Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2017
‎Ez laborategikoena. Ez behintzat batarik gabeko haien nagusi maletatxodunena (gorbatadun idaztera nindoan, baina eutsi diot, gorbatadunak gizonezkoa adierazten baitu derrigorrean hala behar ez badu ere, eta ez du nahitaez hala izan behar. Susmoa dut, ordea, hala izango dela.
‎Eta kamioietan haragia baino okela, autopsiarik behar ez duena.
‎Zaku betea bezain astun eseri zen. Ez zen konturatu atean agertutako polizia asaldatuaz, ez zen konturatu inspektoreak buruaz ezetz esan ziola, haren beharrik ez zuela bezeroa gobernatzeko.
‎Ur gehiegi daramala ibaiak eta oraindik beste hiruren ur handiak jaso behar dituela Esara iritsi aurretik. Nire ustez honako honetan gaizki egin ditiagu kontuak, jaisteko inongo beharrik ez baikenuen.
‎janaria eta komuneko papera, arropak eta gorputz biluzian emateko kremak, liburuak eta bihotzeko aldizkariak, elektratresnak, kontsumo baxuko bonbilak... ahaztuta daukagu gauzak ekoiztea zein nekeza den. Okela merkearen eta garestiagoaren artean dagoen desberdintasuna zein den pentsatzen jarri beharrik ez dugu. Gura badugu merkea erosten dugu, eta ahal badugu okela ona jaten dugu.
‎Jainkoak zigortuko zaitu, bizkarrezurra okertuko zaizu... eta pentsatzen dut kontua dela lehenengo beldurrak sortzen dizkigutela, eta gero, eurek sortutako beldurren irtenbide gisa, zerua eskaintzen digutela. Esan nahi dut Josafateko zelaia dagoela sinesten ez duenak ez duela behar Jainkoaren salbaziorik, eta salbaziorik behar ez duenak ez duela zertan hura lortzeko meriturik egin.
‎Eta da arrazoia: prometatu zien itxarongo ziela ehun eta hogei urtez, ez ordea itxaron ehunez baizik, zeren ehun eta hogei urtez egin behar zituzten bekatuak edo egin behar ez zituztenak ehunez egin baitzituzten, ehunez neurria bete baitzuten. Eta nola neurria betez gero ez baitzen zer gehiago itxaronik, halatan, nola berak lehiatu baitziren bekatu egitera eta neurria betetzera, erabaki zuen Jainkoak ere haiei bizia laburtzea eta hogei urteren denbora gutxitzea eta epaitzea.
‎Zabaldu zen mezua Zalduondon zein inguruetan eta herritarrek denetik esan zuten: hori aspaldiko kontua zela eta ez zela berriro gertatuko, alde egin beharra zegoela Agurainera badaezpada, erromesak ez zirela onartu behar ez bazuten gorputza erakusten eta galdeketak egin behar zitzaizkiela nahitaez, Markos dirugilea zela eta zerbait izango zuela esku artean, eta ea zergatik berak bakarrik esaten zituen halako gauzak... eta abar.
‎Garai baten oporrak hiru hilekoak ziren, eskolaren erritmoari segituta antolatzen baitziren familiak. Gurasoek ez gintuzten udalekuetara bidaltzen, eta geuk joan beharrik ez genuen, etxean beti egoten zelako norbait haurren kargu hartzeko. Ez genuen batere denborarik galtzen oporraldia non igaroko genuen pentsatzen, urteroko toki berberetara itzultzen baikinen, udako erromesok.
2018
‎Eskolarekin, derrigorrezkotasunarekin, nota batekin lotuta doazelako? Edo euskara bera delako, euskarari buruzko pertzeptzioagatik, euskararen beharra ez dutelako, erdara badutelako komunikazio tresna nagusi. Oraindik ez diot entzun etorkin marokoarren edo bulgariarren umeari" erdara ez zait gustatzen" edo" erdara gorrotatzen dut".
‎Euskara komunikaziorako behar badugu, tresna den aldetik, beti izango dugu behar bezala olioztatuta erabiltzeko prest. Baina komunikaziorako behar ez badugu, ez dugu erabiliko eta, denboraren joanarekin, tresna guztiei gertatzen zaien bezala, herdoilak jango du.
‎Jatekoa banekien non aurkitu. Urtebete bazen gutxienez amaren beharrik ez nuela jateko. Babesa eta gidaritza, besterik ez zidan ematen.
‎Etxe huts zaharkitu batera alde egin nuen, nire zaharren aurpegi luzeak berriz ikusi beharrik ez izateko. Nazkatuta nengoen haien betiereko kexuekin, haien beranduko arduratu itxura hutsalekin eta jadanik haien jarduna gehiago entzun beharrik ez nuenez, etxeko bazterretan aurkitutako diru eta baliozko objektu guztiak eraman nituen neurekin.
2019
‎Kanpoan badut, hogei zaku berrogeita hamar librakoekin kargatutako lera. Beraz, ezer prestatu beharrik ez duzu.
‎Nahi duzuna, hori zure bizia da eta zu libre zara. Bueno, egunez behar ez bazaitut, utziko dizut lo egiten. Baina behar zaitudanean, han izango nauzu.
‎Badaki Martxelok ez dela nekea bakarrik, izu ikara baizik, inoiz sentitutako handiena, arrotza bezain ezaguna. Lehendabizikoz heriotzaren beldur bada ere, ordura arte inoiz bizitza salbatzeko korrika egin behar ez badu ere, ezaguna zaio egoera, geneetan grabaturik, behinolako sena, leku eta egoera berean baina hamar mila urte lehenago ehiztari jazarriak piztiaren batengandik ihesi izango zuen sen berbera.
‎Ezin du sinistu, baina irribarrez doa orain. Zalantza egin zuen egunsentian kranpoiak eraman ala kotxean utzi, eta ordura arte behar ez baditu ere, ezta glaziar gero eta urriagoan ere. zuhurtziak salbatu du orain. Hobe zen termoa utzi eta kranpoiak eramatea, bai.
‎Simon berriro bizitzara ekarriko zuela, jendea hilez. Stahle rekin terapia egiteari utzi zion, baina Stahlek Margitekin harremanean jarraitu zuen, nahiz eta hark Stureren terapia gainbegiratu beharrik ez zuen (Josefsson, 2015).
‎Gazteria indarrez dator, euskaldunok ez gara gaur kolonizatzaileen ogi apurrez konformatzen. Ez da garaia autonomiaz, foru hobekuntzaz edota lurralde antolamenduaz elesta egiteko; horiek bidean baztertu behar ez ditugun arren, jadanik, ez dira aski. Iraganeko formula zaharkituak dira, inolako sinesgarritasunik eskaintzen ez digutenak.
2020
‎Pisu handia hartzen dute pertsonaiek, giristinoek, errugbi jokalariek, turista landesek, xinaurri jaleek, zakurrek, arraintzariek, ihizi zaleek, etxalde itzaltsuetako auzoek, orobat behar den bezalako jendeak. Izan ere, ipuinok daude idatziak behar den bezalakoa zer den esplikatzearen beharrik ez dutenentzat.
‎Areago, gurea bezalako kultura gutxitu batentzat. Izan ere, mota guztietako laguntzaz gain eta diskriminazio positibotik aparte (ez dut nik esango euskaraz egiten denak haien beharrik ez duenik...), eskubideaz ari garelarik bistan da jabego intelektualaren aurkako jarrerak kultur onuraren ezeztapena dakarrela eta, harekin batera, ez da ari balizko pribilegio baten aurka jotzen, mendeetan zehar kultur langileek eskuraturiko nazioarteko zuzenbidearen kontra baizik.
‎Ez zen beharrezkoa, jendeak alde egin zuelako jada korridoreetatik eta orgatxoak bultzatu eta betetzeari utzi ziolako. Egungo distribuzio guneak industria nabeak ziren, publikoarentzat sarrerarik ez zeukatenak, langile gutxi batzuentzako aparkalekua besterik behar ez zutenak, eta zeinetan linealak sabairaino iristen ziren, produktuak ez zirelako bezeroaren eskura egon behar, zentroko ordenagailura iristen ziren eskariak prestatzen zituzten erroboten eskura baizik.
‎Gure adineko protagonistarik ez dago, baina edozein ekoizpenetan adineko sekundarioren bat beharrezkoa da, protagonisten gatazkei ile urdinak dakarren argitasuna eta lasaitasuna, edo denetarik bueltan egotearen kontrapuntu komikoa, ekartzeko. Ez naiz The Hillsera etorri erretiratua nagoelako eta egunero lanera joan behar ez dudalako. Bakarrik bizitzeari uztearen eta nire adineko gayekin batera bizitzearen ideiak erakarri ninduen.
‎Errealitatea, ordea, nik uste eta nahi baino gordinagoa omen da beti, batez ere ni bezalako ama konbertitu baten semearentzat fede bakarra aldarrikatu eta onartzen duen erresuma atzeratu eta txit jerarkiko fanatiko batean. Errealitateak leotz honetaraino ekarri nau nire etsaiek mendeku gisa erabili gura dituzten salaketa batzuei aurre egiteko, inola ere ezeztatu behar ez nituzkeenak nire burutapenaren arabera gizakumeak libre eta ahal den moduan ere ikasiak edo gutxienez buruargiagoak izango ziren nire ametsetako gizarte batean bene benetan bizi banintz, non nork bere fedeari nahi bezala eusteko eskubide osoa izango lukeen.
‎Gauzak zuritzeko asmoz haren anaia bat hartu dute etxaldean lan egiteko, baina erabat astakirtena izan behar du. Eta hori, horrelako gastuak ordaintzeko ezinetan dabiltzala, eta gainera Dunlapen anaia ezertarako behar ez dutela.
‎Hori guztia entzunda batek pentsa dezake bikote itxi eta estua ginela, besteen beharrik ez genuela edo lagun gutxi gelditzen zitzaigula; baina ez zen hori, ezta pentsatu ere! Martinek han eta hemen argazkiak ateratzen jarraitzen zuen, haren izena gero eta ezagunagoa zen kazetaritzan, batzuen iritziz artista handia ere kontsidera zitekeen beraren argazkiei zerbait ezberdina zerielako.
‎Eta dena egiterik ez badu, horrek ez dakar ezinbestean, zerbait oker egin behar duenik. Ez dut zertan ibili behar eskariak aurkezten Gobernadore edo Legebiltzarrari, ez, behintzat, hauek niri eskariak aurkezteko beharrik ez duten bitartean. Nire eskaerei entzungor egiten badiete, zer egin dezaket orduan?
‎Etsipenak ez zion Kaeweri Kokuaren nahigabea ikusten uzten. Kokuak bakar bakarrik uzten zuelako mina izkutuan edukitzeko irribarraren beharrik ez baitzuen. Behin batean, negar ito bat entzun zuen Kaewek, eta negarra zetorren tokira agertuz, Kokua ikusi zuen, kopeta mendi parteko behatokiaren mosaikoaren kontra zuela, negarrez, azken itxaropena galdu duenak negar egiten duen eran.
‎Horixe zan, eta berealatik konturatu zan, behin ere aitortu behar ez zuena. Ba zekien.
‎Pierre' k ehun burutazio izan zituen xegundu batean, ehunak alkarren ukatzaille. Hitz gozo haiek entzunda, giroa ondurik zegoela igarri zuen, eta aukera bikain hura galdu behar ez zuela; baiñan, aurrera jotzeko eta aurrera ez jotzeko asmoek, habailla izugarrian alkarri jarraiki, ozilazioa huts bihurtu ziran, eta Pierre' k ezin bide zezakean kinkatik aurrera egin.
‎partida galdu duten guziek egia ziaten; partida irabazi duten guziak, aldiz, oker zeuden, eta oker zeudelako hain zuzen irabazi ditek. Garaitu behar zutenak, menperaturik eta mespretxaturik hiltzen dituk Kondairan; eta garaitu behar ez zutenek, garaitzen. Kondairaren hildoa Gaitzaren hildoa duk, ez Egiarena.
‎Zoaz eta irakur iezazkiozu. Eta ni ikustera etorri beharrik ez duzu. Ez nago ongi ongi, eta baliteke bisitaren bat egitera joatea ere.
2021
‎Ezin da bestelakoa izan, bertan aspaldian jazo zena, zitzaiguna nire neba eta bioi, gogorregia izan zen behin gertatu eta betiko ahazteko bezala. Aurpegiratuko dit lehenago kontatu ez izana, eskubide osoaz gainera, eta orduan bai, orduan leloari eutsi behar izango diot, biok garen bezalakoak izanda gure iraganeko gauza atsekabetsuak elkarri ez kontatzea hitzeman behar ez genuelakoan nengoela. Aitzakia ikaragarri makala da, aitzakiak ez du nondik hartzerik, berak behintzat ez dit inondik hartuko, arinegia, errazegia, ergelegia baita.
‎Eta, handia izanez gero, artzanora alemana. Txikiek jateko gutxi behar dutelako edo, leku zabalik behar ez dutelako edo. Edo beste zakur handiek jabea izaten dutelako ote da?
‎Felixek langile berria agertu arte egon behar zuen lanean. Bitartean, bikote bat eta lagun talde txiki bat izan ezik, beste bezerorik agertu ez zenez eta zeudenek ezer gehiago behar ez zutenez, lagunak lasaitasun ederrean izan ziren barraren bi aldeetan kafea hartzen. Konturatu gabe, Manuren lan berriaz aritu ziren mintzatzen.
‎Kasua berezia zen eta hasieratik bazekiten ikerketan sartzea eta aurreratzea kostatuko zitzaiela. Ikertzaileak, handik aurrera beste kasuez kezkatu behar ez zutenez gehiago zentratuko ziren kasu horretan. Pepik komentatu zuen azken aldian ez zela margo gehiagorik agertu, agian gaizkileek, ikerketak egiten ari zirela susmatzeagatik.
behar ez baduzu ere.
‎bizitzeko maitasuna besterik behar ez zuena.
‎Badirudi aho zabalagorik, atsekabetuagorik, eta ezin sinisturik nik esan berri diodanaren erruz. Beharbada pankartaren esanahia jakiteko inolako beharrik ez baitzuen, berak lehenago aitortuta euskaraz hitz bat ere ez jakin arren. Ezin argiago dago edonork erretratuetan azaltzen direnen erakunde armatuaren aldeko laudorioa ala zuribidea ondo baino hobeto asma lezakeela.
‎Ezin ezetz esan guztiz konbentziturik utzi ninduen argudio horren erruz. Hortaz, eta betidanik lanorduz kanpoko bisitaldiak biziro gaitzetsi edo gorrotatu arren, langileok inola ere onartu behar ez dugun gehiegikeria bat den aldetik, horra hor orain dela gutxi arte izan nintzen borrokalari suharraren azkeneko zantzuetan murritzena, ordubete baino gehiago kale ainube honetan zeharo gogait eginda eta dardaraz zein esperoan naukan bezero ezezagun eta lotsagabekoari esker, normalean odolestutzen hasi aurretik jasan dezakedana baino geroago.
2022
‎Bere lagunak jarraitzeko Instagramen egin zuen sarreretako baten ondorioz izan zen. Gertatu behar ez zuen gauza bat izan zen, baina gertatu zen. Ainhizek partekatutako testu luzea ikusi zuen.
‎Udako gau beroa zen, egun sutsu horietako bat, eta ilargia konkistatzeko esaldien artean, eta malutetan bizitza eztia eskaintzetan, betiko maitasunaren zinaren esaldi artean, eta hainbeste gauza eder esaten direnean, hegaztiak xarameletan bezala, pertsonak bezala, gainkatzeko gorteatzean, bizitza osoan gogoratuko zuenari atea zabaldu zion. Baina grinaz beteriko gau gaztea izan zena, izan behar ez zuen pertsonarekin gertatu zitzaion, haren geroztik inondik inora ez bait zuen aukerarik izan berarekin maitasuna egin zuen mutila berriro ikusteko.
‎Hiltzaileak denbora asko izango zuen dena arakatzeko eta bilatzen zegoena aurkitzeko; aurkitu badu, noski. Gerta liteke ere ehunzango hiltzea aurrerantzean bere beharrik ez zuelako. Jakina da gauza horietan ibiltzen direnentzat bizitzak jalapeño batek baino gutxiago balio izatea.
‎Va armado, a la chingada con él!". Ez zuen halako aholkurik behar, behar ez zuenez, lankideren bat baino gehiago zituen galduak lehen ere, azkar ez mugitzeagatik.
‎" Garrasi egin nuen. Egin behar ez nuen guztia egin nuen; ostiko egin nion izakiari ihes egin ordez, eta berehala kizkurtu zitzaidan orkatilan. Orduan borroka egin genuen.
‎Gizon gehienek bakarrik gogorkeriaz jokatzen dute. Horrek ez du esan nahi jendeak samur eta atsegin jokatu behar ez duenik. Kixmik ere lagun hurkoa maitatzeko eta laguntzeko esaten zuen.
‎Guk ez dugu Baskoniarekin kontatu gabe hitzarmenik egingo, Granadan muga egiten duen erresuma edo taifa batekin; urrunekoekin egiteko ez genuke arazorik izan behar. Deniako erresumarekin edo Moronekin bakea egiteko edo laguntza baterako ez genizueke baimenik eskatu, zuek kataluniako frankoekin egiteko behar ez duzuen bezala.
‎Berriro denboraz jakin zutenez, Antso Gartzesi zalduneria eskatu zioten. Honek Zaragozatik Ebro aldean beste erasorik izango ez zela jakitean bizkarrak zaindu behar ez zituenez, oinezkoekin eta zaldun batzuekin herriak baketzeko nahikoa zelakoan, Antsok laurehun zaldunen buru lehengusu txikia bidali zion Azenariri eta ez Semeno, Naiaran zegoen beste armada-burua.
‎Kondeak ez dit jakinarazi. Ez zaitugu hemen nahi, behar ez zaitugulako.
‎Gure zaharrak, Eulogiok, beste gizon zahar batek trago batera gonbidatzea lortu zuen arren, Atanasek, guardiako aingerua hark gehiago ez hartzera lerratu zuen eta, gainera, niri pasa zidan garagardo bat. Eguerdian ez nuen pisura joateko beharrik, behingoz bazkaririk prestatu behar ez nuelako.
‎Andorratar ez denak urte luzez bertan bizi behar du andorratar bilakatu eta eskubide politikoak lortzeko eta katalana ikasi beharra dauka. Andorran bizi arren andorratar bilakatu beharrik ez duzu, baina andorratar izan gabe eskubide politikorik ez duzu izango.
2023
‎1524ko urtarrilaren 19an gutun bat idatzi zion Luterok Lambert Thorn i, Holandan erail zuten fraile agustindarrari. Esaten zuen Kristoren eskuetan zegoela eta bere sostengu beharrik ez zuela. Gatibuan egonda agintzen zuela, bortxa jasanda gailentzen zela.
‎Lutero eta Tetzel en arteko eztabaida ez zitzaion gehiegi interesatzen, fraide arteko eztabaida iruditzen baitzitzaion. Hutten ek esaten zuen Erromaren beharrik ez zutela, Alemanian bazituztelako primatuak eta gotzainak. Ulrich von Hutten ek Luterori esan zion tinko eusteko, baina kontuz ibiltzeko etsaiekin; armen beharraz hitz egin zion.
‎Vincenti asko gustatu zitzaion hasieran ospitala; toki lasaia zen eta bizi izandako beste tokietako tentaziorik ez zeukan Sain Paulen; diruaz arduratu beharrik ez zuen; jendea oso abegitsua iruditu zitzaion eta elkar babesten zuten; jende aurrean koadroak margotu zitzakeen, inor berarekin sartu gabe; bera margotzen ari zen bitartean, ondoan beste batzuk petankan jokatzen ari zitezkeen. Ospitalean bi gela zituen Vincentek, lorategira begira zegoen logela eta labore eremuetara begira zegoen pintura gela; Vincenten mugimendurako askatasuna mugatu egiten zuen Peyron doktoreak hasieran:
‎1882ko uztailaren 15 (215) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion, ospitaletik irtetean, Vincenten etxera joan zirela bizitzera Sien eta haurra; Sienek neguan ez bezalako espresioa zuela: begirada lasaia zuela eta zoriontasuna ageri zela haren aurpegian; ospitala utzi aurretik sendagileak azalpen zehatzak eman zizkiola osasuna zaintzeko egin behar zuenaz eta egin behar ez zuenaz; aholuak hauek izan zirela: gizon batekin egon; kanpoan ibili et aire freskoa hartu; dieta bat eraman; uraz eta alkoholaz garbitu; urduri jartzen zuten emozioak ekidin; ez egin lan gogorrik (harrikoa egin eta abar).
‎Arlesen ere osasun arazoekin jarraitzen zuen oraindik Vincentek. 1888ko apirilaren 9an (474) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Arlesko aireak mesede egiten ziola, brandy basokada batek mozkortu egiten zuela eta lehen adina estimulatzaile beharrik ez zuela bere odola zirkularazteko; urdaila oso ahula zuela Arlesera etorri zenetik, baina aurrerapen handia egitea espero zuela; une horretan aranondo batzuk margotzen ari zela, zuri horiztak, milaka adar beltzekin; bezperan beste zezenketa bat ikusi zuela eta bost gizon ibili zirela zezenarekin jolasean, gezi eta dibisekin (eskarapelekin); zezenzaleak odol hotza zuela, urdinez eta urre kolorez ... Egun batzuetan gaizki xamar sentitzen zela, baina hori aurreko neguaren erreakzioa izango zela eta ez zuela kezkatzen.
‎Aitzakia handiaren beharrik ez zuen Vincentek familiartekoak ikustera joateko. 1876ko urrian gurasoek idatzi zioten Vincenti Theo osasunez oso larri zegoela esanez.
‎Oraintxe bertan agertuko zaizkit pantailan datozen igande, astelehen eta astearterako Bilbotik Las Palmasera dauden hegalaldi guztiak adierazi diot neskari laguna bere anaia txikia duela susmatu orduko. Susmoak behintzat dezente lasaitzen nau honezkero badakidalako neskarekin baino lehiatu behar ez dudala gure hegalaldi programak eskainiko dizkigun prezio eskandalagarriak nola edo hala saltzeko eta batik bat zuritzeko.
‎Azken asteetan etenik gabe ari zen gainera filma ikustera joan behar zutela esan eta esan, kristoren alamena ematen. Izugarria behar zuela Holokaustoak, brutala, adierazten zuen serio demonio, bere begi berde irten miopeak zabal zabal eginik; inola ere galdu behar ez zutena. Bazirudien filmak Oknostiara etortzeko falta zituen egunak eta ia orduak ere zenbatzen ziharduela.
‎Baina maitatzen dituzun modu berean etxe barne eraitsi hura betirako uzteko behar eta gogo bizia duzu. Zure barneko hautsak harrotu izanagatik, sekula zapaldu behar ez zenuen gunean jausi zaren irudipena duzu. Neguko barbakoa bezala barren barrenetik txondortua, errauts bilakatua.
‎Vadim erdi pixpatuta etortzen zen fabrikara eta inoiz zokoren batean topatu nuen petakari arima ere xurgatzen. Beharrik ez nuen arren, handik eta hemendik ibili nituen. Eta behin Donibane Pasaiako jatetxe hartan, kopletan txantxetan ea kanturen bat bazekien galdegin eta ezustean errusiar kantu zahar ospel zoragarriak erituz kantatu zituenean ia kra egin nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia