pizarrik txikiena ahora eramatera ausartzen zenak. Hurrengo otordua arte ez zuen gehiago janen.
|
|
Minos bezalako errege mizenikoak
|
bere inguruan
biltzen du botere guztia; hierarkikoki antolaturiko eskriben sistema burokratiko baten bidez zaintzen eta kontrolatzen du bere menpeko bizitza osoa. Erregeak erabakitzen ditu burutu beharreko lanak eta zerbitzuak, lortu beharreko ekoizpenak, lehengaien banaketa eta ondasunen zirkulazioa136; esanguratsua da, zentzu horretan, erregearen esku egotea aristokraten artean luxuzko ondasunak banatzeko ahalmena, hain zuzen objektu horien bidez neurtzen baitzen bakoitzak izan zezakeen distira eta nabarmentasuna.
|
2007
|
|
Ignaziok eta Alejak etxeko altzari guztiak saldu behar izan zituzten, eta lortutako diru apurrekin, Altsasuko etxea utzi eta berehala, Irunerantz abiatu ziren,
|
bertan
biltzekoak zirelako espedizioan parte hartuko zuten guztiak. Irunen Migel eta bere familiarekin egin zuten bat; gero, trenez Pariseraino joan zen talde guztia, eta handik urriaren 28an El Havreko portura.
|
|
Orain, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeari (IVAPeri) esker, euskarazko liburuki berri hau dakargu.
|
Bertara
bildu dira, hain zuzen, konstituzio testuaren itzulpen egokitua eta oinarrizko eskubideen gaineko legerik garrantzitsuenen itzulpena. Halaber, Euskal Gaien Institutuak laster argitaratuko du, IVAPen laguntzarekin, Santiago Larrazabal Basañez irakaslearen Konstituzio Zuzenbideko eskuliburuaren lehenengo liburukia.
|
|
2 Txandaka lan egiteagatik, lokal nahikorik ez izateagatik edo beste inguruabarrengatik, ekoizpenaren ohiko garatzeari galerak eragin gabe plantilla osoa aldi
|
berean
bildu ezin denean, zatika egin beharreko bilerak bilera bakar gisa hartu eta lehenengo bileraren datan egindakotzat joko dira.
|
|
2 Lanbide talde gisa ulertuko da aldi
|
berean
biltzen dituena lanbide trebetasunak, titulazioak eta prestazioaren eduki orokorra; lanbide taldera bil daitezke lanbide kategoria batzuk eta lanbide eginkizun zein espezialitate desberdinak
|
|
7 «Lan baldintza» da lanaren edozein ezaugarri, langilearen segurtasun zein osasunerako arriskuak sortzeko eragin nabaria izan dezakeena. Definizio honetara beren
|
beregi
biltzen dira:
|
|
Bilduma honetan argitaratu dituzte Deustuko Unibertsitateak eta Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak, azken urteetan, lege zibil elebidun zenbait. Horien jarraikoa da lege zibilen liburuki hau,
|
bertara
bildu baitira ondasun higiezinen gaineko hainbat lege testu, hain zuzen ere, esanahi garrantzitsua eta pisuzkoa dutenak zuzenbidearen jarduleentzat zein herritar eta kontsumitzaileen kezka eta arranguretan. Azken horiek dira, besteak beste, zuzeneko eta eguneroko harremanak dituztenak ondasun higiezinen gaineko jabetzarekin.
|
|
Alemanak: guztiz
|
beren baitan
bilduak dira, mendebalean beste edozein herri baino gehiago. Kuxkurtuak pentsamenduan eta barnetasunean, ezeri ekin baino lehen aurretik arauak argitu gura izaten dituzte, zeintzuen arabera behar baita jokatu:
|
|
Izadiaren eta animalien zale hau beraietaz arduratzen da gehienbat. Baina ez da
|
berarekin
biltzen garen lehen aldia. Orain dela gutxi, bere noranahiko ibilgailuan mendira jo genuen, Turtzioz aldean pottoken arraza estandarra berreskuratzeko eginda daukan lanaren emaitzak ezagutzeko.
|
|
Errazkinek azaldu duenez, auzotarrekin aste honetan
|
bertan
biltzeko asmoa dute, egoera nola dagoen azaldu ahal izateko.
|
|
Hasiera zalantzatsuak izan arren, 60 eta 70eko hamarkadetan ekin zion interes etnografikoko tresnak biltzeari, Julio Caro Barojak gidaturik.
|
Berak
bildu zituen nekazaritzako lehen tresnak Bidasoako baserrietatik. Museoko gaiak asko badira ere, hamar sail handitan bil daitezke, Nafarroako aspaldiko gizartearen kultura materialaren eta agerpen espiritualen alderdiei dagozkienak.
|
|
Lurra plataformak, Euskal Herriko kostaldeak dituen 225 kilometroetatik hondartza soilik %10 zela gogoraraziz," Kostalde metro bat, euskaldun bat" kanpaina abiatu zuen. Ekologistak Martxan elkarteak, ikuskapen taldeak antolatu eta telefono bat martxan jartzeaz gain, euskal administrazioei jada itsasoan ikusiriko fuel orbanak
|
bertan
biltzea eskatu zien, horiek itsasertzera heldu baino lehen. Horrez gain larrialdi gune bakarra sortzea proposatu zuen, non ekologista taldeek ordezkaritza izan bailukete.
|
|
ikuskariaren indarraz jakitun zen161 Helendarren kultura edertasunaren kultura zen: kalokagaia da adiera, edertasuna eta gorentasuna —politikoa zein etikoa— hitz
|
berean
biltzen dira162 Helendarren kultura pertsuasioaren kultura zen, psikagogiaren kultura, Platonek esango zuen legez, teatroaren boterea (eatroKratia163) edo dramatizazioaren indarra164 azken muturreraino eramaten jakin zuen kultura. Horregatik, argudioen bidezko frogapena garai hartan bertan hasten ari bazen ere, irudiaren eta ikuskizunaren bidezko adierazpenak (eptdetXtjy6 indar osoa zeukan —edukiko zuen gerora ere—.
|
2008
|
|
Nazionalismoari atxikia ez izan arren bada jende bat Eusko Ikaskuntzaren inguruan, esaterako
|
bere inguruan
biltzeko modukoa. Herri hau eraikitzeko sektore hauek kontuan hartu behar dira.
|
|
Kultura sailburu bezala eta Tabakalera hizpide, adibidez. Asko dira
|
bere inguruan
bilduko diren ekimenak. Horrenbeste kultur ekimen" ekoizten" da?
|
|
" Euskara eta literatura" dena irakasgai
|
berean
biltzen da. Ze ondorio dakar horrek?
|
|
Izan ere, telelanak leku
|
berean
biltzen ditu familia eta lana.
|
|
2 Bigarren deialdian, baliozkoa izango da batzaren eraketa,
|
bertara
bildutako kapital kopurua edozein izanda ere, sal bu eta estatutuek quorum jakin bat zehazten dutenean; azken kasu horretan, kapital kopurua nahitaez izan behar da legean edo estatutuetan lehenengo deialdirako ezartzen dena baino txikiagoa.
|
|
Merkataritzako Erregistro Nagusian izendazioen atala eramango da, eta
|
bertara
bilduko dira ondokoak:
|
|
Edonondik begira dakiola ere, liburuki honetako arau bakoitza banan banan aztertu aurretik, horien guztien egitura eta sistematika orokorra ekarri behar dira hizpidera. Lehenik eta behin esan behar da liburuki honetan jasotako arauek sozietate zuzenbidearen oinarrizko corpusa osatzen dutela,
|
bertara
bildu baitira merkataritzako trafikoan erabili ohi diren sozietate mota desberdinak.
|
|
II. tituluaren V. kapituluak, horrek jakintzagai berria jorratzen duenez, araututako gaiaren araberako atal desberdinak sartu behar izan dira?, eta III. tituluaren III. kapituluko 5 atalak. Erregistro itxierari buruzkoa, arrazoi berberagatik?. Aurrekoa gorabehera eta arrazoi praktikoen ondorioz, ulertu izan da hobe dela testu berria onestea,
|
bertara
biltzeko, bai indarrean dirauen lehengo edukia, baita arestiko legeriak eta orain arte indarrean egon dena aplikatzearen ondoriozko esperientziak ekarri duena ere.
|
|
Administrazio Kontseilua baliozkotasunez eratuko da,
|
bertara
bildu badira, gutxienez, kideen erdia gehi bat, zuzenean edo ordezkarien bidez.
|
|
literatur tradizioaren galerari aurre egin, sehaska kantak, esku jolasak eta abar bilduz; eta haurren irakurzaletasuna sustatu txiki txikitatik horretarako hezitzaile eta gurasoentzakotresnak eta formazioa eskainiz. Egitasmo hau erabat berria da Euskal Herrian, baina AEBetan, Italian, Suedian, Britainia Handian edota Katalunian abiatu diren beste batzuen oinarri bera du. Liburutegia da kanpainaren oinarria, bertan prestatuko baita txoko berezia kanpaina egiteko, bertan eskainiko dira formazio saioak, eta
|
bertatik
bilduko dira datuak kanpainaren eragina aztertzeko.
|
|
Entsegu horren lehenengo fasean, V520 txertoak aktibatzen zituenak baino espezifikoagoak diren T motako linfozitoak aktibatzen dituen txerto bat eman zieten boluntarioei, vCP1521 Bigarren fasean, berriz, 120 glikoproteinaren aurkako antigorputzez osatutako txertoa eman zieten. Era horretan, orain arte ikertutako bi estrategia terapeutikoak entsegu
|
berean
biltzea lortu da; batetik, linfozitoak aktibatuz, zuzena ez den erasobidea jorratzen da, eta, bestetik, birusaren gainazaleko 120 glikoproteina zuzenean erasotzen da. Ikerketaren emaitzak 2009 urterako espero direnez, beharbada urtebete barru baikorragoak izango gara.
|
|
Gerardorekin isilpeko hitzordu bat ere izan zuen, bai, baina harekin izandako hitzak ere airean idatziak geratu ziren, inguruan sor zitekeèn edo inguruak sor zezakeèn lehen haizearen mende? iritziak eta esamesak noiznahi bihur baitaitezke edozein haizeren haizebegi; keinu bat ere izan zuten, agurtzeko orduan Gerardok Nataliaren eskuak
|
bereetara
bildu eta esku banatan muxu ezin samurrago bat eman baitzion, baina keinu hura ere beste keinu batzuen beharrean zegoen, halakoak baitira desio asegabearen legeak, ase artean bakerik hartzen ez dutenak. Baina eta keinu haiek gauzatzeko, beste hitzordu batzuk behar zituzten, isilpekoak halabeharrez, arriskutsuak, ondorioz?, ezkondu ezean; Nataliak hurbil hurbil sentitu behar zuen arrisku hori, are gehiago Natividadek bere aitorpen hura egin zionetik, Nataliak orduantxe jakin baitzuen aita kalonjeak bazekiela ahizpen artean gertatutakoaren berri?. Zergatik kontatu diozu aita kalonjeari gurea??
|
|
nortasun propioa azpimarratzeko ere. Edonola ere, Bonapartek ezarri zuen euskalkien banaketa hartu dugu ardatz bezala2, oraindik, neurri on batean, jarraigarria dena, eta lan honetarako bereziki aprobetxagarria,
|
berak
bilduriko testuek banaketa horri eran tzuten diotelako3 Baditugu, honela, zenbait testu hizkera bakoitzerako Bonaparten eskuizkribuetan eta, beharrezko den bezala, garai berekoak dira4 Esan beharra dago, hizkera guziak ez daudela berdin ordezkatuak, hizkera batzutako testurik biltzen ez delako. Horrela Ip (GN) ko Arakil, Araiz, Gipuzkoako azpieuskalkiak murritz geldi tzen dira; era berean, Hg (GN) ko Iltzarbe eta Mendebaldekoak; eta, neurri on batean, (Aezk) ere, testu guziak dotrinaren itzulpenak baitira.
|
|
Kristau laikoen formakuntzako ainitz biltzarre, zer nahi artikulu HERRIA> eta beste kasetetan, gehienak euskaraz, liburuak mora lako eta gaurko asko gaiez, ez baitezpada Elizako gaiak bainan gizonak bere bizian dauzkan mila gorabeherez, denetako zailenetaraino. Bazaukan orotaz zer erran eta zer erakats,
|
berak
bildua duen esperientzia zabal eta hedatuare kin. Ez dea izan Jean Pierre apeza, orotan berdin barna, ala gazterian, familie tan, ala semenarioetako hezkuntzan beti kontseilu onekoa!
|
|
Gaien arabera egindako sailkapen hau begiratzea aski da, beste sailkapen irizpide bati bidea irekitzeko: lehen hiru gaietan hizkuntza bitarteko du, laugarrenean, berriz, hizkuntzara
|
bertara
biltzen du arreta. Honenbestez, lehen zati batean gai jakin batzuk jorratzeko tramankulu du kodea, aldiz, bigarrenean, kodea bera bihurtzen du gai.
|