Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2001
‎Galileo, Torricelli eta Stahl aipatzen ditu Kantek. Hauek ikusi zuten arrazoimenak berak sortu duena soilik ulertzen duela, eta, ondorioz, arrazoimena bere objektuari aitzinatu behar zaiola judizioaren printzipioekin eta arrazoimenak izadia behartu behar duela bere galderei erantzutera. Ez da, beraz, maisuaren ikasle otzana izango, baizik eta lekukoak galderak erantzutera behartzen dituen epailea.
‎Bestalde, ordea, ez du inoiz zientziaren bide segurua aurkitu. Behin eta berriz atzera egin behar dugu bertan bideak nahi dugun helburura eramaten ez gaituelako eta, horrela, Metafisika iritzi ezberdinen borroka lekua bihurtu da. Egoera tamalgarri hau gainditzeko Matematikari eta Fisikari begiratu behar diegu, hauetan gertatu den metodo aldaketa ulertzearren.
‎Ideia benetan adigai heuristikoa baino ez da, ez ostentsiboa, eta ez du erakusten objektu bat nola antolatua dagoen, baizik esperientziako objektuen antolaera eta elkarlotura oro har nola bilatu behar dugun bere gidaritzari jarraiki (A671/ B699 (E508)).
‎Arrazoimenak bere erabilera hutsean ez du ezer positiborik lortzen eta, gainera, zentsura, diziplina behar du bere ilusioei muga bat ezartzeko. Baina, bestalde, diziplina hori berak bere buruari ezartzeak, goian beste botererik izan gabe, konfiantza ematen dio.
‎Arrazoimenak kritikaren mende egon behar du bere ekimen orotan, askatasun horretan oinarritzen da bere izatea bera.
‎" gehiago naiz zordun nirekiko, beste gizakienganako baino" 94 Eta bai Tomas Akinotar Santuak ere: " Horregatik, karitatea dela-eta, gizakiak maiteago izan behar du bere burua, hurkoa baino." 95.
2002
‎Benthamen aburuz, Panoptikoak hiru erregela bete behar ditu bera sortu duen helburuari erantzun nahi badio: ekonomiaren erregela, goxotasunaren erregela eta zorroztasunaren erregela.
2003
‎Bestalde ere, horra Jainkoaren eta lagun hurkoaren maitasuna, gizabanakoari ezinbesteko zaiona, gizartearen eratze bidean,... erlijioa bera ere bai, horixe baita haren lege guztien bilketa eta bizitza horretara daramaten argia eta bidea baino ez dena; eta, azkenez, lege nagusia, erlijioaren espirituak, on goren hori bilatzeko eta maitatzeko agindua ematen diona, hara joan behar baitu bere indar guztiekin, espirituz eta bihotzez, bi biok osatuak baitira on hartaz jabetzeko. (Legeen Tratatua, I, 4, 5, 6)
‎ezagutzeko ulermena eta maitatzeko borondatea. Era berean, ikusgarri zaigu Jainkoak gizakia hazi duela ezagutzeko eta maitatzeko, eta, horren ondorioz ere, xede bati atxikitzeko, horien ezagutze eta maitatzeak haren atsedena eta poza ekarri behar dutela; horretara eraman behar dute bere ibilera guztiek. Hartara, gizakiaren lehen legea da xederik gorena duen jomuga hori bilatzea eta maitatzea; horretan aurkitu behar da bere poza, eta lege hori, beste lege guztien hasiera dena, manuzko izan behar zaio ekintza guztietan.
‎4, 5, 6 Gizakiak duen Jainkoaren itxuratze horrek ezagutarazten digu zer den haren izaera, zer haren erlijioa, eta zertan duen oinarri haren lege lehenak: haste hastekoa da Jainkoaren itxuran heztea, eta bizitza eta zoriontasuna izan behar duen on gorena edukitzeko gai izatea; erlijioa bera ere bai, horixe baita haren lege guztien bilketa eta bizitza horretara daramaten argia eta bidea baino ez dena; eta, azkenez, lege nagusia, erlijioaren espirituak, on goren hori bilatzeko eta maitatzeko agindua ematen diona, hara joan behar baitu bere indar guztiekin, espirituz eta bihotzez, bi biok osatuak baitira on hartaz jabetzeko.
‎Harreman horietatik onurak eta probetxua atera ahal izateko, haien ohore eta interesak agintzen dute onustea, fideltasuna eta zintzotasuna izatea. Hortaz, nork bere burua maite duenak orotara egokitu behar du bere burua, orotatik probetxua atera ahal izateko. Gizaki horrek jakin badaki bere helburuak lortzeko baliabiderik eragingarrienak erabili behar dituela, eta, horregatik, eginbehar guztiak ere bereganatzen ditu, bertute mota guztiak iritsi ahal izateko.
2004
‎Orientatu beharra dago ezinbestean. Zentratu egin behar du bere baitan, errealitatean zentratu ahal izateko. Zentratzeko eta orientatzeko beharra hil edo bizikoa da, bere izatearen muina jokoan baitago:
2005
‎Pertsonaren formazioa eta hezkuntza halabeharrez da pertsonala, hau da, kanpoko laguntza beharrezkoa bada ere bakoitzak bere barruko indarrei jarraituz jorratu behar du bere izaera. Ez da ahaztu behar, hala ere, garapen honek akaberarik ez duen bide bat osatzen duela eta, honengatik, bere helburua batez ere etengabeko aktibitatean egotea dela, eta ez hainbeste emaitza jakin batzuetara iristea.
‎" Hizkuntzen aniztasunari esker, berehala eta guretzat, handitu egiten da munduaren aberastasuna eta bertan ezagutzen dugunaren aniztasuna" 166 Aniztasun linguistikoaren ikerketa sinkronikoa eta diakronikoa, modu honetan, gizakiaren ezagutzarako eta baita beronen formaziorako ere ezinbestekoa den bitarteko bihurtzen da. Azken finean, hizkuntzek" eskaintzen digutena giza-natura osoa, garbia eta hutsa da" 167 Honekin lotuta gogoratzekoa da, beste behin, Humboldtek arreta berezia eskaintzen diela garapen literario handirik izan ez duten euskara bezalako hainbat hizkuntzari, ze, bere aburuz, bat bera ere ez da alferrikakoa eta guztiak dira bildu eta ikertu beharrekoak168 Jarrera honetatik abiatuta ulertu behar dugu bere" entziklopedia" linguistikoaren helburu nagusia, hain zuzen, berak honako hitzekin deskribatzen duena: " hizkuntzaren estudio propio bat egitea[...] zein beste guztiengandik banandua eta bere baitan sistematikoki ordenatua den", eta berau bitarteko garrantzitsu bat bezala eraikitzea, gizakia bere kulturaren maila ezberdinetan ezagutu eta formatu ahal izateko eta, honekin batera, baita hizkuntza partikularren jabekuntza erraztu ahal izateko ere.169
‎Euskal gaiak, idazlan honetan behin baino gehiagotan aipatu bezala, berebiziko garrantzia du Humboldten bilakaera intelektualean. Hari esker ulertzen du honek, hain zuzen, zer nolako esanahia eta garrantzia duen berez hizkuntzak gizakiaren izaterako eta formaziorako, eta, honen haritik, zergatik eta zertarako garatu behar duen bere giza-teoria hizkuntz estudio orohartzaile baten eskutik. Testuinguru honetan kokatzen da euskal monografia zabal eta oso bat burutzeko bere asmoa eta, berau horrela inoiz burutua izan ez bazen ere, egia da aztergai honen inguruko idazlan asko aurkitzen ditugula haren obran.
‎Gizaki bat osatzen duten ezaugarri guztiak dira garrantzitsuak, jakina, baina honek ez du esan nahi hauen artean sailkapen bat egiterik ez dagoenik edota egin behar ez denik. Alderantziz, pertsona bakoitzak bere humanizazio prozesuan bere bideari jarraitu behar baldin badio, honela ikusi dugu jada, jakin egin behar du bere baitan nor den eta berez zer den. Metodo konparatiboa, honela, beharrezko tresna bezala ageri da, bai funtsezko ezaugarri horiek identifikatzeko bai bakoitzari garapenerako erreferenteak eskaintzeko.
‎" Erreala dena posible denarekin behar da izan konparatua, honela antzeman ahal izateko nola hurbildu gaitezkeen beharrezkoa denera" 45 Konparazioaren metodoa, bigarrenik, ezinbestekoa da hainbat gizabanakoren artean diferentziak eta antzekotasunak aurkitzeko eta, hemen oinarrituz, gizabanako horiek izaera ezberdinen arabera taldekatzeko. Humboldten esanetan, hain zuzen, saihestu beharreko" akatsa" da" klase bakar bat ezagutu" edota" banako isolatu bakoitza klase partikular batean bihurtu" nahi izatea46 Pertsona bakoitzak bere nortasuna baldin badu ere, gizadiaren parte den heinean, beste pertsonekiko loturan ezagutu eta ulertu behar du bere burua eta, gainera, hauekin batera bakarrik eraman ahal izango du bere formazio prozesua aurrera. Esan beharra dago, beti ere, erkaketa ezberdinen bitartez lortutako giza-karaktereen multzokaketa behin behineko taldekatze erlatiboa dela, eta ez behin betiko klasifikazio absolutua, ze, azken batean, giza-ikerketan dena da gutxi gorabeherakoa.
‎Hain zuzen hemendik abiatu behar dugu hizkuntzaren pedagogiaren eta hizkuntzen ikas irakas prozesu ororen atzean dagoena azaltzeko, hain zuzen, hizkuntz jabetzea beti eta salbuespenik gabe jarduera jakin baten fruitua delako funtsezko ideiatik. Gizabanako bakoitzak bere baitan aktibatu behar du bere berezko hizkuntz gaitasuna, eta, ikasten ari den hizkuntzaren muinarekin bat eginez, honen osagai fonetiko, lexikal eta gramatikalak suspertu eta eraberritu behar ditu. " Hizkuntza bat ezin da inolaz ere ikertu landare idortu bat bezala.
2006
‎Heroi epiko goren horrek erakutsi egin behar du bere izaera gorena: ezkutuko jarduerak, ezkutuko balentriak ez du ezertxo ere balio; kapital sinbolikoaren ekonomia ez da pilaketa sistema bat20 Ezpataren eta lantzaren aurrean hain ausarta den aristokratari gauza bakarrak ematen dio beldur:
‎Atena jainkosak agindu edo betebehar bikoitza eman dio Telemako gazteari, zentzu horretan, Itakatik abiarazi eta Pilos zein Esparta hiribilduetarako bidean jarri duenean: behar du bere aita maitearen itzuleraz (nostoj) jakin eta, halaber, jendearen artean ospe gorena (kleoj eslon) lortu33.
‎aedoak gazteen eta helduen heziketa —ideologizazio— iraunkorra bideratzen ikusten ditugu han hemenka Homeroren testuetan. Gertakari handiak buruz errezitatzen dituzten kantari —erdi mistiko, erdi poeta— horien ahotik etenik gabe ari zaio erakusten —jauregian, kalean edo agoran— narrazioa entzuten ari denari, nola jokatu zuten heroi gogoangarriek, eta, ondorioz, nola jokatu behar duen berak, bere bizitzan heroi izan nahi badu67.
‎Batzuen ustez, On Kixote ren istorioak hauxe irakasten digu: balioak errealitatean daude, eta adituak balio horiek deskubritu behar ditu bere zentzumenez baliatuz (zentzumen edo gustu etiko estetikoaz). Ildo horretatik, balioak (etikoak edo estetikoak) azken buruan propietate objektiboak dira, adituak identifika ditzakeenak.
‎Oro har, zeharkako grinak, hau da, gorrotoa, harrotasuna, maitasuna eta apaltasuna bezalako sentimenduak oso pertsonalak dira, norberari eta norberaren interesei dagozkien sentimenduak dira. Sentimendu batek judizio morala sorraraz dezan, ikusleak ikuspuntu tinko eta orokorrean kokatu behar du bere burua: izan ere, alde batera utzi behar ditu bere interesak.
‎Sentimendu batek judizio morala sorraraz dezan, ikusleak ikuspuntu tinko eta orokorrean kokatu behar du bere burua: izan ere, alde batera utzi behar ditu bere interesak. Gure adibidera itzuliz, A k ikuspuntu tinko eta orokorrerako jauzia emango balu, orduan ‘ B k egin duena ederra izan da’ ondorioztatuko luke.
2007
‎Artearen ebaluazio irizpideak ez ziren izan estetiko hutsak; aitzitik, politikoak ere izan ziren —matematikoak eta filosofikoak ez ezik—: esan bezala, Biltzarrak edo herritarren artean aukeratzen ziren Batzordeek onartzen eta gaitzesten zituzten artistek proposatzen zituzten obrak359 Artistak beti esplikatu behar zuen bere obra Batzorderen baten aurrean, eta eztabaida edo justifikazioa luzatu eta luzatu egiten zen: lehiaketa bat antolatzen zenean, artistak proposamena egiten zuenean, eta, ondoren, obra espazio publikoan kokatzen zenean360 Beraz, polis demokratikoak bere irudiak sortzen ditu eta, halaber, subjektu ikusle bat sortzen du, eztabaida maite duena, iritziduna dena eta partaide izan nahi duena361 Zentzu batean, simetria bezalako kontzeptu estilistiko bat —sortzaileekin eta medikuekin ikusi duguna— herritarren kategorietan zegoen kontzeptuetako bat zen362.
‎euskaldunek edo euskaraz hitz egiten dutenek gertakari antropologiko propioa osatzen dute, edo, bestela esanda, euskal errealitate linguistiko kulturala gizadiaren berezko aniztasunaren fenomeno natural moduko bat da, zeina orokorrean" nazio" bezala ezaugarritu dezakegun. Euskal hezkuntzak, bada, egiaztapen horretan kokatu behar du bere abiapuntua —bestela bere oinarrizko zentzua galduko luke" euskal" izenlagunak— eta, horrekin, kontuan hartu behar du ere zeregin eta erantzukizun berezia duela bere erreferentziazko hizkuntz komunitatearekiko. Horrek berak, baina, euskal hezkuntza nazional eta euskal curriculum propioaz hitz egitera garamatza, non euskararen sakoneko funtzio humanizatzailea eta euskal komunitate linguistikoaren dimentsio sozio-kulturala eta historikoa serioski kontsideratzen diren.
‎" Hizkuntzaren funtzio emantzipatzaile horiek", finean," autonomiaren eramaile bezala" edo" autoerrealizazioaren eta bizitza pertsonalaren estiloaren baliabide bezala" dihardute, horrela gizakiak aukera duelarik" bere burua berak izan nahi duenaren arabera moldatzeko" 124 Hala ere, aurrekoaz gain, Lochek beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren zeregin askatzaile hori hizketa ekintza konkretuetan aztertzea —bai orokorrean bai hezkuntzan—, ze hitz egite hutsak ez du besterik gabe gizabanakoa humanizatzen. Esate baterako," hizkuntza errepresiboa —mehatxuan edo gaitzespenean, kalumnian edo bidegabeko epaian agertzen dena— hitz egiteko modu emantzipatzailearen kontrakoa da" 125 Era horretan, bada, gizakiak —eta bereziki hezitzaileak— zaindu egin behar du bere hizketa, alegia, norbaitek bere buruaren eta besteen askapenaren alde egin nahi badu, egiaz," arau emantzipatzaile" batzuk bete behar ditu hitz egiteko orduan. Gure autoreak, arau horiek direla-eta, zera eskatzen dio adibidez hizketa egokiari:
‎Hizkuntzaren pedagogiak, azken puntu honetan ikusi bezala, ezinbestean kontsideratu behar du bere dimentsio etikoa, zeinak funtsean orain arte ikusitako hizkuntzaren antropologia filosofikoaren eta sozio-kulturalaren ekarpenak osatzen dituen. Azken batean, hizkuntza baten ikaskuntza, honela Camps, elkarrekin bizitzen ikastearekin dago zuzen zuzenean lotuta:
‎Azpimarra dezagun, puntu honekin bukatzeko, hezkuntzak sakon sakonean antropologia filosofikoaren beharra duela, baldin eta hezitzaileak egiaz gizabanakoaren humanizazio prozesuaren pizgarri —eta ez bakarrik lekuko— izan nahi badu. " Hezkuntzaren antropologia", bestela esanda, ezin daiteke" orientazio enpiriko hutseko" planteamendu batean geratu, alderantziz," antropologia pedagogikoak" —Dienelten hitzetan—" filosofikoki legitimatu behar du bere burua" 37 Kontua da, aipatu bezala, hezitzaileak gizakiaren osotasuna kontsideratu behar duela —berori den eta izan daitekeen horretan—; eta, horregatik, ezinbestekoa dirudi" antropologia erreala" eta" antropologia ideala" bezala ezagutzen direnen arteko loturak onartzea eta indartzea38 Hauxe da, orokorrean, antropologia filosofikoak —arrakasta gehi... Zentzu honetan, gogora ekartzeko modukoa da nola Kantek" antropologiaren" barruan kokatzen dituen bere hiru galdera ezagunak —" zer jakin ahal dut?"," zer egin behar dut?" eta" zer itxaron ahal nezake?" —, horiek beti laugarren galdera bati —" zer da gizakia?" — erreferitzen zaizkion heinean40 Ez dugu ahaztu behar, hala ere," egungo antropologia filosofikoak", Dienelti jarraituz, oso kontuan hartzen dituela" gizakiaren zientzia enpiriko guztiak" 41, hori funtsezkoa delarik hezkuntzaren antropologiarentzat.
‎Heztea giza errealitate batean esku hartzea den heinean —’hezkuntza’ funtsean ‘heztea’ da, alegia, ez hainbeste ‘izen’ bat baizik eta batez ere ‘aditz’ bat—, hezitzaileak derrigorrean aztertu behar du bere jardueraren zentzua edota bere ekintzen norabidea. Horrexegatik du hezkuntzak" etikaren" beharra, ze, finean, diziplina filosofiko horren" oinarrizko zeregina" —honela Camps—" justiziaren nozioari buruzko ideiak eskaintzea eta eztabaida sustatzea" da71 Hezkuntzaren dimentsio etikoak, azken batean, jada aipatutako hezkuntzaren izaera teleologikoaren ideia ekartzen digu gogora:
‎Lehenengoak, jada aipatutakoaren haritik eta Beorleguiren hitzetan," giza naturaren berezko izaera etikoarekin" 72 du zerikusia: " Animaliarekin gertatzen ez den bezala", honela zioen jada Zubirik," gizakiaren bizitza irekia da osaeraz" 73 Gizakia izaki aske eta adimendun bat da —ez dago jaiotzez programatua— eta, horregatik, bere burua egin egin behar du eta erantzukizunez hartu behar ditu bere erabakiak. Horren haritik, hain zuzen, hitz egiten du Lopez Arangurenek" gizakiaren egiturazko izaera moralaz":
‎Horrek guztiak, jakina, ondorio zuzena du hezkuntzaren teorian eta praktikan ze, jada ikusi bezala, ezin dugu pertsonalizazio prozesuez edota sozializazio eta enkulturazio prozesuez baino hitz egin. " Hezkuntzak", Fermosoren hitzetan," une bakoitzeko zirkunstantzietara egokitu behar du bere zeregina, bai ikuspuntu historikotik bai ikuspuntu axiologikotik" 100 Zentzu honetan, beraz, ez dirudi gehiegikeria bat" hezkuntzaren perspektibismoaz" hitz egiteak, hain zuzen Ortega Gassetek berak bere" perspektibismoa" bai maila indibidualean bai maila sozialean planteatzen duen bezalaxe101.
‎Sartrek dioen bezala: " Kondenaturik gaude aske izatera" 20 Gizakiak gizaki izan nahi badu —bere buruaren jabe izan nahi badu— ezinbestean hartu behar du bere askatasunaren erantzukizuna. Horregatik dio Fermosok:
‎Pedagogiak, bestela esanda, ez du nahikoa oinarrizko" etika orokor" edota ohiko" etika profesional" batekin; aldiz, berak —erabaki konkretuak hartzen diren esparru guztietan bezalaxe— nahitaez egin behar du giza ekintzaren inguruko gogoeta sakon eta zabal bat92 Hemen kokatzen da, hain zuzen, Lowischen" erantzukizunerako etika pedagogikoa", zeinak —pertsonen arteko komunikazio zintzoa eta jarrera adeitsua sustatuz—" hiritar aske, ireki, tolerante eta erantzuleak —bai eta gizarte aske, ireki, tolerante eta erantzulea ere— osatzen lagundu nahi duen" 93 Horrekin bukatzeko, ideia bat azpimarratu baino ez dugu egingo: baldin eta hezkuntza oro antropologikoa bada eta antropologia oro etikoa bada, orduan hezkuntzak ezinbestean du zerikusia etikarekin, alegia, nahitaez kontsideratu behar du bere jardueraren zentzua.
2008
‎Horrela, Kanten filosofiak eta erromantizismoak topo egin zuten. Holderlinek, Schellingek eta Hegelek orain, bakoitzak bere modura, printzipio hori aldatu behar zuten bere proposamen filosofikoa garatzeko. Baina oinarria hor zegoen jadanik.
2010
‎Horrek dakar halako erkidegoetan berez dagoen perfektutasunik eza, erkidego horrek ezin duelako giza poztasunik eskaini, gizakiek eskatu bezala. Argiago esateko, erkidego horretako kideek ez diote elkarri laguntzen, eta gizarteak elkarlan hori behar du bere helburua erdiesteko edo irauteko. Hori dela bide, erkidego horrek erkidego perfektua behar du, zatiak osotasuna behar duen bezala.
2011
‎Legein grezierazko aditza aipatutakoan, esan aditza bezala agertu behar dugu bere itzulpenean; eta komunikazio horren unean, oraintxe aipatu dut nola esatea, eta arlo horretan, zer esaten dugun.
2012
‎Surrealistek, aldiz, artearen betiereko unea azpimarratzen dute, eta hori da beraiek beren obretan plasmatu nahi dutena. Amodioa bezala, artea ere munduan gertatzen da eta hor utzi behar ditu bere aztarnak. Mallarme edo Kafka, literaturan; Schonberg edo Messiaen, musikan; Picasso, pinturan.
2013
‎Jeremy Bentham() pentsalari utilitaristaren ustez, ahalik eta handiena den atsegina lortzea da helburu nagusia, bai norberaren bai besteen atsegina. Sartre() filosofo existentzialistak pentsatzen du norberak eraiki behar duela bere zentzua bere ekintzen bitartez. Peter Singerren arabera, zentzua da ahalegina egitea mundua leku hobea izan dadin.
‎Ez da inongoa, inondik ez dator, ez doa inora; hots, nondik eta nora doan, berak galdera dauka, eta erantzuna inon ez dago inguruan ipinita. Berak asmatu behar du bere nongotasuna bezala norakotasuna. Horregatik Naturan ez Nia ikusten du, arrotza;...
2014
‎Agian puntu hori hobeto argitu dezakegu Hollywoodeko melodrama on baten (edo txar baten) inguruan hitz eginda. Charles Vidor en Rapsodia ren funtsezko lezioa da maite dugun emakumearen maitasuna jasotzeko gizonak erakutsi behar duela bera gabe bizirauteko gai dela, nahiago duela bere misioa edo ogibidea emakumea baino. Bat bateko bi lezio daude:
2021
‎Bi libertatek elkar onartzea: horrexek izan behar luke zinezko amodioaren oinarria; maitaleetako bakoitzak norbere gisa eta beste gisa bizi behar luke bere burua: ez batek eta ez besteak ez lioke uko egingo bere transzendentziari, ez batek eta ez besteak ez luke mutilatuko bere burua; biek elkarrekin agerraraziko lituzkete munduan balio batzuk eta xede batzuk.
‎Ama baino lehen, norbanako burujabea izan behar du emakumeak, bere proiektu eta zerumuga propioekin. Bere kabuz mamitu behar du bere izatea, ez bere seme alaben bidez: desiratzekoa litzateke, haurraren hobe beharrez, ama pertsona osoa eta mutilatu gabea izatea, bere burua mamitzeko modua aurkituko lukeena lanean eta kolektibitatearekiko harremanean, haurraren bitartez tiranikoki bilatu ordez.
‎Horretarako, aukera material zehatzak eskaini behar dira. Amaren edo norbanako autonomoaren artean erabaki beharrik izan ez dezan, gizarteak hartu behar du bere gain umeen zaintza eta heziketa:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia