Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2000
‎Bestalde, Biltzar Legegileko Irakaskuntza Publikorako Batzordeak Talleyrand ek Biltzar Nazionalari proposaturiko plana atzera bota ondoren, aparteko garrantzia hartuko zuen Condorcet ek66 berak ere, Estatuak hartu beharreko nagusigoan sinesten zuen: Estatuak izan behar zuen hezkuntza sistema antolatzearen ardura.67 Zentzu horretan, adibidez, irakaslearen aukeraketak izugarrizko garrantzia izango zuen Condorcet en iritziz, ez baitzuen uste, beste arrazoien artean, irizpide, lokalek, inongo baliorik izan behar zutenik; Estatua arduratu litzateke oposizio sistemaren bideaz, irakasleek funtzionario estatusa izango luketelarik (noski, irakasleek Estatuaren kontrolpean egon lukete) 68 Gauza bera esan daiteke herritarren irakaskuntzari buruz (berdina oinarrizko eskoletan) edota erabili beharreko liburuei dagokionez (irakaskuntzaren lehenengo hiru mailetan); horrek guztiak ere botere publikoaren pean luke izan.
‎Mirabeu k bat egin zuen ordurako Ilustrazioan zabalduta zegoen nahi batekin: Nazioaren ordezkariek ahalegin guztiak egin behar dituzte hezkuntza mailan herritarrak Nazioaren borondateari lotzeko.
2002
‎Kalitatezko hezkuntza lortu ahal izateko, informazioaren teknologiek nahitaez sartu beharra dute hezkuntza sistemako maila guztietan. Ikasleak txikitatikteknologia erabiltzeko erraztasuna hartzea ekarriko luke horrek, eta mota guztietako jakintzetan sarbidea izateko ematen dituzten aukerak aprobetxatzea lekarke, gizarteak eta lan merkatuak egiten dituzten eskaeretarako gaztetandik prestatuz.
‎Helduen arteko harremanak beste arrazoi bat dira haur jeloskorrarentzat; izan ere, «bikote asko ez daude prestatuta, eta eztabaidatu egiten dute egoera ez dakitelako», azaldu du Jimenezek. Bestalde, Iturriek adierazi du gurasoek «ados egon behar dutela hezkuntza irizpidearekin, haurrekin eta zaharrenarekin nola esku hartu, arreta banatzeko eta denak elkarrekin gauza dibertigarriak egiteko». «Ezkontza kontsultara etortzen da haurra sufritzen ikusten dutelako eta ez dakitelako nola tratatu gaia.
‎Iparraldean gogorarazten du lankidetzan aritu behar duela hezkuntzan, osasunean eta genero berdintasunean.
2005
‎hezkuntza komunitateko kideak (guraso, irakasle, ikasle) ikastetxearen funtzionamendua hobetzen saiatuko dira. Era berean, gizarteak inbertituriko baliabide kopuruaren justifikazioa ere beharrezkoa da: ikastetxeak eskaini behar dituen hezkuntza zerbitzuak homologatuta egongo dira. Ikastetxeak arautegia eta legedia betetzen duela ziurtatu behar du.
‎2002ko inkestarekin alderatuta, Hezkuntzako idazkari nagusiak nabarmendu zuen hezkuntza ona edo oso ona dela uste dutenen proportzioa %27tik %35, 4ra igo dela, eta txarra edo oso txarra dela uste dutenak %23tik %24, 4ra jaitsi direla. Gizarte osoak hezkuntzari eskaintzen dion arreta “gutxiegitzat” jotzen duenez, azpimarratu zuen denek parte hartu behar dutela hezkuntza hobetzeko. Halaber, geletako bizikidetza hobetzeko beharra azpimarratu zuen, izan ere, diziplina falta eta gatazkakortasuna dira elkarrizketatuek hautematen dituzten arazo garrantzitsuenetako batzuk.
2006
‎Ikuspegi horren ordez, aspaldi honetan beste bat jarri da indarrean: eskolaren eragina eta familiarena elkar gainka ezarrita daude eta bata eta bestearen ardurak partekatu egin behar dituzte; beraz, bi erakundeek elkarlanean jardun behar dute hezkuntzan, heziketan.
2007
‎Irakaskuntzaren programazio orokorrari buruzko mekanismoa II. tituluan arautu da. Mekanismo horrek ahalbidetu behar du hezkuntzara bideratutako baliabide publikoen erabilera arrazionalizatzea.
‎ukimena, begiak, entzumena, sentsuak. Horietan oin hartuz abiatu behar du hezkuntzak. Sentsuak piztu behar ditu, ez haurraren burua ideia abstraktuz bete.
‎Lehen atala, hezkuntzaren antropologiaz: hezkuntza berez zer den galderari erantzutea aldez aurretiko zeregina da pedagogo ororentzat, eta, auzi horretan, berorrek ezinbestean jo behar du hezkuntzaren antropologia filosofikora eta hezkuntzaren antropologia kulturalera. Gizakiaren estudio pedagogiko filosofikoak, batetik, haren berezko" hezigarritasunaz" hitz egitera garamatza —hezkuntza gizakiaren beraren behar, posibilitate eta obligazio bat da—, baita hezkuntzaren izaera" teleologikoaz" ere —heztea helburu baten araberako jarduera bat da— Gizakiaren ikerketa pedagogiko kulturalak, bestetik, sozializaziorik gabeko pertsonalizaziorik ez dagoela esaten digu —banakoaren errealizazioa beti taldearen baitan ematen da— eta, bide batez, kultura ezberdinen araberako sozializazioez eta hezkuntzaren erlatibitateaz hitz egiten digu.
‎Asko hitz egiten dugu, bai, baina gehienetan jada ados gaudenon artean bakarrik; aldiz, gure iritzikoak ez direnekin jarduterakoan, askotan," negoziatu" baino" eztabaidatu" egiten dugu185, hau da, emaitzak adostu beharrean, besteak esandakoari muzin egiten diogu zuzenean. Testuinguru honetan, eta zehazki inertzia ez komunikatibo horiei aurre eginez, kokatu eta ulertu behar dugu hezkuntzaren erantzukizun etikoa:
2008
‎Ikasketa prozesuak berebiziko garrantzia du neska mutilen bilakaeran, eta prozesu hori bakoitzaren premietara egokitzen jakin behar du hezkuntza sistemak.
‎Izan ere, gero eta gehiago jabetzen dira gurasoak oso garrantzitsuak direla adin goiztiarreko trebetasunak ikasteak eta eskuratzeak; izan ere, gurasoek beren seme alaben hezkuntza prozesuaren oinarriak finkatuko dituzte derrigorrezko etapetan. Haur Hezkuntzan, familiek lankidetza estua izan behar dute hezkuntza prozesuan. Bi dira hezkuntza etapa hori eta hurrengoak bereizten dituzten funtsezko ezaugarriak.
2009
‎Espainian, Pedroren eta ia mila haur gehiagoren kasua posible da hainbat autonomia erkidegok abian jarritako etxez etxeko hezkuntza arretako programei esker, zenbait GKErekin eta haur gaixoak dituzten guraso elkarterekin lankidetzan. Programa horien bidez, gaixotasun baten ondorioz ospitalean alta hartu ondoren etxean denbora luzez egon behar zuten haur askok izan behar zuten hezkuntza asistentziaren hutsunea betetzen da. Horren ondorioz, ikaskideekiko hezkuntza atzerapen handia izaten zuten, eta, kasu askotan, eskola porrota izaten zen.
‎Hori ikusirik ez kikiltzeko eskatu die hezkuntzako eragileei eta banakoei. Aitzitik, zutitu, elkartu eta pausoa bizkortu behar dugu Hezkuntza Sistema Nazionalerantz. PSE EE eta PPko buruzagiei gogorarazi die hezkuntza eragile gehienak aurrez aurre izango dituztela.
‎Nola uler daiteke bostehun ikasle dituen eredu bat erortzen ari diren eraikinetan mantentzea eta 46 ikasleko eredu bati eraikin berri oso bat eskaintzea? Benetan sinetsi behar dugu Hezkuntza Departamentua eta Nafarroako Gobernua ez daudela euskarazko irakaskuntza publikoaren kontra. Zaila.
‎Hezkuntzaren arlo horretan, azterketa kualitatiboak agertu du hezkuntza modu integralean hartu behar duela hezkuntzak. Hiztegi eta metodo zientifikoak bai, baina alderdi sozialak eta etikoak ere aztertu behar dira, azaldu zuen Izagirrek.
‎Belaunaldi berri guztiek espainiera jakin badakite, baina hirutik bik euskararik ez. Berdintasunez jokatzeko, beraz, euskarak hizkuntza nagusia izan behar du hezkuntzan; bakarra izango ez bada ere lehentasuna izan behar du; baina hori da, hain zuzen ere, PSOEko gobernuak baliogabetu duena. Espainierazko komunitate egituratu batean hamarretik hiru euskaldun elebidun direnean, euskara eta gaztelania maila berean jartzea euskara zanpatzea da eta Euskal Herri euskalduna berrosatzea eragoztea.
‎Eskoletan kurduerazko hautazko ikasgaia egotea, herrien izenak aldatzea eta antzekoak, urrats apalak dira. Guk diogu ama hizkuntzan izan behar duela hezkuntzak, eta haiek hautazko ikasgai bat eskaintzen dute asko jota. Turkiako Gobernua beldur da gaur urrats bat emanez gero bihar independentzia izango ote den eskaera.
‎Komeni da anbiziodunak izatea, baina ezin gara itsutu. Horrela, bada, zuzenean esanda, egingarria ote da harako hark dioena, alegia" haur eta gazteen belaunaldiak osorik euskaldundu behar dituela hezkuntzak". Errealitatearen argitan, zuzen ote dabil beste baieztapen hau egiten duena, alegia" eredua dela euskalduntzeko balio duen eredu bakarra"?
2010
‎Ikastola gehiago ez eta daudenak hazi gabe leloa, alegia. PSE, EE eta EAJ alderdietako solaskideek behin eta berriro mahairatu zigutenez, sare publikoko ikastetxe eta ikasle kopuruak nagusi izan behar zuten hezkuntza sisteman, eta Europan normala den hori ikastolek hankaz gora jartzen genuen. Orduko gobernuaren itun hark ikastolak gutxitu eta itunpeko ikastetxeen kopurua mugatzea zuen xede, sare publikoaren mesedetan?.
‎Hezkuntza Sailak, Ikastolen Konfederazioak, Kristau Eskolak eta Sortzen Ikasbatuazek zuzendurikoa, eta eskola publikoko beste sektoreak egindakoa. Bata edo bestea aukeratu beharra zuen Hezkuntza sailburuak, baina erabakia ez zen erraza: Camposek ezin zuen desbideratu hainbat urtez aurrera eramandako lana, eta ezin zuen, era berean, eskola publikoko sektorearen aurrean beste taldeak egindako lanari ofizialtasuna eman.
‎EHIKren zuzendari J. Iñaki Etxezarretak zehaztu duenez, Ikastolen I Plan Integrala oso garrantzitsua izan zen ikastolen egituraketari dagokionez,, plan estrategiko horren gainean EHIKren kudeaketak hiru gauza frogatu baitzituen: lehenik, lurralde guztietako ikastolek behar dituzten hezkuntza zerbitzuak denon artean eraikitzen eta berritzen badakigula; bigarrenez, ikastola ereduaren I+G+B egitasmoa geure etorkizunerako giltzarria dela edonolako proiektua garatzean; eta azkenik, lurralde bakoitzaren sentiberatasunak eta kolektibo osoarenak bateragarriak direla?. Ikastolen mugimenduaren hazkundea, 2003tik 2009ra bitarteko aldian, I. Plan Integrala kudeatzeko ekitaldian alegia, ikaragarria izan da, eta ez bakarrik EHIKren kasuan, gainerako ikastolaerakundeen datuetan ikus daitekeenez:
‎Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde izenburupean, agiri bat kaleratu dute hezkuntza eta kultur munduko ehundik gora lagunek. Sinatzaileei kezkagarriak iruditzen zaizkie azkenaldian hezkuntza alorrean Euskal Herrian hartzen ari diren hainbat neurri eta erabaki.
‎Oraingoz ehun lagun inguruk eman diote babesa Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde agiriari. Hona hemen horietako batzuk
2011
‎«Euskal herritarron hezkuntza eskubideak zerrendatu eta formulatu genituen; batzen gaituenari eutsi eta hezkuntza sistema propioa garatzeko oinarri sendoa jarri genuen». Akordio hori berreskuratu eta «Euskal Herriak behar duen hezkuntza eraikitzen» hasteko deia egin die eragileei. Lan hori herri eta auzoetatik abiatu behar dela dio:
‎Egoera ekonomikoa «zaila» dela adierazi du, eta murrizketak ezinbestekotzat jo ditu: «Guztiok barneratu behar dugu baliabide gutxiagorekin kudeatu behar dugula hezkuntza. Lortutako kalitatea kaskartu gabe ere egin daiteke hori».Sindikatuetako kideak atarian protestan zirela egin zuen atzo estreinako agerraldia Iribasek parlamentuan.
‎Hori dela eta, superdotazioko espezialistek azpimarratzen dute garrantzitsua dela osasun eskumenak dituzten profesional espezializatuek diagnostiko guztietan parte hartzea. Hezkuntza jarduera on baterako, ezinbestekoa da diagnostiko klinikoa Goi Mailako Gaitasunetako Adituen Kontseilu Gorenak dioenez, gurasoek ez dute inola ere sumatzen haur batek behar duen hezkuntza erantzuna. Era berean, azpimarratzen dute ebaluazio psikopedagogiko hutsak ere ez duela ahalbidetzen beren benetako hezkuntza beharrak ezagutu eta baieztatzea.
2012
‎datorren urtean jantokien prezioa asko igoko da, DBHko hirugarren mailako ikasliburuak ez dira iritsiko, guraso elkarteei laguntzak jaitsiko dizkigute... Geroz eta baliabide gutxiagorekin lan egin behar dugu hezkuntza publiko baten alde, eta kezka badugu, bai. Dena dela, hezkuntzan murrizketak daudenean denontzat izaten dira, ez eskola publikoarentzat bakarrik.
‎Defendatzen erraza da, daukan balioari eta garrantziari erreparatuta. Kontua da gobernuak erabaki oso mingarriak hartu behar dituela hezkuntzari dagozkion aurrekontuetan, eta hor garrantzi handiagoa eman diotela araututako hezkuntzari, eta kolpe zaila tokatu zaigu. Zientziari hertsiki begiratuta, zer ekarpen egiten dio Planetarioak gizarteari?
‎Dokumentuok hezkuntza proiektuaren barnean koka daitezke (LOEren arabera, hala izan behar dute), baina bereizita ere egon daitezke (12/ 2009 Dekretuaren arabera, adibidez). Edonola ere, guztiek egon behar dute hezkuntza proiektuak ezartzen dituen helburuak lortzera bideratuak.
‎Bataren eta bestearen izaera hezitzailea proposamen pedagogikoan jaso behar dute hezkuntza zentroek.
‎Onena zera da, haurrek izan ditzaketen gabeziak aztertzeko eta diagnostikatzeko espezialistaren bat izatea (psikologoa edo pedagogoa). Espezialistarik izan ezean, hezitzaile onak behatzeko zentzua garatuta izan behar du hezkuntza zailtasunak dituzten haurrak detektatzeko. Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak detektatzeko, sistematikoki eta banaka, honako alderdi hauei erreparatu behar zaie:
‎EAEn eta Euskal Eskolaren Legearen karietara bereziki garatu zen eztabaidaren muina, arinlaburtuta, hauxe izan zen: batzuek uste zuten hezkuntzari izaera publikoa ematen diona Administrazioaren ardura zuzenekoa izatea dela eta, aldiz, beste batzuen iritziz, gurasoek eta gizarte zibilak,, zeresan zuzena izan behar dute hezkuntzaren norabidea ezartzeko orduan, eta horrexek, hain zuzenere, bihurtzen du publiko hezkuntza ekimen jakin bat. Tartean, zer esanik ez, ikastola sarearen estatusazegoen eztabaidan (ikus Batzuen artean, 1998; Mateos, 2000).
‎Horrek guztiak aukerak ematen ditu euskal hezkuntzanahiz hizkuntza babestu eta helarazi beharreko nazio kultura moduan lantzeko etaez hizkuntza gutxitu bezala soilik (Rodriguez, 1993). Beraz, «Sisifokeriari» aurreeginez, Euskal Herriak behar duen hezkuntza antolaketa berriaren bidean zereginhandia egon arren, dagoeneko egindakorik badago, egon, eta balizko estatu berribatek arlo honetan badu nondik ikasi, barnetik zein kanpotik.
‎Lehenik. Literaturak askoz ere presentzia indartsuagoa izan behar duela hezkuntza sistemaren maila guztietan, betiere kontuan hartuta, hezkuntza marko arautuak eta zentralizazio atzerakoia helburu duten garaiotako azken berrikuntzek bereziki, ukatu egiten dutela Estatuko literatura gutxituen izatea.
2013
‎Baina argi dago ere, euskarak badituela erronka inportanteak. Euskara jarri behar dugu hezkuntzaren erdigunean, zalantzarik gabe. Guk euskaldun eleanitzak nahi ditugu lehenik, baita gaztelania, ingelesa, eta zergatik ez frantsesa dakizkitenak ere.
‎«Eskatzen diegu ez dezatela legea martxan jarri, ez dezatela LOMCE aplikatu gure eskoletan». Era berean, azken hamarkadetan hezkuntzan egindako lanari jarraipena emateko konpromisoa agertu zuten, «Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema propioa eraikitzen». Bada horretarako modurik, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak gogora ekarri zuenez:
‎Hiztun komunitatearen geruza antolatua den aldetik, euskalgintza deitzen den erakunde sare zabal horrek ohartu behar du gero eta gehiago hezkuntza komunitatearen parte dela. Hizkuntza komunitateak izan behar duela hezkuntza komunitate, i eta e bakarrik aldatzen direnez.
‎Edo soziolinguistikoa, nahiago bada. Mende honetan euskal hiztun izateko arrazoibidezko baliabide batzuk ere eman behar ditu hezkuntza arautuak, dagokion neurrian. Bere helburu baldin bada behintzat euskal hiztunak sortzea.
2014
‎Hortaz, irakasle lanbideak berez ekarri ohi dituen egoera gatazkatsuetan trebejarduteko, bi estrategia komunikatibo nagusien eta hiru trebetasun sozialen jabeizan behar du hezkuntzako profesionalak, hezkuntza xedeak arrakastaz erdietsikobaditu. Hori dela-eta, aurrerantzean orain arteko ildoan sakondu beharra dakusaguirakaslegaien prestakuntzan.
‎Agresibitate arazoak dituzten txakur baten entrenamendua, gorotzekin batera, hiru eta sei hilabete artekoa izan daiteke, kasuaren arabera. Emaitza onak lortzeko, jabeek modu aktiboan parte hartu behar dute hezkuntza prozesuan. Bateratutako tarifak ez dira existitzen txakurren hezkuntzaren sektorean, baina lau hilabetez txakurren hezitzaile batekin tratamenduaren prezioa 900 euro ingurukoa da.
‎Nik esango nuke horrelako estrategia bat hartuz gero irakaslearen protagonismoa garrantzitsuagoa dela. Hau da, irakasleak izan behar du hezkuntza sistema horretan sinistu behar duena. Eta hezkuntza ereduak aldatzen joan behar dira.
2015
‎Badakigu behar guztiak ez daudela bematuta, baina bai oinarrizkoak. Herri honen oinarria da gizakiak behar duela hezkuntza on bat, eta bizitzeko behar oinarrizkoak ziurtatuta izatea. Hortik aurrera, norbere esku dago garatzea eta aurrera egitea.
‎Gurasoek gauza bera egin dezakete seme alabak askaria eramaten dutenean. 7 Ingurumen hezkuntza eta dibertsioa sustatzea Ingurumenak zeharka egon behar luke hezkuntza material guztietan. Biodibertsitatea, jasangarritasuna edo natura bezalako edukiak esplizituki ezagutzera emateaz gain, portaera ekologikoak ere sustatu litezke.
2016
‎– Zer erakundek arduratu behar luke hezkuntza bermatzeaz?
‎Zer erakundek arduratu behar luke hezkuntza bermatzeaz?
2017
‎Ezberdina da eskoletan eta unibertsitatean egiten dugun irakurketa. Nire inguruan galdetzen badidazu, ez gaude ados errepikatzearekin eta pentsatzen dugu hausnarketa sakona egin behar dugula hezkuntzaren inguruan. Gainera, ikerketek eurek diote errepikatzeak ez diola ikasleari onurarik ekartzen emaitzetan, bere ondorengo hezkuntza ibilbidean.
‎Errepresioa jasaten ari dira, Madrilgo Nekazaritza mahaitik bidali dituzte eta 30 milioi euroko diru-laguntzak izoztu dizkiete. Suhiltzaileek parte hartu dute, bada haiek ere erabaki behar dute zer errepublika nahi duten, nolako zerbitzu publikoak nahi dituzten... eskoletako irakasleek dena eman dute erreferendumean, eurek planteatu behar dute hezkuntza eredua, eta erreferenduma babesteko aktibatu den hezkuntza eredua, eredu publikoa izan da, oinarritik lanean ari dena. Eskoletako gurasoak, kooperatibak, kontsumo elkarteak, zamaketariak...
‎Ez dugu inolako inposaketarik onartuko, gure eskubideak defendatuko ditugu eta horretarako hezkuntza eredu duina eraiki. Azterketa arrotzez, oztopoz betetzen digute bidea baina Euskal Herriak herritik eta herriarentzat behar duen hezkuntza eredu propioa egunez egun irudikatzen dugu eta etorkizuneko Euskal Eskola Nazionala urratsez urrats borrokatu. Ikasle Abertzaleok, LOMCE zein Heziberri bezalako inposaketen aurrean subjektu desobediente gisa azaltzen gara.
2018
‎Gainera, aholkuak eman ditzakete Interneten enplegu seguruari buruz, erabiltzeko errazak diren segurtasun tresnei buruz eta laguntza azkar bat emateko, zerbait ondo ez badago. Arduradun politikoek ziurtatu behar dute hezkuntza planek Interneteko segurtasunari buruzko prestakuntza, informazio egokia eta laguntza iturriak dituztela, edo enpresek beren edukiak eta zerbitzuak autorregulatzeko konpromisoa hartzen dutela. Gainera, haurren eta gazteen segurtasuna eta ongizatea bermatu behar dute, Interneten haurrak babesteko benetako estrategiak sortuz.
‎Hik Hasik urteak daramatza hezkuntzako hainbat praktika aztertzen, prestakuntza eskaintzen, hezkuntza eragileei elkarrizketak egiten eta nazioarteko hezkuntza ezagutu eta ezagutarazten. 2017 urtean, Euskal Herriak behar duen hezkuntzaz urtebetean hausnartu eta eztabaidatu ondoren, euskal hezkuntza hobetzeko hainbat ideia jaso zuen eta, halaber, horretarako eman ziren pausoen proposamena egin zuen.
‎Hezkuntzaren arloan negozioa egin nahi duten interesatuak ugari dira, eta horiei bizkar emanez, geure gain mantendu behar dugu hezkuntzako hobekuntza planen gaineko kontrola. Hori egin ezean, gure lepotik dirua egin nahi duten enpresek erabili eta botatzeko hezkuntza produktuak salduko dizkigute, behin eta berriz, inolako eragin ikusgarririk gabe.
2019
‎Diskurtso horiekin espainiar eta frantziar markoak indartu eta geurea kaltetzen dutelakoan nago. Denbora gehiegi eskaintzen diogu nork bere hezkuntza proiektua defendatzeari, korporatibismoari?; gutxiegi, ordea, herri honek behar duen hezkuntza sistemaz hausnartzeari. Egoera horretan galtzaile bakarra gure herria dela ikusten ari gara.Horren adibide bat da, esaterako, euskararen erabilerak beheranzko joera hartu duela.
2020
‎haurrei hitz egiteko modu batzuk, mehatxuak, garrasiak… eskandalagarriak ikusiko genituzke, bikote harremanaz edo adineko pertsona bati ematen zaion tratuaz hitz eginez gero. Gurasotasun positiboan eragitea funtsezkoa da familiei beren hezkuntza trebetasunak hobetzeko emozio mailako baliabideak emateko; izan ere, familiak sustatu behar ditu hezkuntza moralaren, balioetan oinarritutako hezkuntzaren, pentsamendu kritikoaren edo asertibitatearen oinarriak (mugak jartzen jakitea). Eskolak, jakina, funtsezko zeregina du, baina etxean gertatzen dira hain mezu garrantzitsu horiek, eta han pasatzen dute haurrek denbora gehiena; eskolan gertatzen dena da gehien markatuko duena bizitzan zehar.
‎Arazo horren erantzuna hezkuntza administraziotik eta indar politiko demokratikoetatik eman behar zaio, baina batez ere hezkuntza komunitatetik. Mahai gainean jarri behar dugu hezkuntzaren debate erreala: nola bermatzen dugu gure ikasleen arteko aukera berdintasuna; hasteko, dituzten desberdintasunak gainditzeko; nola gaurkotzen dugun hezkuntza sistema, bai IKTak baita atzerriko hizkuntzak direla eta; nola ziurtatzen dugun oinarrizko konpetentzien garapena derrigorrezko hezkuntzan; nola garatzen dugun gure gazteek behar duten Lanbide Heziketa; zer egingo dugun batxilerrarekin benetako hezkuntza etapa bihur dadin, eta ez bakarrik unibertsitaterako sarbidea; Rajoyren garaian egindako murrizketei buelta ematea; irakasleen lana eta profesionaltasuna duintzea eta unibertsitatean ematen den hasierako prestakuntza optimizatzea.
‎Euskaldunak bere buruarekin «beste» euskaltasun bat eraikitzen trebe izan dira kronotopo ezberdinetan (zenbat euskaldunberriri esker ez ote den bestetasun bat eraiki), baina ez dira gutxi soziolinguistikoki bere buruaz beste egin dutenak ere. Mundutik datozen pertsonekin batera zer elkarbizitza eredu eraiki behar dugu hezkuntzatik gure buruaz beste egin ez dezagun. Horren erantzuna ez da Madril aldetik etorriko, zoritxarrez joko zelaia ez da gehiegi aldatu Menendez Pidalek mende bat atzera eraikitakotik.
‎" Guretzat ereduan ikastea ikasle euskaldun eleaniztunak heztea eta euskaraz bizi eta ikastea da; konfiantzaz, gaitasunak lortuz eta ikasleen bizitza erdigunean jarriz; hurbila, herri eta auzo bizitzan sustraiturik pertsona alai eta kritikoak sortuz”, adierazi dute Sortzeneko kideek. Elkarte horren arabera, lau oinarri behar ditu hezkuntza eredu batek kalitatezkoa izateko: gertuko komunitatetik mundura irekita egotea, sormenerako eta eraldaketarako bitartekoak eskaintzea, aukera berdintasuna oinarri izatea, eta euskara ardatz izatea.
‎Arteak hezkuntzan duen garrantziaz hausnartu du Diaz de Ugartek, eta ikastetxeetan egiten dituzten erresidentzietan lantzen duten ezagutzak arlo desberdinetan" jarraipena" izan dezakeela aipatu du Diaz de Ugartek: " Argi dugu arte eszenikoak eta arteak erabateko beharra dutela hezkuntza prozesuetan, eta sorkuntza prozesuek ikaragarrizko laguntza eman diezaiokete hezkuntza prozesuak egiteko".
2021
‎Hezkuntzaren ardura ere baden heinean, irakaskuntzako profesionalek kezkaz bizi dute egoera, Euskal Herriko hezkuntza sistema diferenteek gaur egun ez dutelako ikasle guztien euskalduntzea bermatzen, eskolak euskalduntze horren oinarria izan behar duenean (IE7). Hezkuntzaz haragoko faktoreak egon badaude ere, horretan zutabe izan behar duen hezkuntzan askatu gabeko aspaldiko korapiloek jarraitzen dutela baieztatzen du IE6 k; hala nola, hizkuntza eredu desberdinek indarrean segitzea, irakasle eta hezkuntzako langile guztiak euskaldunak ez izatea edota Euskal Curriculumaren inplementazio integral eza.
‎Edonola ere, gazteak konpetentzia desberdinen lorpenean gaitu behar ditu hezkuntzak, besteak beste, horietan alfabetatzeko baliabideak eskainiz. Eta, ez digitalizazio, ikus entzunezko edota informazioaren trataerari dagozkien konpetentzien kasuan soilik, alfabetizazioak konpetentzia desberdinen mobilizazioa eta elkarlana eskatzen dituzten komunikazio prozesuak hartzen baititu.
‎Lau ezaugarri horiek autonomia, ikuspegi kritikoa, inteligentzia eta sormena eta modu horretan ulertuta, zutabe garrantzitsuak izango dira iraultza digitalak ekarri dituen gizarte aldaketei eraginkortasunez erantzuteko. Horretarako, dituen barne eztabaida eta erronkei erantzuteaz gain, garapen teknologikoan kokatzen amaitu behar du hezkuntzak, ez baita nahikoa gazteek dagoeneko erabiltzen dituzten erremintak egiten diren proposamenetara txertatzearekin. Elementu kurrikular bihurtu behar badute, zentzurik zabalenean, jakina, digitalizazioan eta teknologian gaitu behar dira ikasleak, elementuok prozedura pedagogikoen parte izatera igaroz, baina, irakasleriak bere osotasunean bere egin behar duen erronka behar du izan lehenik.
‎Beck), hondamendiak eragiten ditu sistematikoki, ekosistemen hondoratze hazkorrari muga jarriko dion trantsizio sozio ekologikoa inoiz baino beharrezkoa zaigu. Honezkero, gizarte logikatik ulertu behar dugu hezkuntzaren logika, eta hezkuntzaren logikatik gizartearen aldaketa. Nola bizi den gizartea, hala heziko ditu bere nerabe eta gaztetxoak.
‎Balia ezazue aukera, hezkuntza komunitatearen parte garen eragileokin adostasunak erdiesteko. Langileok balia dezagun aukera herri honek behar duen hezkuntza ereduan aurrera urratsak emateko.
‎Bitartean aukera bat ireki zaigu, behar dugun hezkuntza sistemarantz urrats berriak emateko. 1918an Oñatin Euskal Hezkuntza Sistema eraikitzen hasteko elkartu zituen ehunka lagun Eusko Ikaskuntzak, ordutik hona bidea egin dugu, gogorra bezain oparoa.
‎Urriaren 22an eta 23an Gasteizen zita jarri du berriz ere Eusko Ikaskuntzak. Arabako Errioxako mahastietan bezala, hazia ereiteko ordua da, fruitua jaso eta behar dugun hezkuntza lortzeko tresna berriak eskuratu ditzagun.
‎Ez da erraza izango, baina aukera dugu Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Hezkuntza Lege berri bat aurrera ateratzeko. Ausardia eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzari, alderdiei eta hezkuntza eragileei, gure iritziz, nahi eta behar dugun hezkuntza ereduaren inguruan adostasun sozial berri bat eraikitzeko. Zein da gure herriak behar duen hezkuntza eredua eta zein da horrek eskatzen duen sistema?
‎Ausardia eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzari, alderdiei eta hezkuntza eragileei, gure iritziz, nahi eta behar dugun hezkuntza ereduaren inguruan adostasun sozial berri bat eraikitzeko. Zein da gure herriak behar duen hezkuntza eredua eta zein da horrek eskatzen duen sistema. Egin dezagun esfortzu berezi bat galdera honi erantzun komunitario bateratu bat ematen, eztabaida zabal eta sakon baten emaitza izango dena, denon artekoa eta hemen garatua eta gure hezkuntza sistemak dituen gabezia nagusiei aurre egiteko balioko duena; hastapeneko marra gorririk gabe, elkarlanerako borondatearekin.
‎Beraz, Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema burujabeak unibertsitate publiko sendoa behar duelakoan, administrazioei exijitzen diegu NUPen eta EHUren aldeko apustua egin dezaten, baita Ipar eta Hego Euskal Herriko unibertsitateen arteko lankidetza bultza dezaten ere.
‎Esandako guztiarekin, Mark Bauerlein bezalako ikerlari askoren aburuz egungoa historiako belaunaldi inozo eta ergelena izanik hori neurtzeak arazo handiak sortzen dituela kontuan hartuta, ekonomiaren mendeko den tabakoaren pareko gaitz baten aurrean egonik eta pantailaren aurrean gero eta ordu gehiago sartzen direla kontuan harturik, zergatik jarraitu behar dugu hezkuntza digitalizatzen. Zergatik jarraitu behar dugu ume eta nerabeen burmuinetan kalteak eragiten?
‎Hala eta guztiz, autonomietako araudiek helburu hori jaso arren, gaztelaniaren gaitasuna erabat bermatu da aplikatu diren ereduetan, baina eredu orok ez du helburu bera bermatu katalanarentzat, euskararentzat eta galegoarentzat. «Ikerlan eta ebaluazio fidagarrienek, bai eta katalana, euskara edo galegoa berezko hizkuntza duten autonomia erkidegoetan egin diren askotariko esperientziek frogatu dutenez, hizkuntza horien etorkizuna normaltasunez ziurtatu nahi bada, katalanak, euskarak eta galegoak presentzia sendoa behar dute hezkuntza sisteman eta horrek ez dio orain arte inolako galerarik ekarri gaztelaniaren jakintzari, ezta hemendik aurrera ekarriko ere», nabarmendu dute testuan
2022
‎60 urte inguruko ibilbidea dugu, eta denok dugu kezka bat: nola egin herri honek behar duen hezkuntza sistema bat eraikitzeko bidea. Hezkuntza Legea bolo bolo dabilen honetan, badago zer hausnartu.
‎Hezkuntza izan daiteke bilduma honen bigarren helburu bat. Gizarte gaiei guz tiz irekita egon behar duten hezkuntza programetan eta euskaraz adierazi be har direnetan, material lagungarria izan daitekeela pentsaturik jardun dugu.
‎Gertuko pertsona hiltzea momentu gogorra izan daiteke, baina aurretik gaiaz hitz egin badugu, batzuon eta besteen beldur eta zalantzak aurrez partekatu baditugu, bide asko izango dugu aurreratua eta errazagoa izango da dena, bai umearentzat, bai helduontzat, erremintak garatu ahal izan ditugulako errealitate hori iristen denerako, ulertzeko normala dela gertatzen zaiguna, badugula norekin hitz egin horretaz... Horregatik, aldarrikatzen dut heriotzak zerbait finkoa izan behar duela hezkuntza curriculumean, ikastetxeetako urteko planean kontuan hartzen den zerbait, eta horretarako irakasleak formatzea ezinbestekoa da, baliabide materialak baino inportanteago, gaiari buruzko zein ipuin irakurri behar den zehaztea baino inportanteago, alegia.
‎Hemen badugu hitz oso neoliberala, inklusibitatea, diskurtsoa ere sortua dugu horren inguruan eta legalki eman diogu erantzuna, baina errealitatean hutsaren hurrengoa da. Inklusibitatea baldin bada bakoitzari ematea bere beharren baitan behar duen hezkuntza, gezurra da hala egiten denik. Gela berean ikasle andana duzunean, nola demonio asmatu inklusibo egiteko?
‎, eta osasun profesionalek ematen dituzte, hala nola pediatra endokrinologoek, haurren diabetesean espezializatutako erizainek edo dentistek. Diabetesa duten haurrentzako udalekuak Baina adingabeen artean arrakastarik handiena duena prestakuntza kanpamentuak. Udalekuetan, haurrek beren patologia kudeatzeko eta konplikazioak prebenitzeko behar duten hezkuntza jasotzen dute (hori ere lortzen da elkarteek antolatutako diabetes hezkuntzako ikastaroetan). Baina, batez ere, integrazioa eta ongizate emozionala bultzatzen dira, eta aisialdirako guneak eta jarduerak antolatzen dira, betiere diabetesa hezkuntza ardatz dela.
‎Ikerketak erakusten duenez, gurasoen inplikazioari esker, haurrek elikadura ohitura hobeak hartzen dituzte. Eta hori garrantzitsua da, hain txikitatik hausnartu behar baitugu hezkuntzari buruz”. Fruta eta barazki gehiago Gastroenterologia Pediatrikoaren, Hepatologiaren eta Nutrizioaren Europako Elkartearen (ESPGHAN) 54 Urteko Bileran argitaratu zen azterketa, eta 4 hilabete eta 14 hilabete bitarteko 250 haurrek parte hartu zuten.
‎Familiek egokiena iruditzen zaien ikastetxean matrikulatzen dituzte umeak, eta, behin hori eginda, beharrezkoa bada, «ukituak» egiten ditu batzordeak, hezkuntza behar espezifikoak dituzten ikasleak —maila sozioekonomiko baxua dutenak, iritsi berriak... — eskoletan modu orekatuan banatuta egon daitezen, nahiz eta familiak ez dituzten derrigortzen ikastetxe batera edo bestera joatera. Katalunian, legez araututa dago diru publikoa jasotzen duten eskola guztiek leku batzuk gorde behar dituztela hezkuntza behar espezifikoak dituzten ikasleentzat. Vicen, esaterako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 30 ikasleko ikasgela bakoitzean hamar gorde behar dituzte ikasle horientzat, eta 25eko gela batean, zortzi.
‎Aditua da hezkuntza inklusiboan, eta eskolaratzean berariazko premiak dituzten ikasleen artan. «Buruko osasuna kudeatzeko zailtasunak dituzten ikasleak askotarikoak dira, eta planteamendu orokorrak izan behar du ikustea zer nolako beharrak dituzten hezkuntzaren ikuspegitik». Erantzuna beti, ahal dela, ingurumari «naturalean» eman behar zaie; «eskolan», eta «etiketak» saihestuta.
‎Esandako guztiagatik eta gehiagogatik, egungo hezkuntza sistemak aldaketa behar du. Guk, gure aldetik, lanean jarraituko dugu herri honek merezi eta behar duen hezkuntza ereduaren alde. Oraingoan bai, ikasleon ahotsak entzun dituztelako, martxoaren 29an Euskal Herriko kaleak betetzera deitzen zaituztegu.
‎Eskola sarrerako atean' Sumisioak libre egingo zaitu' goiburua baino ez zaio falta!). XXI. mendeko estatu legez akonfesional batean erlijio erakundeek, berdin zait zein sektatakoak, debekatuta behar lukete hezkuntzan jardutea. Erakuts dezatela dotrina haien zentroetan, zentro faltan ez baitira, Jabetza Erregistroan hain maisuki itunpetu dituzten eraikinetan.
‎Ondo; ikastetxe bakoitzak eduki behar luke hezkuntza proiektua, komunitatearekin adostua, eta horri lotuta, hizkuntza proiektua, betiere curriculumari erantzunez eta euskarazko B2 maila lortzeko xedez, baina tokira ekarrita.
‎Hain zuzen ere, horixe dute eskari nagusia, transmisioa bermatzea: «Egin nahi den hezkuntza lege berriak euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatu behar du hezkuntza eraldatzailea lortu nahi badugu, eta, hori hala izan dadin, garrantzi handia du legeak modu esplizituan behar hori jasotzeak».
‎Beraz, berriro diogu, Frankfurten eta Euskal Herrian: arazoak arazo, hezkuntzari buruzko lege berri baten premia nabarmena da EAEn, Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren arrastora bideratzen lagunduko duena; eta, horretan, ez da lubakirik onartu behar, ez lurraldeen artean, ezta sareen artean ere. Bide malkartsu horretatik ibiltzen abiatzera deliberatzen dutenen artean ez baitago bat bestea baino hobeago denik.
‎Duela sei hilabeteko agerraldi hartan, Jaurlaritzari eskatu zioten hezkuntza lege berrian «modu esplizituan» jasotzeko euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatu behar duela hezkuntzak. Hiru hilabete geroago, irailean, legearen aurreproiektuak ez zuen halako ezer jaso.
‎Laster ezagutu behar dugun hezkuntza ministroak beste garai batean egindako oharra da. Hiperbolea dirudi, baina hemen heriotza errealei buruz ari dira, egunerokoez, eta estatistikoez.
2023
‎Denok izan behar dugu hizkuntza irakasle 58 beharra azpimarratzera garamatza. Ikasleek, irakasleek eta familiek jakin behar dute hezkuntza ibilbidea euskaraz egiteak zein helburu dituen jomuga, eta zer nolako onurak dakarzkion egoera gutxituan dugun hizkuntzari eta gizarte kohesioari, oro har.
‎Ezin dugu aipatu gabe utzi ondokoa: ondorengo belaunaldiek jaso behar duten hezkuntzaren eta baldintzapenaren parte dira kontrol neurriak, sistemaren jarraipena bermatzeko indarkeria sinbolikoaren zati dira, protestak diluitu eta herritarrok kaltegabe bihurtu arte". Kontuan izan dezagun.
‎Bat datoz Saitua eta Barandiaran: Finantza heziketak «pisu handiagoa» izan behar du hezkuntza sisteman. Halere, beti dago zer ikasia.
‎Gomendioa egina zion EAEko Arartekoak EHU Euskal Herriko Unibertsitateari: unibertsitate irakaskuntza guztietara zabaldu behar du hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko arautegiaren aplikazio eremua. Noelia Dacostaren kexu bat izan zen gomendio horren sorburua; EHUko ikaslea da, %82ko desgaitasun bat du, garun paralisia duelako, eta hilabete ugari daramatza salatzen bere oinarrizko premiak asetzen laguntzen dion laguntzailerik gabe egin behar izan duela EHUren master bat.
‎Gomendioa egina zion EAEko Arartekoak EHU Euskal Herriko Unibertsitateari: unibertsitate irakaskuntza guztietara zabaldu behar du hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko arautegiaren aplikazio eremua. Eta EHUk Arartekoari erantzun dio «zabalduko» duela, eta, onbidean, aldaketa 2023 ikasturtean jarriko dela indarrean.
‎«Ez dago formula magikorik», dio Arroyok. Mondragon Unibertsitateko irakaslearen irudiko, testuingurua aztertzea ezinbestekoa da, eta, batez ere, irakasleek gogoratu behar dute teknologiak «balio erantsia» eskaini behar duela hezkuntza prozesuan.
‎Beraz, haren ustez, EAJk eta PSE EEk adostutako zuzenketarekin «argitu eta hobetu» egin da lege proiektua. «Orain, legebiltzarraren txanda da, eta legebiltzarkideek eztabaidatu egin behar dute Hezkuntza Lege hobea lortzeko».
‎pertsona guztiok dugu gure sormena kanporatzeko eskubidea. Horrek oinarrizko ideologia behar luke hezkuntza proiektu guztietan. Gero “berritzaile” izan gaitezen nahi dute, eta ahoz aho darabilte hori, baina nola izango gara berritzaile sortzaile ere ez bagara?
‎Palaudárias eta Garretak (2008) ikasle berrien eta ikasle horien familien harrera ezinbestekotzat jo dute. Izan ere, handia da bizitokia aldatzeak pertsona horiengan duen eragina, igarotze prozesu berezia behar baitute hezkuntza sistema ezagutu, horretara egokitu eta bertan murgiltzeko. Horregatik, atzerritar jatorria duten ikasleez mintzatzean, behar beharrezkoa izango da aniztasunarekiko hartuko den ikuspegia kulturartekotasunean oinarritzea.
‎zantzu hori baliatzeak berarekin dakar egiaztatu beharra bekadunak gauzatu beharreko zereginak bat datozela bekadun horren ikasketekin eta titulazioarekin. Egin eginean ere, zeregin horien helburua izan behar da bekadunak prestakuntza eskuratzea; zereginok gauzatzean, bekadunak lortu behar du hezkuntza esparruan aldez aurretik eskuratutako prestakuntza, teorikoa nahiz praktikoa, aberastea bihar etziko lanbideari begira [ikusi 2003ko maiatzaren 19ko (1681/ 2003 errek. zk.) Madrileko ANE, 4 Salakoa].
‎Hori lortu ahal izateko, Garapen Jasangarrirako Helburuetako 4.4 helburuak argi adierazten du beharrezkoak diren konpetentziak garatzeko ardura hartu behar duela hezkuntzak (Nazio Batuak, 2015). Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruak (GHEE), berriz, lan merkatuan aintzatesten diren konpetentzien garapena oinarritzat hartzea eskatzen du goi mailako hezkuntza planetan.
‎114). Hau da, kontuan izan behar dugu hezkuntzarako sarbidea" borroka gogor zein luzeen bitartez" lortu zuela langileriak, testuinguru konkretu batean: ongizate estatuaren urte oparoetan (Gedar Langile Kazeta, 2021).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia