2015
|
|
|
Berak
ahal duenik hoberena ematea; ideia hau berriro etorriko da 21, 2an.
|
|
Orain baino gehiagotan ez zait gertatu zortzi egunez egotea, Jainkoari zer zor diodan jakin gabe eta jakiterik ere ez nuela izango dirudiela, eta mesedeen oroitzapenik gabe; arima, berriz, hain lelotua eta ez dakit zertan ezta nola jarria ere, ez pentsamendu txarretan, baina onetarako hain moldakaitz, non barre egiten bainuen neure buruaz eta atsegin zitzaidan ikustea arima baten ezereztasuna, Jainkoa harengan etengabe lanean ez denean. Argi ikusten du egoera honetan arima ez dagoela Hura gabe; ez dela batzuetan izaten ditudala esan dudan lan handietanbezala; baina egurra jarri eta
|
bere aldetik
ahal duentxoa egiten badu ere, garrik ez da pizten Jainko maitasunaren suan. Haren erruki handia da kea ikustea ere, ez dagoela guztiz hilda ager dadin.
|
|
Jaunak ona aterako zuela hark nire arimari egin nahi zion gaitzetik. Nire arima hobetzen saiatzen zen,
|
berak
ahal zuen guztian. Nik, beldur handia nuen-eta, haren esana egiten nuen gauza guztietan, baina ez guztiz ongi, eta nahiko ikusi zuen nirekin hiru urte eta gehiagoan nire aitor entzule zela, neke eta lan hauekin; bada, izan nituen jazarpenetan, eta Jaunak baimentzen zituen hainbeste gauzatan nire aurkako juzku txarrak egiten zituztenean, eta askotan ni errurik gabe nengoela, horrekin guztiarekin joaten ziren harengana eta, niri errua egotzi beharrean, berari egozten zioten, bera guztiz errugabea izan arren.
|
|
Egun batzuk egin zituen hemen eta joan zenean, berarekin aitortzen zen gazte bat bidali zidan, Andrada izenekoa; ez zen batere aberatsa, oso txiroa baizik; nik esan niezaion guztia egiteko eskatu zion honi. Behin, eliza batean mezatan zegoela, hitz egitera etorri zitzaidan eta fraide bedeinkatu hark esan ziona esatera, eta esan zidan ziur egon nadila
|
berak
ahal zuen guztia egingo zuela nire alde, baina bere pertsonaz lagundu ahal izango zigula soilik. Nik eskerrak eman nizkion, eta grazia handia egin zidan eta nire lagunei oraindik handiagoa santuak bidaltzen zigun laguntza ikusirik, haren janzkia ez zelako moja oinutsekin tratatzeko modukoa.
|
|
7 Horrela zegoen orain dela egun gutxi nirekin hitz egin zuen pertsona bat, obedientziak ia hamabost urtean ofizio eta karguetan eduki zuena, urte horietan guztietan ez baitzen gogoratzen beretzat egun bakar bat ere izan zuenik,
|
bera
ahal zuenik ondoen egunero otoitzaldi batzuk izaten eta kontzientzia garbi edukitzen saiatzen bazen ere. Nik ikusi ditudan guztietatik obedientziarako joera handienetakoa duen arima da, eta horrela berarekin harremana duten guztiei itsasten die.
|
|
6 Neskatxoak gutxi gorabehera hamabi urte zituela, santa Anaren bizitza kontatzen duen liburua irakurriz, Karmel Mendiko santuenganako debozio gartsua piztu zitzaion, santa Anaren ama sarri joaten zela haiek bisitatzera esaten baita han (uste dut Merenciana zeritzala); hortik piztu zitzaion Andre Mariaren Ordena honekiko maitasun handia, eta gero promes egin zuen Ordena hartan izango zela moja, eta kastitatearen agintza ere egin zuen. Bakardadeko une ugari izaten zituen,
|
berak
ahal zuenean, eta baita otoitzaldiak ere. Otoitzean Jainkoak mesede handiak egiten zizkion, eta Andre Mariak ere bai, oso bereziak.
|