Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 160

2000
‎Orduan Estherrek ere zerbait esan behar eta, zenbait bidailagunen oniritziarekin, New Yorkek egun gehiago merezi zituela esaka hasi zaio, eta, bestalde, oso nekeza dela fardelak ekipaje tokira igo behar izatea, eta agentziak hobe lukeela fardelak garraiatzeko erremolke ttiki bat erantsi izan balu. Danek, furgonetaren gainaldetik, begirada sutu eta sarkorra luzatu dio, eta isilean jarraitu du Adelak, txintik ere esateke, pasatu dion gurpilekiko maleta kokatzen.
‎Zer egin duten ez dakit, baina nago gaua elkarrekin igaro dutela eta, azkenean, bete egin dela bi amorosen desira. Dena den, beharbada ez genioke aparteko garrantzirik eman behar eta udako maitasun iheskortzat hartu behar genuke, edo osterantzean apaizgai baten azken aukeratzat. En plus, gaur ere elkarren alboan etorri dira furgonetan...
2001
‎Euskal kulturaren dimentsio eta bokazio unibertsalak begiramen eta babes unibertsalak jaso behar ditu etxean, inguruan eta hizkuntzen plazan. Horretarako, ordea, konplexurik gabe eta handikeriazko menturarik gabe jokatu beharra eta jokoa banatu beharra (administrazioa, unibertsitatea, erakundeak, hiztunak...) azpimarratzen zituen Mitxelenak. Baina nola lortu horrelakorik, nolakoak garen, zein buruhauste ditugun, zertan gabiltzan, noiz eta nola zer nahi dugun ezagutarazten ez badugu, zer garen, zer izan nahi dugun eta nola izan nahi dugun komunikatzen ez badugu?
‎Aitzitik, norbaitek egia hori isilpean gorde nahi izan badu ere, haren alde jokatu zuten ahaleginean, Madrilen eta. Ez zuten uste, ordea, Unibertsitate zaharrak orduko beharrak eta premiak  asebete zitzakeenik, arrazoi osoz, noski. Haren aldamenean –haren aldamenean eta ez haren aurka– jaso zuten, beraz, irakastegi berria, jakite" berriaren" (berria baitzen oraindik gurean) bizileku izan zedin eta teknikaren  bitartez Probintzia hauen ekonomiak falta zuen gidaritza har zezan.
‎Herriko enparantza ez da, euskal gramatika etsai  duelako," la Place du Peuple"," la Place de la Ville" baizik. Bestea gogoko duenak, Herriaren enparantza esan behar eta, nahi ez balu, Populuarena.
‎Gureak, bestalde, traba latza ipini zion bere buruari antzinakoek hain gogoz eta debekurik gabe zerabilten amodioa baztertu zuenean bere kantutik. Ez zuen lohitu nahi eta ez da lohirik gabe egiazko giza maitasunik, gora  beharra eta lurrera nahiaren arteko tenkak ematen baitio, hain zuzen ere, bere izaera berezia.
‎Ez, ordea, neurri berean sail bakoitzean. Oraintxe arte ez gara gehiegi  nabarmendu, nolabait esan behar eta, kultura sailean. Hori dela eta,  gutakoren bat gailendu bada lanbide horretan, ezin zokora dezakegu, gauzak astiro ikusmiratu gabe behintzat.
‎Euskalkiak ederki banatuak ikusten ditugu: zubererak egin du kolpe huts, hala behar eta mintzaera hori delako hemengo euskaldunentzat gaitzena agian. Gaiak ere, lehen gainbegiratu ditugun gure ondasunen neurri murritzean, badute aldea batzuetarik besteetara.
‎Bukatu behar eta, hitz bi esango nituzke Axular Etxeberriren parean jartzeko. Ez dut dudarik egiten, lehen esan bezala, honen kantu lana ederlana ere badela zatirik egokienetan, eta ez dira horrelakoak eskas.
‎c) Larramendik bazekien, eta idazten ari ziren imitatzaileek hobeki, zerbait eta zerbait baino gehiago gorde (eta are hartu) behar genuela aldameneko hizkuntzetarik. Prest zeuden, aspaldidanik fidatuei eusteaz gainera, zor berriak ere egiteko mailegu bitartez, beharraren beharrez eta hoberik asmatzeko sormena ernatzeko modurik aurkitzen ez zenean behinik behin. Horrelako okerrak zuzentzeko tankera egokia Larramendik gehitu eta zabaldua zuen, ez aitzindaririk gabe:
‎Antzinako jainko jainkosen makina miresgarria ere sartu behar da, neurriz bada ere, euskal bertsoetan" Arrain jauna, Zuberoako juje zenaren" hilarrirako zerbait asma behar eta, non aurki honako hau baino gorespen egokiagorik:
‎gai egokia, bere gogobetekoa eta bere indarren neurrikoa, aukera dezala. Oraingoa, sariketa baterako zerbait behar eta, itsumustuan begiz joa izan da: ez bedi horrelakorik gerta hurrengorako.
‎Garai horretaz eta ingurukoez mintzatu nahi duenak badu nondik abia, hor barrena dabilen iritzi mordoaren (beti, hala behar eta," kontrakoen") arrazoiak eta desarrazoiak arakatzeko. Lehengoez gainera, leku nabarmen batean agertu berria da gure kaltetan aginte osoa duen harako dammatio memoriae hura, hemen" Adiskideen" kaltetan, salaketarako izan ezik.
‎Horra bada luzamendutan uzkur lanari ekitetik gibelarazten ninduen nolabaiteko gogo gaiztoa. Bera uxatzeko zerbait behar eta, imajinaren desegokitasuna gorabehera, etxe aurrealdeko hutsunea irudirik gabe nahi ez duen etxegilearen gisa jokatu dutela liburu moldatzaileek uste behar izan dut.
‎Habent sua fata libelli, esan ohi zuten inoiz" Poeta" ren gisan, eta baita beren irakurleek ere, irakurleek, entzuleek edota buruz ikasten  dituztenek, apurka eta zatika behinik behin. Ez zen hala behar eta, ustekabeko mirakuluz XVII. mendeko Lapurdin, Donibane eta Ziburuko kostaldean, bai ere halaber hinterland modura zuen Sara aldeko lur barrenetan, euskal literaturari, kristau eta katoliko, dakigun loraldia eman zion jende ikasi samalda, latinezko bertsoak (esate baterako) hutsik gabe neurtzen zekiena, ehun urtez geroago Larramendik neurtitz zuzenik sortzen ez zuelarik.
‎Ongi baino hobeki dakigu nondik nora ibilia dugun don Jose Migel, baita, beharrik eta zorionean, nondik nora dabilkigun orain ere. Gizakumeari eta gizarteari dagozkion jakintzak landu ditu batik bat, gure herritasunaren oinarri delarik antzinadanik datorkigun ondorea, itxuragaiztotua ez bada ere itxuraldatua bederen gureganaino heldu dena, Â aztertuz, bai egungo egunekoa, bai arestikoa, bai aspaldidanikakoa.
‎Arrixku gogorrean gaude. Au esan bearra zegoan, eta ala bear eta nik esan".
‎Ez dut hauen lana kultur barrutian, eta bestetan, egungo foruzale berriek –Victor Pradera jaunaren jarraikile zin  tzoak, Estatutua eta Foruak kontrakarrean ipintzen dituztenok– adina goretsiko35 1931 eta 1936an aldarte politikoen arabera ari ziren Batzorde Gestorak berak, herriaren ordezkari gisa eztabaidatuak eta eztabaidagarriak, oso bestelakoak izan ziren, kultur alorrean, ondoren ezagutu ditugun Diputazioen aldean. Usteak uste, oso gauza ezberdinak dira zerbaiti herri usaina dariola-eta besterik gabe kontra egin beharra eta geldotasun nahiz hoztasunez ari izatea.
2002
‎Eta tribulatua, zeren, ingelesa euskara baino hobea baldin badu, ez baitakit nik ez ote nukeen iruzkin hau hementxe berean amaitu behar eta liburua betiko itxi: ingelesez zerbait dakiena berehala ohartuko da hizkuntza horretan" Syntax" esan behar dela, eta ez" Syntaxis"; eta" Basque" idatzi behar dela, letra larriarekin hasieran; eta izenburuak, bestela ere, beti letra larriekin idazten direla; eta autoreak jakin luke euskara baino hobeki ezagutzen duen ingeles horretan (edo ez da ingelesa?), izatekotan ere, On Basque Syntax Literature esan litzatekeela.
‎Beharbada, hori da hizkuntza ahulen ezaugarrietako bat: izana eta izena denen artean eman beharra eta euskara denon artean artatu beharra.
2003
‎Egon ezinik, zerbait egin behar eta, eserlekutik altxatu  nintzen. Ekipaje tokian utzia nuen berokiko sakelan Herioren kantua nobela hunkigarria eta mendazko txikleak haztatzen ari nintzela, emakumearen orrialdeei erreparatu, eta nola hala lerrokatuak zituen azken hitzak irakurri ahal izan nizkion:
‎Ene irudiko, ederki hasi perpausa bururaino eramaten zuen, bidaiaz eta agerraldiaz balia: Euskal Herriak du hartu behar ETArekin finitzeko erantzukizuna. Nahiz jadanik hori konpreniarazia duen, gizonak ez ote du aspalditik perpausen ez gakotzeko ohitura hori?
‎honetan, euskaldunok aurrea hartu gura diegu utzikeriaren ezabaketari eta programatutako suntsipenari. Erantzun orokorren baitan, nork bere oihalari eutsi behar eta guretzat biziraupenezko plaza, hil ala biziko probalekua da komunikazio sare euskalduna.
2005
‎Yoga, batik bat, barruko filosofia da, bakoitzarena batez ere, nolabait esatearren, eta ez ahalmen fisiko bat. Dena dela, zirkua ere gizakiaren behar eta joera da, eta edozein egoeratan agertzen da; frontoiko batzar horiek badute zirkutik, eskolak ere badu zirkutik, eta elizak nahiz estatuak ere badute zirkutik; ikusiko duzu, bestalde, zer nolako zirkua izango den erregimena erortzen denean, ez zaio-eta askorik falta; orduan jakingo duzu zer den politikaren zirkua, eta ikusiko dituzu, halaber, gaurko iraultzaile asko modako trajea jantzita, po...
‎Aitzitik, jakinduria sakonago eta jarduera zuhurrago batez, bizi baldintza hobeak lor ditzakegu, bai guretzat bai gure ondorengoentzat, gizakiaren bizi beharrei eta bizi-nahiei egokituagoak inondik ere.
‎Estatuek nazioarteko ekonomia sistema lagungarria eta irekia sustatzeko elkarlana egin lukete; sistema horrek herrialde guztien hazkunde ekonomikoa eta garapen iraunkorra eragin lituzke, ingurumen degradazioko arazoei hobeto aurre egiteko. Ingurumeneko helburuak dituzten merkataritza politikoko neurriek ez lukete bazterketa arbitrarioa edo justifikaezina eragin behar eta, era berean, ez lukete nazioarteko merkataritzaren murrizketa eragin behar. Herrialde inportatzailearen jurisdikziotik kanpo gertatutako ingurumeneko arazoei erantzuteko alde bakarreko neurriak hartzea ekidin litzateke.
2006
‎Nire iritzia eskatu zidan. Konprometituko ez ninduen zerbait esan behar eta, ez zitzaidala askorik gustatzen, ez nion besterik esan. Lepoko zainak lehertu beharrean hasi zitzaidan hizketan.
‎hobe behar eta zaputzen
‎Ados. Baita erabili ere, behar eta komeni den unean eta tokian. Baina gazteon artean euskararen erabilera indartu nahi bada, esaterako, ez dirudi oso emankorra denik Iruñean, esaterako," antzarak ferratzera" bezalako esamoldeak hedatu nahi izatea.
2008
‎Edo agian ez. Tartean badirelako beste gauza batzuk, handiagoak, edo deitu nahi diezun bezala (ez daukate nahitaez handiagoak izan beharrik eta), beldurra, independentzia, harrotasuna, ziurtasunik eza eta beste mila gauza, helburu unibertsalera iristea trabatzen dutenak.
‎ikasle horiei gure hizkuntzaz, gure literaturaz eta, azken batean, Euskal Herriaz hitz egin diedala, nire gogo bakarra hura guztia ahaztea den arren. Egia da astean ordu gutxi izango direla, baina, hala ere, astuna egingo zait horretaz hitz egitea, eta are gehiago gaiak prestatzea, berez lan erraza bada ere, azken batean, oinarrizko ezagupen batzuk baino ez dizkiet eman behar eta.
‎Barrezka ito beharrean eta autoaren martxari askorik erreparatu gabe ari da Tomas.
‎[Aurrekoa, gehiago politizaturik.] Goi beheen arteko ikusi behar eta ez ikuste horixe dago benetako gerra politikoaren, eta, beraz, gerra pertsonalaren, mamian:
‎Hunkigarria da amodioaren indarra: ez du deusek hurkoa hainbesteraino ontzen eta edertzen nola besterik ezeko beharrak eta gozorik gabeko lehorrak.
‎Jakin dut, pozez jakin ere, bazter azpigaraturen batean gertatu izan dela hemendik laguntzera joandako batzuk herrietan putzuak egiten hasi eta bertako emakumeak, beren ezjakinean eta azpigaratuan, kontra ateratzea, nahiago izanik egunero ur bila kilometro batzuk egitea, eta beldur izanik ez ote dituzten irabazitako ordu horietan lan txarragoetan jarriko, eta seguru jakinik, ororen buru, elkarrekin egoteko eta tarte eder bat galduko luketela. Arrazoi tonto garatuak ez daki hobe beharrak eta denbora irabazteak dakarten gaitzari begiratzen; ez daki bizia erraztea zailtzea izan litekeela, eta zailtzea erraztea.
‎Azkena, arrastazioa (arrastáziyue). " Hori duk arrastazioa daukana horrek!" eta hola, eta delako horrek daukan arrastazio izeneko hori da ez dakit zenbat gauza egin beharra eta iritsi ezina; eta dagoena da itota, eta dabil arrastaka bezala, eta bizi da ezinean, eta... Estresa tapatzeko adinako indarra hartuko ote du arrastazioak nere barruko fonotekan?
‎Badira gaitz batzuk gaixo egon denaren izaera narrastu eta betiko zitaldurik eta erretxindurik uzten dutenak. Gaitzondoaren ezaugarriak izaten omen dira, besteak beste, beti arrazoia eduki beharra eta gauza guztiei berehalatik arrazoia eta kausa bilatu beharra.
‎Mutil gazteek nesken jantziak eskatzen dituzte, minigonak eta dituztenak". Mutil gazteen emetu beharra eta erakutsi nahia, heldutasunaren pailazotasun esentziala, heziera ez sexistak dakarren itomena... eta ezkutatu ez dakit, baina erakutsi, gauza batzuk erakusten dizkigu mozorroak.
‎" Pax est vita..." esanez arrenguratzen gaituk gu: behin bizi behar eta bertan bakezko putzu orekatu batean amilduak bizi behar!
‎Barru barrutik, izugarrizko premia eta beharra omen daukagu ezdakitzerena, baina gero huskeria bat aski dugu premia, behar eta ezbehar guztiak ahazteko. Ez dago ulertzerik.
‎Etsipena hartua dago eta aurki eramango omen du minbiziak. Halaxe behar eta telefonotik(!) izan da gure azkenengo solasa. " Rekuerdo politta uzten didazu", esan diot.
‎[Arrazoi itsu argituaren kritika.] Urrutira iristeko asko ibili behar da, baina urrutien urrutienera iristeko ez dago inondik igaro beharrik eta urrats bat bera ere egin beharrik.
‎Aurrena datozkidanak: nahi eta nahi ez, gauza jakinak behar ditudala; behar eta behar ez, gauza jakinak nahi ditudala; bide batetik joan edo bestetik joan, leku berera iristen dela (eta bai, baina ez da gauza bera); baliabide eta aplikazio batzuekin edo besteekin, gauza bera egiten dela (gero eta azkarrago eta hobeki, besterik gabe; eta ez: beste gauza bat egiten da)...
‎Eta oinarriagoan hauxe: inork ez dakiena jakintzat emanez, gauza berbera izango direla denon hil beharra eta denon hilda egotea.
‎[" Ni banoa hemendik."] Kanpora ateratzea, beste norabait bizitzera joatea. Beharrak darama badoana, bai, baina izan beharrak eta erakutsi beharrak ere bai. Izan, erakutsi... zer?
‎Gorputza eta arima, forma eta funtsa, hitza eta hotsa, bizitzea eta hiltzea, estiloa eta zer esana, alde bat eta bestea... Arrazoiaren drametako bat da gauza bera eta biak bat omen diren horiek, gauza bat eta bera direla deklaratzerakoan ere, banaka aitatu beharra eta deus ikustekorik ez balute bezala atera beharra. Arrazoiaren drama.
‎Erlijioak eta zientziak, hobe beharrez eta biziaz ahazteagatik," ongi hiltzen" erakutsi nahi lukete, eta hor, asko uste ez dutela, beren gezurraren puska haundi bat erakusten dute: bi urteko umeak ere badaki hiltzeko gaizki egon behar dela.
2009
‎Bere mailatik beherakoekin baino ez zen erabat eroso sentitzen. Eta hantxe zegoen behar eta desiratzen zuen konbinazioa: maila apala eta zientzia (edo aztikeria) berari laguntzeko gai.
‎Zenbaitentzat dena da gutxi euskara kontuetan. Kontu horietan, ordea, euskara bera da beste inork baino gehiago politika neurrikoak eta pragmatikoak behar eta eskatzen dituena. Euskara indarberritzeko ahaleginean, albo batera uztea komeni da gizarteak onartu eta bere egin dezakeenetik urrutirago joateko asmoz soka-saltoan ibiltzea.
‎Halere, ez da ahantzi behar eta oso kontuan izan behar da, abertzaletasuna sortu aurretik ere" beti krisian" bizi izan den euskarak defendatzaile eta erabiltzaile ugari izan zituela. Egia da, halaber, eta hau ere esan egin behar da?, euskaltzale ez abertzale ugariren konpromisoari esker ekarpen erabakigarriak eta urte luzeetarako arrastoa utzi dutenak jaso dituela euskarak.
‎Halaber, jakina da jarduera politiko instituzionalean, adibidez hainbat udal administraziotan, euskararen erabilera sustatzearen aldeko politika aktiboak garatzen ari direla urteotan esparru politiko horretako hainbat ordezkariren gidaritzapean. Baina, aldi berean esan dezagun nabarmena dela, beren proiektu politikoetan, eguneroko politikagintzan, eta baita eremu mediatikoko jardunean ere, beren burua esparru horretan kokatzen duten aukera politiko eta mediatikoek gaur egun, oro har, egiten dieten baino toki handiagoa eta preziatuagoa behar eta merezi dutela euskarak eta hizkuntza aniztasunaren aldeko jarrera aktiboek. Murritzegia baita, beren gogo ametsetako euskal gizartea irudikatzerakoan, euskararentzako gordetzen duten tokia.
‎Kontua da naturaltasunez eskuratu dutela euskara, oharkabean, inongo eta inolako etsairen kontra jardun beharrik gabe eta inolako borroka edo erresistentzia kutsurik gabe. Horrexegatik, eta gaztelania ere betidanik bizikide ohikoa eta indartsua izan dutelarik, inolako deliberamendurik gabe erabiltzen dituzte eremu batzuetan euskara eta beste batzuetan gaztelania.
‎Nire zaluaren ondoan askoz gogorragoa zen gerri hura makurtuz, belaun eta zangoak gonape beltzean zabalduta, banan banan" txotxak biltzen" zituen, hurrengo sua pizteko. Asko estimatzen zituenez, bizpahiru urteko mutiko nintzen honek, dena ikasi behar eta, agudo antzeman nion txotxak bilduz amama nire aldera izango nuenari: asko estimatzen zuen ni hartara lerratzea:
Beharrak eta besteren mende, asko balio izan die berenez buru argi axkarrekoak izan direnei. Lehenago, komentu jendez jantziak genituenean, gazte estudiante ginenok beti harritzen gintuen ermano xahar batzuen jakitate ihartuak.
‎Joxean Sagastizabal laguna kutxutzeko ipini dut izenburua. Bere umore eta guzti, umorea behinik behin ez dugu galdu behar eta, agian, beste liburu batentzako bidea emango lioke...
‎Trinkotasun aldetik, berriz, herriaren masak oso trinkoa izan behar du, mintzo kideek arnas berean bizi behar baitute, nolabait esateko. Estatuaren masak, ordez, ez du halako trinkotasunik behar eta bakarrik une berezi batzuetan (gerrak, boterearengatiko borrokak, hauteskundeak...) trinkotzen da.
‎ETAri gure babesa kentzen badiogu, sustrairik gabeko olatua baino ez da izango. Gure eskuan dago behar eta nahi duguna ETAri zuzen eta garbi esatea. Ez ote dugu ozenki aldarrikatzen adin nagusikoak garela?
2010
‎Ez dut ukatuko topaketa haren aurretiko neure fantasietan behin baino gehiagotan pasatu zitzaidala arratsalde hartako egoerak baldintza guztiak betetzen zituela lehenengo sexu saio baterako, baina denbora aurrera zihoan ahala, Teresak ate hori itxita zeukala ikusten nuen, duplex xarmangarri hura ez zela berarekin izan nezakeen lehenengo topaketaren eszenarioa izango. Han ginen biok, inork ez gintuen ikusten, munduak ez zigun inolako eragozpenik jartzen nahi genuena egiteko, ohera salto egin besterik ez genuen behar eta han zilipurdika hasi barrunbeetan irakiten ari zitzaidan energia hura askatu eta festa gogoangarri bat antolatzeko, baina aldean neukanaren aldetik ezerk ez zidan adierazten momentua iritsia zenik eta neure buruari eutsi behar izan nion une egokia iritsi arte. Erregaloaren aukerarekin bete betean asmatu zuela ematen zuen.
‎Ikasketak bukatzean, Laurak Bat euskal zentroak bultzatutako film batean parte hartu zuen, euskal emigrazioak Argentinan izandako garrantziaz Wenceslao Insausti zinegileari agindu zioten produkzio taldean. Ondo etorri zitzaion eskolan ikasi zuenaren erdiak ezertarako ez zuela balio jakiteko eta ezagutu behar eta ikasi ez zuen beste erdiaren erdia ikasten hasteko. Honetaz gainera, Zabaleta abizena eman zion aitonaren jatorriaz zekiena baino zerbait gehiago ezagutzeko eta ero fama zeukan herriaren izaera baketsua bortizkeriaren gainetik zegoela ikusteko.
‎Zergatik ez bakean utzi mutilzahar zoriontsu hura? Bere bakardadean, mendian galduta, ez zeukan beste inorekin kezkatu beharrik eta horrexek egiten zuen hain gozo, baketsu eta eskuzabal. Orain ezkonarazi egin zuten, lortu zuten hau ere kateatzea eta ez edonorekin, gainera.
‎Nicolas logelan biluzik egoteak abantaila ematen zion. Luzatzen ari zelako behera jaistea bururatzen baldin bazitzaion, kalera ateratzeko ez zuen asko behar eta hura ez zen bere atzetik pertsekuzioan ausartuko larru-bizirik.
‎Handiak bota zituzten egunkari batzuek egun haietan nire aurka. Baina, nik neronek egindakoaz ez neukan kezkatu beharrik eta Vaticano Irratiko zuzendaria eta baita COPEko zuzendarietako bat ere oso ongi portatu ziren nirekin. Handia izan zen zalaparta eta gertaera honek izan zuen oihartzuna.
‎2008ko irailean, hala behar eta, erakunde interesgarri baten bileretan hartu nuen parte, bigarren aldiz. Gaia:
‎Gure etorkizuna erabakitzeko eskubideak ez du baldintzatu behar ETAren indarkeriaren amaiera; alderantziz ere ez, ETAren indarkeriaren amaierak ere ez du baldintzatu behar demokrazian erabakitzeko dugun eskubidea.
‎Ez dira nahasi behar ETAren indarkeriaren arazoa eta Euskadiren eta espainiar Estatuaren arteko harremanei buruzko gatazka politikoa
‎Inork ez ditu nahastu behar ETA eta euskal gizartea. Soziologia inkestek aspaldi esaten dute ehun euskaldunetatik laurogeita hamazortzik gaitzesten dutela indarkeria.
‎Doinu hauek denek, lehen esan dudan bezala, bi iturri nagusitatik edaten dute. Nolabait deitu behar eta" Izan nüzü Erroman" eta" Adios Galharraga" (Galharragako khantoria) deitu diet. Bi hauek, Pierre Topet Etxahunen bertsoen lehen hitzak ditugu. XIX. mendeko Barkoxeko koblakariaren bertso sailak iritsi zaizkiguneko doinuak, hemen ditugunen oso hurbilekoak dira [7].
‎Zena zela, askoz lehenagotik ongi ikasitako mantingala zen hau. Holako askoren artetik, bat behar eta, hara beste gertaera bat, ehun eta gehiago urte lehenago, inguru beratsuan gertatua [177]:
‎Legearen inguruko antzerkiak eskatzen duen bezala, zortzi lekukoek gauza beratsuak esaten dituzte. Eta zortzien aitorpenak bata bestearen atzetik hemen ipintzeak deusen argi berririk ekarriko ez dizunez, hona, bat behar eta, Joan Domingo Berroeta horren aitorpena, zortzietan aberatsena delako ustean, zuri nekeak arintzeko neronek aukeratua:
‎bakoitza ongi zegoen, akatsik bazuen, zer falta zuen, eta dena xehero adieraziz. Begira, bat behar eta, 1720an egin zen inbentarioa, orduko armen irudipen bat egin dezazun [272]:
‎Hala dabil hainbat baserritar aurten. Aurten ere, esan, urteroko sasoiko beharra eta lana du laborariak eta. Aurten, agian, giroak boladaka lagundu dio lehen" kortea" garaiz eman eta bibelarren zain paratzeko.
2011
‎Bandoen sorrerari buruz esaten zaizkigunak fantasiaren fruitu badira ere, kronikan zehar azaltzen zaizkigun hainbat berri egia egiazkoak direla esan behar eta Euskal Herriko historiaren atal garrantzitsu hori osatzen lagun dezakete. Bandoen gatazkaren inguruko berrien iturri nagusi eta erabiliena GarcÃa Salazarren (1471) Bienandanzas izan da, eta, besteak beste, Mendieta (1592?), Garibay (1571), Argaiz eta Isasti (1625) ere aintzakotzat hartu izan dituzte historialariek Historiako atal garrantzitsu hau aztertzean.
‎Hortik dator esaera zahar hura, norbaitek gatza behar eta eskatzen duenean esan ohi dena:
‎Euskal Herriko bizimoduan beharra zen nagusi. Egunero eta egun osoan zegoen jendea beharrean eta bizitza osoa ematen zen horretan: umetatik hasi eta harik eta zahartu eta ezindu bitarteko guztia.
‎Hauxe esan gura diat: zergatik beharrera eta laguntzera datorrena arbuiatu eta baztertu. Kanpotik etorri zuan gizon hura eta sekula ere ez zian ukatu bere jatorri euskalduna, baina gure berbeta ikasi zian, gure arteko egin zuan, eta gureganako begirunea erakutsi zian.
‎Berak gero eta tarte zabalagoak egiten zituen lantegitik kanpora. Behar eta bezero berrien bila ibiltzen zen. Eta kanpora alde egiten zuenean, niri ematen zizkidan aginduak.
‎–huke itzuli Nueva Pueblara, Doña Elenaren etxera? Beharbada, hark emango linake bere etxean beharra eta Fernandori, berriz, Don Franciscogaz errementerian jarduteko aukera. Gura badun, mezu bat eskribitu eta Elenari bidaliko zionat.
‎–Horixe gogorra! Ume umetatik senide eta herritarrengandik bereizita, eguna zabaltzen zuenetik ilundu arte beharrean eta, beharra amaitzen zenean, sarri baten bategaz ohean. Eta ohekoa amaitzen zenean, ezta aurpegira begiratu ere!
‎Berdin alderantziz ere: eguzkia behar eta euria eta hotza bidaltzen du.
‎Baten batek huts egiten bazuen, ordezkoen artean ipini gintuzten badaezpada, baina ez ziguten deitu eta, hori dela eta, hamaika hilabete eman genituen lehorrean. Cadizen aurkitu ziguten beharra eta han egon ginen tarte luze horretan.
‎Bidaiak ordaintzen ez, zorrak nola kobratu asmatu behar eta azkenean helburua lortuta ederki ospatu zutenak badaude:
‎Ederki jan, hobeki edan, musian aritu eta Frantxisku eta biak paketiak bagenitun pasatu beharrak eta joan ginen. Bertze biak hantxe segitu zuten.
‎Landaburuko Jose Mari gau batian ez zela joanen erran zuen, eskuak ez ziotela aguantatzen hotz harekin. Klaro, esku batekin bizkarrian eramaten zuen paketia kontu behar eta hura hormatzen, hoztutzen erabat nonbait. Bere beharra bagenuen eta guante batzuk utziko nizkiola eta konbentzitu nuen gizona etortzeko.
‎Bat Berako kanalian itota hil zen. Arrats osua biajian, kotxe barrenian, toki ttikian pasa eta gero, karreteratik ateri eta ibiltzen hasten zirenian, ez zekiten, zozotuak bezala joaten ziren eta klaro, kanal ondotik joan behar eta erori zen eta bertan ito. A la madre le dimos un dinero, no sé cuanto".
‎Hala eta guztiz ere, nekazarien artean ere aldeak zeuden: gutxi batzuek, lur jabe txikiak zirenez, ez zuten errenta saririk ordaindu behar eta bizitza eta gizarte maila hobea zuten. Infantzoiak ziren.
‎Baina hilabete batzuk ospitaleratuta egon ondoren ongi samar utzi zuten. Ni aspertua nengoen hainbeste tren hartu beharrarekin eta herrian bertan hasi nintzen lanean zisterna lantegi batean, zazpietatik zazpietara eta larunbatetan bost orduz, baina eguerdian ordu eta erdiko atsedena genuen bertan bazkaltzeko; gainera, lantegia etxetik bi kilometrora zegoenez, oinez itzultzen nintzen.
‎Bide berria bidezidor bat zen, baina konturatu nintzen nora aterako ginen. Handik pixka batera esan nion hurrengo seinaletik ez ginela urruti egon behar eta Tomas bilatzen hasi zen eta gu zain. Gero aurreraxeago joan ginen eta seinalearekin topatu; handik ibaira jaistea besterik ez zen geratzen.
‎Hilabetea geratzen zitzaidan. Ez nekien ziur zertarako nahi ninduten Orexan, baina azkenean erabaki bat hartu behar eta nagusiari esan nion alde egingo nuela.
‎Bederatzi nituen, hiltzeko moduan, eta gaztainak bukatzen ari ziren; hortaz, zortzi egunetan kilo pila galduko zituzten. Zirt edo zart egin behar eta azkenean ordaindu egin nuen. Okerrena izan zen egun asko pasa zituztela paper guztiak betetzen.
‎Oroitzen naiz egun haietan Slow mugimenduari buruzko testuren batzuk irakurri nituela; horrez gain, Paul Lafargueren Alferkeriarako eskubidea (bitxia da: beharra eta Mendebaldeko industria zibilizazioa behin eta berriz goretsi zituen Karl Marxen suhia zen Lafargue) edota Sten Nadolnyren Geldotasunaren aurkikuntza moduko lanen iruzkinak irakurri nituen han hemenka.
‎Baserriko osabaren berba egiteko modu lasai, (inkontzienteki) estetiko hura gomutatu zait berriro, eta Ignacio Ramonetek gaur egungo hedabideen jardunari buruz zioenarekin alderatu dut. Haren ustez, sinpletasuna, labur beharra eta zirrara eragiteko gogoa dira egungo kazetari berbetaren hiru ezaugarri nagusiak. " Eta noren berbeta oinarritzen da uneko zirraran, sinplea eta motza izateaz gain?", galdetzen du berak, eta puntuan erantzuten du (2000:
‎Nik pentsatzen dut mundu hau mugitzen duten indarrak beharra eta gosea direla. Hori argi.
‎Niri ez zait hori geratu, zorionez nire libertatearentzat, baina nire hurbileko zenbait jenderi gertatu zaio, eta, konkretuki izen bat aipatzeko, ba Imanol aipatu nuke, Imanol Lartzabal. Orduan, mingarria da 2000 urtean hau esan beharra eta oroitzapen zaharrekin errealitate berri honetara etorri beharra, baina bai, hori oraindik gertatzen da hemen.
‎Orain beste ur lodi batzuk daude. Gizarte baten baketzearen beharra eta horrekin batera doazen egoera psikologiko, politiko, sozialak. Egungo dema da Euskal Herriko gizartea eta politika nola egituratu.
‎Geurean ere, krisi finantzario globalari aurre egin behar eta nafar gobernuak ohore egin zion espeziaren inboluzioa dakarren diseinu ekonomiko politikoari: " Baliabide publikoak erabiliko ditugu kontsumo pribatu handia eragiteko".
‎Paradoxa badirudi ere, litekeena da marxismoaren egitasmo iraultzailea hil behar izana ikusi ahal izateko kapitalismo globalaren nora eza gordina, egiaztatu ahal izateko modernitate industrialaren iraunezina, eta heldu ahal izateko errotiko aldaketari. Iraultzarenak eginda, behialako ordenazale nola erreformistentzat iraultzea da behar eta hizpide.
2012
‎Afalordura arte ez daukala etxera joan beharrik eta, bueltatxo bat eman dezakeela pentsatu du, haize pixka batek aurpegia freskatu diezaion. Kalez kale eredu proustiarrenaren arabera nora ezean ibili ondoren, Arga ibaira hurbiltzeko gogoa piztu zaio eta Santo Domingo aldapan behera egin du.
‎–Urruti dago hura, esan nuen, aitzakia bat behar eta.
‎Berriro Hélène ikusten saiatu nintzen bere senarraren etxean. Aitzakia bat behar eta, lorategian zeuzkaten arrosa bikain batzuez oroitu nintzen, handiak, eta gorri gorriak; zurtoin luzeko arrosa horien arantzak izugarri zorrotzak eta altzairua bezain gogorrak dira, ez dute ia perfumerik baina beren itxura sendo eta mardularekin, baserritar neskatxa polit horien aurpegia gogorarazten dute.
‎–Eta ez al duzu sentitzen Errota Berriren falta? , esan zion, zerbait esan behar eta, Françoisek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia