Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2000
‎" Olabe", esan zuen Lupok. " Olabe", esan zuen Xanek; bere baitako bezala: " Garik han segitzen ote du...".
2001
‎Isilik segitzen nuen. Aita eta ahuntza bera bezala. Besoak luzatu eta eskuekin animaliaren sabelalde guria ukitu nuen.
‎Lehiaketa nazionalaren bidez, Luis Laorga eta Javier Saenz de Oiza arkitektoek, izen handiko hainbat eskultore eta arkitektok lagundurik, berreraikitze lanaren lehen urratsak emateari ekin zioten, 1950ean. Ni munduratzeko lanaren lehen urratsak ere, Arantzazurenak berak bezala, 1950ean eman ziren. Jakina denez, Arantzazuko fatxada, bertako apostoluak eta Pietatea Oteizarenak dira; ateak Txillidarenak; beirateak Eulaterenak; absideko pinturak Muñozenak eta kriptako freskoak, zur landu erre eta polikromatuaz egina, Nestor Basterretxearenak.
2003
‎Damianek eta Izpizuak ez dute hartaz sekula hitz egin baina Damianek badaki, berak bezala besteak ere, ezin izango duela inoiz hiru egun haietako espantuaren zantzua garbitu. Memoriako oroitzapenen artean egonen dela helduta beti, kaparra bezala, bakardade eta zurztasun erabateko hartan gertatu zitzaiena.
‎Laborria eragiten dio Luperengan aurkitu duen senitartekotasunak, beti hangoxea bailitzan jokatze horrek. Eta pentsatzen du, berak ez duela balio inoren etxean berean bezala sentitzeko. Arrotzak egingo litzaizkiokeela beste edonongo usainak eta neurriak.
‎Han geratzea baizik ez dute nahi. Berak bezala, Damianek bezala. Ez du Zorionatik atera nahi, baina ezinezkoa zaio hori.
2004
‎Lantokia iruditu zitzaion arratsaldea, eta gabiraia eta eskinosoa harmonian behatu zitueneko arratsaldea etorri zitzaion gogora. Harritu egin zen gabiraiarendako harrapakin ederra baita eskinosoa, basoko hegaztirik ezkutuenetakoa; eta pentsatu zuen, Miren eta bera bezala zirela, bata bestearen harrapakin izan zitezkeen bi, harmonian ez bazen, bata bestearen ondoan. Dena dela, gutxi iraun zuen ikuskizunak, izan ere, gabiraiak zerurantz egin eta amil egin baitzuen eskinosoaren gainean.
‎‘Ba, gaur ez nauk eroriko... ’ esaten zuen eta, zera, teilatutik ez zela erori eta, orain, erreka ondoan jende pila bat eta haurrak eta ardoak eta arbolen gainean izurde bat ikusi zuen, zeruan, inolaz ere izurdea... Eta gora hura eta beragana bezala zetorren eta, bera begira, bera begira, atzera atzera egin zuen eta zera, goitik behera errekara erori zen, airean kanpanbuelta bat egin eta suerte ona izan zuen ez zuelako errekapea buruarekin jo, eta suerte txarra izan zuen ze, erreka bazterrean bazegoen haurkotxe zahar bat eta, harekin egin zuen orkatilan ebakia.
2005
‎Eta gainera, gehienak gazteentzat. Bera bezala lau hamarkada beteak zituztenentzat ez zen deus, herritik joatea salbu eta hori eginez ere ez zen ezer segurtatzen. Zena zela, eta horrek izpiritua arintzen zion, nagusiaren eta sindikatuen artean hitzartu likidatze egitarauaren arabera hogeita lau hilabete bazituen lan baten atzemateko.
‎Bikote bat doa kale erditik, ezaxola, bera bezala, ileak bekokian itsatsita, praka barrenak arrastaka. Idazlearen esaldiaz oroitu da, euri tantak, hirietako kaleetan, bisiguen begiak bezalakoak zirela esan zuenean.
‎Amonari altzoan gelditu zaio liburua, laugarren orrialdean zabalik. Bera bezala, distraituta.
‎Maitale sutsuak. Ez diot sekula inori arroparik berari bezala tarratatu, ez dizkit inoiz botoiak inork halako biolentzia samurrez kendu. Maite izan nuen eta gorroto izan nuen denboraldi batez, neure infernu zoriontsu erdibidekotik.
‎Kontua erraza da, gaztigatu zidan erizainak, aukeratu egin behar duzu: literatura unibertsaleko pertsonaia bat aukeratu behar duzu, eta hemendik aurrera, fikziozko pertsonaia horren baitan biziko zara eternitate osoan, dela Emma Bovary edo dela Dorian Gray, dela Sherlock Holmes edo dela Robin Hood, eta berak bezala jokatu eta sentituko duzu engoitik, ez duzu zure aurreko bizitzaren arrastorik gogoratuko. Liburutegia beheko solairuan dago, behar dituzun bolumen guztiak kontsulta ditzakezu bertan.
‎Badaki gaizki eginda dagoela hori. Berak bezala egiten dutenez dagoela beteta mundua eta horregatik dela ezinezkoa Poliklinika inguruko lorategi eta belarguneak txukun gordetzea. Han eta hemen, parterreetan ikusten dira gidari alferren arrastoak.
2006
‎badela dagoeneko bizitzaz, berak bezala,
‎Haserre nahiz min handirik gabe banandu ginen gero. Berak bezala, nik ere ezagutuak ditut, bai lehendik eta bai harrezkero, maitaide hobeak. Berak bezala, nik ere biziak ditut gu bion artekoa baino amodio sutsuagoak, sendoagoak eta iraunkorragoak.
‎Berak bezala, nik ere ezagutuak ditut, bai lehendik eta bai harrezkero, maitaide hobeak. Berak bezala, nik ere biziak ditut gu bion artekoa baino amodio sutsuagoak, sendoagoak eta iraunkorragoak. Hala ere, samurtasun handi batek estutzen dit barrua autoan Maitasuna mendian gora zihoan bikote haren irudia gogoratzen dudan aldiro.
‎Kasurik onenean –hau da, borondate txarrik edo herra gaiztorik leporatu ezin zaienen kasuan, halakorik balitz–, herri xehearen usteen nolakoaren adierazle izango lirateke, eta honako hau bukatu genuke: herri xehearen usteak kamutsak eta ezjakinak direla, alegia, herri xehea bera bezala. Gauzen berezko ordena da, jende zenbait –gero eta gutxiago, egia esan, eta eskerrak– gauzen berezko ordenaren aurka oldartzen tematzen den arren.
2007
‎Aldian behin automobil baten argitasunak harrapatzen zuen gela barnea, eta Aleidaren gorputz beltzarana uzten zuen agerian. Berari bezala giroari ere izerdi fina zerion, eta arnas sosegatuak gau osoarena irudi zuen. Ez zekien zein ordutan bizi zen, baina ez zuen ematen hainbertze falta zenik eguna argitzeko.
‎Atseden poxi bat eman nahi zion beharbada, baina susmoak areagotu egin zitzaizkion, eta ez zen bertze modu batean izaten ahal. Alberto Jose, bera bezala, Aleidaren intimitatearen jakinaren gainean zegoen, eta orduan konprenitu zuen sándalo seleste temati hura aipatu ziolarik zergatik paratu zitzaion terminologoa sutan.
‎Guziz desorekaturik zegoen unibertsoa, mundua bera bezala, eta Ainhoa eta bere artekoa izaten ahal zen argibide erabakigarriena. Ezinago zen trakets, bazekien, baina halabeharrak ere bazuen erru miko bat.
2009
Bereak bezala.
2010
‎Banatutako kaierek, menditik jaisten diren errekastoak ibai berera bezala egiten zuten, guztiek bakar batean berriro bil nitzan eskatuz.
‎Batik bat gaua elkarrekin pasa bazuten, zeina, ezinbestean, beti gertatzen baitzen. Oskarrek lasaitu egiten zuen Oliveira, bera bezala galduta zebilelako, edo mundua galduta zebilela jakitun. Beti xakean jarduteko xakelarien gaitz sendaezina zeukan.
‎Ezta beharrik ere. Oliveirak ez zuen uste Oskar horretan disimuluan ibiltzen zenik, bera bezala, gauza bat sentitu eta bestea adierazten; gezurra sentitu eta egia esaten, hain justu.
2012
‎Niri dagokidanez, esan beharra daukat zinez bakartia naizela ni ere. Ez Cortazarren modu berean, nahi baduzue, baina bakartia, nolanahi ere, bera bezala. Ezin gusturago egoten naiz nire etxeko estudioan, musikarik gabe, isiltasun osoan, suabe suabe eragiten diodan ordenagailuaren teklatuari darion klakateko lasaia dudala soinu bakar, ez bada aldameneko errepidean –astiro astiro hurbiltzen eta pixkanaka urruntzen gero– noizean behin pasatzen den anbulantziaren sirena hotsa.
‎Hor nonbait egongo da, paper anabasaren artean galduta. Bera bezala, nor den ere ez dakiela.
Berak bezala, Josuk eta Enekok gogor oratzen diete ate gaineko eskulekuei. Iñakik, aurreko bi eserlekuei heltzen die eskuekin.
2013
‎hasperen egin dut berak bezala
2014
‎Larrugorritan zegoen eta beldur zen bere ama ez zen norbaitek hala ikusiko ote zuen, horregatik lepoa altxatu eta ingurura so egin zuen. Orduan ikusi zuen gelako beste ohean zegoen neskatila, bera bezala larrugorritan. Estali gabe.
‎Oheratutakoan ezin begirik bildu geratu zen. Xabiri gauza asko pasatzen zitzaizkion burutik, baina bereziki bere lagun Eneko, bera bezala, agian Cabo Verdera iritsi orduko aitarik gabe utziko zutena. Zeinen gauza inportantea helduentzat, beti helduekin egotea.
2015
‎zen berak bezala jaso zutela gonbita, emailez. Baita ere, berak bezala, Desegokituen Elkartekoekin harremanetan jartzen ahaleginduko zirela jardunaldien nondik norakoez jakiteko. Hala ere egon zitekeen bakarren bat besterik gabe baietza emango ziena.
‎Kalifikazioak ezartzeko norbere burua hartu ohi dugu erreferentziatzat, norbere buruaz dugun pertzepzioa, zehatz esateko. Bera bezala bakarrik bizi zen gizona, pentsatu zuen Aretxabaletak, hamar bat urte gehiago izango zituen, berea baino zertxobait txukunago iruditu zitzaion ordura arte ikusitakoa etxe hartan, ez asko edozein modutan. Ez zegoen balizko emakumeren baten arrastoa zirudikeen ezer.
‎Ez zegoen balizko emakumeren baten arrastoa zirudikeen ezer. Berean bezala. Zutik zeuden salaren erdian.
‎Eskerrak presio mediatikoak buruak eskatzen jarraitzen zuen. Betiko antisistema saldoak egingo zuen protestaren bat, baina epaileak, komisarioa bera bezala goitik zetorkion presioaren aitzakian, barrura sartuko zituen haietako batzuk. Denak bidali zituen barrura, polizia txostena ontzat emanez bere osotasunean.
‎Sabino jarri nahi zion semeari, baina placenta praevia ren erruz jaiotzean ia hil egin zen, hildakotzat jo zuten, Saizarbitoria bera bezala, bestalde. Moja batek salbatu zuen, eta, San Polikarpo zenez haren kongregazioaren patroia, amak Polikarpo bataiatzea erabaki zuen, eta aitak onartu.
‎aurrena sentimenduak du onartzen edo gaitzesten, eta gero eleberriak irakurlearen sentimenduei dei degie, irakurleen sentimenduak astindu nahi ditu. Saizarbitoriak sumatzen baitu berak bezala funtzionatuko duela irakurleak, inpaktu emozionalaren ondorioz etorriko direla burubide aldaketak, ez alderantziz. Bestela, txostenak idatziko lituzke eta ez kontakizunak.
2016
‎Petrolio putzuetan zauritutako gaixoak zaintzen ibiltzen zen Karmele, gehienak erredurak zituztenak, bateon bat sukar tropikalarekin, beste batzuk urdaileko arazoekin. Erizaindegian egiten zuen lanari esker gaixo horietako askorekin harremanetan jarri zen, baita mediku eta sendagileekin ere, bera bezala lo hiri berezi hartan bizi zirenak. Gutxika gutxika, lagun taldea handituz joan zen, eta gizatalde berezi hartan barneratzen, lagun minik egin ez zuen arren.
‎Txomin Letamendik berehala bideratu zuen bizimodua Parisen. Pako Zamakonarekin, bera bezala erbesteratua zegoen adiskidearekin batera, 26 Boulevard Saint Denisko estudio batean hartu zuen bizilekua, eta ogibidea ere laster lortu zuen tronpetari gisa. Francisco Canaro, Uruguain jaiotako argentinarrak bazuen tango orkestra entzutetsu bat eta hara aurkeztu zen probak egitera.
2017
‎Egun argiko ametsetan galdu zen noraezean, bere gogoak gora egiten zuela leihoetaraino, muga gandutuak lausotu eta airearekin nahasirik gora eta gora. Pedro de Cadik mugak horren zehatz argiak izanik, beharbada ezin zuen berak bezala gora egin eta etorkizun zoriontsu bat ez bada atseginago bat asmatu. Oinaztura bezala iragan zitzaion gogotik heterosexuala izateko desira eta oinazturaren atzetik ostotsa nola Txatoren irribarrea, eta barre algara “intentatzak, intentatzak ba!
‎Eta Lander. Hark ere bazekiela uste du, ez daki Axik esana berari bezala ala kanpotik jakinda.
2018
‎Alferrik kezkatuko zen, eta gainera ez zuen nahi bere ahizpak hasi zuen ibilbidearekin amaitzerik. Berak bezala bukatzea etxetik ezin irtenda eta zer eginik izan gabe etxe barruan usteltzea. Ez, ez zion horrelakorik opa ahizpari, eta pentsatu zuen bere kabuz egingo zuela leunagoa edo eramangarriagoa egoera hura.
‎Euskaldunak ez du imajinazioa habitatzen. Euskal artea eta euskal literatura, euskal pentsamendua bera bezala, abstraktuak eta laburrak dira.
2020
‎Han aurkitu nituen Gregorio Muruamendiarazenak: Banekien orain noiz hil zen, baina ez non; ez nekien Etxenagusia bera bezala hura ere Erroman hil ote zen, edo berriz ere Euskal Herrira itzultzeko erabakia hartu ote zuen, Irureta eta gainerako gehienek bezala.
‎Ni ez naiz ama bezalakoa. Nik ez zaitut berak bezala maite... Nik... nik...
‎Ezin dugu horrela jarraitu. Beldurra diot berak bezala amaitzeari. Osaba Juanek esaten zuen... ez dudala aitaren antzik.
2021
‎Oihaneko abereak urrats bat egin zuen argiunetik at. Zertan ari zen? Zergatik ez zuen ihes egiten, berak bezala, zakurrak gibeletik zeuzkalarik. Ez zuen ulertzen.
‎Bi anaia zituen aitonak, bat Donostiara bizitzera joanda, bestea bera bezala Altsasun geratu zena familia osoa Makirriaindik, Tafalla ondoko herri txiki batetik, etorri ondoren. Arreba bat ere bazuen, baina hark Errepublikarekin borroka egitea erabaki zuen militar batekin maitemindu, eta aitonak ukatu egin zion harreman oro.
‎Nabaritzen ez den arren, birziklaturiko paleekin egin ditu. Alabak lagunen txaloak behar ditu, berak bezala txikitatik zealdoka, pixa eginda eta begiradarik gabe ezagutu zaituztenen onarpena. Batzuek etxerako zerbait eskatuko diote.
‎Mikele negar batean egon da, eskuak eta kopeta kristalaren kontra. “Inork ez nau inoiz berak bezala maitatuko”, esan du. Nik ez nuen gehiegi begiratu nahi, ez zintudan ezagutzen, eta ez nintzen sentsazio hori gobernatzeko bezain sendo sentitu.
2023
‎Hemen elizaren eragina handia zen. Apaizek antzerkia babesten zuten, eta apaizen artean ere dramaturgoak ziren, Lartzabal bera bezala. Hortaz, apaizek antzerkia onartzen bazuten, herritarrek ere bai.
‎Ordea, ez zuen denbora luzeegia izan nutrizioaren inguruko paradoxa haietan kulunkatzeko; bulegoko atera iritsi zenean emakume bat zain zeukan. Bere egitate fisikoa baino lehenago, Carvalhok antzeman zuen bulegoko atera zeramaten eskailerek beren egituran erabat ezin har zezaketen presentzia bat zegoela han, kaiola txiki geratu zaion piztia bat balitz bezala, eta sekula huts egiten ez zion sen zahar batek emakume hura ez zela bera bezala usatua gaztigatu zion. Alegia, emakume harentzat zoriontasuna ez zela, haurra zelarik, amak emandako azeitunez beteriko kukurutxo bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia