Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2017
‎Joaquín Gallegos Lara zerbaitengatik bada deigarria, ez da nola edo halako eskolaren ezaugarriak nabarmenki edo maisutasunez erabiltzen dituelako, kontziente delako baizik, bere herrian, oro har, bide berriak ireki behar eta nahi dituela. Gizartean, politikan eta ekonomian bezala, Ekuadorko literatura ere bide berriak ireki beharreko kinkan ikusten dute gure idazleak eta kidekoek.
‎Badakik, buruik kantzetan ez dabenak hankak kantzau biher. Lagunen aurrien arro ibili biher eta ehiztarijen moduen eitten gainuan, bat bota ta bost kontau. Beti batak bestiek baino haundijjaue botaten jjuan.
‎" Beharrak behargina sortzen omen" baina ez zen hori Nikolasen etxearen egoera. Proposatutako mutilak, Joxek, ez zeukan ez diru beharrik eta ezta ere seguruenez, lana egiteko asmorik. Beste batzuk ziren Nikolas diruzalearen asmoak:
‎Baina zergatik Ximeno? Hiltzen uztea besterik ez huen egin behar eta negozio guztia hiretzat.
‎Halako berri baten beharrean eta jai giroaren irrikan zeuden herritarrek, dantzari eta festari ekin zioten gogoak iraun zuen arte. Alkaidea ez zegoen han, ez zen ausartu, halaxe erabaki zuen.
‎Manifestuan ideia asko ukitzen dituzte: gizonak eta gogortasuna ardatz hartutako militantzia eredua, emakumeak poliziaren eskuetan, zaintza behar eta falta, babes femeninoa, amatasuna, komunikabideen tratua, eta premia eta min pertsonalak, besteak beste. Egun espetxean dauden 52 preso politiko emakumeen askatasuna aldarrikatuz amaitu dute idatzia.
‎Ordea, nola lur lantzea, apaintzea, laboratzea eta begiratzeko beharrean eta premian ere jartzea bekatutik sortzen eta heldu diren txertoak, landareak, fruituak eta ondoreak baitira, eta oraino orduan ez baitzen bekaturik eta ez bekatuaren aierurik, omenik eta ez aipamenik ere, badirudi ezen ez zela, halaber, oraino orduan, paradisu hura lantzeko eta begiratzeko premiarik.
‎Eta arrazoirekin iruditzen zaizu hala. Zeren zer da munduan kontsolamendu handiagorik eta bihotz altxagarriagorik, ikustea baino ez duela deusen ere arriskurik, ez duela konfesatu beharrik eta ez bere kontzientzian harrik?
‎Gai baten gainean, garaikarrean, laster egiten duenak ez du xedera eta marrara hurbildu hurran denean arduragabetu behar eta ez baratu. Aitzitik, orduan behar du bermatuago eta enplegatuago, hartara ezkero garaitia bestek eraman ez diezaion eta anarterainoko lana ere gal ez dezan.
‎Aitzitik, orduan behar du bermatuago eta enplegatuago, hartara ezkero garaitia bestek eraman ez diezaion eta anarterainoko lana ere gal ez dezan. Hala, bada, nik ere dio Diogenesek orain xedera, bizitzaren bazterrera eta adinaren amaierara hurbildu naizenean, ez dut gelditu behar eta ez arduragabetu. Baina orain behar dut lasterrago abiatu, finkiago bermatu eta denbora hobekiago enplegatu.
‎Eta halatan, gibelera behatzeaz gatz bihurtu zen. Emakume hark eta hari eman zitzaion gaztiguak erakusten digu ez dugula gibelera behatu behar eta ez lehen utzi ditugun bekatuetara bihurtu.
‎Hala da, bada, zeruko erresuma ere: baldin erdietsiko bada, artez ibili behar da, aitzina joan behar da; ez da gibelera, lehengo bekatuetara behatu behar eta ez bihurtu. Zeren bihurtzekotan, probetxu gutxi da lehen egin den guztiaz.
‎Zeren ez da bide bat baizik, eta bat hura ere guztia da mehar, malkar, buruz gora, haragiaren kontra eta desgogara. Eta guztien buruan, ez da bide hartan bat ere errebelatu behar eta ez inora makurtu eta ez aldaratu: agindu guztiak behar dira konplitu.
‎Bada, kastitatea begiratu nahi duenak ez du dantzatu ere behar eta ez soinuak diren lekura joan.
‎Beatus qui intelligit super egenum et pauperem, in die mala liberabit eum Dominus. Dohatsu da beharraren eta pobrearen gainean enplegatzen dena. Zeren hura egun gaitzean, heriotzako orenean begiratuko eta libratuko du Jainkoak.
‎Jakin dezagun ez diogula pobreari liskarrik edo erantzukirik egin behar eta ez gaizkirik esan.
‎Gu bagina emateko prest, erne eta boluntario, ez lezake pobreak halako pentsamendurik egin eta ez arterik bila. Baldin pobrea bada maleziatsu, bere beharrez eta gure faltaz da maleziatsu; hark baino, guk hartan falta gehiago dugu, bere bizitza ateratzeko hainbat saio egitera behartzen baitugu. Hala esaten du san Krisostomok (37 hom., Ad populum Antiochenum; de eleemosyna et misericordia):
‎Pitagoras filosofo handi haren dizipuluek ez zuten beste agindurik behar eta ez arrazoirik, jakitea baizik haien nagusiak esan zuela (Zizeron, De natura Deorum):
‎Badakizue zenbat bidegabe egin zioten Jose patriarka handi hari bere anaiek, nola gaitzetsi zuten eta saldu zuten; eta nola gero, halaber, denboraren buruan, gutxi usterik, bere anaia salduaren beharrera eta menera etorri ziren, herstura handian jarri ziren, hain handian ezen gero, bere aita Jakob hil zitzaienean, hasi baitziren elkargana bildurik elkarri esaten:
‎Jakina, horretarako hamaika deabrukeria barkagaitz egin dizkiogu testuari, betiere sintaxia errespetatuz eta, oro har, irakurle gehienen mesederako izan daitezkeelakoan: Axularren hizkeratik urrun geratu diren aditzak erabili ditugu; zeharo estandarizatua nahi genukeen euskarara ekarri ditugu haren ortografia eta lexiko gehiena; neutralizatu egin dira euskara hedatuenean erabiltzen ez diren moldeak (genitiboan doan objektu zuzena, besteak beste); behar eta ahal izan denetan, jatorrizko puntuatze sistema ere ukitu da; jolas erretorikoak gorabehera, sintaxiaren aginduei jarraituz uztartu dira hainbat esaldi, haietakoren bat luze geratu bada ere; aipuak eta solasen eredua erabiliz taxutu dira, testua arinago eta mamia ageriago aterako zirelakoan, etab.
‎Eta su hura ez da behin ere ttipitzen eta iraungitzen. Eta ez du hark egurrik ere behar eta ez aitzinatzailerik.
‎Gizon bati zeure mende guztian etsaigoa eduki diozunean, eta gertatu zaizkion okasio guztietan ahal dagizun gaizki eta kontra guztia egin diozunean, zer esperantza ahal dukezu gero haren baitan, haren beharrean eta mendean zarenean. Arrazoiz, ez anitz.
‎Hitzontzia ez izan arren ezinbestean bizi behar eta lanak utzitako tarte urrietan gustuko zuen Zalduondoko ardandegira hurbiltzea, berak hornitutako ardoa edan eta afari goxoren bat ahoratzeko. Gainera toki horiek ziren onenak azken berriez jabetzeko, ez baitugu ahaztu behar, Donejakueren bidearen kostaldeko adarra, San Adrian gaindi Zalduondotik bertatik pasatzen zela eta erromesek ugariak ez izan arren beti zekarten berriren bat edo beste, negozioak kalkulatzeko pistak ematen zituena.
‎Aitak fabrikan egiten zuen, datu biografikoa zen harentzat eta bere senide osoarentzat. Amak etxean egiten zuen behar eta aitak lantegian: oso sinplea zen, eta bere sinpletasun horretan gauza asko azaltzen zituen, onerako edo txarrerako.
2018
‎Baina horrezaz gain, kultur ekoizpenetan hizkuntza aldetik eragileak zein diren zehaztu behar genuke mundu sinbolikoaren eragina baldintzatzeko (Katalanaren legean berebiziko garrantzia eman zioten orain 15 urte) eta horrela lan munduarekin batera hainbat esparru, formalenetatik intimoenetaraino. Tesia hauxe izan zitekeen, erabilera esparruen kategorizazio berri baten beharra eta horren araberako plangintza baten garapena.
‎Ezeini ez. Zeini burura euria hasi behar eta urtegirat buruz abiatzea. Guhauri!
‎Afaldu genuen eta baita bapo edan ere, Txurrutak ez baitzuen gidatu behar eta, baina alkoholak neuronaren bat nahastu zion antza eta zerbitzariarekin lehian, ika mikan hasi zen kafea hartu orduko. Kafea hotza zegoela, ogia ez zela egunekoa, zerbitzua kaxkarra zela, eta ardoarekin ziria sartu zigutela, horra hor kafe zurruta bakoitzarekin botatako kexa sorta.
‎Baina ez nintzen logikoa izan. Silogismo bat egin behar eta" nik euskaldun den zerbait egin nahi dut; zortziko txikia euskalduna dut. Has nadin zortziko txikiak idazten".
‎Gauzak hola, ez genuke gure burua engainatu behar eta kontzientzia onean lasai geratu, pentsatuz hemengo tradizio zaharraren arabera gure jatorrizko praktika zintzoa izan dela eta aski dugula kanpotarrek ekarria baztertzea injustiziak zuzentzeko. Erran gabe doa jainko arrotz baten monoteismoak ez gaituela askatuko:
2019
‎Dave eta Sol Leks bi zakurrak zeharo antzaldatuta zeuden Zakur tresnak jarri bezain laster, beste batzuk ziruditen. Galdu zituzten lehengo egon beharra eta arduragabekeria guztiak Besterik ez zuten gogoan: bidaia ondo egin, guztion artean lana arinduaz egin, eta norbait nahasten bazen haserretu egiten ziren.
‎Heriotz atariak ematen duen beldur dardarez. Tomek, zerbait esan behar eta, dagoeneko haien bila zebiltzala esan zion lagunari. Oihu egitea izango zen onena.
‎Izebak ordea ez zuen jo. Halako batetan, nolabait hasi behar eta izeba Polly negarrez hasi zen, zera zioen artean:
‎Irabazi egiten da hori, eta aurretik asko ereinda. Ikusten ez den lana da hori, jendearen atzetik nola ibiltzen garen, gaurko zena biharko atzeratu beharra eta abar.
‎Plak ez daki zer egingo duen errugbia uzterakoan, baina nahiko garbi dauka orain arte egindako sakrifizioak aski izan dituela: " Entrenatzaile izan naiteke, baina lotua da, etxetik kanpo ibili behar eta abar. Ez ditut orain utzi ditudan gauza asko berriz utzi nahi, eta ez da bakarrik alabarengatik.
‎Eguzkia zeruan gora zegoela, tenoreak zereginez mukuru neuzkan. Hargatik atsedena behar eta lankideekin hitz ordua finkatua nuen San Izpirituko Babel tabernako gela urintsuan. Hamar bat kide zeuden, begitarteak airean, bargo zaharren antzera etengabeko berri kate baten itxura hipnotikoak goloski irensten.
‎Zikintegiak ez ziren txantxetakoak: kamerak baziren, zaindariak ibilki, suen, ez beharren eta bisitari klandestinoen izua, ez ordea zentrala nuklearretan bezain beste, baina kasik.
‎Karia horretara, Bil Ta garbiko bilkura batean, Hazketaren etorkizunaz ari zirela, Oragarreko auzapezak berriz aipatu zuen errausketarena, iraganeko gauza abandonatua zela oraindik ulertu ez bailuan, eta Hazparneko deskargaren epea luzatzearen alde bozkatu zukeen, alaina, Hazketari uko egiten baldin bazitzaion, zikindegiak, nonbait behar eta, Oragarren kokatzea arriskua zuelako.
‎Noski ezaguera ororen iturria existentziari geure jatorrizko moldatu ezina dela, bizitzarekiko geure alteritate sentipena, baina norbere buruari mundua azaltzeko beharra eta mundua aitzakiatzat hartuz norbere burua besteei azaltzeko beharraren artean badago aldea.
‎Mitoei, jenioei, sexu bat atxikitzen zaie edo biak batera, eta horrekin lotuta izaera ona edo gaiztoa; horri esker gizakiak azaldu ahal izango ditu hainbat gertakizunen arrazoia edo zergatia; beraz, milaka urtetan antolatutako panteoi hau tentuz osatuta dago, gizakiaren behar eta kezka izpiritual zein haragizkoei erantzuteko moduan.
2020
‎Nagiak ere gainetik kentzeko daude-eta, azken buruan, ausartu naiz Berrizbeitia poetarekin. Aukeratu behar eta jo dut estreinakora, 87ko Zoperna jenerala bildumara. Baina lasai asko izan zitekeen berdin Eremu karroinduak, olinpikoa, 92koa.
‎Ez da ahaztu behar Shakespeare jarri dela literatura berri horren aita gisa. Literatura arautuaren tradizioak judua, kristaua, islamiarra esango digu ez dugula Jainkoaren lana baztertu behar eta ezin dugula amaitu ohiko idazkera motarekin.
‎Dena den, EIErena ez da jardun honetako lehena izan, euskal idazleek beren behar eta kezkei aurre egin ahal izateko zerbait lagungarri sortzearen asmoa zaharra baita.
‎Bide horretatik ari zen EIE bere hogeita bosgarren urtemuga ospatzean, zeren, goian esan bezala, gizartearekin bat, idazleen beharrak eta kezkak aldatuz baitoaz, nahiz eta, Associació d" Escriptors en Llengua Catalanaren kasuak ongi adierazten duen moduan, sorkuntzarako hautatutako hizkuntza normalizatu gabe egoteak elkartearen zeregin guztiak baldintzatu egiten dituen.
‎Horregatik, olgetarako izan arren, ezin da edozein ekoizpen kulturalik onartu, eta, aldiz, merezi dutenak aldarrikatu behar dira. Asko baitugu ikasi beharra eta aski alboratu beharra.
‎Elkarri egindako gutunetan oinarrituko gara, ez baitzuten bekoz beko elkar ezagutu. Ibinagabeitiak Caracaseko erbestetik Belgikan erbesteraturik zegoen Txillardegiri egindako lehen gutunean ziotson, besteak beste, ETA erakunde berrian, euskarari behar eta merezi zuen lekua emateko idatzi eta gainerakoetan. Txillardegik, lehenik, aditzera eman zion buruz buru ez ezaguturik ere, idatziz ezagutzen zuela Euzko Gogoa eta Irrintzi ko artikuluetatik, eta bera euskaltzale eta abertzale izanik, beti lankide eta gogaidetzat ere eduki zuela.
‎Egia batzuk konpartitu beharra dugulako, elkarren beharra dugunez gero bizitzeko moduko gizarte bat osatzeko.Unilateralitatea, beharrezkoa izanda ere, ez delako soluzioa. Jendeak beste politika bat behar eta merezi duelako."
‎ez da pentsatu beharrik eta
‎Abantaila pila aurkitzen zizkion komunikatzeko bide honi: mezua bidaltzean ez zenuen hartzailea galarazten, honek abagunea aurkitzen zuenean mezua irakurri eta, behar eta nahi izanez gero, erantzuten zuen. Baina noizbehinka beste aldean ahotsen bat entzutea ere gustatzen zitzaion Fideli.
‎Badirudi badutela han auzoko bat; Brace Dunlap omen du izena, eta azkeneko hiru hilabete hauetan Bennyren atzetik omen dabil, ezkontzeko asmoz. Azkenean, argi esan omen diote, ez duela ametsik egin behar eta ahazteko behingoz amets urdin hori. Brace Dunlap, berriz, sumindu egin zaie horrekin.
‎Bene benetan bakarrik eta ezlekuan gelditu nintzen, munduaren orbitan harri bat biraka eta noraezean ibili daitekeen moduan. Inork ez ninduen behar eta ez nintzen inoren bizitzaren parte. Biztanle bakarreko uhartea nintzen itsaso beldurgarri eta zabalegian.
‎Tseringek lasai asko hartu zuen aizkoratxo baten antza zuen aiztotzarra eta bere egitekoari txintxo txintxo ekin zion. Hiru urterekin amaren aginduei esanekoa izan behar eta ezpata okerra zen aizto handi harekin erabilera erakustaldi apartean jardun zuen. Pepino lanetan eskuak, hodeien artean burua, irri txikia ezpainetan.
Beharraren eta egoeraren arabera epaitu behar diagu. Ameriketan ezin diteke ez Castro' ren kontra eta ez Che Guevara' ren kontra joka.
‎Hemen egon behar eta zugandik urruti! esan zuen negarti.
‎Gosaldu zuten eta barruan geratu ziren, gaua noiz iritsiko zain. Ihes egin behar eta ez zekiten noiz.
‎Hasiera hasieratik mende bat betetzeko hurbil zeuden moja haien poza eta alaitasuna bitxi samar iruditu zitzaizkion kaperau berriari. Bazekien kaperau baten beharrean eta espero luzean izan zirela, baina horrek ez zuen, inolaz ere, lekaime haien alaitasun bitxia esplikatzen. Gazteagoak ziruditen, askoz gazteagoak, eta bizitzeko grina handi batez jantzita gainera.
‎Baina honetan... Gayz jantzita joan behar eta ez pepero baten moduan, baina aldi berean zeremonia baterako jantzita eta ez gaupasa baterako. Oreka larria.
‎Clubeko gela pribatu batean izan zitezkeen topaketak, baina baita clubeko areto batean gainerako bezeroen aurrean Jurdanen lana errazten zuena. Bere lana biluzik edo erdi biluzik egin beharrak eta ezezagunen sexu topaketak hurbiletik ikusi beharrak, ez afizioagatik baizik eta bere lana behar bezala egite arren, sex clubak amorratzera bultzatu zuten Jurdan. Bere borondatez joan balitz haietara, bere sexu gogoak bultzatuta eta ez ezkutuko argazkiak ateratzera, beharbada beste begi batzuekin ikusiko lituzke.
2021
‎Gu behintzat Yâsserrek askatuta somatu genituen gure buruak hona iritsi ginenean. Bera zen ezagun genuen gizakume bakarra, eta bera izan zen nahiko itxura oneko pisu baten alokairuaz hilero arduratzen zena, nire arrebari akademia ordaindu ziona, gure amari behar bezainbeste behar eta apeta ematen zizkiona; besteak beste gure amandrea Marokotik ekartzeko kudeaketa itzel guztiak burutu izana gaixoa gure ondoan hil zedin edo. Yâsser miresteko genuen, gure babesle eta hornitzailea, hau da, gure aita sekula ez izandakoa.
‎Berehala, ikertzailearen bulegoan hamaikak aldera gehiago hitz egitekotan geratu ziren. Hala ere, deia bukatu baino lehen, enpresariak adierazi zion Manuri ez zuela arteaz gehiegi arduratu behar eta Elena Burgi bere bazkideak lagunduko ziola horretan. Arteaz gutxi zekien Manuk, faltsutzeaz eta garaiko artistaz gutxiago.
‎Amadour, emaztekia osoki beretako irabazteko ahaleginetan zebilenez, printzeaz mintzatzen zitzaion etengabe; ez baitzitzaion axola zertaz solastatzen ziren, luzaz berarekin egon ahal izatekotan. Ezkondu ondoren, hilabete eskas egin zuen lagunarte hartan, gerlara itzuli behar eta bi urte baino gehiago eman baitzituen han, emaztea ikustera itzuli gabe, zeinak haurtzaroa eman zuen lekuan bizitzen jarraitu baitzuen.
‎Balz zen haien buru, askotan egina baitzuen lan hura. Lehen egunean, ordea, ez zuten mendietan edo inoren erasoren beldur ibili behar eta zuzenean Burgos ondoan kanpatzeko leku aproposa seinalatu behar zieten beren armadako kideei.
‎Bidaia ez zen oso zaila izan. Mendate baxu bat baino ez zuten pasatu behar eta Almanzorrek, litera batean ongi jarrita, martxa motela ezarri zuen. Zortzi beltz handik eramaten zuten kontu handiz.
‎Mariasunek hain larria ez dela gogoratzen dit berriz irrifarre izan nahi duen ahoko keinu makur batez. Gainera, aspaldi espero zuen, bere burua behar eta batez ere sendagileak agindu bezala zaindu ez duela aitortzen dit-eta. Dena dela, berriro ez kezkatzeko eskatzen dit ezin lasaigarri hobea izan nahi duen irribarre batez; gehienetan medizina hartu eta ohean etzan ohi da bizpahiru orduz gogorrena igaro arte.
‎Urteak eta urteak egin zituen nekez eta damuz, gu gizonon artean, historia zoragarri haren aztarren apurrenen bila. Eta, noizbait ere behar eta, halako batean, aztarren haien albainua topatu zuenean bere nekeen amaia hurbil zuela sumatu zuen. Batetik besterako haietako batean oihaneko zaldun beltz batek kontatu baitzizkion, izan ere, antzinako egun hartan Mahesvarak bere adiskiderik minenaren belarriak gozatzeko asmaturik zituen historia miresgarriak.
‎Iduri zaut gisa huntan mintzatzeko moldeak balio duela hertzea, zoinaren arabera, Jainkoaren plazan behar bailitazke eman errekontrua, zorthea, hala beharra eta bertze holako elhe sentsurik ez duten batzu. Guk zentzurik balin badugu, erranen dugu bethi:
2022
‎Senbeno, Joanes Garzia, bi zerbitzari eta hiru gerlari baskoi merkatari judutarren atzetik zebiltzan, baldintza hori jarri baitzieten karabana hartan onartzeko. Ez zuten nabarmendu behar eta merkatari talde handi batekin bidaiatzen ari ziren Akize Daxeraino. Iruñetik atera berriak ziren.
‎Politikan eman dituen urte hauetan jende asko ezagutu du. Ez jendea bakarrik, baita pertsona horien behar eta nahiak ere. Faboreak egiteko azkartasun berarekin eskatzen du haien ordaina ere.
‎Irina egin behar eta gero taloa! Santxak.
‎Hala, emakumeen beharretara eta norbere interesetara egokitutako jarduerak eskaintzen dira. Helburua zure errealitate pertsonala norberaren baliotik eta nortasunetik eraldatzea da eta hortik diru iturri bat, lana edo zure etxeko zailtasunak kudeatzeko gaitasuna lortzea.
‎Zereal eta jatekoen lurrek Oliteko sailen parte handi bat hartzen dute, 5200 Ha sekano Nabarroako Kanala egin aurretik. Mendia labakituz sortu dira, jendearen beharrak eta Kontzejuaren diru premiak eraginda.
‎Bai, desherrira joan behar eta gorriak ikusirik, betiko han geratu, asko eta asko!
‎Jaun Albarrekin aritu naiz urte hauetan laguntzaile eta ziur naiz bete ahal dudala lur administratzailearen lana. Hala ere, ez dakit etxe handi bat eramaten, bertako beharrak eta behar den antolamendua egunero kudeatzen.
‎Azaroan zehar burdinazko piezak, zeramikak eta beirak Burgoseko denda batzuetara eraman zituzten. Jendearen behar eta gustuen arabera ere egin zuten lan. Egiten zuten guztia edo ia guztia saltzen zen.
‎Ez izan kezkarik. Azenari jaunari galdetuko diot, bestela bere lagun jaun Mendok jakingo du soldadu gehiago behar eta hartuko duten. Proba bat egingo dizute, horretaz ez izan dudarik.
‎Markorekin ere hitz egin zuen, etxeko beharrak eta saldu ahal ziren produktuak zein eta zenbat ziren zehazteko. Zerealetan, garagar, olo eta zekale kopuru txikiagoez aparte, garietan ehun bat maizterrek hiru mila anega eman zioten jaurgoko administrariari, 90 tona gutxi gorabehera.
‎Paradoxikoa bada behintzat. Ez baita beti aise jakiten minutu isila noiz amaitzen den, eta beraz, haustura hori nolabait adierazi behar eta, txaloan hartzen du jendeak aterpe. Oraingoan ere, norentzat dira, baina, minutu bateko isilunearen ondorengo txalo horiek?
behar eta ahal duguna.
‎Hemen zeozer pasatu zunan lehengo egunean: erreginaren alaba hil behar eta osatu dun; baten batek entzun din...
‎Halako kasuetan, Manex segituan hasten zen katiluko esnean igerian zebiltzan esne gain zatitxoak, koilararekin arrantzatzen eta ontziaren ertzetan baztertzen, halako higuinezko momentu txarrik ez pasatzeko, baina goiz hartan, une hartantxe, amak hantxe agertu behar eta zera esan zion:
‎Ez edukitzeagatik, baserri hartan telefono finkorik ere ez zuten oraindik. Beraz, nola edo hala entretenitu egin behar eta huraxe izan zen mutikoari bururatu zitzaiona, denbora nolabait modu atseginean emateko, alegia, ganbarara igo eta ea han zer topatzen zuen.
‎Baina, bueno, gauak ere azkenean noizbait bukatu behar eta hura ere halaxe amaitu zen, eta Manex esnatu bezain laster, urduri eta ilusioz beterik, brinko batez jaiki eta arrapalada batean joan zen zapatak zeuden lekuraino; jangelara. Eskatutako jostailu guztiak bizpahiru, hantxe topatu eta segituan hasi zen etxekoei irrikaz erakusten eta beraiekin jostatzen, pixa egiteko eta aurpegia garbitzeko ere batere denborarik hartu gabe.
‎Dena den, handik bi egunetara berriz ere eskolara joaten hasi behar eta mutikoak ez zuen denbora alferrik emateko; dena ongi aprobetxatu beharra zegoen. Horregatik etxeko hainbat lekutan jarraitu zuen jostaketan jasotako jostailu berriekin, jangelan, sarrerako gela zabalean, sukaldean, ukuiluan eta abarretan.
‎Baina, beheraino iristeko, lehenik eta behin aldats piko bat jaitsi behar zuen, belar luze eta sasi ugariren artean. Nola edo hala, saiatu egin behar eta mutikoa hantxe hasi zen jaisten arin samar, harik eta bare bat zapaldu zuen arte. Soberan dago esatea zer gertatu zen:
‎Zirt edo zart. Ordura arteko bizitzarekin jarraitu, ala behar eta sentitzen zuen bezala, erabat aldatu. Hogeita lau orduko atzerako kontaketa egin behar zuen arratsaldeko zortzietan hasita.
‎Batzuetan Lucreciarekin kafetxo bat hartu eta itzuli bat egiten zuen. Edonola ere, azken aldian alaba kozkorrak ez zuen bere beharrik eta emakumeak bakardade izugarria sentitzen zuen. Dormitalerian bizi zen.
2023
‎Thelma eta Louise baginen biok, nik Louise izan behar nuen. Adele gizajoa, babesa behar eta hara noren eskuetan amaitu zuen! Eta oraindik jendeak galdetzen du zergatik ez dudan seme alabarik izan.
‎Formari buruzko kezka horiek albora uzteko. Gaixoen azken igurtzia ere bere horretan uzteko esaten zion; denboraldi batez ohitura bere horretan uzten bazen ere, horretaz ez zela ezer idatzi behar eta azken igurtziak ez zuela aginduzkoa izan behar esaten zion.
‎Luteroren arabera, autoritate bakarra Bibliarena zen; zuen sinesmenak salbatzen zuen gizakia, eta ez bere meritu eta otoitzek (Smith, 1911). Luterok zioen, legea betez justifikatu nahi zutenak justiziatik aldendu egiten zirela; ekintza onetan ez zela sinetsi behar eta ekintza onak egiten ez zela sufritu behar. Luterorentzat Ebanjelioa ez zen legea, bekatuen barkamenaren promesa baizik (García Villoslada, 1973).
‎Allstedtetik ihes egin zuen 1524ko abuztuaren 7an eta Mühlhausen go hirira joan zen; handik zebilen Henrike Pfeiffer fraide zistertarra ere, jendea berotzen eta asaldatzen. Müntzer ek zion autoritateei ez zitzaiela obeditu behar eta errentarik eta zergarik ez zela ordaindu behar. Pfeiffer eta Müntzer ek Mülhausengo elizetako eta monasterioetako ondasunak hartu zituzten eta erregimen berri bat ezarri nahi izan zuten, lege bakartzat Jainkoaren hitza zutela.
‎teologia, morala, induljentziak, gotzainak, printzeak eta gauza praktikoak (Smith, 1911). Luterok 1515ean zioen ez zirela santuen ekintzak predikatu behar eta ez zitzaiela gizakiei aholkatu behar haien antzeko ekintzak egiteko. Ez zuen ezer entzun nahi barauaz, bijiliaz, penitentziaz, martiriez.
‎" Hara, ene andereok, nola ez den norberarendako ez den sekretu bat entzun behar eta bertzeren eleak gaizki aditu".
‎Vincentek zioen ez zatekeela harrituko itxaropen hori fata morgana bat balitz; pobreziaren espejismo bat zirudiela; zenbat eta txiroago, are gehiago sinisten dela horrelako aukeretan. Vincentek zioen Saintes Marieserako bidaia atzeratu zuela etxea ordaindu beharrak eta mihiseak erosi beharrak eraginda.
‎Ahoa sobera irekiaz jaten du lagunak eta soinua aterata; auzo lotsa. Amankomuneko gairen bat atera behar eta, Falconeko langile ezagunenen errepasoa egiten hasi zarete: Frik urde Frik, Charmaine haren emazte blondie a, van der Verme, Leonnie, Le Roux, Michael Mann, Shawn Wessels, Evelyn Turpin, Bartholomeus Ashurst, Achile Mannarino eta Leon Pretorius bera azaldu zaizkizue larrutuak izateko erruletan.
‎Bai Louis, bai Ilona eta bai Ray gau luze hartan muinetik modu zentzugabean maitatzera iritsi zara. Baina maitatzen dituzun modu berean etxe barne eraitsi hura betirako uzteko behar eta gogo bizia duzu. Zure barneko hautsak harrotu izanagatik, sekula zapaldu behar ez zenuen gunean jausi zaren irudipena duzu.
‎" Pentsa, jarraitu du nire espartinak tarteka musukatuz, Estatuaren marmola geure buruen gainera zatika birrintzen eta Maruccia eta biok Marianitoren urtebetetze festan, ea nork esango ote dion presidenteari mozorroarena. Eta Borja, Alejandro, Rodrigo, Cayetano, Bosco eta Alonsoren antzerako izenak dauzkaten haurrek egunen batean herri honetako elite bihurtuko diren kabroi txiki horiek urtebetetzeko pastela jan berritan, aztoratzen hasiak dira eta elkarrekin muturrekoka hasi eta festa zapuztu aurretik, zerbait asmatu behar eta jokoak egitea zilegi dela erabakitzen dugu. Horretarako urtebetetzea duen umearen aita ilustreari mozorrotzeko eskatu behar diogu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia