2023
|
|
Tributu antolamenduaren kezka nagusia da berak ezarri eta arauturiko tributuak eragingarriak izatea, hots, kredituok kobratu ahal izatea. Arean bere, ahalak eta leherrak egin ohi dira tributu arauek arlo horretako betebeharrak
|
behar
bezala betetzen direla segurta dezaten. Horretarako, orotariko neurriak ezarri dira:
|
|
Tributuen arloan Estatuen arteko elkarlana" konpondu gabeko arazoa" izan omen da egun arte, eta elkarlana garatu eta zehaztu ezinak neurri handi batean zaildu du Tributu administrazioaren eginkizunak erabat egikaritzea. Tributu arauen lurralde esparruak betebeharrak betetzea oztopatzen du baldin eta betebeharrak
|
behar
bezala betetzeko beste Estatu baten jurisdikzioan jardun behar bada lege eta prozedura ezberdinen bidez, bai jakinarazpenak egiteko, bai informazioa lortzeko edo kredituak kobratzeko ere. MUGURUZA ARRESEren hitzetan," tributuen prozedurak edota alderdi substantiboak arautzeko Estatuek duten eskumenak berarekin dakar ezinbestean Estatu bakoitzean Tributu administrazioaren ahalak eta pribilegioak eta norbanakoen bermeak modu ezberdinean arautzea.
|
|
Administrazioak behin behineko likidazioa eman behar du, eta hortik aurrera zergadunaren aldeko berandutze interesak sortuko dira, aurreko lerrokadetan azaldu bezala. Gipuzkoa aldendu da gainerako bi Lurralde Historikoetako arauketatik, prozedura hau erabil daitekeelako autolikidazioaren bidez45 hasi bada edota eskaeraren bidez hasi bada; baita baieztatu duelako ere, izapide gehiagorik gabe, eskatutako itzulketa modu" automatizatuan" egingo dela, autolikidazioa eta eskaera
|
behar
bezala bete badira. Hala ere, Gipuzkoako TFAOren 120 artikuluak jasotako automatizazioaren bidez aipatu nahi bada behin behineko likidazioaren jakinarazpena ez dela egin edo likidazio proposamena ere aurretiaz ez dela eman, orduan esan behar dugu ez dela batere aldendu Arabako TFAOren 98.4 eta 126.1 artikuluetan eta Bizkaiko TFAOren 100.4 eta 124.1 artikuluetan ezarritakotik, bi lurraldeotan likidazio proposamena aurretiaz emateko beharra eta behin behineko likidazioa jakinarazteko beharra bazter utzi dituztelako, baldin eta eskatutako kopurua benetan itzuli den kopuruarekin bat badator.
|
|
Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 136 artikuluak eta Bizkaiko TFAOren 135 artikuluak jaso duenez, Ikuskaritzak edozein jarduketa burutzeko ahalmenak ditu, tributu betebeharrak egiaztatu eta ikertzeko, baita merkataritzako kontabilitatea aztertzeko ere (jarduera ekonomikoei buruzko agiriak, liburuak, kontabilitate orokorra eta lagungarria, fitxategiak, fakturak, egiaztagiriak, informatizatutako datu baseak, programak eta artxibo informatikoak). Bestetik ondasunak, elementuak, ustiapenak ikuskatuko dira, eta tributu betebeharra
|
behar
bezala betetzeko Administrazioari eman behar zaizkion informazio guztiak lortuko ditu, horien artean hirugarrenei edo subjektu pasiboari eginiko errekerimenduak, bankuko kontuak ikertzea, eta abar. Ikuskapen prozedura kontrolik handiena egiten duen prozedura, kudeaketa prozeduretan ziren mugak gabe.
|
|
Erakunde hori Ministroen Kontseiluak izendatzen du Ogasun Ministerioaren proposamenari ekinez. Egotez, Kontu hartzailetza Nagusia Gobernuaren menpe dago, baina beraren zeregina
|
behar
bezala bete ahal izateko, independentzia funtzionala du kontu hartzaile lanetarako. Horrenbestez, fiskalizatzen dituen agintari zein erakundeei begira, kontu hartzailetzak erabateko autonomia du (ALOren 140.2 eta 144.2 artikuluak).
|
|
Ordenagailuarekin lan egiten denez, eta ordenagailua enpresak emandako lanabesa ere badenez, jurisprudentziak onartzen du enpresaburuak kontrol informatikoen bidez egiaztatzea langileak bere egitekoak
|
behar
bezala betetzen ote dituen, nahiz eta kontrol horiek ohiko ordutegitik kanpo egin, eta ukitutako langilea edo langileen ordezkariren bat aurrean egon ez. Dagoeneko aipatu den 2007ko irailaren 26ko AGEz gain, kontsulta daitezke, besteak beste, 1999ko ekainaren 15eko (620/ 1999 errek. zk.) Murtziako ANE, 4 Salakoa; 2000ko azaroaren 14ko (4854/ 2000 errek. zk.) Kataluniako ANE, 4 Salakoa; 2003ko maiatzaren 9ko (591/ 2003 errek. zk.) Andaluzia/ Sevillako ANE, 4 Salakoa.
|
|
Plan horretan zehaztuko da lanbide praktikaren edukia. Modu berean, enpresaburuak tutore bat izendatuko du, planari jarraipena egiteko eta kontratuaren objektua
|
behar
bezala betetzeko prestakuntza edo esperientzia egokia izan behar duena.
|
|
Tresnak edo prozedurak ezarri behar dira AEFJLOen subjektuek aurrekontu arauetan adierazten diren printzipioak eta aurretik aipatu ditugun printzipio horiek guztiek
|
behar
bezala betetzen direla bermatzeko. Gobernuari dagokio, autonomia erkidegoek eta toki erakundeek duten finantza autonomia errespetatuz, aurrekontu egonkortasun eta finantza jasangarritasunaren printzipio guztiak bete direla bermatzea.
|
|
Legezkotasun kontrola egikaritzean zorpetze eragiketaren prozedura aztertzeaz gain, honakoa ikuskatu du finantza zaintzako organo eskudunak: Urriaren 1eko HAP/ 2105/ 2012 Aginduak ezartzen dituen informaziobetebeharrak
|
behar
bezala beteta izatea. Betebehar horiek aipatu aginduaren 15, 16 eta 17 artikuluetan zehaztu egiten dira. Aurrekontua onetsita egotea edota aurrekontu aldaketa bideraturik egotea. Aurreko ekitaldiko behin betiko likidazioa onetsita izatea. TOLTBk 48bis artikuluko finantza zuhurtasunaren printzipioak ezarritako betekizunak betetzea. Ekitaldi ekonomikoan zorpetzeari aurre egiteko gaitasuna izatea, horrek duen arriskua ikuskatuz.
|