2015
|
|
–Hona arte egin zezakeen halakorik, eta horrela igarotzen zuen bizia. Orain ezin du, bere arrazoia beraren jabe ez dela baitago; ez da gauza gogoeta egiteko ere, sufritzeko duen arrazoiaz gogoeta egiteko izan ezik,
|
bere
maiteagandik urruti egonik, zertarako nahi du bizia. Bakardade bitxi bat sumatzen du.
|
|
Eta ez du esaten bera joan zenik.
|
Bere
Maitearen bila batetik bestera ibili zela ere badio. Hauxe dela uste dut Jaunak, berak nahi duenean eta nahi duen eran, sarrarazi nahi gaituen ardandegia; baina, guk egin ditzagun ahaleginak gorabehera, ezin gara sartu.
|
|
Hazia botatzen duela diot, Jainkoak ez duela nahi hain mesede handia alferrik emana izan dadin uste baitut; eta, horregatik, hark berarentzat handik probetxurik ateratzen ez duenez gero, beste batzuek atera dezatela. Izan ere, aipaturiko desira eta bertuteekin geratzen denez gero, bide onean dirauen bitartean beti egiten die on beste arima batzuei eta beroa eransten die bere berotik; eta berak galdutzat duen arren, besteek probetxu atera dezaten gogoaz geratzen da, eta pozik aditzera ematen ditu Jainkoak
|
bera
maite duenari eta bera zerbitzatzen duenari egiten dizkion mesedeak.
|
|
San Paulok zioen hau: Jainkoa oso zintzoa zela, ez zuela sekula ere uzten
|
Bera
maite zutenak deabruaren engainuetan erortzen. Horrek biziki poztu ninduen.
|
|
–Begira, hau ondasun itsaso handi handiaren tanta bat baizik ez da?, maite dituenekin ezer egin gabe ez uztearren, eta ongi hartzen dutela ikusten duenez gero, eman egiten die eta eman egiten zaie.
|
Bera
maite duena maite du. Eta zein estimagarria den ondasun hau!
|
|
Nik uste dut Jaunak oinaze hauek eta gertatzen diren beste tentaldi asko eman nahi izaten dituela batzuetan hasieran eta beste batzuetan azkenean,
|
bera
maite dutenak probatzeko eta kaliza edan ahal izango duten eta gurutzea eramaten lagunduko dioten jakiteko, haien eskutan altxor handiak utzi baino lehen. Eta uste dut geure onerako eraman nahi gaituela hemendik Haren Maiestateak, zein txikiak garen uler dezagun; izan ere, hain goi mailakoak dira geroko mesedeak, non lehenbizi geure miseria ikus dezagula nahi baitu haiek eman baino lehen, Luziferrena gerta ez dakigun.
|
|
Eta Jaunaren mesede handiagotzat dut geure buruaren ezagutze apaleko egun bat, nahigabe eta neke ugariren truke bada ere, otoitz egun asko baino. Zenbat gehiago, benetako maitaleak toki guztietan
|
bere
maitea maitatzen duenean eta hura beti oroimenean duenean! Tristea litzateke toki baztertuetan soilik otoitzari eman ahal izatea.
|
|
Gehiegizkoa zen bere mendekoak eramateko zuen era eta gehiegizkoak eginarazten zizkien penitentziak; egia esan, harri eta zur geratzen naiz nola eraman zezaketen horrelakorik, batez ere halako pertsonek; beharrezkoa zen Jainkoak ematen zion espiritua, eraman ahal izateko. Eta argi ikusi zen gero malenkonia handia zuela eta inon ere ez zen libratzen hortik, ezta besteen mendeko zenean ere, gutxiago oraindik gobernatzean; izan ere, asko lotzen du egoera psikikoak, bestela bera erlijioso ona da, eta Jainkoak baimentzen du batzuetan halako pertsonak karguan ipintzearen oker hau egitea,
|
berak
maite dituenengan obedientziazko bertutea perfekzionatzeko.
|
|
5 Gaztetxoa zela Madrilen, sarri joaten zen debozio handia zion Andre Mariaren irudi baten aurrera, ez naiz gogoratzen non zen hori: ?
|
bere
maitea, deitzen zion, eta oso ohikoa zen hari bisita egitea.
|
|
Hura ez zegoen Josek Angelarekin zuen adiskidetasunaz ezjakinean, asko entzun baitzuen, ezta ez zen harritzen ere horretaz; hain jakintsua denez gero, Eskritura Santuaren bidez berresten du. Bihotz altxagarri handi handia zen arima gaixoarentzat, nolanahi ere
|
berak
maite duen guztitik erbesteratua baitauka Jainkoak. Izan bedi bedeinkatua betiko.
|
|
Pozoidunek jaten duten guztia pozoi bihurtu ohi denez, horrelaxe gertatzen zaigu guri ere: Jaunak,
|
Bera
maite duen arimak zer duen aditzera ematean eta Haren Maiestatearekin hitz egin eta goza dezan bihotza berotzean, hemen egiten dizkigun bezalako mesede handietatik, beldurrak ateratzen ditugula eta Jainko maitasunari buruz izaten den zentzu eskasaren arabera ematen ziela zentzua.
|
|
Arimak halako atsedena sentiturik, nekea ematen dio arnasa hartzeak ere; eta ahalmenak hain bare eta geldi ditu, non pentsamendurik ere, nahiz eta ona izan, ez bailuke onartu nahi orduan, jakin minez eta hartan saiatuz. Ez du eskurik mugitu beharrik, ezta jaiki beharrik ere ezertarako; Jaunak zatikatua eta prestatua, are mamurtua ematen dio sagarrondoaren fruitutik, emazteak
|
bere
maitearekin konparatzen duenaren fruitutik, eta honela dio, haren fruitua gozoa dela ahorako. Izan ere, hemen guztia da ahogozatzea ahalmenen inolako nekerik gabe, eta jainkozko itzal honetan (zuzen esaten du itzala, garbi ez baitago ikusterik hemen), baina hodei honen azpian eguzki distiratsu hura dago eta maitasunaren bidez seinale bat bidaltzen du, Haren Maiestatea hain hurbil dela, non ezin esanezkoa baita.
|
|
Ez izan beldurrik, bada, maite duenaren onerako ez bada, zuen aurka hitz egiten utziko duenik: ez du hain estimu gutxitan
|
Bera
maite duena. Bada, ene ahizpak, zergatik ez diogu erakutsiko guk ere maitasuna, ahal dugunean?
|
|
Nik uste dut on handia egiten duela aitor entzulea maitatzeak, santua eta espirituala bada, eta nire arimaren onerako biziki saiatzen dela ikusten badut; izan ere, gure ahulezia hain handia izanik, batzuetan asko laguntzen digu Jainkoaren zerbitzurako gauza handiak burutzen. Esan dudan bezalakoa ez bada, berriz, hemen dago arriskua, eta kalte handi handia egin dezake
|
berak
maite dutela igarriko balu, eta oso itxita dauden etxeetan besteetan baino askoz handiagoa. Zein den ona antzematea zaila delako, arretaz eta kontu handiz ibili behar da.
|