Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
‎b) Argudio deduktiboan abiapuntuko hipotesia aurrekoaren kontrako noraanzkoan formulatzen da: mota edo espezie bateko kide gehienez egia dena, egia da motaedo espezie bereko ale edo kide batez, nahiz eta hain begi bistakoa ez izan.
2003
‎Oso preziatua da barrualdean jartzeko, itxura originala baitu, eta apaindurarako balio handia ematen baitio. Kanpoan, bere aleak epifita gisa landu daitezke, zutoin edo zuhaitz bati eutsiz, edo loreontzietan hazten utziz, batez ere barruan. Altze adarra barrualdean lantzea erabakitzen bada, komeni da ipurdia apal baten gainean jartzea edo otar batean zintzilikatzea, hostoak airean gera daitezen, zintzilik dagoen ale bat balitz bezala.
2004
‎Oso gomendagarria da landarea leku finkoetan edukitzea, tokietara ohitzen baita eta joan etorriek estresa eragiten baitiote eta, ondorioz, hostoak eta loreak galtzea. Aldi berean ale bat baino gehiago landatzeak ere ondorio onuragarriak ditu; izan ere, batzuk elkarrengandik hurbil jarriz gero, “mikroklima” bat sortzen dute, eta horrek lagundu egiten die ingurumen hezetasunaren beharrak asetzen. Ia landare guztiak bezala, nano laranjak (batez ere gaztea denean) bi urtetik behin ontzi handiago batera eraman behar izaten du, edo sustraiak azpitik ateratzen direla ikusten denean, edo hosto berririk ez dela ateratzen nabaritzen denean.
‎Kasu horietan, ale guztiak erauzi eta berriak ez landatzea gomendatzen da, gutxienez hamabi hilabete igaro arte. Oidioaren erasoaren ezaugarri nagusia polibila zuria da, bere aleen hostoetan metatzen dena, eta batez ere horiek leku ilun batean daudenean agertzen da. Hori saihesteko, leku argiago batera eraman ahal izango dituzu, edo intsektizida sistemiko bat erabili.
2005
‎Beste estrategia bat ere bada produktu beraren ale bat baino gehiago erosita merkeago erosiko dugula esatea, nahiz eta, egiatan, duktu beraren ale edo pakete bat baino gehiago erostera bultzatzen gaituzte, aurrezteko estrategia ezin hobea dela esanez. Gehiago au aurrezten duguna gutxi izan, bat 100 euro eta hiru 299 euro, adibidez?.
‎Beste estrategia bat ere bada produktu beraren ale bat baino gehiago erosita merkeago erosiko dugula esatea, nahiz eta, egiatan, duktu beraren ale edo pakete bat baino gehiago erostera bultzatzen gaituzte, aurrezteko estrategia ezin hobea dela esanez. Gehiago au aurrezten duguna gutxi izan, bat 100 euro eta hiru 299 euro, adibidez?.
‎Tipikoa izaten da isolatuta bizi diren animalietan, esate baterako lur zizareetan eta armiarma batzuetan. Taldekamendu uniformea ere arraroa da, oro har inguruneak nahikoa heterogeneoak baitira; espezie bereko aleen arteko lehia oso handia denean aurkitzen da, baita populazio sesiletan ere, esaterako koral kolonietan. Taldekako banaketa edo banaketa kutsakorra izaten da arruntena, eta faktore batzuen menpe egoten da, hala nola ingurunearen heterogeneitatea, ugalketa mota, klima eta espeziearen jokabide soziala.
2006
‎Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak jakinarazpen baten bidez jakinarazi zuen La Lagunako Unibertsitateko Animalien Biologia Saileko kideek aurkitu zutela Tenerifeko zigarro apteroa. Animaliak familia bereko aleak ditu La Palman, Kanaria Handian eta La Gomeran, nahiz eta bakoitzak berezitasun berariazkoak izan, gehitu zuen. Aurkitutako espezieak egokitzeko gaitasun handia du, Sailak nabarmendu zuenez.
‎Hala ere, ez da beti beharrezkoa izaten loreontzia aldatzea. Ikusten badu perfekzioa eta haren kolorea bat datozela, edo, bestela, lorontziak zigilatu edo koloreztatu eder bat duela, bere alearekin nabarmendu nahi duena, sustraiak eta aireko zatia proportzionalki moztu ditzake, eta alea birrindu, jatorrizko lorontzian gorde ahal izateko.
‎Dekolorazioa ager daiteke, halaber, landareak ezin badu fotosintesi prozesua egiteko beharrezko mikroelementuren bat hartu, eskuarki, bere substratuak ez duelako edo agortu egin delako. Arazo horiek konpondu nahi baditu, bere aleak ordaindu ditu eta bere hostoak berriz erortzeko produktuak erabili. Hala ere, kontuan izan ongarria ez dela produktu fitosanitarioa, baizik eta haren aleak oinarri duen substratuaren nutrizio osagarria; beraz, beharrezkoa da lehenik izurriteak desagerraraztea eta ondoren ordaintzea.
‎Eta komunikazio estrategia integral horretan, bertsolariek eurek bere alea jarri dute. Erraza zaie jendartean jardutea, ohikoa da beraientzat.
2007
‎Dena dela, ezin da esan arrain ale bakoitzaren merkurioaren zer ehuneko den metil merkurioa, ikerketek erakutsi baitute espezie bereko ale batetik bestera asko aldatzen dela. Horregatik, suposatzen da arrain espezie bakoitzak batez beste duen merkurio guztia metil merkurioa dela, badaezpada ere.
‎Udazkenaren erdialdean nartziso, tulipan, jacinto edo muscarien erraboilak landatu baditu, eta fruituak ematea lortu badu, negua ondo sarturik, bere ale eder eta loratuak ikusiko ditu. Landare erraboilakar horiek guztiek oso antzeko zainketak behar dituzte, eta, beraz, landareak jardinera berean hazten badira, errazago landatuko dira.
‎Itsasoaren egoera txarra zela eta, atzo, bost adituk osatutako talde batek 1,6 metroko marrazo gris eme bat harrapatu zuen, egunero Miracle hondartzaren inguruan (Tarragona). Bartzelonako Aquariusera eramatea da asmoa, hango instalazioetan espezie bereko aleak baitaude. Animalia harrapatzeko gailua 7:30ean muntatu eta 14:00etan desmuntatu zen.
2008
‎Zehazki, ikusi dute ama bereko aleak ontzi berean elkarrekin landatzean sustraiak gutxiago garatzen dituztela ama desberdineko aleen ondoan baino. Ikertzaileek ez dute argi ahaideek beren sustraien garapena murriztu egiten duten edo ahaidetasunik ez duten aleek handitzen duten garapen hori, baliabideak lortzeko lehian.
‎1938an, ordea, zelakanto bat harrapatu zuten bizirik Hegoafrikan. Ez zen aurreko garaietako espezie bereko alea, baina bai oso antzekoa.
‎12 Liburua amaitu ondoren, argitaratu zen. Eta nik ez dut alerik izan, Joseba Etxeberria adiskide eta fraile frantziskotar zintzoak bere alea eman zidan arte. Lehen argitalpenekoa daukat soilik, eta ez daukat, hartaz, Joxe Azurmendik argitalpen berrirako egin zion epilogoa, eta ezin juzka dezaket nire adiskideak esana (adiskide dut Joxe, eta hark esana ondo egongo da segu ru).
2009
‎Izan ere, ondo ezagutzen den espezie bat da, genoma ia osoa ezagutzen da, eta gizakiarekin duen parekotasuna% 85 ingurukoa da. Horretaz gain, azkar hazten da, eta ez du zaintza berezirik behar; hori dela eta, aldi berean ale askorekin egin daiteke lan, eta emaitzak azkar lortzen dira.
‎Gehiago ere esango dizut: ez al da egoista senar emazteei ahalik eta seme alaba gehien edukitzeko eskatzen dien apaiza, berak alerik ez dakarren bitartean. Apaizak Jainkoaren izenean egiten du bere egitekoa, baina ezin al dezaket nik antzeko zerbait egin eta Jainkoa laudatu neure bidetik?
‎Aurten ehun urte bete dira Maria Arizmendi Isasa urnietar euskaltzalea jaio zenetik. Urnietako herriak omenaldia egin dio urtean zehar eta Iñistorrak lehiaketa horri bere izena emanez bere alea jarri nahi izan du. Gauza jakina da Maria Arizmendiren jarduna euskal antzerkia, euskara eta folklorea suspertzera bideratu zela nagusiki eta bere lanari esker eutsi zitzaiola neurri handi batean Urnietako euskal giroari Frankismoaren urterik zailenetan.
‎Gehiago ere esango dizut: ez al da egoista senar emazteei ahalik eta seme alaba gehien edukitzeko eskatzen dien apaiza, berak alerik ez dakarren bitartean. Apaizak Jainkoaren izenean egiten du bere egitekoa, baina ezin al dezaket nik antzeko zerbait egin eta Jainkoa laudatu neure bidetik?
‎" Bizitzaren zuhaitza" deitu zioten," basoetako lizarra" ere bai. Bere ale gorri biribilok estimazio berezia zuten druiden liturgiako ospakizunetan: espiritu gaizto eta aire txarren aurka sarri erabili zituzten.
2010
‎Nire autoa aparkatu aurretik bere ale berri ederra ikusi dut bigarrengoz, badirudi-eta patuak nahi izan duela supergizona orain eta hemen nire zain egotea. Berak al dauka gakoa (giltza)?
2011
‎Hamazazpi lagunek utzi dituzte beren lanak azkeneko bost egunetan.Iragan berri diren hauteskundeekiko eta, oro har, Espainiarekiko halako urrutiratze bat erakutsi dute parte hartzaile gehienek, eta tonu eszeptikoa nagusitu da haien lanetan. Urrutiratzea eta eszeptizismoa muturreraino eramanda, bozik ez emateko aholku garbi eta ziurra eman du bere alean Xabier Rico Hurtadok: Hauteskundeak badatozberriz ere ate jokademokrazia faltsuadenok lotzen gaitun sokapartitokrazia zorrotzaparlamentuan dago tasuminduen suminduragoraka eta borborkapolitikoen arteangezurretako borrokabankariekin pagotxalangileekin oztopaagintariak badiraherritarrekin despotahobe genuke botoazarama kutxara bota! Nolanahi ere, urrutiratzeak urrutiratze eta eszeptizismoak e...
‎Hamazazpi lagunek utzi dituzte beren lanak azkeneko bost egunetan.Iragan berri diren hauteskundeekiko eta, oro har, Espainiarekiko halako urrutiratze bat erakutsi dute parte hartzaile gehienek, eta tonu eszeptikoa nagusitu da haien lanetan. ...olitikoen arteangezurretako borrokabankariekin pagotxalangileekin oztopaagintariak badiraherritarrekin despotahobe genuke botoazarama kutxara bota! Nolanahi ere, urrutiratzeak urrutiratze eta eszeptizismoak eszeptizismo, parte hartzaile gehienek boza ematearen alde agertu dira, eta izan da boza emango zion alderdi jakinaren berri argitasun osoz eman duenik ere.Iñaki Aurrekoetxeak atzo bidali zuen bere alea Berriketan.info ko B Puntua atalera, hauteskundeak pasa eta gero, parte hartzaile gehienek adierazitako sentimenduak laburbilduz bertso dotorean: Hauteskundeak badatozberriz ere ate joka, memokraziak jarri dulau urteroko azoka.Monkloa beherapenetan, bi saltzaile txar mokoka; eta gaur ondorioeiegiten diegu hozka.Euskal Herriaren aldejoan zen atzoko bozka, «orain zer egingo dute?», artega da...
‎Aurkezpenera gerturatzen denak mapa osatzeko lanaren nondik norakoak ezagutu ahal izango ditu lehen eskutik, eta mapa beraren ale bat jasoko du opari. Era berean, mapa formatu digitalean ere aurki egongo da eskuragai Artziniegako Udalaren web-gunean, bai eta paperean ere Udaletxean bertan.
2012
‎Euskal Liburu eta Disko Azoka ijitoen kultura ezagutarazten saiatuko da eta Euskal Dendak ere bere alea jarriko du bide horretan. Merkatu plazako atarian Jose Berrio artisauak romanierazko Mitsho avile (‘ongi etorri’, euskaraz) mezuagaz egingo die ondoetorria bisitariei.
‎Errusiako Progress ontziek ere parte hartu dute zeregin horretan. NASAk ere bere alea jarriko du aurki lan horietan; uda honetarako Dragon izeneko zamaontzia eramango du ISSra. ESAren zamaontziak baino txikiagoa izango da.
‎ETAren jarduera gero eta urriagoa eta bazterrekoagoa zen azken urteetan, baina oraindik ere euskal gizartearen ohiko bizitza baldintzatzeko indarrarekin. Bost hamarkadaren ondoren, gizarteak behar zuen bakea eta elkarbizitza eraikitzeko aukeratxo bat eta ETAk duela urtebete jarri zuen bere ale nagusia: borroka armatuaren behin betiko amaiera.
2013
‎Horrexegatik, indibiduo baten mehatxu batekiko erantzuna malgua izaten da. Nolanahi ere, askotan espezie, populazio, sexu eta adin bereko aleen artean bereizkuntzak egin daitezke, bakoitzak bere erara jokatzen baitu. Gainera, erantzun horiek sendoak dira, hau da, animalia berak berdin jokatzen du egoera edozein dela ere.
‎Lan gehiena K. Mitxelenak egin zuen: zinema eta literatur kritika, eta letra eta arte munduko famatuei egindako elkarrizketen bitartez eta, baina A. Arruek ere bere alea ekarri zuen: gastronomiari buruzko artikulu eta beste zenbait literatur kritikekin eta; inork ukatu ez diona, bestalde!
‎Kontagintzan zailagoa da izen pare bat bereiztea, hogeitaka izan baitira bere alea ekarri duten idazleak. Lerrook idaztean oraindik kalera atera ez bada ere, lanaren tamainagatik eta egilearen nortasunagatik, pentsatzekoa da Bernardo Atxagaren Nevadako egunak izango dela aurtengo liburu aipagarrienetakoa.
2014
‎Bertsoak baino ugariagoak dira hemen gitarra eta trikiti doinuak, dantza saioak, eztabaida sakonak eta txisteak. Udaleku hauetan sormenari gorazarre egiten zaio, bakoitzak bere alea ezarriz, diziplina anitzen uztartzearen emaitza den obra bakarra osatuz azkenean. Sormena bitarteko dugu, eta balio jakin batzuk oinarri.
‎Ekarpenik handienetakoa izan daiteke beren desadostasuna azaltzeko aukera izango dutela. Arazoa zein den guztiok dakigu, baina arazo horretan bakoitzak bere alea nola jarri dezakeen eskainiko diegu.
‎Ez. Gehiengoa da komunitate erdalduna, eta ez badu bere alea jartzen, komunitate minorizatuak zail dauka. Komunitate hegemonikoak zerbait egin du, edo eginarazi zaio.
‎Isiltasunak ez dio lagundu azken urtean. Gertatutakoaren kontakizuna eraikitzen bere alea jarri behar du, eta Fagor Etxetresnen krisia itxi behar du. Ezinezkoa da hori lortzea jazotakoa eta zergatik jazo den aztertu gabe, eta azterketa horren emaitzak kontuan hartu gabe.
2015
‎Hizkuntza txikiaren literatur sistemaren esku ala hizkuntza txikiaren metropoliaren esku? Metropoliko sistemak bere baitako ale exotikoak kanporatzeko borondatea izan ohi du, zentralitateari kutsu exotikoa ematekoa. Euskararen kasuan, adibidez, sarri zubi hizkuntza bidez egiten dira itzulpenak, gaztelaniaren bitartez, eta itzuli diren gauza askok ez dute islatzen euskaraz esaten den gauza berbera:
‎Etxeberriaren eta Iruinen hitzaldiak Alderdien Legearen irizpideak eta Auzitegi Gorenak ezarritako jurisprudentzia goitik behera betetzeko pentsatuta zeuden, legeak berak eskatzen zuena baino urrunago joanez, badaezpada ere. Gara egunkariak bere alea jarri zuen, ezker abertzaleko irakurleei Iruinen eta Etxeberriaren hitzak errazago irensten laguntzeko. Lehen orriko zein barruko izenburuetan ez zuen nabarmendu ezker abertzaleak ETAren indarkeria inoiz baino hitz argiagoekin arbuiatu zuela, Sorturen sustatzaileek, ilegalizatzaileak?
‎Berotu da eliz barruko giroa, eta ezagutzen ez dituztenen artean, aise zabaldu da arrotzekiko herra eta mesfidantza. Hurbildu dira lekukoak magistratuaren ondora, eta hizketan hasi dira, bakoitzak bere alea emanez: Jon Grimssonek azaldu du suzko arma batekin mehatxu egin ziotela bere etxean, eta bizitza galtzeko benetako beldurra pasatu zuela.
‎Hainbeste ikasi zuen, eta hainbesteko beharra zegoen 1960ko hamarkadako Kuban, ezen 12 gradua gainditu zuenean, umeei eskolak emateari ekin zion. Goizetan etxaldeko beharrak egiten zituen, eta arratsaldean eskolara joaten zen, gogotsu, alfabetatze lan erraldoian bere ale txikiak jartzera. –Guretzat oso garrantzitsua zen eskola, zeren ordura arte, usaindu ere ez baikenuen egin.
‎Sergio Gomez: " Bakoitzak bere alea jartzea ezinbestekoa da"
2016
‎Franco hil eta berehala, Espainiako egoera politikoa aldatzera zihoala eta, euskal alderdi edo mugimenduak hasiak ziren beren posizioak azaltzen gai politiko axolazkoenen aurrean, eta Txillardegik bere alea ekarri nahi zuen eztabaidara, jakina, haien arteko elkarrizketaren beharra lehenesteaz eta ezin premiazkoagotzat jotzeaz gainera.
‎Urduriegi jarri zen? Maite Odriozolak antologiaren bere alea ziztu bizian eskuetan hartu eta irakurri behar zituen poemak hasi zen agudo bilatzen, laster bere txanda izango zela konturatuta. Lorea Garitaonandiak bereak bukatu eta txalotxoak agortu bezain laster hasi zen Antxon Bengoetxearenak errezitatzen Etxepare Institutuko zuzendaria.
‎Herritarren artean urruntasuna, bazterkeria, ezinikusia, beldurra, isiltasuna eta bestelako sufrimenduak eragin dira. Jakin badakigu zauri sakon asko dagoela oraindik orbaindu gabe eta, ziurrenik denbora eta lanketa handia duela guztiak ondu arte.Villabonako Udalak, bide honetan bere alea jarri nahi du, jakinda ez dela erraza izango. Zentzu honetan, indarkeriak eragindako ondorioen inguruan lan egiteko Memoria eta Bizikidetza Batzorde berezi bat eratu dugu udal talde politiko ezberdinen ordezkaritzarekin.
2017
‎Hala ere, gauzak ondo egin izanaren ustea dugu, eta igandeko festari heltzeko prest eta gogoz gaude. Auzoan lan handia egin da antolaketari heldu genionetik, eta jende askok jarri du bere alea.
‎Egin dezagun elkarrekin amets, eta jarrai dezagun indartzen indartzen gaituena. Bakoitzak bere alea jartzen du lurralde honetan, ahal duena, eta behar duena jaso. Komunitateak indartzen du ARGIA, komunitatean sinesten dugu, eta komunitateak proiektuan sinesten duelako gara sinesgarriago.
‎Foro Sozial Iraunkorra ere bere alea jartzera doa «euskal presoen eta iheslarien gizarteratzea errazteko», bihar, Iruñean, «adostasun zabal eta zeharkako» baterako oinarriak aurkeztuko dituelako. Martxoaren 10ean egin zuen gaiari buruzko IV. Foro Soziala, Donostian; geroztik dokumentu bat taxutzen aritu da, eta finkatu ditu ardatzak.
‎Gaztedi zinegotziak herriko gazteak prozesuan parte hartzera animatu ditu: “Gazteok beharrak ditugu, eta behar horiek asetzen lagunduko digun Gazte Zerbitzu bat Zarautzen izatea itzela da; baina horretarako, gazte guztiok, norbanako orok bere alea ipini behar du, zerbitzua guztion artean osatu, eraiki eta martxan jartzeko".
2018
‎Emileren kasuan, kontrara, bere buruaren ugazaba izan dadin heziko du tutoreak mutila, hartara Rousseauren kontratu sozialeko partaide gisa dagokion lekua har dezan. Bere alea jar dezake ordena zibil partizipatibo bat sortzeko, non herritar gizonezkoak lotuta egongo baitira beren buruari ezarririko legeen bitartez soilik. Dena den, Emilek ez du heziketaldia bukatuko eta ez da bene benetan bere buruaren ugazaba bihurtuko harik eta tutoreak lehen aldiz modu esplizituan agindu bat ematen dion arte:
‎Agian, idazle ez direnak ere arituko ziren ahalegin horretan, eta horregatik esango da orain, telebistan behin entzun nuenez, ez dakit zer futbol jokalari «alderrai» ibili zela partida osoan. Bere alea jarri zuen, gainera, hizkuntzaren prestigioa handitzeko, eta arindu, aldi berean, gerrarekin eta ondorengo diktadurarekin euskal kulturan gertatutako etena. Ekiten diot orain lortu gabeko helburuez pentsatzeari, eta iduri zait bat batean burua erlategi bihurtu zaidala, eta erle guztiak haserre daudela, borrokan hasteko prest.
‎Honen ondorioz: lan egiteko zailtasunak bere alea, sarritan gehiago kostatzen da beste ogiek baino garestiago. Zer maridarekin.
‎Baliteke pertsona bakoitzak euro bat baino ez jartzea proiekturako, baina guztia batuta, diru asko lortu daiteke. Bakoitza bere alea jarrita aldaketa garrantzitsua lortzea da helburua.
‎Hori dela-eta, dei egiten diegu gazteagoei herriko elkarteetara etortzeko”, esan dute. Bakoitzak bere alea jarrita, Zornotza hobe bat lortuko dutelakoan daude. “Emakume gazteek euren kezka eta ardurak dituzte, eta horregatik antolatzen dira", dio Gilek.
2019
‎Batzarrak berriz ere N. Oleagaren esku utzi zuen hori bideratzea. Baimenik lortu gabe, Euskera zenbaki berriko aleak banatzen hasi ziren argitaletxetik.1099 A. Ibinagabetiak, adibidez, azaroan bertan jaso zuen bere alea Parisko erbestean.1100 Hori oso arriskutsua zen. Buruordeak agerkaria 15 pezetako prezioan saldu nahi zuen eta harremanetan zegoen Donostiako liburu dendekin gordailua eta propaganda bideratzeko.1101 Tolosako Editorial Muguerza k, 48 orrialdeko Euskera agerkariaren 500 alegatik, 3.200 pezetako faktura egin zion Akademiari abenduaren 10ean.1102
‎Bizitzaren zuhaitza deitzen zioten, basoetako lizarra ere bai, gure basa lizarraren kideko. Bere ale gorri biribilok estimazio berezia zuten druiden liturgiako ospakizunetan: espiritu gaizto eta ahaide txarren aurka sarri erabili ohi zituzten.
‎" Longas trabajo en Pamplona entre 1776 y 1791"), denbora tarte horretan kokatzen baita argitalpena. Bertako alearen fotokopia erabili izan dugu hemen (orain sarean: ://www.liburuklik.euskadi.eus/handle/ 10771/ 8884>).
2020
‎Dena dela, nabarmendu dute jendea elkartera batzea komeni zaiela. " Bakoitzak bere alea jartzen du Elkarguneko txandetan, baina beste hainbat lanketa dauzkagu esku artean: egunero lan mordoa egoten da egiteko".
‎Elkarrizketa Sozialerako Mahaia «erdigune» bilakatzeko helburua helarazi du Azkue sailburuordeak, «neurriak» hartzeko garaian, «enpleguari eta langileen osasunari eusteko». Hurrengo bileretan alde bakoitzari bere alea jartzeko eskatu dio, halaber, «berreraikuntza ekonomikoaren alde».
‎Miguel, Ramon eta Ruben batu ziren gero, eta beste hainbat musikarirekin ere jo dugu urte hauetan. Bakoitzak bere alea jarri du proiektuan. Horrela sortu dugu “Gwa Ya” estiloa.
‎Olatzek gaineratu duenez, atzerritik ere iritsi dira bertsoak. “Nekane Txapartegik Suitzatik bidali zigun bere alea, Arantxi Padillak Kolonbiatik, El Salvadorretik ere iritsi zaigu bertso bat, baita Zeelanda Berritik ere”. Kasu deigarri baten berri ere eman du Mikelek.
‎" Sorkuntza eta irudimen fase berri bati ekingo diogu eta horretarako guztion ekarpena ezinbestekoa da, guztion artean koloreztatu eta alaituko baititugu auzoak. Buruari ekin eta bakoitzak bere alea jartzeko deia luzatu nahi dugu, musikariak, antzezlariak, sukaldariak, txosneroak…".
‎Haustura ia. Eta ez zen ajearen kontua, laguntzen bazuen ere, jakina, bere alea ipinita. Garunak krak ez, zapart egina zidan.
‎Ez zen batere zaila hura ikustea, apal batean, liburu ilara baten gainean utzia bainuen, postaz jasotako goizean berean, hiru hilabete lehenago. Bere ale bakarreko liburua inprimatu ondoren, deus esan gabe igorri zizkidan guk erabilitako orriak, bolaluma gorriz eta berdez eginiko oharrez eta urratuz josiak. Poliziek egundoko aurkikuntzatzat jo omen zuten azala, atzealdean bidaltzailearen izena eta helbidea irakurri zutelarik.
‎ez dira saltzen. Dendan hilabete batzuk egin ostean atzera barrura ekartzen ditugu; hor arrantzatzen ditu Rafak bere ale garratzak.
‎Lagunek ere ekarri zizkiguten liburuak etxetik, saltzeko. Karmelok dio bonuak egiten genizkiola bere aleen truke.
2021
‎Adjektiboen ordez, izenak edota aditzak erabiltzen dituzte hizkuntza horietan. Bestetik, hizkuntza batean kategoria bati egozten zaizkion ezaugarriak, beste hizkuntza batzuetan ez dira beti kategoria bereko aleetan aurkitzen. Bestalde, hizkuntza batean oinarrizkoa dirudien kategoria batek, beste batetik eratorria irudi lezake beste hizkuntza batean.
‎Irizpide morfosintaktikoek ale lexikoen banaketa morfologikoari eta sintaktikoari egiten diete erreferentzia, hau da, ale horiek aldamenean izaten dituzten hizkiei edota hitzei erreparatzen diete. Pentsatzen da kategoria bereko aleek modu berean jokatzen dutela ondoan izan ditzaketen hizkiak eta hitzak onartzerakoan. Esate baterako, goian (§ 11.1a) aipatu ditugun mahai eta erle hitzak a edo bat determinatzaileekin ager daitezke (mahai a, erle a eta mahai bat, erle bat), eta onartzen dute adjektibo batek modifikatzea, adibidez, handi k (mahai handia, erle handia).
‎Esate baterako, goian (§ 11.1a) aipatu ditugun mahai eta erle hitzak a edo bat determinatzaileekin ager daitezke (mahai a, erle a eta mahai bat, erle bat), eta onartzen dute adjektibo batek modifikatzea, adibidez, handi k (mahai handia, erle handia). Hortaz, esan genezake mahai eta erle multzo bereko ale lexikoak direla eta ondorioztatu genezake, gainera, determinatzaileen eta adjektiboen ezkerretara agertzea izen kategoriaren ezaugarria dela, euskaraz bederen. Alabaina, norbaitek pentsa lezake izenak ez direla testuinguru horietan ager daitezkeen bakarrak; izan ere, adjektiboak euskaraz determinatzaileekin azaltzen dira:
‎Mauretania Comics eko hamsei zenbakietan argitaratu zituen bere alerik behinenak Reynoldsek, eta lehen eleberria eman ahal izan zuen lau urteren buruan: Mauretania (Penguin Books, 1990).
‎Gure aldetara. Nafarroako emakume bertsolariak diskoan ere bere alea jarri du lesakarrak, eta bere ustez, «bertso sorta aunitzez osaturiko bilduma ederra» gelditu da. «Denetarik dago, bai gaietan baita estiloetan ere», eta «niretzat opari eder bat izan da hor parte hartu ahal izatea eta emaitza kolektiboa hartzea».
‎“bertsolaritza sendo, osasuntsu eta anitza egertu da”. Pandemiak sortutako egoerari erantzun eta “kultur plazak biziberritzeko ahaleginean” bere alea jarri dutela aipatu zuen. “Finala ere izan dadila bultzada eta aldarri”.
‎San Jose Egoitzaren sorreran ere bere alea jarri zuen Arenasek. Miserikordiari irtenbide bat aurkitzen hasi ziren.
‎Iraganeko idealen porrotak, greziarren artean, beste garai batzuen nostalgia bizia sortu zuen, baina baita, aldi berean, heroiei buruzko aspaldiko kontakizunen parodia egiteko dibertsioa ere. Alexandrok mundua Iliadako bere aleari atxikia konkistatu bazuen, handik gutxira poeta anonimo batek irrigarri utzi zituen elezahar haiek Batrakomiomakia izeneko epopeia komikoan, zeinean Masail putz igelen erregearen eta Papur lapur saguen printzearen gudarosteen arteko gerra kontatzen baitzen. Jainko eta mitoenganako fedea itzaliz joan zen, eta, haren atzean, nahasian begirune faltak, nahasmenak eta nostalgiak osatutako lorratz bat utzi.
2022
‎Azken boladan ahantzia edo isildua izan den aktualitatea plazara ekarriz batzuetan, eguneroko bizitzak aurrera segitzen duela adieraziz. Makean hasi zen, Donibane Lohizunen bukatu, Ipar Euskal Herriko herri zenbaitetan bere alea utziz. Aurtengo txapelketak, leku gutti duen tokietara ere ekarri du bertsoa; Bardozera, adibidez.
‎Denok daukagu zer esana, nahiz eta batzuk ausartagoak garen, ausartegiak batzuetan. Bakoitzak bere alea uzten du, baina gai gehienei buruz ez dakigu askorik. Plazera sortu dit irratia berriz barrutik ikusteak.
‎Gizarte Gaietako ministroak, Lara Hallengrenek, nabarmendu zuen ikerketak arreta berezia jarriko diela Txinari eta Txileri. Bestalde, The Guardian eko artikulu batean, Adopzio Zentroko gaur egungo zuzendari Kerstin Gedungek adierazi zuen legeek hobera egin dutela eta zentro horrek jadanik bere alea jarri duela nazioarteko adopzioetarako gidalerro eta arau etiko batzuk sortzeko.
‎Gas horniduraren erronka gero eta modu gordinagoan plazaratzen ari da herrialdeen artean. Gazprom Errusiako gas hornitzaileak bere alea jarri zuen atzo, Europako Batasunean izua zabaltze aldera. Haren arabera, Batasuneko herrialdeek 800 milioi metro kubiko gasaren defizita izango lukete batez beste aurki hasiko den negua bereziki hotza balitz.
‎Estudiantes taldeak oharra zabaldu du Rementeriaren heriotzaren berri izan eta gero eta zaleek" izugarri maite" zuten jokalaria zela nabarmendu dute," jokalari borrokalaria izatearen fama baitzuen". Estudiantes taldearen hazkunderako urte garrantzitsuak izan zirenetan bere alea jarri zuela ere azpimarratu dute," 80ko hamarkada mitikoa izan baitzen Magariñosen, eta gure kluba asko hazi zen Paco Garrido entrenatzailearen eskutik eta Pedro Rodriguez, Vicente Gil, edo Carlos Montes jokalariei esker, eta noski, baita John Pinone eta David Russell jokalari handiei esker ere", adierazi du Madrilgo kirol taldeak. " Gure egiten dugu une gogor hauetan familiakoek eta ingurukoek sentitzen duten mina eta bere omenez minutu bateko isilunea gordeko dugu Urrezko LEB Ligako Movistar Estudiantes eta TAU Castelloren partida hasieran", esan dute.
‎gabezia guztiekin ere, ilusioa eta grina piztu ziren. Ekialde Hurbilean eta Europan erbesteratutako jendea itzuli egin zen, ahal zuten horretan laguntzeko, berreraikuntzan bere alea jartzeko. Nazioartean jaso zituen lehen aitortzetako bat Eusko Legebiltzarrarena izan zen, artean Saddam boterean zela.
‎Zeloaz lotu ditugu berriro, baina hala ere, orduko lilura gordetzen du. Gazte askok liluratuta begiratzen dituzte bere orri eta irudiak, eta batzuk bere gurasoek etxean, amamaren edo aititaren etxean oraindik gordetzen dituzten bilduma bereko aleak aipatzen dituzte.
2023
‎Hilekoaren inguruko informazioa emateko Begirada Berriak kontua ireki du Aiora Olaizolak (Azpeitia, 1993) Instagramen. Hezkuntzan, ea, oro har, gizartean hilekoaren inguruko informazio gutxi dagoela uste du azpeitiarrak, eta norabide horretan bere alea jartzeko asmoz jarri du martxan Begirada Berriak. Orain, formakuntzan sakontzea du xede, etorkizunean gaiari lotutako proiektu bat martxan jartzeko.
‎Beste osagai aipagarri batzuk azido zitrikoa (ekintza desinfektatzailekoa, gernua alkalinizatzen du eta bitaminaren eragina indartzen du), malikoa, flavonoideak (ekintza antioxidatzaileko pigmentuak) eta taninoak dira. Granadak irailaren erdialdean hasten diren arren merkatuetan, udazkena sartzen da fruta horrek bere ale guztiak eskaintzen dituenean eta urtarrilaren bukaera arte irauten duenean. Granada osorik heldu baino lehen bildu behar da; bestela, fruitua lehertu egiten da zuhaitzean.
‎Helburuak hauexek: lotsak gainditzea, akatsak egiteari beldurra kentzea, hizkuntza ohiturak aldatzea, erabileran trebatzea, ezagutza partekatzea, euskararen alde nork bere alea jartzea...
‎Bada, Ixaka Lopez Mendizabalek herrian zeukan inprimategitik. Goizean miatu zuten, eta bertako aleak erre zituzten: «Inprimategi horretan inprimatu zituzten gerra aurreko urteetan, 1923tik aurrera, ikastoletan eta erabiltzen ziren liburuak.
‎Badirudi Hamaika Telebistak jakin duela podcasten gorakada etengabean bere alea jartzen. Baliabide eta aurrekontu txikiko saioak sor daitezke eduki mota horrekin:
‎jantziak, argiak, aktore lanak... Eta interesgarria da, baita ere, denek ekarpen aberasgarriak dituztelako proiekturako; niri tokatzen zait aurpegia ematea, onerako eta txarrerako, baina proiektuan parte hartu duen jende guztiak jarri du bere alea, eta haiei esker da obra gaur egun den bezalakoa.
‎2006an sortu zen Jardun Antzerki Eskola, eta Debagoieneko Antzerki Plataformako (DAP) kide da. Hainbat lan ildo ditu plataformak; tartean, formakuntza –formala eta informala–, eta formakuntza informalean jartzen du bere alea talde bergararrak.
‎Bergararrek elkarlanerako eta bakoitzak bere alea jartzeko duten prestutasuna. Gutxien beharbada, eta joera orokorrari jarraituta, gure berezko izatea galtzea ekarriko lukeen indibidualismoak har lezakeen tokia.
‎Udal eta foru hauteskundeetako kanpainarako boluntario sarea osatzea da Bergarako EH Bilduren asmoa, eta bakoitzak" bere alea" jartzera animatu dituzte gaur herritarrak.
‎Zain dezagun mendia. Bi zaletasunak uztartuta, bere alea jarri nahi izan du azkoitiarrak.
‎Amaitzeko, Festa Batzordeari esker hitzak besterik ez zaizkio geratzen. Bakoitzak bere lekutik bere alea jartzeak egiten ditu festak hauek hain berezi. Guri horrelako keinuek ematen digute urtez urte auzoko festak antolatzen jarraitzeko indarra eta gogoa.
‎Artxibozainarentzat" denak" dira garrantzitsuak," bakarrak" direlako. " Liburutegi batean liburu beraren ale bat baino gehiago aurki ditzakezu, baina hemen agiri guztiak dira bakarrak, xumeak zein potoloak".
‎Villabonan jarri zen bizitzen, familiaren Etxeondo baserrian, eraikin korrokoildu, film italiar baterako moduko batean, aristokrata dekadente bat bailitzan. Bere familiak euskara galdua bazuen ere, euskarazko kulturari laguntzeko bere alea jarri zuen: Zeruko Argia astekariarentzako azal mordoa marraztu zuen bolada horretan,.
‎Saifaren ahotsa sahararren ahotsa da. Denak ari dira erresistentzian, bakoitza bere alea jartzen, eta guztien artean herria eraikitzen, aurrera egiten, bizitzen.
‎Oholtza gainean musikariak, idazleak eta aktoreak bildu ziren Sarrionandiaren poesia kantu bihurtzeko. Audience taldeak egin zituen abestien moldaketak eta hainbat musikarik parte hartu zuten, bakoitzak bere alea jarriz. [82] Audience taldearen lana txukuna bezain ederra izan zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bere 67 (0,44)
bereko 12 (0,08)
Bere 5 (0,03)
beraren 4 (0,03)
berak 2 (0,01)
berean 2 (0,01)
Bertako 1 (0,01)
bere baitako 1 (0,01)
bertako 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia