Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2000
‎Honekin ez dizut erran nahi, jaun André, ezen jesuita guztien jokabidea halakoa izan zela, zeren eta ezagutu izan baititut nik euskararen alde mintzatu izan diren jesuita sutsuak ere. Baina aita Bartolomek bai, ohitura hura zuen, eta aitortu beharra dut ezen ez zela hartan bakarra, zeren, urrunagorat joan gabe, aztura eta ohitura bera zabaltzen ari baitzen, bertzenaz ere, jauregian, batik bat aita Villagrandeko dukearekin harremanetan jarri zenetik eta gure prezeptore jaun Marcelek jauregitik alde egin zuenetik. Osaba Joanikotek, aldiz, maite zuen euskara, eta, jaun Marcelen ondoan, are gehiago maitatzerat heldu zen, batik bat gure prezeptore zenak berboari buruzko argibide haiek —logikaren munduarekin lotuak— eman zizkionetik, eta, hala, erran behar zuenaz konbentzitua zegoelako, baina baita apezari kontra egiteagatik ere, halako batean —euskaraz, jakina—, erran zion:
‎Urtebete lehenago, aiseago sinetsiko nuen egiazko martiztar batekin partekatuko nuela bizitegia, gure anaia gazteenaren apopilo izanen nintzela baino. Nolanahi den, behin horretara ezkero, aitortu behar dut ez nuela lan handi handirik izan Josurenera egokitzen.
2002
‎" Mesedez, Sara... Burutik zaude ala?", zeren mezua hartu behar zuenak ez baitzion ehizari ihes egiten utzi. Eta, mezulariaren aitzinean ipintzen zelarik, esan zion:
2003
‎Domine salvam fac rem publicam!,. Jauna salba ezazu, otoi, Errepublika!?. Aitortu behar dut ez ninduela ez, otoitz horrek, orduan biziki kilikatzen.
‎Burua joan egin zait, eta atertu egin dituzte kolpeak. Dar dar batean dauzkat belaunak, heldu egin behar dut ez erortzeko. Paretaren babesa bilatu dut.
2004
‎Eskolak euskaldundu behar zuena ez du euskaldundu, eta heldu erdaldunak ez du euskaldun izateko gogorik, euskaldun larriak alfabetatzeko ez duen modu bertsuan. Sagrario Alemanek barren barrenetik ezagutzen du euskalgintzako sail honen historia.
‎Ondorengo orduetan tantaka heldu ziren beste sidecar batzuk, hiru ordura bat eta bostera beste bi. Gidariak galdera aurpegiarekin agertzen zirela iruditzen zitzaion Martini eta, besoa luzatuta, nondik joan behar zuten adierazten zien, nora joan behar zuten ez zekien arren. Liberi iruditzen zitzaion gose aurpegiarekin zetozela, eta ogi zatitxo bat ematen zien.
‎–Orain arte, entzun nahi ez baduzu ere, saiakera guztiak saboteatzea lortu dugu, eta horretan jarraitzen dugu. Horrexegatik dabiltza pixka bat galduta, non eta zer bilatu behar duten ez dakitela. Gainera, laguntzaile... ondo kokatutako laguntzaileren bat edo beste daukagu.
2005
‎Aukera handirik ez dutela ikusita, etxean bertan erbesteratuta egotearen sentimenduarekin, Naroaren aterkipean abiatu dira oso urrun ez duten hotelerantz. Hallean beste izenen bat eman behar zutenetz ez dute gehiegi pentsatu, burua nekatuegi. Bientzako gela bakarra eskatu dute, eta Ametsek ahal bada dotorea izan dadila gehitu du.
‎Banatu ezineko punturaino bat egin dute? Fitxategiek zer gordetzen duten balekite, banan banan batzuk behintzat ken litzakete, baina onartu behar du ez duela batere gogorik han berriro sartzeko eta lehengusuaren bizia arriskuan jartzeko. Ergela sentitzen da duela minutu batzuk horrelako arriskua hartu izanagatik.
‎Bai, esan daiteke lan kontuak direla. Lan faltarik ez du espero, behintzat, zer topatu behar duen ez badaki ere. Larunbatean izango du hegaldia, gaur bertan egiten saiatu den erreserba bihar baieztatuko diote baina.
‎Dutxa luzea behar du, zalantzarik gabe. Noiz hartu behar duen ez daki baina. Tokion ez du hotelik, eta kontaktuarekin topo egin arte ez du atseden hartzeko itxaropen handirik.
2006
‎Jauregian neskato ote zegoen Antsa larru apantzailearen alaba? Hala du itxura; Jainkoak munduan ezarri ordenan, bizia bere eskuz atera behar duena ez da inoiz lotsatu bere umeak boteretsua zerbitzatzera igorri beharraz. Eta gauzak hala gertatu ez baziren ere, Iruñea ez da Paris.
2007
‎Winckelmann ere antzinakoen ereduzkotasun ezbaigabetik abiatu da, baina imitazioaren kontzeptua eraldatuz: antzinakoetan egungo artistak (literatoak) imitatu behar duena ez dira obrak edo produktuak, produkzioa bera baino; ez da idatzi behar Homero-k idatzi zuena edo zuen bezala, baizik Homero-k gaur idatziko lukeena edo lukeen bezala. Produkzio/ kreazioa bera imitatzeko, alabaina, estreina produkzioaren aurrebaldintzak behar dira imitatu:
‎Horrela esaten dit ahizpa bikiak, nire adinean Suediako zelaietan saltoka ibiltzeko ez ote naizen zaharregia. Hori esaten du, zuk familiarik ez duzu, denbora libre gehiago duzu, eta aita zaharra zaintzen geratu behar zenuke ez esatearren. Baina esaten du.
2008
‎Bildu aitzin, ordea, urduri egon zen, alabaren zain zegoen bitartean, ibilbide laburreko joan etorri batean ibili zen bere gelan, zooko hartz galdu bat balitz bezala?, alaba nola tratatu behar zuen ez zekielako, ausaz, hain berezia eta hain partikularra zen, izan ere, bi alaben historia, beti elkarrekin, guztia bien artean konpartitzen zutenean, halako eran, non, doña Marta institutrizaren agindupeko garaian, konderri bat ere asmatu baitzuten, Natividadek Natinata deitzen ziona eta Nataliak Natanati:
‎Nirearen antzeko beroki luzea zeraman soinean, lore sorta bat eskuan eta liburu bat besapean. Begi bistakoa zen norbaiten zain zegoela edo egona zela gutxienez eta etorri behar zuena ez zela etorriko, itxaroten zeuden beste guztiek altxatzen baitzuten esku bat, egiten baitzuten keinu bat, kristalaren bestaldean aduanak igarotzen edo maletaren baten zain ikusten zituzten bidaiari iritsi berriak agurtzeko. Beroki luzedun gizona bakarrik zegoen bazter batean geldi, bakar, eskuan lore sorta zuela, ezkontide abandonatu baten itxurarekin.
‎Aitaren alegiazko beste familia hari buruz esan behar dut ez genuela gure antzeko inor aurkitu.
‎Bildu aitzin, ordea, urduri egon zen –alabaren zain zegoen bitartean, ibilbide laburreko joan etorri batean ibili zen bere gelan, zooko hartz galdu bat balitz bezala–, alaba nola tratatu behar zuen ez zekielako, ausaz, hain berezia eta hain partikularra zen, izan ere, bi alaben historia, beti elkarrekin, guztia bien artean konpartitzen zutenean... halako eran, non, doña Marta institutrizaren agindupeko garaian, konderri bat ere asmatu baitzuten, Natividadek Natinata deitzen ziona eta Nataliak Natanati: bi izen eta herri bakar bat, bi kondesek –ahizpa bikiek– bakarrik habitatzen zutena.
2009
‎Baina poliziaren adituek ezabaturiko datuak ere aztertuko dituzte. Eta ziurtatu behar dugu ez dugula ustekabe gehiagorik izanen. Kontua da, itxuraz ezabatu arren, datuak disko gogorrean geratzen direla, beste datu batzuek ordezkatu arte.
‎Langileak, mugimendu kolektibo inkontziente batean, alde batetik, porrot eginda sentitu behar zuten, eta bestetik, beldurtuta, zaldizkoek zer egin behar zuten ez zekitela?, elkarrengana hurbildu ziren, besoa besoaren kontra, besoa besoaren alde?, hurbiltasunak konfiantza galdua berreskuratzen lagunduko balie bezala; Teofilo Mariak zerbait esan zion Fanelliri, baina Fanellik ez zion erantzuten, buruxkila anarkista nora ezean zegoelako, ausaz, Teofilo Mariaren ezusteko presentziak ezarritako errealitate berriaren koordenatuetara egokitu ezinean; Te... –Oharkabean egin nuen aurrera, eta oraindik ez dakit zergatik, baina oso ziur nengoen egiten ari nintzenaz?:
‎Hala, bada, joan ziren kanario zaintzailearengana, Domingo konfiantza handiz, gero eta sinetsiago baitzegoen, edo gero eta sinetsiago behar baitzuen ezen esku batek. Jainkoaren eskuak agian, Jainkoaren eskuak ziurki, gidatzen zituela bai bere urratsak eta bai Miryamenak ere, probabilitate kalkulurik baikorrenak ere ezinezkotzat joko baitzituen berari egun hartan gertaturikoak; ondoren, Miryamek kanario zaintzailearen eskutik txartela jaso, postutik bospasei urrats urrundu eta irakurri beharrekoa irakurri zionean, ordea. Ni las sartenes ni las cazuelas tienen dolor de muelas?, Domingo moztuta bezala geratu zen, arnasarik gabe ere bai ia; izan ere, zer zen esaera zaharraren itxura zuèn esaldi hura, gustu txarreko zerbait baizik?; Domingok guztiz bestelako esaldia espero baitzuen, ausaz, berak amesten zuèn egoera magiko ezin biribilagoarekin, sakratuarekin ia?
‎Langileak, mugimendu kolektibo inkontziente batean –alde batetik, porrot eginda sentitu behar zuten, eta bestetik, beldurtuta, zaldizkoek zer egin behar zuten ez zekitela–, elkarrengana hurbildu ziren, besoa besoaren kontra –besoa besoaren alde–, hurbiltasunak konfiantza galdua berreskuratzen lagunduko balie bezala; Teofilo Mariak zerbait esan zion Fanelliri, baina Fanellik ez zion erantzuten, buruxkila anarkista nora ezean zegoelako, ausaz, Teofilo Mariaren ezusteko presentziak ezarritako errealitate berriaren koordenatuetara egok... " Oharkabean egin nuen aurrera, eta oraindik ez dakit zergatik, baina oso ziur nengoen egiten ari nintzenaz":
‎Hala, bada, joan ziren kanario zaintzailearengana, Domingo konfiantza handiz, gero eta sinetsiago baitzegoen, edo gero eta sinetsiago behar baitzuen ezen esku batek –Jainkoaren eskuak agian, Jainkoaren eskuak ziurki– gidatzen zituela bai bere urratsak eta bai Miryamenak ere, probabilitate kalkulurik baikorrenak ere ezinezkotzat joko baitzituen berari egun hartan gertaturikoak; ondoren, Miryamek kanario zaintzailearen eskutik txartela jaso, postutik bospasei urrats urrundu eta irakurri beharrekoa irakurri zionean, ordea . " Iritsi zaizu zeure bizitzako aukera, neska, eta eutsi goiari" bezalako esaldi bat, adibidez, edo hain esplizitua ez izateko:
2010
‎Bihotz bihotzez pertsona bat baizik ez maitatzea munduan, maitasun osoz maitatzea, eta aurrez aurre edukitzea, begiratzen eta ikusten zaituena, hitz egiten eta erantzuten dizuna, ezagutu ere egin gabe! Kontsolamendua berarengandik baino nahi ez izatea, eta bera izatea hiltzera zoazelako beraren beharra duzula ez dakien bakarra!
‎Esan genien ez genuela ulertzen. Zer gertatu zen ulertzen genuen, baina esan egin behar genuen ez genuela ulertzen urriaren 31n mahaitik adostasunarekin altxatzea, Batasunak bilera horretan alderdi sozialistaren eskuzabaltasunari goraipamena egitea eta alderdi jeltzaleak jokatutako paperaren gainean ere goraipamena egitea, eta gero azaroaren 8an gertatutakoa gertatzea. Batasunari leporatu genion ETAren menpean egotea?.
‎–Bai, beharbada garbien hitz egin dugunak gu izan gara? dio,, baina gu babestu behar gintuena ez zen, esaterako, Euskaltzaindia, unibertsitatea zen. Eta?
2011
‎Ondoren, kalera begira geldirik une batez egon, arnasa sakon hartu eta begiak itxi zituen, jauzia egin aurretik. Begira zeudenek ere begiak itxi zituzten, gertatu behar zuena ez ikusteko, eta zabaldu zituztenean gizona lurrean omen zegoen. Batzuek adierazi zuten zerraldo eta desitxuraturik, txotxongilo apurtu baten antzera gelditu zela, baina, beste batzuen esanetan, lurraren kontra jo eta berehala altxatu omen zen une batez eta onik zegoela errepikatu omen zuen, berriro lurrera zerraldo erori aurretik.
‎eta balio arkaikoak politika posmodernoan baliarazi nahiz, ezin ei dute beste politikarik eta gizarte ordenarik sortu faxismoaren barianteak baino: egin behar dutena ez da morala eta politika egoki lotu, soil soil euren morala errekara bota baizik. San Bernardok gartzen zituen guruztariek, euren morala eta politika ez ote zuten gehiegitxo ere lotzen?
‎Logelan botila hutsak eta jaki poltsak lurrean, zerritegia dirudi. Nire ohea izan behar duenean ez dute izara aldatu, eta janari apurrez eta azkazal luze moztuz beteta dago, itxuraz aurreko biztanle zerriak ohean bertan ebaki baitzituen azkazal beltzak. Horrez gain, aldameneko oheko bi errusiar mozkorrek euren burua aurkezten digute.
‎–O, zaude unetxo bat, esan zuen Wyatt andereñoak?. Esan beharra dut ez zaidala ongi iruditzen nire irakasleek telegramak jasotzea eskola orduan, ez badira albiste latzak, heriotzaren bat, argitu zuen Wyatt andereñoak?, edo istripu larriren bat edo. Albiste ona bada, andereño, itxaron dezake.
‎Ba nahi nuke etxean geratu, baditut beste plan batzuk, baina ezin dizkiot kontatu, eta lasai geratu horrek ere erregu izaten jarraitzen du, gainera faborea eskatu izanak sortzen duen zorra ez onartzea ahalbidetzen duena, etxean gera zintezkeela esan dizulako. Ikasi behar dut ez gaininterpretatzen. Atsekabe keinuz dabil begiratzen ez diodala uste duenetan, alabek bere hurrengo bakardadeak ideia desatsegin gehiegirekin beteko dizkioten beldurrez, orain egunak bere epeen arabera ordenatzen hasi direnean; edo hori uste dut nik gertatzen zitzaiola.
‎Nein eta bitte, horixe da nire hiztegi osoa, erran zuen Mikelek?. Kontuan hartu behar dugu ez dakigula Heinrich hori benetan Frankfurten bizi den, ala beste tokiren batekoa izanik hegazkina bertan hartu zuen. Beste zerbait pentsatu dugu.
2012
‎Faltan botatzen nuen, hiruzpalau esaldi baino gehiago ez zizkidan bota urte haietan guztietan, baina hori besteekin izan nuena baino gehiago zen. Aitortu behar dut ez zidala tristeziarik eragin hura desagertzeak baina faltan bota nuen, batez ere lehenengo egunetan.
‎Aitortu behar dut ez natzaiola beti Benitori fidel izan. Beste aire batzuk zebiltzan euskal musikaren uhinetan.
‎eta balio arkaikoak politika posmodernoan baliarazi nahiz, ezin ei dute beste politikarik eta gizarte ordenarik sortu faxismoaren barianteak baino: egin behar dutena ez da morala eta politika egoki lotu, soil soil euren morala errekara bota baizik. San Bernardok gartzen zituen guruztariek, euren morala eta politika ez ote zuten gehiegitxo ere lotzen?
‎Adierazi behar dut ez hitzez ez egitez ez niola eman Fortunatori nire asmo onaz duda egiteko motiborik. Jarraitu nuen, horixe nahi nuen eta, Fortunatoren aurrean irribarre egiten, baina ez zen konturatzen bere heriozko oparia gogora ekartzeak sortua zela orduan nire irribarrea.
‎Aitortu behar dut ez nuela inondik ere kontuan hartu munizioa eztanda bakar batean alferrik gal zitekeenik, alegia, tximistak sutautsa leherraraztea, horregatik kezkatu nintzen horrenbeste orduko tximista eta trumoiek hura pentsarazi zidatenean.
2013
‎txertatzea litzatekeena: erran nahi baita Mâlikek taldean zuèn eraginak bazuela, bai, bere pisua, baina ez zela erabatekoa; taldekide gehienak ziren artistak, musikariak, dantzariak edo poema errezitatzaileak?, bere espazioa eta askatasun esparrua behar zutenak ez itotzeko: gizon emakume haiek, beraz, Koranaren irakurketa sinboliko bat egiten zuten maiz.
‎Benetan diotsut Darcy nirekin alderatuta halako morrosko handia ez balitz, nik ez niokeela erakutsiko diodan begiramenaren erdia ere. Zein egoeratan eta zein lekutan dagoen, aitortu behar dut ez dudala Darcy baino objektu itzelagorik ezagutzen; bere etxean egonda batez ere, eta zereginik ez daukan igande arratsetan bereziki.
‎–Aitortu behar dut ez zuela Wickhamez aurrekoetan bezain ondo berba egin. Buruarina eta hondatzailea zela uste zuen.
‎–Zure harridura ez zen neurea bezain handia izango, abegia egiten zenidala ikusi nuenean. Kontzientziak esaten zidan ez nuela aparteko adeitasunik merezi, eta aitortu behar dut ez nuela espero zegokidana baino gehiago jasotzea.
‎liluratu ez, beharbada, baina bai pentsarazi... mendebaldeko askatasuna aintzakotzat hartzeko moduko kontzeptua baitzen, ausaz, mundu islamiarrean ere –modu batean edo bertzean, eta maila batean edo bertzean– txertatzea litzatekeena: erran nahi baita Mâlikek taldean zuèn eraginak bazuela, bai, bere pisua, baina ez zela erabatekoa; taldekide gehienak ziren artistak –musikariak, dantzariak edo poema errezitatzaileak–, bere espazioa eta askatasun esparrua behar zutenak ez itotzeko: gizon emakume haiek, beraz, Koranaren irakurketa sinboliko bat egiten zuten maiz.
2014
‎Hasieran ez nintzen bereziki arduratu, normala den bezala, baina onartu behar dut ez nuela espero. Agian deliberatuta nengoelako gau hartan bertan ezkon oherako debekua bazter uzteko, jolas horrek Amaiur kitzikatzen zuela ondo nekien arren?.
‎–Utzi behar dudanik ez dut esan. Baina bere bizitza bizi behar du Danik, eta nireak itxaron egin behar du.
‎Krudela nintzenean ere... Bakarrik egoteko beharra nuela ez zenuen ikusten. Baina nirekin zulora jaisteko prest zeunden, elkarrekin aterako ginen, salbatu egin nahi ninduzun.
‎163 Esan behar duzuna ez baldin bada isiltasuna baino ederragoa, ez zaitez larritu. Horretarakoxe daude!
‎Kontua zen, beraz, Siberian, hau da, matxinatutako probintziak zeharkatzean, ezin zuela ez nagusi bezala agindu postetako morroiei, ez lehentasuna izan zaldiak berari lehenago emateko, ez ibilgailurik konfiskatu berak erabiltzeko. Mikel Strogoffek gogoan hartu behar zuen ez zela mandataria. Moskutik Irkutskera zihoan merkatari soil bat zen, Nikolas Korpanoff izenekoa, eta, hala izanik, bidaia arrunt batean izaten diren gertakizun guztien mendean zegoen.
2015
‎Urrundik so geratu nintzaion. Hilarritik hilarrira zebilen, alderrai, zein hilobiren aurrean gelditu behar zuen ez baleki bezala. Behar baino lehenago hildako alabaren bila ariko zela imajinatu nuen, begiak epelduta, hari eskainitako azken hitzak zizelkatuta zituen harriaren bila.
‎Zenbat bider esan behar dut ez zaizkidala gustatzen makarroiak! Beti gauza bera bazkaltzeko!
‎Izan ere, pittinka baina ezinbestean galtzera zihoan herri gisa ikusten zuen Barojak berak ere euskalduna, eta hilzori gozo eta luzea opa zion. Ez ahantz oinazearen gaineko ikerketarekin doktoratu zela, eta berak esana dela, munduko arazoak konpontzeko haur bat negarretan jarri behar bazuen ez zukeela egingo. Haurrei goxokiak ematen dizkieten mutilzahar kaskailu batzuen an tzeko maitasuna zigun Barojak euskaldunoi.
‎Zenbait keinu unibertsalak dira, eta badakigu zer esan nahi duten. Puntu honetara ailegatu garelarik, esanguratsua da jakitea Raymond Chandlerrek alfabeto txinatarreko zeinuak eduki ohi zituela ohe ondoan (garai bateko jatorrizko irudien eitea nabarien mantendu dutenak; karaktereetatik baino adierazpide grafiko posturaletatik gertuago daudenak), eta pertsonaiak nola mugitu edo portatu behar zuten ez zekienean, zeinu hauei so egiten omen zien, aurrera egiteko laguntza bila:
‎Zer ostia ote zen aplicado, Jose Luis beti adi eta mojen esanetara zeudenetakoa zen, eta horrelako ideiekin lotzen nuen, aplicado, ren esanahia. Niri ez zitzaidan sekula suertatu horrelako dominarik; egia esan, gaur egun aplicado hitzaren esanahia ondo ulertzen dut eta onartu behar dut ez nintzela ikastuna eta ikasle saiatua; ez bide nintzen mojaren gustukoa ere. No seas curioso y no mires por la ventana.
‎Besoen muturretan eskuak. Horretan bai, onartu behar dut ez naizela eskuekin trebeenetakoa, eta ikasgelako gehienek nik baino hobeto egiten dituzte eskulanak. Are gehiago, onartu beharra daukat Khamidi inbidia apur bat diodala, hain margotzen du ondo!
‎Ez dakit. Espainolek bi hizkuntzez mintzatu behar dutenik ez dugu sekula entzuten.. Lerrook idazten ari garela, Garmendia ez da jada Eusko Jaurlaritzako sailburu, baina hala ere EAEko Gobernuan irizpide beretsuetan oinarritutako politika sustatzen dihardute, kontzeptuen indefinizioa edo, gutxien gutxienean, zehaztasun eza dela nagusi.
2016
‎–Zertarako orduan, nola irten behar duten ez badakizu!
‎Erresistentzian zebiltzan militanteek euskara ikasi behar zuten ez bazekiten, berresuskaldundu behar ziren, eta ardurenik hura erabili, eta hizkuntza arrotzak soilik erabili behar zituzten euskararik erabiltzen ez zen tokietan proselitismoa egiteko.
‎Kaxa bat kondoi, edo kondoi kaxa bat utzi didate atean, nola esan behar nukeen ez dakit. Ez:
‎Proposamen gehiago aurkeztu, aldarrikapenak ugaritu, instituzioekiko presioa handitu... Kaleak jakin behar du Ez! esaten.
‎Josebak ez zekien Helena sukaldari ona zen ala ez, baina bihotzez eskertzen zion afaria prestatu nahi izatea, bizikleta ibilaldiaren ondoren ez baitzuen ezer egiteko gogo handirik. Onartu behar zuen ez zuela espero emakume hari otordu bat prestatzea gusta zekiokeenik.
‎Etsitze puntuarekin edo heldulekurik gabe dago jendea. Baina kontuan izan behar dugu ez dela egun batetik bestera sortuko diskurtso praxi berria. Momentu interesgarria da.
‎«Enpresek gero eta garrantzi handiagoa ematen diote bezeroaren iritziari. Zerbitzuaren kalitatearen osagai garrantzitsua da hizkuntza; gustura ez bagaude hizkuntza arretarekin, ikusarazi behar dugu ez gaudela gustura eman diguten zerbitzuarekin. Kontsumitzaile gisa, horrela jokatu behar dugu».
2017
‎–Guk laguntzea nahi baduzu zin egin behar duzu ez duzula sekula santan inurririk jango, ezta gosez hiltzen bazaude ere. Bestela zeure sarean lotuko zaitugu eta denon artean kilimak egingo hilarte, esan dio hiriko buruzagiak, militar tonuarekin, aurrez aurre jarrita.
‎«Azkeneko aldiz esango dizut atzo gertatu zela», esan zuen Jasonek. «Bizi naizen gela ezagutu behar nukeela ez al zaizu iruditzen. Zer uste duzu, astebete pasa ahal izango nuela hor, eskua sartzeko adinako zuloarekin...» bere ahotsa eten egin zen, atzera egin zuen, eta amari begira utzi zuen une hartan ezer gabe huts hutsik zeuden begiekin.
‎Esaten dut hor ari zara beti esaten zenbat gauzari egiten diezun uko gugatik eta urtean hamar soineko berri erosteko modua bazenuke botika zikin horietan gastatzen duzun diruarekin. Behar dudana ez da buruko minak sendatzeko zerbait baizik eta atsedenaldi bat minik eduki beharrik ez izateko baina egunean hamar orduko lana egitera behartua nagoen bitartean sukaldea bete beltz ohituta dauden martxan mantentzeko eta funtziora bidaltzeko konderriko beste beltz guztiekin batera, baina hark berandu zuen. Hara ailegatzerako bukatua izango zen.
‎neuk esaten dizut joan behar duzula ez aitak ez beste inork neuk esaten dizut
‎Kontzeptu hori behar dugu azaldu nahi baitugu nola aldatzen den lurraldea eta lurraldea ekoitz daitekeela, hartara boteretze kolektiboa, ongizatea eta autogobernua lortzeko, edo justu kontrako xedez. Kontzeptua behar dugu ez bakarrik entitate berriak esplikatzeko, hala nola sare globalak eta maila anitzeko gobernantza pribatuak, baizik eta tokiko mailan gertatzen ari diren des eta ber lurraldetze prozesuak azaltzeko, eta prozesu horiek demokratizazioarekin nola lotzen diren erakusteko, demokratizazioa ulertuta honako hauek biltzen dituen prozesu gisa: autogobernurako tokiko botere teknologiak, estrategiak eta egitura kolektibo publiko lurraldetuak.
‎euskararen bilakaera baldintzatu duena, nagusi sentitu dena, ez da bakarrik klase bat edo erakunde bat izan, erdal mundua bere osotasunean baizik. Ulertu behar duguna ez da politika jakin bat, erdal komunitatearen portaera eta mentalitate orokorra baizik? 188.
‎Hara berriz! Bulegoan segi behar badut ez dakit zer gehiago egin dezakedan, esan nion?. Zuk eta konterriko juezak eta antzeko jendeak ez daukan gastu sail bat daukat nik, ordea.
‎Rosek egunero deitzen zion Myrari hau edo beste egiteko nire beharra zuelako aitzakiaz. Myrak Roserengana joan eta behar zuena egiteko( behar zuena ez zen Myrak uste zuena) sekulako tabarra ematen zidan. Amyk gogor egiten zidan, Rose behin bakarrik ikus nezakeela edo bestela erne ibiltzeko eginez.
‎Baina ez zen horrelakorik gertatu. Batek benetan behar duenean ez du horrelako suerterik izaten.
‎Eta Mikel Zulueta? , galdegin zuen Natik, pozez ala atsekabez, nola hartu behar zuen ez zekien albistea entzundakoan.
‎Alde batetik pentsatzen nuen: Zergatik alde egin behar dut ez badut ezer gaizki egin. Berak bere kapritxoetan irabazten duena baino gehiago gastatzen duelako nik neure diruari uko egin behar diot?
‎Bistan zen Baba ez zela atzean geratzen diren horietakoa. Zerbait esan behar zuenean argi eta garbi esaten zuen; zerbait defendatu behar zuenean ez zitzaion inporta noren kontra aritu behar zuen, bere iritzia azaltzen zuen beti eta, arrazoia izan edo ez, ondo zekien bere argumentuak kanporatzen. Batek baino gehiagok pentsatzen zuen Baba gelako ordezkari ona izango zela, Linda baino hobea, Beire baino askoz hobea.
‎Ederra, benetan ederra izan behar du gortina madarikatu horien artetik ikus daitekeen pertsona hori, silueta hori. Zergatik izan behar zuen ez nekien, oporrei berezitasuna emateko beharrak baino ez zioen horrelakorik, ederra behar zuela izan. Bere gelan, logelan gora eta behera egiten zuen, batzuetan leihotik gertu, batzuetan urrunago, baina ezin nuen ezer taxuz ikusi; aquarium baten antza hartu nion honi guztiari, batetik bestera igeri egiten duen arraintxo baten antza hartu nion pertsonari.
2018
‎Bide batez, orain, afera polikiago azterturik, esan beharrean nago ez dela erabat egia ez zegoela desadostasunik maiordomo handiak nor ziren zehaztean. Esan behar nuke ez zegoela benetako desadostasunik halako kontuetan iritzi jantzia zeukaten erazko profesionalen artean. Darlington Halleko zerbitzarien jangelan, edozein zerbitzari jangelatan bezala, adimen eta ulermen maila askotako enplegatuak elkartzen ziren, ezinbestez, eta, gogoan dudanez, hainbat aldiz kosk egin behar izan nion mihiari enplegatu batzuek, eta inoiz behin, zorigaitzez, nire lantaldekoek ere?, beroturik, Jack Neighbours jauna eta beste goratzen zituztenean.
‎Jakitun nago, noski, halako aferak ez zegozkidala inondik ere, eta argi utzi behar nuke ez zatekeela nire asmoa halako kontuetan besterik gabe lardaskan ibiltzea pisuzko arrazoi profesionalik izan ez banu; gaur egun Darlington Hallen lantaldearekin ditugun arazoez ari naiz, oroituko zaretenez. Zernahi gisaz, ez zirudien Kenton andereñoari batere axola zitzaionik halako kontuak niri fidatzea, eta behinola izan genuen lan harreman estu eta sendoaren froga atsegingarritzat hartu nuen.
‎Baina orduan zerk baldintzatuko luke anbibalentzia? Garbi dago Freudek hemen aditzera eman nahi duela mutikoak hautatu behar duela ez bakarrik bi objekturen artean, ezpada bi disposizio sexualen artean ere, maskulinoaren eta femeninoaren artean. Mutikoak normalean heterosexuala hautatzea, beraz, ez litzateke aitak zikiratzearen beldurraren ondorioa izango, ezpada zikiratzearen beldurraren ondorioa, hau da, kultura heterosexualetan homosexualitate maskulinoarekin lotu ohi den «feminizazioaren» beldurraren ondorio.
‎–moskeatu zen Zumi. (Nola pentsatu behar zuen ez zekien gauza bat topikoa izan zitekeela?)?. Guadiana Kordobatik pasatzen al da?
‎Ohitu egingo gara. Oraindik zertara ohitu behar dugun ez badakigu ere. Amaren hutsunera, ama eta aitaren hutsunera, zure presentziara, gure arteko harremanek jasandako lurrikarara...
‎–Hasteko, esan behar dut ez dudala nire neba imajinatzen inor hiltzen, are gutxiago Nere, inoiz harekin izaten zituen liskarrez hitz egin bazidan ere. Baina inoiz ez dakigu noraino ezagutzen dugun pertsona bat.
‎–Biotxartela utzi dizut bioontzian, edozer behar baduzue ez izan zalantzarik, deitu eta ahal dudana egingo dut zuengatik. Bitartean, saiatu zuen gurasoez ahal duzuen guztia gogoratzen.
2019
‎Bizkar luze zabala eta, eserita egon arren, aurreranzko jarreragatik, ipurdi puska ederra. Rodinen lan hau ia ikono pop bat izan arren, milaka alditan kopiatua, omendua eta parodiatua, aitortu behar dut ez niola atzeko aldea ezagutzen. Praxitelesen Venusen eskultura Knido hiriko tenplu batean zegoen.
‎Lehenagotik ezagutzen nion testuren bat edo beste irakurri zuen (Adanen gripea, La pietà edo Zebrak eta heriotza), batzuk ezezagunak, beste bat emazteak Renon emigrazioari buruz jasotakoa; denak paradisuaren ideiarekin nolabait lotutakoak: beraz, Obaba eta Estatu Batuetako lautadak eta iragan mitikoa eta Virgilio hizpidera ekartzeko aukera zabala izan zuen (esan behar dut ez nagoela ados Virgilio nola interpretatzen duen). Hasieran testu umoretsuak iragarri zituen.
‎Eta bestela pentsatu behar du ez dela berarentzat toki egokia, edo ez zela oraingo egoera hobetzeko lain. Hori da.
‎emakumeak bihotza erauzi nahi balio bezala da; Paulek irain egiten dio: . Maitasunaren eskale bat zara; zuk behar duzuna ez da maitatzea, baizik maitatua izatea. Maitasunez beteta egon nahi duzu zerbait falta zaizulako, ez dakit zer?.
‎Kontzientziak igortzen dion gaztigu iragarle hau ez duela ahaztuko agintzen dio bere buruari, eta, bat batean, bion artean zabaldu den isiltasunaz konturatzen da, deserosotasun apur bat, agian, baina ez, Maria Sararen aurpegia bare dago, lasai, argiteria publikoa iristen ez den txoko honetako itzalak apur bat urtzen dituen ilargi urri baten argitasunak ukitua, deserosotasuna bere baitan baizik ez dago, eta deserosotasunaren arrazoi bakarra da zerbait ezkutatzen ari dela jakitea, ez beldur izatearen lotsa, esan dezagun, baizik eta lotsa izatearen beldurra. Maria Sarak ez du ezer esaten deus ez duela esan behar uste duelako, Raimundo Silvak hitz egiten hasi behar du ez duelako aitortu nahi zein den isilik egoteko arrazoia, Aspaldi hemen txakur alderrai bat ibiltzen zunan, eta aldarrikapen honetan oinarriturik txakurrarekin topo egin zueneko pasadizoa osatu zuen, benetakoago eta errealago bilakatzeko nahikoa imajinazio gaineratuz, Ez zinan hemendik alde egin nahi, janaria eman nionan bizpahiru aldiz, beste zenbait auzokok ere zerbait ematen ziola uste dina... Zenbait minutuz, Raimundo Silvak bere erantzukizunak eta erruak errepikatzen jardun zuen, jakinik, hala ere, egiazko aladura, harra, aladura edo har faltsu batez estaltzen ari zela, hau zalantzazkoa, etorkizun dena oraino ezezaguna, gero, bat batean, isildu egin zen, irrigarri sentitzen zen, haur baten pare, hainbeste kezka txakur alderrai bat dela-eta, Maria Sarak halako esaera garrantzi gabea esatea besterik ez zuen behar, komentario interesik gabea, Txakur errukarria, esaterako, eta horixe bera izan zen esan zuena, Txakur errukarria, eta gero, zutitzen zela, Goazemak.
‎Zeharka meharka doaz makurturik mendi mazelatik gora. Manuelek mendixkako kaskorantz zuzentzen du arma, zehazki nora apuntatu behar duen ez badaki ere; han goian ez baitu deus ere ikusten: ez gizonik ezta inongo mugimendurik ere.
2020
‎Eta hala ere, behin eta berriro gonbidapenak luzatzen jarraituz gero, Yolandak aitzakia bat asmatzen du. . Logelara igo behar dut ez dakit zeren bila?. Bakarrik geratzen naizenean, orduan, dibortziatzekotan gaudela azaltzen diet. Bidaia elkarrekin jarraitzeko azken aukera dela eta nahiago dugula bakarrik egon.
‎Dudarik gabe, nahikoa formatu erasokorrak dira, eta horregatik ezaugarri maskulinoagoetara lotuta daude[...] Uste dut horrek zerikusia duela emakumezkok gizonezkoek baino autoexijentzia maila handiagoa izatearekin ere. Sentitzen duzu frogatu behar duzula ez zaudela kuota bati esker, hori da kuotaren alde maltzurra. Emakumezko batek ez baldin badu gaia ondo kontrolatzen, beharbada ez da inongo tertuliatara joango, eta gizonezkoak, aldiz, bai; eta emakumezko batek huts egiten badu, horrek haren ibilbide osoari eragiten dio prozesuari eragin beharrean.
‎Ahoa ireki eta bazuela kontatzeko istorio bat esan zuen, eta Bilboko metroan ezagututako mutil gazte batekiko harremanaren berri ematen hasi zen ahots oso apalez. Kontatu behar zuenak ez zuela kontatzerik merezi uste zuen beharbada. Gustu txarrekoa ote zen ere pentsa zezakeen, ez dakit.
‎Zernahi. Eta, hala ere, goizean hegazkina hartu behar duelako ez balitz, joango litzateke gauean haiekin afaltzera. Gurasoei azaltzera zergatik egingo duen hanka.
‎–Ea ba, Bego, barkatu oihuarengatik baina ulertu behar duzue ez garela hona zuen arteko liskarrak entzutera etorri, zuen alaba non egon daitekeen ikertzera baizik.
2021
‎124 Ez diot neure buruari garrantzi gehiegi eman nahi baina badakit idatzi ditudan gauza batzuk irakurtzerakoan hunkitu diren irakurleak daudela. Nire literatura defenditu behar badut ez da nigatik bakarrik. Irakurle horiek ere defenditu egin behar ditut.
‎Nikolasa izan, Monika izan zein hamazortzi urteko maitasun hura izan, Sabino Aranak haragiaren bulkada sentitu bide zuen. Aberriaren alde irrits hura erreprimitu behar zuenik ez zion inork eskatzen. Alderdikideek egokiro bideratzea eskatzen zioten.
‎Sistema elektroniko batek gobernatzen du eraikinaren segurtasuna eta segurtasuna ez den beste guztia. Ez dago guardarik, eta babesteko benetan balio dien gauza bakarra nola erabili behar dituzten ez dakiten su itzalgailuak dira. Lan arriskuen prebentzio ikastaroan aulkian nola eseri behar zuten besterik ez zieten erakutsi.
‎Inplanteak egin zizkidaten duela urte batzuk eta nigan naturaltasunez funtzionatzen duen gauza bakarra direla iruditzen zait orain. Begiak itxi behar ditut negarrez hasi behar dudala ez ikusteko. Segi, Tere.
‎Zer egin behar nukeen ez dakit:
‎Orain dela bi egun saldu nituen. Inork baino hobeto jakin behar zenuke ez naizela atzo jaioa. Banekien akzio horiek porrot egingo zutela, baina igoko zirela ere banekien, atzean zebiltzanak osorik ateratzeko.
2022
‎–Baina, zenbat aldiz esan behar dizut ez mozkortzeko? –alkandoraren lepotik helduta– Bizikleta hartu behar dugunean ez edateko. Barkatu, agente, onik al zarete?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia