Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2017
‎Letren konbinatoriari esker, norberaren esperientzia izendatzeko manera berriak asmatzen ditugu, tradizioak eta berrikuntzak ekarritako doinuen bidez hedatzeko. Behar dugun guztia dugu hemen, eta soberan: Islandiaren kasuan frogatu den bezala, literaturaren eta musikaren babeslerik handienak euria, haizea eta elurra izan daitezke.
‎Nola gure Jaungoikoak jantzi baitzituen lurreko animaliak, aireko hegaztiak, itsasoko arrainak eta oihaneko zuhaitzak ere bere beztimenda mota batzuez animaliak larruz eta ilez, hegaztiak lumaz, arrainak ezkataz eta zuhaitzak azalez, eta nola zuhaitzak, bere dauden lekuetatik higitu gabe eta lan egin ere gabe, bere azpiko lurraren gozoa eta gizentasuna beregana bere erroez tiratuz eta edoskiz, hazten, handitzen eta mantentzen baitira, animaliek ere bere bazkak eta jatekoak, berehala, eho gabe, erre eta egosi gabe jaten baitituzte, eta bai bere etxeak eta etzauntzak ere, nonahi den, arrasten eta iluntzen zaien lekuan hartzen, eta gehienak, berehala, bere amen ondotik baitoaz zein baitira abantaila handiak, hala Jainkoak, nahi izan balu, eman ziezazkiokeen gizonari ere abantaila mota hauek guztiok eta gehiago ere: jantzi zukeen, etxedun egin zukeen eta, deus kostatu gabe, behar zuen guztiarekin ipini zukeen.
‎Pisistrato, Atenasko tirano gaizto hark ikusi zuenean plaza guztia jende alferrez betea eta haietatik anitz malezia eta pentsamendu gaizto sor zitekeela, deitu zituen guztiak beregana. Eta aurrerantzean alfer egoteko aitzakiarik izan ez zezaten, eman zien mando, zamari, idi, hazi, diru, alegia, lan egiteko behar zuten guztia. Eta gero igorri zituen lanera eta trabailura, iruditurik ezen halatan ez zutela kalterik egingo, maleziarik pentsatuko eta ez herririk nahasiko (Eliano, Varia historia, V).
‎Amona zenak bizimodua lasai eta bere erara egiteko behar zuen guztia edukitzea aberatsa izatea zela esaten zuen. Aberatsa naiz, errepikatzen zigun askotan.
‎Ez dut dena azaltzeko astirik, baina apustua irabazteko, esneketaria izan behar dut hamar minutuz. Zuk egin behar duzun guztia da ni itzuli arte hemen geratzea, besterik ez. Beranduxko joaten bazara, ez da inor kexatuko, eta libra hau zurea izango da.
2018
‎Euren sentimendu, bizipen, kezka, interes, beldur eta abarrak oso garrantzitsuak dira. Ezagutu behar ditugu horiek guztiak, aldaketarik eragin nahi badugu.
‎Harekin segurua dugu behar dugun guztia!
‎hara joan behar dugu guztiok aitzakiarik gabe.
‎JULEN. Oso erraza duk, bertan sartu eta nire beste bi txaloei esker, etxeko beste puntan agertuko zarete derrepentean. Behar duzuen guztia hartu eta trankil trankil atera zarete ate nagusitik, inork eragozpenik jarri gabe.
‎(Sortu den egoerarekin bukatu nahi duela.) Hala ere, hori guztia niri bost. Nahiago nuke etxetik lehenbailehen alde egingo bazenute... horregatik... eraman behar duzuen guztia... eta zoazte...
2019
‎Zergatik egin behar dute guzti hori?
‎Zure kontura dena. Begiratu hozkailuan eta jaki tokian zer dagoen eta hartu behar duzun guztia, lasaitasun osoz gainera.
‎Ba, babesa emateaz gain, bertakoei behar zuten guztia emateko.
‎Autosufizientzia. Familiak behar zuen guztia etxean ekoizten zen: proteinak, hidratoak, bitaminak, sua egiteko egurra...
2020
‎Ba... Alainek ez zekien zer esan, baina ezustea disimulatzen ahalegindu behar zuen guztion iritzia hori baldin bada, eta esan dugunez, taldearen bizimodura egokitu behar badugu, instrukzio berriak helaraziko dizkiot sukaldariari, otorduak guztien gustukoak izan daitezen, ahal den neurrian.
‎Dena dela, goizegi da epaia emateko, oraindik ez dauzkagu datu guztiak. Denak dauzkagunean, uste dut erakutsiko dutela mundua gizonarentzat egin zela, baina ez gara aurreratu behar, pazientziaz itxaron behar dugu guztiak eduki arte.
‎Denek goratzen eta txalotzen zuten Brace Dunlap, kanpotarrari laguntza ematen ziolako. Egurrezko txabola bat beretzat bakarrik eman zion, eta bere esklaboei txabola zaintzeko eta mutuari behar zuen guztia emateko agindu zien.
‎Hamar minutu ez zuen egin Tomek, behar zuen guztia biltzeko. Gainerakoa bere izebak eta Maryk prestatuko zioten.
‎Martinek alde egin ostean, egun pare bat eman nituen gertatutakoa sinetsi ezinik. Ez zen posible horrelako zerbait guri gertatzea; zenbat eta gehiago pentsatu eta hausnartu, orduan eta argiago ikusten nuen gaizki ulerturen batek izan behar zuela guztiaren zioa. Ez nuen gogoratzen eztabaida esanguratsurik, haserrealdi berorik edo antzeko ezer.
‎Neba arrebek ere izugarri eskertu zuten Remediosek gure bizitzetan ezarri zuen erremedio segida. Distantziak amaren zaintza eragozten bazuen arren, ez ziren lehen bezain errudun sentitzen, bazekiten Remedios zegoela amaren alboan, amak nahi edo behar zuen guztirako, eta ez zegoela bakarrik. Horrez gain, argi zuten eguneroko sartu irtenak egiten jarraituko nuela, eta ez nuela ardura guztia bertan behera utziko, baina neurritsu egingo nituela, nire etxekoen bizimodua hondatzen jarraitu gabe.
‎Ezagutze horretan Bunsterrek abantaila zuen. Maukiz behar zuen guztia zekien, eta haren jabe izan behar zuela pentsatze hutsean gozatzen zen. Bere sukaldariak, egun haietan beso bat hautsirik eta sorbalda bat irtenik zituela eta, Mauki sukaldean eta etxeko zerbitzuan jarri zuen.
‎Ez dago zertan postura horretara ailegatzerik argudiatu zuen gizonak. Egin behar duzun guztia botilaren ahalmenak moderazioz erabiltzea da, eta, gero, norbaiti saldu, nik saltzen dizudan bezala. Horrela, zure bizitza lasai bukatuko da, nirea bukatuko den bezala.
‎Badakit ez dela oso originala baina balekoa da: azken batean, zuek oporrak noiz iritsiko zain zaudete eta guk jada idatzi ditugu idatzi behar genituen guztiak.
‎Sistema berriaren filosofia sendoa da bere xaloan: estatuak emango dizu behar duzun guztia. Hiri zenbat?
2022
‎Dagoeneko kafea edan duzu? Hau al da behar nauzun guztia. Ba, bai ondo gaudela, ezta?
‎Leku luze eta zabala zen, ondo aireratua eta argitasun handikoa; ez zuen ordura arte zeukatenarekin zerikusirik, tristea, iluna eta zoritxarrekoa baitzen. Berrian behar zuten guztia ordenatuta eta eskura zeukaten lana errazago eta atseginago izateko. Forentseak autopsiaren gorabeherak emango zizkien lekuan itxaroteko esan ostean isil isilik zuzendu zen zenduak zeuden hozkailuetara eta eskumako aldean zegoen armairua zabaldu zuen.
‎Gehiago kostatzen zitzaion alkate eta epaile bezala bailarak administratzea eta zuzentzea. Garzia kapitainak erakutsi zion gerlari batek jakin behar zuen guztia, baita gizonak gidatzen ere helduaroan zenean. Garzia kapitainaren seme nagusiarekin, Otsoarekin, ez zen ongi konpontzen Azenariren laguna zelako.
‎Baina hainbeste dira" kasualitateak", ezen edozein ikuspegi ez pseukoerlijiosok eraman liguke pentsatzera ezetz, ezin dela horrela izan, arrazoi zientifiko bat egon behar duela guzti honen atzean.
‎Emakumeek sorbaldak eta ilea estalirik eraman behar dituzte. Estaltzeko jantzirik ez baduzue, sarreran utziko dizuete, sartzeko behar duzuen guztia.
‎Sukaldeko tresneriak ere gurdietan sartzen ibili ziren batzuk, besteek errekan hareaz plater eta ontziak garbitzen zituzten bitartean. Erramun Garaik eta bere anaia Markok, salako maisua zenak, antolatu behar zuten guzti hura hurrengo egunean Arlanzon herrian berriro martxan izateko. Jauregian sartu zirenean zerbitzariak han ziren nagusiei harrera egiteko; dena prest utzi zuten, lehenbailehen bakean bakarrik uztekotan.
‎Aurrekoan bezala ibiliko zen udaldietan kondearen agindupeko zaldun bezala. Kondeak zaldia eta zaldun batek behar zuen guztia eman zion eta Azenarik lur batzuk utzi zizkion bere familiari errentan.
‎Hori da behar genuen guztia,
2023
‎JOSUK: Eta Itsaso Hilaz, dena, azaldu behar duzun guztia azaldu al diguzu?
‎Esaten zuen Jainkoaren graziatik datorrela justifikazioa, eta ez gizakiaren merituetatik; kristauari sinesmenak ematen diola askatasun espirituala. Kristauak behar duen guztia daukala sinesmenetik, eta ez daukala ekintza beharrik edo lege beharrik. Gizakia on bihurtzen dutenak ez direla ekintza onak; alderantziz, gizaki ona dela obra onak egiten dituena.
‎Maitasuna eta fedea elkarrekin doaz. Fedeak behar dugun guztia ematen digunez, sinestuna besteen zerbitzura jartzen da bere borondatez. Kristorentzat eta lagun hurkoarentzat bizi da kristaua.
‎Vincent erietxe batean seguruago sentitzen zen alokatutako gela batean baino; hori bai, kanpora lanera irteteko aukera eman behar zioten. ...ina ez ziola Theori horretaz hitz egin nahi eta ez zuela horretan pentsatu nahi; egun horietan arraro sentitzen zela, gauzak arraroak iruditzen zitzaizkiola, bere garuna asaldatua zegoelako; horrelako erakunde batean itxia egon nahi zuela, bere eta besteen lasaitasunerako; Theori esaten zion arazo horretaz Salles ekin eta Reyrekin hitz egiteko; hilean 75 frankorekin barnetegian egon zitekeela, eta behar zuen guztia izan zezakeela; berak nahi zuena zela egunean zehar kanpora atera ahal izatea, pintatu ahal izateko; garai horretan egunero irteten zela; beste pazienteen konpainia ez zela desatsegina beretzat, distraitu egiten zuela; esaten zion ez zekiela sarritan idatzi ahal izango zion, egunero ez zegoelako behar bezain argi logikoki idatzi ahal izateko.Theok ez zuen pentsatzen egokia zenik Vince...
‎1888ko maiatzaren 10ean (485) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion ostatuko faktura probisionalki ordaindu beharra izan zuela, bere ondasunak eskuratu ahal izateko, eta ordaindutakoa epailariaren esku geratuko zela; faktura hori ordaindu ondoren, bi aulki, mahaia, kafea eta zopa erosi zituela eta 15 franko bakarrik geratu zitzaizkiola; horregatik, diru gehixeago eskatzen ziola Theori; Arlesko ostalariek kanpotarrak esplotatu egiten zituztela. Midian bazuela pintatzeko behar zuen guztia, eta arrakasta lortzen ez bazuen bere erruagatik izango zela. Honako koadro hauek bidaltzen zizkiola:
‎Horrela bada, aginte handiko gizon hark liburutegi handi bat eraiki zuen, kontugile pila bat bildu eta lanean jarri zituen. Kontugile haiek X egun batetik aurrera hasi ziren, eta egun hartan gertatu behar zuen guztia argitu, liburu handi batean idatzi, eta liburutegiko apal batean jarri zuten liburu hura. Eta hurrengo egunari ekin zioten.
‎Aste osoa zeraman amak egun hartan bazkaltzera joateko konbentzitu nahian. Baina Iratik esana zion jada ezin zuela, gauza asko zituela etxean egiteko, garbitzeko, aste osoan denborarik ez eta igandean egin behar zituela guztiak. Esan zion ere jatetxe batera joatearenak ez zuela zentzu gehiegirik, aitonak gero eta gutxiago jaten zuela eta dirua botatzea izango zela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia