2023
|
|
Ikasleek izan ditzaketen zailtasunak aintzat hartuko ditu irakasleak, dela kontzeptuen konplexutasunak eragin ditzakeenak, dela kontzeptu horiek barneratzeko ezinbestekoa den hizkuntzak eragindakoak. Ildo horretatik, ebaluazio hezigarria oinarri hartuta, irakasleak ikasleari lagundu
|
beharko
dio egoerak eskatzen duen hizkera akademikoaren konplexutasun-mailara iristen, horretarako, beharrezko diren aldamioak eraikiz eta bidean aurrera egin ahal izateko feedback esanguratsua emanez. Era berean, berdinen arteko lanketari ere ezarriko dizkiogu hizkuntza-helburuak.
|
|
Hizkuntzetako irakasleek eta gainerako diziplinetako irakasleek gizartean ohikoak diren praktika-komunitateetako egiteko moduak kontuan hartuta eta elkarlanean arituz jokatu behar dugu gure eguneroko jarduna planifikatzeko garaian. Jakintza-arlo guztietan Euskal Herrian erreferente ditugun artisten, sortzaileen edota ikertzaileen lanak abiapuntu hartuta aritu
|
beharko
genuke. Irakasleok gara praktika-komunitate horietako ordezkari, eta gure zeregin nagusia da, ezagutza-komunitate horietan baliatzen diren egiteko moduetan ikasleak trebatzea, dela testuak interpretatzen eta ekoizten, dela praktika horiekin lotutako beste zenbait jarduera egiten.
|
|
Irakaslearen lana izango da, ikaslea eroso eta ekimenari eusteko gogoz aritzeko behar den giroa sortzea eta ikasleari ibilbidean zehar ekimenari oratzeko sostengua ematea. Irakaslea ez da ezagutzen transmisiora mugatuko, ikaslea arrakastaz aritzeko eta arrakastaz jarduteko baldintza egokiak eskainiko dituen egoerak diseinatu
|
beharko
ditu. Ikaslearentzat esanguratsuak diren egoerak abiapuntu dituzten eta ekintza sozialera eta hizkuntzaren erabilerak ekintza sozial horri egiten dion ekarpena aintzat hartzen duten proposamen didaktikoak diseinatuko ditu:
|
|
Talde bakoitzeko, beraz, esku hartze plan bat diseinatuko da, aipatu bezala, betiere taldeari erreparatuz, galdetuz eta erabakitzen utziz. Aurretiko plangintza bat edukiko den arren beti, plangintza hau beti aldatuko da ikasturtean zehar, haur eta gazte bakoitzaren eta taldearen nahi eta beharretara moldatu
|
beharko
da eta. Uste dugu taldeak ez badu jarduera bere nahi eta interesekin bat datorrela ikusten, interes maila asko jaitsiko dela; horrek motibazioa eta parte hartzeko nahia murriztuko du, eta, ondorioz, hizkuntza ohituretan eragiteko ahalmena.
|
|
Aisialdiko ekintza guztiak bertan behera geratu ziren. Orduan 100 langile baino gehiago ari ginen hainbat proiektutan lanean, eta aldi baterako erregulaziora joan
|
behar izan
genuen.
|
|
Galdera honetan, zenbait aukeraren artean hautatu
|
behar izaten
dute.
|
|
37). egoera mota bakoitzak komunikatzeko erregistro8 ezberdina eskatzen duela. Beraz, esan daiteke hizkuntza batean gaitasun nahikoa izatea badela hiztunak komunikazio egoera guztietan egoki eta erraz komunikatzeko gaitasuna izatea; hau da, behar dituen erregistro guztiak dituen errepertorioaren jabe izatea (karta guztiak dituen karta-sorta edukitzea) eta,
|
behar izanez gero
, erregistro eta kode berriak ikasteko eta sortzeko gaitasuna izatea, inguruko hiztunekin adostua9.
|
|
Horrela, bada, erabilera ohiturak eraldatu nahi izanez gero, hiztunaren erreferentzia taldeetan gertatzen diren elkarrekintzak, botere harremanak eta kategorizazioak aztertu eta kontuan hartu
|
beharko
dira, ahaztu gabe, edozein talde hizkuntza komunitatearen eta gizarte osoaren diskurtso, aurreiritzi eta gizarte irudikapenen testuinguruan kokatzen dela.
|
|
Gaitasun erlatiboek erdararen alde egiten dutenean esku hartu nahi badugu, hainbat bidetatik batera lan egin
|
beharko
dugu:
|
|
Zaila da sormen gaitasun hori eskuratzea ahozko adierazkortasuna kamutsa bada. Beraz, honako hurrenkera honetan landu
|
beharko
genuke: lehenik, hezkuntzan, ahozko gaitasun komunikatiboa garatzeko lanketa sistematikoa (mintzamena bera bihurtu ikasgai, Dolz-en hitzetan) (Dolz, 2006); bigarrenik, adierazkortasun informalerako baliabideak eskura jarri (hezkuntzan oinarria jarrita ere, zeregin horretan hedabideen eta kultur eragileen ekarpena ezinbestekoa da); azkenik, erabilera informaleko esparruak hedatu eta saretu.
|
|
lehenik, hezkuntzan, ahozko gaitasun komunikatiboa garatzeko lanketa sistematikoa (mintzamena bera bihurtu ikasgai, Dolz-en hitzetan) (Dolz, 2006); bigarrenik, adierazkortasun informalerako baliabideak eskura jarri (hezkuntzan oinarria jarrita ere, zeregin horretan hedabideen eta kultur eragileen ekarpena ezinbestekoa da); azkenik, erabilera informaleko esparruak hedatu eta saretu. Azken puntu horretan aisialdiko hezitzaileekin ere lan egin
|
beharko
da, haur eta gaztetxoentzako erregistro ez-formaleko eredu linguistiko egokiak izan daitezen.
|
|
Argi dago erantzukizuna ez dela soilik hezkuntza arloko profesionalena, baina ezin da ukatu lehentasunezkoa dela hizkuntzaren jabekuntza ulertzeko ohiko modua aldatzea, ezin baita euskara irakatsi hizkuntza gutxitua ez balitz bezala. Horretarako ezinbestekoa da irakasleen eta irakaslegaien formazioa osatzea, gizartea eta euskararen komunitatea aldatzen ari diren neurrian egokitu
|
beharko
baita belaunaldi berriak mundura prestatzeko erantzukizuna duten profesionalen profila. Familiek eta aisialdiko hezitzaileek ere asko egin dezaketela ukatu gabe, gaur egun erabileraren oinarrizko baldintza den ahozko gaitasunaren jabekuntzan hezkuntza da eragile erabakigarria.
|
|
Dolz Mestre, J. (2006). " Ez da nahikoa hizkuntza bat erabiltzea, mintzamenak irakasgaia ere izan
|
beharko
luke". Elkarrizketa.
|
|
Denok izan behar dugu hizkuntza-irakasle 48 baizik eta curriculumeko ikasgai guztietan duen eragina kontuan hartuta. Gomendio horrek jasota dakarrenaren arabera, hizkuntzaren dimentsioa aintzat hartu
|
beharko
litzateke honako alor hauetan: ikasmaterialetan, irakasleen prestakuntzan, irakaskuntzan hizkuntzaren dimentsioak duen garrantzia azpimarratzen duten dokumentuen sorkuntzan eta alderdi hauek guztiek ebaluazioan izan behar duten trataeran.
|
|
Gurasoren batek eskatu digu ekintza DBHra zabaltzea. Ideia interesgarria iruditzen zaigu, baina programazioa beste modu batez planteatu
|
beharko
litzatekeela pentsatzen dugu.
|
|
Maila formalean, aritzeko gaitasuna lortzen dute batzuek, idatzian nagusiki, baina gehienek zailtasun handiak dituzte lagunarteko mailan edota ahozko naturalean aritzeko. Ikastetik erabiltzera amildegi handiegia dago, eta zaila da hori gainditzeko eman
|
behar izaten
den jauzia, normalean kontzientzia hartzearekin joaten dena, baina uste baino aldagai gehiagoz osatua dagoena, hala ere. Oso prozesu konplexua da.
|
|
Euskararen irakaskuntza eta euskal irakaskuntza politikoki testuinguruan jarri behar dela iruditzen zait, bestela ikasleen hautu pertsonal hutsen esku uzten baitugu erabakia, eta garbi dagoelako horrek zer dakarren. Izan ere, zergatik egin
|
beharko
luke gaur egungo ikasle iruindar batek euskaraz, hobeki dakienean erdaraz eta inguratzen duen guztia erdaraz baldin badu. Baina bueno, hala eginen bagenu ere, kasu, ez baitugu erraza, euskararen biziraupena eta kalitatea ez dago-eta irakasleok egingo
|
|
Hau idazten ari naizela, gogora datorkit Lazkao Txikiren profezia," martxa honetan aurki erderaz hitz egingo dugu euskaraz ari garelakoan"; edo besterik gabe, ez da beraientzat garrantzitsua, ez zaie hala iruditzen, kito. Ez dugu ahaztu behar heldu batzuentzat lana lortzeko modu bat baino ez dela jada euskara, edo beste hizkuntza bat, eta hori hala izateak ez duela atxikimendu berezirik sortzen, ez dutela euskara modu berezi batekin lotzen, ez dutela euskarak euskaldunontzat izan
|
beharko
lukeenaren kontzientziarik. Zer eredu ematen diegu ikasleei beren erdara onartuta?
|
|
Askotan gertatzen da gaztaroan egitea hizkuntza-ohituretako aldaketa, nerabezaro garaiko helduekiko desafio beharra eta gainerako" gorabeherak" gaindituta. Hori hautu pertsonal baten bitartez gertatzen delako iruditzen zait zeresan handia lukeela hor hezkuntzak kontzientzia soziopolitikoan eragin ahal izatea, eta horregatik uste dut hor eragitetik hasi
|
beharko
genukeela irakasleok, egoera iraultzen hasi nahi izatekotan, bederen. Euskararen testuinguru kulturalaz gain, euskararen herriaz hitz egiteaz gain, uste dut testuinguru soziopolitikoaz ere gakoak eman beharko genizkiela ikasleei, euskarari heltzea ez delako inondik ere berez etortzen den zerbait, egin beharrekoa dela ohartzen garen unean erabakitzen duguna baizik.
|
|
Hori hautu pertsonal baten bitartez gertatzen delako iruditzen zait zeresan handia lukeela hor hezkuntzak kontzientzia soziopolitikoan eragin ahal izatea, eta horregatik uste dut hor eragitetik hasi beharko genukeela irakasleok, egoera iraultzen hasi nahi izatekotan, bederen. Euskararen testuinguru kulturalaz gain, euskararen herriaz hitz egiteaz gain, uste dut testuinguru soziopolitikoaz ere gakoak eman
|
beharko
genizkiela ikasleei, euskarari heltzea ez delako inondik ere berez etortzen den zerbait, egin beharrekoa dela ohartzen garen unean erabakitzen duguna baizik. Horregatik ere pixka bat etsita nago, gorago irakasle (batzu) en inguruan esandakoaren haritik, eta irakaslegaien aldetik sumatzen dudanari erreparatuta, ez duelako ematen etorkizuna oso itxaropentsua izan daitekeenik.
|
|
Hitz egin daiteke euskaraz, gainerako erreferentzia guztiak erdal mundukoak direnean?... Badakigu" kalitate" aren galera nolabaitekoa onartu
|
beharko
dugula hizkuntzaren hedapena gertatuko bada, hori argi dago, baina zenbateraino. Hegoaldean, euskañola da.
|
|
Oso-oso nabarmena da. Garbi dago belaunaldi gazteen ahozko euskara desberdina dela, eta hizkera horrekiko gure jarrerak ere aldatu egin
|
beharko
ditugula, gehiegizko arbuioa baino, onarpen kritikoa eta hobekuntzarako dinamikak bultzatuz. Baina, noraino?
|
|
Baina, noraino? Bilakaera ezinbesteko horren kontrola erabat galduko ez badugu, ahozkotasunaren lanketa funtsezkoa izan
|
beharko
litzateke, geroago garatuko dudan zentzuan.
|
|
Ikasleek aukera dezakete beste eredu batean izena ematea –ez dago haien esku, gurasoenean baizik, badakit–, baina ulertu behar dute gurean egoteak dakarren inplikazioa, gure identitatearen funtsa euskara dela argi adierazi behar diegu, hitzez eta ekintzaz, hala dela, eta ez dugula onartuko horren kontra doan jarrerarik. Ez dugula onartuko hori abstraktuan uzten dut, tokian tokiko erabakiak, proposamenak eta abar hartu
|
beharko
direlako, bistan dena, baina hemen argi utzi nahiko nuke euskararen erabilerak (edo erabileraren auziak) helburu estrategikoa izan behar duela ikastetxe guztietan. Motibazio-alderdiak landuz, noski, soziopolitikoak ere bai, jada aipatu dudan bezala, baina ez hori bakarrik.
|
|
Ez dute euskaraz egiten, euskararen beharrik sentitzen ez dutenez, arrotz egiten zaie eta... Zertarako
|
beharko
lukete ahalera ikasi, adibidez.
|
|
Gure kasuan, garbi dago, beharbada ahozkoa baino ez genuke erakutsi behar, hori dute-eta gabezia, hor baitute hutsunea. Gainera, gazte hizkerak erakutsi
|
beharko
genituzke; gazteentzako edukiak, moduak eta abar eraman klasera. Eta ezer gehiago ez.
|
|
beharbada utzi behar diogu hainbeste zuzentzeari, dosi egokiak bilatuz, eta adierazkortasunari garrantzia eman. Euskara ikasgaia izan dadila euskaraz (gainerako ikasgaiak) ikasteko behar duten laguntza hori, eta bereziki eta nagusiki, egunerokoan jario pixka bat handiagoz egiteko
|
beharko
luketen tresneria hornitzearen funtzioa izan. Ez dezagun ahaztu hizkuntza eta afektua oso estuki eta hertsiki lotutako gauzak direla, eta jar dezagun hor arreta, ardatza, helburua.
|
|
Gramatika, hizkuntzaren ezagutza teknikoa, menderatzen du. Latina ondo ikasi zuten belaunaldiek, ez baitute latina entzuten, gehienek ez baitute latinez irakurtzen, pixkana-pixkana ahaztu egiten dute, baina nahikoa da
|
behar izatea
laster errekuperatzeko, gramatika, sustraia ezagutzen dutelako.
|
|
Hizkuntzaren dimentsioak hezkuntzaren ekitatean eta kalitatean duen eragina kontuan hartzea nahitaezkoa zaigu, 2 atalean bistaratu dugun egoera irauli nahi badugu, bederen. Hizkuntza-irakasle gara, gure ikasgaia edota espezialitatea edozein dela ere, eta, baldin eta gure ikasleen hezkuntza-ibilbidean eraginkortasunez aritu nahi badugu, ezinbestean izan
|
beharko
dugu hizkuntza-irakasle.
|
|
Horrela jokatzeak hizkuntzetako curriculumak, eta, ondorioz, gainerako jakintza-arloetakoak, era bateratuan landu beharra dakar. Hizkuntzen elkarmenpekotasun-printzipioan oinarrituz, hizkuntzak era integratuan landu
|
beharko
dira, ez bakoitza bere aldetik, eta horrek hizkuntzen irakaskuntza ulertzeko modua adostu beharra dakar.
|
|
4.2 Ekintzara Bideratutako Ikuspegia xxi. mendeko pertsonek xxi. mendeko gizartean ikuspegi kritikoz jokatzea eta parte hartzea nahi baldin badugu, eta parte-hartze hori euskaraz behar besteko kalitatez egitea nahi baldin badugu, irizpide jakin batzuen arabera elkarlanean eta modu bateratuan arituz jokatu
|
beharko
du eskolak ere. Horrek metodologiak bateratzera, edota irizpideak bateratuta lan egitea eskatzen du.
|
|
Horrek jakintza-arloen arteko loturak agerian jartzera garamatza. Irakasleak jada ezingo du, orain artean bezala bakarkako lanean aritu, eta, ondorioz, lankideekin batera aritu
|
beharko
du elkarlanean, eta, horretarako, nahitaezkoa izango zaio adostutako ikuspegi baten arabera jokatzea. Era horretan arituz, ikasleak errazago antzemango die arloen artean dauden zeharkako alderdiei, eta alderdi horiek bistaratuta era kontzientean jarduten badu irakasle-taldeak, eraginkorragoa izango da eskolak duen zeregina gauzatzeko lanean.
|
|
Ekintzara Bideratutako Ikuspegia aintzat hartuta, ikasgeletako hormak lausotzen diren heinean, jakintza-arloak ohiko ezagutza-komunitateen pareko izango dira. Praktika-komunitateek ezagutza eraikitzeko, partekatzeko eta zabaltzeko dituzten egiteko moduak izan
|
beharko
dira kontuan, eta, zeregin horretan, hizkuntzak berariazko garrantzia hartzen du; izan ere, praktika-komunitatea edozein dela ere, elkarreraginean arituz gero sortutako testuen bidez eraikitzen, partekatzen eta zabaltzen baita ezagutza gizartean. Hortaz, praktika-komunitate horietan zeharkakoak diren alderdiei erreparatzea eta haiek bistaratuta aritzea behar-beharrezkoa izango da, curriculumari behar besteko etekina ateratze aldera.
|
|
Proposatuko diren egoerak, ahal den heinean, ikaslearen interesekin lotura dutenak izatea komeni da, zeregin konplexu bat barne biltzen dutenak (ezinbesteko izango zaizkion kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak erabiltzea eskatuko diotenak, hain justu). Testuinguruan ipinitako egoera horiei erantzuteko, ikasleak —gizarte-eragileak, arestian esan bezala— zerbait egin
|
beharko
du helburu jakin bat erdiesteko, eta hartzaile bat izango du
|
|
Gurean berebiziko garrantzia duen alderdia da elkarreraginarena, une horiek baliatu behar baititugu ikasleak euskaraz ezagutzak eraikitzen eta partekatzen trebatzeko. Gelan sortzen zaizkigun berdinen arteko elkarreraginezko egoerak euskaratik sortuak izatea ezinbestekoa da; une horiek baliatu
|
beharko
genituzke
|
|
Esandakoa kontuan hartuta, diziplina edota jakintza-arloa edozein dela ere, egoera guztiek helburu jakin bati erantzuteko zeregin bakarra izango dute, eta egoera horretan parte hartuko duten igorle eta hartzaileak izango ditugu. Finean, ikasleak bizitzako eremu pertsonalari, akademikoari edo publikoari dagokion egoera bati aurre egin
|
beharko
dio. Lan horretan eraginkortasun handiagoz aritzeko, azken ekoizpenetan ekintza komunikatiboaren testuinguruko aldagaiak aintzat hartzeko hautua egin dugu.
|
|
Helburu desberdinak izango dituzten beste zenbait egitekorekin batera, bost aldagai horiek gogoan izanda ekingo dio ikasleak egoera ebazteko bideari. Era berean, bost aldagaiok erabili beharreko hizkuntza-erregistroan eta hizkera akademikoaren konplexutasunean duten eraginaz jabetuta jokatu
|
beharko
du irakasleak ikasle-taldea gidatzeko lanean.
|
|
Arestian aipatu dugu praktika-komunitate bakoitzak ezagutza eraikitzeko eta partekatzeko lanean egiteko modu desberdinak dituela. Beraz, aintzat hartu
|
beharko
da, praktika-komunitate horiek nola baliatzen dituzten Bronckarten testuen barne-arkitekturari dagozkion geruzetako alderdiak. Horretarako, jakintza-arlo horietako testuen irakurketa egitea komeni da, Bronckarten testu-arkitekturaren geruzak kontuan hartuta.
|
|
Ebaluazioak baldintzatzen du zer eta nola ikasten den, eta kalitatezko ikaskuntzarekin ere lotura zuzena du. Hortaz, edozein sekuentzia didaktiko prestatzerakoan, irakasleak erremediorik gabe begiratu
|
beharko
dio ebaluazioari bere osotasunean. Egoera hori abiapuntu duela, unitatea hasteaz batera ahalik eta xeheen adierazi beharko ditu erdietsi beharreko helburuak eta haien lorpen-maila zehaztuko duten adierazleak.
|
|
Hortaz, edozein sekuentzia didaktiko prestatzerakoan, irakasleak erremediorik gabe begiratu beharko dio ebaluazioari bere osotasunean. Egoera hori abiapuntu duela, unitatea hasteaz batera ahalik eta xeheen adierazi
|
beharko
ditu erdietsi beharreko helburuak eta haien lorpen-maila zehaztuko duten adierazleak.
|
|
Hortaz, aipatutako konstruktoaren arabera esaten denean ikasle batek hizkuntzan B2 maila duela, gehienok ulertzen dugu maila hori duela trebezia guztietan. Baina argi eta garbi esan
|
beharko
genuke ez duela zergatik horrela izan behar, eta, horregatik, zehaztasun handiagoa behar dugu ikasleen euskara mailari buruzko emaitzak ebaluatzeko eta hobetzeko garaian.
|
|
Bidenabar, zehaztasun handiagoa izatea irteera-profilari eragiten dioten hutsuneak neurriz eta garaiz konpentsatzeko lagungarri izango zaigu. Adibidez, euskaraz eroso aritzeko, pertsonen arteko oinarrizko komunikazio-trebetasunetan (PAOKT) ikasleen irteera-profilak B2 edo hortik gorakoa izan
|
beharko
lukeela esatea ez da astakeria, trebetasun horretan B2-C1 mailak adin horretako ikasleen arteko komunikazio beharrak ase behar dituelako: hizkuntzaren adierazkortasuna, ñabardurak egiteko gaitasuna, jarioa, ironia adierazteko gaitasuna, barre eragiteko gaitasuna, modalizazioa egitekoa, hitz-jokoak sortzeko gaitasuna, arintasuna7.
|
|
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuak10 (IHP) ikastetxean dauden hizkuntzen didaktika eta koordinazioa erraztu eta planifikatu
|
beharko
lituzke. D ereduan, murgiltze ereduan (arnasguneetan), euskara da ezagutza transmititzeko hizkuntza, eta, espresuki aipatzen ez bada ere, ikasleek B2 maila eskuratu beharko lukete DBHko 4 maila bukatzen dutenean (euskaraz).
|
|
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuak10 (IHP) ikastetxean dauden hizkuntzen didaktika eta koordinazioa erraztu eta planifikatu beharko lituzke. D ereduan, murgiltze ereduan (arnasguneetan), euskara da ezagutza transmititzeko hizkuntza, eta, espresuki aipatzen ez bada ere, ikasleek B2 maila eskuratu
|
beharko
lukete DBHko 4 maila bukatzen dutenean (euskaraz). Horretarako, IHPn maila hori erdiesteko erabiliko diren neurri pedagogiko-didaktikoei erreferentzia egitea beharrezkoa da.
|
|
Aipatutakoak ahozko praktika gidatuak dira, baina sekuentziekin alderatzen baditugu helburu xumeagoak dituzte, denboran laburragoak dira, testugintzaren lanketa ez da hain definitua, diskurtsogintzaren lanketa mugatuagoa da, hitzezko baliabide zehatz bat lantzera bideratuak daude, mintzapraktikara bideratuak, ez dago ebaluazio tresnarik, ez da ziurtatzen ikasle guztiek hitz eginen dutela... Jarduera mota horiek beharrezkoak dira, eta betiere, sekuentzia didaktikoetan proposatzen dena indartzera eta osatzera bideratu
|
beharko
lirateke14.
|
|
Kahoot plataforma erabilita lehiaketa bat sortzea eta ikaskideei aurkeztea. Gela bereko ikaskideek edo maila bereko beste taldeetako ikasleek osatu
|
beharko
dute Kahoot hori.
|
|
EGOERA: Irakurgai bat abiapuntu izanik, tertulia bat prestatu
|
beharko
dute taldean lan eginez.
|
|
• Iritzia adierazteko eta argudiatzeko hizkuntza baliabideak (arrazoiak emateko): ustea edo iritzia azaltzeko eta arrazoitzeko egiturak ikusi eta erabili
|
beharko
dituzte: Uste dut/ iruditzen zait/ pentsatzen dut...
|
|
Irakaslearen rola eta jokabidea funtsezkoa baldin bada ikaslearen hizkera garatzeko orduan (Ruiz, 2009), irakasleak, ezinbestez, ahozkoa lantzeko keinu didaktiko eta metodologiko eraginkorrenak eta baliagarrienak erabili
|
beharko
lituzke, euskararen ingurune soziolinguistiko-kulturaleko murgiltze eredura egokituta.
|
|
Hitz egitea elkarrekin egiten den kontua denez, elkarreragina gauzatzeko hizkuntza baliabideak erdigunean paratu
|
beharko
genituzke ikasleen irteera-profila erdiesteko helburuarekin. Ikuspegi komunikatiboa (Zabala, 2018) kontuan izanik, irakasleak komunikazio prozesua erraztuko du, haren eginkizunak bete daitezen, eta parte hartzen duten ikasleen beharrak analizatuko ditu, aholkuak emanen dizkie eta prozesua antolatuko du.
|
|
programazioan, ahozkoaren progresioan, ikasleen irteera-profilean, irakasleen prestakuntzan, irakasleen rolean. Bidenabar, komunikazio gaitasunean, ikasleen ahozko gaitasunari dagokion irteera-profila ahalik eta gehien zehazteari lehentasuna eman
|
beharko
litzaioke, horretarako adibide eta ereduak sortuz. Pertsonen arteko oinarrizko komunikazio trebetasunen bereizketa kontuan hartu denean, argi samar geratu da eskolak ahozkoaren mota desberdinak landu behar dituela.
|
|
batetik, pertsonen arteko oinarrizko komunikazio-trebetasunak (elkarreraginerako gaitasunak) (PAOKT) daude, eta, bestetik, hizkuntza-gaitasun akademiko-kognitiboa (HGAK). Eskolak horietako zein landu
|
beharko
lukeen gure kasuan erabaki edo gogoratu beharko genuke, betiere jakinda bi gaitasun horiek elkargurutzatzen diren bi continuum gisa ulertu behar direla (Cummins, 1981a) 2 Elkarreraginerako gaitasunak (PAOKT) eskolan lantzeak, euskararen kasuan, ikasleen hizkuntza-gaitasun akademiko-kognitiboari mesede eginen liokeela pentsa daitekeenez, eta kontuan hartuta pertsonen arteko oinarrizko komunikazio...
|
|
batetik, pertsonen arteko oinarrizko komunikazio-trebetasunak (elkarreraginerako gaitasunak) (PAOKT) daude, eta, bestetik, hizkuntza-gaitasun akademiko-kognitiboa (HGAK). Eskolak horietako zein landu beharko lukeen gure kasuan erabaki edo gogoratu
|
beharko
genuke, betiere jakinda bi gaitasun horiek elkargurutzatzen diren bi continuum gisa ulertu behar direla (Cummins, 1981a) 2 Elkarreraginerako gaitasunak (PAOKT) eskolan lantzeak, euskararen kasuan, ikasleen hizkuntza-gaitasun akademiko-kognitiboari mesede eginen liokeela pentsa daitekeenez, eta kontuan hartuta pertsonen arteko oinarrizko komunikazio-trebetasunak gehienbat ahozkoan gertatzen dire...
|
|
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean ikasleen irteera-profilak zein izan behar duen zehazte aldera, zenbait kontu argitu
|
beharko
genituzke, bereziki, ikasleen ahozko komunikazio gaitasunean ikasleek erdietsi behar duten gaitasun mailari dagokionez. Gehienon buruetan bueltaka dabilen Europako Markoa kontuan hartuta, B2 maila3 erdietsi beharko lukete D ereduko ikasleek euskara hizkuntzan.
|
|
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean ikasleen irteera-profilak zein izan behar duen zehazte aldera, zenbait kontu argitu beharko genituzke, bereziki, ikasleen ahozko komunikazio gaitasunean ikasleek erdietsi behar duten gaitasun mailari dagokionez. Gehienon buruetan bueltaka dabilen Europako Markoa kontuan hartuta, B2 maila3 erdietsi
|
beharko
lukete D ereduko ikasleek euskara hizkuntzan. Hori da buruan darabilgun konstruktoa.
|
|
Kontuan hartuta euskara hizkuntza gutxitua dela eta horrek hizkuntzaren zenbait erabilera funtzional baldintzatzen dituela, konstrukto horrek gurean ñabardura zehatzak eta irteera-profil horren eredu batzuk definitzea eskatzen du. Horretarako ezinbestekoa da ikasleen ekoizpen errealak aztertzea, ikasleak nola moldatzen diren ikustea zenbait testu generotan, eginkizun desberdinetan, bereziki, elkarreraginak eta elkarrizketak zehazteko, eta hortik aurrera nolako maila erdietsi
|
beharko
luketen irudikatzeko.
|
|
• Iritzia adierazteko eta argudiatzeko hizkuntza baliabideak (arrazoiak emateko): ustea edo iritzia azaltzeko eta arrazoitzeko egiturak ikusi eta erabili
|
beharko
dituzte: Uste dut/ iruditzen zait/ pentsatzen dut...
|