Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 19

2000
‎Hain zen aberatsa, nire bizi  tzan, zoritxarren katalogoa! Gainera, egia esan behar badut, prest nengoen nire iragan ilunean murgildu, eta oroipen oinazetsuei aurre egiteko, eta alde horretatik lasai nengoen eta lehenbailehen hasteko irrikaz; amaierak kezkatzen ninduen, ondorioak, kondenaren zernolakotasunak; eta ez hainbeste heriori berari beldur niolako, nola hiltzeko erari berari baizik: sekulako izua nion oinaze fisikoari, gorputzaren sofrimendu lazgarriari, eta bestetik, izua nion akabera ezduin bati, desagertze komiko zantarrari.
2001
‎Herri poesia ugariaren jabe ginela  badakigu garai hartan, idazten ez zen poesiaren jabe, ordea, eta euskaldunon gogoak bertsoetara emanak zirela ere bai, orain adina eta are emanago. Zer beste arrazoik argitara zitzakeen XVII. mendean, eta Etxeberri  Ziburukoak ahoa betean aitortzen du, horrenbeste eliz liburu hitz neurtuz, ikasi eta ez ikasien nahiak eta ohiturak berak baizik?
2005
‎Eromena, batzuetan, horixe besterik ez da, antza: zeure buruaren oharmena erauzten dizun zirimola bat; orduan, ez zara zu zeu, zirimola bera baizik; ez dago zirimola besterik. Dena amaitu zenean, aitak ez zekien zer egin zuen, ez zuen gogoratzen zenbat eta zein aldetakoak hil zituen.
2008
‎Deserosotasunezkoa eta baita haserreak eragina ere. Berea baizik ez zen lurralde batean sartzera ausartu izanaren artegatasuna sentiarazi zidan.
2009
‎Azkenean, hitza hartu zuen zera esateko: lapurreta ez zutela quinqui batzuek egin, Organizazioak berak baizik. Biltzarkide guztiek ahoa bete hortz entzun zioten:
‎Azkenik, kontuan hartzekoa da, halaber, kontsumitzaileari hizkuntza aukeratzeko bermatzen zaion eskubideak sortarazten dituen hizkuntza betebeharraren subjektuak ez direla establezimenduetako langileak, establezimenduak edo enpresak berak baizik. Establezimenduak dira" prestasun printzipioa" bete behar dutenak, hots," prest" egon behar dutenak kontsumitzailea artatzeko, edozein delarik ere honek erabilitako hizkuntza ofiziala.
2010
‎Hala ere, sobrarik balego, tupper batean hartu ahal izatea eskertuko lukeela. Badaezpada, argitu nahi izan du, ez liratekeela zakurrarentzat izango, berarentzat baizik. Mikel Ormazabalek hondarrak jaso eta udaltzaingokoen frigorifikoan utziko dizkiola esan dio.
‎–Ez zara zu laster egin behar duena, bera baizik, esan zuen Alisiak, nagiak atera eta biboteko ileak berdintzen ari zen erbia seinalatuz.
‎Etxean ez zen inor, bera baizik ez.
2011
‎511): " Ez berarengandik at, beraren baitan baizik, beraren barne muinetan bilatu behar da bakea: bakea gerran bertan".
2018
‎Gaurkoa ere egun gogorra izan da. Helenerekin hitz egin nahi luke kontu hauetaz guztietaz, berarekin baizik ezin baititu partekatu. Igandean izango du aukera, igandero beren gordelekuan elkartzekotan geratu baitira.
‎Algara hura gabe ere, banekien bere onetik aterarazia nuela Aba Yakue neure jardunaz. Hala ere, deanak ere ez zuen baztertu kortesiaren galga, Erregeri ez baitzitzaizkion petralkeriak atsegin, bereak baizik.
2020
‎Eta hala ere apaiza ez zegoen urduri, ez zegoen etsita. Ematen zuen aldaketak ez zuela kezkatzen, gerraren existentziak berak baizik, izan bando bat zein bestea garaile.
‎Letek bilatzen duen forma poetikoa, Biziaren ikurraken dagoeneko bilatzen zuena, horixe zen. Eta, errespetu osoz, ez du bat etorri beharrik gure egiarekin, berearekin baizik. Eta bat dator, horixe datorrela.
2021
‎badago, ordea, erakusleihoan luzaz igurikatutako objektua, guk goraipatu baitizkiegu haren garrantzia eta balioa, baina orain, gelaren barruan, grisa eta xarmagabea dirudi, zimela, hainbeste igurikatze eta hainbeste diruren ondotik. Desilusio horren errua haurrek ez diote diruari botako, objektuari berari baizik: galdutako diruak, oroian, bere promes tentagarri guztiak atxikitzen baititu.
‎Eta tentatu zuen, tentatu ere, nire patua, iloba bihotzekoa. Ez ni neu, jada zaildua bainengoen edozein tentaziotan hola hola erortzeko, nire patua bera baizik. Izan ere, patua txepela eta aldabera da; bideratzen duzu, eta ahaztu egiten zaio nora doan; lagun min egiten zatzaizkio, eta lehenbiziko bidegurutzean alde batera uzten zaitu.
2022
‎Roserrek uste zuen, alabaina, beraren eta bere anaiaren ondotik bukatuko zirela Jaume guztiak, eta eurekin bukatuko zela beharbada asturu gaizto haren emana. Izan ere, berak baizik ez zion anaiari Jaume esaten, jende guztiak Jenerala deitzen baitzion, eta gainera ez zuen haur egiteko asmorik, eta anaia Jaumek ere ez zuen seguruenik horretarako betarik izango, kartzelan baitzegoen preso. Eta Roserrek gobernatzen zuen orduan azienda, eta bi asteburuan behin joaten zitzaion anaiari bisitan Bartzelonara.
‎Kapitulu honen sarreran adierazi dugun bezala, Kanadako egoera oso desberdina da Espainian dagoenarekin alderatuta, non gobernu zentralak bere borondate bakarra ezarri nahi baitie etengabe estatu autonomo gisa kalifikatutako komunitate politiko guztiei. Madrilgo gobernuak legitimitatea berea baizik ez dela aldarrikatzen du, eta Katalunian bizi diren herritarren eskubide demokratikoen defendatzaile bakartzat jotzen du bere burua. Marc Sanjaume Calvet politologoak aipatzen du, arrazoi osoz, jarrera horretan agerikoa dela Madrilek ez dituela batere aintzat hartzen Kataluniako politikari hautetsiek eta gizarte zibilaren ordezkariek legitimoki egindako aldarrikapenak.17
2023
‎Armiarma baten moduan erakarri baitzuen Elisabetek Francesc. Eden baten gisan barneratu baitzen haren begietan, ahoan, belarrietan eta bihotzean, eta horrela, edenak heldurik, itsu eta gor zeukala, oroimena ito zion, bere seme alabak eta bere emaztea ahantz zitzan, eta beretzat baizik ez zuen utzi, gainerako guztia galarazi arte. Bai eta haren patua bera ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia