2023
|
|
Orokorrean, ekonomia ahalbidearen printzipiotik honako bi printzipio hauek ondorioztatzen dira: ahalbide hori duten guztiek ordaindu
|
behar
dituzte tributuak (orokortasun printzipioa) eta ekonomia ahalbide bera dutenek zati berbera ordaindu behar dute (berdintasun printzipioa).
|
|
Zeintzuk dira legearen bidez edo foru arau bidez ezarri beharreko aldeak? Zehatz esateko, foru arauak ezarri
|
behar
ditu tributua ordaintzeko eginbeharra sortzen duten kasuak (zerga egitatea), tributuak nork ordaindu behar dituen (subjektu pasiboak) eta zenbat ordaindu behar den (oinarria, karga tasa eta kuota). Horiez gain, preskripzioeta iraungitze epea ere oinarrizko osagaia da.
|
|
Bestalde, zordun bat baino gehiago batera agertzen diren arren, erantzulea ez da inoiz tributuaren subjektu pasiboa izango, subjektu pasiboak bere izateari (zergadun edo ordezko) eusten diolako. Betebeharrei dagokienez, erantzuleak bakarrik erantzun
|
behar
du tributuaren betebehar materialen zioz (ordainketa); subjektu pasiboak, aldiz, tributu betebeharra osatzen duten gainerako prestazio formalak ere gauzatu behar ditu.
|
|
Autolikidazioaren kasuan, tributu betebeharpekoak berak zerga egitatea eta horren osagaiak gertatu direla aitortzeaz gain, tributu zorra zenbatzen du eta zorra ordaintzen du. Aitorpenaren kasuan, ostera, tributu betebeharpekoak zerga egitatea eta horren osagaiak Administrazioari aitortzen dizkio, baina azken horrek zenbatu
|
behar
du tributu zorra likidazioaren bitartez, eta gero likidazio hori betebeharpekoari jakinaraziko dio zorraren ordainketa egin dezan. Artikuluaren tipoa, bada, azken kasu horri buruzkoa da.
|
|
Ildo horretatik, eta hobeto ulertzeko, lehenespena nola dabilen azaldu
|
behar
dugu tributu zorra beste eskubide errealekin edo beste kreditu eskubideekin batera gertatzen denean.
|
|
Amaitzeko, aipatu
|
behar
ditugu tributu zehapenak jartzeko eskumena duten organoak zein diren: a) Foru Aldundia, lanbide ofizial, enplegu edo kargu publikoetan aritzea eteten denean, zehapen gisa. b) Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatua, onura zein pizgarri fiskalak aplikatzeko eskubidea galtzen denean, onura edo pizgarri horiek emateko eskumena izanik, edota diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzen denean edo Administrazio publikoarekin kontratuak sinatzeko debekua ezartzen denean.
|
|
Bi kasuetan, gainera, b) eta c) letretako jokabideetan, tipoaren osagai objektiboak
|
behar
du tributu aitorpenak aurkeztu ez izana edota aurkeztutakoak kontabilitate faltsuaren erakusgarri izatea. Horrezaz gain, egin ez diren edo faltsututako kargu edo abonamenduen zenbatekoa, dela gehiagokoa, dela gutxiagokoa, ekitaldi ekonomiko bakoitzeko 240.000 euro baino gehiagokoa izan behar da, euren artean konpentsazio aritmetikorik egiteke.
|
|
Tributu arauketa konplexua izateak eta zergadunak bere gain hartu behar dituen betebeharren multzoak, hots, zerga egitatea aitortzeko beharraz gain, berori behar bezala kalifikatzeko eta tributu kuota zenbatzeko eta ordaintzeko beharrak,
|
behar
dute Tributu administrazioak berak ahalegina egitea, tributu betebeharpekoei beharrezko informazioa emateko euren eskubide eta betebeharrei buruz.
|
|
Edozein kasutan ere, bere garaian adierazi dugun bezala eta erreklamazio ekonomiko administratiboei dagokienez, gogoan izan
|
behar
dugu tributuak aplikatzeko eginkizunak eta berrikuspen eginkizunak modu bereizian egikaritzen direla; esleitu ere, Tributu administrazioaren organo ezberdinei esleitu zaizkie halako eginkizunak. Horiek horrela, berraztertze errekurtsoak edo berrikuspen prozedura berezkiek APApEL markatutako bidea nola edo hala jarraitzen badute ere (hori bai, gaiak agindutako berezitasunekin, esaterako, berraztertze errekurtsoa borondatezkoa da tributuen arloan eta administrazio bidea agortzen duen erreklamazio ekonomiko administratiboa baino lehen jarri behar da; administrazio prozedura erkidean, ostera, administrazio bidea agortzen duten egintzen aurka jar daitekeen aukera bat da errekurtsoa, auzitegietara jo baino lehen), erreklamazio ekonomiko administratiboak antolamenduaren adar honen prozedura bereziak dira, eta erreklamazioak ebazten dituzten administrazio organoak Tributu administraziotik lokabeak dira organoaren eta eginkizunaren ikuspegitik, hots, euren zeregina betetzen dute zehapenak jartzeko organoetatik edota tributuak bildu, ikuskatu eta kudeatzeko organoetatik bereizirik.
|
|
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Zerga bilketako Erregelamendua onetsi duen abuztuaren 2ko 38/ 2006 Foru Dekretuaren 1 artikuluak ezarritakoari eta lurralde erkideko Zerga bilketako Erregelamendu Orokorra onetsi duen uztailaren 29ko 939/ 2005 Errege Dekretuaren 2 artikuluari jarraiki, Ogasun publikoaren zerga bilketa honela defini daiteke: ordaintzeko beharra duenak kitatu
|
behar
dituen tributu zorrak, tributu zehapenak eta izaera publikoko gainera baliabideak kobratzea helburutzat duen administrazio eginkizuna da. Esangura berean, baina idazketa zertxobait ezberdinarekin ari dira Arabako Lurralde Historikoaren Zerga bilketako Erregelamendu Orokorra onetsi duen
|
|
Apirilaren 20ko 102/ 2005 Epaian, besteak beste, adierazi zuenez: a) Tributuen arloko lege erreserbak
|
behar
du tributua ex novo sortzea eta tributuaren oinarrizko osagai eratzaileak zehaztea legez egin behar direla. b) Irizpideak eta printzipioak legean egon behar badira ere, erregelamenduaren arauketa onargarria da baldin eta ezinbestekoa bada arrazoi teknikoengatik edota Konstituzioak ala Legeak berak bilatutako helburuak betetzeko. Horiek horrela, erregelamenduzko arauketa legearen mende, berau garatu eta osatzeko izan behar da beti. c) Tributuen arloko lege erreserbak ez die eragiten modu berean tributuaren oinarrizko osagai guztiei.
|
|
Arabako eta Gipuzkoako TFAOen (eta TLOren) 47 artikuluak dionez, eta Bizkaiko TFAOren 46 artikuluak dionez, ez egoiliarrek ordezkaria izendatu
|
behar
dute tributuaren arauketak hala ezartzen badu; eta ondorioz, artikulua bera edukirik gabe geratzen da igorpena egiten duelako, oro har, Ez egoiliarren Errentaren gaineko Zergara igorriz. Azken zerga horren Legearen eta Foru arauen artikuluetan ezarri denez, lurralde erkidean edo Lurralde Historikoetan establezimendu iraunkorraren bitartez jarduten badute, lurralde horietan egoitza duen ala egoiliar den ordezkaria, pertsona fisikoa nahiz juridikoa, izendatu behar dute, Tributu administrazioarekin egin beharreko jarduketetarako; edo, egindako eragiketa nahiz jarduketaren ezaugarriengatik edo lortutako errentaren zenbatekoagatik edo ondasun higiezina edukitzeagatik, Tributu administrazioak horrela eskatzen badu.
|
|
Jaso, berriz, Administrazioak jaso
|
behar
ditu tributuen ordainketak, horixe baita tributuak kobratzeko subjektu eskuduna. Hala ere, Administrazioak tributuok zuzenean kobratu behar bidean, horretarako berariazko baimena duten erakundeei ordaintzea agin dezake (gero zehaztuko ditugu zeintzuk diren erakunde horiek).
|
|
Kasu bi horietan, zerga egitatea ez da ondasun edo zerbitzu bat eskuratzea, ezpada horiek ematea. Ondorenez, ikusi behar dugu zergatik zerga egitatean parte hartzen ez duen hirugarrenak jasan
|
behar
duen tributu prestazioaren zama ekonomikoa, eta jakin behar dugu, baita ere, Administrazioari begira, tributua ordaindu beharrak hirugarrena tributu betebeharpeko bihurtu duen ala ez. Galdera horiei erantzuteko, tributuen jasanarazpenaren erakundea ikertu behar dugu.
|