Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2002
‎Diru sarreretan hamar urte edo gehiagoko jarraikortasuna behar dugu proiektu bakoitzerako dirua izango dela ziurtatzeko.
2003
‎Balio iritziak eman behar ditugu proiektuen eta horiek garatzen diren baldintzen inguruan.
2005
‎Banaketa berdinaren proiektua behin betiko onestearen ondoreei gagozkiela, legeak gaikuntza zabala ematen du, baina erregelamenduak aukera hori neurriz erabili du. Hainbatez, tituluak immatrikulazioa egiteko balio dezake eta funtsen deskripzioa zuzen dezake, baina proiektua egin denean interesdunen aho bateko adostasunaren bidez, edota jabe bakarrak hala eskatuta, espedientearen publizitatea mugatua da, eta horregatik esanbidez ezarri da hirigintza legerian xedatutako jendaurreko informazioaren ohiko izapidea gauzatu behar duela proiektuak. Traktu geldiarazia berriro hastearen eta kontraesaneko idazkunak ezereztearen aldetik, Hipoteka Legearen 202 artikuluan oinarritutako konponbideak jaso dira; edu berean, muturreko joeretatik urrun dauden irtenbideak aukeratu dira immatrikulazio bikoitza eta titulartasun ezezaguna edo eztabaidagarria dagoen kasuetarako, bai eta titularra non den jakiterik ez dagoenerako ere.
‎Hau proiektu izarra da! Hau da beste ezeren gainetik oztopatu eta deuseztatu behar dugun proiektua! Egia esan, ez dakigu oso ondo proiektua zertan datzan ezta nork bultzatua den ere, baina uste dugu mundu mailan hedatzen ari diren zerbait benetan handia dugula esku artean.
2007
‎Marko berri horretan euskal herritarrok erabakitzen dutena onartu behar du Estatuak. Burujabetasunaren aldekook indar metaketa egin behar dugu proiektu guztien arteko borroka politikoa eta demokratikoa bideratzeko.
‎Egia da egoera honetan zailagoa dela emaitza onak lortzea, baina uste dugu momentu honetan ere lehen indarra izateko aukerak baditugula. Lehen indarra izatea lortuz gero, beste alderdiek dute ezikusiarena egin.Zein dira ANVren ustez, Zizurkilen lehentasuna izan behar duten proiektuak. Zizurkil Asteasu bariantearen proiektua ezinbestekoa da ANVrentzat. Bada garaia proiektu hori finkatu eta egiteko, beheko auzoak egunero sufritzen duen kotxe kopurua gutxitzeko.
‎Batetik, gure ardurak kaleratzeko helburuarekin. Arduratzekoa baita Getxoko Andra Mari auzoa desegin behar duen proiektua, arduratzekoa den moduan LZP (Lurralde Zati Plana) delakoak gure eskualdean eta Euskal Herrian, eragin behar dituen suntsiketa arduragabeak. 8.500 etxebizitza berri eraiki behar dituzte Andra Maritik Azkorrirako lur eremuetan, Aldundiaren hazkunde demografikoaren azterlanean aurrikusten ez dituztenak.
2008
‎Tabakalera kultura aurrekontuarekin ordainduko da, baina kultur proiektua da. Beste kontu bat da nolakoak izan behar duten proiektu horiek, hori eztabaidatu daiteke, baina ez dut uste inork zalantza daukanik kultur proiektua dela.
‎Onuraduna Gipuzkoako Foru Aldundia izan zen, Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Lau urtean egin behar dituzte proiektuan proposatutako ekintza guztiak; hau da, 2009ko udazkenera arte ariko dira horretan lanean.
‎Proiektua aurrera eramateko, ezinbestekoak ziren bazkideak. Izan ere, LIFE programan aurkeztutako proiektuen kostua erdi bana finantzatu behar dute proiektu bakoitzaren bazkideek eta Europako Batasunak. Proiektuak, denera, bi milioi euroko aurrekontua zuen; beraz, milioi bat euro finantzatzeko prest zeuden erakundeak bilatu behar izan zituzten.
‎Populazioak berreskuratzea WWF/ Adenak Europako Batzordeari eta katamotz iberiarra duten bost autonomia erkidegoei (Andaluzia, Extremadura, Gaztela Mantxa, Gaztela eta Leon eta Madril) eskatu die Natura Sarearen koherentzia bermatzeko, felino horrek 1992an zituen populazio eta lurraldeak berreskura ditzan. Horretarako, txostenean adierazitako gabeziak sartu behar dituzte proiektu honetan, eta korridore babestuak daudela bermatu. Izan ere, azterketak erakusten du deklaratutako azaleraren heren bat baino gehiago ez dela giltzarria lincerako, eta gutxienez 961.000 hektarea sar daitezkeela.
‎Hala ere, enpresa sortu berri guztiek ezin dituzte mintegi mota horiek eskuratu. Hasteko, zenbait baldintza bete behar ditu proiektuak. Ekintzaileen enpresa jarduerak erakundeak sustatu nahi duen esparrukoa izan behar du.
‎Nabarmendu du Udalak gobernu talde indartsua behar duela proiektuak aurrera ateratzeko. Horren harira, gaineratu du Ezker Batua Berdeak taldeak babesa eskainiko diola ados dauden kontuetan:
‎Urte berriari hasiera emateko mugarria izan zen eta 2009an Kontseiluak lanean jarraituko duelako, baina pauso bat harago emanez. Euskal Herri osoan Euskaraz Bai Dinamika Herrietan proiektuarekin, Bai Euskarari Ziurtagiriarekin, Udalen hizkuntza politikaren neurketarekin, Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin, irakastereduekin eta euskarak behar dituen proiektu guztiekin lanean jarraituko dugu, baina ‘euskaraz bai’ ozen aldarrikatuz, hori baita etorkizunean nagusituko den goiburua.f bxxxxxxxj
2009
‎Helburua bertako biztanleen bizi kalitatea hobetzea da eta horretarako hirigintza proiektu integrala garatzen ari dira. Horretarako argi dute nork burutu behar duen proiektua: ez da hirigile hoberik bertakoa baino, auzoan berrogei urtez bizi izan dena.
‎Bi irizpide finkatuak dituzte, haatik. Antzokietatik kanpo emateko aukera izan behar luke proiektuak. Ibiltaria, karrikako artea izenak berak dioen bezala.
2010
‎Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioari dagokionez, momentuz, EAJk ez du Zapatero presidenteak aurkeztu behar duen proiektuaren berri, baina bere alderdia elkarrizketarako prest dagoela argitu du Joseba Egibarrek.
‎–Alderdi sozialistari esaten genion: . Zuentzat gogorra baldin bada independentzia agertzea testuan, zuek konpromisoa hartu behar duzue proiektu guztiak aipatzerakoan denak sartzen direla, baita independentziaren aldeko proiektua ere?. Hori onartu egin ziguten alderdi sozialistako ordezkariek, eta Batasunekoek aintzakotzat hartu zuten?.
‎–Esan nion azkarregia iruditzen zitzaidala dena. Berak esan zidan zalantzaren bat egon zela, baina baieztatuta zutela dena ona zela, eta Diputazioak eta Vital Kutxak esku hartu behar zutela proiektuan. Fundazioarena aipatu zuen behin eta berriro?.
‎Metodologia ezberdina, oso aktiboa, sortzailea; ordura arteko partzialtasunaren alboan, globaltasuna bilatzen zuen? . Metodologiaren arabera irakasleak haurrengandik atera behar zuen proiektua, ez liburuan zegoena zuzenean aplikatu. Kontraesana iruditzen zitzaigun hori, baina ez zegoen beste modurik metodologia hura zabaltzeko.
‎Erakundea Gipuzkoan sortuko litzatekeen arren, denborarekin beste herrialdeetara zabalduz joango litzateke. Eta, taldearen esanetan, egoeraren larritasunagatik, urtea bukatzerako martxan egon behar luke proiektuak.
‎Koalizioko gobernua osatzeko aukera bazegoela jakinarazi genion PSEri, baina koalizio horrek nahitaez izan behar zuela proiektu politiko bat. Ardanza Dokumentua izango zen gobernu horren oinarria; argi utzi genien, beraz, ezinezkoa zela bakarrik kudeaketari zegozkion gaiak kontuan hartuko zituen akordioa; normalizazio politikoaz eta bakegintzaz ere behar genituen adostasunak eta akordioak.
2011
‎–Zergatik egon behar dugu proiektuaren aurka, aldameneko herrietako bizilagunek egarri direla erraten badigute, eta guk haien egarria asetzeko aukera badugu. Badakizue zerura sartzeko prezioa zein den, honela erranen baitie Jesusek artaldeko ardi zuriei:
‎Baliteke berak aukeratzea zer proiektutarako erabiliko den bildutako dirua, eta horren berri ematea gonbidatuei. Hala ere, batzuetan, erakundeak hautatzen du helburua, eta presarik handiena behar duen proiektuaren alde egiten du beti. Gonbidatu bakoitzak erabakiko du zenbat diru eman nahi duen, baina litekeena da, halaber, urteak betetzen dituenak edo jaia antolatzen duenak gutxieneko kopuru batzuk gomendatzea liburuak, jostailuak edo botikak erosteko, besteak beste.
‎Proiektu guztiak Iringa eskualdean daude, Dar Es Salaametik 550 kilometro hego mendebaldera, Tanzanian. Boluntariotza “nahiko teknikoa da”, behar du Bellot ek, eta, beraz, boluntarioek behar adina ezagutza izan behar dute proiektuak abian jartzeko. Imagen:
2012
‎" Udalbatza 21 zinegotzik osatzen dugu, eta Bilduk 9 soilik dituela. Beraz, beste alderdion beharra dute proiektuak aurrera eramateko. Hala ere, oposizioko alderdiak ez dituzte kontuan izaten erabakiak hartzerakoan".
‎Hutsune hori gogoan hartuta ekin nion proiektuari" adierazi digu Cabañasek, 2010eko abenduko hastapenak gogoratuz. Proiektua lagun askoren lanari esker gauzatu ahal izan da eta hainbat emakume musikarirekin elkartu ostean, txiki behar zuen proiektua handi bihurtu da, zeuden gabeziak ere halakoxeak izanik. " Gure asmoa ahalik eta emakume gehien zuzeneko musika egitera animatzea da.
‎Baina, orain, garai berri bat abiatu behar du, egitura berri batez, barne demokrazia errespetatuz, arestiko militantzia bikoitza eta hirukoitza ahaztuz. Gizartearen aurrean argi eta garbi azaldu behar du proiektu berriekin, baita hauek ondo azaldu ere.
‎Plataforma robotizatu bat dute azterketa horiek zehaztasunez egiteko, eta purifikatzen dituzten konposatuek bakarrik edo beste batzuekin batera eragiten duten ikertzeko. Egin ditugun probetan eragin batzuk ikusi ditugu, baina oraindik garapen handiagoa behar du proiektuak dio Fundazurik. Bide nahiko berria da, guk dakigula beste inor ez dabil honetan, eta bideak zabaldu beharra dago, eta aurrera nondik jo ikusi.
‎Surin proiektua Thailandian garatzen da elefanteekin, eta haien bizi baldintzak hobetu nahi dira. Boluntarioek gutxienez astebete eman behar dute proiektu honetan. Kanbodian hartzak erreskatatzen lagundu nahi bada, Asian «bere bilisa eta beste abusu eta tratu txarrak ateratzeko» erabil ez daitezen lagunduko da.
2013
‎Gertatzen zaiguna da egoera ekonomikoa leku guztietan asko zaildu dela, eta berriro ere laguntza eskatzeko premian gaudela», adierazi du Lizeagak. Badaki egoera ekonomikoa larria dela, baina uste du beste proiektu batzuekin batera herritarrek ahal duten heinean bultzatu behar duten proiektuetako bat dela. «Guztiok dugu konpromisoa».
‎Euskadiko Alderdi Popularreko presidente izaten jarraitzeko eskatu dio I, aki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusiak Antonio Basagoiti egungo buruzagiari. Oyarzabalen iritziz, Basagoitik gidatu behar du proiektua, eta ukatu egin du alderdi barruan Oyarzabal ordezkatzeko liskarrik egotea.
‎Ondorioz, 1937an hasi ziren lanak ia hogei urtez luzatu ziren. Hortaz, urteak aurrera joan ahala, jada egokiak ez ziren eta berritu beharra zuten proiektu eta irizpideen araberako berreraikuntza izan zen.
‎5 Osasun profila duten lankideak Osasun arloko lanbide profila dutenek eta udatik kanpo konpromisoa hartu nahi dutenek jarri harremanetan Solidaridad Medikoarekin, lankide izateko. Eskaera bat bete eta curriculum vitae arekin batera bidali behar da. Erakunde honek Bolivia eta lankideek konpromiso ziurtagiria sinatu behar dute proiektuan parte hartzen dutela eta gutxieneko baldintzak betetzen dituztela berresteko. Era berean, FUDENek aurten ere opor solidarioen programa antolatu du, erizain espainiarren eta beste erizain batzuen arteko truke profesionala helburu duena.
‎Adituek, hala ere, hainbat iturritako mahats mahatsak jasotzea aurreikusi dute, animaliak ez ezik elikagaiak, gizakiak eta ingurune desberdin ugari ere barne hartuta. Eskortako hegaztietan infekzioa noiz hasten den eta poluzio gune komunak zein diren erantzun behar du proiektuak Genoma horien azterketak eta konparazioak aukera eman behar du identifikatzen dituzten markagailu genetikoak aukeratzeko, batetik, zein andui partikularretatik abiatzen diren jakiteko, eta, bestetik, andui horiek zergatik nahiago duten ingurune jakin bat beste batetik bereizteko. Ikerketak bi urteko iraupena izatea aurreikusten da.
‎Zuzendari batek konpromisoa hartu behar du proiektuekin bere izen ona arriskuan jarri.
2014
‎Egoera horretan, promozioa Bizkaia osora zabaldu zuten urtarrilean. Izan ere, gutxienez jabetzako 46 etxe eman behar dituzte proiektuak aurrera egin ahal izateko. EH Bilduren arabera, dagoeneko 86 lagunek egin diote uko etxeari, eta hogei bat inguru bakarrik onartu dituzte.
‎Toki guztietan gauzak nola doazen dakigun arren, eraldaketa bat aurreikusi litzateke eta lanketa osatu bat egin ohikotasunak albo batera utziz. Planteamendu berritzailea edota aitzindaria izan behar duen proiektuaren diskurtsoa zabaldu behar duenak mezua bereganatua izatean dago gakoa. Gaia plazaratu edo landuko duen horrek argi ez baldin badu, ondorengoei planteamendua ez die modu eraginkorrean pasatuko.
‎Fagor Etxetresnen konkurtsoaren atarian jadanik zuzentzen duen erakundearen bermea eskaini zuen. Gipuzkoako Diputazioa ere prest zegoen 20 milioi behar zituen proiektua 2 miloi eurorekin laguntzeko. Mondragonek atzera eginda, ordea, bukatu da plan hori.
‎Udaleko sailen bateko helburuekin bat egin behar du proiektuak.
‎Proiektua 2011n jarri da abian. Lehenik eta behin adierazi behar dugu proiektu honek aurrekoekin alderatuta ez daukala ezer berririk, hots, euskal liburutegi digitalaren jarraipena dela, ez besterik.
2015
‎Eta zein dira ondorengoek abiatu behar lituzketen proiektu nagusiak?
‎Aukera ezin hobea da, eta ez dugu une hori pasatzen utzi behar, eta kemen osoz eta buru belarri sartu behar dugu proiektu honetan, izaera erlijioso espiritualarekin batera, kultura arloa, aisialdia eta kirola ere ezin hobeto bateratzen baititu. Bide horri ekiten dion bakoitzak jakingo du zerk bultzatzen duen bidea egitera.
‎7 Ziur Arkitekturan eta Urbanismoan egunez egun gero eta hibrido edo «transgeniko» gehiago eraikitzen egongo direla, horrelako alaitasun postmoderno baten arnasaz, eliza, bestelako funtzio profanoekin gurutzatzean konbinaketa kaleidoskopiko bitxiak sorraraziz, baina ez dut «Jesu» parrokian gertatzen den bezalako mutante binariorik ezagutzen. Adibidez, Cuencan, Alejandro de la Sotak() San Esteban Protomártir parrokia eliza izan behar zuenaren proiektua (1960, Maiatzak 10) aurkeztu zuenean, «1ª Mención de Honor» saria jaso zuen, baina ukatua izan zen haren lana, tenpluaren sotoan hitzaldi areto bat proposatzen zuelako, eta «Canon 1164» delakoak, bere bigarren artikuluan debekatu egiten zuen eraikuntza erlijiosoen azpian funtzio profanoa zukeen espazio oro jartzea. Epaimahaiak, Aktan agertzen zen argudioaren aurrean, esatekorik ezer gutxi zeukan:
‎Aukera ezin hobea da eta ez dugu une hori pasatzen utzi behar, eta kemen osoz eta buru belarri sartu behar dugu proiektu horretan, izaera erlijioso espiritualarekin batera, kultura arloa, aisialdia eta kirola ere ezin hobeto bateratzen baititu. Bide horri ekiten dion bakoitzak jakingo du zerk bultzatzen duen bidea egitera.
‎1997ko Aberri Egunerako agiriak490 IX. Kongresuko ponentzia zirriborroak jasotako hainbat ideia laburbiltzen ditu: ELAren konpromiso abertzalearen berrespena; jarduera abertzalearen jite sozialaren garrantzia —agirian hainbat modutan errepikatzen da ideia hau— klase interesen zein gehiengoaren babesa behar duen proiektu abertzalearen bideragarritasunaren ikuspegitik; orientazio sozialari lehentasuna emango dion lan harremanetarako esparru eta ekonomia eremu propioaren beharra; indarrak batzearen garrantzia," proiektu abertzalea gure helburuekin bat datozen borondate eta indarrak metatuaz gauza baitaiteke soilik"; bitarteko eta prozedura demokratikoen ezinbestekotasuna eta bortizkeriaren a...
‎ez dugu zertan pentsatu nazio batgarela eta eskubideak zor dizkigutela, inork ez badizkigu eskubide horiek oparitu behar. Ez dugu naziorik orduan, oraindik, eta nazio hori eraiki behar dugu proiektu onuragarri batekin. Gehiengo handiaren adostasuna lortu behar dugu, Euskal Herri osoan baina parte bakoitzean ere bai, gure herriaren heterogenotasuna kontuan harturik.
2016
‎Norberak ondo egindako lana goraipatzea zilegi da, baina besteen merituarekin norbere burua airatzea ez. Aurreko legegintzaldiko kudeaketa onari esker izango ditugu 147.000 euro gehiago azpeitiarrok, eta kudeaketa on horri jarraiki, herriak eta azpeitiarrek behar dituzten proiektuak eta egitasmoak martxan jartzea da gure eginbeharra. Horretarako konpromisoa hartzen dugu, eta bide horretan indarrak batzeko eskatzen diogu Azpeitiko EAJri:
‎" Hauteskunde kanpainak auzolanean oinarrituta egon behar da eta herriko jendeak hitz egin behar du. Lantaldeak baditugu herrian, horiek azaldu behar dute proiektua, eta ez kanpotik kamioiak ekarri gure logoarekin, edo tranbian gure hautagaiaren argazkia jarri". Mikrofonoa herritarrei eman behar zaiela defendatzen du, eta horrek taldeak indartzea ekartzen duela.
‎500.000 euroko inbertsioa behar du proiektuak. Horietatik 133.000 euro Arabako Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bitartez jaso dute.
‎Norberak ondo egindako lana goraipatzea zilegi da, baina besteen merituarekin norbere burua airatzea ez. Aurreko legegintzaldiko kudeaketa onari esker izango ditugu 147.000 euro gehiago azpeitiarrok, eta kudeaketa on horri jarraiki, herriak eta azpeitiarrek behar dituzten proiektuak eta egitasmoak martxan jartzea da gure eginbeharra. Horretarako konpromisoa hartzen dugu, eta bide horretan indarrak batzeko eskatzen diogu Azpeitiko EAJri:
‎Jean Mixel Anchordoqui Bidarraiko auzapezak biltzarkide guzieri ongi etorri beroena eginik, Pepela Mirande Garindaineko auzapez eta Leader Euskal Mendia batzordeko lehendakariak berehala solasaldiak abiatu ditu, azpimarratuz bigarren programak azkenean emanen dituela beharrezko urratsak. Programa hortan herriek eta bertze gisako eragileek (ekonomia alorreko ganbarak, turismo bulegoak, laborari kooperatibak, elkarteak...) presentatu behar dituzten proiektuak lau ardatz estrategikotan sartuko dira: mendi gunearen kudeaketa kolektiboa indartu (230.000€); kalitateko ekoizpenak eta zerbitzuak garatu (380.000€); harreman sozialak mantendu (520.000€); lurralde eta mugazgaineko lankidetza sustatu (150.000€).
2017
‎Darahliren aldeko ongintzazko partida jokatu dugu Aitzuri pilotalekuan urtarrila amaieran. Datorren urtean Saharako kanpamentuetara joango dira, eta han gauzatu behar dituzten proiektuetarako dirua bilduko dugu. Oso aukera polita da zumaiarrengandik agurtzeko, eta nola ez, bide batez, herriko talde baten proiektuari laguntzeko.
‎Garazin eta Baztanen gaindi bide egin dute eta orain" proiektua eskualdean kokatu ondoren, aurrera egiteko, ikuspegi nazionalaren ideia ongi azaldu nahi dugu. Euskal Herri osoko komunitateak leku izan behar du proiektuan. Gaztelu eder bat izateak jendea erakarri behar du,' izan ginelako gara' lema bitartez, baina izaten segitzeko, beharrezko diren bitartekoak zein diren argi jakinarazi behar diogu jendeari".
‎Gauza jakina da unibertsalizatzea dela kolonialismoaren eragiketa tipikoetako bat, are gehiago, unibertsalizazioan oinarritzen da kolonialismoa, beraz, ikusirik indize horren arabera neurtzen direla gorputz denak, gutxien gutxienez, susmagarria iruditu litzaiguke. Ikusi behar dugu proiektu koloniala noraino daramagun gorputzean, eta zer egin dezakegun hori desikasteko.
‎Martine Bouchet, Stopmines EH eta CADE kolektiboetakoa: " Tenore deno behar dugu proiektu hori aldebat ezeztatu, jakinez urre ustiatze horietan tona bat lur dela mugitu hiruzpalu urre gramo gehienik aurkitzeko". Vincent Bru, Kanboko auzapeza:
2018
‎Egia da, baita ere, ideia asko gelditu zaidala kaxoian, eta oraindik ere gertatuko zait. Baina, uste dut sakon sakonean argi izan behar duzula proiektu batean sinesten duzula eta aurrera nahi duzula egin. Konbentzituta ez bazaude, oso zaila izango da bidea egitea.
‎Ni euskalgintzako arlo guztietan ibili naiz, eta badakit arlo bakoitzean nork dakien. Hortaz, askotan desadostasunak izango badira ere, haiekin eseri behar dugu proiektuak aurrera ateratzeko". Adibide zehatz ugari aipatu zituen, hala nola Foru Aldundien esku dagoen eskola kirola euskalduntzeko ahalegin partekatuak; Euskal Wikilarien Elkartearekin duten egitasmoa" euskarazko wikipedia aberasten jarraitzeko"; aisialdian eta udalekuetan sektoreko eragileekin probatzen ari diren formatu berriak; arnasguneek dituzten arazoei aurre egiteko UEMAren ezagutza eta eskarmentua baliatzea...
‎Ezin da bestela. Baina proiektu hori gauzatuko bada, ezinbestean behar du proiektua benetan martxan jarriko duen subjektu bat. Bertsolaritzak ez zeukan.
‎asko dira kontuan hartu beharreko ertzak, plana gauzatzea errazagoa izan dadin gero».Lehenik eta behin, hiri eta komunitate lagunkoien mundu mailako sarean eman behar da izena. «Zaharrek izan behar dute proiektuaren benetako protagonistak, eta zaharrek osatutako talde batek izan behar du tokian tokian proiektua bultzatu behar duena». Fernandez de Larrinoaren arabera, sare horretan sartzeko eskaera formala alkateak egin behar du, baina garrantzitsua izaten da eskaera herritarrengandik jasotzea, lehenik.
‎EBn elkartasuna indartzea eta gazteei aukera ematea beste herrialde bateko proiektu solidarioa. Baina ekimena boluntariotzatik harantzago doa, izan ere, praktikak egin daitezke, gizarte enpleguko eskaintzetan izena eman daiteke eta, gainera, proiektu propioa garatu daiteke, betiere altruista bada. Solidario izateko aplikaziorik onenak Europako boluntario izateko behar duena Proiektu solidarioen iraupena bi hilabetetik urtebetera bitartekoa da eta proiektuak bidaia eta mantenu kostuak estaltzen ditu. Europako Elkartasun Kidegoan izena emateko 18 urte izan behar dira, nahiz eta proiektuak 17 urterekin eta 30 urte arte izena emateko aukera ematen duen.
2019
‎Promotore pribatu batek Lakuetxe garagardotegiko eremua baliatu nahi du. Jaurlaritzak eta Gatikako Udalak onartu behar dute proiektua
‎Dena dela, oraindik ez dira hasi eraikuntza lanak. Ekinbide pribatua den arren, baimen publikoa behar du proiektua aurrera eramateko.
‎Beobidek eta Fuentesek aspaldi zuten Gutuberrak egiteko ideia. «Baina dirua behar genuen proiektua aurrera eramateko».Madrilen saiatu ziren lehenbizi, baina ez zuten ezer lortu. Bilboko Seriesland jaialdian Nomofobikak aurkeztu ostean, Beobidek dei bat jaso zuen EITBtik.
‎langile klaseetan, zapalkuntza ekonomikoak hutsaldu egiten du sexuen arteko berdintasunik eza, baina aukera guztiak kentzen dizkio norbanakoari; nobleen eta burgesen artean, emakumea laidoztatua da sexu gisa: parasito existentzia bat besterik ez du; eskola gutxikoa da; arrunt egoera berezia izan behar du proiektu jakin bat asmatu eta burutan atera ahal izan dezan. Erreginek, erregeorde diren emakumeek dute aukera bakan hori:
‎Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagai Larraitz Ugarte ere bertan izan zen eta EH Bilduk herri honek behar duen proiektua duela esan zuen," ahal bada gobernuetan eta bestela oposizioan arituko gara... Gipuzkoan lehen indarra izango gara, Zizurkilen izango garen bezala", iragarri zuen indartsu.
‎Bere hitzaldian, EAJ PNV datozen hauteskundetan dagoen aukerarik onena dela defendatu du, hainbat arrazoi direla eta: “Denentzako gobernantzen dugu, eta denak entzuten ditugu; kudeaketa eraginkor eta gardena egiten dugu; ekonomiari ematen diogu lehentasuna; ongizate politikak indartu eta gizarte desberdintasunak murrizteko bermea gara; Gipuzkoak behar dituen proiektu handiak aurrera eramaten dakigu; eta lurraldea prestatzen ari gara, etorkizunean berme guztiekin aurrera jarrai dezan”, esan du hautagai jeltzaleak, berriro ere ideia berdina azpimarratuz: “maiatzeko hitzorduan jokoan dagoena da gure ereduaren edo ezker abertzalearenaren artean aukeratzea”.
2020
‎Hilero 60.000 euro artean behar ditu proiektua aurrera eramateko. Horrek esan nahi du diru funts aldetik babes handia behar duela, proiektuak bermea izan dezan.
‎" Diru gehien gastatu genuen horrekin, eta gutxien saldu". Eboluzioa behar zuen proiektuak.
‎DNA zabor horietan aurkitu izan dira hanturazko gaixotasunekin zerikusia duten genomak eta ikusi da horrek kodetzen dituela RNAk; alegia, badaudela, molekula batzuk oso inplikatuta hanturaren garapenean. Hori oinarrizko zientzia litzateke, baina dirua behar dudanez proiektuetan, hasi naiz batez ere hesteko hantura gaixotasunak listuan diagnostikatzeko metodo batean lanean. Gaixoei listua hartu eta geneak aztertzen ditugu.
‎Edo guk geuk, kontraesanezko ariketa ergel batean, halako plastikozko enborrak sortuko al ditugu jada existitzen ez diren zuhaitzen azalak gogoratzeko?. Etxaurik Kutxa Kultur Plaza aretoan (Tabakalera) aurkeztu behar zuen proiektuaren emaitzaren erakusketa, sariak banatzeko ekitaldiarekin batera. Ahal bada, udazkenean zabalduko da erakusketa, baina, bitartean, haren webgunean jaso daitezke lanaren zertzelada batzuk.
‎Lanpostu bakoitzak sei langile zituen bere ardurapean. Hautagai bakoitzak proiektu proba bat egin behar zuen, eta ebaluazio batzorde batek kalifikatu behar zituen proiektuak.
‎Belaunaldi berrien kezkak taula gainera eramateko eta antzerkiaren lengoaia berriak esploratzeko, Formol Laborategia osatu zuten duela hilabete gutxi Intza Alkain, Mikel Ibarguren eta Edurne Azkaratek. Joan den larunbatean aurkeztu behar zuten proiektuaren lehen lagina, baina, konfinamenduaren ondorioz, proiektuari forma ematen etxetik jarraitzea beste aukerarik ez dute. Nola?
‎Zein dira gazteen proiektu komunikatiboaren erronkak gaur egun? 2020an nolakoa izan behar du proiektu horrek. Nola ulertzen dugu komunikazioa gaur egun?
‎Ondorioz, 2021eko udal aurrekontuak alderdi bakoitzak bere sentitzeko modukoak direla azaldu eta alderdi guztiek ekarpenak egiteko izandako prestutasuna eskertu zuen Azkoitiak: " Lanketa bat egin dugu alderdi politiko bakoitzak ikus eta senti dezan bere ukitua badutela 2021eko aurrekontuek eta guztion artean atera behar ditugula proiektu hauek aurrera herritarren eta herriaren onerako. Eskerrak eman nahi dizkiet ordezkari politiko guztiei akordiorako erakutsitako prestutasunagatik".
‎Aurtengo urtarrileko 422/ 2020 Foru Aginduan oinarritzen da hori esateko. Goi tentsioko lineak, beste betekizun batzuen artean, ingurumena babesteko baldintzak bete behar ditu, eta Aldundiak, bere eskumena den heinean, aztertu behar du proiektuak errespetatu egiten ote dituen basa espezieen habitatak eta euren biziraupena. Ondorioa ezezkoa da.
2021
‎bertsoa telebistara eroatea, txapelketetan ahalik eta hedabide gehienen atentzioa erakarri nahia, zezen plazak eta erakustazokak betetzeko apustuak eta abar. Ekintzarik masiboenak ere zein testuinguru hauskorrean egiten diren kontuan harturik, etorkizunean ere uko egin ezin dion esparrua du hori bertso mugimenduak, ezagutzaz eta irizpidez; esan gabe doa, bestelako bideak, jasoago edo ertzekoagoak[...] integratzeko sentsibilitatea eta gaitasuna izan behar dituela proiektu orokorrak[...]. Masa kulturarekin eta kultur industriaren norabide nagusiekin guztiz bat ez datozen ezaugarriak bide ditu bertsolaritzak.
‎Diruzalekeria da gaurko balore bakarra, jainko bakarra esango nuke nik; eta jainko krudel horren mesedetan ari gara gure ingurune guztia hondatzen, sakrifikatzen, errepidez eta eraikinez betetzen. Ama lurra ahantzia dugu eta proiektu faraonikoak, aberatsek aberatsago izateko behar dituzten proiektu suntsitzaile handi mandi horiek, gero eta ugariagoak dira: autobide zabalagoak, abiadura handiko trena, superportua...
‎«Birsortzen badu ere, ederki pitzatzen du, eta bestelako subjektu bat aurkeztu: hezur haragizkoa, eginean egiten dena, baldintzatua, kokatua, irekia eta, gorputzetik abiatuta, bizitzako dimentsio orotan bere norbanakotasuna eta burujabetza gauzatzeko gaitasun material eta formala izan behar duen proiektu gisa ulertzen duena [subjektua]».
‎Uda honetan bi urte bete ditu PSNk Nafarroako Gobernuko presidentetzan, eta, Ramon Alzorriz Nafarroako sozialisten Antolaketa idazkari eta parlamentuko bozeramaileak atzo nabarmendu zuenez, aurtengo ikasturtea izanen da gobernuak aitzinera eraman behar dituen proiektuen «egonkortzearena». Baina ez hori bakarrik:
‎Kongresuaren gehiengo osoaren babesa behar zuen proiektuak, lege organiko bat izaki, eta aise lortu zuen sostengu hori, EAJk eta Voxek soilik bozkatu baitzuten kontra: 268 alde, 57 kontra, eta 16 abstentzio.
‎Izatez, filmazioa garestia bada, pentsa pandemia egoeran. Horregatik ekin genion diru bilketari, babes ekonomikoa behar dugulako proiektu txukuna ateratzeko. Momentuz, jendearen erantzuna oso ona izaten ari da:
‎Zer egin behar du proiektua sustatu nahi duenak?
‎Gure babesle bihurtu ziren Mikel Zalbide, Iñaki Artola, Santos Izagirre... Proiektu horrek esaten zuen euskararen normalkuntzak ez duela irakasleen borondatearen araberakoa izan behar horrela zelako, baizik eta ikastetxeak berak onartu behar zuela proiektu moduan. Horrek esan nahi zuen zuzendariak ere inplikatu behar zuela euskararen normalizazioan, baita klaustroak ere.
‎Horrenbestez, norbanako buru jabearen aurrean bestelako subjektu eredua plazaratu zuen Beauvoirrek: eginean den hezur haragizko subjektu kokatu, baldintzatu eta irekia, gorputzetik abiatuta bizitzako eremu orotan (ekonomiko, sexual, sentimental...) norbanakotasuna garatzeko gaitasun formal eta materiala izan behar duen proiektu autonomo eta berdina.
‎Laburrean, bestelako subjektua jarri zuen mahai gainean: eginean diren hezur haragizko subjektu kokatu, baldintzatu eta irekiak, gorputzetik abiatuta bizitzako eremu orotan (ekonomiko, sexual, sentimental...) norbanakotasuna garatzeko gaitasun formal eta materiala izan behar duten proiektu autonomo eta berdinak. Beraz, anbiguotasun horretan, guztiz eraistea lortzen ez bazuen ere, subjektua ulertzeko era modernoa ederki zartatu zuen, arrakalak eta aukerak zabalduz.
‎" hori ulertzea funtsezkoa da, jakiteko zer dagoen eskola erlijioso eta ikastoletako patronalen hitzen atzean, diotenean diru publikotik jasotzen duten finantziazioa ez dela nahikoa. 25 eskola ordu baino gehiago ematen dituztenez, diru gehiago behar dute, eta itunpeko askok hori da gurasoei helarazten dieten mezua, ez dutela diru publiko nahikoa jasotzen eta gurasoek ordaindutako kuotak behar dituztela proiektua aurrera ateratzeko". Hori ez da zilegi, sindikatuaren arabera, ordu gehiago eskaintzeko eskubide osoa duten arren, batetik, ez luketelako finantziazio publikoa baliatu behar horretarako eta, bestetik, finantziazio publikoaz baliatuz gero, ez lieketelako kuotarik kobratu behar familiei, legeak zehazten baitu diru publikoa jasotzen duen ikastetxeak doako hezkuntza eskaini behar duela.
‎Hori egiten ikasi behar dut proiektu honetan lan egiten badut.
2022
‎Ia mihise guztiek dute ñabardura horiren bat. Sarrerako sofan bi neska daude beraien artean hitz egiten, klasean aurkeztu behar duten proiektu baten inguruan berbetan. Beraiengana hurbildu naiz eta katalogo bat ematearekin batera esan didate BM supermerkatuetan inspiratutako margolanak direla.
‎" Birsortzen badu ere, ederki pitzatzen du, eta bestelako subjektu bat aurkeztu: hezur haragizkoa, eginean egiten dena, baldintzatua, kokatua, irekia eta, gorputzetik abiatuta, bizitzako dimentsio orotan bere norbanakotasuna eta burujabetza gauzatzeko gaitasun material eta formala izan behar duen proiektu gisa ulertzen duena [subjektua]".
‎Bai, zalantzarik gabe. Administrazioak legea betetzen dela zaindu behar du proiektua aurkezten denean, eta, gero, proposaturiko moduan kudeatzen dela bermatu. Langileek zulo beltza deitzen zioten:
‎«Iturri fosilak finantzatzeak amaiera izan behar du; etorkizuna ez da gasa. Baina luze gabe gasa beharrezkoa izango da, eta baliteke trantsizio fasean sostengua behar duten proiektuak egotea». Errusiatik etorri zaion gasa beste tokietatik ekarri nahi du orain Europak —Qatar, Aljeria, Israel, AEB... —, eta hornidura horietarako azpiegitura berriak, eta, beraz, inbertsio berriak ezinbesteko izango direla uste da.
‎Era berean, seinalamendua egin dio Herriko Etxeak Euskal Hirigune Elkargoari eta DDTM lurraldeen eta itsasoaren departamenduko zuzendaritzari. Office 64 de L' habitat egiturak bizitegi sozialak eskuratu behar ditu proiektu horretan, baina zehaztu dute ez duela eraikuntzarekin inolako zerikusirik. Hala baieztatu dio Claude Olive Angeluko auzapezak ere BERRIAri:
‎Era berean, seinalamendua egin die herriko etxeak Euskal Hirigune Elkargoari eta DDTM lurraldeen eta itsasoaren departamenduko zuzendaritzari. Etxebizitza Publikoaren Pirinio Atlantikoetako Bulegoak bizitegi sozialak eskuratu behar ditu proiektu horretan, baina zehaztu dute ez duela eraikuntzarekin inolako zerikusirik. Hala baieztatu dio Claude Olive Angeluko auzapezak ere BERRIAri:
‎Orain liburuaren inguruko hitzaldiak ematen ari naiz, denbora pixka bat behar dut proiektu berrietan pentsatzeko. Udazkenetik aurrera hasiko naiz zerbait pentsatzen, baina egia esan kanpora bidaiatzeko gogoa dut.
‎Ikusi behar dugu proiektuak zer bide egiten duen, eta datu guztiak mahai gainean daudenean zer egin... Oraingoz, goiz da ondorioak ateratzeko.
‎Eta bien tartean, enpresa bat, haize errotak jarri asmoz maletin bete diru iritsia, lurrak uztearen truke. Anaiek miseriazko bizitza atzean uzteko aukera ikusi dute eskaintzan, baina jabe guztien botoak behar ditu proiektuak, eta frantziarrek ez dute berena eman nahi. Ingurugiroan sortuko den kaltea eta lau sosen truke herria hutsarazi beharra dute argudio.
‎Kulturlab ekimenak azaldu duenez, Lamuza Parkerako Plan Berezi berria lortzeko (Arabako Foru Aldundiaren parte hartzerako aurrekontuen barruan) 600 sinadura lortu behar ditu proiektuak abenduaren 16a baino lehen eta laudioarrek seriotasunez hartu dute erronka.
‎Settler Colonial kasuetan, ezberdintasun eta ñabardurak kontutan edukita, hasierako puntu amankomun bat erakusten dute guztiek: kasu guztietan, lehen urrats moduan, lurraren sarbidea bermatu behar du proiektu kolonizatzaile orok (Wolfe, 2006: 388).
2023
‎Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Departamentu Kontseiluko hautetsiek osatu" zuzendaritza batzordeak" balorazio teknikoak bidali azterketa begiratu dute. Ondotik herritarrek bozkatu behar zituzten proiektuak plazaratu dira, edozeinek Interneten bidez 3 proiekturen alde bozkatzen ahal zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia