Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2001
‎Olerkari batek Musa baten beharra du eta beste batek beste Musa batena —eta honi" menpean izatea" deritzogu, hots," norbaitek hartua" izatea—, beste batzuk lehenengo eraztun hauen, olerkarien, beharrean daude, eta azken hauetatik batzuk Orfeoren beharrean eta beste batzuk Museoren beharrean daude, baina gehienak Homeroren beharrean daude, hau da, Homerok hartu egiten ditu.... Zu, lon, azken hauetako bat zara, zu Homerok hartzen zaitu.
2003
‎Horrela b bat gaztetandik horiekin guztiekin ariman ernari dagoenean, gazte izanik eta adina helduta, jada ume egin eta erditu nahi du, eta hori ere, nik uste, ederraren bila dabil bueltaka bertan erditzeko, itsusian ez baitu inoiz erdituko. Beraz gehiago maite ditu gorputz ederrak itsusiak baino ernari egonik, eta bertan arima eder, jator eta sendorik topatzen badu, biok guztiz maite ditu eta gizaki horren aurrean berehala dauzka arrazonamendu ugari bertuteari buruz eta gizon ona nolakoa izan behar duen eta zerc tan jardun behar duen, eta hezten saiatzen da. Nire ustez, ederra ukituz eta berarekin harremanak izanez, aspaldi ernari zegoenaz erditzen da, eta bere ondoan ala urruti egonda berataz gogoratuz, erditutakoa berarekin batera hazten du; beraz horrelakoek elkarrekin umeena baino komuntasun askoz handiagoa daukate eta estimu finkoagoa, ume ederrago eta hilezkorragoak amankomunean edukita.
‎— Zu edan gabe zaude, nik uste, Altzibiades, bestela ez zinateke inoiz hori guztia esateko arrazoia horren itzulinguru landuez estaltzen saiatuko, gehigarri hutsa bezala esanez bukaeran jarri duzuna, hori guztia ni eta Agaton etsaitzeko esan ez bazenu bed zala, nik zu eta ez beste inor maitatu behar zaitudala ustetan eta Agaton zuk maitatu behar duzula eta beste inork ez. Baina ez zara oharkabean pasa, aitzitik zure drama satiriko eta sileniko hori guztiz agerian gelditu da.
‎Aitzina joan eta lege guztiok bi lege horiekin dituzten lokarriak azaldu aurretik, behar beharrezkoa da gogoeta batez jabetzea, gogoeta hori begi bistakoa baita. Izan ere, gizarteak harako bi lege horiek euskarri izan behar zituela eta, eurak bete ez arren, bizirauten du. Itxuraz behinik behin, ematen du, horren ondorioz, haren sustraiak osterantzekoak direla.
2004
‎Hotzaren aurkakoa beroa dela esango genuke, argiarena iluna, luzearena motza...; kasuotan adigai bakoitza ulertzeko bere aurkakoa behar dugu: hotza zer den ulertzeko bere aurkakoaren, beroaren, ideia behar dugu, hotzetik beroa sortzen baita eta berotik hotza etortzen; modu berean argitasunaren ideia ulertzeko iluntasunarena behar dugu eta horrela gertatuko da adigai gehienekin. Honen arabera, Jainkoaren, perfekzioaren, aurkakoa ezereza baldin bada, bi adigaiek lotuta joan lukete eta bata beharrezkoa litzateke bestea ulertzeko; edozein modutan hemen ez da horrelakorik gertatzen, Jainkoak ez du bere existentzia bere ukazioarekin lotuta, ez dago perfekzioa ezerezarekin lotuta.
‎" ezin dut nik hau ukatu", esango du. Ezin ukatu natura perfektuan izaki akastunak txertatuta egon behar duela eta horrek naturaren perfekzioa bermatuko duela eta, neurri honetan, izaki akastun hori perfektua dela. Egia esan, berarentzat frogatu beharra ez duen onespen baten aurrean geundeke hemen, baina horrelako baieztapen baten inplikazioak zabalak izango dira, naturaren perfekzioa eta Jainkoa bera ere neurri handi batean ezagutezinak bihurtzen direlako.
‎Jainkoa eta zalantzan diharduena ez gara bat izango; eta helburua giza ezagutza oinarritzea denez, gizakia jarri behar du ezagutza prozesuaren abiapuntuan eta hortik ekinda heldu behar du ezagutzara, baita Jainkoarenera ere azkenean. Ez da, beraz, abiapuntu egokia izango Jainkoa lehen egia argi eta bereizitzat hartzea, geuk izan behar dugu eta ezagutza prozesuaren abiapuntua.
‎arduraz eta erantzukizunez asumitu behar dugu errealitatea. " Gizakiak egin egin behar du eta bere burua ere egin; zehatzago, errealizatu egin behar du eta bere burua errealizatu ere", Ellacuriak ezin zuzenago izkiriatu duen bezala Zubiriren pentsamendua laburbilduz (FBE, 258). c) Hirugarrenik, errealitateaz jabetzeak eta hura gure gain hartzeak errealitateaz (gauzez eta geure buruaz) arduratzera garamatza ezinbestean, gure gizatasunari uko egingo ez badiogu.... Errealitatea ez zaigu ematen modu erreaktibo hutsean erantzun dezagun edota era hermeneutiko hutsean asumitu dezagun; errealitatea ardura eta erantzukizun gisa ematen zaio gizakiari, hots, eginkizun eta errealizakizun modura.
‎arduraz eta erantzukizunez asumitu behar dugu errealitatea. " Gizakiak egin egin behar du eta bere burua ere egin; zehatzago, errealizatu egin behar du eta bere burua errealizatu ere", Ellacuriak ezin zuzenago izkiriatu duen bezala Zubiriren pentsamendua laburbilduz (FBE, 258). c) Hirugarrenik, errealitateaz jabetzeak eta hura gure gain hartzeak errealitateaz (gauzez eta geure buruaz) arduratzera garamatza ezinbestean, gure gizatasunari uko egingo ez badiogu. Errealitatea ez zaigu ematen modu erreaktibo hutsean erantzun dezagun edota era hermeneutiko hutsean asumitu dezagun; errealitatea ardura eta erantzukizun gisa ematen zaio gizakiari, hots, eginkizun eta errealizakizun modura.
‎Gizakiaren existentzia indibidual nahiz kolektiboari begiratzen badiogu konturatzen gara etengabeko aldaketak ezagutzen dituela, ala pentsaeran eta ideologian, ala jokatzeko eta sentitzeko eran, ala bizitzeko eta espresatzeko maneran. Ohartuki eta oharkabe gizakia, banaka hartuta zein elkartean, zabuka eta noraezean bezala ibili ohi da, zirt edo zarteko erabakiak hartu behar dituela eta erabaki horietan huts egin dezakeela. Goizago edo beranduago gizakia horren jakitun eta ohartun da.
‎Hautatzera kondenatuak gara, inondik ere. Ez bakarrik aukera ezberdinak ditugulako, muturrekoenak izanik ere batzuetan, baizik eta errealitatearekin konprometitu behar dugulako eta, beraz, gure hautuen zama etiko moralaz jabetzen garelako ere.
2005
‎Hala ere funtsezkoena eginkizunaren orokortasunean dago eta, nik dakidala, honi buruzko ahaleginik ez da oraindik inon egin. Hizkuntza guztiak, edonola eta edonon aurki daitezkeen hizkuntz aztarna guztiak, elkarren artean konparatu behar ditugu eta, egiaz, printzipio berberen arabera. Ezaguna den hizkuntz erreserba guztia konparatu behar dugu, hain zuzen, arrazoimenak irudikatzen duen gizakiaren natura osoarekin eta historiak erakusten dizkigun bere leinu ezberdinen patu guztiekin.
‎Gizakiaren formazio prozesua dela eta, bigarrenik, ezin dugu ahaztu honek beste alde bat duela, hain zuzen, gizabanakoaren garapen pertsonalarekin loturik dagoena. Hemen ere oinarrizko desira edota obligazio batez hitz egin dezakegu, ze pertsonak pertsona izateko bere burua etengabe landu behar du eta, honekin batera, behin eta berriz adiskidetu behar du berau inguratzen duen munduarekin. Azken finean, giza-formazioak ez du bere bidea maila kontzeptualean bukatzen eta, honengatik," aldi berean garaiagoa eta intimoagoa den zerbaiten" beharra du ere, alegia," joera espiritual eta moral guztien ezagutzatik eta sentimendutik sortzen den eta sentsibilitatearen eta karakterearen gainean harmonikoki isurtzen den" zerbaiten beharra117 Guretzat hemen esanguratsuena, gorago aipatutakoaren antzera, hizkuntzak prozesu honetan ere funtzio formatzaile ordezkaezina duela antzematea da.
‎Humboldten arabera hemen" esentziala dena" falta da, alegia," eginkizunaren orokortasunaz" jabetzea: " Hizkuntza guztiak, edonola eta edonon aurki daitezkeen hizkuntz aztarna guztiak, elkarren artean konparatu behar ditugu eta, egiaz, printzipio berberen arabera" 157 Hizkuntza bat bera ere ez dago sobera, ze hutsalena dirudienak ere beti erakuts diezaguke zerbait giza-izakiari buruz, alegia, haren baitan bakarrik dagoen eta beste hizkuntzetan aurkitzen ez dugun zerbait. Horrela, bada, ondare linguistiko osoa" ahalik eta konpletoen bildu" behar dugu eta, honekin batera," hizkuntza guztiak pentsagarriak diren analogiaren arau guztien arabera konparatu" 158 Era honetan burututako ikerketak, azken batean, garbi du hizkuntza ez dela gizakiarentzako tresna hutsa baizik eta, aldi berean, beronen jardueraren" kausa" eta" efektua".
‎" Hizkuntza guztiak, edonola eta edonon aurki daitezkeen hizkuntz aztarna guztiak, elkarren artean konparatu behar ditugu eta, egiaz, printzipio berberen arabera" 157 Hizkuntza bat bera ere ez dago sobera, ze hutsalena dirudienak ere beti erakuts diezaguke zerbait giza-izakiari buruz, alegia, haren baitan bakarrik dagoen eta beste hizkuntzetan aurkitzen ez dugun zerbait. Horrela, bada, ondare linguistiko osoa" ahalik eta konpletoen bildu" behar dugu eta, honekin batera," hizkuntza guztiak pentsagarriak diren analogiaren arau guztien arabera konparatu" 158 Era honetan burututako ikerketak, azken batean, garbi du hizkuntza ez dela gizakiarentzako tresna hutsa baizik eta, aldi berean, beronen jardueraren" kausa" eta" efektua". Honengatik dirudi posible eta beharrezkoa" hizkuntzaren formazioa" eta" gizakiaren formazioa" modu parekatuan aztertzea:
‎Gizakiaren inguruko Humboldten lanak, ezer baino lehen, bere garaiko giro intelektualean kokatu behar ditugu eta, zehazki, J. G. Herderrek() abian jarri zuen" historizismoaren" ildotik ulertu. XVIII. mendetik XIX. menderako bueltan, hain zuzen, diziplina antropologikoak bere printzipio eta helburuei buruzko diskusio garrantzitsua ezagutzen du.
2006
‎Helburu horri begira ikusle ideal baten kokapenean jarri behar dugu gure burua: artelanari buruzko ahalik eta informazio gehien lortu behar dugu eta, halaber, gure gustua edo sentiberatasun estetikoa findu behar dugu praktikaren bitartez. Hau da, filmen gaineko judizio egoki batera irits gaitezen, filmak ikusi behar ditugu, zenbat eta gehiago orduan eta hobeto, filmen arteko erkaketak egin behar ditugu eta film horiei buruzko informazioa ere gure esku izan behar dugu.
‎artelanari buruzko ahalik eta informazio gehien lortu behar dugu eta, halaber, gure gustua edo sentiberatasun estetikoa findu behar dugu praktikaren bitartez. Hau da, filmen gaineko judizio egoki batera irits gaitezen, filmak ikusi behar ditugu, zenbat eta gehiago orduan eta hobeto, filmen arteko erkaketak egin behar ditugu eta film horiei buruzko informazioa ere gure esku izan behar dugu. Horrela jarduteak erlatibismoa ahulduko du.
‎Egoismo psikologikoak aldarrikatzen du eguneroko jokabide guztien azpian beti dagoela ezkutuko arrazoi berekoi bat. Jokabideen azaleko arrazoietatik harantzago jo behar dugu eta ezkutuko arrazoi berekoi horren bila abiatu behar dugu. Humeren ustetan, zientziaren jokabide arrunta horixe izaten da:
2007
‎Hezkuntzak ere ezin du hori horrela onartu —bere izaeraz aurrera begiratu behar du eta bere ekintzei zentzu bat eman behar die—; eta, horrexegatik, bat egin luke" ekolinguistikaren oinarrizko printzipioarekin", zeina Moreno Cabrerak honela zehazten duen:
‎Sinetsita gaude, beti ere, egun arazo nagusia —bai orokorrean bai gurean— ez dela hainbeste informazio falta baizik eta informazio pila iragazteko irizpide falta; horregatik, garrantzitsua iruditu zaigu hitzez eta egitez gure pentsatzeko gaitasunari tarte bat egitea. Kontua da, azken batean, aurrera egiteko —baita euskararen auzian ere— jakin egin behar dugula nondik gatozen eta, batez ere, nora joan nahi dugun, nora joan behar dugun eta nora joan ahal dugun. Galdera horien ingurukoa izan da, gehiago edo gutxiago asmatuz, idazlan honetan aztertu nahi izan duguna.
‎Hau da, batetik, aztertu egin behar du nola" giza errealitatea idealizatu" (nola lagundu gizabanakoari bere izaera errealetik bere izaera idealera hurbiltzen); bestetik, aztertu egin behar du nola" giza ideala errealizatu" (nola lagundu gizabanakoari bere izaera ideala bere izaera errealean gauzatzen). Bi horiek, beti ere, aldi berean gertatu behar dute eta, egiaz, humanizazio prozesu bat eta bera osatzen dute.
‎galdera antropologikoki da erabakigarria" 27 eta, horrenbestez, berorrek hezkuntza praktikaren eta teoriaren ideia erregulatzaile baten moduan funtzionatzen du hasi eta bukatu arte. Jarduera pedagogikoaren zentzuaren inguruko galdera horrek, bestela, gizakiaren intentzioaz eta motibazioaz galdetzera garamatza, bai eta berorren erreferentziazko balioen izaeraz ere, ze, azken batean, hark horien arabera erabakitzen du zer egin behar duen eta zer ez. Ez da gure asmoa ur handi eta garrantzitsu horietan sakontzea; alabaina, interesgarria iruditzen zaigu —aipamen moduan bakarrik bada ere— horren inguruko Dienelt en hitz batzuk gogora ekartzea, non egiaz Frankl en ideia nagusietako bat laburbiltzen den:
‎Lehenengoak, jada aipatutakoaren haritik eta Beorleguiren hitzetan," giza naturaren berezko izaera etikoarekin" 72 du zerikusia: " Animaliarekin gertatzen ez den bezala", honela zioen jada Zubirik," gizakiaren bizitza irekia da osaeraz" 73 Gizakia izaki aske eta adimendun bat da —ez dago jaiotzez programatua— eta, horregatik, bere burua egin egin behar du eta erantzukizunez hartu behar ditu bere erabakiak. Horren haritik, hain zuzen, hitz egiten du Lopez Arangurenek" gizakiaren egiturazko izaera moralaz":
‎Antropologiatik etikara igaro ondoren, orain, hezkuntzaren baitan aztertuko dugu auzi antropologiko etikoa, lehenik Herbarten" Pedagogia orokorra" 84 eta ondoren Lowischen" erantzukizunaren" araberako" Etika pedagogikoa" 85 hizpide izango ditugularik. Esan dezagun, abiatzeko, jada Herbartek —zientzia pedagogikoaren sortzaile bezala kontsideratu ohi denak—" pedagogiaren oinarrietako bat" bezala ulertzen duela" etika edo filosofia praktikoa", horrek hain zuzen" hezkuntzaren helburua zehazten" duelako86 Gizakia" hezigarria" eta" askea" da —hezkuntzaren beharra du eta borondatez zein inteligentziaz dihardu—, eta, horrexegatik, heztearen helburua bera ezin daiteke" morala" baino izan. Honela azaltzen digu Fermosok haren ideia hori:
‎Gizakiak, egiaz, hizkuntza duelako behar du eta hizkuntzari esker ahal du —biak dira garrantzitsuak eta biak daude elkarri lotuta— bere burua intelektualki eta moralki osatuz eta, horrekin, bere burua pertsona bezala garatuz joan. Horregatik dio Heideggerrek:
2008
‎Baina mugitzen dena beste zerbaitek mugitzen du beti; eta, zehatzago esanda, egintzan den guztia potentzian den zerbaitetik sortzen da, baina lehenago dagoeneko egintzan zegoen zerbaiten eraginez. Bestela esanda, mugimenduaren kausa orok kausa eragile bat izan behar du eta, era berean, azken kausa eragile horrek beste kausa eragile bat izan behar du. Baina kausa eragileen kate hori ezin daiteke amaigabeko prozesua izan, amaigabekoa balitz, inoiz ez bailitzateke iritsiko oraingo egoerara.
‎— Frogapen arruntean gertatzen denaren antzekoa da hori: behar dituen oinarriek euren aldetik oinarritzapen bat behar dute eta horrela amaigabeki. Oinarritzearen eta baldintzatzearen forma hori higidura dialektikotik ezberdintzen den frogatze hari dagokio eta horrenbestez kanpoko ezagutzeari dagokio.
2009
‎Adimen eritasunak izendatzeko orainaldian baliaturiko hitzen iraunkortasuna halakoa izaki ere, Encyclopedie ko artikuluek bestelako errealitateak adierazten dituzte (XVIII. mendeaz ari da). Epoka klasikoko testuak behartu egin dira, bertako gaitzen deskribapenen artean psikiatria garaikideak ezagun eta aitortuak dituen gaixotasunen adierazpenak kausitu direnean. b) Deskribapen historikoaren muinak egitura kontzeptualen eta horien transformazioen analisia izan behar du eta ez, ordea, gizakien gertaera biografikoak. c) Orainaldirako bide linealean teorien hurrenez hurreneko koherentzian miatzen hasi baino lehenago, horiek posible bihurtzen dituzten kontzeptuen barne koherentzia arakatu behar da. Epoka klasikoan erotasunaren gaineko jakite taxonomikoa ez da, inondik ere, psikiatriaren prestakuntza zezel mihi motz eta nahasgarria; aitzitik, multzo bat osatzen du, eta multzo horren koherentzia printzipioa analisiak idoro du.
‎Platonek ezagutzeko logikoki behar ditugun aurrebaldintzak ezagutu nahi ditu, ezagutu nahi du zer den ezagutzeko beharrezkoa den hori, Ideiak bere hitzetan. Saiakera horretan mundu naturaletik at kokatzen den bertze mundu perfektu bat" asmatu" behar du eta esplikatu" hemengo" munduak kopiatu egiten duela bertze mundu hori. Eta horren ondorioz, metafisika hasten da historian.
2010
‎Horren haritik, bada, hizkuntza komunitatearen bizi legeak erakustea da, zalantzarik gabe, zeregin garrantzitsuena. Estatuak nahi duena, egin behar duena eta ahal dezakeena, bada, sakon aztertu izan da jada duela milaka urtetik hona. Estatu pentsaerak alde batera uzten —edo ebidente bezala aurresuposatzen— dituen hizkuntza komunitateen berezko eskubideak eta balioak, baina, askoz ere zehaztasun gutxiagorekin izan dira argituak.
‎Lotura hori lortzeko, baina, ezinbestekoa da ere hainbat gauza argi eta garbi bereiztea, ze horrela bakarrik izango da posible estatuaren izenean neurri ezegokiak ez hartzea, adibidez, hizkuntza komunitatearen eskubidea ezeztatzen dutenak edota hizkuntza komunitatearen zein estatuaren emaitzak kaltetzen dituztenak. Hizkuntzalaritzak, finean, gertaera horietan sakondu behar du eta, adibide historikoak erabiliz, lotura horiek nola funtzionatzen duten eta gertakari ezberdinak zer legeren arabera kateatzen diren argitu behar du. Eta egiaz posible izan behar du ulertzea —bereziki bizikidetzaren bestelako indarren beharrak serioski aztertzen dituztenen artean— hizkuntza komunitateen bizi erritmoak luzera handiko uhin mugimendua osatzen duela.
‎Egia da, eta ulertzekoa ere, eztabaida horiek zientifikoak ez diren oztopo askoren zama daramatela, bai, baina horrek ezin du hizkuntza ikerketa bere obligaziotik aldendu: linguistikak —zientzia eskudun bezala— horrelako galderei erantzuteko beharrezko materiala prestatu behar du eta, batez ere, oinarrizko galderak zuzen planteatu daitezen zaindu behar du.
‎Gizabanakoak, hizkuntzaren kasuan, sormenean oinarritzen den haur batek bezala jokatzen du; hizkuntza arrotz batean sartzeko, batek aktiboki jokatu behar du eta ez bakarrik pasiboki271.
2012
‎Badago politika egiteko beste modu bat, neoliberalismo eta demokrazia parlamentariotik haraindi? Besteentzat, gaurko unea ez da berezia, pauso bat besterik ez da, eta galdutako boterea berreskuratu besterik ez dute buruan, gauzek bere betiko erritmoa hartu behar dute eta. Hirugarrenek etsaiak besterik ez dituzte ikusten, terroristek boterea usurpatu dutela eta horrekin bukatu behar dela, berdin dio nola:
‎Egungo pentsalari askok filosofia bere amaierara iritsi dela uste du; filosofiak, kasurik onenean, beste ezagutza eremu batzuetan integratu behar duela eta, kasurik okerrenean, bere historia kontatzen aritu behar duela, hots, bere bilakaera loturarik gabeko ideien sekuentzia bailitzan, edo, bederen, egun munduan gertatzen denarekiko inolako loturarik ez duen sekuentzia gisa errepikatzeari ekin behar diola. Historizismo hori XIX. mendeaz geroztik gailendu zen Alemanian.
2013
‎Gizakia da biologikoki abere bat Naturaren ordenatik hautsia bezala: galduta dagoena, bere habitat jakina ez daukana, instintoek esaten ez diotena zer egin," libre" dena, biologikoki espirituala hortaz; babesik gabe sortu dena, bere existentzia osoa berak asmatu beharra duena eta existentzia hori asmatzen bizi guztia eman duena. Askatasunak esan nahi du, gizakia ez dena gehiago dela, dena baino (gehiago dela proiektu bat, asmoak, eta identitatea osatzen duen iragan bat, memoria:
2014
‎Antzoki berrion arkitekturak antzinako antzokien moduko estiloa izan behar zuen, espiritua ere berreskuratu behar zuten. Antzokiek hotsanditasuna eta salbuespena izan behar zuten eta antzezte zeremoniatsuetarako egon behar zuten gordeta: horrela jaio zen Bayreuth eta bere jaialdia.
‎horrela jaio zen Bayreuth eta bere jaialdia. Hala, musikak sedukzio mundutar guztiari eta efektu errazei uko egiten zien; gainera auditorio guztia soinuaren magian murgildu behar zuen eta anekdotarik gabeko eta sinboloz jositako poema dramatikoen irisgarritasuna handiagotu behar zuen.
2021
‎Haurdunaldiko lan neketsuaren ondoren, erditze mingarri, arriskutsu eta sakrifikatua jasaten du. Kumeak jaio ondoren ere ez du bere banakotasuna berresteko aukerarik, horiek artatu behar baititu eta ez baitu bere kabuz borrokarako senik: " emeak amore ematen du espeziearen alde, hark eskatu egiten baitio hala egiteko" (I:
‎...tza eta laudorioen jopuntuan egotea, etxe edo taldeko buru eta oinarri goren izatea, hurkoen laztan, keinu edota begi kliska goxoa baizik; askea izatea ez baita ondokoen lotura eta konpromisoekiko aske egotea, baizik eta, hartu, eman eta buelta, hartu emanetan askatzea, loturak aberastuz, elikatuz eta askatzaileagoak eginez; gurasoak, bikotea, umeak edo lagunak maitatzea ez baita zer egin edo esan behar duten eta zer ez ezartzea, baizik eta bakoitzak bere bidea egiteko bidelagun izatea, bakoitza bere desira eta premia propioekin; ausarta izatea ez baita heteroarauaren gatibu anaien artean ‘zeinek handiagoa duen’ etengabeko erronkan aritzea (paradoxikoki, anaien babesa galtzeko beldurretik maiz), aipatutako arau multzoa auzitan jartzeko ausardia eta kuraia izatea baizik.... Azken batean, gizona izatea ez baita ‘gizon (ustez) autentikoa’ aukera bakar gisa gorpuztu eta ezartzea, beraori auzitan jarri eta birpentsatzea baizik:
2022
‎Lehenik eta behin, paper ak forma eta edukia banandu egiten ditu: nahiz eta, tamalez, gaizki ohitu garen egileak ikasten eduki ‘doktrinalak’ euren testuetako tramatik bakartuta, idazketa filosofikoan formak eta edukiak elkarren beharra dute eta bereizezinak dira. Disoziazio hori da, hain justu, filosofia diskurtso teoriko bihurtzen duena eta haragizko eta esperimentuzko izaera ukatzen diona.
‎akademiatik ihes egiten ari dira jakintza modu sortzaile eta arriskutsuenak, pentsamendua lantzeko prozesurik libre eta aldi berean konprometituenak, lan horizontal eta kolaboratzailerako prozesuak, etab. Liburuak idaztea ere, aitortza akademiko formalik ezean, ‘garaiz kanpoko’ jarduera bihurtu da. Alde bakarrez kanpokoaren alde egin behar dugula esan nahi al du horrek, hori sendotu behar dugula eta unibertsitateari bizitzeko aukera oro ukatu. Erantzuna paradoxikoa da:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia