Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 28

2000
‎XVI XVII. mendeetako euskal estiloko etxe bildumaren artean ibaiaren alboan dagoen Etxezarrea edo Mikelainea azpimarratuko dugu. 1541ekoa, bere balkoi eta leiho gorriskek horma zuriaren gaineko lerro bertikal beltzekin eta behealdeko harrizko gorputzarekin osotasun eder ederra sortzen dute.
2005
‎1920 urtean, Ivan Revinsky zirku enpresariak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen: lehena, zirkua karpa erraldoi batekin estaltzea, artistak eguraldiaren mende ez egoteaz gain, inguruetako etxeetatik ikuskizuna inork doan ikus ez zezan, eta, batez ere, herrietako plaza nagusietan bizkarroiren batek bere balkoia alokatuta negoziorik egin ez zezan.
2008
‎Barbosaren etxeko horma ez zen askoz atseginagoa, bere balkoi estua ikusi besterik ez zegoen: burdin barra herdoilduak, alanbre okerrak, antena zaharra?
2009
‎Pierrek beste begi batzuekin ikusten du orain mundua. Bere balkoitik emozioak eta hiriko bizitza modu alaian nola elkartzen diren ikusiko du. Drama korala da.
‎Pierrek beste begi batzuekin ikusten du orain mundua. Bere balkoitik emozioak eta hiriko bizitza modu alaian nola elkartzen diren ikusiko du. Basauri (Sozial antzokian).
‎Pierrek beste begi batzuekin ikusten du orain mundua. Bere balkoitik emozioak eta hiriko bizitza modu alaian nola elkartzen diren ikusiko du. Durango (Zugaza aretoan).
2010
‎Alkatea bera zen haizearen mendeko nagusia: tokatzen zenean bere balkoian hortentsiak ureztatzea, eskolan Hydrangea hortensia eta arrosaren ordenako gainerako zuhaixkak ikasi behar ziren; tulipanak loratzen hasten zirenean bere terrazan, Tulipa gesneriana eta zitoriaren familia estudiatu behar zen bere osotasunean.
‎Pierrek beste begi batzuekin ikusten du orain mundua. Bere balkoitik emozioak eta hiriko bizitza modu alaian nola elkartzen diren ikusiko du. Drama korala da.
2011
‎Berehala etorri zitzaidan irudia burura: Beitia eta biok, nor bere balkoian kaleari beha. Funtsean arrazoi zeukan.
2012
‎esan nahi duen, baina ez dago asmatzeko modurik. Azken boladan, bere balkoira begiratu duzun guztietan gizonezkoen arropak bakarrik ikusi dituzu eskegita.
2014
‎Baina huraxe zen ikastola. Ez zen eraikin funtzionala, geometrikoa, hotza eta itsusia, baizik eta etxe bat, Donibane Lohizunekoaren tankerakoa, baina askoz ere handiagoa, bere balkoi, zuhaitz, lore, apaingarri, teilatu eta zera guztiekin. Ikastola izateko egokitutako eraikina zen, lehendik beste zerbait izandakoa, eta jatorri ezezagun hark, noski, esamesa andana sortuko zuen ikasleen artean, denak ere makabroak.
2015
‎Azken hori, lurrean zegoenaren ondora helduta, lepoa oinaz zapaltzen zion bitartean, pistola beti eroritakoaren buruari zuzenduta, makurtu eta eskumuturretik heldu zion, pultsua hartzeko. Dijalo, que lo has matao, andre batek bere balkoitik. Jazarleak hildakoaren eskua utzi, biratu eta andreari Señora, llame a la policia.
‎ARANTZA: Orduan, baliteke bihar bertan balkoitik hegaz egiten ahalegintzea. Beldurgarria da Huntington hori.
2017
‎Joan den urtean lehen aldikoz han izan ondoan, aurten ere otsaileko Baionan Kantuz Euskal Museoan eginen da, otsailaren 25ean: lehen partea 11etan kanpoan eta ondotik bigarrena barnean, baliatuz erakustokiko argialdearen geriza bere balkoiekin. Leku horrek xoratu zituen etorri zirenak eta Tuntunak gogo onez ohoratzen du Baionan euskaltasunaren aitzindari izan den tokia, ikustekoak diren hexen artean euskal kulturaren praktikatzerat eta gomitatuz jendea.
2018
‎Bakardadearekin lotuta dago azeriei edo usoei jaten ematea, beraz. Añesen etxe ataritik irten, eta, espaloian, ogi papurrezko putzuak egoten dira; eta bere balkoia, uso kakaz gainezka.
2019
‎Ez zen bakarrik mairuek gotorleku bihurturiko aldiri horien kasua, kasu horri azkenean irtenbidea aurkitu zitzaion, bizitza askoren prezioa ordaindurik ere, baina orain auzia da jakitea nola sar litekeen horren itxirik dauden ate horietatik, alboetako dorre garaiek babesturik, bertaraino igo diren borrokalari mordoek defendaturik, auzia da, halaber, hauek bezain garaiak diren harresien gainera nola oldartu, zurubiak ez badira goraino iristen, eta zaindariak ez badira sekula lo geldituko. Hitz batez, Raimundo Silva baldintza ezin hobeetan dago eginbeharraren zailtasunaz ohartzeko, bere balkoitik bertatik argi ikusten baitu ez lukeela punteria izugarria eduki Porta de Alfofa honetara hurbiltzen saiatuko ziren kristau guztiak zauritu edo hiltzeko, Porta de Alfofa oraindik hemen egon izan balitz. Kanpamentuan zehar goren mailako agintarien artean desadostasunak irakiten daudelako zurrumurrua zabaldu da, bi tesi operatibok zatitzen dituzte, lehenak proposatzen du berehalako oldarrari ekitea baliabide guztiak erabiliz, harresiaren aurkako tiraldi bortitzarekin hasiz, mairuak almenetatik alde egitera behartzeko, ondoren ariete erraldoiekin ekiteko ateen kontra, bota arte, bigarrenak, zuhurragoak, proposatzen du setioa tinkatzea, sagu bati ere Lisboatik irteten edo Lisboara sartzen ez uzteko moduan, edo, zehatzago oraindik, nahi dutenak atera daitezela, baina inor ez dadila sar, azkenean gosearen gosez hiriak etsi egingo du.
‎Leirek gainbegiratu bat eman zion irudi zoragarri hari; munduan izan zitekeen itsas postalik ederrena iruditzen zitzaion. Arropa zintzilikatzen ari zen emakume batek agur egin zien eskuaz bere balkoitik. Ez zen hura izan arraunlarien presentziaz ohartu zen bakarra; herriko plazatik igarotzean, neskatila batzuk korrika hasi ziren traineruaren parean, harik eta arraunontziak atzean utzi zituen arte.
2020
‎Inoiz, lehen solairuko gela txikian uda horretan lo egiten zuen gonbidatu zuria gosaltzera jaistean, bera balkoian agertzearekin bat atariaren aurrealdetik sukalderantz egiten zuten jauzi, ezkutura berehala. Bisitariak magia hor zegoela nabaritzen zuen, elkarbanatzen ez zen horretan, etxekoena baino ez zen horretan, sherpen artean intimitatea bezalako etiketarik gabe, etxeko atarian eginagatik, begi berrietatik urrun gorde nahi zen horretan.
‎Portaera distopikoak zuzenean ikusteaz gain, sare sozialen bitartez horien berri ere jasotzen ari gara, eta kezka iturri bilakatu dira geure salbuespen egunerokotasun honetan. Alde batetik, poliziarena egitea gustuko duen jendea baliatu da testuinguruaz salatari bihurtzeko eta bere balkoitik akusatzeko kalean zehar ikusten duen edonor, gehienetan jakin gabe nora doan auzokide hori. Kasu batzuetan, arrazakeria ere nabarmendu da pulpitu balkoitik predikua botatzen ari den salatariaren partetik.
‎Kanpoaldean ez zen deus nabaritzen, ezta zaratarik txikiena ere. Bere balkoitik, lehen solairutik, espaloi osoa ikus zitekeen eta, ozta ozta bazen ere, azpiko atalondoa ere bai. Deus ez, inor ez.
‎Alai joan zen bazkaria, txantxen artean, biharamunean etxetik ezkutuan irteteko aukerak aletuz. Martinek esan zuen bera balkoira irten zitekeela, beste batean egin zuen bezala, eta nik, bitartean, mozorrotuta alde egin nezakeela. Eta Lupek bota zuen kale garbitzailearena egin nezakeela:
2021
‎" Iaz, etxealdi betean, leiho nahiz balkoietatik ospatu genuen Aberri Eguna, Euskal Herria Batera ekimenaren deialdiari jarraituz. Aurten, ekimen berak balkoietatik plazetara irteteko egindako deialdiarekin bat egiten dugu. Apirilaren 4an, nazio gisa agertuko gara munduaren aurrean.
2022
‎Malon hagitz urduri, eztabaidatzen, eta halako batean txapel gorriak deitzera atera zen. Orduan, bere balkoian kateatu ginen. Horregatik epaituak izan ginen.
‎Orduan, Mari Luisa Elio erreferentea da, baita nire ama ere. Balkoitik grabatzen ari naiz eta berarendako balkoia eta leihoa toki oso garrantzitsuak dira. Eraikiko dituzten etxebizitzek bistak aldatuko dizkigu.
‎Ohartu da Jabier Arbizuren mezu bat duela, baina nahiago haren irakurketa geroratu. Bilatzen denbora alferrik ez galtzeko maneran utzi ditu irudiak, Txapok lehengoan bere balkoian erakutsi zizkionak: Elisa eta Dalil, elkarrekin, gaueko ordu txikietan, Andoniren baratzearen aurreko zorioneko hotel xarmadunaren atarian.
‎" Gorroto haut, gorroto haut, gorroto haut". Asto deitu nion, txoro, alper, gezurti, lotsagabe; esan nion gaizki haziaren horrek beraren fatxadan egon behar lukeela pintatuta, beraren gelan gaizki hazia hitzekiko kuxinak eduki behar lituzkeela ohean, beraren balkoietatik zintzilik banderatxoak egon behar luketela, zera jartzen zutenak: " Hemen astakirten gaizki hazi bat bizi da", eta iletik tiraka altxarazi nuen, harik eta nire besoek gehiagorako ematen ez eta haren garaiera altzifre baten punta bezain altu gertatu zitzaidan arte, eta bultza egin nion, bultza, basoko lehenengo arbola ilararaino," utz nazak bakean" oihuka.
2023
‎zer egin ote dion Virgilek Maudeyri, Virgil Maudeyri dena emateko prest baldin bazegoen: bere zuloak eta bere marrak eta bere kurbak eta bere arnasa hartzeko leku txikia; bere kaiola eta bere balkoia; bere zigarroetako kea; bere zapatak eta bere zapatetako takoiak; bere ilea, bere dutxako xaboia eta bere ileak orrazten dituen orrazia; bere kafe kikara, bere goizetako ogia eta bere goizetako hasperena; bere esnatu aurreko ametsa; bere alfonbra eta bere etxeko zapatilak alfonbran; bere ohe ondoko mahaitxoan dagoen liburua, bere lanparatxoa eta bere mikrofonoa; bere lagunak, bere negarra...
‎Huraxe jarri zuten udaletxeko balkoi betean. Gero, denbora gutxian, gure aita eta beste lagun batzuk aldez aurretik desagertuak zirelarik, garai berrian lekurik gabe geratu nonbait, eta etxean bakarturik eman zituen hogeita hamar urte baino gehiago; gutxitan irteten zen, eta, baratzean ari nintzenean, bere balkoitik hitz egiten zidan, munduko eta Euskal Herriko berriak elkarrekin komentatzeko. Garai hartan, elorri eder bat neukan bazter batean, gu bion berriketen lekuko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia