Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2003
‎Egin beharreko bidea motza da oso, berehala gaude Gobernu Zibilean.
2006
‎Agian arinegi hartu genuen erabakia, baina huraxe zen jarraitu beharreko bidea, arin mugitu eta ondo bota behar genituen pausoak, estropezu egin nahi ez bagenuen.
2008
‎–Hala moduzko marinelak, esan nahiko duk, bota zuen Silverrek, zakar?. Ibilbide bati jarraitzeko gauza gaituk, baina nork ezarriko du hartu beharreko bidea. Horretantxe egiten duzue kale denok, jaunak, lehenengotik hasi eta azkenekoraino.
2010
‎sentimendu berri haien artean galduta nengoen arren, bizitzaren eskarmentua nuelako edo, ez nuen iparra guztiz galdu? garbi ikusten bainuen, adibidez, Amandak eta biok ibili beharreko bideak zer nolakoa behar zuen: maitasunaren handia gauza txikietan bilatu genuela, alegia:
‎Bai, maite nuen, baina hara: sentimendu berri haien artean galduta nengoen arren, bizitzaren eskarmentua nuelako edo, ez nuen iparra guztiz galdu... garbi ikusten bainuen, adibidez, Amandak eta biok ibili beharreko bideak zer nolakoa behar zuen: maitasunaren handia gauza txikietan bilatu genuela, alegia:
2011
‎Zazpi konpromiso planteatu zizkion horretarako nazioarteari: bakegintza prozesuetan emakumeen parte hartzea ziurtatzeko konpromisoa areagotzeko; bakea lortu ondoren egin beharreko bidean ere emakumeen parte hartzea ziurtatzeko; emakumeen parte hartzea diruz babesteko; gatazka ondorengo gobernu erakundeetan ere emakumeak egon daitezen; egiaren batzordeetan, kalte ordainen programetan eta abarretan ere emakumeek parte har dezaten; edo politikagintzan ere emakumeak sar daitezen.
‎Komunetik oraindik itzuli ez ziren bi damen zain, mapa bat atera eta egin beharreko bidea begiratu nuen: Montpellier, Avignon, Lyon, Pontarlier?
‎zonalde horretan euskara galtzea eta beste hizkera mota bat garatzea, beste edozein bezain gurea, eta ez dago zertan hori ukatu. Ez da inposatu behar, herritar horiek egin beharreko bidea delako, eta hain justu gaur egun zonalde horretan garai hartan baino askoz jende gehiagok hitz egiten du euskaraz, borondate propioz, nahi dutelako eta galdu den beren historiako zati delako, berreskuratu nahi dutena?.
2012
‎Nola, guk esaten dugun bezala, estu eta larri gaudenean, bide bat edo bestea hartu zalantzan edo nora jo ez dakigula, ezkutuko dei batek bide batera bultzatzen gaituen, beste bidetik jotzeko asmoa dugunean. Are gehiago, senak, barruko joerak edo agian onurak beste bidea hartzeko esan digunean; orduan barruko zirrara bitxi batek, nondik sortzen den ez dakigunak, beste bidera bultzatzen gaitu; eta azkenean ikusten dugu, hartu beharreko bidea eta gure irudipenak ere hartzeko esaten ziguna hartu izan bagenu, lur jota eta galduta egongo ginela. Gogoeta horiek eta antzeko beste askok arau bat gogorarazi zidaten, hots, barruko dei edo teinkaldi horiek sumatzen nituenean, gauza bat egiteko edo ez egiteko, edo bide batetik edo bestetik jotzeko, barruko agindu horien esana egingo nuela beti, horretarako barruko teinkaldi edo dei horiek beste arrazoirik ez izan arren.
2014
‎Ezinak ezin, badaezpadako prebentzio neurri gisa, uko egiten diot planoak edo gidaliburuak eskuetan ibiltzeari. Etxean edo neure gelan ikasten ditut, ahalik eta xeheen, ibili beharreko bideak, kaleak, plazak; hartuko ditudan garraioen zenbaki, geraleku eta helburuak; bisitatu beharreko lekuen ordutegi, prezio eta edukiak.
‎edo oilasko bat prestatzea, bezeroaren gustuetara makurtuz betiere. Berdin zitzaion aiztoak hartu beharreko bidea, burutik isatsera bizkarretik edo isatsetik burura saihetsetan barna?, bide haiek ez baitzuten Felisarentzat sekreturik. Bere esku trebeak dantzatzen zuèn aiztoa hain sartzen zen gozo eta ezti moztu beharreko haragi puskan, non bai baitzirudien sartu baino gehiago irristatu egiten zela?
2015
‎Udazkenarekin batean ugaritu egiten dira nire lanak, eta neguan eta udaberrian ez gutxitzen. Gainera, gogo aldetik eskas antzean nenbilen, eta ez oso konbentzituta oroipenaren genero hori ote zen jarraitu beharreko bidea. Kontuak kontu, ez nuen deus aurreratu, salbu eta Ibai-Ertzi buruzko artikuluxka hura; gero, 2001eko udan, urte batzuk lehenagotik zirika neukan nobelatxo bat idazten aritu nintzen:
‎Inozoegia, agian. Baina sentitzen zuena zela jarraitu beharreko bidea. Bihotzarenak, eman beharreko pausoak.
‎Belarribakoren hitzaldia gero eta ozenagoa da, gero eta sutsuagoa, esaten duen horretan siniste osoa duenaren konfiantzarekin egiten du berba, soldaduei, borrokaren aurretik, adorea eta kemena eman gura dien ofizialaren indarraz. Ondo argi ikusten du hartu beharreko bidea, ez da bidezkoa eta bera zeruan egotea, hilda egotea, teniserako zapatilak defenditzearren; ez da bidezkoa gizakiak horrelakoengatik hiltzea; bidezkoa da, ordea, bere zapatilak defenditzearren eraila izan denak bere burua defenditzea, are gehiago, mendekua hartzea ere bai, bere gorrotoa erakustea eta amorrua ateratzea, odola kutsatzen dion amorrua ateratzea.
‎Horixe da, hain zuzen, saio honen muina eta mamia: euskara batura iristeko ibili den bide luzea azaltzea, euskara batuaren egitura eta haren inguruko gorabeherak aurkeztea, eta hemendik aurrera ibili beharreko bideaz gogoeta egitea.
‎Euskarak bere esparru sinbolikoa trinkotuko badu, urratu beharreko bideetako bat euskarazko komunikazio esparru autozentratua eratzea dela uste dugu. Euskarazko komunikazio esparru etiketaren atzean guztiok dakigu zer dagoen.
2016
‎Bereziki ETAren azken hamar urteko balioespena egiten zuen Txillardegik une hartako egoera politikoaren azterketa egin ondotik, eta V. Biltzarretik aurrera hartu beharreko bideaz, estrategiaz eta taktikaz ziharduen.
‎Uste dugu argindarra dela ongizate gehiagorako gizateriak behar duen energia emateko modurik nobleena, eta, gaur egun, energia nuklearrarena dela argindarra sortzeko jarraitu beharreko bidea. Norabide horrek eraman du Iberduero oraingo eta etorkizun hurbileko energia programa planteatzera.
‎Hemen ez dugu tranparik erabili nahi ordea: hasieratik esan diogu irakurleari noiz ematen edo noiz ezkutatzen diogun informazioa, non egon garen duda mudan, nolatan aukeratu ditugun aukeratu beharreko bideak; beharbada irakurlea ohartu da honezkero, eta ohartu ez bada berehala jakinaraziko diogu, aurreko atalaren amaieran, Alsina eta taxista elkarren beldurrez nor bere bidetik urrundu direnean, bidaiariaren maletak auto barruan geratu direla; ez gidaria ez Alsina ez dira berehalakoan ohartu xehetasun horretaz, eta ez da harritzekoa ere, nahiko lan baitzuten beren beldurrak eta ikarak menderatz... Guri ere oharkabean pasatu zaigu ordea; idatzi eta gero konturatu gara, eta idatzia zuzentzekotan egon gara:
2018
‎Mistikoek sakrifizioen, baraualdien bidez, gorputzari uko eginez, meditazioz zabaltzea lortzen zuten ate berberak zabaltzen dituzte droga batzuek. Kontua da, mistikoek, euren barruranzko egoera horiek, guztiz ez bazen ere, neurri batean kontrolatzea lortzen zuten bitartean, bide bat zelako, landu, jorratu beharreko bidea, gure drogek norberaren kontrol oro urratzen dutela. Kimikaren bidez lortzen dira burmuinen barruko konexioak eitea.
2019
‎Arratsaldean, berriz, mezu haiek bereganatuta eta psikologoaren aholkuei jarraituz, kontzentratzen eta bere baitan biltzen hasi zen, ibilbideari ekiteko, bi puntu irudikatuz: bata bihotzean zuen, eta bestea zakil mokoan, bi puntu haiek markatzen baitzuten energiak eraman beharreko bidea, bihotzetik zakil mokora. Hasieran, kostatu zitzaion, bai, ustekabean beste pentsamendu batzuk tartekatzen baitzitzaizkion, energia desbideratzen ziotenak eta alferrik galarazten.
2020
‎Etengabe eta azkar aldatzen den egungo munduan, plan estrategikoek oso gutxitan balio dute bi eta hiru urte bitarteko epeetatik harago. Hori kontuan hartu behar da etorkizunean garatu beharreko bidean, baina hurrengo hamarkadetan herrialde gisa ikuspegia zehaztu behar dugu, ea non eta zer izan nahi dugun. Orduan bakarrik izango du zentzua lan independente eta objektibo bat burutzeak, hurrengo hamarkadetako etorkizuneko agertoki posibleak irudikatzeko eta definitzeko.
‎Gure iragan hurbilenari eta gaur egun gertatzen ari diren aldaketei buruzko azterketa osatuak egin beharreko bideari buruzko informazio interesgarria eman diezaguke. Lehenik eta behin, etorkizuna eraiki dezakegu euskal gizartea komunitate heldua eta erresilientea delako ustearen gainean.
2021
‎Arbuiatu egiten zuela mundu osoa zure oinetan jarri nahi izatea; garai hitsetako ideia arrunta, itsusia zela haren aburuz. Neurtu nuen, beraz, berarekiko lehian hartu beharreko bidea.
‎Urratu beharreko bidea zen formalkeriena.
‎Jarraitu beharreko bidean galdu eta bide onetik alderatzen den matxia kalku bilaka daiteke, eta aztiaren indarra gaiztakeriarako erabili; horretarako nahikoa da matxia bekaizkerian edo diruzaletasunean erortzea. Matxiak egin dezakeen ongi adina kalte egin dezake kalkuak.
2022
‎Sei belgikarrekin berea Deppék, lau gizonezko eta bi emakumezko. Jarraitu beharreko bidean ados jarri ez, eta talde bakoitzak bide ezberdina hartu du. Deppé ez da hitzartutako lekura iritsi.
‎inoiz ez zaudela bakarrik. Beti dago norbait, nahiz eta bakarrik egin beharreko bidea den.
‎Feminismoan ere antzeko sentitzen naiz. Emakumeek egin beharreko bidea da, guztion babesarekin.
‎Jakin bazekien, helburua lortuz gero, munduaren egoera erabat irauliko zela. Euskara eta gainontzeko hizkuntza txikiak itzuliko ziren arriskuan egotera, baina hori zen historiak egin beharreko bidea, eta ez beste bat. " Orakulua martxan jartzean historiaren bide naturala eten zuten.
‎Gogoratzen zuenetik, arrotz sentitu zuen bere burua zegoen lekuan zegoela, baina egunen batean bere lekua topatu eta etxean sentituko zen itxaropena zuen. Proba hartan ateratako ehuneko laurogeita hemeretzia, hartu beharreko bidearen pistatzat hartu zuen.
‎Han eta hemen ari dira lili moreak ernetzen, neskatoaren oinen aurrean bidea osatuz, alfonbra moduko bide bat. Liliek jarraitu beharreko bidea markatu nahi diotela dirudi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia