|
Barruko etxe abegitsu bat, zeinaren gelek patio batera ematen baitute, argi gutxikoa baina nahikoa, eta eguneko eta gaueko sirenak eta klaxonak entzun gabe… Pisu bat erostea da bizitzan zehar hartu beharreko erabakirik garrantzitsuenetariko bat, eta, nahiz eta “a priori” borroka kanpokoek irabazi (izan ere, eskaera handiagoa dago, eta garestiagoak dira), asko dira barruko solairuen defendatzaileak, eta horien prezioa askoz txikiagoa da. Kanaria Handia bezalako hirietan, adituen arabera, etxebizitza bat 4.000 euro merkeagoa izan daiteke barrualdera begira badago; Albaceten, 70 metro karratuko etxe bat eta bi logela 10.000 euro gutxiago balio du higiezin
|
berean
bere gelek kalera ematen ez badute. Kanpoko solairuen prezioa ere igo egiten da, leihoen bidearen (ez da gauza bera bide nagusia edo albokoa) eta horiek dauden solairuaren arabera.
|
|
...ik gabe, dena baiaren eta ezaren jabeak zeintzuk diren araberakoa den arren, Adostasunen eta jabetzen arabera sortzen diren arauek norabidetzen gaitizten, dun jabetza aldaturik adostasuna ere aldatzen dela, Ez duk irtenbiderik uzten, Ez zegon irtenbiderik, gela itxi batean bizi gaitun, eta gelako paretetan margotzen ditinagu mundua eta unibertsoa, Gogoan har ezak gizonak ilargia zapaldu duela, Eta
|
berarekin
bere gela itxia eraman zinan, Ezkorra haiz, Ez naun hainbestera iristen, errotik eszeptiko izatearekin konformatzen naun, Eszeptiko bat ez duk maitatzeko gauza, Alderantziz, maitasuna dun eszeptikoari sinesteko gelditzen zaion azken portua, Balitekek, Esan dezagun horren behar gorrian dagoela. Kafea bukatu zuten, Raimundo Silvak kontua eskatu zuen, baina Maria Sarak, keinu azkar batez, kreditu txartela platertxoaren gainean paratu zuen, Hire zuzendaria nauk, ezin diat onartu afaria hik ordaintzea, hierarkiarekiko errespetua bukatuko lukek menpekoak hasiko balira hortik zehar harrokeriatan beren agintariekin, Behingoz onartuko dinat, edonola ere gogorarazi nahi dinat egile bihurtzeko bidean nagoela, eta orduan, Orduan bai ez duala ezer ordainduko, non ikusi duk horrelako aldrebeskeriarik, egileak editoreari afaria ordaintzea, ez dakik ezer harreman publikoez, Beti entzun dinat egile errukarriei esker bazkaltzen eta afaltzen dutela editoreek, Horiek kalumniak dituk, klase gorroto baten barne adierazpen zikinak, Ni ez naun gerra horretakoa, zuzentzaile xumea baizik ez naun, Horren bihotzez hartuko baduk, Ez ez, heuk ordaindu, baina bestelako arrazoi batzuk zeuzkanat hik ordaintzea onartzeko, Eta zein dira, Bada, setioaren historia makal honekin guztiarekin, ez dudala ia zuzentzaile lanik egin, eta, hortaz, nire ekonomiaren egoera periklitantearen arduraduna haizenez, bidezko dun hik ordaintzea, eta nolabaiteko trukea egitearren, bihar ogi xigortuak prestatuko dizkinat gosaltzeko, Horrela zorretan geratuko nauk berriz ere.
|