Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2013
‎«glosak bildu ez duena, auzitegiek ez dute aintzatetsiko». XX. mendearen azken hamarkada arte itxaron behar izan da, Irnerio eta Accursioren arteko belaunaldiak ekarritako kontzeptu zein ideien aberastasuna aintzatesteko, eta hori Accursioren aurreko idazkiak sakon aztertzean ikusi da. Izan ere, glosaren agintea da kontinenteko zuzenbide zibilean oraindik erabiltzen den ideia honen jatorria:
‎Jurista horien ustetan, zuzenbide zibilak bakarrik eskaini ahal zituen edozein zuzenbide behar bezala interpretatzeko behar ziren teknikak, baita zuzenbide kanonikoa interpretatzekoak ere. 1160 urtea aldera, jurista zibilistek onartu behar izan zuten zuzenbide kanonikoa zuzenbide zibilaren pareko jakintzagaia izanik, aintzatespen berbera merezi zuela; hala ere, bata eta bestea modu bereizian aztertzen saiatu ziren, aztergaia bibien esparrukoa izan arren, ezkontzaren edo lukurreriaren kasuan bezala.
‎Horrez landara, Rogeliok Enodationes quaestionum super Codice elkarrizketa egin omen zuen; testu horretan, egileak eta jurisprudentziak zuzenbidearen izaerari eta interpretazioari buruz eztabaidatzen dute, modu bizi eta irudimentsuan. Placentino glosagileak osatu zuen Rogerioren Summa amaitugabea; gizon egiazale eta zuzena baina harroputza zen Placentino hori Bolognatik joan behar izan zen, 1160 urtea aldera. Zuzenbide zibilaren irakaskuntza Proventzatik mendebalderantz eraman zuen, Montpellierrera, hain justu ere, eta fakultatea eratu zuen bertan.
‎Gisa horretan, Justinianoren testuetara botere legegilearen jatorriari buruzko ikusmolde desberdinak bil zitezkeen. Egin-eginean ere, izugarrizko ahaleginak egin behar izan ziren printzea legeen agintetik at zegoelako ideia eta Digna voxaren teoria bateratzeko, azken horren arabera printzearen boterea mugatua baitzen. Testu batzuek azpimarratu zuten printzeak aginte mugagabea zuela, guztion onerako bidezko zeritzon moduan gobernatu nahiz legeak egiteko, eta juristek, batik bat boteretik hurbil zeudenek, gero eta maizago jo zuten halakoetara.
‎Tokiko auzitegiak edo auzitegi feudalak euren zuzenbidea aplikatzen saiatu ziren lehenik eta behin, baina horrek ez bazuen eskaintzen irtenbide egokirik konpondu beharreko arazoari begira, auzitegiok zuzenbide erkidera jotzen zuten gero eta maizago. Hariari segiz, ohiturazko zuzenbidea indartu behar izan zenean, zuzenbide erromatarraren akzioak hartu ziren, ohiturazko zuzenbidean oinarritutako demandak sendotzeko.
‎Erregeek legeak egin behar izan zituztenean, juristengana jo zuten laguntza bila. 1272 eta 1307 bitartean Ingalaterrako erregea (eta Frantziako zati handi baten jabea) izan zen Eduardo I.ak interes handia erakutsi zuen gobernu eta zuzenbideari buruzko arazoen inguruan; arean, zenbait lege egin zituen, eta horren ondorioz «Ingalaterrako Justiniano» izengoiti (gehiegizkoa) jarri zioten.
‎Digestoa hiru urtetan egin zen. Horretarako, bildumariek eskura zuten materiala laburtu behar izan zuten, ahalak eta leherrak eginez emaitzarik koherenteena erdiesteko. Zati bakoitzaren iturria aipatu bazuten ere, ezin daiteke ziurtatu testu jakin bat norena izan, eta jurista horrek horrexetara idatzi zuenik.
‎Bizantzioko Inperioaren neurriak, bestalde, urrituz joan ziren emeki-emeki, eta azkenean, 1453 urtean inperio horrek amore eman behar izan zuen, Turkiaren erasoaldiaren aurrean. Hala eta guztiz ere, Bizantzioko zuzenbide erromatarraren bertsio greziarrak aurrera egin zuen Balkanetan zein Errusian, eta bertako enperadoreak Bizantzioko enperadoreen oinordekotzat hartu ziren.
‎Garai horretan gehien aplikatu zen zuzenbidea gobernatzen zutenen ohitura germaniarra izan zen, ordu arte ahoz zabaldutakoa baina une horretan batu eta idatziz jaso zena. Eurikoren Kodearekin gertatu bezala, agintariek jurista zein kopiatzaile galiar-erromatarren laguntza behar izan zuten, eta, horrexegatik, testua latinez idatzi zen. Lege horietan batik bat biktimari edo biktimaren familiari eman beharreko kalte-ordaina jorratzen zen, biktima horri lapurreta, kalteak jabetzan, lesioak, sexu-erasoak edo giza hilketa eraginez gero.
‎Ingalaterrako Ralph Niger teologoak mende bat beranduago idatzi zuenari ekinez, haren irakaspenen oinarriak Kodearen eta Erakundeen testuetan aurki zitezkeen, beraren auzitegi-argudioetan Digestoa aipatu ez arren. 1076 urtean, ulerbidez, Tuscanyko markesa zen Beatriceren Auzitegiak, Marturin zegoenak, lur baten titulartasunari buruzko auzia ebatzi behar izan zuen, monasterioaren eta edukitzailearen artean: monasterioak aurretiaz dohaintza baten bitartez eskuratutako jabetza erreklamatzen zuen; edukitzaileak, berriz, lur hori luzaroan eduki izana argudiatzen zuen.
‎Pepok Justinianoren zuzenbidea irakatsi izana galdatu bazuen ere, Irneriok bereizi zituen zuzenbidearen zientzia eta horren praktika. Irneriok gramatika irakasten zuen, eta testu juridikoetako adierazmolde ulertezinak azaldu behar izan zituenean hasi zen testuok jorratzen. Pasarte guztien azterketari, aldiz, beranduago heldu zion.
‎Frantziako zenbait ohitura idatziz jaso ziren, baina horien bilduma osorik ez zegoenez gero, erkidegoko herritarren oroitzapenetara jo behar izan zen; arean ere, ohitura zehatz bat ez bazen notoirea, alegia, herritar guztiek ezagutzen ez bazuten, enquéte par turbe zelakoa deitu behar zen, eta bertan, ohitura horri buruzko galderak egiten zitzaizkien erkidegoko kide zaharrenei. Zernahi gisaz, prozesu hori garestia bezain luzea zen, eta, horrexegatik, XV. mendearen erdiaz geroztik Frantziako erregeek erabaki zuten tokiko erkidegoei euren zuzenbidea idatziz biltzeko eskatzea.
‎Guy Coquillek (1523-1602) ideia hori onartu zuen Institution on droit français lanean. Titulua luzea bazen ere, lan horrek zuzenbidearen arlo batzuk bakarrik jorratu zituen, errege-ohitura eta-legeriari lotutakoak, eta, horren ondorioz, Coquillek onartu behar izan zuen, hutsuneak osatzeko maiz zuzenbide zibilera jo behar zela. Edozein kasutan ere, zuzenbide zibila azken buruan aplikatzeko zuzenbide subsidiario moduan erabili ohi zen, ezbairik gabe.
‎Horren ezaugarrietako bat zen Common Lawek kalte-ordain ekonomikoak eskaintzen zituela ia konponbide bakar moduan, zuzenbide erromatar klasikoko formulen prozedurari ekinez. Bestelako konponbideak behar zirenean, esaterako, alderdi bati zerbait egiteko edo ez egiteko eskatu behar zitzaionean, beste nonbaitera jo behar izan zen. Auzilariek «errege-kontzientziaren zaindari» zen kantzilerrari laguntza eskatzen zioten, Common Laweko auzitegiek ez baitzuten halakorik ematen.
‎Ondorenez, alderdietatik bati ere ezin zion agindu zerbait egitea edo ez egitea; izan ere, alderdiek erabaki behar zutenean epaia beteko zuten edo hori urratu behar zuten, une horretan iudexa halakoa izateari utzita zegoen. Gatazka-mota askotan, konponbide egokia izan zitekeen demandatuak diru-kopuru zehatza ordaindu behar izatea ; baina kasu guztietan hori ez zen posible. Errepublikaren azken aldietan, konponbideak eskatzen ziren, beste edozein lege-akzio baino gehiago; eta, aldi horietan, pretoreak ez zeukan aukerarik halakoak iudexari bidaltzeko, bera arduratu behar baitzen zuzenean.
‎XVI. mendean garatze-bidean zeuden estatu-nazioek laster behar izan zuten nazioarteko zuzenbide publikoa (Ius inter gentes), Vitoriak proposatu bezala. Erreformak, alabaina, izugarrizko eragin zatitzailea izan zuen lehen kolpean kristau herrien erkidegoa zirudienaren gain, eta, horren ondorioz, zuzenbidea eta teologia bereizi behar izan ziren.
‎XVI. mendean garatze-bidean zeuden estatu-nazioek laster behar izan zuten nazioarteko zuzenbide publikoa (Ius inter gentes), Vitoriak proposatu bezala. Erreformak, alabaina, izugarrizko eragin zatitzailea izan zuen lehen kolpean kristau herrien erkidegoa zirudienaren gain, eta, horren ondorioz, zuzenbidea eta teologia bereizi behar izan ziren. Europako herri guztietan, juristak arduratu ziren diplomaziaz betidanik; juristok euren artean negoziatzen zuten, denek onartutako ideia juridiko jakin batzuetara jota.
‎Frantzian, betidanik bereizi ziren ohiturazko zuzenbidea eta zuzenbide erromatarra, agian eskualdeak desberdintzen zirelako ohiturazko zuzenbidea edota zuzenbide idatzia izatearen arabera. Ohiturak batzeko mugimenduaren eskutik lortu nahi zen ohiturak idatziz biltzeko lan bat, baina horren ondorioz ohiturok zaharkituak geratu ziren; ildo bertsutik, ahalegin izugarriak egin behar izan ziren, Pariseko Ohitura lanean oinarritutako ohiturazko zuzenbidearen muin erkidea identifikatu ahal izateko. 1679an Luis XIV.ak Frantziako zuzenbidearen «errege-irakasleak» izendatu zituen unibertsitateetan, horiek herri-hizkuntzan irakasteko, eta ez latinez.
‎Bera izan zen azken enperadore handi eta gerraria. Aurrekaririk gabeko tratatu horrek, 382 urtean, bisigodoei ahalbidetu zien Danubioren hegoaldean ezartzea, tribu autonomo gisa; horrela, bisigodoek ez zuten aldatu behar izan euren tribu-antolaketa, eta euren lege propioei eutsi zieten.
‎Konstantino egonarri gutxikoa zen teologiako zorroztasunekin, eta ahalegin handiak egin zituen kristau-herriaren batasunaren alde. Ondorenez, haustura donatistari eta heresia ariotarrari aurre egin behar izan zien. Lan horrek gailurra jo zuen Nizeako kontzilioan, 325 urtean.
‎Esate baterako, Augustoren lege batek zelibatua zigortu zuen, horrekin jaiotza-tasa gehitu nahi zuelako herritarren artean; baina, gero, Augustok lege hori ezeztatu egin zuen. Dena den, orokorrean, garai paganoetako zuzenbide pribatuak eraldaketa gutxi behar izan zituen, Inperio kristauari egokitzeko.
‎Interes horrek, bateko, doktrina juridikoen ibilbidea zehaztu du, Justinianoren zuzenbidetik hasi eta egungo kode modernoetara heldu arte, eta, besteko, herri desberdinetako ikertzaileek gai horren inguruan eginiko ekarpenak azaldu ditu jendaurrean. Azterketa horien emaitzek erakutsi dute erromatarren kontzeptu juridikoek euren horretan iraun dutela, egungo beharrizanei egokitzeko egin behar izan diren aldaketen gainetik.
‎Hari bertsutik, Julianok, gure aroko II. mendeko jurista izan zenak, hauxe baieztatu zuen: idatzizko legeek liluratu egiten gaituzte, besterik gabe, herriaren erabakiz onartuak izan direlako; arrazoi berberaren ondorioz, herriak onetsi duena, idatzita egon ez arren, liluragarri izan beharko litzateke guretzat. Zein desberdintasun dago, bada, herriak botoaren bitartez azaldutako adierazpenen eta herriak bere jokabidearen bitartez azaldutako adierazpenen artean?
‎Dirudienez, Inperioko ofizialek kode horretako konstituzioak prestatu zituztenean, haientzat garrantzitsuagoa zen Inperioaren legeriak inperio-burokraziaren ospea islatzea, konstituziomanuak bete behar zituztenentzat haiek ulergarri egitea baino. Mendebaldean behintzat, interpretationes deiturikoak gaineratu behar izan ziren, haien edukia hizkera errazagoan azaltzeko.
‎Horrek ekarri zuen, ekarri ere, asko eta asko gehitzea erromatarrekin egunero harremanetan zeuden lagunen kopurua, lagun horiek herritar ez zirela edo pelegrin zirela. Hori dela eta, halakoak ere zuzenbidearen eremuan barneratu behar izan ziren beren beregi. K. a. 242 urtean, bigarren pretorea ezarri zen; bigarren pretore horrek, zehatz-mehatz, arazoak aztertu behar zituen, alderdietatik bat edo biak pelegrinak zirenean.
‎Veneziarrek, ostera, hobeto ezagutzen zituzten euren beharrizanak. Horien aburuz, zentzugabea zen bost merkatarik euren merkataritza-jarduerak eten behar izatea testamentu baten lekuko izateko; ondorenez, hiru lekukoen aurrean eginiko testamentuaren baliozkotasuna aintzatesten zuen araua guztiz onargarria izango zen, bestela testamentugilearen azken nahia zapuztuko zelako. Egiatan, Bartolok argudio erromatarrak erabili zituen, Justinianoren erregela bat bere alde jartzeko.
‎Bartolok bidezkotu behar izan zuen Ius commune deitutakoaz gain, zuzenbide berezi bat ere (Ius propium) bazela; hala ere, hurrengo ideia onartu zioten: tokiko estatutuak Ius communek ezarritako metodoen arabera interpretatu behar dira, zuzenbide horri ahalik eta kalte gutxien eragiteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia