Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 17

2015
‎Azken batean, arimako ilunpe handian nengoen. Honela nengoela, Jauna hitz egiten hasi zitzaidan eta esan zidan ez nahigabetzeko, honela neure burua ikusiz ulertuko nuela zein ezereza naizen, Berak nigandik alde eginez gero, eta ez zegoela ziurtasunik haragi honetan bizi garen bitartean. Aditzera eman zitzaidan benetan merezi duela gerra eta borroka honek halako saria irabazteko, eta iruditu zitzaidan Jaunak erruki gintuela munduan bizi garenok.
‎15 Jainkoaren probidentzia izan zen berak niri entzuten iraun nahi izatea, Jainkoaren zerbitzari hain handia izanik, Jainkoagatik edozertara jartzen baitzen. Eta honela esaten zidan, ez nezala Jainkoa iraindu eta ez nendila irten berak esaten zidanetik; ez izateko huts egingo zidan beldurrik.
‎Izan ere, halakoxea baldin bada ere, ez da izango Jaunaren mesedeak hainbeste urtetan hartu ondoren. Eta nor mesfida daiteke, ni hainbesteraino jasan baldin banau, nirekin egon zedin toki eta une bat nahi eta bilatzen nuelako besterik gabe, eta hau ere askotan gogorik gabe, neure buruaren gain egin ohi nuen indarragatik edota Jaunak berak nire gain egin ohi zuenagatik. Izan ere, Hura zerbitzatu beharrean iraintzen dutenei hain ongi badatorkie otoitza eta hain beharrezkoa bazaie, eta hartan inork egiaz inolako gaitzik aurki ez badezake otoitza ez edukitzea baino handiagoa izango denik, Jainkoa zerbitzatzen dutenek eta zerbitzatu nahi dutenek zer dela-eta utzi behar dute?
‎2 Nik debozio gartsua nion Magdalena aintzatsuari eta sarri sarri izaten nuen gogoan haren konbertsioa, batez ere Jauna hartzen nuenean; izan ere, Jauna han nire barruan zegoela ziur nekienez gero, haren oinetan jartzen nintzen, eta nire malkoak ez zirela gutxiestekoak iruditzen zitzaidan. Ez nekien zer esaten nuen; aski egiten zuen bere aldetik niri malkoak isurtzen uzten zidanak, sentimendu hura hain laster ahazten bainuen. Eta Santa aintzatsu hari gomendatzen nintzaion barkamena lor ziezadan.
‎Urre kolorez janzten ditu hobenak. Jaunak berak nigan ezarri duen bertutea distirarazten du, hura izan dezadan niri ia indar eginez.
‎Eta egia zen, haiekiko hizketaldirik ezin bainuen jasan. Kasu garrantzitsu bat gertatu zen, eta lehenago maite maite izan nuen neure ahizpa batekin egon beharra izan nuen eta, hizketan hasita, bera ni baino hobea izan arren, ez nintzen moldatzen berarekin (izan ere, egoera zibil desberdina duenez gero, bera ezkondua baita, elkarrizketa ezin zen eraman beti nik nahi nukeen bidetik, eta ahal nuen guztian bakarrik egoten nintzen), haren nahigabeak lagun hurkoarenak baino bizikiago ukitzen nindutela eta nolabaiteko kezka sortzen zidatela ikusi nuen. Azken batean, uste nuen bezain aske ez nengoela ohartu nintzen, eta oraindik arriskutik ihes egin beharra nuela, Jauna ematen hasi zitzaidan bertute hau haziz joan zedin, eta gero hala egiten saiatu naiz beti hemen, beraren laguntzaz.
‎Galdetzen hasi nintzaion eta bera niri, bakoitzaren bizitzaz, izan ere urte asko ziren elkar ikusi ez genuela?. Ni hasi nintzaion esaten neurebizitzan arimako neke ugari izan nituela.
‎Eta hala egin nahirik, Birjina gure Ama agertu zitzaidan argizko ikuskari bidez eta botoak beraren eskuetan berritzen nituela eta atsegin zitzaizkiola begitandu zitzaidan. Ikuskari hau egun batzuetan gelditu zitzaidan, eta bera nirekin baitzen, ezkerralderantz.
‎Besteei begiratuz, apurka apurka haiek egiten dutena egingo du, ikusi dugunez; eta hala ez denean, bertute hau gabe salbatuko da. Nik ezagutzen dut bat bizi osoan mortifikazio handia duena, eta urte askoan eta era askotara gure Jaunaren zerbitzuan izan dena, eta askotan ezin du lortu inperfekzio eta sentimendu batzuk mende hartzea; eta berak niri kontatzen dit nahigabea eta ezagutzen du. Nik uste dut Jainkoak bekatu ez diren falta hauetan erortzen uzten diola, haietan ez baita bekaturik, apaldu dadin eta hortik ikus dezan ez dela iritsi guztiz perfekziora.
‎Domu Santuko gauean nire laguna eta biok bakarrik geratu ginen. Badiotsuet, ene ahizpak, barregura ematen didala nire lagunak, Maria Sakramentuarenak, zuen beldurraz gogoratzen naizenean; bera ni baino zaharragoa da, eta Jainkoaren mirabe handia.
‎3 Berak hemen egon nahi du negu honetan, nire ondotik ez aldentzearren. Berarekin batera nire ahizpa eta honen senarra etor daitezela agindu dut, eta bere etxean gera dadin Gortera joan dadinean, nahitaez joan behar baitu. Badu bai zer sufriturik, eta guztiaz nahiko nekaturik dago.
‎Berak duen premia ager diezaiodala berorren agurgarritasunari, esaten dit, berorrek duena baino handiagoa dela uste duela?, eta mesede handi handia egingo liokeela zor dionaren erdia behintzat orain ordainduko balio. Hemen utzi nituen gutunak gordeta berorri bidaltzeko (orain ez dituzte aurkitzen), berak niri presa eman ezik, nik ez niokeela emango kontura dadin. Jakin beza, han ematen dioten errentatik saldu egin duela zati on bat, eta orain edozein eratakoa izanda ere laguntza ona izango litzatekeela berarentzat.
‎Bertuteak eskatzen dizkiot nik gure Jaunari, batez ere apaltasuna eta elkarren arteko maitasuna, hori da behar dena. Haren Maiestateak nahi beza horretan aurreratuak ikustea nik eta eska dezatela gauza bera niretzat.
‎7 Nik luze erantzun nahiko nieke berorrenei, guztiak jaso baititut; bihar doa mandazaina, eta ikusten du hor gure aitarentzat doana. Barka garraio kontua, oso garrantzitsua baita?; ona behar da eta berorren agurgarritasuna saia bedi aita frai Gregoriorekin eta nire izenean eska biezaio eramango dituen pertsona ziur bati esan diezaion. Diegori hor badago?, eta laster batean, berak nigatik gogo onez egingo baitu; pertsona ziurra eta laster batean joango dena ez bada, ez du merezi beste inori ematerik, mandazain hain ziurrarekin izan ezik bidaltzen ausartuko ez nintzatekeen gutun batzuk doazelako.
‎horregatik, berorrek egin diezagula egin ohi duen mesedea. Nik Jaunari berorren alde otoitz eginez zerbitzatuko dut; egin beza berorrek gauza bera nire alde. Ongi nago, eta hainbeste idatzi beharraren idatzi beharrez, agortu zait esatekoa.
‎2 Gainerakoan nik ez dut botorik hor, interesduna naizelako; era berean nire berezko joera beti da bakardadearen aldekoa (merezi ez badut ere), eta gure Ordenaren ezaugarria ere horixe denez gero, neure interesen arabera eta ez berorri komeni zaionaren arabera aholkatzeko arriskua izan nezake. Trata beza argi argi aita errektorearekin, eta ikusiko du berorrek zer den hoberena, eta bihoa ikusiz berorren espirituak norantz jotzen duen.
‎4 Lur emateaz dioenari dagokionez, jakin beza oso ongi egina dela. Hemen klaustroan lur ematen diegu, eta gure aitak horrela egitea agindu dezan saiatuko naiz, bestea moja oso irekiena baita; beraz, oso zuzen ibili zen aita Garciálvarez (eman berari nire goraintziak), eta premia horretarako [klausuran] sartzean ere bai; baina ez beste inor, Garciálvarez bera beti sartzea bailitzateke hoberena; monasterioa hain urruti egonik, ez dakit nola izango den; dena dela, hobetzat dut Garciálvarez, bera delako aitor entzulea eta beti aitortzen dituena. Nik orain gure aitarekin hitz egingo dut horretaz eta baimen bat bidaliko diot Pazko aurretik, Jainkoak nahi badu; izan ere, nuntzioak dei egin dio hona etortzeko, eta, antza denez, negozioak ongi doaz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia