2015
|
|
8 Eta horrela, arima hauen desirak ez doaz honezkero erregalu eta gozotasunak izatera, Jauna bera dutelako beraiekin, eta Haren Maiestatea delako orain bizi dena. Argi dago haren bizitza etengabeko oinazea baino besterik ez zela izan, eta gurea ere halakoa izan dadila egiten du, gurariz behintzat, gainerakoan ahulak bezala eramaten gaitu; hala ere ongi betetzen ditu bere indarrez,
|
behar
dutela ikusten duenean.
|
|
9 Otoitzean hasi berri direnez esan dezakegu putzutik ura ateratzen dutenak direla, beren aldetik lan handiaz ateratzen dutenak, esanda daukadanez; zentzumenak biltzen nekatu beharra dute; barreiaturik egoten ohituak daudenez gero, lan handi handia da. Ohituz joan
|
behar
dute ikusteari nahiz entzuteari, eta are otoitz orduak egitez betetzeari garrantzirik batere ez ematen, bakardadean eta, aparte egonik, iraganeko bizitzaz pentsatzeari baizik. Hau hasierakoek eta azkenekoek guztiek sarri sarri egin behar badute ere, honetaz pentsatzean gehiagoa eta gutxiagoa dago, geroago esango dudanez.
|
|
Eta guztia dakien Hark halaxe
|
behar
zuela ikusi zuen, nik gero Jaunazerbitzatzeaz hitz egin diedan haien aurrean sinesgarritasuna izan dezadan, eta haren eskuzabaltasun handiari begiratzen nion; ez bekatu handiei, haren zerbitzuan bizi izateko sarri izaten nituen desirei eta hori egitez gauzatzeko indarrik ez izateak ematen zidan nahigabeari baizik.
|
|
3 Irudizko ikuskarien zera amaitu da; baina badirudi hiru Pertsona hauen eta Gizatasunaren adimenezko ikuskaria izaten dela une oro, eta hau, nire iritziz, askoz ere goragokoa den gauza da. Eta orain konturatzen naiz, neure iritziz, Jainkoarenak zirela izan ditudanak, arima orain dagoen egoerarako prestatzen zutelako; arima hain ezereza eta indar gutxikoa izanik, Jainkoak eramaten zuen
|
behar
zuela ikusten zuen eran; baina, nire iritziz, Jainkoarenak direnean, estimu handitan izatekoak dira oso.
|
|
Ahalmenak bare bare daude eta ez lukete zirkinik egiterik ere nahi; maitatzeko guztia zaiela oztopo dirudi, [ahalmenak] guztiz galduak egon ez arren; izan ere, badaki noren ondoan dauden, biak aske daudela. Borondatea da hemen gatibu dagoena, eta horrela egonik izan dezakeen pena bakarra berriro askatasuna izatera itzuli
|
behar
duela ikustea da. Adimenak ez luke ulertu nahi gauza bat baino gehiago, ezta oroimenak ere gauza bat baino gehiago gogora ekartzerik.
|
|
1 Bada, esan dudanez, Jesus onak kontuan izanik zein gauza zaila zen gure izenean eskaintzen zuen hau, gure ahultasunaren berri badakielako eta askotan Jaunaren borondatea zein den ez dakigula agertzen dugulako, ahulak garenez gero eta Bera hain errukitsua?, bitartekoa
|
behar
dugula ikusten zuen eta emandakoa eman gabe uztea ez zaigula inola ere komeni, horretan baita gure irabazi guztia; bada, hori betetzea zaila zela ikusi zuen; izan ere, bizitza guria daraman bati eta aberats bati esaten badiozu Jainkoaren borondatea dela eta neurria ezartzeko bere platerean, beste batzuek ogi kuzkur bat behinik behin izan dezaten, gosez hiltzen direlako, hamaikatxo arrazoi jarriko... zin egin duela eta promes egin duela, eta Jainkoaren borondatea dela hark bere botoak betetzea, eta begira dezala eskandalu ematen badu haien oso kontra doala, guztiz hautsi ez arren; pobretasuna zin egin badu, gorde dezala itzulinguruka ibili gabe, hauxe baita Jaunak nahi duena; ez dator erremedioa oraindik batzuek nahi izatetik ere; zer izango zen Jaunak gehiena egin ez balu jarri zuen erremedioaz?
|