Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2015
‎11 Jaunak hemen arima aurrerarazteko eta eskolatzeko darabilen jarduera guztia hain bare eta hain zaratarik gabe gertatzen delarik, Salomonen tenplua eraiki zenean bezala dela iruditzen zait, han ez baitzen inolako zaratarik entzun behar; horrelaxe, Jainkoaren tenplu honetan, beraren egoitza honetan ere, Berak eta arimak bakarrik atsegin hartzen dute isiltasun itzelean. Adimenak ez du zertan mugiturik ezta ezeren bila aritu beharrik ere, sortu zuen Jaunak baretu nahi baitu hemen, eta zirritu txiki batetik begira dezala zer gertatzen den; izan ere, noizbehinka ikuste hau galtzen bada eta begiratzen uzten ez badiote ere, tarte labur laburrean izan ohi da hori; nire iritziz, hemen ez direlako ahalmenak galtzen, baina ez dute lanik egiten, izuak harturik bezala baitaude.
‎–Batzuetan arimak koldar ikusten du bere burua, gauzarik beherenetan, eta beldurturik eta hain gogorik gabe, non ezertarako adorerik duela izan iruditzen baitzaio: nik uste dut Jaunak, orduan, bere izaera soilean uzten duela beraren on handiagorako; izan ere, une hartan ikusten du zerbaiterako adorerik izan badu, Haren Maiestateak emana izan dela; hau hain argi ikusten du, non ezereztaturik uzten baitu bere baitan eta Jainkoaren errukiaren eta handitasunaren ezagutza handiagoaz, hain gauza kaskarrean erakutsi nahi izan dituenaz. Hala ere, ohikoena, esan dugun egoera hura da.
‎–Bigarrena, engainatua izango dela edota arrisku handitan dagoela oso argi ikusten duelako, deabruak ez baitu ate txiki baino besterik behar guri mila amarrukeria egiteko. . Hirugarrena, desira bizi bat dagoenean irudimenak berak eta pertsonak berak uste izaten du desira duen hura ikusi egiten duela, eta entzun, egunean barrena gauza baten irrikaz eta hura gogo gogoan darabiltela ari direnek, gero amets egitera datozen bezala. –Laugarrena da, ausarkeria handia dela nik neure bidea hautatu nahi izatea, zer komeni zaidan jakin gabe; horregatik, Jaunaren esku utzi behar dut, Hark ezagutzen bainau, komeni den bidetik eraman nazan, guztian haren borondatea egin dadin.
‎Hemendik atera dezagun, ahizpak, gure Jainko eta Senarrarekin zer edo zertan bat etor gaitezen, beti beti eta bihotzez saiatu behar dugula egia honetan ibiltzen. Ez diot gezurrik ez esateko soilik, Jainkoari eskerrak, horretan etxe hauetan ezergatik ere ez esateko kontu handia duzuela ikusten baitut; diodana da, ibil gaitezela egian Jainkoaren eta jendearen aurrean ahal dugun era guztietan, batez ere izatez garen baino hobetzat ez gaitzatela har nahi izanez, eta geure egintzetan Jainkoari berea eta geure buruari geurea emanez, eta gauza guztietatik egia ateratzen saiatuz; eta horrela, gutxitzat izango dugu mundu hau, gezurra eta faltsua besterik ez baita, eta, beraz, gutxi irauten duena.
‎Hemen komunikatzen zaizkio hiru Pertsonak, eta hitz egiten diote, eta Jaunak esandakotzat Ebanjelioak dakartzan hitz haiek aditzera ematen dizkiote: Bera eta Aita eta Espiritu Santua etorriko direla Jauna maite duen eta haren aginduak betetzen dituen arimarekin bizi izatera.
‎Oi Jauna! Zuk bidalitako mezulari batek esandako hitz batek (diotenez, egoitza honetan hitz hauek ez ditu esaten Jaunak berak, aingeru batek baizik), halako indarra badu, zer ez ote du egingo zure hitzak, maitasunez Zu berarekin eta bera Zurekin lotua dagoen ariman?
‎12 Bada beste erarik ere Jaunak arimari hitz egiteko, nik beraren aldetik oso ziurtzat dudana, adimenezko ikuskariren batekin izaten dena; geroago esango dut hau nolakoa den. Arimaren barru barruan gertatzen da, eta iruditzen zaio hain argi entzuten dizkiola hitz haiek arimako entzumenaz Jaunari berari eta hain sekretuan, non, ulertzeko erak berak, ikuskariak berak egiten dituen jarduerekin batera, sendotzen eta ziurtasuna ematen baitu han ezin duela deabruak muturrik sartu. Ondorio handiak uzten ditu hau sinesteko; gutxienez gauza ziurra da ez datorrela irudimenetik; eta horrez gainera, ongi begiratuz gero, horretaz ziur egon daiteke, arrazoi hauengatik:
‎4 Pertsona aberats bati, seme alabarik ez duen eta ogasuna nori utzirik ez duenari, ogasun galera gertatzen zaio, baina ez geratzen zaionetik beretzat eta bere etxekoentzat behar duena eta gehiago ere ez izateko eran. Hau, ahora eramateko ogi zatirik ere ez duenaren antzera, egonezinik eta kezkaz balebil, nola eskatuko lioke gure Jaunak Beragatik guztia uzteko?
‎9 Eta horrekin egoera hau guztiz bikaina da; eta bestela, geure bizitza osoan egongo gara leku berean eta mila nahigabe eta miseria artean. Izan ere, geure buruari uko egin ez diogunez gero, oso neketsu eta astuna da; geure miseriaren lur honetaz oso kargatuak goazelako; falta diren egoitzetara igotzen direnak, ordea, ez doaz horrela.
‎7 Zer uste duzue, ene alabak, dela haren borondatea? Guztiz onak izan gaitezela; Berarekin eta Aitarekin bat izan gaitezen, Haren Maiestateak eskatu zion bezala, begira zer falta zaigun horraino iristeko. Aitortzen dizuet penaz ari naizela hau idazten, hortik hain urruti ikusten dudalako neure burua, eta guztia neure erruz; Jaunak ez baitu guri esku erakutsi handiak egin beharrik horretarako; nahikoa da bere Semea ematean eman diguna, bidea erakus diezagun.
‎–santu plantak egiten ditu?;, direnak eta ez direnak egiten ditu mundua engainatzeko eta besteak kaskartzat jotzeko; besteak kristau hobeak dira horrelako zeremoniarik gabe?; eta kontuan izan behar da ez dagoela norbere biziera ongi gordetzea baino besterik. Adiskidetzat zituenak, alde egiten dute beraren ondotik eta haiek ematen diote mokadurik hoberena, eta haiena biziki sentitzen dena da: –galdua dela arima hura eta oso engainatua?;, deabruaren gauzak direla?;, harako hura bezalakoa eta galdu zen pertsona hura bezalakoa izango dela, eta bertutea galtzeko bidea?;, aitor entzuleak engainatuak dituela?, eta haiengana joan eta esan egiten diete, gainera, hemendik galdu ziren batzuen kasuak aipatuz; honelako hamaikatxo iseka eta esaera.
‎Has gaitezen, bada, ikusten nola jokatzen duen Senarrak berarekin eta nola oso osoan beraren Senar izan aurretik bere desira gartsua sartzen dion bihotzean, hain modu finez, non arimak berak ere ez baititu ulertzen; horrela, nik ere ez dut asmatuko aditzera ematen ulertzeko eran, hortik igaro denak ulertzeko eran baizik; izan ere, arimaren barru barrutik datozen bultzada hain fin eta meheak izanik, ez dakit ongi letorkiokeen zer konparazio jarri....
‎Gutun batetik hartua da. Gutun askotan hizkera estalia, metaforikoa, darabil eta egiazko izenak izenordeez disimulatzen ditu, garai arriskutsuak zirelako berarentzat eta karmeldarren erreformarentzat. Horrela, Gaspar Salazarri 1577ko abenduaren 7an idatziriko gutunean esaten dio bitxi hura (Bizitza Liburua) Inkisizioak bahiturik zuela eta Gaspar Quiroga Inkisidore Nagusiak estimu handitan izanik, nekez utziko zuela eskutik harik eta aspertu arte; baina Gaspar Salazarri diotso, orain hura baino bitxi preziatuagoa ikusiko lukeela, hara etorriko balitz.
‎Eta, horrela, hura burutzeko presa hartzeko erantzun zigun, eta zer era eta egitamuz gauzatu behar zen esan zigun; eta ondasunak urriak baziren ere, Jainkoagan konfiantza apur bat izan behar zela; asmo horren aurka zegoena joan zedila berarengana eta berak erantzungo ziola. Eta, horrela, beti lagundu izan zigun, gero esango dudanez.
‎Teresak bere San Jose monasterioan Karmengo gure Amaren Erregela gordetzen dugu, eta hau lasaitu gabe dagoena idazten duenean, Gizakundeko monasterioan indarrean zeuden Eugenio IV.aren lasaitze klausulak alde batera utziak zituztela esan nahi du. Berak eta San Josereneko mojek Inozentzio IV.ak onarturiko Erregela hartu zuten bizi arautzat. Hori zen Erreformaren abiapuntu juridiko eta espirituala.
‎izan ere, adimenak irudikatua balitz, alde batera utzirik honek egiten dituen egintza handiak ez lituzkeela egingo, ezta beste ezer ere (bada, lo zegoelakoa egin nahi eta logura ez delako itzarrik dagoen bat bezala izango litzateke: berak, lo egin beharra edo buruko ahuldadea duelako, nahi luke; erdi lo geratzen da bere baitan eta saiatzen da eta tarteka badirudi zerbait egiten duela, baina benetako loa ez bada, ez dio eutsiko buruari ezta indarra eman ere, bestera baizik: tarteka ahuldadeak joago geratzen da), hein batean honela izango litzateke hemen ere:
‎17 Kontzientzia irmorik ez zuten Jainkoaren zerbitzari askorekin nuen harremana. Nik, gauza batzuei buruz kontu handirik gabe hitz egiten nuenez gero, haiek era askotara hartzen zuten (haietako bat oso maite nuen, nire arimak amaigabeko zorra zuelako berarekin eta oso santua zelako; nik biziki sentitzen nuen ez zidala ulertzen ikusirik, eta hark nire probetxua nahi zuen bihotz bihotzez eta Jaunak argi egin diezadala), eta honela nik esaten nuena, diodanez, kontu handirik gabe, apaltasunik eza iruditzen zitzaien.
‎Ez nintzen nekatzen eskerrak ematen Jainkoari eta neure aita San Jose aintzatsuari; berak ekarri zuelakoan nengoen, San Joseren Zaintzako Komisario Nagusia zelako; ni berari eta Andre Mariari gomendatzen nintzaien etengabe.
‎deritzon batean aurkitu nuen, arimaren eta Jainkoaren arteko batasunari dagokionean, nik ezer ez pentsatze hartan nituen seinale guztiak, hauxe baitzen nik gehien batean esaten nuena: ezin nuela ezer pentsatu otoitz modu hura neukanean; eta marra batzuekin seinalatu nituen zati haiek, eta eman egin nion liburua, berak eta esan dudan beste elizgizonak, santu eta Jainkoaren zerbitzariak, begira zezaten eta esan ziezadaten zer egin; eta, horrela komeni zela uste bazuten, otoitza utzi egingo nuen guztiz, zertarako sartuko nintzen, bada, halako arriskuetan; izan ere, baziren ia hogei urte otoitz hura neukala, eta irabazirik gabe eta deabruaren engainuekin atera banintzen, hobe zen ez edukitzea; baina hau ere gogor ...
‎Horrela, badirudi arima ez dagoela beragan, bere eta sorkari guztien teilatu edo sabaian baizik; izan ere, arimaren goren gorenean dagoela iruditzen zait.
‎Eta perfekzioa haziz doa eta amaraunaren oroipena egon ez dadin saiatuz, eta horrek bere denbora behar du. Eta ariman maitasuna eta apaltasuna zenbat eta haziago, usain handiagoa zabaltzen dute bertuteen loreek, beretzat eta besteentzat.
‎6 Berriro indarrak atera beharra dago zerbitzurako eta eginahalak egin beharra, esker gaiztokoak ez izateko; izan ere, baldintza horrekin ematen ditu Jaunak, eta altxorra eta eman digun goi egoera ongi erabili ezik, kendu egingo digu berriro eta lehen baino txiroago geldituko gara, eta Haren Maiestateak distiratsu agertuko dituenari eta beretzat eta besteentzat haietatik probetxu aterako duenari emango dizkio bitxiak.
‎13 Bada, aipatu dudan aita honi, beste gauza batzuk bezala, Jaunak eman dio-eta, ikasketaz ahal izan duen guztia ikasten saiatu da, izan ere, oso jakintsua da? eta esperientziaz ulertzen ez duena esperientzia duenagandik jakiten du, eta honekin batera Jaunak laguntzen dio fede handia emanez, eta horrela onura handia atera du beretzat eta arima batzuentzat, eta nire arima da horietako bat; Jaunak bazekien nik neure burua neke lan artean ikusiko nuela-eta, ni gidatzen ninduenetako batzuk berarekin eraman behar zituenez gero, beste batzuk hemen gera daitezela erabaki zuela dirudi, hainbeste lanetan lagundu didatenak eta on handia egin dutenak. Jaunak ia guztiz aldatu du, bere burua ia ez ezagutzeraino, nolabait esateko?
‎14 Hura on handia zen guretzat; izan ere, hainbestekoa zen gure barruko poz eta alaitasuna, non askotan gogora etortzen baitzait Jaunak bertuteetan ezarri duena: esaterako, nire ustez, genuen gabezia honek eragiten zuen kontenplazio leun bat, baina gutxi iraun zuen egoera honek, gero nahi baino gehiago ekartzen baitziguten Alonso Alvarez berak eta beste batzuek. Eta, egia da, tristura handiak hartu ninduela; urrezko bitxi ugari izan eta eraman eta batere gabe txiro utziko banindute bezala zen; horrela, pobretasuna amaituz zihoakigulako pena nuen eta nire lagunek ere berdin; goibel ikusi nituenez gero, zer zuten galdetu nien, eta erantzun zidaten:
‎Bere gutunean eman zidan honen guztiaren berri. Nik aita probintzialarekin tratatu nuen, une hartan hara etorri baitzen; eta berari eta adiskide guztiei ongi iruditu zitzaien idaztea eta mezulari batekin nigana bidaltzea; Izan ere, Palentziako fundazioa ordurako amaitua zen, eta nik horrekin poz handia hartu nuen, esandakoagatik.
‎Han eskatu zion baimena nik monasterioa funda nezan. Berak oso pozik emango zuela baimena esan zuen; bada, Kanarietan ere nahi izan zuen eta honelako monasterio bat izaten saiatu zen, haietan gure Jauna zein ongi zerbitzatzen zen bazekielako; izan ere, halako bat zegoen herrikoa zen bera eta ni asko ezagutzen ninduen. Horrela, esan zidan Gotzainak, baimen kontuagatik ez geratzeko, hura asko poztu zela-eta; eta Kontzilioak idatziz eman beharrik ez dela eta beraren borondateaz izan dadila dioenez gero, baimena emantzat har zitekeela.
‎12 Hau ez nuen batere argi ikusten, eginda zegoenean gauzak ardura gutxiz hartuko ez ote ziren beldur bainintzen; bestalde, beraiek hain gutxi edukirik, ezin zen. Eta horrela, arrazoi ugari eman nizkion aita prioreari ez zela komeni egiterik ikus zezan eta, nire iritziz, nahikoa ziren arrazoiak, eta esan nion begira zezatela berak eta aita frai Antoniok, nik beraien kontzientziaren gain uzten nuela arazoa, nik esaten nizkienekin nahikoa zela ez egiteko uste bainuen.
‎Baltasar Alvarez zeritzan, une honetan probintziala dena. Berak eta gainerakoek esan zuten ahal zutena egingo zutela kasu honetan, eta egin ere halaxe egin zuten herrikoen eta prelatuaren baimena lortzeko, pobretasunezko monasterioa izanik, alde guztietan baititu zailtasunak; eta horrela, egun batzuk behar izango ziren bideratzeko.
‎Hau behin bisitatzera etorri zitzaidan Ávilara eta Jainkoaren mirabe zintzoa zen, eta moja izateko bokazioa izan zuen beti. Horrela, monasterioa egin zenean, bera eta beraren alaba oso bizitza ona zeramana sartu ziren, eta ezkondua eta alargundua zenean izan zuen pozbiderik ezaren ordez bi halako pozbide eman zizkion Jaunak Ordena erlijiosoaren barruan. Beti izan ziren ama alabak bildutasun handikoak eta Jainkoaren mirabeak.
‎Otoitzari oso emana zen, eta Jainkoak hainbeste mesede egin dizkio, non besteei nekagarri zaienak berari poz ematen baitzion eta erraz egiten baitzitzaion, eta honela da fundazio hauetan berak egiten duen guztia. Badirudi Jainkoak honetarako deitzen ziela berari eta aita Julian Ávilakori, honi lehenbiziko monasteriotik deitu bazion ere. Halako lagunak nituelako nahi izango zuen gure Jaunak gauza guztiak niri ongi irtetea.
‎Garciálvarez deritzo, pertsona zintzoa eta hirian izen ona zuena bere egintza onengatik, egundo ere ez baitu gogoa beste ezertan; hura asko zeukana izan balitz, ez zitzaigun ezer faltako. Hark etxearen berri ongi zekienez gero, zentzugabekeria handia zeritzan harengatik hainbeste ematea, eta egunero esaten zigun, eta hartaz gehiago hitzik ez egiten saiatu zen; eta bere eta nire neba joan ziren orain dauden etxea ikustera. Poz pozik etorri ziren, eta arrazoiz; beraz, gure Jaunak ere nahi zuenez gero, bi edo hiru egun barru egin ziren eskriturak.
‎Alde batetik, une hartan libre zegoelako, abenduko predikuak egin zituen ordurako eta Soria bisitatu behar zuen, fundatu zenez gero ez baitzuen ikusi eta bide laburra zen; bestetik, bideetan nire osasunari arreta jartzearren, eguraldi gordina zelako eta ni zaharra eta gaixoa eta, dirudienez, nire bizia axola zitzaien pixka bat. Eta, egia esan, Jainkoaren probidentzia izan zen, izan ere, bideak euri handiak eginik hain egoera txarrean zeuden, non behar beharrezkoa baitzen bera eta beraren lagunak joatea nondik ibili behar zen begiratzeko, eta karroak basatzetatik ateratzeko. Batez ere Palentziatik Burgosera bitartean, nahiko ausarkeria izan baitzen handik irten ginenean irtetea.
‎26 Hau ikustean, handia izan zen aita probintzialaren aztoramena, eta guztiena. Izan ere, monasterio baterako tokia erosteko, jakinekoa da zenbat denbora behar den, eta bera hausturik zegoen mezatarako irteten gu ikusita; eliza ez zen urruti, eta kapera batean entzuten genuen meza inork ikusi gabe, baina berarentzat eta guretzat guztiz samingarria zen egoera hura. Orduan, uste dut, itzul gintezela nahi zuela.
‎27 Berak eta beraren adiskideek Sortzez Garbiaren ospitalean gela batzuk utz diezazkigutela agindu zuten, han Sakramentu Santua baitzen eta eguneroko meza. Honek poz pixka bat eman zion.
‎Ez zen gertatu gure Ordenako monasterioan, moja Zistertarreneanbaizik. Bazen han moja bat, aipaturikoak baino bertute gutxiagokoa ez zena; hau, diziplina eta barau, ahuleziak guztiz jota geratu zen, eta Jauna hartzen zuen edota debozio garra isiotzeko abagunea zen guztian, lurrera erortzen zen, eta hala egoten zortzi edo bederatzi ordu; berari eta guztiei hura liluramendua zela iruditzen zitzaien. Hau hain sarri gertaturik, erremedioa jarri ezik, uste dut kalte handia egitera etor zitekeela.
‎Hitzarturik utzi genuen emakume oso teatino bat ekartzea, eta etxeak eman diezaiola jaten (limosna bat egin behar dugunez gero, hauxe izan dadila) eta doan irakats diezaiela neskatilei lanak egiten, eta aitzakia honekin, kristau ikasbidea irakats diezaiela eta Jauna zerbitzatzen, probetxu handiko gauza baita. Mutil baten bila ere bidali du berak eta Huernak (halaxe deitzen diote) zerbitzu lanak egiten dizkie; eta mutila eta apaiza kristau ikasbidea irakasteko daude. Jainkoagan ustea dut, probetxu handia egingo dela.
Bere eta Joan Ovalleren osasunaz. Ameriketara idazteko bide ziurra.
‎4 Joan Ovalle jaunari izan dezala hau beretzakotzat eta goraintzi asko berari, eta nire alabei ere bai. Antonia andereak goraintziak, ongi dago honezkero launakako sukarrik gabe?, eta priorearen partetik ere goraintziak; nik uste dut ezin idatzi izango diedala ahizpa horiei eta gazteenari; orain Jainkoari nire alde erregutzeko baino beste esatekorik ez dut.
‎Nik itxaro dut Haren Maiestateagan ongi egingo dela guztia. Pedro de la Bandaren auzi hau ez da inoiz amaitzen; uste dut Albara joan dudala lehenago denbora alferrik ez galtzeko; arriskua dagoelako kontu horretan, beraren eta emaztearen arteko borroka denez gero.
‎2 Horrez gainera, beste hau ere esaten nion berorren aitatasunari: atsegin handia izan nuela aita Marianok bidali zizkidan gutunekin (nik eskatu bainizkion), berorren aitatasunak idatzi diola berari eta. Jainkoa benetan gorestera eraman ninduen kontua da.
‎Esan ahizpei, ene Gabriela harro dago horregatik, bere gutunean idazten didanez. Goraintzi asko eman berari eta guztiei, baita nire adiskide guztiei ere eta agur bero bat aita frai Antonio Jesusenari; Jainkoari eskatuko diogu hemen, sendabideak on egin diezaion, pena handia eman baitigu niri eta ama prioreari; goraintziak frai Gregorio eta frai Bartolomeri ere.
‎6 Malagóngo ama priorea ohi baino ere gaizkiago dago. Hala ere, pixka bat kontsolatzen naiz, zauria ez dela biriketakoa eta ez dela hetika gaitza dioelako, eta Ana Jainkoaren Amarenak, hemengo mojak, esan dit horrela egon zela bera eta sendatu egin zela. Jainkoak egin dezake.
‎Emaztearen heriotzagatik kontsolatu nahi du; zerutik zainduko dituela bera eta seme alabak esaten dio.
‎Ahizpa Gizakundekoarenaz sentitzen dut, adinaz arinduz doazen gaitzak izan arren. Eman goraintzi asko berari eta guztiei, batez ere ama priore ordeari eta fundatzaileari.
‎Nik horretaz eta beste gauza batzuez idazten diot, niri ezer idatzi zaidanik berak ez igartzeko eran. Egoki litzateke berorrek garbi garbi hitz egitea berarekin eta Ana Jesusenarekin egin zuenaz kexatzea; izan ere, deabruak hasi duen azpilana berorrek agerian jartzen ez badu, gero eta okerrago joango da eta arimako bakez ezin jasanezko bihurtuko zaio berorri; eta hortik berori falta izatea bihotzean sentituko banu ere, argi dut berorren bakearekin behartuago dagoela niri mesede egitearekin baino. Eman diezagula Jaunak bakea ahal duenez, amen.
‎Izatea eman zionak erraz eman diezaioke osasuna, ezerezetik izatera sortu baitzuen. Ongi zailtzen du sufrimenduan bera eta gainerako guztiak. Une honetatik Gineara eta are urrunago joateko moduko pertsonak geratzen dira.
‎10 Gure aita hemen denez gero, ireki zuen estalkia eta gutunak eman zizkidan; estanpak, berriz, berak hartu zituen, eta ahaztu egingo zitzaion, halabeharrez gaur jakin baitut? bera eta aita frai Antonio estanpak direla-eta lehian zebiltzala. Bi ikusi nituen eta oso politak dira.
‎Luisa andereak asko laguntzen eta mesede egiten digu guztian. Eska biezaio Jainkoari beraren alde eta Toledoko artzapezpikuaren alde, eta ez ahaztu inoiz ere erregea.
‎Hala ere, arimak garbiago egiteko dela eta, azken batean, Jainkoak bere zerbitzariei lagunduko diela konturaturik, ez dago pena zertan izanik, nekeak handiagoak izan daitezen desira baizik, eta Jainkoa goretsi, justiziagatik sufritzeko hain mesede handia egin digulako. Eta beroriek egin bezate gauza bera eta izan bezate uste ona Jaunagan, konturatu gabe, berorien asmoak egia bihurtuak ikusiko baitituzte.
‎7 Esan nire aita frai Gregoriori, har dezala hau beretzakotzat eta oroit dadila nire nebaz (Ordenaren sufrimenduak bihotz bihotzez sentitzen baitzituen), eta nik honezkero sumatzen ditudala haren agurgarritasunak izango dituenak ofizio horretan; hala ere, pazientzia izan dezala, eta berorren agurgarritasunak beste hainbeste, egunero Erromako agiri ofizialaren zain baikaude eta gure aita hemendik baitabil bien bitartean, bertan egotea komeni delako.... Ongi dago, Jainkoari eskerrak.
‎Maria Sakramentuarena moja ona oliadura harturik dago Alban. Otoitz egin diezaiotela Jainkoari beraren alde eta baita nire alde ere, Haren Maiestatea zerbaitetan zerbitza dezadan, hemen utzi nauenez gero.
‎11 Hiru kalonjek esku hartu dute laguntzen, batez ere haietako bat santu bat da, Reinoso deritza. Mesedez, eskatu Jainkoari beraren eta gotzainaren alde.
‎orain dela gutxi idatzi zidala haren amaginarrebak eta odola atera ziotela bi aldiz zioela. Oso pozik dago berarekin eta bera ere bai haiekin. Pedro Ahumadak izan behar du poztasunik gutxien duena, idatzi zidanez; izan ere, honek haren amaginarrebarekin bizi nahi omen du eta onartezina da Pedro Ahumada hara joatea.
‎2 Arrazoi beragatik eta beste gauza askorengatik beharrezkoa da, mojak aita prioreen mende ez egotea. Gerta daiteke batek gutxi jakitea eta moja guztiak egonezinik utziko dituen gauzak agintzea; inor ez delako izango nire aita Gracián bezalakorik; eta gerokoari begiratu behar diogu, honezkero eskarmentu handia dugulako, eta arriskuak saihestu beharra dagoelako; izan ere, moja hauei egin diezaieketen onik handiena da, aitor entzulearekin ez dadila beste hizketarik izan bekatuak esatean baizik, bildutasuna gorde dadin aski baita aitor entzule izatea probintzialari abisu emateko.
‎9 Teresak Padillari idazteari buruz, ez dut uste (poz ematearren, Medinako prioreari eta berorren agurgarritasunari izan ezik) beste inori idatzi dionik. Berari uste dut behin edo, bi edo hiru hitz. Buruan sartu zaio ni beragatik eta nire nebagatik itsutua nagoela, eta ezin zaio burutik atera. Eta, beste bat banintz, bai egon nuke horiek diren bezalakoak izanik; baina begira beza, nik zor diodan guztiarekin, poztu egin naiz hura itxita egoteaz, hona askotan etor ez dadin.
‎Hamalau mila dukat kosta zitzaion, eta oraindik ez zeuden eginik eskriturak; izan ere, horkoaz asko ikasi zuela dio, guztia ziur eta garbi ikusi arte ez hartzeko, ez baitu nahi auzitan aritzerik. Erregutu Jainkoari beraren eta seme alaben alde (ezkon bideetan baitira dagoeneko), haren zerbitzuan jardun dezaten.
‎[3] Jainkoak ordain diezaiola berari guztioi egin digun mesedea, aske geratzean berorren aitatasunarekin harremana izateko. Asko erregutzen diot Jaunari beraren alde eta gainerako guztiek ere bai; hainbeste mesede egin dizkiguna ezagutzeko gogoa dut; Luis Manrique jaunaren eta bien artean, hor monasterio bat fundatzeko artzapezpikuagandik baimena lortzeko, plana gauzatu ahal balitz, fundazio honetara joaterakoan fundatuko nuke laster batean, eginik egon arte inor ez konturatzeko eran, dagoeneko badudalako etxea nork eman. Eta artzapezpikuak errentaduna nahi badu, badaki berorren aitatasunak berehala sartuko direla Luis Guillamasen alabak, urtero laurehun milako errenta dutenak, eta hamahiru mojarentzat nahiko da; aita bikarioak berehala emango dit baimena.
‎Kontuak egin bitza berorren agurgarritasunak Malagónera eraman balute! Bera eta etxea biak galduko ziren, eta sufrimendu handiak izango zituzten etxearen premiagatik.
‎Jainkoak nahi beza hala izatea. Poztu naiz berarekin eta sentitu dut hura etortzea. Hainbesteko premia zen garaian egin zuenagatik hain esker onez egonik, ez dut berorren agurgarritasunak gogora ekarri beharrik.
‎...zen diodan bezain santua, eta gorde biezat; izan ere, kaskarrena bada ere, berori bezalako batzuk izan nahiko nituzke, ez baitakit nola konponduko nintzatekeen orain fundaziorik egingo balitz, ez dudalako aurkitzen inor ama priore izateko; egongo dira, baina esperientziarik ez dutenez gero eta hemen gertatu dena ikusten dudanez gero, beldurra sartu zait, asmo onekin harrapatzen gaituelako deabruak bereak eta bi egiteko; horregatik, beti beldurrez ibili beharra dago eta Jainkoari helduta eta geure adimenez gutxi fidatuz; izan ere, hoberenak badira ere, hori ez badago, Jainkoak utzi egingo gaitu, hobekien ari garela uste dugun hartan huts egin dezagun.
‎Berak dio barre eragin ziola eta ez ziola eragin bere asmoetan ezertxo ere aldatzera; katuen beldurra duen sagua ematen dudala dio, eta Sakramentu Santua eskuetan, promesa egin zuela, mundu osoak ere ez zuela aldenduko Harengandik. Nik diotsot harritu egin nauela horrek, beraren anaiek baitiote bai bera eta bai abitua ematen diona eskumikatuak izango direla. Berak dio baduela bere probintzialaren baimena, eta berorren aitatasunak gutun bat idatzi ziola, eta gizakia den aldetik beldur bada ere, aingeru antzera idazten diola; eta zuzen dabil, halakoa baita gutuna.
‎Jainkoagan itxaro dut biok muin egingo diogula berorri, egun asko igaro orduko. Berak eta nik goraintzi asko Frantzisko jaunari.
‎Hor bidaltzen dut erantzuna, eta harri eta zur nago, beste zer gabe, ni hara joatearen aldeko iritzia dutenekin. Gotzainari erantzun diot, berorren agurgarritasunak agindu didala ez joateko Burgosera negua han emateko garaian, nire gaixotasunengatik, behin berorren agurgarritasunak idatzi zidanez?, artzapezpikuarena zalantzan jarri gabe, bera eta Palentziako gotzaina elkarrekin gaizki gera ez daitezen, gaizki ez geratzea komeni baita. Palentziakoari eta Burgoskoari idatzi nien, hiriak egin ezik nekagarria izango zela iruditzen zitzaidalako, niri kasu handirik ez zidala egingo uste bainuen?
‎10 Berak nahi beza, berorren agurgarritasunak zer edo zer egin ahal izatea Beatrizen arazo honetan, hainbat egun baitira pena handiaz naukala. Berari eta amari gutun batzuk idatzi nizkien, nolabait zentzagarri izateko aski izan zitezkeenak, gauza ikaragarriak esanez; bada, errurik gabe baleude ere, Jainkoaren eta munduaren aurrean izan daitezkeen arriskuak agertu nizkien nik. Nire iritziz, ez daude arriskurik gabe, eta gurasoak are gutxiago, berak nahasten dituelako hauek.
‎3 Arimako ia sufrimendu guztiak kendu zaizkio eta oso alai dabil, ezagun baita zoriontsu eta osasuntsu dagoela. Aurrerantzean horrela badoa, kontzientzian, ezin dakioke profesa ukatu, eta beragandik eta aitor entzuleengandik informazioa biltzen saiatu naiz eta, esan didate, kezka hauek ez direla beraren izaeratik datozenak, urte eta erdi baino gehiago ez dela horiek dituela (hemen esan zidaten beti izan dituela; nik ez dut harremanik izan berarekin ezta ez naiz egon hemen bera egon denean), eta xalotasun handiagoz dabilela dirudi. Mesedez, gomenda biezaio berorren agurgarritasunak Jainkoari.
‎Mesedez, gomenda biezaio berorren agurgarritasunak Jainkoari. Batzuetan etorri izan zait burura, lehengo gauza haiek gabe, deabruak ez ote duen jakintsu egingo, gu engainatu eta berarekin eta beronen amarekin, oinazetuak direnekin, gera gaitezen, ama orain ongi badabil ere. Gizakundeko hau haren amak begi onez ikusten zuen, eta biek ere bai.
‎Eragozpen ikaragarria da umore hauena guztien sosegurako, eta horregatik izaten naiz beldur halakoei profesa emateko. Gogo handia dut berorren agurgarritasuna etxe hartara joan dadin; eta, Granadako fundazioa egiten bada, ez litzateke gaizki izango bera eta belo zuridun bat edo bi hara eramatea, Ana Jesusenarekin eta toki zabalean hobeki egongo bailirateke, eta gainera fraideak daude aitortzeko. Hala ere, uste dut, etxe hura aurrera joango dela, arima onak daudelako; eta apaizaren jatorriko bi hartzen badira ere, hori baita hark nahi duena?, eman behar diena ematen badie oso ongi legoke.
‎Izan bedi goretsia hemen utzi zidalako. Eskatu beraren eta guztien alde. Esan ahizpa San Frantziskori, poztu naizela beraren gutunaz; jakin beza hil zela Acacio García, haren alde Jainkoari otoitz egin diezaion.
‎3 Ohartzen da berorren agurgarritasuna gutun honek eskatzen duen sekretuaz; dena dela, apurtu dezala berorren agurgarritasunak, eta inork ez dezala uste izan berorregatik uzten denik, ez berari eta ez beraren seme alabei komeni ez zaielako baizik, horixe baita egia. Dagoeneko eskarmentu handia dugu alargun hauetaz.
‎Asko erregutzen diot Jainkoari haien alde. Eman goraintziak berari eta guztiei; maite ditudanez gero, bakoitzari idatzi nahiko nioke. Egia da, banan banan eta bihotz bihotzez maite ditudala; ez dakit zer den.
‎Zerbait ahazten zaidala dirudi. Jainkoa izan bedi berarekin eta gorde diezadala, oso maitagarria baita. Ez dakit nola eramaten dudan nire aitarekin halako adiskidetasuna izatea.
‎Beragan goranahirik ez dut ikusten nik, bai, ordea, deabruak, berorren jauntasunak dioenez, nahasi egiten dituela negozio hauek, eta berak zentzuzkoak ez diren gauza asko esaten dituela. Nik batzuetan asko sufritu dut beragatik eta, bertutetsua dela ikusten dudanez gero, ez dut kontuan hartzen. Berorren jauntasunak entzungo balitu ematen dituen arrazoiak, kontentatuko litzateke.
‎Haiek ez zituzten eman; zeramatzana konturatu bazen barruan zer edo zer zihoala, ez zituen emango. Hemengo ama priorea oso ongi dago, bera nola egon ohi den kontuan harturik; eta berak eta guztiek eskumuinak berorri. Asko eskatu diogun Jainkoari ongi egon dadin.
‎8 Aita horrek sentitu du Guadalajaran beraren eta Pauloren artean egiten duten diferentzia; izan ere, handia da pertsonen artean dagoen aldea, eta berezko honek indarra du. Benetan nahiko nuke berorren aitatasuna atsegin agertzea haren aurrean, esaten dituen hitzetan nolabaiteko ganora ikusten baitiot; eta bakoitza bere ahultasun eta guzti ongi eramaten jakitea gauza handia da.
‎Ez dira erosten inongo diruz, horien bidez hain koro handia lortzen baita. Gure Jauna bera eta haren santu guztiak bide honetatik joan zirela gogoratzen dudanean, ez zait geratzen berorren aitatasunari inbidia izatea besterik, nik orain ez dudalako sufritzerik merezi, maite dudanak sufritzen duena sentitu baizik, eta hori askoz ere neke handiagoa da.
‎3 Jakin beza hemengo abadea Palentziako gotzain jaunaren adiskide mina dela, eta nik neuk ere hitz egin dut berarekin eta oso begi onez ikusten nau; dagoeneko beste hornitzaile bat dago. Jainkoak mezurik ematen badigu, San Alejoko baimena ziur izango dugu.
‎3 Ene aita Cuevasko priorearen bidez idatzi nien gutun bat beroriei helarazteko modua egin zezan. Haren aitatasunak jaso ote zuen jakin nahi dut; beste bat idatzi nion berari eta eman zionari, berriro ere idatzi arren. Aita Nicolaok bere anaiarenaz zer gertatu zen jakin zuenean, puskatu egin zuen.
‎8 Isabel Osorio anderearen kontua ere bazekarren; hau Toledon berak sartu zuenaren ahizpa da; baina hau beraren eta nire eta Nicolaoren artean bideratua genuen. Hartaz ohi baino iritzi hobea atera nuen, eta gauza batzuetan tolesgabetasun handia erakusten zuen, ni harriturik uzteraino.
‎2 Ahizpa Beatriz Jesusenak maite maite du Malagóngo ama priorea eta handik atera ez dezadan erregu handiak egin dizkit, baina ez dabil batere ongi osasunez. Jaunak eman biezaio, guztiak oso pozik baitaude beraz eta beraren izaeraz. Nik ez nago hain pozik Luis Cepedaz, noizbait bere berri niri ematea ongi izango bailitzateke.
‎Rodrigorekin ez da tratatu behar inola ere; Acostarekin, ordea, bai. Bidali agur bero bat nire partez, izan ere, oso ongi konpontzen gara berarekin eta asko zor diogu.
‎2 Nire nebak esan zidan gutun batean, nola idatzi eta bidali zion hirurenaren eskubidea. Ongi dago bera eta erosketa ere egina dago; ez dira gaizki irten San Josereneko mojak. Hor idazten du Teresak.
‎Nik diotsot grazia egin didala berorren gutunak, baina horixe lortu du soilik. Jainkoak ordain biezaio beraren bidez eta dioen guztiaz egiten didan mesedea. Gainerakoan, izan da egunik neure buruaren akordurik ez nuenik, are gutxiago janariarenik.
‎Orain idatzi dit hango mandazainaren bidez bidali ziola berorri, eta horregatik ez diot hartaz esaten, arimaz otoitzean aurrera doala eta limosna asko egiten dituela baino besterik. Erregutu beti Jainkoari beraren alde eta nire alde ere bai. Gera bedi Berarekin, ene alaba.
‎2 Poztu naiz hain moja ona hartu duelako; goraintziak berari eta guztiei. Poztu naiz bidali zizkidan nire nebaren gutunekin.
‎5 Zer deritza Luisa anderearen sufrikarioari? Oso atsekabeturik daude bera eta beraren alaba. Jainkoari gomenda bitza.
‎Esan diot gauza hauetan guztietan kasu egiteko Frantzisko Salcedoren iritziari, eta ez da ibiliko pentsamendu horiekin. Goraintzi asko eman nire izenean berari eta nahi dituen gainerakoei. Eta Pedro Ahumadari ere bai; astia izan nahiko nuke berari idazteko erantzun diezadan, haren gutunekin atsegin hartzen baitut.
‎5 Jakin beza, Arévaloko apaiza ez zela uste genuena, eta oraindik dagoenak ere joango dela dio. Atzo hitz egin nuen berarekin eta ongi iruditu zitzaidan.
‎4 Zergatik ez die ematen moja horiei gure aitaren berri?; izan ere, ama priore ordeak diost non dagoen jakin nahi lukeela. Eman nire goraintziak berari eta beste guztiei. Sentitzen dut Mariaren gaixotasuna.
‎Diego Ortiz eta Frantziska Ramírezen semea. Maria Jesusenak dio berari eta gainerako atezainei ziotsela Teresak: –Martinico etortzen denean, dei iezadazue eta ez bidali; atsegin hartzen dut hari hitz egitean, mutiko bertutetsua baita?.
‎Pena handia ematen dit hain lurralde beroetan eta hain bide luzeetan ikusteak. Eskatu Jainkoari beraren alde eta saia bitez etxea lortzen ahal duten bezala, adiskideen bitartez?
‎Haren arrebari ere esan diot, nire partez, eskerrak eman diezazkiola etxe horren alde egiten duena. Eska diezaiotela Jainkoari asko beraren alde eta haren arreba Katalina Tolosaren alde. Ordena osoak egin behar dugu?, Jainkoaren hurrengo beragatik egin baita etxe hau, eta uste dut Jainkoa biziki zerbitzatuko dela bertan. Horra doanean, eman goraintzi asko nire partez eta eskatu Jainkoari nire alde.
‎Poz handia eman dit. Jainkoari eska diezaiotela beraren alde eta amaren alde (hila baita); bihotz bihotzez eskatzen du, eta asko zor zaio etxe horretan.
‎Baliteke honezkero lurralde honetan izatea, itsasontzietan aukera onik izanez gero berehala irtetekotan baitzen. Eskatu Jainkoari beraren alde eta eskerrak eman Haren Maiestateak jeneralarekin hain ongi geratzeko grazia egin digulako. Prozesioren bat egin bezate eta Jaunari esan zerbait eskerrak emateko, oso santak izatea eta Jainkoa zerbitzatzea besterik ez baitzaigu falta mesede hauek eskertzeko.
‎Jesulagunek berari eta beraren erreformari eman dizkioten laguntza erabakigarriez ari da.
‎Beste horiek, jesulagunek diotena: aita Salazarrek ezin duela utzi Jesusen Lagundia, bera eta bera hartzen duena eskumikuan erori gabe.
Bere eta beraren obraren egoera zailaz ari da, eta Inkisizioaren atzaparretan erortzeko arriskuaz.
‎4 Irten, irten bitez bera eta bere lagunak bizimodu atsegin horretatik: gerta daiteke bat batean behaztopaka eta erortzen aritzea, haiei jaikitzen lagundu behar izatea; izan ere, ikaragarria da beti arriskuan izatea, armaz beterik, eta jan gabe.
‎18 Norbaitek ahaleginak egiten baditu beste monasterio batera alda dezaten, bai berarentzat eta bai beste edonorentzat ezinezkoa dela betiko buruan sartzeko eran erantzun behar zaio. Izan ere, inork ezin ditu ulertu ikusi duenak izan ezik, hortik datozen eragozpen ikaragarriak eta tentaldietarako deabruari irekitzen zaion atea, beren etxetik irten daitezkeela uste badute, horretarako arrazoi handi handiak eman nahi badituzte ere.
‎Beraz, zerbait erremediatzeko beharrezkoa da pertsona bakarrari ez sinestea, esan dudanez, gainerakoengandik informazioa lortzea baizik; izan ere, halako zorroztasuna dagoen tokian ezin sufrituzkoa litzateke prelatu bakoitzak, edota bisita bakoitzean, aginduak ematea. Hau gora handikoa da eta horrela, gauza larrietan izan ezik eta, diodanez, erremediatu nahi duena prioreagandik beragandik eta gainerakoengandik ongi jakinez, eta zergatik, edo nola egiten den agertu gabe, ez litzateke agindurik ezarri behar; izan ere, horrela, zama handiegia ezar daiteke, eta ezin eramanezko bihurtuz, Erregelaren gauzarik garrantzitsuena bete gabe utzi.
‎Kartzelan sartzen dutenari, zaintzen dutenek izan ezik, ez biezaio inork hitz egin ezta ezer eraman ere, bestela pena beraren pean eroriko da. Eta kartzelatuak kartzelatik ihes egingo balu, haren ardura duen ahizpa edota hark ihes egitearen kausa dena, honetaz errudun izanik, egon bedi kartzela berean eta kartzelatua egon zenaren delituen arabera izan bedi zigortua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia