2015
|
|
Eta nor izan daiteke ni bezalako harro eta miserablea, bizitza osoan pentsa daitezkeen penitentzia eta otoitz eta jazarpenetan sartua egon ondoren, bere burua oso aberats eta oso ongi ordaindua ikus ez dezanik, Jaunak San Joani bezala gurutzearen oinetan egoten utz diezaionean? Ez dakit zein burutan sartzen den horrekin ez poztea, nirean izan ezik, era guztitara galdu baitzuen irabazi
|
behar
zuen gauza hartan.
|
|
12 Eta nire aitak sinetsi zidan hau zela nik otoitza ez edukitzeko nuen arrazoia; berak ez zuen gezurrik esaten eta, nik berarekin hitz egin nuenean ere, ez niola esango uste zuen. Esan nion, hobeki sinets zezan (nik ikusten nuen horretarako ez zegoela aitzakiarik baina), nahikoegiten nuela korukoa betetzeaz; nahiz eta hori ere izan ez nahikoa motibo, gorputzeko indarrik behar ez duen eta maitatzea eta ohitura soilik
|
behar
dituen gauza bat bertan behera uzteko; Jaunak beti ematen duela horretarako aukera, guk nahi izanez gero.
|
|
3 Benetan negar egitekoa da, gizakiek, zer komeni zaien konturatu gabe, Jainkoaren asmoen berri ez dakitela, alabengandik etor daitezkeen on handiak eta semeengandik etor daitezkeen kalte handiak jakin gabe, badirudi ez diotela utzi nahi dena dakienari eta denak kreatzen dituenari, eta mindu egiten direla poztu
|
behar
zuketen gauzagatik. Fedea erdi lotan dutenak bezala, ez doaz gogoetan aurrera, ezta ez dira gogoratzen Jainkoak horrelaxe eratzen duela, guztia haren eskuetan uzteko.
|
|
2 Otoitzaren gai honetan dudan akats handietako bat, neure buruz epaitzea da, eta, beraz, ez dio berorrek kasurik egin behar esaten dudanari; izan ere, Jainkoak ni bezalako emakume gaixo bati ematen diona baino talentu hobea emango dio. Jainkoak Bera etengabe gogoan izateko grazia egin didala kontuan izanik eta hala ere nire eskutik igaro
|
behar
duten gauza asko neure ardurapean daudela ikusten dudanean, ez baita jazarpenik ez sufrimendurik eragotz diezadakeenik, presazko gauzak izan direnean?, gertatu izan zait, askotan gertatu ere, ordu batetan, ordu bietan eta beranduago oheratzea, gero, arima une hartan dituen arduretara baino bestetara joatetik aske gera dadin. Osasunean kalte handia egin dit, eta horrela, tentaldia izango da, arima libreago geratzen dela iruditzen bazait ere; negozio garrantzitsu eta premiazko bat duenaren antzera da; gainerako gauzak laster batean amaitzen ditu, beharrezkoentzat duenerako oztopo izan ez daitezen.
|
|
8 Urak duen beste berezitasun bat, asetzea eta egarria kentzea da. Izan ere, nik uste dut, egarria, benetan
|
behar
dugun gauza baten desira dela; gauza hori erabat falta bazaigu, egarriak hil egiten gaitu. Gauza bitxia da erabat falta izanez gero hil egiten gaituela, eta gehiegi izanez gero bizia kentzen digula, itota hiltzen diren askorengan ikusten denez.
|