|
hots egin zuen? baita oihu ere, oihu luze ozena?, abioiaren atzetik abiatzen zen bitartean, giharretan pilatutako tentsioari ere ihesbidea emanez, harik eta, azken pausoa eman zuenean, ukabila jaso zuen arte, garaipen sinbolo gisa; gero, bat batean, Domingok
|
bere
bihotza aurkitu zuen, oharkabean aurkitu ere, pozezko taupadak bular kaiolan taup eta taup, airea bezain aske sentitzen zelarik, tiro hotsetatik ihes egitea lortu duen erbiaren antzera; Domingok ez zuen jada dudarik: aita espiritualak iragarri bezala, pilotua izango zen noizbait, izango ez zen, bada?!; gero, pilotuak airean bizpahiru bira egin ondoren, orbetarrek behetik agurtzen zuten eskuz, mila garrasiren artean?, pista berean lur hartu zuen; Domingok bazekien, bai, lur hartzea aireratzea baino arriskutsuago zela, pilotuak ere ederki baieztatu zion hura ordu laurden bat lehenago, baina lur hartzerakoan ez zuen antzeko emoziorik sentitu, aireratzerakoan emozio guztiak sentitu zituelako, beharbada; azkenik, monoplaza gelditu eta pilotua aparatutik irten zenean, orbetar guztiak inguratu zitzaizkion txaloka eta bibaka, pilotuak eskua jaso eta buruarekin esker oneko keinuak egiten zituen bitartean; gero, abioiari begiratu eta guztiek entzuteko moduan esan zuen:
|
|
esan nahi baita tentsioa metatuz eta metatuz joan zitzaiola Domingori –haren aurpegierak ez zuen zalantzarako tarterik uzten–, giharrak eta zelula guztiak elektrizatuz, gorputzaren berezko erresistentzia gutxiagotuz... abioia, bat batean, abian jarri zenean, gero eta azkarrago, gero eta azkarrago –lehertzera ere bazihoala iruditu zitzaion Domingori, une batez–, harik eta, hiruzpalau jauziren ondotik, hegan egin zuen arte; bazihoazen, halatan, hotsak eta harrabotsak, eta, joan zihoazen neurrian, Domingok espazio bat aurkitu zuen, non arnasa hartu baitzuen, gero eta arnasaldi beteagoetan: ...darraiolako edo, hotsek inguratua egon zenak –adrenalina ere uholde bat zen jada, odolbideetan hedatua eta barreiatua– hots egin zuen... baita oihu ere –oihu luze ozena–, abioiaren atzetik abiatzen zen bitartean, giharretan pilatutako tentsioari ere ihesbidea emanez, harik eta, azken pausoa eman zuenean, ukabila jaso zuen arte, garaipen sinbolo gisa; gero, bat batean, Domingok
|
bere
bihotza aurkitu zuen, oharkabean aurkitu ere, pozezko taupadak bular kaiolan taup eta taup, airea bezain aske sentitzen zelarik, tiro hotsetatik ihes egitea lortu duen erbiaren antzera; Domingok ez zuen jada dudarik: aita espiritualak iragarri bezala, pilotua izango zen noizbait, izango ez zen, bada...!; gero, pilotuak airean bizpahiru bira egin ondoren –orbetarrek behetik agurtzen zuten eskuz, mila garrasiren artean–, pista berean lur hartu zuen; Domingok bazekien, bai, lur hartzea aireratzea baino arriskutsuago zela, pilotuak ere ederki baieztatu zion hura ordu laurden bat lehenago, baina lur hartzerakoan ez zuen antzeko emoziorik sentitu, aireratzerakoan emozio guztiak sentitu zituelako, beharbada; azkenik, monoplaza gelditu eta pilotua aparatutik irten zenean, orbetar guztiak inguratu zitzaizkion txaloka eta bibaka, pilotuak eskua jaso eta buruarekin esker oneko keinuak egiten zituen bitartean; gero, abioiari begiratu eta guztiek entzuteko moduan esan zuen:
|