Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2008
‎Parte hartze esanguratsua bilatzen badugu, bistakoa da bertan hartzen diren erabakien edukiak gizarte gailentasuna izan behar duela eta biztanleengan eragina duten gaiek izan behar dutela euren interesa pizteko. Prozesu parte hartzaile bat modu hobezin batean diseinatua izan dena, irekia, justua eta barneratzailea dena, balio gutxikoa izango litzateke baldin eta bertotik eratortzen diren ekintzak eragin sozial txikikoak balira.
‎Goiko helburuok arrakastaz erdiesteko, nahitaezkoa da liderrek argi jakitea ezagutza aktiboak non dauden eta nondik eskura litezkeen, hots, liderrek ezagutzaren iturrien berri zehatza izan behar dute eta, jakina, gainerako pertsonak iturri horietarantz zuzen gidatu behar dituzte. Ezagutzaren iturri horiek enpresa barrukoak nahiz kanpokoak izan litezke (ikus 10 taula).
2009
‎Hala ere, Arrasaten bizi bazara, zein aukera duzu komunikabideen arloan lan egiteko? Agian beste nonbait zertxobait gehiago kobratuko duzu, baina herritik kanpo irten behar duzu eta horrek gastu gehiago eragiten ditu. Susmoa dut, hedabide publikoak, Vocento taldea eta beste bakar batzuk kenduta, egoera erreala ez den oraindik ere okerragoa.
‎lehentasuna emanez. Proiektuei ez zaie konponbidea kanpotik etorriko, norberak bere etxea gobernatu behar du eta norberaren aurreikuspenen arabera finkatu behar du langileria.
‎Beste era batera esanda: subjektuak jendaurrean aritzeko ariketa komunikatzeko aukera bat bezala ikusi behar du eta ez horrenbeste ebaluazio sistema bat bezala. Azkenik, ikusarazpenak komunikazio egoerarako lagungarri izan daitezkeen irudi mental positiboak lantzea du helburu.
‎Immatrikulatu ondoren, edozein helegite eta erreklamazio, epaileak erabaki behar du eta «frogaren ardura eta lana» erreklamatzailearen bizkarrean eroriko da. Beraz, oso erreza eta merkea egiten zaio elizbarrutiari immatrikulatzea, eta oso zaila eta garestia herri bati berreskuratzea.
‎Ahots asko altxa dira edozein preziotan muga gabe hazteko proposamen horien aurka. Benetan hartu behar ditugu eta arrazionalki neurtu, hemendik denbora laburrera kexaka ibili nahi ez badugu. Zenbait herrialde ongi samar ari dira; Frantzia, esaterako.
2010
‎Batasun premian dagoen kulturak zenbait unetan autobaieztapen unearen beharra du eta batasun hori eraiki beharrekoa da, autokontzientziaren unea iragarri eta zentzugintzaren antolaketa «unibertso sinboliko»aren5 eratze prozeduran baitaratuz. Berdin, identitatearen atakan bizi den herriak beharrezkoa duen batasuna eraiki, birsortu eta errepresentazio sinbolikoaren eremuko jardun bilakatzen du, kultura ekimenaren sena eta mamia gisa horretan irudikatu eta azaleratu ahal izateko.
‎Datu batzuek ezerk baino hobeto irudika dezakete egoera hori: Espainiako Gazte Kontseiluaren arabera, gazte batek bere diru sarreren% 85,9 etxebizitza ordaintzeko erabili behar du eta gazteez osaturiko etxe batek% 53,9 Gure gertuko datuei erreparatuz, Bizkaia da estatu osoan portzentaje altuenak erakusten dituena; horrela, gazte batek bere diru sarreren% 111,6 erabili luke eta% 68,7 hurrenez hurren. Gipuzkoa ere goiko probintzien artean kokatzen da, laugarrena hain zuzen ere, Bizkaia, Bartzelona eta Balearren atzetik,% 106,6 eta% 65,6 batekin (CJE, 2009:
‎Eta zergatik kezkatu etorkizunagatik, bakarrik hil behar badugu eta ez badaukagu ezer sinesterik. Gozatu orainaz.
2011
‎Ideologiak objektibotasun unibertsal eta naturala inposatuz, marko psikokognitibo eta psikoemozional eroso bat ematen dio jendeari: hau da dena, hemen serio jokatu behar duzu eta zure jolasak, hitz jokoak eta identifikazio jokoak egiteko asko jota diferentziaren espazio partikularra duzu, diferentzia hori ezin duzu naturalizatu, ezta unibertsalizatu ere. Ezin duzula, ezin dela, azken finean, diferentzia hura identitate bihurtu.
‎Baina atal hau bukatzeko, praktikarik arruntena aipatu behar dugu eta gure ustez adigarrien eta argigarriena. Nolabait esatearren, enpresa izenak sortzeko eta erabiltzeko lan banaketa linguistiko bat dugu:
‎eremua, merkatua, praktika erregimena, eta abar. Hemen merkatua erabiliko dugu nahita, enpresa izenek moneta merkatuan jokatu behar dutelako eta kapitalaren ideia nabarmendu nahi dugulako. Egia esan, enpresa izenen kasu honetan, moneta merkatuarekin batera, izaera bereziaz jantzita agertzen zaigun beste merkatuari «merkatu sinbolikoa» dei diezaiokegun arren, zehazkiago «identitate merkatua» deitu behar diogu.
‎Karga hori esanahi eta zentzu konnotatiboz osatuta dago eta ez da berdina jende guztientzat. Azken finean, jendea da (mezuaren hartzailea) mezua eratu behar duena eta hartara, kodeak erabili behar ditu edo zuzenago esan, kodeak sortu eta birsortu behar ditu. Adierazte praktikez eta adierazte logikez osatuta dago merkatu sinbolikoa, eta merkatu ekonomikoa ere logika horien mendean omen da kontsumoko mundu informazionalizatuan.
2012
‎Liderrak jakin behar du kideen xedeak bateratzen denentzat motibagarria den mezu batekin. Horregatik, liderrak une oro «eszenatokian» egon behar du eta aukera oro baliatu behar du bere mezua errepikatzeko.
‎Ez dut inoiz uste izan denbora aldetik errentagarritasun ona ateratzeko erabakigarria izan daitekeenik kontrola; ez pertsonen kontrola, oro har, eta ezta langileena ere. Lehenik eta behin, ez dudalako uste ikuspegia epe laburrekoa izan behar duenik eta bigarrena epe luzean eraginkorragoak direlako askatasuna eta konfiantza, kontrola eta mesfidantza baino».
‎Horretaz gain, pentsatzen dugu azalpena lotua egon daitekeela gazteak duen identifikazio beharrarekin. Gazteak taldearekiko identifikazio beharra du eta uste dugu talde nortasuna Goizuetako hizkeran bertan topatzen dutela. Etxabek bere lanean (2010:
‎Balio hau zehazteko kutxako fluxuak proiektatu behar ditugu eta horretarako simulazio teknikak erabiliko ditugu. Teknika horien bitartez maiztasun banaketa egingo dugu eta, ondoren, ausazko zenbakiak sortuko ditugu maiztasun banaketa horren arabera.
‎Horrela, DSMIV TRaren irizpideei kasu egiten badiegu, pertsona batek depresioa pairatzen duela susmatu daiteke, banako horrek 2 taulako lehen bi ezaugarrietatik gutxienez bat aurkezten badu (bi ezaugarri horiek baitira depresioaren sintoma ohikoenak) eta, orotara, sintoma guztien artetik bost edo gehiago aurkezten baditu bi aste edo gehiagoko epealdian. Nahaste psikologiko bati buruz ari garenez, esan beharrik ez dago nahasteak gizabanakoaren bizitzan interferentziak eragin behar dituela eta bere eguneroko bizimodurako oztopo garrantzitsua izan behar duela. Haur eta nerabeen kasuan, depresioak beren hazkunde eta garapen pertsonalean, eskola errendimenduan eta beste pertsonekin (familiakoak edo lagunak) dituzten harremanetan kalteak eragiten ditu (Espainiako Osasun eta Gizarte Politiken Ministerioa, 2009).
‎Toki berberean lanean jarduteak elkarren lana hobeki ezagutzeko eta erakundeen profesionaltasuna gertuagotik baloratzeko modua eskaintzen duela hobetsi da, zeinak nagusiki eragin positiboak dituen erakundeen arteko konfiantzazko harremanak ezartzeari begira, baita elkarri laguntzeko dinamikak sortzeko ere. Erantzun honek koherentzia osoa gordetzen du galdetegian nabarmenduriko beste puntu batekin, hain zuzen ere, erakundeei galdetu baitzaie produktu edo zerbitzuren bat beharrezkoa dutenean eta Parkeko beste erakunde batek produktu edo zerbitzu hori eskaintzen badu, ea eskaintza hori lehenesten den. Erantzun duten erakundeen% 75ek erantzun du kasurik gehienetan baietz, eta soilik laurdenak uste du eskuarki ezetz edo inoiz ezetz.
‎Gizakiak barnean indar asko eta askotarikoak dituela jakinik ere, Modernitatean Ni-a pertsonarekin identifikatzen da, ezagutu eta konkistatu behar den unitate edo osotasun batekin. Gizaki modernoak bere burua ezagutu behar du eta, nola ez, konkistatu. Gauzak horrela, psike modernoak autonomia eta autokontrolaren inguruan biratzen du; Modernitateak kontzientzien modernizazio eta ilustrazioa zabaldu zuen, hausnarketa, euspena eta zuhurtzia.
2013
‎Gizaki mota berria (gaingizakia) sortu dadin beharrezkoa da aurrekoak hiltzea. Bestela esanda, gaingizakiak botere nahi aktiboa izan behar du eta betiereko itzuleraren ideiaren jabe.
‎Ez dute berdin hitz egiten epaile batek eta auzo pobre bateko gaizkile batek, ezta aitona batek eta hiru lau urteko haur batek ere. Pertsonaia bakoitzak esan behar duena eta ONen edo OFFen dagoen markatzea egokitzailearen lanetako bat da. Halaber etenak eta isiluneak non dauden adieraztea.
2014
‎Eta halako batean elkarrizketa etenez, hau esan omen zion: zaude pixka batean hemen bertan, nire gelaraino itzulino bat egin behar dut eta. Hala, handik denbora aldi batera zazpi liburu eskuetan zituela itzuli omen zen.
‎konfiantza izatea eskatzen du eta denei ikusteko aukera ematea. Konfiantzak elkarrenganakoa izan behar du eta irekitzen den erakundeak hori frogatu behar du, nolabaiteko fede antzeko bat duela kolektiboarekin. Publikoaren edo kolektiboaren gaitasunean fedea eta sinesmena izan behar du erakundeak.
‎Herritarrak tratatu behar dira publiko zintzoa balira legez. Herritarrak boterea izan behar du eta ahaldunduta egon behar du, eta hartzen diren erabaki guztiek arrazoituta egon behar dute. Horrela sortu eta areagotuko dira konfiantza eta inplikazioa.
‎Aukera hau erabiltzean, prozesuaren gardentasuna bermatzeko kontratuaren baldintza orrietan eskaintzak ebaluatzeko eta kontratua esleitzeko kontuan izango diren irizpideak zehaztu behar dira. Gainera, derrigorrezkoa da irizpide horien haztapena adierazi eta handienetik txikienera zerrendatzea, eta iraunkortasuna aintzat hartzen duten esleipen irizpideek kontratuaren objektuarekin loturik egon behar dute eta neurgarriak izan behar dute, alegia, ezin dira subjektiboak izan.
2015
‎Atera kontuak. Akordatzen naiz nola Rikardo Arregik berak ere ezkutuko harremanak zituen Gaurekoekin, bazekielako bere irudia mantendu behar zuela eta komunistekin harremanak edukitze horrek kaltetu zezakeela irudi hori (Ortzadar,) 35.
‎Allande Errezarretek aitortzen du Zuberoak baduela bere lekua horrelako proiektu batean: «Baina nork zer egin behar du eta zein ahalmenekin?». Antzeko galderak egin ditu Irulegiko Irratiko Pantxika Arranbidek ere.
‎Hau da, negoziatu eta bakoitza momentu guztietan eroso egotea. Zer nahi duen, zer behar duen eta gauzak nola egin nahi dituen, hori eztabaidatu, inori minik egin gabe, bakoitzak mugak jakin, zureak jakinarazi eta horretan negoziazio hori (11.2 Iñaki, 30, harreman homosexuala).
‎ez dago adostuta. De facto ez da gertatzen nik gauza bat egin behar dudanik eta berak beste bat (3.1 Itsaso, 28, harreman heterosexuala). 6
‎Ondorioz, lasaitasuna eta ardura gainetik kendutako sentsazioa agertzen du azken bertsoan. Aldiz, Iturriagak egoera horri buelta ematen dio pilula orduan hartu behar zuela eta orain beranduegi dela esanaz. Finaleko bertso saio bat izanik, eta bertsolariek hiruna bertso soilik osatu behar dituztenez, saioak hor bukatu behar zuen, eta, beraz, amaiera irekia izan zuela esan dezakegu.
‎– Sektore publikoak jarritako diruak berriz ere sektore horretara itzuli behar du eta sektore horretara itzultzea komeni da, fundazioa desegin eta desagertu ondoren, sektore horrek sustatutako interes orokorreko jarduerak gauzatzeko. Hori kontuan hartuta, 41 artikuluak adierazten du pertsona juridiko publikoek eratutako fundazioen gainerakoa haiei itzuli behar zaie.
‎urte jarraituetan Martinek (2011) egindako ikerketaren emaitza eta ondorioetatik zera ohartzen da, Espainiako fundazioek gardenagoak izaten ahalegindu behar dutela eta asko hobetu behar dutela beren interes taldeekiko informazioa. Ildo horretatik, Rovita (2012) eta besteen ustez, erakundeak argitaratutako datuetan oinarritutako kontabilitate informazioaren egiatasuna bermatzen duten printzipio batzuk garatu lirateke, kontuak zuzen eta gardentasunez emateko.
‎Kasu honetan, desagertu egiten da Aurrekontuen Liburuaren irudia (horren ordez, Jarduketa Plana jarri da, Memorian jasota dagoena). Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Protektoratuaren Araudia onartzen duen ekainaren 19ko 100/ 2007 Dekretuaren 30.1.c artikuluan planteatzen zen bezala, Urteko Kontuek unitate bat osatu behar dute eta argiro idatzita egon behar dute, fundazioaren ondarearen, finantza egoeraren eta emaitzen irudi leiala agertzeko. Urteko Kontuek hiru izan behar dutela mantentzen da, beste biak horietan barne hartuta.
‎Atzerakargaren ondorio bat da hainbat aldiz irakurleak atzera itzuli behar duela eta erranaldia berriz irakurri behar duela. Horrela, kontuan harturik euskarak bizi eta garatu behar duela ingurune gero eta eleaniztunago batean (Lasagabaster, 2000; Gorter et alii, 2014), euskararen lehiakortasuna ttikitu egiten da, zeren komunikazioaren ikuspuntutik efizientzia txikiagokoa gertatzen baita inguruko hizkuntzak baino (ikus, adibidez, Aristegieta, 2009; Amuriza, 2012).
‎Guziaren buruan, lan honen goiburu den hasierako galderari erantzunez erranen genuke ezen ikersaio honetan azterturiko gazteek erakutsi dutela joera atzerakarga handiagoko hurrenkerak hobesteko, baina aldi berean uste dugu jaidura hori ez zaiela etorri barrengo sen berezi eta berezko bati segika, baizik eta hala izan behar dela irakatsi zaielakoz edo nolabait hala ikasi dutelakoz. Asmatuko ahal dugu zer hobetu behar dugun eta nola!
‎Espetxean, lo egiteko ordutegia ere mugatua dago. Gauean lo egin ezean, goizean berdin berdin jaiki eta zenbaketarako prest egon behar dute eta espetxeak egunari ezarritako ordutegia ere errespetatu dute, nola edo ahala. Hori horrela izanik, lo egiteko ordutegian lo egitea garrantzitsua da presoentzat, deskantsatu ezean hurrengo egunak are eta gogorragoak suertatu ahal baitzaizkie, gaixo erortzeko arriskua handitzen delarik.
2016
‎Bestalde, elkarrizketatuetako baten batzuek diotenez, espetxe langileek gehiago sartzen dute muturra emakumeen kasuan, gehiago esaten diete zer egin behar duten eta zer ez, eta gehiago juzgatzen dituzte ere. Neurri batean, emakumeak gizonak baino irekiagoak izateagatik edo euren bizitza pertsonalari buruz gehiago hitz egiteagatik izan daitekeela ukatu gabe, askok kritikatzen dute langileek nagusikeria ikuspegitik egiten dutela.
‎Hartara, medikazioa neurriz gain errezetatzen dela baieztatzean, osasun tratamenduek, baliabideek nahiz zerbitzuek gabezia aipagarriak dituztela esan nahi dugu. Elkarrizketatutako preso zein preso ohien artean esperientzia positiboak eta negatiboak egon arren, anitzek diote osasun arreta ez dela nahikoa, osasun taldeak langile gehiago behar dituela eta diagnostikoak hobetzeko premia dagoela. Kexa horien jakitun, medikuek eta erizainek ahalik eta hobekien egiten saiatzen direla erantzuten dute, itxialdiak euren zeregina asko zailtzen duela argudiatuta.
2017
‎Aipatutako kodeak etengabeko berrikuntzak jasan eta ikerketa lerro berriak irekitzen dituen diziplina arautzen duela onartzen du eta denboran zehar eguneratuz doa. NMSBA elkartearen partaide diren enpresa guztiek kodean planteatutako arau etikoak errespetatu behar dituzte eta partaide ez direnei, derrigortasuna ez dagoen arren, diziplinaren irudi ona zaintzeko, kodea errespeta dezaten gomendatzen zaie.
‎Alde batetik, Compton, Pegg eta Robb ek (2003) diote inklusio betea gizarte dinamika batez osatua dagoela, zeina aldaketa mailak gauzatzen doan, bai bere testuinguruan, baita parte hartzaileetan ere. Hori guztiak elkarren arteko eragina izan behar du eta ez du aldagai desberdinek mugaturik egon behar, hau da, ohiturek, legeek, tolerantzia indibidualak eta taldearenak, gizarte aukerek, komunikazioak eta pertzepzioak ez dute mugatu behar. Bestetik, aniztasun funtzionala duten eta ez duten pertsonen artean gauzatzen diren interakzioek pertsona batzuen interes errealaren, helburu orokor batzuen eta berdintasunaren lehentasunaren aurretik joan behar dute, bukatzean ebaluatzeko gai izateko parte hartu dutenen artean.
2019
‎Horregatik, ezinbestekoa da LHko geletan ere IKTen erabilera desegokiak dakartzan arriskuak eta horiek saihesteko estrategia aktiboak garatzeko espazioak eskaintzea (Gómez Ortiz et al., 2014). Interneten onurak aprobetxatzeko, adingabeek lehenbailehen sarearen desabantailak eta mehatxuak ezagutu behar dituzte eta erabilera segururako erremintak eskuratu.
‎Horretarako, Interneten arriskuak, pribatutasunaren kudeaketa, nortasun digitalaren eragina eta sarearen erabilera segurua bermatzeko babes neurriak modu dinamikoan landu behar dira. Lanketa ikasleen errealitatetik abiatu behar da eta dinamikak esperientzia pertsonalei buruz hitz egiteko aukera luzatu behar du eta, era berean, talde gogoeta bideratu behar du, ikaskuntza esperientzia esanguratsu eta eraikitzailea ziurtatzeko. Ezagutza eta hausnarketa segurtasun tresna eta iragazkirik onenak baitira.
‎Hori esanda, ahalduntze bidean, lehenik, agentzia lortu behar da, boterearen subjektu bihurtu alegia. Azken hamarkadetako ahalduntze kontzeptu ligthen aurrean argi utzi behar da norberak bere burua ahaldundu behar duela eta horretarako lehenik agentzia lortu behar duela (Mosedale, 2005). Ahalduntzea oso gutxitan erabiltzen den hitza da lehendik boterea duten pertsonez hitz egiteko.
‎bihurrarazten dira, besteak beste, haien erakargarritasunagatik, janzkeragatik, alkohola edateagatik, «segurua» ez zen eremu batean ibiltzeagatik edota «behar beste» erasotzaileari kontra ez egiteagatik (Brown, Testa eta Messman Moore, 2007; Durham, 2013; Moody Ramirez, Lewis eta Murray, 2015; O. Hara, 2012). Faktore horiek guztiek iradokitzen dute biktimak jokabide arriskutsuak zituela jakin behar zuela eta, ondorioz, bere burua arriskuan jartzen zegoenez, bera dela gertatutakoaren erruduna (Moody Ramirez et al., 2015).
‎#lamanada amesgaiztoa da!» (1 Astea; X2= 90,42); «#lamanada. Biktima babestu beharra dugu eta legedia aldatu, ezin daiteke shock egoera plazerrarekin nahas dezakeen beste sententziarik egon! Lotsa ematen dit sententziak!
2020
‎Esan bezala, tipikotasun printzipioarekin, azken finean, arau hauste zer den eta zer ez den jakin behar dute herritarrek, hau da, segurtasun juridikoa (EK 9.3 art.) bermatzea du helburu tipikotasunak. ...la definitzen du segurtasun juridikoa, antolamenduaren oinarrizko balio eta printzipio nagusietariko bat, ziurtasun eta legezkotasun, hierarkia eta arau publizitate eta atzeraeraginkortasun ezaren eta nahierakotasun ezaren arteko gehikuntza dena28 KAk, 1981ean, bere lehendabiziko epai batean definitu zuen segurtasun juridikoa29eta zehaztasuna eman zion 1990ean adieraziz legegileak argitasuna lortu behar duela eta ez arau nahastea, ziurtasuna bilatu behar duela, eta ez aurreikusezinak diren formulak30 Honi guztiari gehitu behar diogu KAk une oro eskatu diola legegileari zehatza behar duela izan31.
‎Alde batetik, arte produktuaren defendatzaileak daude, zeinek, aurretik jorratutako autoreen antzera, produktu artistikoa lehenetsiko baitute merkatu bezeroen nahien aurretik. Bestalde, marketinaren merkaturako orientazioa defendatzen dutenak daude, zeinek pentsatzen baitute marketinak artelanaren lehenengo etapan ere (diseinu eta sortze) presente egon behar duela eta artelana bezeroen gustu eta nahien arabera sortu behar dela.
‎Egia da haur hezkuntzako lehenengo ziklo horiek, behin eta berriro esaten dute, ba haurrak oso txikiak dira, baina, lan gehiago, familiekin egin behar dela, zen klaro azken finean, etapa batzuetan familiarekin harreman oso estua mantentzen da. Eta gauza asko familiaren bidez egin behar dituzu eta familia batzuetan egon daitezkeen eskeman ba jende asko.. e, ba guk bi linea horietan lan egiten dugu ez. Familia eta ikastetxea.
‎Edozein kasutan ere, badaude parte hartzaile guztiek derrigor bete beharreko baldintzak. Izan ere, prestakuntza hau irakasle atxiki doktoreei dago zuzendua, unibertsitatean irakaslelanean urtebete baino gehiago eta 5 urte baino gutxiago eraman behar dute, arduraldi osoko kontratua izan behar dute eta irakaskuntza esleitua izan behar dute 2017/ 2018 ikasturteko graduetan (SAE/ HELAZh).
‎" Konpetentzia da ikaskuntzaeta hezkuntza etapa bakoitzeko eduki propioak modu integratuan aplikatzeko gaitasuna, jarduerak behar bezala egitea eta arazo konplexuak modu eraginkorrean ebaztea helburu dituena". Beharrezkoak dira, ezinbestean, pertsona orok behar ditugu eta geure burua" errealizatzeko, garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko". Bigarren definizioan, berriz, gure hezkuntza sistema hobetzea azpimarratzen da, eta, aipatu dugun dekretua erreferentziatzat harturik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren HEZIBERRI 2020 planean adierazten zaigu (2014:
2021
‎Zazpigarren eta zortzigarren printzipioetan nabarmentzen da Osakidetzako langileen lanarekiko herritarrek errespetua izan behar dutela eta profesionalen eta erabiltzaileen arteko konfiantza giroa sortzea dela sentsibilizazio kanpainen helburua.
‎101): dokumentuak goiburuan izenburua izan behar du, ahal izanez gero dokumentuaren gainerakoaren letra tamaina handiagoan; egileak izan behar ditu eta horiek justu izenburuaren azpian joan behar dute, lerro bereizi batean; laburpena izatea; bibliografia, erreferentziak edo antzeko atal bereizi bat izatea.
‎Azken horien artean, nagusia Marcos Arruda autore brasildarra litzateke. Haren aburuz, ekonomia solidarioak arlo ekonomikoa gainditu behar du eta garapen integralerako paradigma holistiko berria planteatu, zeina autogestioan eta elkartasunean oinarrituta eta herri mugimenduetatik gidatuta egongo den (Arruda, 2004; 2010).
‎Horren harira, 1999an Portugalen Lagar Velho 1 gisa izendatutako 24.500 urte zahar zen lau urteko haur baten eskeletoa aurkitu zuten. Nahiz eta datazio horren arabera Cro Magnonen antza izan behar zuen eta hori kokotseko ezaugarrian baieztatu, neandertalen gorputz ezaugarriak ere bazituela konturatu ziren, hala nola laburrak enborrarekiko. Zilhao (Lisboa) eta Trinkaus (Ipar Amerika) Arkeologia Institutuek aurkikuntza hori aztertzean neandertal eta Cro Magnonen hibridazio gisa interpretatu zuten.
‎neandertalen gorputzaren tamaina handiagoa izanik, ingurune zailagoetan bizi zirenez eta lankidetzan konfiantza handiagoa zutenez, komunikazio sistema bat sortu behar izan zuten. Sistema horrek musikari lotua egon behar zuen eta aurreko hominidoena baino konplexuagoa eta sofistikatuagoa izan zen. Beraz, hizkuntza agian ez, baina" Hmmmmm" 8 bazutela zioen.
‎Euskaltzaletasuna ankaz gora jarri behar baldin badugu, atzera begiratu erazitzen ziguten lokarriak hautsi behar ditugu eta lokarri horiekin loturik erabili genuen Jainkoa ere hautsi behar dugu. Eta hontan, fedegabeak badira ere, euskal gizonaren alde, bere liberazioaren alde, burrukan dabiltzenekin bat jokatu behar dugu (Arregi, 1971, 129).
2022
‎Tradizio iraultzaileak onartzen du biolentzia baina ez edonolakoa. Proportzionala izan behar du eta, halaber, herriaren zati handi baten babesa izan.
‎Bokala sudurkaria izateak adiskide hitzarendako proposatu den etimologiaren alde(* adinez kide) egiten du (Schuchardt, 1923; Lacombe, 1935; Lafon, 1935, 1936; Michelena, 1977), baina arrazoia dute Agudek eta Tovarrek (1988: 299) adinide bezalako aldaerak azaltzeko horrek fortisa behar duela eta, beraz, bokal artean iraun. Baliteke Belak grafia etimologikoa erabili izana, sudurkaria berrezarriz.
‎" zapo> gizonezko 1, itsusi". Horrek esan nahi du ‘gizonezko’ sarreraren lehen azpisarrerara jo behar duela eta baita ‘itsusi’ sarrerara ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia