Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2000
‎Ez, beraz, Estatu arrazoi horri, interes orokorraren menpean jartzen baitu horrek den dena. Gure legeen ustetan, senar emazte horiek, hain zuzen ere, ezlegezko tratuetan ibili ondoren ezkondu direnek, betidanik izan dute gogoa ezkontza erazko batez lotzeko; uste dute ezkontza beti egin dela, gogoz eta desiraz, seme alaben jaiotzetik bertatik eta ekitate fikzio batez, ezkontzari indar atzera eragingarria ematen diote.
‎Arazo hori gainditzeko, Ayerrek hasierakoa baino egiaztagarritasun printzipio emankorragoa, baina ez Lewisena bezain liberala, aurkeztu zuen. Proposamen berri honek zioenez," adierazpen bat egiaztagarria eta, ondorioz, esanahiduna da, bertatik eta beste premisa batzuetatik, baina ez bakarrik premisa hauetatik, behaketazko adierazpenen bat ondoriozta badaiteke" 80 Horrela, bada, orain enuntziatu baten egiatasuna edo faltsutasuna determinatzeko egokiena behaketa da. Haatik, nolanahi, metafisikak berriro ere aurkitzen ditu argudioan arrakala nahiko zabalak egiaztagarritasunaren eraikinean sartu ahal izateko, bertsio berri honek edozein enuntziaturi eslei baitiezaioke esanahia.
2001
‎Gauza baten ideia ez da haren gainean egin dezakegun irudikapena, gauza hori egonkor bilakatzen duen dimentsio hori baizik. Eta horregatik, Platon urrutiago ere badoa, ideia gauzaren egitura bera eta gauzaren agerpenaren oinarria dela dioenean. Ideia, beraz, ez da kontzeptua.
‎Baina txori bakar bat ere ez da" txori" adigaia, honek ez du hegan egiten, ez ditu lumak. Espazioa, ordea, ez da adigaia, bere zatiak ez baitira espazioaren egikaritzapen bat, baizik eta espazioaren zatiak besterik ez, eta zati bakoitza beti espazioa da ere berean eta horrela mugarik gabe jarrai dezakegu. Emaitza orokorra:
‎Eta egiaren maitasunak eginbeharrak eman ditzake. Adibidez, Kanti ezagumenaren eta adimenaren ilunak argitzearenak, lehenbizi berarentzat eta gero, baliteke, besteentzat, gu denontzat. Eta guk maitasunak ematen dizkigun eginbeharrak bete ala ez bete egin ditzakegu.
‎Guda bera ordenaz eta giza eskubideen goi errespetuz eramana izan bada, zerbait sublimea darama beragan eta bide batez hainbat sublimeago egiten du guda horrela daraman herriak, zenbat eta handiagoak izan diren jasan dituen arriskuak, kementsu jardunez; alderantziz, luzaroko bakeak azoka giroa garaiarazten du, eta batera egoismo soila, koldarkeria eta alferkeria, eta herriaren gogoa makurraraztea.90
‎Ahaztu gabe ardi oro, ardi bakoitza artzain dela: bere eta ardi hurkoen artzain. Beraz, ardiak burutuz, ardi artzainak burutzen dira, eta ardien barruko jokabideak zabaltzen dira ardi artzainengan.
‎Baiezkoa ala ezezkoa ematen diharduela bere bizitzan. Gauza edo ekintza batzuk maitagarri direla beretzat eta beste batzuk ez. Bere gogoko denari ongia (edo egia, ederra) deitzen diola; bere gogokoaren onartze hutsari, maitatzea.
‎Kosmos osoa. Hau da, kosmosaren kreazioak, oraindik guztiz burutu gabeak, kausa finala dauka, maitasun kausa finala, eta hori Jesukristo da, bera eta berarekin batera bere gorputza, gu.
‎Jaungoikoaren gogokoa, berriz, garena egitea da: Bera eta maitagogo hurkoa eta maitagarri den oro maitatzea da. Eta Jaungoiko maitatuak maitagogoago, maitaleago egiten gaitu; hau da, zenbat eta, maitasunez, bere esanera zintzoago jarri, askatuago eta ezagutariago egiten gaitu.
2002
‎Hasiera batean enpresaburuari izenpearaziko zaion kontratuak baldintza ez oso onak badakarzkio ere, bistakoa da, denbora aurrera ahala, bai berarentzat eta baita gobernuarentzat ere, onuragarri gertatuko dela kontratu hori, interes partikularretatik enpresaren hobekuntza baitator ezinbestean. Lanean diharduten morroiek irabazi zilegiak lortuko dituzte eta Estatua, berriz, horien lanetik segitzen diren abantailez jabetuko da.
2003
‎Horren ondoren, Sokrates etzan eta berak eta gainerakoek afaldu ondoren, libazioak egin omen zituzten, eta jainkoari abestu eta gainerako ohiturak bete ondoren, edateari ekin omen zioten. Eta Pausaniasek horrelako hitzaldi bati eman zion hasiera:
‎Gainerako zimur ugariak leundu eta bularra zuzentzen zuen, larruginek larruen zimurrak 191 orkoiaren inguruan leuntzeko darabiltenaren antzeko tresna hartuta. Baina gutxi batzuk utzi zituen, sabelaren beraren eta zilborraren ingurukoak, antzinako gertaeraren oroigarri.
‎Aristodemok esan zidan Agatonek hitz egin 198 ondoren han zeuden guztiek txalotu zutela mutikoak berarentzat eta jainkoarentzat egoki hitz egin zuelakoan. Eta Sokratesek Eriximakori begira esan omen zuen:
‎Batek beste gauza harrigarri asko gorets litzake Sokratesengan, baina beste arloetan batek agian beste norbaitetaz antzekoak esan litzake, gizakietako beste inoren antzeko ez izatea ordea, ez antzinakoen eta ez oraingoen artean, horrek merezi du mirespen osoa. Akiles izan zenarekin Brasidas eta beste batzuk aldera litzake batek, eta Perikles bezalako batekin Nestor eta Antenor34 —beste batzuk ere badaude—, eta gainerakoak ere horrelaxe aldera litzake batek. d Baina gizon hau bitxikerian horrelakoa bihurtu da, bera eta bere hitzaldiak, inork ez lukeela eskura aurkituko berarekin alderatzeko inor, ez oraingoen eta ez antzinakoen artean, nik esaten ditudan horietako batekin ez badu alderatzen, gizakietako inorekin, sileno eta satiroekin baizik, bera eta bere hitzaldiak.
‎Batek beste gauza harrigarri asko gorets litzake Sokratesengan, baina beste arloetan batek agian beste norbaitetaz antzekoak esan litzake, gizakietako beste inoren antzeko ez izatea ordea, ez antzinakoen eta ez oraingoen artean, horrek merezi du mirespen osoa. ...Nestor eta Antenor34 —beste batzuk ere badaude—, eta gainerakoak ere horrelaxe aldera litzake batek. d Baina gizon hau bitxikerian horrelakoa bihurtu da, bera eta bere hitzaldiak, inork ez lukeela eskura aurkituko berarekin alderatzeko inor, ez oraingoen eta ez antzinakoen artean, nik esaten ditudan horietako batekin ez badu alderatzen, gizakietako inorekin, sileno eta satiroekin baizik, bera eta bere hitzaldiak.
‎Hoc rren arabera batek pentsatuko luke hiri honetan maitatzea eta maitaleen lagun egitea guztiz edertzat jotzen dela. Baina gurasoek pedagogoen ardurapean jarriz maiteei maitaleekin hitz egiten uzten ez dietenez eta pedagogoaren eginkizuna hori izanez, eta adin berekoek eta kideek horrelakorik gertatzen ikusiz gero kritikatzen dituztenez, eta zaharrek kritikatzaileei eragozten ez dietenez ezta zuzen ez hitz egid tea aurpegiratzen ere, batek horri guztiari begira ordea hemen horrelakorik guztiz lotsagarritzat jotzen dela pentsatuko luke berriz.
‎Norbaiti kalte egiten badiogu edo norbaitekin ez badugu behar besteko leialtasun eta zintzotasunez jokatzen, argi dago ez dugula bera maite. Adibide zehatzak jarriz, tutorearen betebeharra da beraren zaintzapean dagoen umezurtza bera eta horren ondasunak jagotea. Erregelek tutoreari betebehar hori ezartzen diotenean, maitasunaren ondorioak baino ez dituzte agintzen, tutoreak umezurtza maite behar duelako, horrek ezin duenean bere burua gobernatu.
‎6 Nahi gabeko betebeharretan, karguak bat datoz betebeharron izaerarekin eta horiek izan behar dituzten emaitzekin. Hori dela eta, tutorearen betebeharra da umezurtza bera eta horren ondasunak zaintzea, haren ardurapean dauden bitartean; tutoreak, halaber, zaintza onak eta administrazio onak erakartzen duten guztia bete behar du. Ildo beretik ere, norbaiti ogibide publiko bat betetzera deitzen bazaio, nahiz eta berak ogibide hori nahi ez, behar bezala bete behar du.
‎Hori dela eta, bere komunitateko beste zientzialariekin komunean dituen ezagutzaren hainbat postulatu, uste eta ohitura intelektualak onartzen ditu. Bera eta beste zientzialariren bat bereizi egiten badira, horrek beste zientzialaria aparteko paradigmaren parte dela nahi du esan. Hortaz, esan daiteke zientzialaria, bere paradigmaren baitan, hain ‘zientifikoa’ ez den dogmaren menpe dagoela.
2004
‎Berak gizabanakoari burujabetza kenduko dio, nahierara jokatuko du, guratsua izango da eta lege fisiko eta matematiko guztiak aldatu ahal izango ditu bere gurariagatik. Horrela Jainko horrek legerik gabeko mundu bat sortu ahal izango luke, eta bera eta bere jokaera edozein legeren indarretik kanpo geratuko litzateke. Balizko Jainko engainatzaile honek eragin ahal izango luke ez bakarrik lurraren, zeruaren eta gorputzaren hautemate sentigarria ez izatea fidagarria, ametsetan gertatzen zen legez, baizik eta irudia, neurria eta lekua ez existitzea ere.
‎Horregatik ez ei litzateke beharrezkoa izango horrelako prozesu bati berriro ekitea gaur egun zientziaren garapena handia delako eta bere bidea ez bakarrik askatasunez baizik eta nagusitasunez ere burutu dezakeelako. Egia esan, garai haietan zientziaren garapena bera eta gizartean zuen eragin zuzena ahulagoa zen eta benetan boteretsua zen sinesmen erlijiosoen eta era dogmatikoan ezarritako egien indarra; hartara, arrisku handia zegoen zientziaren aurrerapausoak gerizpetuak edo oztopatuak izateko. Dena dela, erraz jabetuko gara errozko zalantza egiteak zailtasun bertsua biltzen duela gaur egun eta atzo eta berdin dela baliotsua eta premiazkoa.
‎Tira, horrela utziko dugu guk gure lantxoa. Bere eta guzti, garbi dago bide zahar batzuk itxi eta berriak ireki dituela Descartesek, eta gero beste batzuk berak irekitako zirriztutik sartuko direla eta haiek sakonduko dituztela, batzuk onartuz, beste batzuk garatuz eta beste batzuk arbuiatuz..., baina hori da filosofiaren bide bihurria.
‎Azken honetan saiatzen da erakusten morroi ezjakinaren adimenean badagoela aldez aurretik irarrita Sokratesengan garatuta dagoen ezagupen matematiko bera, eta ezagupen hori azaleratu ahal izango dela oroimen ariketa huts batera joz. Ariketa soil horren bidez morroia jabetuko da berak pentsa ez zezakeen ezagupen matematikoa duela bere buruan eta matematikaren teoremen ezagupena bere esku dagoela.
‎Hartara, ez litzateke alferrik izango oso gogoan hartzea truke sinbolikoaren unibertsotik ezin garela atera, mundutik bertatik eta geure burutik ateratzea bezala bailitzateke. Halaber, ezin proposa daiteke bat bateko truke sistema sozial bat hautabide gisa, horrelako sistemarik sekula existitu ez delako, batetik, eta gizakiaren (banaka hartuta nahiz elkartean) berezko izaera sinboliko eta balioeslea ukatzea litzatekeelako, bestetik.
‎Zer ote da, bada, gure eta besteen bizitzaren zentzuaz galdetzea ahalbidetzen digun adierazpide zoragarri bezain hunkigarri hau? Nondik ote datorkio (ontologikoki, ez bakarrik historiko genetikoki) gizakiari bere eta besteen buruaz jabetzeko ahalmena demaion mintzamena. Zein ote da gizon eta emakume orok maitatzeko eta maitaturik sentitzeko duen ororen gainetiko irrika agorgabea posible egiten duen hitz jarioaren iturria?
‎Kontzientzia psikologikoaren funtzio espezifiko bat da, objektuen eta egintzen (jokabideen) kalitatea (ontasun maila), garrantzia eta premia maila, praxi kolektiboari eta pertsonalari (errealizazio pertsonalari) dagokionez, atzematen eta neurtzen dituena. Kontzientzia moralari esker, bada, gizakia bere eta besteen egintzen balio errealizatzaileaz jabetzen da, jabetze horretan bere izate osoa inplikaturik sentitzen duela.
2005
‎Hobe eta zehatzago ariko dira autu horren gainean eztabaidatzen dutenak Eskritura Santuen gainean, hebertarren historia eta zuzenbide zibila jainkotiar zuzenbidetzat hartzen ez badute. Herri guztien historiek barruratu zituztenak dira horretarako egokienak; ez, ordea, ondorioak lortzeko, sarritan egiten baita gauza bera eta gainera, okerretara. Horrela, bada, egiazko bidea ireki zuten harako juriskontsulto zaharrek, euren izenak ere miresten ditugula, eta behin eta berriro zientzia zibila izaeratik bertatik datorrela azaldu dutenak.
‎Bere testutan, era batera edo bestera, maiz aurkitzen dugu ideia hau eta, garrantzitsua delako, bere hainbat formulazio eskainiko ditugu jarraian adibide moduan: ...gizakiaren arteko kontaktua deskarga elektriko bat bezalakoa da, nondik hizkuntza ateratzen den" 90;" hizkuntza bigarren mundu bat bezala irudikatzen dugu, alegia, gizakiak bere baitatik eta egiazko mundutik jasotzen dituen inpresioetatik abiatuz objektibotu duen mundu bat bezala" 91; eta" hizkuntza benetako mundu bat da, hau da, espirituak, bere barne lanaren indarrari esker, beraren eta objektuen tartean jartzen duen mundu bat" 92 Adibide hauek guztiak bat datoz honako hau adierazterakoan: hizkuntzari esker bakarrik ahal du gizakiak mundura iritsi eta munduak zerbait izan gizakiarentzat, hau da, hizkuntzak paper ordezkaezina jokatzen du, hain zuzen, gizakiaren eta munduaren artean bitartekotza egiten duelako.
‎Lehenik eta behin oroitu beharra dago" nazionala" bezala ezaugarritzen duen hizkuntza hori, azken finean, giza hizkuntza orokorraren eta hizketa ekintza indibidualen artean kokatzen den eta komunitate linguistiko bat ezaugarritzen duen hizkuntza zehatza dela. Gizabanakoen hizketaren esku dago hizkuntzaren errealizazioa, baina, aldi berean eta ikusi bezala, hizketa hori pertsonala izateaz gain soziala ere bada eta, honengatik, ezinbestekoa da ere horizonte linguistiko komun batez hitz egitea. Giza komunikaziorako beharrezkoa den marko hau da, hain zuzen, nazio baten hizkuntzak —historia eta kultura jakin bat duen giza-talde baten mintzairak— ahalbidetzen eta eskaintzen duena, eta honengatik esan dezakegu bi horien artean elkarreragin sakon eta zabala ematen dela105.
‎Puntu honetan azaldutako hizkuntzaren inguruko erreflexio antropologiko pedagogikoek, azken finean, Humboldten teoria linguistiko osoaren erdigunea osatzen dute, ze, sarritan aipatu bezala, bere helburu nagusia gizakiari bere humanizazio prozesuan laguntzea da. Aurrenik, hizkuntzak berez erakusten duen" izaera sozialaz" arduratu gara eta, honen haritik, oraindik ere argiago ikusi ahal izan dugu gizakia bera aldi berean eta berez dela izaki sozial eta linguistikoa. Ondoren aztertu dugun bezala, eta bere hitzak erabiliz," hizkuntzaren izaera nazionala" izan dugu hizpide eta, hemendik abiatuz, giza-talde ezberdinen hizkuntzez eta hauen hezkuntzarako garrantziaz aritu gara.
‎Honi buruz esan behar da, lehenik, bere bizitza eta obra elkarreraginean ulertu eta aztertu behar direla: estudioa bere nortasuna garatzeko tresna bezala ikusten du berak eta, honengatik, aldi berean jorratzen ditu une oro interesgarriak gertatzen zaizkion hainbat gai. Aipatzekoa da ere, bigarrenik, bera ez dela irakasle edo pentsalari" profesionala" izan:
‎Antzeko zerbaiten beharrean dago ere haren antropologia konparatua, ze jarduera honek giza-karaktere ezberdinak aztertu nahi ditu, bai, baina hauen konstatazio enpiriko historiko baten eta beraien kontsiderazio filosofiko espekulatibo baten arteko erdibidea bilatuz. Hain zuzen" irudimena" da bi bide horiek lotzeko gaitasuna duen ahalmena," espirituaren materia eta forma aldi berean eta Bat bezala aurkezteko" gai den ahalmena eta, zalantzarik gabe, hau da bere ustetan ikerketa antropologiko ororen" zailtasunik" handiena48 Antropologia konparatua aldi berean da ezagutzailea eta humanizatzailea: hark gizakiaren indibidualitateari bere idealera hurbiltzen lagundu nahi dio, baina, honetarako," adimenak" (Verstand) eta" arrazoimenak" (Vernunft) elkarrekin aritu behar dute lanean.
2006
‎Eman lezake, heroi askok nortasun sendo eta independentea garatu dutela, epikan eta mitologian, Ajaxek edo Akilesek, esaterako, jainkozkoen eta giza abereen araudiak hausten dituztenean37; halere, badago arrazoi soziologikoago bat giza abere heroikoa bere baitakoa eta bere kanpokoa bereizi ezinik jartzen dituena: antropologikoki, giza aberea erabat uztartuta zegoen taldetasunean38.
‎Eta judiziorik gabe, gusturik eta asmakuntzarik gabe bezalaxe, poeta batek ezin du espero hain fina den eginkizunean arrakastarik edukitzea. Ezin da ahaztu arrazoimena hobetzen laguntzen duen ahalmenen bikaintasun bera, ulermenaren argitasun bera, egiten ditugun bereizketen zehaztasun bera eta atzematearen bizitasun bera benetako gustuaren jarduerarako premiazkoak direla eta batera doazela. Gutxitan gertatzen da, edo inoiz ez da gertatzen, arte kontuetan esperientzia duen edonor gai ez izatea artearen edertasuna juzgatzeko; eta zaila da benetan aurkitzea adimen zuzenekoa ez den gustu oneko pertsona bat.
‎Adiera, printzipioz, edozein morfemaren kokagune eta aldi tarteen baitan gauza daiteke. Bestalde, ez dago eragozpenik, zenbait adiera, edukiari dagokionez desberdin, kokagune eta aldi tarte bakarrean eta berean eta are morfema bakarrean eta berean gauzatu ahal izateko. Horrenbestez, ez dago arrazoirik adiera guztiak morfema bakar baten baitan, edozein izanik ere, mamitzearen aurka, nahiz eta adiera bakoitza, definizioz, edukiari dagokionez, beste guztiak ez bezalakoa izan.
‎Aitzitik, Kojevek Historiaren amaieraz dioenaren arabera, gizakiak lanaren bidez ezaba lezake hasieran beraren eta naturaren artean zegoen oposizioa; orobat, borroken bidez ezaba lezake hasieran beraren eta unibertsaltasunaren artean zegoen oposizioa, edota gizartearen eta politikaren artean zegoena.
‎Aitzitik, Kojevek Historiaren amaieraz dioenaren arabera, gizakiak lanaren bidez ezaba lezake hasieran beraren eta naturaren artean zegoen oposizioa; orobat, borroken bidez ezaba lezake hasieran beraren eta unibertsaltasunaren artean zegoen oposizioa, edota gizartearen eta politikaren artean zegoena.
2007
‎Hizkuntza baten —euskararen— berreskurapenak herri ekimenak behar ditu, jakina, baina baita ere lurralde bati loturiko hizkuntz politika sendo bat226 Bukatzeko, eta bestela, ohartarazi dezagun honakoa: euskaldunak —ia guztiak elebidun diren heinean— aldi berean eta nolabait badira, ere, espainol edo frantses hizkuntz komunitatearen kide, eta errealitate konplexu horrek, egiaz, inplikazio pedagogiko esanguratsuak ditu.
‎152 Autore horrek, bestela, O. Tumlirz en" psikologia antropologikoa" aipatzen du leku berean eta, horren haritik," bizipen axiologikorako gizakiaren berezko gaitasunaz" hitz egiten digu.
‎Interesak edo beharrak eramaten du beti gizakia aztergai hau edo bestea, honela edo bestela, ikertzera —pentsamendua ez da inoiz itxuraz den bezain neutrala—; eta, gure kasuan, euskararen eta euskaldunon egoera kezkagarriak eramaten gaitu gure hezkuntzaz hausnarketa bat egitera. Baina, esan bezala, ezinbestekoa da aurretik —eta pedagogia orokorraren perspektibatik— hezkuntza bera eta bertan hizkuntzak betetzen duen papera kontsideratzea eta aztertzea. Horregatik, eta euskal hezkuntzaren perspektibatik, oso esanguratsua da ikustea nola teoria pedagogikoak hizkuntzaren berezko funtzio humanizatzaile batez hitz egiten duen:
2008
‎adibidez, IV 2an ondoko hau baieztatzen du: badena eta bata gauza bera eta izaera bakar bat dira[...]; izan ere, gizaki bat (heis anthropos), gizaki dena
‎III 2, 998a11) gorputzak eta errealitate geometrikoak zentzumenezko errealitateen barnean existitu daitezkeen doktrinaren kontrako bi argudio: a) une berean eta toki berean bi gorputz batera ematea ezinezkoa da (kritika horri XIV 5, 1092a17 pasartean egindako argudioa gaineratu dakioke: errealitate matematikoak ez dira inongo tokitan ematen, tokia bakar bakarrik zentzumenezko errealitateei dagokielako); eta b) gorputz geometrikoen immanentzia onartzen bada, forma platonikoen immanentzia ere onartu litzateke.
‎Zentzumenezko gauzez eta Formez aparte, haien bitartean, errealitate matematikoak direla dio [Platonek], zentzumenezko gauzetatik betierekoak eta geldiak direlako eta Formetatik asko direlako desberdinak izanik; aitzitik, Forma bakoitza, bera eta bakarra da. Eta Formak gainerako gauzen kausak direnez, haien osagaiak den guztiaren osagaiak direla pentsatu zuen, printzipioak, materia bezala, Handia eta Txikia, eta entitate bezala, Bata zirela, printzipio haietatik eta Batarekiko parte hartzearen bidez Formak Zenbakiak direla pentsatzen baitzuen.
‎Pasarteak adierazten du Aristotelesen ustez zientzia teoretikoak gizakien jakiteko berezko guraria asetzeko garatu zirela, jakintzagatik beragatik eta ez beste edozein helbururengatik. Beraz, zientzien artean, zientzia teoretikoak aurkitzen dira gailurrean.
‎Proposizioaren formak beti subjektu eta objektuaren artean ezberdintzen du, subjektua eta bera definitzen duen horren artean ezberdintzen du. Proposizioaren forma hutsak subjektua banatzen du, subjektuaren beraren eta bera ez den beste edozein predikaturen artean banatzen du: beste modu batera esanda, subjektuak identitatearen printzipioari men egiten dio.
‎Bakoitza bestearentzat erdigunea da, zeinaren bidez bakoitza bere buruarekin bitartekotzen den eta elkarlotzen den; eta bakoitza berarentzat eta bestearentzat bere baitarako den zerizan bitartegabea da, zeina aldi berean bitartekotza horren bidez baino ez den horrela bere baitarako.
2009
‎Egiaren problematika bera eta horrek" jakite borondatearen" nozio nietzschetarrarekin (hau da, egia sortzen, hedarazten duen eta ukatze edota ezkutatzetik baztertzen duen mekanismoa) duen lotura leku nagusian kokatzen du genealogiak. Jakitearen bilaketa aseezinaren atzean, ezagutza objektibo eta unibertsaltzat agertzeko ahaleginaren gibelean ezkutatzen den oro agerian utzi behar du genealogiak.
‎Biek dute hastapen bera, gardentasunik gabea eta nahasia. Gaixotasunen baten sintoma edota lore guztiz eder45 baten hazia izan zitekeen zeinu bakar beretik eta aldi berean sortu dira biak, eta geroago bakarrik bananduko dira. Jarrai dezagun, bada, oraingoz bereizi gabe, beraien genealogia komuna.
‎" Hegelen abiapuntua Estatuaren eta gizarte zibilaren", interes partikularraren eta" bere baitan eta bere baitatik unibertsala" denaren arteko bereizketa da, eta egia da burokrazia bereizketa horren gain eraikitzen dela... Korporazioak burokraziaren materialismoa dira, eta burokrazia korporazioen espiritualismoa.
‎Batetik, Frantziako intelektualak ditugu. Jainkoa hil ostean, gizakia, ezagutza bera eta norberaren identitatea (etikan ezinbestekoa den subjektua) ere apurtzeraino heldu dira. Bestetik, Nietzscheren irakurketa oso eskasa egin duten naziak ditugu.
‎— Azter ezazu, bada, Kebes —esan zuen—, esandako guztietatik honako hauek ateratzen ote zaizkigun: jainkozko, hilezkor, ulergarri, forma bakarreko, desegin ezinaren eta bere buruarekiko beti era berean eta egoera berean egoten denaren antzik handiena arimak daukala, eta gorputzak, berriz, antz handiena gizatiar, hilkor, forma askoko, ulertezin, desegingarri eta bere buruarekiko egoera berean inoiz egoten ez denarena daukala.35
‎Baina arrazoimena ez da edozein jantzi. Goitik behera erortzen diren gabardina handi horiek bezalakoxea da, gorputz guzia bere baitan hartzen duena eta bere gainean eta azpian jarriko den arropa guzia baldintzatuko duena. Eta bere gainean ezin duzu jada ez jertserik ez kamisetarik... ez deus jarri, kapela eta galtzerdiak baino ez badira.
‎Kantek ezetz errango dio ikuspegi horri. Subjektua, gizakia, erdian jartzen du eta errealitatea ulertzeko eta ezagutzeko berak eta berak bakarrik jartzen dituela baldintzak erakutsiko digu. Hots, ez dagoela bertze mundu perfektuago batetik ideiak kopiatzen dituen mundurik.
‎Ziurtasuna, adibidez, Descartesek bilatu (eta aurkitu??) zuen. Newtonek berak eta, batik bat, bere zientziaren erabilgarritasun eta aplikagarritasunak ematen diote Kanti ziurtasuna. Bere egitekoa, beraz, hari objektibotasuna bilatzea izanen da.
2010
‎Eta adiera berean eman ohi zaio berezko jokaerari legearen izena, bai harako ekitaldira eraman eta horren neurria delako, baita Sortzailearen legearen bidez sortu delako. Ohitura da, izan ere, lege deitzea arauari berari eta horren emaitza edo ondorioari, harekin ados dagoenean, sarri askotan arte izena lan artistikoari egokitu ohi zaion moduan. Modu horretan interpreta daiteke Erromatarrei Gutuna:
‎Hizkuntzaren pedagogian eragina duten zientzien artean, jarraian, hizkuntzaren psikologia eta hizkuntzaren psikopedagogia kontsideratuko ditugu, zeinek, egiaz, hizkuntza bera eta horrekin loturiko hezkuntza kontuak ikuspuntu psikologikotik aztertzen dituzten. " Hizkuntza", Belinchonen arabera," ikerketa objektu psikologiko tipikoa da", hain zuzen," giza izakien gaitasun eta portaera naturalen errepertorioen parte delako" eta, baita ere," horiei bere ingurunearekin erlazionatzeko eta jarduteko modu partikularrak ahalbidetzen dizkielako" 204 Giza portaera, bestela esanda, linguistikoa izateagatik ezaugarritzen da —gizakia berez hiztuna den bezala—, eta, horrexegatik, psikologiak ere ezinbestean behatu eta ikertu behar du hizkuntza bere dimentsio pragmatiko eta funtzionalean.
‎Idazlan honen azken atalak —Hizkuntzaren psikologia eta psikopedagogia hizkuntza pedagogian — hizkuntzaren beraren eta, zehazkiago, berorren ikas irakaskuntzaren inguruko hainbat kontu ikuspuntu psikologikotik behatzeko eta aztertzeko balio izan digu. 1.
‎gizakia eta hizkuntza, antropologia eta linguistika, sakonki lotuta daudela esaten dugun unetik, bada, posible bakarrik ez baizik eta behar beharrezkoa da ere hizkuntzaren inguruko hausnarketa psikologiko eta psikopedagogiko sakona burutzea. Azken batean, giza portaera eta giza hizkuntza loturik daude, eta, horrexegatik, nahitaez aitortu behar zaio dimentsio psikologikoa hizkuntzari berari eta berorren irakaskuntzari. Honela mintzo da Titone:
2011
‎Izan eta ez izan, aldi berean eta inoiz ez; horra hor gakoa.
‎Platonek adierazitako leize zulo hartan, azken lilura hauxe da: begirada jakin bat osotasunaren ordena beretik eta izate sistematik aparte dagoela eta hura baino lehenagokoa dela sinestea, hots, kontzientziak, Logosak, ahalmena duela (azalpen edo sintaxi arruntagoek ezin duten heinean) bere erreinutik izatean sartu eta hartaz hitz egiteko. Nolatan ahazten dugu begirada (hautamen) baten ordez beste bat proposatzen digula, eta hobespen hori oso gizatiarra dela?
‎Mitoak munduan izaera diferenteak aitortzen ditu, eta mendiari izen propio bat jartzen dio, bidegurutzeari Ediporen edo istorio bat asmatzen dio, lamiak ipintzen ditu iturrian, itsasoa jainko bat (en erresuma) bihurtzen du. Bere barrutik begira, zera bakoitzak bere izate berezia du, edo bere izaerak ditu, bera eta bera bakarrik den legez da (neure ustean ni ere naizen bezalaxe); berea ez da" izate" bereizgabe, higigabe abstraktu bat, bere bere izatea baino, beste ezer edo inorena ez dena. Eta guk beste edozeren izate berdina egozten diogunean, bortxatu egiten dugu, ez diogu uzten bera izaten, edozeren izatetara biluzten dugu eta biluztasun horretan lotzen dugu...
‎Logika aristotelikoak bere hiru printzipioekin ekarri digun ikuspegian ez dago lekurik osotasunarentzat; zentzu komunaren eta heziketaren eraginez, ikuspegi hori onartu da hautemate ohituraren oinarritzat, erreal osoak mila ahoz hitz egingo ez baligu bezala, nahiz eta guk ezin dugun bestela ulertu entzuten duguna arreta osagaiaren bidez ez bada. Beste era batera esanda, paradigma holografikoak diosku ezen erreala eta harekin egiten duguna itzulpen ekintza baten mende daudela; zentzu komunak eskaintzen digunaz harago, dena bildurik legoke, osorik azaldu gabe, eta hartara jotzen dugu, unean berean eta modu berean elkar/ elkarrekin sortuz.
2012
‎Subjektu erreaktiboak gertaeraren eraginkortasuna ukatzen du (Bildukoek esperientziarik ez dutela eta politika gaizki kudeatzen ari direla diote; horrela, lehengo forma politikoak berreskuratzea beharrezkoa dela azpimarratuz). Subjektu erreaktiboak distantzia iraganezina mantentzen du beraren eta oraingo politika berriaren artean. Berak ez du nahi orainaldian parte hartu, orainaldia sasiorainalditzat hartzen duelako.
2013
‎Ur sakonegietan sartu gabe, adibide batez balia gaitezke Aristotelesen ideia azaltzeko. Etxe bat ikusten dugunean, neurri batean bereizten ditugu etxea bera eta etxea osatzen duten materialak: adreilua, porlana, egurra...
2014
‎Ezio iristen da eta Atilari mundua eskaintzen dio Italiaren truke. Atilak dio guztia izango dela berarentzat eta gerra deitzen du. Su eten baten bitartean Atila Odabellarekin ezkontzear dago eta Forestoren besoetan aurkitzen du eta Ezioren konpainian.
2016
‎Klimaren eraginak, lehen ikusian, existentziaren aldeko borrokatik zeharo aparteko kontua dirudi; baina klimak nagusiki jatekoa urrituz jokatzen duenez gero, mota bereko jatekotik bizi diren bai espezie bereko eta bai beste espezieetako banakoen arteko borrokarik latzenera darama izaki biziduna. Adibidez klima oso hotzak, zuzenean eragiten duenean ere, gehien sufrituko duten banakoak sendotasun gutxien dutenak dira edo, negua aurrera doala, jatekorik gutxien lortu dutenak.
‎Darwin gizakiaren jatorri anatomiko fisiologikoaz beste, dohain intelektual eta moralen(" espirituaren") etorki naturalaz interesatzen da orobat. Gizakiaren beraren eta emozioentzako giza espresioen etorburua beste edozein organismo bizidunen antzera ikertzen du; berak zeuzkan baliabideen neurrian noski (paleontologia, genetika, etab.en laguntzarik gabe). Metodo mailan batik bat, gizakia, bere osoan eta definitiboki, ‘gizabere’ soil bihurtua geratu da zientziarentzat.
2017
‎Baina horrek adieraziko luke nire Ongiaren kontrakoa agertzen zaidana nahi izaten azaldu behar naizela, eta hori Gaizkia edo nire Ongiaren kontrakoa den heinean, hain zuzen ere. Beraz, espresuki nahi izan behar dut une berean eta maila berean nahi dudanaren kontrakoa, alegia, nire burua gorrotatu, hain zuzen, ni neu naizen heinean. Eta bere baitarakoaren esparruan gaiztotasunaren esentzia hori bete betean gauzatzeko, nire burua gaiztotzat jo nuke, hots, nire burua onartu, ni neu gaitzetsarazten nauen ekintza berberaz.
‎Bigarren kasuan, nonahi egonik ere, Pierrek sentitzen du distantziarik gabe existitzen dela Teresarentzat. Pierrerentzat, Teresa distantziara dago, Teresa urrundu egiten baita beragandik eta bion artean distantzia bat zabaltzen baitu: mundu osoak bereizten ditu.
‎Baina ezeztapen bikoitz hori, nolabait ere, bera bakarrik suntsitzen da: edo jotzen dut, bada, izate jakin bat ez izatera eta, orduan, bera objektua da niretzat eta nik nire objektutasuna galtzen dut berarentzat; kasu horretan, Besteak utzi egiten dio Beste ni izateari, alegia, ni izaterik ukatuz objektu bihurtzen nauen subjektu izateari; edo, bestela, izate hori zinez Bestea da eta ni ez izatera jotzen du; baina, kasu horretan, ni objektu bihurtzen naiz berarentzat eta berak galdu egiten du bere objektutasuna. Horregatik, funtsean, Bestea Ez ni ez objektua da.
‎Zehaztu banitu tresna sare guztiak Bestearengana biratuta dauden bezala, alegia, atzeman banu ez bakarrik mailuak eta iltzeak tresna sare horretan okupatzen duten lekua, baizik eta baita kalea, hiria, nazioa eta abar ere, zehazki eta osoki definituko nuke Bestearen izatea objektu gisa. Bestearen intentzio bati buruz tronpatzen banaiz, ez da inola ere bere keinua subjektibotasun helezin batekin lotzen dudalako subjektibotasun horrek, bere baitan eta bere aldetik, ez dauka berezko neurririk keinuarekin, bere baitarako transzendentzia baita, transzendentzia gaindiezina, tronpatzen naiz mundu osoa keinu horren inguruan antolatzen dudalako berez antolatzen den eran ez baizik eta bestela. Horrela, Bestea objektu gisa agertze hutsagatik osotasun gisa ematen zait printzipioz, osorik barreiatzen da mundutik zehar mundu horren antolamendu sintetikoaren indar mundutar gisa.
2021
‎Bortxatua izan ondoren, berea ez den bizi arrotz baten gatibua da: " umealdi guztian, emea aldi berean da bera eta arrotza zaion beste bat" (I: 43).
‎Adieraztea ezen elkar hautatu ere egin ez duten gizon batek eta emakume batek aski izan beharra daukatela batak bestearentzat modu guztietan aldi berean eta bizi guztian, bada, hori izugarrikeria bat da, ezinbestean hipokrisia, gezurra, liskarra, zorigaitza dakartzana. (II:
‎Gure subjektuaren eraikuntzan ezartzen diren bazterketa formen jakitun izanik, ordea, etengabe birpentsatu eta ezbaian jarri behar ditugu, baieztapen estrategikoaren eta problematizazioaren arteko tentsioan. Kasu horretan, erregimen heterozuzeneko marko eta kategorien zurruntasuna kontuan izanik, markoa bera eta horren zutabeak diren kontzeptuak desnaturalizatu, ukatu, antzaldatu, aldatu, malgutu, gainezkatu eta alteratzeko apustua egin da, generoa bizitzeko era askotarikoak loratu, azaleratu eta bizigarri egin daitezen, beste konfigurazioak bezain ‘erreal’, inolako tutelaje, zigor eta mehatxurik gabe: uste dut generoaren bueltako posizioen barietate zabala onartu behar dugula.
2022
‎Mugaren bestelako esperientzia batek baldintzatzen du gaur egungo filosofiaren egoera; izan ere, egun, giza ekintzak akabera eman diezaieke gizadiaren existentziari berari eta planeta honetako beste hainbat espezieri. Giza finitutasunak jada ez dio gizakiaren hilkortasunari soilik egiten erreferentzia; beste dimentsio bat hartu du:
‎Aitortzaren begirada horretatik, filosofia europar mendebaldarrak jarraitzen du izaten egiazko filosofia, baina onartzen ditu aldaerak, oihartzunak eta ikasketak, pentsatzeko beste modu batzuetan. Bera eta bestea bereizten dituen eskema duala da indarrean dagoena eta bere nagusitasuna ezartzen du, nahiz eta elkarrizketatik eta erlazio akademiko, editorial eta kulturaletik izan.
‎Filosofiak, kontzeptuak sortzeko jardunari ekin diezaion, jakintza zientifikoen arteko mugan mugitu behar du, teoriaren eta praktikaren arteko banalerroan, pertsonalaren eta kolektiboaren arteko ertzean, identitate kulturalen eta dagoena eta egon behar lukeena etikoki eta politikoki bereizten dituen distantziaren arteko pasabideetan. Beraz, filosofia bera ere bada filosofikoa eta ez filosofikoa, berea eta berea ez dena biltzen dituena. Guztia zeharkatzen eta guztia zabaltzen duen arrakala baita, ez baitu berariazko lekurik.
‎Gainezka eta ahituta den mundua amaitu gabe uztea. Horrela, bada, filosofia irakastea keinuarekin berarekin eta hitzarekin berarekin hutsuneak uztea dela uste dut. Filosofia irakastea gonbidapen bat da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia