Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 107

2001
‎Hainbeste aldiz desiratutako odol putzuak; gorputz hilak eskatzen dizkio buruak. Zahartzaroak gaztetasuna hil beharra dauka eta horren aurrean bere bere buruko igarobide ilunetan murgiltzen da berriz, kontzientziaren izara zuriak akorduaren txokoren batean tolesturik utziz. Tolesturik utziz.
‎–Begira, badut lagun bat, aktorea, egunotan antzezlana estreinatzekotan dabilena," Purpurazko musuak". Kontua da, eszenatokirako oihal batzuk josi beharra daukatela eta lana astebetean egingo dien norbaiten bila dabiltzala.
2002
‎Bigarren zatirako, beraz, gauzak inoiz baino hobeto jarri zitzaizkion Azpeitiko taldeari. Plaza Berrik arriskatu beharra zeukan eta, hain zuzen ere, azken 25 minutu hauetan etorri zen Jostaldiren erakustaldia. Azpeitiarrek beste bost gol egin zituzten eta herriko kiroldegira bertaratu zirenak (gehienak azkoitiarrak) aho zabalik uzteko moduko jokoa egin zutela esan daiteke.
2004
‎–Jabalyara joan beharra daukat eta informazio apur batez jabetu nahi nuke; horregatik hartu dut mapa.
‎Gazteari zuzendu nintzaion. Gauzak neure kontura jakiten hasi beharra neukan eta berau izango zela egokiena pentsatu nuen nire galderei erantzuteko eta horien arabera niri zegokidan zerbaitetaz jabetzen hasteko.
2007
‎Oporretan etortzen da gurasoengana: " Orain gabonetan etorriko da, baina eguberritan lana egin beharra dauka eta ez dakit noiz etorriko den".
‎Gidariak, beldurrak, Migeli begiratzen zion. Turistarik eramateko taxista izan beharra zeukan eta, izan ezean, sasia bezala endredatzen ahal zitzaion goiz hura.
‎Erabateko identifikazioa eskatzen zitzaion aktoreari Mendebaldean; bere buruarekin ahantzi eta paperean sartu beharra zeukan eta, obraren sarean harrapaturik, berez sortu behar zitzaion irri eta negar egiteko gogoa. Hagitz bertzelakoa zen Mei Lang Fangek egiten zuen lana:
2008
‎Estatu batek ezin du periodiko bat itxi, horrek sortzen duen kalte guztiarekin, eta handik zazpi urtera hanka sartu zuela onartu. Estatuak bere ekintza justifikatu beharra dauka eta horretan ari da. Esan bezala, bultzada politiko batek abiatu zuen hau guztia, eta iruditzen zait beste bultzada politiko batek soilik gelditu ahal izango duela zentzugabekeri hau eta herri honetan gertatzen ari diren beste hainbat.•
‎Lutxanako portua izan zen Bilbok lehenengo bereganatu zuena. Hiriburuak ere industriaren eskaerei erantzun beharra zeukan eta hainbat inguru bereganatu zituen, baina 80ko hamarkadatik hona Erandio udalerri independentea da
‎Era berean, esperientzia eta lasaitasun handiagoa dut. Hobetu beharra daukat eta hobetuko dudala uste dut.
2009
‎Informazioaren atala hobetu beharra daukate eta konparatzeko taula
‎Presiopean jokatuko du. Zaragozak irabazi beharra dauka eta guk aprobetxatu egin behar dugu. Markagailuan aurrera hartzen badugu zama handia izango da eurentzat.
‎–Gerran gertatutakoaz hitz egin beharra dauka eta zu zara hori lortu dezakezun bakarra, osagileak mahai gainean batuta zituen eskuak askatu eta berriro batu zituen, hori eztabaidaezina balitz bezala.
‎Bestalde, lan eskaintza bat ere landuko dute udal agintariek gaur arratsaldean: ehorzleen lan poltsa osatu beharra daukate eta hautaketa prozesurako oinarriak onartu dituzte. Horrekin batera, bake epailearen ordezkoa aukeratzeko prozesura hastea ere erabakiko dute.
‎Bakarren batek esan dezake Iurbentiaren aurka erabakigarria izatea erraza dela, baina ACB ligan ez daude talde asko defentsan bizkaitarrek adinako lan txukuna egiten dutenak. Jakina, taldeak Rakocevicen beharra eduki eta agertu ez den partidak ere badaude.
‎Eta kamioien zaratak? Eta enpresa guzti horiek kanporatutako kutsadura?........... Horrelako azpiegitura bat egin behar digutenean, guk urdiaindar bezala, guzti honetan pentsatu beharra daukagu eta ez bakarrik honek ekarri lukeen diru iturrian. Nik behintzat, urdiaindar gazte bat naizen heinean, ez dut nire etorkizuna lehen aipatutako Urdiain horretan ikusi nahi.Ez al da hobe Urdiainen neurriko poligono batengatik lan egitea eta gobernuak jarri nahi digun MAKROpoligono ez logiko horri ezetz esatea?
‎Pentsamendu abertzale eta ezkertiarrak dira estatu espainiarrak Euskal Herriarentzat diseinaturik duen ereduan sartzen ez direnak. Bazterketak amaitu beharra dauka eta komenigarria litzateke berandu baino lehen lan horretan jartzea.
‎Utz dezagun, Bilbo inguruan asko ibili beharra daukat eta. Kar kar...
‎" Sardini, belli sardini"; hango aire osasuntsua sartuko zitzaion biriketan; beranduxeago, eguzkipean jostatuko zen. Hantxe gelditu beharra zeukan eta emakume hari dirua atera. Orain larriturik, orain sumindurik, orain esperantzaz beterik, hala begiratzen zien, txandaka, hormei, altzariei eta andre jeneralaren aurpegiari.
2010
‎" Komeni zaielako, bizio horiek hartu dituztelako, lana azkarrago ateratzeko edota batzuetan beharrak berak eskatuta: adibidez, soldatzeko robotean dena automatizatuta dago, baina zenbait operazio konplikatutan langileak barrura sartu beharra dauka eta sartzeko ateko pultsadorea baliogabetzen du, lanak berak eskatuta. Bestetan ez dago ondo definitua nola egin behar den lana, edota denok onartzen dugu hori dela egiteko modu bakarra…".
‎CAFen bezala, dena den, mantentze lanetan daudenentzat segurtasuna ez da bera, makina modernoak izanagatik: langilea sartu ezin daitekeen lekuetara sartu beharra daukate eta susto bat baino gehiago hartu dute.
‎Sevillak eta Mallorcak laugarren postua eskuratu nahi zuten. Mallorcak irabazi beharra zeukan eta Sevillak galtzea edo berdintzea. Mallorcak 2 irabazi zion Espanyoli sofrikariorik gabe.
‎Ukrainarrek 2 irabazi zioten Sporting Bragari. Bragakoek bazuten aukerarik multzoko bigarren moduan hurrengo fasera sailkatzeko, baina horretarako irabazi beharra zeukan eta Arsenalek ez irabaztea. Portugaldarrek Europa Leaguea jokatuko dute.
‎NEDA. Ez, ez? irten beharra daukat eta neuk egingo ditut. Zu egon lasai, hartu kafea eta ez kezkatu.
‎ABEL. Etzen nire asmoa zu mintzea. Baina nik ere pentsatzen dudana esan beharra daukat eta enato bat hartu duzuen bidearekin.
‎Virginia Bai, zeren urte konplikatua izan dut, batetik lesioak bestetik istripua.. azkenean ezin izan dut nahi nuen guztia egin. Beraz, aste hauetan gogor eman diot bizikletari, Egia esateko maila polita lortu dut eta orain horri eutsi beharra daukat eta hobetu ahal badut, primeran!!!
‎Eztarritik behera joan ordez, ahoan gora joan zitzaidan gelditzen zitzaidan ardo zuri hondarra eta mantela pixka bat zikindu nuen, hartu nuen izuaren eraginez. Lagun onei ematen zaien konfiantza handia izan daiteke, baina Juana Marik egin zidana traiziotik hurbil zegoen, horrelakoetara batek prestatuta joan beharra daukalako eta ez dut galtzontzilo garbiengatik esaten, hain zuzen. Teresa gugana zetorren, irribarrez.
‎Mikel Ormazabalek elkarrizketaren oinarria elkarrenganako errespetua dela adierazi nahi izan dio Bakunini. Historiari buruz anarkista batek edo bera bezalako sozialdemokrata batek interpretazio desberdinak izatea ulergarria bada ere, organozaleen taldeak irainik ez zuela merezi gogorarazi dio, beraz, hurrengoan herriko eragile garrantzitsuenetakoak direnei herriko xeme bezalako hitz barregarriekin ez deitzeko eskatu beharra daukala eta, bide batez, Eneritz Lasari eskatu dio oposizioko kideekin berarekin bezain zorrotz joka dezala matxismo linguistikoa salatzeko orduan, berari herriko alabak ahaztea kritikatu ez diolako. Bakunin jaunari kontzertuetara azaltzeko gonbitea eginez bukatu du, horrela argumenturik izango duelako kritika konstruktiboa egiteko, praktikatu ohi duen jokaera nihilista obsoletoaren ordez.
‎Eta erantsi ere bai agudo: " Hik etzak behin ere denetik euki, bestela ez dek beharrik eukiko eta, orduan galdu haiz, lagunik ere ez dek izango".
‎Bulegora erretiratu naiz, rantxoko kontabilitatea gaurkotu beharra neukalako eta bakarrik egotearren. Ez dut ia lanik egin, eta Iruainen egoten nintzen garaietatik sentitu gabekoa sentitu dut:
‎Ondo egongo ote da nire txikitxoa ala atzo baino okerrago? Terrazara irtenda nengoen telefonoz hitz egiteko eta logelara bueltatu nintzenean Irantzu lozorroan ikusi nuen, berehala sentituz alabaren ohe aldamenean egon beharra neukala eta momentu hartan niretzat munduan ez zela beste tokirik egoteko.
‎Loak hartuta zihoan neskatila eta ezinegonak hustuta neu, ez bainuen eserlekuan kabitzen. Mugitu beharra neukan eta patuari eskatu nion zerbait egin zezala nire alde.
‎Eugenia madrildarra seduzitzeko balio izan ziola ikusirik –edo sinetsirik–, protagonista saiatzen zen bere testu erotiko laburra berreskuratzen. Horretarako, Eugeniarengana jo beharra zeukan eta honek gizon euskaldunaren benetako helburua zein zen pixkanaka susmaturik, testua erabiltzen zuen xantaia egin eta bere ohera berriro erakartzeko. Paraleloki, autoreak Rosetti margolari ingeles prerrafaelitak izandako bere testu zenbaitekiko obsesioaz xehetasunak tartekatzen zituen, protagonista eta Victoriaren arteko harremanaren ardatz bihurtuz.
‎Autoestimua lurpean neukan eta halako ahalegin zoro bat izan zen Luciarekikoa, desesperazioak eragina. Itsusia da hitz horiekin esatea, baina zerbait harrapatu beharra neukan eta laster, zulotik ateratzeko. Bada, onetsi egin zuen izter gaineko nire esku hori eta elkarrekin irteten hasi ginen.
‎Pixka bat sorpresaz harrapatu baninduen ere, pozik onartu nuen berarekin eta hirugarren idazle batekin batera egunkari bateko zutabea konpartitzeko aukera. Idazleak nekez irabazitako estatusa eta izena defendatu beharra dauzka eta ibilbide luzeagoko idazle bat merezi nuela alboan ere bururatu zitzaidan une batez, ezin nindutela nahasi dena frogatzeke zeukan hasiberri batekin, alegia. Banintzen nor gure letren mundutxoan, bestalde, Katxalyn bazterrarazi eta kalibre handiagoko idazle bat exijitzeko zutabearena aipatu zidan kazetariari.
2011
‎Normalean azkar egiten dute», esan zuen Joaquin Caparrosek. Athleticek aurrera egin beharra dauka eta. Besteak beste, ligan gauza asko dituelako egiteko.
‎Aurkituko dut lanen bat. Orain, Arraldetik irten beharra daukat eta toki bat behar dut nonbait. Enaiz bikote izateko eskatzen ari.
‎LUKAS. (disimulatu beharra dauka eta ondoan daukan kafeontzia hartzen du eskuan, eta hura seinalatuz:) Kafe bat hartzera etorri naiz?
‎2008an, behar baino diru gehiago jaso genuen eta berdin gertatu zen 2009 eta 2010ean ere. Orain, diru hori itzuli beharra daukagu eta horrek egoera ekonomiko estuan jarri du Udala. Diru sarrerak txikiak izanik, gastuak murriztea da helburu nagusiena.
‎Kontzentrazioari eustea kostatzen zitzaion eta txolarre bat kartoizko kutxa batean bezain artega zegoen. Itolarria arindu beharra zeukan eta sendabelarra zein zen bazekien.
‎Elkarrizketa franko izan genuen biok eta nolabait ere haren informatzaile bihurtu nintzen (Don Emilioren ikuspegi eta historiak berarekin partekatuz, esate baterako). Oriolen gonbidapenari erantzun beharra neukan eta, hala, artikulu bat elkarlanean idaztea proposatu nion Miltoni, gero nik Biltzarrean irakurtzeko. Ados agertu zen eta" Basque Nationalism" izenburua eman genion.
2012
‎Orain psikologoek mila proba egingo dizkiote eta eurek esango digute zer egin behar den eta zer ez. Baina zentrora joan beharra daukazu eta berarekin zaudela esan. Gaizki pasatzen egongo da, oraindik ume bat baino ez da eta seguru beldur dela. Pablo begiradari eusten aritu zen Uxuek hitz egin bitartean, baina bukatu zuenean eskua askatu, zutik jarri eta gelatik ibiltzen hasi zen, eskuak patriketan eta burumakur.
‎Horren guztiaren arrazoia da familiak ere zainketa psikologikoa behar duela mota horretako gaixotasunen diagnostikoaren aurrean. Batez ere gaixoak, baina, baita ere, haren hurbilekoek egokitu beharra daukate eta, neurri batean, gaixotasunaren eta horren tratamenduaren ondorio diren aldaketen arabera bizitza berreraiki behar dute. Aliziak egokitzapen mekanismoak landu ditu gaixo kroniko batekin sortuko diren zailtasunei eta sufrimenduari aurre egiteko.
2013
‎Gainditu ezin diren mugak badirelako. Trantsizioa egin beharra daukagu eta oraintxe.
‎J.A. Oso interesgarria dirudien arren, normalean proiektuek lekukotasunaren beharra daukate eta ezin inportatu daitezke era zuzenean. Halere, ziur asko ikasi daitekeela esperientzia horretatik.
‎Aste honetako atsedena ondo etorri al zaio taldeari? “Behin txapelketa martxan hasi eta gero, atsedenaldiak ez dira gustuko izaten baina gure kasuan Lander Lasak min hartu zuenez azken jardunaldian berau berreskuratzeko balio izan digu eta partidua lehiatzeko moduan izatea espero dugu. Horrez gain taldeak lanean jarraitu beharra dauka eta nahiz eta atsedenaldia izan, lagun arteko bat jolastu genuen larunbatean lehiaketak eskatzen duen erritmoa ez galtzeko.”
‎San Ignacio, gune nagusia; San Francisco de Borja; San Joaqum; San Sabas; San Atanasio; Santa Monica; Santa Marta; Santa Ninfa; Santa Luda. Natiboak ez dira denbora guztian herri horietan bizi, nahitaez janari bila joan beharra daukate eta. Baina, Jaungoikoari eskerrak, ezer ez da falta benetako herriak izateko, beren pelegrinazio eta joan etorrietan ere herri bizimoduari dagozkion guztiak betetzen dituzte eta".
‎Aurtengo auzolaneko gertakariak iazkoaren jarraipena gertatu dira hein handi batean. laz, Txurdanetik, etxean gizonik ez izaki eta, alarguna etorri zen auzolanera, Xalene. Lardunbaitatik, berriz, anai nagusia ordezkatzera Tzurdio etorri zen arrats beranduan; anaia zaharrak ardiak jeztera joan beharra zeukala eta hamahirugarren urtera doan mutiko gorria besterik ez bazen ere oraindik, ilunabarreko eta gau leheneko lan arinxeagoa egin zuelakoan bidali zuten; esku bat lanegun erdian botatzeko edo, alegia. Baina Tzurdio, egiazki, auzolanera etortzeko irrikatzen zebilen aspaldiskoan.
‎Zin degizuet, zin degizuet, zin degizuet errepikatu du Don Jakuek. Badakit arras zaila behar duela zuentzat orain dela hogei urte baino gehiagoko gaiztakeria barkatzea, baina hildakoaren eskaria bete beharra daukat eta barkazioa eskatzen dizuet.
‎—Hona, ordea, nola gu hemen lanean harrapatu gaituzuen Erramu igandean edo aste santuko egunen batean edo ez dakit ospatu beharreko zer jai demontre egunean jarraitu du itzainak, kezka larriaren itxura adieraziz. Nagusiak agintzen digu eguraldi txarreko lanegunetan galdutakoa jaiegunetan kitatu beharra daukagula eta hemendik ia inoiz ez denez gero inor igarotzen lan egin behar izaten dugu eguraldi ona dagoen guztian, asteraun izan edo jaiegun izan.
‎Pentsatu beharra daukat eta nire emaztearekin hitz egin.
2014
‎Norberaren gaitasuna nahiz ingurukoena. – Matematikaz euskaraz jardun beharra daukate eta hori ezin hobeto egiten dute; baina harreman eta sentipenen inguruan ez daukatela gaitasun bera kontatzen dute batzuek. Ama hizkuntza gisa euskara identifikatzen dutenen artean, berriz, gaitasun osoa daukatela diote gaia dena delakoa izanda ere.
‎12:00: 00 bitartean, kaxkoan.Urriak 25tik aurrera, Lizardi ere eman ahal izango da izena.5 € PARTE HARTZEAREN TRUKE. Ahal den neurrian, bai. Gure Esku Dago dinamika herritarra izaki, egiten ditugun ekimenak autofinantziatu beharra daukagu eta zentzu horretan, Mosaiko Erraldoia egiteko erabiliko dugun materialaren gastua norberak ordaintzeko ahalegina egin nahi genuke. Ekimen honek, noski, bestelako gastuak ere izango ditu, eta beraz, norberak jarritako 5 €ekin ez dugu ekimen guztia finantzatzea lortuko, baina bai zati bat behintzat.Esan gabe doa, inork 5 € horiek ordaindu balitu, dela hori parte hartzeko muga bat izan.EDONORK HARTU DEZAKE PARTE MOSAIKOAN. Batzuek uste dutenaren kontra, Mosaikoan parte hartzeak ez digu dantzan egin beharra ekarriko.
2015
‎Errepidea zuzena zen laurogei metro inguru, eta bihurgunea baino lehen auto biak aurreratzeko astia ematen ziola erabaki zuen. Eguzki hotza, zorua lehor, ahalegindu beharra zeukan eta halaxe egin zuen. Baina aurreko autoek ere abiadura azkartu zuten errepide zuzena ikustean, eta ezin izan zituen aurreratu bihurgunea baino lehen.
‎Egunero joaten zen Rita bere amaren etxera, Vladimirren gorabeherak ikustera. Eskolara ere laguntzen zuen beti, eta noiznahi esaten zidan barkatzeko baina afaltzeko bakarrik, berak semearengana joan beharra zeukala eta. Hala ibiltzea baino hobe zela edozer esan nion nik azkenean, eta gurekin jarri zen bizitzen Vladimir, Ritaren urtebetetze egunean bertan, martxoaren 23an.
‎Idazteko taxuak, tankerak, loturak, itzalak, apaingarriak, letren eroriak... nabarmen salatzen zaituzte. Horrela, bada, beste irtenbide bat topatu beharra daukazu eta, lehenengo eta behin, jasota daukazun guztia gogoratzeko ahaleginak egin.
‎Ostaizkak azaldu zionez, etxea erosteko kreditua hartzean kuota altu bat onartu zuten ordaindu ahal izango zutelakoan, baina etxeak obrak behar izan zituen, etxeko jakiak berriz oso merke saldu beharra zeukaten eta, batez ere udan, Markelek ez zuen izaten nahi beste lanik. Gauzak pilatuz joan ziren.
‎Ate guztiak jo ondoren egoera halakoa zela onartu behar izan zuen Markelek. Galdu egin zuen, makurtu beharra zeukan eta makurtuta ezin zion Ostaizkari begietara begiratu, behetik gora ez bazen. Eta hori onartzeko ez zegoen prest.
‎Guztiarekin, ezin zaio ezer esan. Bere adinean zerbait egin beharra dauka eta modelismoa ez da irtenbide txarra horretarako. Buru bizkortasunari eta oreka psikikoari eusten laguntzen dio.
‎Langileen defentsa ez da lan hitzarmenekin amaitzen, esango zuen Elorrietak: 179" politika ekonomikoan eta politika sozialean ere konprometitu beharra daukagu eta gure aldarrikapenak plazaratu".
‎Inguruko egoera oro har ezegonkorra den arren, badugu euskaldunok ziurgabetasun erantsi bat. Eta esango duzu, igoal, ‘honek ere ideiarik ezkorrenak hartu behar’ Bada, ez naiz horiekin bakarrik geratu, ez, baina banago arduratuta; esan berri dudan moduan, guk ere globoak ilusioz puzten jarraitu beharra baitaukagu eta inguruak ez baitigu larregi laguntzen horretan. EKTko azkeneko saioetan, esaterako (aurretik ere entzun izan ditugu antzekoak), lau hizlaritik bik (gizonezko helduak eurak) bota zizkiguten zenbait gezi:
2016
‎Erakundeak 1965eko uztailean IV. Biltzarra egin zuen aberriaren barnean, eta han erabaki zuen 1962ko deklarazioan alde sozialari zegokion atala bertan behera uztea. Klandestinitate aski hertsian mugitu beharra zeukan ETAk, eta barnean zen zuzendaritzak bidalitako biltzarraren akta handik 10 hilabetera jaso zuen Txillardegik, 1966ko maiatzean. Bitarte horretan, handik eta hemendik gauza asko entzun eta jakin zuen, eta horietan oinarriturik, lau txosten idatzi zituen.
2017
‎Gauza bat esan behar deutsut: orain arteko presidenteak kargua itxi beharra dauka eta zeuk hartu behar dozu.
‎Nik azaldu neutsan zein zan nire asmoa eta eskabide bat egitekotan gelditu nintzan. Gestinoak egiten jarraitu beharra neukan eta handik lasterrera Athleticera joatea erabagi neban. Jose Antonio Egidazu zan presidentea, José Ignacio Zarza gerentea, oso gizon jatorra, eta Julio Lamana... idazkaria zala uste dot.
‎Ez nuen nahi baina barruan neukana kanporatu beharra neukan eta negarrari ekin nion. Ni kontsolatu nahian altzoan hartu eta" Ume, ondo akorduen eukin nire berbak, sekule ez daittezan ahaztu, sekule ez daittezan galdu" esanaz besarkatu ninduen.
‎Politegia zen koadro hura ezetz esateko eta ez zuen ezer galduko egitasmo horretan. Saiatu beharra zeukan eta jadanik bere urterik onenak pasatuak ziren. Askoz jota eta ibaiak errespetatzen bazuen, lauzpabost urte zituen almadietan ibiltzeko.
‎Arroila kontrolatu beharra zeukan eta gauero, lotan gelditu aurretik, buruz errepasatzen zuen Ezka zirina, bere laguna izan zen Ramirok deitzen zion bezala, zorigaiztoko azken bidaia hartan.
‎Eta osaba Mauryk esaten du Norbaitekin itzultzeko modua izango duzu; pozik eramango zaituzte. Nik zure ama eraman beharra daukat eta nik ia ia esan nion, Bai baten ordez bi botila ekarri behar zenituen baina non geunden gogoratu eta joaten utzi nien. Axola zitzaien ba ni bustitzea, Amak hartuko zuen gozatuarekin nik pneumonia harrapatuko ote nuen beldurrez.
‎Okerrago bazaude medikuarengana eraman zaitut eta, entzun? Eta orain, utzi ikasteari eta sar zaitez ohean, atseden hartu beharra daukazu eta.
‎Eta orain sekula dinat. Orain ari naizen bezala jarraitu beharra zeukanat eta Amyk ez dinat uste ulertu edo eraman ahal izango lukeenik. Beraz, berarekin ezkontzeaz nire dudak dizkinat.
‎Ongizatea analizatzean Magrebeko taldean, bost aldagai esanguratsu agertu ziren (R2=, 20, F (4,202)= 10,91; pR<, 001): lan egoera, familiarrak hurbil edukitzea, harremanak jatorri berdineko pertsonekin, etxebizitza beharrak edukitzea eta hautemandako distantzia kulturala. Latinoamerikako taldean, berriz, zazpi faktorek esplikatzen zuten ongizatea (2=, 40, F (6,199)= 11,90; p<, 001):
‎Erlijio berriak tinkotasun osoz eta kemen zorrotzez jokatu beharra zeukan eta ez zegoen beratz izaterik. Agintaritza eta egoera berriari men egiten ez ziotenak Urbioko harresietatik at bota ez ezik, etxerik eta ondasunik gabe, familiarik eta seniderik gabe, hiritartasunik eta izenik gabe utzi zituztten.
2018
‎Zaratots izugarria zetorkion belarrietara klubetatik, baina ez zuen beldurrak hartu. Pauso arina zeraman erreskadan zeuden sexu tokien aurretik pasatueran, bakoitzaren izena irakurri beharra eduki arren eta irakurtzea zaila egiten baldin bazitzaion ere, neonezko errotuloen argien joan etorria zela eta. Harrituta zegoen, ez zirela bat eta bi bakarrik ikustean eta kostatu egiten zitzaiola Paradisu Club a zena topatzea.
‎Euskara ikasten ari denari ere gauza bera gertatzen zaio: esaldi bat ezpainetara ekarri aurretik buruan antolatu beharra dauka eta esaldia esan nahi duenarekin bat ote datorren neurtuko du etengabe.
‎Keinu zalantzakorra egin ondoren, hitzik esan gabe Potrosen sartu eta Vinuesarako bidea hartu genuen. Gaua pasatzeko ostatua edo zerbait bilatu beharra geneukan eta asmo horrekin inguruetako etxeei errepasoa emateari ekin genion. Halako batean, herrira iritsi aurretik baserri antzeko bat ikusi genuen, neonezko argi batzuek" Setanas" izena nabarmen uzten zutela.
‎Gero, handik gehienez astebetera, sukaldetik irten eta atzealdeko korridorean barrena nindoala, Kenton andereñoak, bere solasgelatik atera, eta adierazpen bat egin zuen, itxura guztien arabera aurrez prestatua; honelako zer edo zer: bera deseroso sentitzen zen arren ni nire lantaldearen hutsegiteez ohartarazi behar izateagatik, biok batera lan egin beharra geneukala eta berak espero zuela ni uzkurra ez izatea eta berdin jokatzea emakumezkoen lantaldearen hutsegiteren bati antzemanez gero. Gero, erantsi zuen jangelako zilarrezko pieza batzuek distiragarri hondarrak zeuzkatela.
‎–Inporta ez bazaizu, lehenengo argazkiak aterako dizkizugu, argazkilariak prentsaurreko batera joan beharra dauka eta.
‎–Bero egiten du. Edan beharra dauka eta baita komunera joatekoa ere.
‎Galdetu azkar, lanera joan beharra daukat eta!
‎Baina, bestetik, berarekin gustura egoten dela ere esan nahi lioke Ganixi, eta maite duela, baina egoeraz hitz egin beharra daukatela eta, beharbada, biok eroso egoteko erabaki hori hartzea izango dela onena. Garrantzitsuena elkarri minik ez ematea dela, elkar maite baitute eta maitatzen jarraituko dute.
‎Beste indarrei atxikimendu deiak egitea baino zerbait gehiago merezi du borroka armaturik gabeko bost urtek, nahiz eta bedeinkatua izan proiektua. Jakin beharra daukagu ETAk borrokalari ohiak etxeratzearen aldeko borrokaren lekukoa mugimendu politiko eta sozial 36 legalei pasatzea pentsatzen duen, besterik gabe, edo kontu hau konpondu arte armak gordetzea pentsatzen duen.
‎Ramon Berraondo eta Justo Garate ekintzaileek ia osorik itzuli zuten gaztelaniara Voyage en Navarre. Ekintzak Arana Goiriren abertzaletasun arrazista eta konfesionalari itzala egin ziezaiokeen aurrekari historiko baten beharra zeukan eta Xaho hautatu zuen. Xahok oihartzun ukaezina izan du ezkerreko abertzaletasunaren bilakaeran.
2019
‎egia hori, ordea, borroka beti hasi berri baten egia da, borroka beti abolitu baten egia; eskatzen du gizonak bere burua gaindi dezala une oro. Beste hizkera batez, esan dezakegu gizonak, jarrera egiaz morala izatea erdiesteko, izateari uko egin beharra daukala eta bere existentzia onartu; aldaketa horren bidez, uko egiten die jabetza guztiei, zeren izatearen bila ibiltzeko modu bat baita jabetza; dena dela, sekula ez da bururaino eramaten egiazko zuhurtzia ekartzen dion aldaketa: etengabe egin beharra dago aldaketa hori; tentsioa eskatzen du beti.
‎Hala eta guztiz ere, lantegia ez da horratik samurra izango! Lehengo eta behin, bien arteko harremanak berreskuratu beharra dauka eta, hori gutxi balitz bezala, munduko abilezia guztia luke hura limurtu, eta bere xedeen aldera erakartzeko, hark batere susmorik ez hartzeko moduan betiere. Oztopoak oztopo, kontua harentzat guztiz aproposa dela deritzo, berak ederki bai baitaki jendea nola erabili bere probetxurako; izan ere, lubakiko borrokan ez, baina horretan jaun eta jabe izan da betidanik.
‎Azkeneko urtean antibiotikoren bat hartu duten hiritarrak% 42 dira Espainiako Estatuan(% 32 Europan). 2016ko datuekin konparatuta Espainiako Estatuan hobekuntza egon dela ondorioztatzen den arren, oraindik arlo honetan hiritarren hezkuntza landu beharra daukagu eta gai horretan osasun langileok aktore protagonistak gara.
‎Altunaren esaldi honek ondo laburtzen du taldean zuten izpiritu hori: " Ikasi beharra geneukan eta ikastea nahi genuen".
‎Ezpainak pintatu nituen azkeneko aldia ostirala zen. Martin lanera joana zen, bezero batzuekin egon beharra zeukan eta berandu arte ez zen etxeratuko. Ni berandu nenbilen erredakziora joateko eta poltsan sartu nuen ezpainetako barra, pintatuko nintzen igogailuan.
‎Baina tira, nigatik balitz gaur bertan geratuko nintzateke. Bihar goiz jaiki beharra daukala eta garaiz oheratu nahi duela esan dit. Neuri ere ez zait gaizki etorriko garaiz oheratzea, bihar oporraldiaren amaiera.
‎Azkeneko gauean garaiz itzuli ginen hotelera, biharamun goizean goiz geneukan hegazkina, pare bat egun barru nik kolegiora itzuli beharra neukan eta leher eginda geunden egun guztia merkatu txiki batetik bestera ibili ondoren.
2020
‎Eta zer? Zaharra delako geriatriko batean sartu beharra daukagu eta gure musikatik urrundu. Ezta erotuta ere!
‎Gaueko bederatziak ziren eta ordurako mutil gazteak Urdanibia hoteleko sarreran biltzen hasita zeuden. Beñaten ezkongabe agur afaria ospatu beharra zeukaten eta horretarako, isil isilean prestaturiko ustekabea zeukaten. Hogeita bost mutil inguru ziren Irungo hotelera iritsitakoak eta gehien gehienak Beñatekin koadrilan ibilitakoak.
‎Halere, online jarraitzea gura duenak badu horretarako aukera ere, orain arte moduan. " Itxialdia hasi zenean, zerbait pentsatu beharra geneukan eta telematikoki ikasleekin kontaktua mantendu dugu. Gu ere moldatu egin behar izan gara, egoera berezia izan delako.
‎Azkoitiko alkateak azaldu duenez," lastima" da festetako zapia kaxoian gordeta eduki behar izatea. " Pena da, nola ez, baina bizi izan duguna bizita, guztiok konprometitu beharra daukagu eta gure elkartasuna erakutsi festarik ez eko egunetan ere".
‎Kirol arloari dagokionez, harrobian oinarritu beharra daukagu eta emaitza onak lortzeko, ikerketa+ garapena+ berrikuntza landu behar ditugu, jaiotza tasaren beherakada nola edo hala konpontzeko. Lan asko daukagu aurreratuta, bide onetik goaz, baina gehiago sakondu behar dugu, gazteak geureganatzea zaildu egin zaigulako.
‎Garai hartan, zinea ez zen digitala, noski, eta filmaren zinta bobina bat baino gehiagotan egoten zen. Horregatik, makinistak proiektatzeko makinan bobina aldatu beharra zeukan eta bitartean atseden txiki bat egoten zen. Guk komunera joateko edo Piltrari litxarreriaren bat erosteko aprobetxatzen genuen.
‎—Egiozu kasu esan nion, norbaiten beharra badauka eta.
‎Handik hilabete batzuetara, lagun bati eta bioi mamografia egitera Donostiara joan beharra suertatu zitzaigun, eta esan nion: “Begoña, pijama batzuk erosi beharra daukat eta goazen egun osorako, kapitalean bazkalduko dugu”. Bidean gindoazela nik:
2021
‎Denboraldi amaierara arte jokatuko dute talde horietan, gero berriro C.D. Elgoibarrera itzultzeko. C.D. Elgoibarretik jakinarazi dutenez, ez zekiten Ohorezko Erregional mailako txapelketa berriro martxan jarri ahal izango zen edo ez, baina Hirugarren Mailako taldeek fitxaketak egiteko duten epea amaierara ailegatzear zenez, erabaki bat hartu beharra zeukaten eta hala joan dira utzita bi jokalariok. Denboraldi amaiera berezi honetan euren falta igarriko duten arren, Hirugarren Mailako taldeetan jokatuta esperientzia handitzeko ere balioko die jokalariei eurei.
2022
‎Enpresa batzuek ahalegin handia egiten dute euskarazko baliabideak ezartzeko, baina gero lanera etortzen diren gazteak batzuetan ez datoz behar bezala trebatuta erreminta horiek euskaraz erabiltzeko, ikasketa garaian horiek beste hizkuntzaren batean (gaztelaniaz edo ingelesez, gehienetan) erabiltzen ikasi zutelako. Komunikazioa ziurtatu behar da eta euskarari bidea leundu eta erraztu behar zaio ikastegien eta lantegien artean, elkarren berri izan, bakoitzak zer behar dauzkan eta horiek nola ase daitezkeen jakiteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia