2017
|
|
Basasto amorosa bezala, begiak itsuturik, ehiztarien artetik iragaten da, edozein arriskutan sartzen da.
|
Bere
amodio desordenatuaz bai, bere maitakeriaz bai, baina gainerakoaz ez du konturik egiten.
|
|
Hala idazten du Elianok ere Lenila zeritzan andre handi batek bere plazerak bere plazerera bere zerbitzari batekin iragateagatik akusatu zituela bere seme propioak erregeren aitzinean, esaten zuela ezen traidore zirela. Eta handik, egiaz edo gezurrez frogantzak eginik, galarazi zizkiela biziak; eta gero, inoren beldur gabe, gelditu zela bere zerbitzariarekin
|
bere
amodio itsuan itsutua (Eliano, De natura animalium, VII, 15 k.).
|
2019
|
|
Baina, bere artean horiek eta okerragoak errepikatzen bazituen ere, ez zuen bake onik. Gorriak ari zen ikusten,
|
bere
amodio propioaren barrenean; eta okerrena da Queirósek tankera hartu ziola haren sufrimenduari, eta, are okerrago, Rangel bera ere jabetua zen bestearen oharpenaz.
|
2021
|
|
Dofinerriaren eta Proventzaren artean bazen zaldun bat, bertzelako ondasunez baino bertutez, edertasunez eta onestasunez anitzez aberatsagoa, damatxo bat arras maite zuena, baina ez dut haren izanik erranen haren gurasoei, etxe on eta handietakoak biak, diedan estimuagatik; eta segurtatzen dizuet kontua egiazkoa dela. Eta zalduna haren maila bereko etxekoa ez zenez, ez zen ausartzen
|
bere
amodioa adieraztera; zeren damatxoari zion maitasuna hain baitzen handia eta perfektua non nahiago izanen baitzukeen hiltzea ezen ez haren desohoragarri izan zitekeen gauzarik nahi izatea. Eta, bere burua haren aldean hain apal ikusirik, ez zuen harekin ezkontzeko neholako esperantzarik.
|
2022
|
|
Baina emakumea, zeinarekin baitugu afera, hain baldin bada zuhurra ezen ezinezkoa baita tronpatzea, eta hain ona ezen ezin baita ez ele onez ez eta opariz ere garaitu, ez ote da bidezkoa ahal den modu oro bilatzea garaitia erdiesteko? Eta aditzen duzuelarik gizon batek emazteki bat bortxaz hartu duela, sinets ezazue emazteki horrek kendua diola bertze ezein bidez ukaiteko esperantza, eta ez ezazue gutxiets
|
bere
amodioari bide emateko bizitza perilean jarri duen gizona".
|
|
" Horiek erran zuen Saffredentek kameleoiaren eitekoak dira, zeina airetik bizi baita29 Ez baita gizonik munduan nahi ez duenik
|
bere
amodioa aitortu eta maite dutela jakin, eta ez dut uste halako amodio suharrik denik, zeina ez den itzaltzen kontrakoaren berri duelarik. Nitaz denaz bezainbatean, berriz, mirakulu nabariak ikusi izan ditut honetaz guziaz".
|
|
Zaldun ikasle gazte batek, dama txit eder batez amorosturik zenak, bere burua eta amodioa menperatu zituen bere helburua lortzeko, nahiz eta hitza ez betetzera eramaten ahal zuten tentazio anitz izan zituen. Eta horrela, atsekabe oro poz eta sari bihurtu zitzaion,
|
bere
amodio irmo, pazient, leial eta beteginak merezi zuen moduan.
|
|
Eta pleinuz tratatua izan zen moduagatik, beraz urrikal zedin akuilatu zuen, halako moldez non zaldunak dena eman baitzuen dama kontsolatzeagatik. Eta dama, abandonatu zuen printzearen galeragatik bere burua sariztatzeko, zaldun hura maitatzen hasi zen, hain bizi non iragan nahigabeak ahantzi baitzituen, eta
|
bere
amodio hura trebeki gobernatzea baizik ez baitzuen gogoan. Eta hain ongi asmatu zuen horretan, ezen nagusi anderea ez baitzen sekula jabetu, zeren, haren aitzinean, ongi begiratzen baitzen gizonari mintzatzetik.
|
|
Vita nova izeneko olerkian forma eta zentzua eman nahi izan zien prosazko pasarteekin lotutako poema labur batzuei. Beatrizekiko maitasun prozesua kontatzen du hartan, bederatzi urterekin ikusi zuenetik hil zen arte
|
bere
amodioa izan zena nahiz eta donna jentile baten bidez bizitzan kontsolatzea lortu. Rime izenez batzen diren hirurogeita hamar olerki solteak, era berean, adierazpen gai eta ikerketa prozeduren beste hainbeste saiakera izan ziren baita, azkenean, Commedia antolatzeko baliagarriak izan ere.
|
2023
|
|
Eta halako larderia eta etxekotasuna esleitu zizkion, arrebarenganat arrats nahiz goizez igorriz, ezen elkarrekin luzaz egoteaz atxikimendu handia sortu baitzen bien artean. Baina nola gizona, nagusia ofentsatuz gero bizia galtzeko beldur baitzen, eta dama, berriz, ohorea, ez zuten,
|
beren arteko
amodio hartan, solasa bertze kontentamendurik hartzen, harik eta Jossebelineko jauna hasi zitzaion arte sarri erraten arrebari kario pagatu zukeela zaldun hura bera bezain etxe onekoa balitz, sekulan ez baitzuen koinatutzat hura baino gehiago estimatuko lukeen gizonik ezagutu. Hainbertzetan erran zuen anaiak ber gauza non, beren artean iharduki ondoren, pentsatu baitzuten ezen elkarrekin ezkontzen baldin baziren aise barkatuko zituztela.
|
|
Garizumaren erdian baziren ere, damak ez zion uzten, ez Pasioagatik ez eta Aste Sainduagatik ere, bere fantasia sutsu haren berri predikariari igortzeari ohiko gutunen bidez. Eta iduri zitzaion, predikariak begiak bera zegoen alderat itzultzen zituelarik, edo Jainkoaren amodioaz mintzatzen zelarik, dena
|
berarenganako
amodioagatik zela; eta, bere begiez zer pentsatzen zuen adierazterik zeukan guzietan, ez zuen gupidesten. Senarrak huts egin gabe egiten zizkion iduriko ihardespenak.
|
|
Horretaz ohartu zen presidentearen sehi bat, haren zerbitzu onean egona zena hogeita hamar urtez, eta, nagusiari leial, ezin egon izan zen hari erran gabe. Presidenteak, zuhurra baitzen, ez zion arinki sinetsi nahi ukan, eta erran zion emaztea eta bera hastantzeko gogoz zebilela, eta, kontua, berak erran bezala, egia baldin bazen, ukanen zuela frogatzeko menturarik, baina, frogatzen ez bazion, pentsatuko zuela gezur hura emaztearen eta
|
beraren arteko
amodioa hausteko asmatu zuela. Sehiak segurtatu zion ikusaraziko ziola erraten zuen hura.
|
|
" Zuk erran bezala, nihaurek ere uste dut erran zuen Saffredentek ezen, gizon arras amorostu batek, egiten duena egiten duela, ezin duela bekaturik egin, ezpada benialki; zeren segur bainaiz ezen, amodioak atxikirik badauka osoki, arrazoia ez duela entzunen ez haren gorputzak ez eta haren enteleguak ere. Eta, egia erraten badugu, ez da gure artean nehor halako eromen bortitzik sentitu ez duenik, eta pentsatzen dut ez dela soilik aise barkatzekoa, ezpada, gainera, Jainkoa ez dela samurtzen halako bekatu batengatik, ikusiz
|
bere
amodio betera heltzeko maila bat dela; izan ere, nehor ez da sekulan haraino heldu, aitzinago mundu honetako amodioaren zurubitik igo gabe. Zeren, Jondoni Joanek erraten duen bezala:
|
|
plazerik handienak hartzeko erretiratzen zen ganbera haren barnean gakotu nuen, eta ni baino anitzez gehiago maite zuen haren konpainian, gainera; eta ganberako armairu batean jarri nizkion bere lagunaren hezur guziak, kabinete batean zer baliosak zintzilikatu ohi diren moduan. Eta haren memoria gal ez dezan, han aterarazten diot mahairat, otordu orotan, koparen orde gaizto haren burezurra; eta hori, ene aitzin aitzinean, bizirik ikus dezan bere hobenez heriotzarainoko etsai bihurtu ninduen hau, eta
|
beraren
amodioz hilik ni baino gehiago maite nahi ukan zuena. Eta horrela, bazkaltzean zein afaltzean hor ikusten ditu atsekaberik handiena eragin behar dioten bi gauzak:
|
|
Eugeni Loyer i
|
bere
amodioaren berri eman zionean, hark baztertu egin zuen; Eugeni renganako zuen amodiozko desiraren frustrazioak dezepzio handia eragin zion Vincenti; bakarrik sentitu zen eta beheraldi handia jasan zuen. Harreman gutxi zituen eta ibilaldi luzeetan eta gutunak idazten ematen zuen denbora; lagun bakarrak prostitutak zituen.
|
|
Udaldi horretan Vincent Keez maitemindu zen eta
|
bere
amodioaren berri eman zion hari, hark beregatik ezer sentitzen oten zuen jakin gabe; Vincentek Keeri esan zion bere burua bezala maite zuela eta berarekin ezkontzera arriskatuko al zen; Kee k erantzun zion: " Inoiz ez; ez, inoiz ez"; handik laster, Kee Amsterdam-era itzuli zen bere semearekin; baina, hala ere, Vincentek ez zuen etsi; uste zuen familiaren presioengatik eman ziola ezezkoa Keek; ondorioz, Kee ri Amsterdam-era gutunak bidaltzen hasi zen.
|
|
Horrela, 1881ko azaroaren 3an (153) eskutitz bat idatzi zion Theori udan Kee rekin izan zuen amodio istorioa kontatuz:
|
bere
amodio agerpenari, ezezko borobilarekin erantzun ziola Keek; gero zalantza izan zuela: ezezkoa onartu edo itxaropena gorde.
|
|
1882ko maiatzaren 14an (193) Vincentek Hagatik Theori idatzitako eskutitzean Tersteeg eta Mauveren jarreraz idazten jarraitu zuen Vincentek; gainera, Kee rekin izandako harremanaz oroitzen zen; Kee k baztertu egin zuela eta Bruselara hura ikustera joan zenean, hiru egunez han egon zela eta Kee k ez zuela ikusi nahi izan; Kee ren gurasoek esan ziotela alaba derrigortu nahian zebilela; Amsterdam-en Kee ikusi nahi izan zuenean, haren gurasoei esan omen zien: Utz iezadazue hura ikusten, nire eskua suaren gainean mantentzeko gai naizen bitartean; Amsterdam-eko pasadizo horrek Vincenten begiak ireki zituela azkenean; Amsterdam-etik itzuli zenean
|
bere
amodioa eraila izan zela sentitu zuela, baina heriotzaren ondoren berpizkundea etorri zela. Vincentek zioen Tersteeg en kritikak ez zitzaizkiola axola; Millet-en The diggers eta De Groux en Le Blanc des Pauvres ikustea nahikoa zuela, Tersteeg txikia eta ezdeusa ikusteko.
|