2023
|
|
legeak ezarritako muga nahiz baldintzak bete arren, karga tasaren ezarpen edo aldarazpena erregelamendu bidez egin ote daiteke? Aukera hori Toki ogasunaren kasuan bakarrik onar daiteke, toki erakundeen autonomia errespetatu ahal izateko; horrela, Estatuak ezarri
|
behar
ditu toki tributuen oinarrizko osagaiak eta, gero, toki erakundeei dagokie karga tasa edo, tributua hautazkoa denetan, tributua bera ezartzea.
|
|
• Kontrolen xedea tokiz gaindiko interesetan eragina duten egintzak edo ez egiteak izango dira, eta horien garrantziaren araberakoak izango dira. Alde horretatik, jokoan dauden interesek aurrez aurre jarri
|
behar
dituzte tokiz gaindiko interesak eta toki erakundeen berezko interesak. Bestela esanda, erakundearen interes propioekin bat datozen interes orokorrei eragiten dieten tokiko eskumenak aurrez aurre jarriko dira.
|
|
Labur bilduz, adierazi
|
behar
dugu toki ogasunen arauketa aplikagarria honako hau dela233: TAOLren 105 artikulutik 116 artikulura. Estatuaren tributu arauketa orokorra. Aurrekontuei buruzko Lege Orokorra. Autonomia erkidegoen arauketa. Toki erakundeek ematen dituzten ordenantza fiskalak eta aurrekontuak.
|
|
EAEri dagokionez, Ekonomia Itunak 48.5 artikuluan finantza zaintzako organo eskuduna autonomia erkidegoko organo eskudun esamoldearen mende uzten du. Esangura horretan, kontuan izan
|
behar
dugu toki erakundeen gaineko aurrekontu jarduera lurralde historikoei dagokiela. Lurralde historikoek zorpetzearen, aurrekontuaren eta kontabilitatearen gaineko araubidea zehazteko eskumena izango dute; eta, ondorioz, finantza zaintzako organo eskuduna izango dira.
|
|
Horregatik guztiagatik, Udal Estatutuak erronka bezala eta aldarrikatzen zuen toki autonomia bermatzeko, baliabide ekonomikoez hornitu
|
behar
zituen toki erakundeak. Hori horrela, Udal Estatutuak 308 artikuluan udal baliabideen zerrenda egin zuen: Udal ondaretik etortzen zirenak (errentak, produktuak, interesak, etab...). Ondasun komunalen aprobetxamenduetatik zetozen etekinak. Estatutik, lurraldeetatik, probintzietatik edo udal mankomunitateetatik jasotako dirulaguntzak. Udal zerbitzuetatik lortutako etekin likidoak. Udal zerga ordainarazpenak.
|
|
Erreferentzia berezia egin
|
behar
dugu toki erakundeen finantza jardueraren gainean egiten den kontrolari. Jarduera honen gainean beti egon dira kontrol bereziak eta kontrol horiek azkenengo urte hauetan areagotu egin dira.
|
|
Nahiz eta lan honetan aurrerago toki erakundeen finantza autonomiari buruz beren beregi hitz egin, kontuan izan
|
behar
dugu toki ogasunen sisteman autonomia oinarrizkoa dela. Printzipio horren arabera, Estatuan finantza federalismoari dagozkion printzipioak ezartzen dira eta horrekin finantzazio sistema mistoa ere sortzen da.
|
|
Legezkotasun printzipio honetatik lege erreserbaren printzipioa ondorioztatzen da eta honek zuzeneko eragina dauka toki ogasunen diru sarreretan eta gastuetan. Kontuan izan
|
behar
dugu toki ogasunek euren kutxetan sartzen dituzten diru sarrera guztiak legearen estaldura eduki behar dutela. Gogora dezagun EKren 31.3 artikulua:
|
|
Gastuei begira, kontuan izan
|
behar
dugu toki autonomiaren printzipioaren arabera EKren 137 artikuluak jasotzen den moduan ulerturik, toki erakundeek berezkoak dituzten interesak garatzeko aukera izango dute. Baina eskumenen banaketa lege baten mende gelditzen da EKren 31.3 artikuluarekin bat eginez eta eskumenen banaketari buruzko antolamendua kontuan izanik 133.4 artikuluarekin batera.
|
|
Honen inguruan ez dugu ezer esango lan honetan zehar, toki erakundeei ez zaielako berrorekatze plana aplikatzeko aukerarik zabaltzen, ezin dutelako defizita eduki. Gogoratu
|
behar
dugu toki erakundeek defizit zero araua dutela.
|
|
ETELren 4 artikuluak toki araubidearen printzipio zuzentzaileak aipatzen dituenean lehenengo eta behin sorospidetasun printzipioa eta finantza nahikotasuna aipatzen ditu. Artikuluaren arabera, eskumen publikoen egikaritza herritarrengandik hurbilen dauden agintaritzei dagokie eta EAEn onesten den lege edo arau sektorial orok ahalik eta eskumen gehien utzi
|
behar
ditu toki erakundeen esku. Hori ahalbideratzeko asmoarekin, legegileak lehenengo eta behin finantza nahikotasuna aitortzen du:
|
|
Ondorioz, eta tokiko ogasunaren erregulazioak sarritan araubide juridiko horretan eragina izan behar duenez, Estatuak unean unean bakarrik arautu ahal izango du gai hori, 1.1 LHL, hau da, hala gertatuko da, hain zuzen ere, Estatuko araudiaren xedea ogasun guztien erakunde komunak edo Estatuko Ogasunaren eta toki korporazioetako ogasunen arteko koordinazio neurriak arautzea denean. Baita toki ogasunen finantza nahikotasuna babestea ere, EKren 142 art., Konstituzioak onartutako toki autonomia gauzatzeko ezinbesteko baldintza den aldetik EKren 137, 140 eta 141 art" 291 Esangura horretan, lurralde historikoek eskumen espezifikoak
|
behar
dituzte toki araubidearen arloko estatu oinarrien arau garapenerako.
|
|
Gogoratu
|
behar
dugu toki erakundeak, EKk adierazten duenez 137 artikuluaren bitartez, zuzenbide osoko gaitasuna duten erakundeak dira, autonomiadunak eta interesak gauzatzeko. Baina autonomia horrek, KAren 1981eko otsailaren 2ko epaiaren 3 Oinarri Juridikoak zehazten duen bezala, mugak ditu eta autonomiaren bitartez gauzatutako jarduerek kontrola jasan dezakete.
|