Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2001
‎Ez beldurtu. Aurrez harturiko neurriak parean jarri eta hasi, tipi tapa, bizi oihal horretan klarionaz marrak egiten, polito polito, marratxo  eta une aske bakoitzari behar beste leku, behar beste denbora emanez.
‎Azken mailari agur egiteaz bat, txoferrak sakatutako botoiari esker itxi zitzaizkidan bizkarrean, ordura arte babesean mantendu izan ninduten ateak. Apurka apurka hertsi ziren, etorkizunari, galtza bakeroekin gertatzen den antzera, behar den lekua egiteko behar beste denbora emanez.
2003
‎Psikoanalistaganako konfiantza ezinbestekoa denez, komeni zaigu hori aukeratzeko behar beste denbora hartzea.
‎Mikelek ez zuen UEUren historia kanonikoa idatzi nahi, ez zuengura UEUren aldeko panegiriko higuingarria egin. Horregatik edo liburua egitekoUEUk behar adina baliabide jarri du, eta Mikelek, bere aldetik, behar beste denbora eta gehiago eman dio proiektuari. Lan honi esker UEUk hainbat dokumentazioberreskuratu, txukundu eta atondu du; honi esker, besteak beste, gure artxiboaosatu eta hobetu egin da.
‎Mikelek ez zuen UEUren historia kanonikoa idatzi nahi, ez zuen gura UEUren aldeko panegiriko higuingarria egin. Horregatik edo liburua egiteko UEUk behar adina baliabide jarri du, eta Mikelek, bere aldetik, behar beste denbora eta gehiago eman dio proiektuari. Lan honi esker UEUk hainbat dokumentazio berreskuratu, txukundu eta atondu du; honi esker, besteak beste, gure artxiboa osatu eta hobetu egin da.
‎Era berean, konpromisoa hartzen du kontratu hori bi alderdiek adierazitako epean egiteko. Aholku gisa, erreserbarako behar beste denbora aukeratu behar da, erosotasunez etorkizuneko salerosketarako behar den finantzaketa bilatu ahal izateko. Kontuan hartu behar da hitzartu ohi dela erreserba epea igaro ondoren salerosketako agiri pribatua ematen ez bada erreserba gisa emandako zenbatekoa galdu egiten dela saltzailearen alde.
2004
‎Zeure semea zentro horietako batera eramatea pentsatu baduzu, baten batzuk bisitatu eta, behin betiko erabakia hartu baino lehen, behar beste denbora hartzea komeni da.
‎Funtsezkoa da mahaira presarik gabe esertzea, patxadan gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko behar beste denbora hartzea eta estres egoerei saihets egitea; janarien aurretik eta ondoren ez da ariketa fisikorik egin behar.
‎2) Bere berezko izaera duten eta diruzkoak ez diren betebeharrak haustean, horien ordez ez da zuzenean emango 709 artikuluko hirugarren paragrafoko diruzko baliokidea, eta hileko isun hertsagarriei euts dakieke, manu horretan ezarri urtebeteko epetik gora behar beste denbora.
2005
‎Hamabost urteak betetakoan lehiaketa errealagoetan esku har dezake gaztetxoak, partida batetik bestera behar beste denbora pasatzen utzita (48 edo 72 ordu, gutxienez).
2006
‎Lehen aipatu dugunamatasun eredu intentsiboa exijentea eta beteezina da: emakumeek ezin izangodizkiete inoiz behar beste denbora, behar beste ondasun material, eta behar besteoreka psikologiko eskaini beren seme alabei. Gizarteak umeak edukitzeko egokitzatemandako bete beharreko minimoen exijentzia mailak izugarrizko kostu emozionala du emakume konkretuentzat.
‎Haurra ospitaletik ateratzen denean, gurasoei laguntzen jarraitu beharra dago; familiak behar beste denboran laguntzeko sistema izan luke. Horretarako, profesional talde bat behar da (medikua, psikologoa, erizaina, gizarte langilea eta, ezgaitasunak eragiten dituen arazoen arabera, beste edozein profesional), gurasoekin aldizka bilduko dena, haurrak ospitalea utzi ondoren.
2008
‎Orain arte ez dute ezer aurkitu. ... Agian behar beste denboran ez direlako saiatu; edo toki egokirantz ez dituztelako zuzendu. Baina beste aukera bat ere badago:
‎Argitalpen honetan, zientzialariek 21 giza enbrioi lortu zituztela kontatzen dute. Hala ere, bostek bakarrik iraun zuten blastozisto etapa (ernalketatik bospasei egunera gertatzen den enbrioia) lortzeko behar beste denbora, 40 zelula dituenean. Hala ere, ez zuten lortu ikerketaren azken helburua:
‎Real Madril, Bartzelona, Tau Baskonia eta Unicaja baino aurrekontu askoz apalagoa dute, eta ia ia izarrik gabeko taldea du. Han eta hemen bilatzen du, jokalari ezezagunak gehienak, eta haien onena emateko behar beste denbora ematen die jokalariei. Sitapaha Savane izan liteke atzerritarrei dagokienez adibide onena.
2009
‎Hurrengo urratsa mikrobioak biofilmean metatzea da. Izan ere, bakterioa eratzen hasteko, gainazalaren eta bakterioaren arteko kontaktua gertatu behar da, eta, gainera, bakterioak ugaritu eta egitura mikroskopiko bat eratzeko behar beste denbora igaro behar du. Horregatik, adituek etengabeko garbiketa egokiaren alde egiten dute; izan ere, bakterio aglomerazioaren arazoetako bat da garbiketa desegokia edo ez eraginkorra jasaten duten ekipoetan gertatzen dela.
‎Ebakuntza plastikoak egiten dituzten klinikak krisian omen daude orain, gero eta bular ebakuntza gutxiago erosten denez. Pobreak ere joaten ziren mailegua eskatu ondoren; ez diegu behar beste denbora eman bular txikiak aldarrikatzeko.
‎Gaur egun diru gutxi dutela dio Zamalloak. Basoa landatu zutenetik ez da behar beste denbora igaro, eta 15 urte barru edo egurra saldu ahal izango dutela uste dute. Dena den, argi dauka gaur egun haien diru ekarpenak laguntza moduan ulertu behar direla.
‎Sinetsita dago. Aurreneko diskoa osatzeko musikariek behar beste denbora hartzen dutela dio, inor ez da zain izaten. Ondoren, ordea, bestelakoak dira tempoak, aldiak, diskoak.
‎Gizartean euskarazko irakaskuntzaren alde ernaldu den eskaerari erantzun behar izan zaio oso denbora laburrean, askotan, ordea, horrexegatik giza baliabide eta baliabide material gutxirekin. Herritarrek aitortua dute Euskadi osoko edozein tokitan euskarazko irakaskuntza jasotzeko eskubidea, eta, eskubide horren babesean, gizartean euskarazko irakaskuntzaren alde zorionez piztu eta zabaldu den eskaera gero eta handiagoari erantzun nahi eta behar izan zaio; askotan, ordea, behar adina baliabide osatzeko behar beste denborarik gabe. Horren guztiorren ondorioz, irakasle askok berealdiko ahalegin txalogarria egin behar izan dute oso denbora laburrean, baina zenbait irakasleri, batez ere adinean aurreratuen zeudenei, kontrako eztarrira joan zaie euskara, eta, normala denez, euskara gaitasun maila mugatua bereganatu ahal izan dute.
2010
‎Garrantzitsuenetako bat gurasoekin harreman afektibo ona izatea da. Behar beste denbora ematea adin goiztiarretan elkarrekin egoteko, haiekin jolasteko, haien jarrerei arreta jartzeko eta, beharrezkoa denean, haien kontrola egiteko. Funtsezkoa da haurren eskaerei mugak jartzea txiki txikitatik, eta haietan tinko eustea.
2011
‎Alderdiak animatu eta laguntzea, behar beste denboran, elkarrizketa politikorako agenda prestatzen eta garatzen.
‎Faktore horiek dira: ...ikatua izatea, gaixo egotea, gutxi deskantsatu izana, lo gutxi egitea, bazterketa eragin dezaketen egoerak bizitzea, erabakiak hartzeko zailtasunak izatea, erlaxatzeko ezintasuna izatea, akats inozoak egitea, gehiegizko ardurak izatea, familiako pertsona baten gaixotasuna, gauzak galtzea, betebehar sozialak izatea, etorkizunari buruz pentsatzea, ezusteko bisitak jasotzea, eginkizun gehiegi izatea, behar beste denbora ez izatea, gatazkak izatea, hilekoarekin arazoak izatea, etab.
‎gauza hutsalak, gogoeta sinpleak, eginkizun sinpleak, iganderoko bazkariak familiarekin, kapela berri baten erosketa, etxeko gorabeherak, berak hain gogoko zituen plater haiek. Zaharragoa izan balitz sikiera, ez arimaz gorputzez baizik, urte batzuk lehenago ezkondu izan bagina eta nik behar beste denbora izan banu hura hezteko, gozoago, bihozberago bihurtzeko (badakizunez, emakumeok iaioak gara horretan), ah! orduan ni betebeharra baino ahaltsuagoa, gerra baino ahaltsuagoa izango nintzen.
2012
‎Herrialde hura eta biztanleak hain argi eta garbi kritikatu nituenean, ez zidan beste ezer erantzun baizik eta ez nintzela haien artean behar beste denbora egon irizpiderik izateko; eta munduko nazio ezberdinek ohitura ezberdinak dituztela, eta ildo bereko beste zenbait egia arrunt. Baina beraren jauregira itzuli ginenean, ea zer iruditzen zitzaidan eraikin hura galdetu zidan, ea zer zentzugabekeria ikusi nuen eta zer kexu nuen bere morroien janzkera eta itxuraz.
‎Gurasoekin harreman afektibo ona izateak prozedura zuzenak sustatzen ditu haurrarengan. Haur txikitan elkarrekin egoteko, haiekin jolasteko, haien jarduerei arreta jartzeko eta, beharrezkoa denean, haien gaineko kontrola egiteko behar beste denbora ematea dira haurraren jokabide arazoak zuzentzeko jarraibideetako batzuk. Funtsezkoa da, halaber, eskariei oso txikitatik mugak jartzea eta irmo eustea.
‎Agintari eta goi mailako ofizial aliatuek pentsatzen zuten alemaniarrek atzera egingo zutela ezinbestean baina aldiz, eta nahiz eta frente askotan garaituak izan, beti geratuko zela Berlin eta Hitlerren inguruan armada multzo gogor eta indartsu bat agian garaiezina bihurtuko zena eta bere burua entregatu baino lehen atzeraka joango zena. Pentsatzen zen finean Hitler eta bere azken indar sutsu horiek Austriako mendietan gorderiko bere palazioan, hots, Betchesgardeneko jauregi eraso ezinean ezkutatuko zirela eta hor agoantatuko zutela behar beste denboraz. Eta defentsa gogor hori zulatzeko bidaliko omen zituzten hain gogor prestatzen aritu ziren gure gudari apartak, eta tartean Paco de Eizagirre.
2013
‎Tratamenduagatik, ezin izan zen Caracasera joan egun horretan. Gobernuak erabaki zuen Chavezek osatzeko behar beste denbora igaroko zuela Habanan eta gobernuak gidatuko zuela bitartean herrialdea. Urtarril erdialdean, Venezuelako goi kargudunak Habanara joan ziren presidentea ikustera, eta hura larri zegoela zabaldu zuten hainbat hedabidek.
‎Zerbitzu eskailerak karrika ilun batera ematen zuen, etorbide nagusia zegoen lekutik ehun bat metrora. Rasputini bisita egitera joaten zitzaionean, kalexka ilun horretan uzten zuen beti Katia Vernikobak bere zalgurdia, eta gidaria bere zain izaten zuen, behar beste denbora itxaroten. Kalera ateratzean, ezkaratz ilun hartatik, gizon behartsu bat ikusi zuen lurrera botata.
‎Behin edo bitan pittin bat gorritzen zela antzeman zuen; baina gehienetan Charlottek, zentzu handiz, ez zuen entzuten. Behar beste denbora eman zuten jesarrita egongelako apaindura guztiak miresten, arasatik hasi eta sutondoko hormatxoraino, eta bidaian zein Londresen izandako guztiaren berri ematen, eta horren ondoren Collins jaunak lorategitik osteratxo bat egitera gonbidatu zituen.
‎Bueno behar beste denbora emango dugu.
2014
‎Bushek 2003an Irak inbaditu zuenean egin zuenaz bestera. Presidentea zuhurregi jokatzen ari dela dioten belatzen kritikek baino gehiago kezkatzen du Obama hanka sartzeko arriskuak, eta AEBak beste gerra batera eraman edo ez erabaki aurretik behar beste denbora hartuko duela adierazi du aste honetan bertan. Obamak ez du inoiz ezkutatu begiko duela Bush aitak egin zuen atzerri politika, zuhurtzian eta realpolitik ean oinarritua.
‎Denboran zehar arreta mantentzeko gaitasuna ukitzen du arretaren hutsuneak. AGNHa duenak ezin du arreta behar beste denboraz jarri, adin bereko beste haurrek egin ditzaketen jarduerak egiteko. Arreta denbora eta arreta jarraitu laburra ditu, eta gutxi irauten du jolasetan; iraupen gutxiko arreta du eskolan.
2015
‎Ekaitza baretu zenean uso zuri bat hurbildu zitzaigun, mokoan olibondo adartxo bat zekarrela, eta aldean gelditu zitzaigun, harro. Atanasiok labanarekin moztu zion lepoa abildade ikusgarriz, eta bion artean jan genuen gordinik, luma eta guzti, edo lumatu gabe beharbada, eta usoaren odolarekin graffiti sakrilego bat pintatu genuen sarrerako atean, adierazi nahian bezala eremu hura gurea zela, guk hartu genuela indarrez, eta itxaron egingo genuela, itxaroteko prest geundela behar beste denbora, behar beste gizaldi.
‎Perkolatzailea substantzia solidoarekin zamatzen da, eta, azpiko giltza itxita dagoela, poliki poliki botatzen zaio disolbatzailea inbutuari, solidoa estali arte. Behar beste denboran uzten da digeritzen, eta, gero, erauzkinaren disoluzioa beheko partetik ateratzen da.
‎Ez da gainditu behar plakan adierazitako bira kopurua, eta bereizketa lortzeko behar beste denbora eman behar zaio.
‎Lanek batez ere" Estatuan estreinakoak" edo 2015 eta 2016 bitartean aurkeztutakoak izan dute, eta oso modu positiboan baloratuko dituzte Umore Azokan bertan estreinatzeko proposamenak, betiere Azokaren Zuzendaritza Artistikoak behar beste denbora badauka obra horren kalitatea balioesten duten datuak biltzeko.
‎Lanek batez ere" Estatuan estreinakoak" edo 2015 eta 2016 bitartean aurkeztutakoak izan dute, eta oso modu positiboan baloratuko dituzte Umore Azokan bertan estreinatzeko proposamenak, betiere Azokaren Zuzendaritza Artistikoak behar beste denbora badauka obra horren kalitatea balioesten duten datuak biltzeko.
‎Eta, bestalde, hainbeste internazionalizatzeko esaten digutenez, ikerketa taldeek batez ere ingelesez lan egiten dute, eta beste hizkuntza batzuetan, atzerriko hizkuntzetan. Ikerketan buru belarri sartu badira, hezkuntzari behar beste denbora ezin eskaini. Ikerketara bideratu badute beraien lanbidea, nahiz eta irakatsi, denbora gutxi geratzen da irakaskuntzarako.
2016
‎Agertokira igoko naiz eta dantza egingo dut horrela neskak distraituko ditut behar beste denbora Mac ek marihuana lapurtu ahal izateko.
2018
‎Bart luzatu egin zitzaion gaua Karkaba tabernan, zerbezak erre eta tabakoa edan, mundua konpontzen aritu ziren, arratsaldetik hasita, portuko terraza batean, eta larunbataren azken orduek gehi domeka goizaldekoek ez zieten behar beste denbora utzi norberaren barruko barreak eta eztabaidak husteko batak bestearen gainean. Bizipenak.
‎–Badugu behar beste denbora.
2019
‎Aurtengoan uko egin diot finalerdietan kantatzeari. Ez dut behar beste denbora eman bertso eskolan. Inori ez litzaioke otuko maratoi batera entrenatu gabe aurkeztea, gozatuko duela jakin arren.
‎192 Gure zaletasunek ez digute ogirik ematen, beraz eskatzen duten denbora ematen saiatzen baldin bagara estresa eragiten digute, ez baldin badiegu ematen behar beste denbora frustrazioa eta antsietatea sentitzen dugu, eta lagatzen baldin baditugu hutsa nagusitzen da gure baitan.
‎15 Behar beste denbora ez ohi dugu inoiz izan.
‎gero erabaki zuzenak hartzea. Horretarako, behar beste denbora hartuko dugu. Klase batzuk galduko dituzu, baina ez dago arazorik, irakasleak jakinaren gainean daude.
‎Konponente bakoitzari denbora tarte jakin batzuk esleitzenzaizkio, eta haietatik at edozer exekutatzea guztiz galarazita daukate. Kontrol aplikazioetan, ezinbestekoa da konponente bakoitzak eragiketa guztiak aurrera eramateko behar beste denbora edukitzea. Bestetik, partizio espazialakkonponente jakin bati esleitzen zaizkion memoria zatiak dira, non bakoitzaren atazak eta datuak gordeta dauden.Horrela, beste konponenteen arteko baimengabeko irakurri/ idatzi eragiketak saihesten dira.
‎Horrela, aipatzen du, beraz, ez dela nahikoa zapalkuntza talde berean egotearekin, talde hori ere ezberdinen artean sortua izango baita, eta asimetria eta botere harremanak egongo dira, guztiek pairatzen duten zapalkuntza eta pertsonalki bakoitzak bizi dituen beste hainbaten intersekzioz sortuak. Ezinbestekoa ikusten du, beraz, horri, behar beste denbora, esfortzu eta sormen dedikatzea, hala, egoera horiek irauli ahal izango dituzten baliabideak sortu eta egunerokotasunean sortzen diren botere harreman eta asimetriak bertan ere ager ez daitezen.
2020
‎Beste euroagindu eskaeretako hitzorduetan beste fiskal bat aritu izan da. Gaur, prokudadoreak esan du aski mardula dela dokumentazioa, eta ez duela behar beste denbora izan aztertzeko. 1996an Donostiako epaitegi batean ETAren izenean lehergailu bat jartzea egozten diote Sorzabali.
‎“Jendeak uste du kontsultan ez bagaude ez gaudela lanean, eta ez da hala. Niri pila bat gustatzen zait nire lana eta pazienteak artatzeko behar beste denbora hartzea. Asko amorratzen nau herritarrak behar bezala artatzeko aukerarik ez izatea.
2021
‎Izan ere, nork sinesten du gaur egun hartzen dituzten neurriek pandemiarekin amaitzeko intentzioa dutela? Nola ulertu, beste hainbat herrialdetan funtzionatu duela ikusita, hemen ez ixtea lantegiak eta eskolak behar beste denbora behingoz egoera honekin amaitzeko. Bankari eta enpresari handien menpeko diren Mendebaldeko politikariek herritarron aisialdian egin dizkigute murrizketak, ohiko betebeharrak zintzo betetzera behartzen gaituzten bitartean; agerian utziz, beste behin ere, ekoizpenaren katea ez haustea dela ezinbestekoa, osasun hondamendi honek sor ditzakeen kalteen gainetik.
‎Zigor neurrigabea da, argi eta garbi, eta helburu bakarra zuen: Assange behar beste denboraz lotuta izatea AEBek bere kontrako espioitza kasua prestatu bitartean.
‎Itzuli egin naiz behin baino gehiagotan, eta guztietan ozta ozta, gurasoen etxeraino heltzeko herrian gelditu gabe, egun bakarra pasatzeko gehienez, etxearen egoera jabetzeko eta, beharbada, behar beste denbora izan ezkero, barnealdea egurasteko leihoak aspalditik zabal zabalik utziz. Luzaron ez nuen jada beste egitekorik, inor agurtzeko edo inoren berri jaso nahirik, jakinda ere oraindik txikitako lagun asko herrian bertan bizi direla.
‎Bat batean itsaso bat zabaltzen ari da nire begi ezin kokilduagoen aurrean, gizonaren galdera erantzuteko behar beste denbora behar dudana. Baina ez al da konturatzen agure hau bederatzi urteko mutiko xume bat bakarrik naizela?
‎Beste hainbeste suertatzen ari zait asteotan denpora pasa modura edo egiteko gogoan nituen ihardunekin hondartzara oporretan joateko parada izan orduko, besteak beste, eta beti eguraldiak aukera emantekotan, hondartzan eguzki galdapean etzatea edo agian ere submarinismo egiten saiatzea, supermerkatuan bertan eskolak eskeintzen dituen iragarki bat ikusi egin dut-eta. Edozein zereginetan behar beste denbora pasa arte. Dena dela, alde batetik hain etsigarria, eta bestetik hain atsedengarria ere den udatiar herri dekadente honetara iritsi, apartamentu aurreko hondartza kaxkarra ikusi eta goizetik nagusitu diren hodei beltzak sumatutakoan, nolabait edo, ezertaz ez gozatzeko aholkatzen zidan zerbait omen dago.
‎–Joan zaitez –esan zuen Jeanek– Eta behar beste denbora gera zaitez. Nire etxean itxarongo dizut gaur gauean eta bihar goizean.
‎Batetik, liderrak etorkizunari begira egon behar du beti, helburuak eta horiek erdiesteko bide berriak pentsatzen eta hausnartzen, beti ikuspegi etiko eta pedagogiko batetik; komunitate eskolarra zuzendu behar duen heinean, behar duten langileak motibatzeko gaitasuna eduki luke, bidea galdu dutenak zuzentzeko gaitasuna bezala; bestetik, ideia edo teoriak berez nahikoak ez direnez, lider onak gestore ona ere izan luke, ideia horiek lortzeko edo gauzatzeko beharrezkoak diren bitartekoak lortu ahal izateko. Diezek ere, zentzu bertsuan, dio egungo eskolek lider eta gestore apartak diren zuzendariak behar dituztela, Leena Liusvaara finlandiarrak" ongizate pedagogikoa" deitzen duena gerta dadin; hots, zuzendariak baldintza guztiak zaindu behar ditu irakasleak beren lanean zentra daitezen eta modurik hoberenean burutu dezaten; bestela esanda, irakasleei behar beste denbora, autoritate, ezagutza eta errekurtso eskaintzea ume bakoitza behar bezala lagundu ahal izateko. Modu batean edo bestean, estatu espainiarrak bere horretan jarraitzen du, munduko beste herrialde asko eta asko eskola liderrak behar bezala prestatzeko egundoko errekurtsoak eskaintzen ari diren bitartean, Mulford ek azaldu bezala.
Behar beste denbora.
2022
‎...aren izenez hots egin, suminak aitari ahantzarazi egiten zion ni ez nintzela ama, amaren izenez hots egiten zidan eta hori baino gehiago, zeren haserraldian amari nire izenez hots egiten zion, esan behar da nire aita urduria dela, dislexia moduko bat du eta horren eraginez biraoka ekiteko garaian bata bestearen ordez jartzen gintuen ama eta biok, ahalegina egin zukeen, bata besteagandik bereizteko behar beste denbora hartu, bai, zeren bizi honetan familiako kideen etortze hurrenkera errespetazten jakin behar da, eskolatik irtendakoan etxerako bidea ez asmatzeko beldurrik ez izateko, otsotzar mehatxagarria amamatzat hartzeko beldurrik ez izateko, edo jendeaz ez fidatzeko ikararik ez izateko, per  tsonak hondoratu egiten dira haiek identifikatzeko gauza ez bazara, baina egia, amak izen bat du et...
‎Berak hautatu zuen herritarren aurrean oholtzaratu nahi zuen gaitegia. Formatu berri hartan zer kontatua bazuela sentitu zuen eta, horrez gain, behar beste denbora har zezakeela kontatu nahi zuen hori nola kontatu nahi zuen pentsatzeko eta lantzeko. Bat batean, mundu berri bat zabaldu zitzaion aurrean.
‎Eta, zera gehitu daiteke: moduak aldatzen direnean ere, jarraitasun bat eman behar zaiola aldaketa nahi horri harik eta egoera berriaren normalizazio eta naturalizazioa gertatzeko behar beste denbora igaro arte. Liburuan lehenago esan den bezala, naturalizatuta dugun egitura sozial osoa dago gure ekintza eta harreman guztien muinean, eragile interaktiboen gorputzean inskribatutako pertzepzio eta hautemate eskemen formapean, Bourdieuk adierazi bezala.
2023
‎Eskarmentuak asko laguntzen du, eta noski, behin erretiroa hartuta, denbora libre gehiago duzu. Orain, ordea, malabarrak egin behar ditut entrenatzeko behar beste denbora edukitzeko. Hori bai, ez dut ezer garrantzitsurik sakrifikatzen mushingean aritu ahal izateko; bestela, utzi egingo nuke.
‎Aspaldi ez genion Kepa eta biok elkarri berba egiten, badaezpada bai, politikaren kontura izandako hika mikak berriz irizpidera ez ekartzeko gainontzekoen aurrean, baita ETAren atentatuen gainera bota egin ohi nizkion hitz gordinak gogora ez ekartzeko ere, amorrazioz eta destainaz blai baitzeuden. Gaur, ordea, ozta ozta denetarik hitz aspertuak egiteko behar beste denbora izan dugu, nork bere gorabeherez eta biok elkarren lagun edo ezagun ditugunez. Ozta ozta esan dut banatzen gaituen gai ustela alde batera utzi egin dugu oharkabean Biarritzeko hondartzan zehar elkarri kontu kontari eta bertan egiten dituzten izozki izugarri koipetsu eta goxo haiei Frantzia aldean bainilazko edozer itzel estimatzen dut eta miazka paseatzen ari ginela.
‎Nahikoa da labean erretzea, tomate saltsa eta esne gain ukitu batekin, itxura bikainez betetako piperrak lortzeko. ✴️ Osagai izoztuak Plangintzak bide segurua dirudi… bati osagaiak desizoztea ahazten zaion arte, prestatzeko behar beste denboraz: Itsaskia bada, ez dago arazorik, oraindik izoztuta dagoen egoste uretan sar baitaiteke.
‎G7koen bilera egin zuten asteburuan Japonian, eta Ukrainako presidentea ere munduko herrialde industrializatuenetako liderrekin bildu zen. Horiek berretsi zuten Kiev behar beste denboraz lagunduko dutela, eta babestu dute Ukrainako pilotuak F gerra hegazkinak gidatzeko entrenatzea. Aukerari atea ireki dioten arren, ez dago argi, ordea, abioi horiek emango dizkioten.
‎Mendebaldeak lasaitua hartu du. Izan ere, behar beste denboraz militarki laguntzearen truke, baldintza bat jarri dio Ukrainari: arma horiek, izan munizioa, droneak, tankeak edo irismen luzeko misilak, ez erabiltzea Errusiako lurretan.
‎Bestalde, EBko estatuetako estatuburuek eta gobernuburuek atzo berretsi zuten jarraituko dutela Ukraina behar beste denboraz laguntzen. «Laguntza militarrak luzerako izan behar du», nabarmendu zuen EBren diplomaziaburu Josep Borrellek.
‎Errusiak esaten du, batetik, ez diela bere helburuei muzin egingo. Bestetik, Ukraina armamentu gehiago eskatzen ari da, eta Mendebaldeak erantzuten dio behar beste denboraz lagunduko diola. Horiek horrela, nola bultzatu daiteke su eten bat?
‎Errusiak esaten du jarraituko duela bere helburuak lortu arte, baina Errusiak urtebete darama negoziazio bat irekitzeko ahaleginean. Mendebaldeak esaten dio Ukrainari behar beste denboraz lagunduko diola, baina ahots dezente ari dira negoziatzeko aukerez hitz egiten; betiere, erasoaldi honen ondoren eta Errusia ahul egongo den posizio batean, ia ia Mendebaldearen eta Ukrainaren menpe.
‎Hasi orduko ilundu die, eta mugikorrak esku argi modura erabili behar izan dituzte. Hala ere, behar beste denbora inbertitu dute azterketa zorroztasunez egiteko. Bost ordu inguruko jarduna izan da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia