2015
|
|
Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu nahi ez badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin
|
behar
dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu. Eta maitasun honek ez du izan behar gure irudimenean sorturikoa, egintzen bidez frogatua baizik; eta ez uste izan Hark gure egintzen premiarik duenik, gure borondatearen erabakia baizik.
|
|
Ni harri eta zur nago Rokegatik, handik Granadaraino hainbeste mezulari izanik. Nik berorren aitatasunak egin
|
behar
zuela esan nion, ezer ez zekiela, bere eskumenak eskrupulurik gabe zerabiltzalako. Ez dakit non aldendu zaidan gutuna; aurkitzen badut, bidaliko diot berorren aitatasunari.
|
|
Gure Jaunak eman diezaiola berorri bere jainkozko grazia. ...la ikusirik, behar izango dela uste baitut, esan nahi izan diot lehengo egunean berorrekin tratatzen hasi nintzena, hau da, igande eta jaiegunetako meza kantatuei dagokiena; horretaz konturatu naiz egunotan ez nengoela gauza horretan sartua berorri hitz egin nionean eta uste nuen ez zela beharrezko ere horretaz tratatzea; helburu xumea nuen nik, ordea, eskriturak egin zirenean, baina orain zehaztu
|
beharra
dudala esaten didate.
|
|
9 Oraintsu esan dit berriro, ehun dukat bidaltzeko eta gainerako ehun dukatak kobratzeko, baina ez da laster batean kobratzerik izango. Nik idatzi nion berorren agurgarritasunarekin oso haserre nagoela eta bien artean konpondu
|
behar
zutela esanez, eta burutik pasatu ere egin zait?, nik aurrez abisu eman ondoren egin zuena egin zuelako ongi merezia zuela bi aldiz ordaintzea, eta horrela egingo da ematen ez badizkidate. Baina ez du arrazoirik Horaziok, berorren agurgarritasunak niri bidaltzeko eman badizkio, berorren baimenik gabe, bere anaiari ematea ez baita nahikoa handik zorrak ordaintzeko.
|
|
Karmeldar oinutsak joan daitezela Erromara, baina ez A. Gracián. Erlijioso duin eta egokiak bidali
|
behar
dituela diotso.
|
|
Anbrosio Mariano San Benitorena berean dago gogor, hau da, karmeldar oinutsen ordezkariak Erromara joan
|
behar
dutela esaten.
|
|
Beraren
|
beharra
duela diotso. Gobernatzeko Jainkoagan uste ona izan dezala.
|
|
2 Beraz, kanpaia jo eta guztiak kapituluan bildurik, nagusiak edo buruak seinalea ematean, irakurle ofizioa duen ahizpak irakur bitza Konstituzio hauek eta Erregela. Eta irakurri
|
behar
duenak esan beza: –iube Domine benedicere?; eta buru denak erantzun beza:
|
|
6 Aingeruak izan
|
behar
dugula esatera noala dirudi eskaera hau egin eta ahoz ongi errezatzeko. Horrela nahi luke gure jainkozko Maisuak, hain eskaera gorena egiteko agintzen baitigu, eta ziur asko ez digu esango ezinezko gauzarik eskatzeko; horregatik, gerta daiteke erbestean dagoen arima bat, Jainkoaren laguntzaz, horretara etortzea, kartzela honetatik irtenak direnen perfekzioz ez bada ere, itsasoan gabiltzalako eta bide honetan goazelako; baina badira une batzuk, ibiliaren ibiliz nekaturik daudela, Jaunak ahalmenen baretasunean eta arimaren gelditasunean jartzen dituenekoak; une horietan, keinuen bidez bezala argi ematen die aditzera zer zapore duen Jaunak bere erreinura eramaten dituenei ematen zaionak.
|
|
Jainkoak gorde gaitzala horrelako gauzetatik, Haren Maiestatea denagatik. litzateke hori moja guztiak nahasteko, hauei aitor entzuleak esaten dienaren kontrakoa esaten baitie beren kontzientziak, eta aitor entzule bakarra izan
|
behar
dutela esanez estutzen badituzte, ez dakite zer egin ezta beren barrua nola sosegatu ere; bada, lasaitu eta erremedioa jarri behar lukeena bera da kaltea dakarrena. Honelako atsekabe ugari egon behar dute toki batzuetan.
|