Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 118

2001
‎Bestetik, berriz, gure hizkuntz nortasuna definitzeko oinarri berriak behar ditugu: espantu gabe, lasaitasunez, onartu behar dugu euskaldun izateko eta sentitzeko modu ugari direla, eta euskara ideologia abertzalearekin identifikatzeko joera makurra" tresnakeria" arriskutsu bezain onartezina dela. Berdin  zait" euskara= abertzaletasuna" berdintze hori euskararen gainean jabetza esklusiboa izan nahi luketen sasieuskaltzaleek egina izan, edo euskaraz ageri den orori abertzaletasunaren agente ezkutuaren usaina har  tzen dioten fundamentalistek egina izan.
2002
‎Estrategia eraikitzaile hori ezin da alderdi batena edo bestearena izan, definizioz kontzertatua izan behar duelako: lortu behar dugu euskaldunok nazio sistema anitz, demokratiko eta, beraz, kontradiktorioa izango dena aurretik adostea, gure arteko kontradikzioak era natural eta demokratikoan nazio beraren baitan plazaratu eta konpondu ahal izateko. Hauxe da aurrerantzean egin duguna
‎Kontsentsuzko kultura aldarrikatzen dute, kulturak kontsentsuaren beharra balu bezala. Zer kontsentsuatu behar dute euskaldunek Espainian. Euskaldun izateko eskubidea?
2003
‎Hainbeste denbora daramagu zubi politikoak apurtzen, ezen eta gero eta zailago egiten zaigula zubi berriak eraikitzea. Eta hori da, nire ustez, hauteskundeen emaitzek esaten digutena, zubiak eraiki behar ditugula, paktuetara iritsi behar garela, gutxiengo akordio bat lortu behar dugula euskaldun guztien artean. Zeren bestela, Euskadi eszepziozko lurralde bat jarraituko du izaten etorkizuneko Europan.
2004
‎Gure kemenak eta lortzen ditugun lagunek baldintzatuko dute gure tokia Europan. Kementsu eta lagunkoi agertzea hartu behar genuke euskaldunok helburu nagusi, beste guztien gainetik.
‎Eta, Nafarroako mugako guardia zibilei kasu eginez gero, Donibane Garaziko okindegiaren kamioiak bidaia anitz egiten zituen muga aldeko herri eta mendateetara. Bai, haren zozo aurpegia gorabehera, Ibarra besamotzak pieza garrantzitsua izan behar zuen euskaldunen isilpeko makinerian.
‎Gaurkoa ere badela erantzuten diodanean, Akarregik berak, kafearen kikara esku batez hartuta, zera diost: Europakoa konpontzeko, lehenengo eta behin, etxekoa konpondu behar dugu euskaldunok, alfer alferrik joango garelako kanpora etxea hankaz gora dugula. Etxekalte, kanpoeder ote gabiltzan euskaldunok galdetu izan diodanean, Akarregiren gogoa ostendu da, itzali, ariman aspaldiko min zauria duenaren antzera.
‎Bertan ekoizteko euskarazko bi estreinaldi horiek gertakizun izan behar zuketen euskaldunentzat. Batetik, estreinaldi komertzialek laguntza lukete euskal hedabideetan eta, bestetik, gutxieneko denbora bat bermatu behar zitzaiekeen zinema aretoetan, horretarako akordio bereziak erakusleekin sinatuz.
‎Ez da aski dantza, pilota, eta ohidura zonbeiten begiratzea. Eskualdun izaiteko behar da eskuara mintzatu, gure baithan dakharzkagun dohainak haziarazi, haundiarazi, zohiarazi; gure izamen guziak behar du eskualdun izan.
‎JAIki ekimenaren aldekoek ziotenez," herri honetako kulturaren oinarrian dauden atabismo zabaleko ospakizunek bere horretan diraute", eta atabismo horren parte hartu behar dugu euskaldunon joera milenarioa: ekaitzak zakar jotzen duena, aterpea bilatu, aldez aurretik jakinik ekaitzaren ostean beti argitzen duela egunak, eta garai hobeak helduko direla ezinbestez.
2005
‎Eta zeren galdez behar dute euskaldunek mintzatu. Lehen lehenik galda bezate ez ditzaten lehenagoko herrialdeak suntsi; ez bereiz Zuberoa beste bi euskal herrietarik, baina hiruak bil elkarrekin, Baiona dutela hiriburu.
2007
‎Aurreko lerroetan gogora ekarri dut Euskara Elkarteek zerbitzugintzan jorratutako bidea. Euskaraz mintzatzekotan horretarako aukerak behar ditugu euskaldunok eta horiek sortzen nahikoa lan izan dugu eta jarraituko dugu izaten. Hala ere, hori ez dela nahikoa ere badakigu.
‎Euskaldun jendearen modernizazioa, baztertze ororen gainetik gauzatu beharizan den prozesu guztiz politikoa izan da. Naziogintzaren homogeneizazio etabaztertzeari nazioaren ideologiaz eta nazio norberaren irudiaz erantzun zitzaion: espainiar edo frantziar hiritarra izan behar zuen euskaldunak euskalduntasunabigarren maila batean utzi behar zuen. Identitate pribatu eta subalternoetan, bestebat behar zuen euskalduntasunak.
‎Leinu baten identitatea ez da inoiz ziur frogatzen uzten bere hizkuntzaren identitatetik harantz, eta ikerketak zalantza eta ezbairik gabe onartu behar du euskaldun guztiek nazio bat osatzen dutela.201
2008
‎Nire iritzian egungo politikak ez du hurbiltzen euskal herritar erdalduna euskal mundura. Telebista kate publikoak euskaraz egitera gonbidatu behar luke euskaldun elebiduna azpitituluekin edo gabe, erdaraz soilik egin nahiago duen eleaniztuna bietan egitera, eta inoiz ez behartu ezta gonbidatu ere, euskaraz bizi dena erdaraz egitera.
‎edo herri euskalduna barneko eta tarteko ez duen nazio proiektu erdalduna eta arrotza, edo beregain ez den komunitate euskaldunaren nora eza eta galbidea. Biak dira baztergarriak, eta biak baztertu behar genituzke euskaldun eta abertzale garen aldetik. Ea zailtzen garen, behingoz, alde bateko euskalduntasunaren lantegian, eta besteko abertzaletasunaren ideologian.
‎Gaur gaurkoz, euskaldunok, ez dugu gure hizkuntzaren etorkizuna erabakitzeko eskubiderik Euskal Herrian; hau da, euskaldunok ez gara euskarak behar duen aldaketa libreki eta inongo eskusartzerik gabe erabakitzearen jabe. Burujabetza linguistikoa behar dugu euskaldunok, ezin gara espainiar eta frantziar legedi eta erabakien, zein botere autonomikoen aldetik datozen neurrien menpe egon, modu honetan gure herriak eta hizkuntzak ez baitute etorkizunik, modu honetan euskaldunok gure herrian bigarren mailako herritarrak izaten jarraituko baitugu.
2009
‎Baina hau gai luzeegia litzateke hemen. Nola moldatu behar du euskaldunak Jainko horrekin. Gandiagak errespetatu egin du min hori, bera ere isildu egin da, kapitulu honetan, publikoan.
‎–Ikuspegi horretatik, komenigarria litzateke, apika, argitzea nori deitzen diogun, ikuspegi soziolinguistikotik euskaldun XXI. mende hasieran. Euskarara hurbildu den oro hartu behar dugu euskalduntzat, nahiz eta hurbiltze horretan maila pasiboraino baino iritsi ez. [...] Horiek horrela, garai batean, eta hoberik otu ezean, erabili ohi ditugun ia euskaldun bezalako kontzeptuak alde batera uzteko modukotzat jotzen ditugu gaur:
‎–Galiziarra petraltzen denean, Galizia munduaren ipurdia da?. Ezaguna egin zait, ez dio alferrik gauza bera Orixek euskaldunon poema nazionala izan behar zuen Euskaldunak idazteko erretiratu zen jaioterriaz: –Aldapa goien Orexa han dugu/ munduaren ipurdia?.
‎Ikasturte berria hasi berri den honetan, ikasleek jakin behar dute euskaldun guztion ondarea dela euskara, eta ideologia guztien gainetik dagoela. Mendeetan barrena euskarari kanpotik egin zaizkion eraso eta irainak salatu ditu askok.
‎euskarak gainditu behar du, adierazgarritasunez eta malgutasunez, erabilera formalen hesia, bizitza erritmo bizkorragoz mugitzen den zirkuituetara jauzi egiteko. Jauzi horretan frogatu behar dugu euskaldunok hizkuntz kontuetan dugun erregistro berrikuntzarako gaitasuna.
‎Ezin gara jada isilik geratu. Inolako mozorrorik gabe, zuzen eta zorrotz, pentsatzen duguna lau haizeetara aldarri egin behar dugu euskaldunon belarrietaraino irits dadin.
‎–Imajinatzen dut, hoztasunez?. Baina zergatik bete behar dugu euskaldunok politikoek egin behar duten lana. Zer egiten dugu euskaldunok negoziazio horretan?
2010
‎Oso erraza da eskaera egitea. Gainera, iragarri dute urte bukaerarako euskaraz erregistratzea posible izango dela, baina erakundeek jakin behar dute euskaldunak ez garela horren zain geratuko, ez gaudela pasibo. SEMAFOROA:
‎Euskaldunok behar dugu Euskaldunon Egunkaria
‎Ez ginen, ordea, eskuak gurutzaturik geratu. Berehala inprentara jo eta aldizkariko hirugarren orrialdean, banan bana eta tanpoi gorria erabiliz, “Euskaldunok behar dugu EUSKALDUNON EGUNKARIA” esaldia txertatu genuen. Bestalde, Egunkariko lantaldeari gure bulegoak eta baliabideak eskaini genizkion behar zutenerako.
‎Guk denak dakizkigu, akabo bada. Aldiro ahots ozenez abesten dugu, munduaren aurrean mezulari ari baikinan; euskalduntasun ongi jantzi eta diskretuki burges, poetikoki sakon eta egiazki kosmopolita baten mezulariak..., baina, aldiro, nor bere baitan galtzen da, euskalduntasun heldu horretaz isilean elikatzen bageunde bezala, erregai ezin destilatuagoa behar baitugu euskaldun bizitzen jarraitzeko mendea eta segundoa gurutzatzen ez diren ez leku honetan.
‎Tuteran lan egiten zuen Zamorako Pedro Lopez albaitaria 1535ean Iruñeko lanposturako aurkeztu zelarik, auzia sortu zen besteak besteerdalduna zelako eta behar zen izan euskalduna: "... vascongado, porque la mayor parte del Reyno es tierra bascongada, y ha de dar la informacion en bascuence, como lo hacen alpresente". lekuko batek deklaratu zuen Tuteran itzultzailea behar zuela euskaldunekin aritzeko:
‎Metafora militarra erabili zuen Miguel de Unamunok: " baioneta" utzi behar genuen euskaldunok," mauser" espainola erabiltzeko. Euskara bizimodu modernoan enbarazu eta oztopo besterik ez zen.
2011
‎Jakin behar dugu normalizazioan zein pauso emango ditugun. Hirugarrenik, gauden lekuan gaudela koherentziaz jokatu behar dugu euskaldun eta euskaltzale gisa. Eta hori exijitu behar diegu ardurak dituzten eragile sozialen ordezkariei ere.
‎Osakidetza zer den jakiteko gaztelerazko. Servicio Vasco de Salud? deskriptiboaren beharra du euskaldunak(...) Martxa honetan, hemendik urte batzuetara gure gizarte egiturari tankera hartzekotan euskal izen berezien hiztegitxoa patrikan hartuta ibili du euskaldunak, inon ez baita egongo Hirigintza batzorderik, Kirol fundaziorik(...) baizik eta Hiria, Kirolgi, Sendabide, Elika edo Bidaide, baina Comisión de Urbanismo, Fundación para el Deporte...». Hemenirakurgai:
2012
‎horrenbestez, hiria ez da euskaraz bizitzeko gune erosoa izan, ez nazio hiri modernoak barreiatu zirenetik eta ez oraingo honetako hiri globala hedatzen ari dela. hara hiria, ekosistema txarra euskararentzat, eta hala ere izango duen bakarra. Bertan ikasi behar dute euskaldunek konspiratzen, alegia arnasa elkarrekin hartzen2.
‎diskurtsoa eraikitzen diguten eran janzkera, jakera, berbakera, ikuskera, azken batean, izakera bideratzen digute. eta hori guztiori espainolez, frantsesez edota ingelesez. Aldiz, iruditzen zaigu euskal kulturari buruzko informazioa bilatu egin behar dugula euskaldunok, bila joan behar dugula. esan berri dugu, euskalduna den oro, munduko herri guztietan gertatzen den legez, ez da kul2011ko Durangoko Azokaren bezperatan ozen aldarrikatu genuen: Sorkuntza ez dago krisian.
‎eta, elezaharrez, tradizioz eta folklorez ehundua eta Euskal Herriaren sentimendurik sakonenez blai? egon behar zuen Euskaldunak poema idazteari (Aldekoa 2008: 190).
‎– Zer arraiotarako behar du euskaldun berriak jakin nola esaten diren, apogeo, eta, perigeo?
‎– Zer arraiotarako behar du euskaldun berriak jakin nola esaten diren, apogeo, eta. Perigeo?
‎– Zer arraiotarako behar du euskaldun berriak jakin nola esaten diren, apogeo, eta. Perigeo?
‎Badu gaitasunik, ari da irabazten hiztunak eta esparruak, behar du bere komunitatearen nahia. Behar du euskalduna jabetzea euskarak nortasuna ematen diola munduan egoteko. Euskara herriaEuskararen herrian orain minoria da bere hiztunen komunitatea.
‎Jose Inazio Basterretxeak oso grafikoki azaldu zuen hori guztia, esan zuenean ETB2k gaizki elikatutako bonsai bihurtu zuela ETB1, eta erakunde publikoaren arduradunek ulertu behar zutela euskaldunak hazi egin direla hogeita hamar urte hauetan," atzean utzi ditugula panpinak eta mekanoak". Hau da, beste telebista mota bat behar dela.
2013
‎Horrela, bada, guztion hizkuntza hautuak naturaltasunez errespetatu behar lirateke. Naturaltasunez onartu behar du gaztelaniaren hautua euskaldun euskaltzaleak, eta euskararik erabiltzen ez dutenek ere (herritarren% 70ek) naturaltasunez onartu behar dute euskaldunek euskaraz bizitzeko egiten duten hautua, eta ohartu lukete euskararen hautua egiazki baliatuko badute ezinbestez behar dituztela euskaldunak inguruan(" zein nekeza den euskaldun izatea"). Beste hitzetan esanda, bizikidetzarako baldintza da herritar elebidunez osaturiko gizartea, euskara ere gaztelania bezala sasoizko duen gizartea.
‎Horrela, bada, guztion hizkuntza hautuak naturaltasunez errespetatu behar lirateke. Naturaltasunez onartu behar du gaztelaniaren hautua euskaldun euskaltzaleak, eta euskararik erabiltzen ez dutenek ere (herritarren% 70ek) naturaltasunez onartu behar dute euskaldunek euskaraz bizitzeko egiten duten hautua, eta ohartu lukete euskararen hautua egiazki baliatuko badute ezinbestez behar dituztela euskaldunak inguruan(" zein nekeza den euskaldun izatea"). Beste hitzetan esanda, bizikidetzarako baldintza da herritar elebidunez osaturiko gizartea, euskara ere gaztelania bezala sasoizko duen gizartea.
‎Horiexek betearazte hutsarekin, akabo gaixo euskaldunen osasun komeria asko, baina nago sarritan zerbitzarien interesak gailentzen zaizkiela zerbitzua jaso behar dugunon eskubideei. Eta ez dut uste liderra izan nahi duenak asko behar duenik euskaldunonganako ahuleziak, hutsak, tranpak, gezurrak, mespretxuak eta beste aurkitzeko Osakidetzan. Laburtuko dizkizut azken urtean soilik neuri eta soilik Galdakaoko ospitalean gertatutakoak:
‎(10) Zer arraiotarako behar du euskaldun berriak jakin nola esaten diren «apogeo» eta «perigeo» (Nola esaten diren?). Bada ordu gure egitekoari lot gakizkion (euskara irakastea bada, ahalik ongien eta errazen irakasteari), hodeietatik apur batez jetxiaz (LIB II:
2014
‎Gerora etorri zen, nire burua euskalduntzeko ahaleginetan, berri ro ere euskara neureganatzea eta Arestiren literaturarekin topo egitea. Horretarako akuilua, esan beharrik ez dago, Xabier Kintana eta Andolin Eguzkitza izan ziren, bi horiengan ikusten bainuen nik Bilbon eta, oro har, Euskal Herrian behar genuen euskaldun tasun moderno eta hiritarraren eredua.
‎eskari in genuoa. Bere pribilegioak ukatu behar ditu euskaldun izan nahi baldin badu behintzat. Kausa komunaren alde lan egin dezala, horrela izan gaitezen euskaldun guztiok libre Euskadi libre baten barrenean?
‎c) eremu ez euskalduntzat jotzen dena, Nafarroa Garaiko gainerako udalerriak biltzen dituena (Nafarroako biztanleriaren %36, 2 zen hor 2011ko erroldaren arabera). Eremu horiek bereizteko erabili zen irizpidea izan zen toki bakoitzeko euskaldunen kopurua: eremu euskaldunean sartzeko, biztanleen %10ak behar zuen euskalduna, eta bitariko eremuan jartzeko baldintza zen euskaldunen ehunekoak izan behar zuela gutienez %5 (Azkarate, 2012).
‎(6) Zer arraiotarako behar du euskaldun berriak jakin nola esaten diren «apogeo» eta«Perigeo» (Nola esaten diren?) (LIB II: 49).
2015
‎Euskararen lurraldean errespetuz bizi nahi duenak, euskaraz egitera bultzatu behar ditu euskaldunak. Horretarako gutxienekoa du agertzea ulertzeko jarrera, ulertzeko gogoa.
‎" Literatura bait da herriaren boza: gizarte aldaketan lagungarri denez, beste Euskal Herri baten lorketa lagundu behar du euskaldunon literaturak". Hori, baina, ez du zuzenean egiten:
‎Literatura bait da herriaren boza: gizarte aldaketan lagungarri denez, beste Euskal Herri baten lorketa lagundu behar du euskaldunon literaturak. Laguntza hau exkaxa ta ahula izanen da noski, literaturak, zerbait aldatzekotz sentsibilitatea aldatzen bait du, ta ez besterik.
‎Bizikidetzaren esparrura ere eraman zuen ikuspegi hori: erdaldunek ohartu behar dutela euskaldunen eskubideez. «Euskararen aldeko hautua egiten duenari ere errespetatu behar zaio hori».Indar erakustaldia izan da Korrika urtez urte, baina hori nola luzatu izan dute kezka.
‎Hamabi epailek ebatzi behar dute euskaldunen etorkizuna, eta auziak jakin min handia piztu du lurralde osoan, herririk bakartieneraino ere iritsi baita haren oihartzuna.
‎...runta da gure artean eztabaidatzea, adibidez, ea Xarrittonek lapurterari ematen dion pisua ematea ondo ote dagoen euskara batuaren bidean (hots, giputz zentrismoaren zama edota ezinbestekotasuna, noren ahoan zer), edo oraindik arruntago, canciller (es)/ chancelier (fr)/ chancellor (en)/ cancellarius (lat) hitza nola eman behar den euskaraz, edo antzeko kontuak, eta ez, adibidez, noiz eta zertarako behar dugun euskaldunok hitz hori erabili. Zeren batzuek halako kontuez hitz egin eta idatzi nahi izaten baitugu, ez soilik agindupeko itzulpen apaingarrietan.
‎Aipatu behar duenean euskaldunak mendira ihesi abiatu den txakur deslai andana, aipatu behar duenean euskaldunak zerua gurutzatzen ari den uso aldra, bost esaten du eta zenbakia gainezkatu egiten da, burua galtzen du. Gogoratzen baitu ura, gogoratzen baitu ispilua.
‎Aipatu behar duenean euskaldunak mendira ihesi abiatu den txakur deslai andana, aipatu behar duenean euskaldunak zerua gurutzatzen ari den uso aldra, bost esaten du eta zenbakia gainezkatu egiten da, burua galtzen du. Gogoratzen baitu ura, gogoratzen baitu ispilua.
‎Ohar gaitezen planteamendu honek egiten duen erabateko desberdintasunaz: ez da erdaldunak euskara ikasi behar duela euskaldun bihurtzeko (logikoa hizkuntzaren aldetik), baizik eta nazio kidetasuna eskuratzeko; hots, Euskal Herriko nortasun kolektibo eta autonomodun multzoaren barruan geratzeko. Gogora dezagun euskaran oinarritutako nazionalismo batez ari naizela eta ez, adibidez, euskarazaletasunaz, honek ez baileukake arazorik erdaldunak bere kolektibotik at uzteko kontraesanik gabe.
‎Lurrak Ilargia behar duen bezala, hala behar dugu euskaldunok pilotaren bira meta­fisikoa, gora doanean gure lehena gogorarazten diguna, beherakoan geroa gaztigatzen diguna. Mendeetan zehar, pilota eta lurralde txiki honetako biztanleok elkarri atxikiak egon gara.
‎Hizkuntzari dagokionez, euskaldunok gehienetan erdaretara egokitzen gara. Baina jende ‘arruntaren’ egokitzeko joera naturala gure alde erabiltzen ikasi behar dugu euskaldunok; horretarako, mekanismoak asmatu behar ditugu, Jauregiren iritziz beti ere.
‎Ez dut oso ondo gogoratzen, baina uste dut bilera bakarrean egon ginela Garmendiarekin akordioaren ondoren. Nik uste dut oraindik ere segitzen zuela egunkari osagarriaren planteamenduarekin, egunkariak bildu behar zituela euskaldunoi interesatzen zaizkigun lanak, euskaltzaleon interesak, eta, nolabait, produktu kultural bat egin behar zela, politikatik aparte. Eta gu beti egunkari estandar baten aldekoak izan ginen, beti, eta, benetan, uste dut euskararen salbazioa hortik doala.
‎Munduko beltzen antzera, Barojaren euskaldunak, Pierre Lotirenak bezala, halako pertsonaia inozente batzuk dira, berbaren arestian aipaturiko zentzu bikoitzean: ‘errugabe’ eta ‘inozoak’ Bai Barojak eta bai Lotik pentsatzen dute babestu egin behar dituztela euskaldunak, ardura politikoa izan beharretik libratu behar dituztela, zoriontsuak izan daitezen. Barojaren iritzia estilokoa zen langileekiko:
2016
‎Konforme egon ninteke ideia horrekin, jendea gureganatu behar dugu euskaldunok. Baina ez gabiltza hileta jotzen, nahiz eta Koldo Izagirrek autopsiarako frogak idatzi, ez dugu izkinetan negarrik egiten.
‎Nik esaten dudana ebidenteegia izango da agian: komunikazio eredua iraultzeko, buru barruan klik egin behar duela euskaldun izateko kontzientzia eta nahia duenak. (EAEn) ez du borroka handirik egin, ez du tentsio handirik bizi.
‎Euskara hutsarekin jai duzula. Erdaraz ondo jakin behar duela euskaldunak, bizian aurrera (gizarte mailan gora) egin nahi badu. Eta isuri horrek, jakina, etengabe erdal itsasora eramaten du euskaldun jendea:
‎Aurreko atalean azaldu den bide batezko euskalgintzaz edo bide batezko hizkuntza plangintzaz baliatu behar da hemen ere. Euskarazko zerbitzu eskaintza eratu behar da hor ere, halakorik nahi edo behar duten euskaldunentzat. Goitik beherako plangintza instituzionalak dagoeneko eskaintzen dituen euskarazko eskolatzeeta alfabetatze aukera ugariez gainera421, eta behetik gorako perspektiban seguruenik, euskaldun jendearen arteko harreman sare informalak eratu, zabaldu, indartu eta bizirik mantendu behar dira.
‎Gizarte ezaugarrien bilakaera ikusita (mugikortasuna, etab.) eta euskaldun gehienak gune erdaldunenetan bizi direla kontuan hartuz, euskaraz egiteko aukera berriak sortu behar dira gune horietan. Gune soziolinguistiko erdaldunenetan erdaraz egitea denez normala," normala" ez dena egin dezakeela jakin behar du euskaldunak: zenbait komertziotan" hemen ere euskaraz"," bankuan ere euskaraz"" nirekin euskaraz" bezalako kartelak jartzeak segurtasuna ematen dio hiztunari, eta normaltasuna euskararen erabilerari.
‎Euskarazko hegia bezala? Ea oraindik ahaideak izan behar dugun euskaldunak eta hungariarrak! eta, gero.
‎Zer behar da hortarako? Zer egin behar du euskaldun intelektualak. Gure herria barnetik eta sakonki ezagutu:
‎futbolariak eta halakoak. Identifikatu behar dugu euskaldunak direla, hizkuntza prestigiatzeko». Komunikazioari, diskurtsoari heldu dio Iribarrenek ere:
behar genituela euskaldun berri haiek. Euskaldun zaharrekin
‎Gauak goiz alba duela ondoko sinhesten badugu, eskual izaitea salbatzen ahal dugu. Bat eta libro izan behar dugu Eskualdunek. Gureak gure! 523
‎Frantzia alde batera, Espainia bestaldera, erdian Euskal Herria eta, noski, euskaldunak mugaz gaindi ibili behar dutenak. Nor eta nola ibili behar duten euskaldunek eta nazionalitateen gaia aipatzen dira.
‎2 Ez du ere esan nahiko, aipatu ditugun gure inguruko beste komunitateetako kideak ere, abertzaleak, euskal herritarrak, euskal hiztunak, baskoak??, bidelagun izan ezin ditugunik edota baztertu behar ditugunik euskaldunon komunitatearen eskubide demokratikoen alde egiteko dugun ibilbide nekezean. Elkarrekin ditugun interesak elkarrekin defendatzea zaigu.
‎Guk honen eskubide demokratikoak defendatzera konprometitu behar genukeen bezala. Gaurko Euskal Herrian bizi garen hiru milioi pertsonen betebehar demokratikoa bihurtu behar dugu euskaldunon komunitateari ziurtatzea gure lurrean euskaraz eroso bizi ahal izateko dugun eskubidea, Iparraldean, Nafarroa Garaian eta EAEn, guztietan ere gutxienez erdal komunitatea bizi den bezain eroso, zeinen eskubideak horren zintzo gordetzen ditugun denon artean iure eta facto.
‎– Erdaldunek, euskaraz ez ulertu arren, onartu behar dute euskaldunek beraien artean [h.d. euskaldunen artean, gure artean] euskaraz egitea (Eusko Jaurlaritza 2015c, 16):
‎Trufatu behar zutela eskualdun" tranparekin" 51 gaixtekeria burian ziren ardi kanpora52 jin!
2017
‎[?] Lehen pauso hau betetzean, beste funtzio guztiak, horren inguruan bilduko dira? 274 Txepetxen ideiak gure hizkerara egokiturik, esan dezakegu etxean eta lagunartean eta auzoan eta euskaraz hitz egitea garrantzitsua dela, baina erabilera eremu horietan soilik ezin zaiola eutsi euskaldun izateko modu duinari. Bere azpitik dauden funtzio guztiak indarberritzen dituen funtzio nazional estandarraren aterpea behar dugu euskaldunok, euskaldun gisa geure nortasunean bizi nahi badugu.
‎euskal naziotasunaren ezaugarri objektibo horiek izan badira, eta, zalantzarik gabe, oinarrizko abiapuntuak dira naziogintza euskalduna zilegitzeko. Guztiarekin ere, osagai horiek esanguratsuak izan ezean ez dira pizgarri eta eragileak; izan ere, euskarak esanahi eta zentzu nazional bat bereganatu behar du euskaldunaren nortasunean, eta beste horrenbeste gainerako tasunei dagokienez.
‎hizkuntzaren, kulturaren, historiaren eta lurraldearen gaineko ideologia nazionalaren galbahea findu behar dugu, hortaz. Gure euskal identitate nazionala sentitzeko eta interpretatzeko ideologia operatibo bat behar dugu euskaldunok, egoeraren balorazioa egiteko gaitasun kognitiboa eta emozionala emango digun tresna teoriko bat. Egungo euskalduntasun etnodiglosikoaren ideologia94 gainditu eta euskalduntasun nazionala eraikitzeko baliagarria zaigun ideologia euskaltzalea.
‎Giza duintasunaren auzia identitateari dagozkion gizakiaren oinarrizko giza eskubideekin lotua dago. Giza askapenaren giltzarri bat identitatearen zer nolakoan datza101 Ez dezagun ahantzi, ildo horretan, norberaren identitatearen muineko eskubide eta balioak direla hizkuntzaren egoeratik datozkigunak, eta gutako bakoitzaren nortasunaren muinari dagozkiola102 Beraz, euskalduntasunak gutxieneko baldintza soziolinguistiko batzuk bete behar ditu euskaldunok herritar normal eta askeak izateko. Ezin dugu amore eman, euskararen arazoari nola halako sasi irtenbide bat emanda, euskaldun etnikoak horretarako joera duen arren.
‎Zertan datza nazio baten helburua edo raison d? être? Zertarako behar dugu euskaldunok nazio linguistiko eta kultural politizatu bat. Euskalduntasunaren bertsio etnokultural apolitiko bat transmititzeak ez digu arazorik sortzen.
‎ereduko ikasleak ezin du ahozko gaitasun komunikatibo askirik garatu eskolaren barruti mikroan; ezta aisialdiko erabilera esparru mugatuetan ere. Euskara arnasten den testuinguru soziolinguistikoak behar ditu euskaldun berriak euskalduntasunaren sena eta etorria barneratzen joateko. Horretarako, gure irudiko, euskararen arnasgune geografikoetan egonaldi luzeak egin behar lituzkete ereduan dabiltzan ikasleek231 Neurri horri, gainerakoak gainerako, oinarrizko baldintza deritzogu.
‎Hura zen hiririk euskaltzaleena, eta euskaldun berri askoren bilgune. Iruditzen zitzaigun euskal idazleok, euskal sortzaileok, erakarri egin behar genituela euskaldun berri haiek. Euskaldun zaharrekin ez geneukan biderik aldi hartan, dio Atxagak.
2018
‎Aktibazioari dagokionez, kritikak jaso zituen beste kontzeptu bat.. Esan behar dut euskaldunaren aktibazioa lehentasuna izan dela nire iritzian, horretan jarri behar dugula fokoa, inork ez dizkigulako babak eltzetik aterako. Horixe da errealitatea.
‎Oro har, elebidunen —euskaldunen— hizkuntza portaerak, euskaraz zenbatean egiten duten, probabilitate funtzio normalari darraio. Gogoratu behar dugu euskaldun elebakarrak, erdaraz ez dakitenak, desagertu direla; euskaldun guztiak, maila batean edo bestean, gutxienik, elebidunak gara, beraz. Egoera horretan, elebidunen batzuk euskaraz elebakar bizitzea oso probabilitate txikiko gertaera izango litzateke; elebidun (euskaldun) elebakar funtzionalak gutxi izango lirateke, eta gutxi, baita ere, euskaraz deus ez edo ia deus ere ez egiten duten euskaldunak.
‎Hori da, eragileen ustez, erronka nagusia Bilbon —eta ezaugarri horretako eremuetan, Garikoitz Goikoetxea – Markoa, argazkiak, kristala euskaldun gehienak bizi diren tokietan, beraz—. " Bilbon estrategia bat behar dugu euskaldunak ikusarazteko", dio AEK ko arduradunak. Euskaldunak trinkotzea da euskalgintzaren egiteko nagusia orain Bilbon, Topaguneko ordezkariaren esanetan:
‎Erabilera erosoa egiteko ezintasun handiak, beraz. Bilbon estrategia bat behar dugu euskaldunak ikusarazteko.
‎Beste era bateko elkarguneak ere behar ditugu euskaldunok, euskararen gainean aritzeko eta sarea osatzeko. Izan ere, aukera gutxi izaten ditugu euskarari buruz hitz egiteko.
‎Lekuez gain, ordea, beste era bateko elkarguneak ere behar ditugu euskaldunok, euskararen gainean aritzeko eta sarea osatzeko. Izan ere, aukera gutxi izaten ditugu euskarari buruz hitz egiteko.
‎Urnietan, Udala eta herri mugimenduak euskararen erabileraren aldeko aldarrikapenean bat egin eta, mila eta hirurehun herritarretik gora izan dira Euskaraldiarekin bat egin dutenak; Ahobizi edo Belarriprest moduan, Euskara gure hizkuntz ondare eta gure eguneroko harremanetara eraman beharra aldarrikatuz.Aurrerapausoa da elkarrekin eman duguna, aurrerapausoa da euskararen erabilerarekin kezkatu eta oker bideak zuzentzeko bidean jarri garelako. Euskarak guztiok behar gaitu etorkizuna bermatzeko, euskaldunok euskara behar dugu euskaldun izateko, Urnieta herri euskaldunak eskatzen digu, orain hartu dugun konpromisoak, amaitu berri dugun Euskaraldiaren egunetatik harago, urte osoko egun bakoitzean, gure harremanetan euskarari tokia ematea. Eta hori da talde honen desioa urte amaiera honetarako, eta etorriko diren urte guztietarako.Urnietako Udalaren adierazpena: Bizi.
‎Mundu erreal batean bizi gara, nahiz eta digitalak presentzia nabarmena hartzen duen. Eta gazteak umeak, helduak, agureak bezalaelkarrekin bizi dira; benetan euskara gehiago balia dezaten nahi badugu, inguruak behar du euskaldunagoa.
‎Erdara nonahi entzuten dugun gizarte honetan, indar berezia egin behar dugu euskaldunok. Batuaren aldeko eta batuaren kontrako kalapita guztien gainetik, lan ikaragarri ederra daukagu oraindik egiteko.
‎Beldurtzea eta gogaitzea dira Espainiaren gobernu teknikak independentistekiko. Eseste artean bizi behar dugu euskaldun moduan, egoera uholde luzearekin konparatu eta Manex Etxamendiren bertsoak gogora ditzakegu:
‎Literatura bait da herriaren boza: gizarte aldaketan lagungarri denez, beste Euskal Herri baten lorketa lagundu behar du euskaldunon literaturak. Laguntza hau exkasa ta ahula izanen da, noski, literaturak, zerbait aldatzekotz sentsibilitatea aldatzen bait du, ta ez besterik.
‎Mandaturik garrantzitsuena Orixek jaso zuen, arestian aipatu legez: Kalevala ren pareko behar zuen euskaldunon poema nazionala sortzea.
‎1931n, Orexara, jaioterrira itzuli zen Orixe, Aitzolen aginduz liberatuta, euskaldunon poema nazionala izan behar zuen Euskaldunak idaztera. Idatzi idatzi zuen baina ezin izan zuen sasoiz argitaratu.
‎Karrika dantzak hiri bateko bizilagunak oro biltzen ditu, zahar eta gazte. Legeak bortxatzen ditu inudeak han izatera, bularreko haurra besoetan dutela, zeren herriaren festen hots alegera ahal bezain goizik entzun behar baitu euskaldun txipiak. Hirietatik kanpoko soroetan egiten diren erromerietan neskak eta mutilak lehen heltzen dira eta, eskuetatik harturik, dantzan aritzen dira.
2019
‎Bada, planteamendu honekin onartu behar dugu euskaldunen historian izan zela garai bat zeinetan arbaso batzuk ibili ziren eskua sartzen euskal aditzetan. Euskaldun horiek latinaren aditz konjugazioaz jabeturik, euskal aditzak erraz jokatzeko —edo puntukaritasunean ordena jartzeko— helburuarekin, aditzak hitz soil batean jokatzeko saioa egin zuten.
‎10. EGLU liburukiaren narratzailearen iritzi edo ustea kontuan harturik, onartu behar dugu euskaldun batzuen eginkizuna hauxe izan dela: Konjugazio trinkoen paradigmak perifrastikoen sisteman beren lekua egokitzea.
‎dizkizut eta deutsudaz, zitzaizkidan eta jatazan, adibidez. Eta horretan kontuz ibili beharra dugu euskaldun guztiak alfabetatu arte, horretan begirunez jokatu behar du Euskaltzaindiak Euskal Herri osoko euskalki bizi bizien alde 1968 urtean Arantzazun Mitxelenak esana gogotan harturik:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia