2001
|
|
Mariak ez zuen printze urdinik nahi. Bere ametsak banpiroz beteak zeuden eta noizbait
|
bere
bila etorriko zen Drakula zuen heroi bakarra. Haren hortzen sastada sentitu nahi zuen lepoan, hilezkortasuna eskuratu, eta jendearen odol gorriaz ezpainak margotu.
|
|
Leihoa zabaldu eta ardiak baserritik urruntzen ikusi zituen, estratan gora talde estu estua eginez, ardiek beldurrak daudenean duten estutasunarekin.
|
Bere
bila etorriko zirela konturatu zen eta, sabaira joanda, belarraren azpian ezkutatzea erabaki zuen. Eta laster heldu ziren, aitak esaten zuen guardia zibilak izango zirela, baina ez zituen ikusi, etxea zehatz errekistatzen hasi ziren eta kortako sardeak hartu zituzten sabaia begiratzeko.
|
2004
|
|
Weberrek munduko beste edozein aitak pentsatuko lukeena pentsatuko zuen: semea
|
bere
bila etorria zela. Azken batean, zerk bultzatzen du semea aitarengana joatera?
|
|
Une hartan ez zuen zalantzarik izan. Baten bat
|
bere
bila zetorren.
|
|
1946an, Oppie
|
bere
bila etorri baino urtebete lehenago, AEC eratu zen (Zientzialari Atomikoen Larrialdi Batzordea). Einstein bera izendatu zuten batzorde-buru.
|
|
Oraindik atzeman ezin zuen zerbait zen.
|
Bere
bila zetorren, ohartu zen emakumea. Pistoladuna ez zen Josebarengana joan, berarengana zuzenean baizik.
|
|
Eta arazoak ere bai: 1943an, adibidez, naziek okupatutako Danimarkan, Gestapokoak
|
bere
bila zetozela jakin zuen. Erresistentziaren laguntzarekin txalupa txiki bat hartu eta Öresund eko itsasartea zeharkatu zuen Bohrrek; handik, hegazkinez, geldialdiren bat edo beste eginez, Eskoziara ailegatu behar zuen.
|
2009
|
|
Zer egiten zuen poliziak han?
|
Bere
bila etorri ote ziren. Paketearen pisua nabaritzen zuen eskuetan eta honi usain berezia zeriola iruditu zitzaion.
|
|
Pauso guztiak behar bezala jarraituz, erritmoa mantenduz, izerdi pixka bat baino bota gabe. Emakumeekiko inongo interesik ez zuela izango suposatu nuen, baina klase bukaeran emaztea eta semea
|
bere
bila etortzen zitzaizkiola ohartu nintzen, pozez gainezka ohartu ere. Aerobic kurtsoa amaitu eta gero spinning kurtso batean kointziditu genuen, eta gero body pump kurtso batean ere bai.
|
|
Phineasen aitak gogoratzen du sukaldeko aulki batean eserita zegoela Sora logela barruan eta beste hiru aulki zituela aurrean, hutsik, berari begira. Gogoratzen du
|
bere
bila etorri zirenei begiratu ere ez ziela egin, hiru aulkiei begiratzen ziela batzuetan eta logelako zoruari beste batzuetan. Gogoratzen du eskuak belaunburuetan zituela eta zauri txiki asko besaurreetan.
|
2011
|
|
Aitak nahiago izango zukeen txofer gabe kopilotu joan, Asifen tokian bera, baina horrek Asifi gida zezan eskatzea esan nahi zuen. Alabari bazterbidetik zuzen eta mantso joan zedin oihukatzeko errazago izango baitzuen kopilotuaren eserlekutik txoferrarenetik baino, bolanteari eutsiz Asifen gainetik builaka aritzea behintzat ez zaio erosoa gertatzen, eta nexkak behar zuen gidariren bat, autobidea arriskutsua dago egun hauetan, eta ume hau setatu da, ba, gaur motoa hartu behar zuela, beti bezala alferrik izan da gero
|
bere
bila etorriko garela esatea, nahi duena egin dezala, hemendik aurrera ez da erraza izango pottoka hau gobernatzen. Gero deitu, deitu mobiletik, errepikatzen zion Goienetxek Hernaniko plazan utzi gaituenean, eta ez du alde egiteko keinurik egin, Asif alabagandik banatzen ikusi duen arte.
|
|
–esan zuen kapitainak?. Harrapatu dugun honen kidea izango da, eta zerbait garrantzitsua jakingo du honek,
|
bere
bila datozenean! Eraman ezazue beste ziega batera, eta bizirik mantendu kosta ahala kosta, garrantzitsua dirudi-eta!
|
2012
|
|
Ahalegin guztiak egin nituen adore emateko. Dena den, gizajoa beldurrak airean ikusi nuen, buruan sartu baitzitzaion
|
bere
bila etorri zirela, eta txiki txiki egin eta jan egingo zutela. Errukarria dardarka ari zen etengabe, eta ez nekien harekin zer egin.
|
|
Eta horretan jarraitu zion bere iritzi orokorrak eta bere jite pertsonalak adierazteari, harik eta Justin
|
bere
bila etorri zen arte, prestatu beharra zegoen gorringo esne batengatik.
|
|
Irakurketa seriosetan saiatu zen, historia, filosofia. Gauez, batzuetan, Charles tupustean esnatzen zen, gaixoren batengatik
|
bere
bila zetozen ustetan:
|
2013
|
|
Baldin eta bizkarrezurra hautsi eta herrixka galdu batean miseriak igarotzen ez bazegoen, bere herritik norbait
|
bere
bila etorriko zen esperantza etsian, handik irteteko gaitasunik barik.
|
2014
|
|
Mariok ez du ezer ulertzen. Hasiera batean
|
bere
bila etorri zirela uste zuen. Orain ez daki nor dagoen ate joka.
|
2015
|
|
(Hesira begiratu zuen, adarren anabasara). Nork egotzi ezer, beraz, talde bakarti horretako buruzagiari, azken batean nahikoa gora igo baita urteen mortua eta izarren suntsipena ikusteko, baldin eta, herioak gorputz atalak zurrundu eta mugitu ezinik utzi aitzin, korde apur batekin hatz hozminduak bekokira altxatzen baditu eta sorbaldak tinkatzen,
|
bere
bila datozenek soldadu jarrera ederrean hilik aurki dezaten. Ramsay jaunak sorbaldak tinkatu eta tente jarri zen loreontziaren ondoan.
|
|
Nork egotzi ezer berari baldin eta, pixka batean horrela zutik, hausnartzen aritzen bada ospeari buruz,
|
bere
bila datozenei buruz, esker oneko jarraitzaileek bere hezurren gainean jasotako oroitarriei buruz. Azkenik, nork egotzi ezer espedizio galduko buruzagiari baldin eta mutur muturreraino ausartu, bere indarra azken hondarreraino erabili, eta esnatuko den ala ez deus gutxi arduratuz lo hartu ostean jabetzen bada orain, hatzetako sastadengatik, bizirik dagoela, eta, oro har, ez duela ezer biziaren kontra, baizik errukia behar duela, eta whiskia, eta bere sufrikarioen istorioa berehala nori kontatua?
|
2017
|
|
Etxetik joan ote zen pentsatu nuen, edo zerbait okerragoa,
|
bere
bila etorri eta bortxaz eraman zutela errekluta gazte haiek. Goizean esnatu ginenean, ordea, aurreko egunean utzi genuen leku berean aurkitu genuen Lukas.
|
|
Beireri irakasleen hitzek ez zioten batere eragiten. Azken batean, bazekien gurasoak kanpoan zirela oporretan eta ez zirela
|
beraren
bila etorriko. Gainera, etxera bueltatzea zigorra ez baizik saria litzateke berarentzat.
|
2018
|
|
Uria esnatzen ari da. Herriko lagunak imajinatu ditu motoan,
|
bere
bila datozela, edo taxiren batek eramango duela etxera, edo patruilak eskainiko diola aterpe, galderarik egin gabe. Baina ez.
|
2019
|
|
Nolabaiteko nahigabea ere eragiten zion aita
|
beraren
bila etorri ez izanak ezbeharra aurpegiratzera, itsasgizon zaildu hark, inolako zalantzarik gabe, argi baino argiago izango baitzuen nor zegoen gertakari haren atzean. Gurasoak hain desengainatuta zeuden, antza, non nahiago izan baitzuten semearekiko enkontru oro saihestu.
|
2021
|
|
Guztia konponduta zegoenean deituko zion Lourdesi. Bera atxilotu izan balute ez zen inor
|
bere
bila etorriko. Moja bat izatea hori da.
|
2022
|
|
Orain hobeto dago. Egun gutxi barru, ez dakigu ongi noiz,
|
bere
bila etorriko dira.
|
2023
|
|
Frontea erori zen egun berean Txapartegi baserriko ganbaran ezkutatu zen, sagardoa egiteko dolarea zegoen zokoan, hautsak jandako antigoaleko traste zaharraren atzean kiribilduta. Izuak ez zion lorik hartzen utzi, bazekielako
|
bere
bila etorriz gero laster aurkituko zutela eta momentu horretan bertan amaituko zela dena. Bi gau geroago, ilberri zela aprobetxatuta, ahal izan zuen momentuan baserritik hanka egin eta Aixolako errota zahar abandonatuan errefuxiatu zen.
|