Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2001
‎Erregelamendu horretan, espresuki salbuesten dira nahitaezko harpidetza aseguruaren estalduratik ezbeharra eragin duen ibilgailuko gidariaren lesioek edo heriotzak eragindako kalte eta galera guztiak, kasu hori legean jasota ez dagoenean. AEAk auzitegian errekurritu du erregelamendu hori, Aseguruen Legearen aurka bakarrik ez doalako, istripu mota jakin bateko kaltetuen eskubideak larriki kaltetzen dituelako, hala nola, bere automobila beste ibilgailurik gabe bidetik ateratzen denean hiltzen diren gidari familienak. AEAk emandako datuen arabera, iaz 2.278 istripu hilgarri gertatu ziren Espainian, eta istripua izan duen ibilgailuak berak bakarrik hartu zuen parte.
2004
‎Malaga eta Coruñan izan ezik, isunaren munta handiagoa da oinezkoentzako alderdietan arauz kontra zirkulatzeagatik bertan automobila uzteagatik baino.
2005
‎Baina, ohartu zenerako, berandu zebilen Teresa, eta aurreko automobila jo zuen. Hala ere, istripu arina izan zen gerta zitekeenerako, jo zuenari kolpe leungailuan mailatu txiki bat utzi baitzion, besterik ez; bere automobilari, berriz, argi baten kristala hautsi zitzaion.
2007
‎Bidaiariak bere automobil partikularra erabiltzea nahiago badu, eginiko lekualdaketetako hamarretik hirutan, hiri erditik aireporturainoko ibilbidearen seinaleztapena ez da egokia (Gasteiz, Valentzia, Sevilla, Valladolid eta Zaragozan), aldirietaraino iritsi arteko norabideak ez baitira adierazten.
‎Alde zaharreko karrika meharretan barna sartu ziren eta, behingoz itzalpean, zilarrezko flamenkoa bereizi zuen Chevroletaren muturrean hegalak zabalik. Ez zihoan bakarrik, hegaztiarekin batera, bidean lagun, panterak, izurdeak, Egiptoko esfingeak eta bertze hainbat ikur zebiltzan, norabide bietan, bakoitza bere automobil gainean dotore.
2008
‎Gorospe eta beste gizon bi irten dira basotik, eta aldi berean automobil bat, sabai gainean argi zuri urdinezko kupulatxo bat duena, sirena joka hurbildu zaie abiadura bizian, belardiaren gainetik ezker eskuma zabu eginez eta estropezuka.
‎Q= 160 km/ h; R= 170 km/ h; S= 180 km/ h; T= 190 km/ h; H= 210 km/ h; VR= 210 km/ h; V= 240 km/ h; W= 270 km/ h; Y= 300 km/ h; ZR= 240 km/ h baino gehiago. Gidariak bere automobila seriean garbitzen duten pneumatikoak beste batzuekin aldatu nahi baditu, kontuan hartu behar du, gainera, bere fitxa teknikoa, ibilgailuarentzat homologatutako neurria eta baliokidetzat jotzen diren beste bi neurri adierazten dituena. Erabaki hori hartzeak ez du arazo handirik sortzen, baldin eta aukeratutako gurpilaren neurriak automobilaren fitxa teknikoaren parekoak badira.
‎Proportzio hori metrokakoa da, zoruan bezala, eta horrek esan nahi du zenbatekoa ez dela aldatuko gordeta dauden ibilgailuen arabera. Hau da, plaza berean automobila eta motozikleta bat sartzen badira, ondoko plaza inbaditu gabe eta zirkulazio komuneko espazioak, hala nola korridoreak edo garajeko kaleak, polizak garajeko gainerakoentzat eskaintzen duen estaldura izango dute biek.
2009
‎...zirela, buruz buru; saiatu ziren langile batzuk haiek elkarrengandik bereizten, baina sua itzaltzen saiatu orduko, beste puntu batean piztu zen garra, Venancio Laín eta Felipe Briones ere mutur joka hasi baitziren, suhiltzaileen ahalegina, handik aurrera, alfer alferrikakoa gertatzen zela, bi puntutan piztutako sua langileen eremu osora zabaldu baitzen; orduantxe, baina, Teofilo Maria agertu zen, bere automobilean, atzetik berrogeita hamar polizia zaldizko zituela; Teofilo Maria hantxe gera zitekeen, automobilaren barruan, Poliziak langileak nola astintzen zituen ikusiz, bazituzten hartarako bi arrazoi: alde batetik, langile batzuk Pedro Lakanda eta Martin Belzunze bahitzen ahalegindu izanak ez zuen gutxiago merezi; bestetik, bazirudien ezen langile sutsu batzuek ateak zaintzen zituztèn zaintzaileen aurka ekin ziotela orduantxe?, baina Teofilo Maria irten egin zen, zilarrezko eskutokian orbetarren armarria grabatuta zuèn bastoia, solemnitate handiko ekitaldietarako erabili ohi zuena, eskuan; irten ez ezik, langileen esparrura ere hurbildu zen, bizkar buruak zut, harro antzean, bastoiaren mugimenduak pausoetara dotore egokituz, gerra orduantxe hastekotan zèn jeneral bat iduri; sonbreirurik erabiltzen ez zuen arren, ile beltz ederra zuen, gomaztatua eramaten zuena?, egun hartan bai, mementoari solemnitate berezi bat emateko modu bat ere izan zitekeena; eguzkiak, zerumugatik hurbil?
‎Gero, bazkaldu zuten, joan ziren lau mutilak ikastetxera, deitu zion Reginak Nazariori lau mutilen erabakiaren berri emateko? izuli ziren laurak, halako batean, ikastetxetik; egon ziren etxe inguruan zain, aita noiz helduko; heldu zen hura txoferrarekin batera bere automobilean, ireki zuen atea, besarkatu zituen lau semeak banan banan, eta esan zien:
‎lehen planoan, biak azaltzen dira, Teofilo Maria eta Tasio, elkarren alboan, bataren besoa bestearen bizkar gainean, esku hedatuak lagunaren alde bereko besoari heltzen diola, heltzen eta estutzen, albotik itsatsitako gorputzak itsatsiago gerta daitezen edo; atzeko planoan, berriz, Tasioren maserati zuria. Tasiok behin baino gehiagotan aitortu zion Teofilo Mariari ezen bera bere automobil hartan sentitzen zela benetan boteretsu: boterearen mila aurpegiren artean, maseratia zuela, alegia, berearen ikur; horregatik, beharbada, boterearen ikurra atzean zutelako, Tasio Loidik argazkian erakusten zuèn begirada kementsua zen oso, argazkia zuri beltzean izateak koloretasunaren su artifizialak ekidin eta benetakoago bihurtzen zuen, beharbada, argazkiaren mamia?, baina Teofilo Mariarena ere ez gutxiago?
‎Eta Teofilo Mariak balaztatu. Timoteo txoferra hiru hilabete lehenago hil, eta Teofilo Mariak hartu zuen bere gain automobila gidatzeko ardura?, eta langatik hamar bat zentimetrora gelditu zen ibilgailua.
‎...zirela, buruz buru; saiatu ziren langile batzuk haiek elkarrengandik bereizten, baina sua itzaltzen saiatu orduko, beste puntu batean piztu zen garra, Venancio Laín eta Felipe Briones ere mutur joka hasi baitziren, suhiltzaileen ahalegina, handik aurrera, alfer alferrikakoa gertatzen zela, bi puntutan piztutako sua langileen eremu osora zabaldu baitzen; orduantxe, baina, Teofilo Maria agertu zen, bere automobilean, atzetik berrogeita hamar polizia zaldizko zituela; Teofilo Maria hantxe gera zitekeen, automobilaren barruan, Poliziak langileak nola astintzen zituen ikusiz –bazituzten hartarako bi arrazoi: alde batetik, langile batzuk Pedro Lakanda eta Martin Belzunze bahitzen ahalegindu izanak ez zuen gutxiago merezi; bestetik, bazirudien ezen langile sutsu batzuek ateak zaintzen zituztèn zaintzaileen aurka ekin ziotela orduantxe–, baina Teofilo Maria irten egin zen, zilarrezko eskutokian orbetarren armarria grabatuta zuèn bastoia, solemnitate handiko ekitaldietarako erabili ohi zuena, eskuan; irten ez ezik, langileen esparrura ere hurbildu zen, bizkar buruak zut, harro antzean, bastoiaren mugimenduak pausoetara dotore egokituz, gerra orduantxe hastekotan zèn jeneral bat iduri; sonbreirurik erabiltzen ez zuen arren –ile beltz ederra zuen, gomaztatua eramaten zuena–, egun hartan bai, mementoari solemnitate berezi bat emateko modu bat ere izan zitekeena; eguzkiak –zerumugatik hurbil– aurpegian jotzen zuen, betean jo ere, eta eguzkiaren argiak are haraindikoagoa egiten zuen haren irudia, gizon hura beste lur batetik –heroien lur urrunetik, beharbada– heldu berria balitz bezala.
‎lehen planoan, biak azaltzen dira, Teofilo Maria eta Tasio, elkarren alboan, bataren besoa bestearen bizkar gainean, esku hedatuak lagunaren alde bereko besoari heltzen diola, heltzen eta estutzen, albotik itsatsitako gorputzak itsatsiago gerta daitezen edo; atzeko planoan, berriz, Tasioren maserati zuria. Tasiok behin baino gehiagotan aitortu zion Teofilo Mariari ezen bera bere automobil hartan sentitzen zela benetan boteretsu: boterearen mila aurpegiren artean, maseratia zuela, alegia, berearen ikur; horregatik, beharbada, boterearen ikurra atzean zutelako, Tasio Loidik argazkian erakusten zuèn begirada kementsua zen oso –argazkia zuri beltzean izateak koloretasunaren su artifizialak ekidin eta benetakoago bihurtzen zuen, beharbada, argazkiaren mamia–, baina Teofilo Mariarena ere ez gutxiago...
‎Eta Teofilo Mariak balaztatu –Timoteo txoferra hiru hilabete lehenago hil, eta Teofilo Mariak hartu zuen bere gain automobila gidatzeko ardura–, eta langatik hamar bat zentimetrora gelditu zen ibilgailua.
‎Gero, bazkaldu zuten, joan ziren lau mutilak ikastetxera, deitu zion Reginak Nazariori lau mutilen erabakiaren berri emateko... izuli ziren laurak, halako batean, ikastetxetik; egon ziren etxe inguruan zain, aita noiz helduko; heldu zen hura txoferrarekin batera bere automobilean, ireki zuen atea, besarkatu zituen lau semeak banan banan, eta esan zien:
‎Eta (hau gordean daukate artean) gari nahiz arto eta beste produktuekin erregaia lortzeko prozesua garesti samar nola ateratzen zaien, gastu hori dena gero erregaiari erantsiko diote, autodunak ordaindu dezan. Noski, bere automobilarena eta Estatuko armadaren hegazkinena eta marinako ontziena eta guardia zibilen auto merkeena eta alderdietako nahiz udaletako kargudunen auto ofiziala eta... Hau da azienda tropa nazio haziendaren kargu ipini zaiguna.
2010
‎nahiago zuela, alegia. Goethek ere ordena lehenesten zuen justiziaren aurrean?, erregea bere tronuan, gillotinapean baino, behin gillotina martxan jarriz gero ez baitago amaren semerik hura geldiaraziko duenik! Horregatik poztu nintzen jakin nuenean Alfonso XIII.ak atzerrira egin zuela bere automobilean, onik eta osorik, eta horregatik oroitu nintzen behin baino gehiagotan haren irudiaz, nostalgiaren antzeko sentimenduaren pean, ohartu nintzenean errepublikak bere bide arriskuz josiari ekin ziola, atzeraezinezko prozesu auto suntsitzaile batean.
‎nahiago zuela, alegia —Goethek ere ordena lehenesten zuen justiziaren aurrean—, erregea bere tronuan, gillotinapean baino, behin gillotina martxan jarriz gero ez baitago amaren semerik hura geldiaraziko duenik! Horregatik poztu nintzen jakin nuenean Alfonso XIII.ak atzerrira egin zuela bere automobilean, onik eta osorik... eta horregatik oroitu nintzen behin baino gehiagotan haren irudiaz, nostalgiaren antzeko sentimenduaren pean, ohartu nintzenean errepublikak bere bide arriskuz josiari ekin ziola, atzeraezinezko prozesu auto suntsitzaile batean.
2013
‎Kimu etxe parean utzi, klaxona bizi jo, eta gizon lodikote, ilehori eta zahar bat etxetik irten zenean egin zuen alde Gabrielek bere automobil zaharrean.
‎baita Hamzak eta Koldok elkarrekin egin zezaketèn elkarrizketa edo liburu proiektua ere: nola egin zitekeen (solasaldi huts baten arabera, edo aipuak eta poemak tartekatuz?), non argitaratu (Euskal Herrian eta Balad al Xamsen batera, ausaz), etab??, bere automobilean eraman zituen bisitariak, paraje ezin ederragoetan zehar.
‎Ekialde eta Mendebaldearen arteko gerra, zientzia eta erlijioa, artea, famili kontuak... baita Hamzak eta Koldok elkarrekin egin zezaketèn elkarrizketa edo liburu proiektua ere: nola egin zitekeen (solasaldi huts baten arabera, edo aipuak eta poemak tartekatuz...), non argitaratu (Euskal Herrian eta Balad al Xamsen batera, ausaz), etab... –, bere automobilean eraman zituen bisitariak, paraje ezin ederragoetan zehar.
2014
‎Euskaltzaindiko bilerak donostian izaten zirenean, Gabrielek nor malean bere automobilean eramaten ninduen. Eta Baionara ere bai, bertan batasuna zela eta, txillardegirekin hitz egitera joaten ginenean.
‎ondo gogoan daukat muga pasatzen genuen aldi guztietan, Hendaiako zubiaren erdira heltzean, Espainia aldeko aduana kontrola behin igaro eta gero, bere automobilaren leihoa ireki, ukabila atera eta Gora> Euskadi> askatuta> oihukatzen zuela ozen ozenki, honela amaitzeko, irribarrez: –Hau hemen askatasunez esateko era daukagun baterako, ez dugu aukera alferrik galdu behar?.
2015
‎Bost minutu besterik ez zuen behar izan. Kafea eskatu zuen nik bezala, eta, tarte txiki bat bertan eman ondoren, bere automobilean sartu ginen. Armak arropen azpitik aterata, kargadorea jarri nion bati.
‎Markos bere automobila maitekiro garbitzen ari da. Irakasgai guztiak, zortziak, erlijioa barne, gainditu gabe geratu zaizkio, baina institutuan automobila duen ikasle bakarra da, bere aita kontzesionario baten jabea da eta.
‎Jeromok gertatutakoa kontatzeari ekin zion. GU klubean izandako afari baten ostean, Errioxako ardo onez ederki asko bustitako hartan, Dionisiok apustua egin zuen Jeromorekin eta gau hartan han afaltzen ari ziren beste guztiekin, gauza zela, bere automobila gidatuz, Tolosatik Madrilera iristeko, baina denbora guztian ezkerreko aldetik joanez. Dionisio oso pilotu trebatua zen, behin edo bitan ere Lasarteko zirkuituko lasterketetan parte hartu zuena, eta herritarrek Tolosan ezagutu zuten bigarren autoa berea izan zen.
‎Konbatea amaituta, Gaztañagak eta Uzkudunek elkarri hitzik luzatu gabe jarraitu zuten. Nor bere automobilean, bi boxeolari euskaldunak etxera itzuli ziren, atseden hartzera eta Gabonak senideekin pasatzera, Paulino Donostian, eta Isidoro, denbora luzean etxetik urrun egonda, Ibarran. Oraindik bazen Goiti doktorearen lagunen bat edo beste uste zuena posible zitekeela Paulino Uzkudunen eta Isidoro Gaztañagaren arteko berradiskidetzea.
‎Demetriok Bilboko neskei abisatu zien bere automobila ere aparkatuta zegoela klub aurrean. Batzuek eta besteek elkarri agur esaten zioten bitartean, Julia bizkortasunez hurbildu zen Isidoro zegoen lekuraino, jada irteteko ate ondoan, eta, bere burua aurkeztuz, zoriondu egin zuen biziki.
2017
‎Poltsari tapoia jarri eta atera egin zen. Eskailerak igotzen sentitu zuten, gero Jason, bere automobilean etxe aurretik pasatzen. Gero ez zen sukaldean beste soinurik, bakarrik lapikoaren borbor hotsa eta erlojua.
2018
‎Azkenez, neu igogailuan gora nindoala ikusi nituen, sarrera irteerako kristalezko ateetatik kanpoko aldean; gizon listoa, buztana hanka artean zeramala, lore enpresako furgonetari kristoren burrundadak ateraz andarrari emanda abiadan eskapatzen, eta emazte buru gorantzbegirakoa, bere automobil mandora sartzen.
2019
‎Beste hitzekin esanda, frantziarrek ez dituzte erabiltzen azpiegitura horiek luketen bezain sarri, eta badirudi hori hala dela pagatzeko adina irabazten ez dutelako. Le Figaro5 egunkariak plazaratu zuenez, 2016an Frantzian herritar bakoitzak urtean 6.000 euro gastatu zituen bere automobilean, hau da, gutxieneko soldata diren 13.836,5 euroen %43 Ezin harritu, beraz, periferietan bizi diren jendeak kexu baldin badira erregaien prezioagatik. Frantziako gobernuek errepide eraikitzaileei eta azalera handietako korporazioei baimendu diete AEBetako ereduko azpiegiturak eraikitzea bazter guztietan, baina horiek gehiengoarentzako eskuragarriak lirateke soilik erregaiak AEBetan bezain merke baleude.
‎Athleticek Atotxan jokatzen zuèn egun batean, Maurixio semearen etxera iritsi zen, bazkalorduan, bere automobil erosi berrian, bozina jo eta jo. Ondoan, berriz, emaztea zihoan. Higinia?, bandera txuri gorri bat astintzen, bere aldeko leihatila zabaldutik.
‎Eta, dyane urdina bereganatu zuèn egun berean, nola baitzekien non egiten zuen lan Telmok, eta nola hura baino ordu erdi bat lehenago irteten baitzen lanetik, lantokira joan zitzaion Txefe, eta hantxe aparkatu zuen bere automobil erosi berria, bazter batean. Eta irten zen bulegotik, halako batean, Telmo; abiatu zen citroën txuri gorrirantz; jarri zuen martxan?
2022
‎Ordu berean edo, Karmelok Ibarrekolandako komisaldegirantz gidatzen zuen bere automobila. Irratian Ruper Ordorikaren" Alberto Caioren bisita" abestia entzuten zen.
‎Gogoratu dute, halaber, uztailaren 25ean Boluetako Santana/ Fever dantzalekuaren kanpoko aldean emakume trans gazte bat «nahita» harrapatu zuela gizon batek bere automobilarekin. Egoera kritikoan ospitaleratu zuten, bi hankak «txikituta».
‎Haien denboran, herri batetik bestera joateko ere, ez zen, izan ere, gure garaian bezalako erraztasunik. Ahal zuten bezala ibili zuten haiek, eta gure garaian, berriz, nor bere automobilean joango ziren ia bertsolari denak, eta alde ederra!
‎Lucilerentzat, herria eta etxetzar haiek, kartzelakoak bezain lodiak ziren ateez babestuak, altzariz mukuru betetako areto haiek, beti itxita eta beti hotz, su egurra aurrezteko, huraxe zen zibilizazioaren irudia. Pozez gainezka utzi zuen aitaren etxea, oihanaren erdian galdua; bere ilusioa kalean bizitzea zen, bere automobila edukitzea, noizean behin Vichyra baz  kaltzera joatea... Jasan zuen hezkuntza zorrotz eta erlijiosoarekin, neskatxa ez zen zoritxarreko izan, ez aspertzeko nahikoa baitzuen lorategiarekin, etxeko zereginekin eta pipiak jotako liburuz betea zegoen liburutegi erraldoi eta hezearekin:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia