Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2000
‎" Denon bizi  tza aski mediokrea dun", esaten zidan orokorki Teresak," horrexegatik ez dinagu ahantzi behar, tarteka, txinparta ba  tzuk piztea". Baina gero, zehatzago, txispatu ginen batean moz  kor-mozkor eginda amaitu genuen azken afarian, aitortu zidan nire bizi  tzari urtetik urtera monotonoagoa irizten ziola (erabat ulertzen ez dudan arren, oso esanahi ona izan behar ez duen" patetiko" hi  tza ere erabili zuen), eta agian, banaketaren oinazea gorabehera, aukera ezin hobea zela norabidez aldatzeko eta txinparta desberdinak pizteko (dena aitortu behar badut, Teresak ez zuen sekula Dabid oso gogoko izan). Eta, egia esa  tera, orain neure baitan dardara inarrosle bat sumatzen dut, metrokoa baino askoz bortitzagoa, azpi-azpian nuen desioa zuhaitzetako sustraiak bezala kanporatu nahian dabilena.
‎-Ez zait inporta nola gertatu den-hasi da idazle sentibera batek hasi behar ez lukeen gisan, hain zuzen ere-. Orain askatu zarela ospatu behar dugu, nik aspaldian iragarri nizuna bestalde-jarraitu du desegokitasun berberaz-.
2001
‎Nazka, jauna, higuina: horixe da arteak sortarazi behar ez duen sentimendu bakarra, zure koadroak ezinago hobeki pizten duena...
‎Halaz guztiz ere, ordea, hizkuntza lehenago landu dutenek, baita moldakaitzenek ere, zerbait utzi digute: berriz ibili behar ez ditugun bideen irudia, besterik ezean, kontuak arretaz ateratzen baditugu behintzat. AzorÃn batek, de mortuis delako sonatu hartaz ahaztu gabe3, ez du neure gogorako irakurgarri den gai mamitsurik aski eman, baina itsukeria litzateke –lekuak, jendeak eta hautsez orakatuak zeuden liburu zaharrak begi berriz ikusten erakusle eta gidari izateaz gainera– gaztelaniaren ibilera eta hotsa bera aldatu zituela ez aitortzea, nahiz gero aldaketa hura cliché zurrun aspergarri bihurturik akabatu.
‎Zeruetaraino goretsi behar ez badugu ere, ez da, bada, Etxepare, dagokion lekuan daukagula, euskaldun garen aldetik diogun zorra nahiz gogotik aldendu, gutxiets genezakeen olerkaria. Poeta gazte baten, maiz zaharragoak gogor hartzen dituen baten, hitzak aldatuko ditut hona, Ibon Sarasolarenak, Jakinen (24, 1967, 13 or.):
‎Mitoek berek, zein eta beharrezkoak zaizkigun, gehiago iraungo dute harkaitz gogor horren gainean eraikiak izan badira, hondar higikorretatik urruti. Baina, nolanahi ere, aitortu behar da ez duela jakintzak aginte zorrotzik irudimenaren eremu lainotsuan.
‎Hitzaurre eder bat du liburuak(" Nondik eta nola") eta are ederrago den eskaintza. Esan behar ez nukeenik esatera ausartuko banintz, honelako zerbait esango nioke egileari: " Kanpora begira ageri zara beti zure idazlanetan, barren aldera baino areago.
‎Nik (eta barka behin eta berriz harri horretan behaztopa egiten baldin badut, baina Le moi est haïssable esan zuena ez zen Artetxeren gogokoa, bere Saint-Cyran irakurri duenak dakienez) ez ditut gauzak horrela ikusten. Herriaren alde egin behar nituenak eta egin ez ditudanak ikusten ditut, lotsaz nahiz beldurrez, eta, horiek nahikoa ez balira, egin behar ez nituenak eta beldurrez nahiz lotsaz egin ditudanak. Nor naiz, beraz, herri oso bati kontuak eskatzeko?
‎Azkuerenean, Lhanderenean, Lopez Mendizabalenean, esate baterako, euskal hitzen adiera erdaraz azaltzen baita. Bestela esan, erdal liburuak baitira U. jaunarentzat eta horrenbestez euskaldun jator batek, agi danean, ukitu behar ez lituzkeenak.
‎Beste zati bat bada, bazterturik gelditu behar ez lukeena: Yakintzan agertu zen" Gazte’ren esnatzea".
2002
‎Manuelek eta besteak egin duten ihesaldia ekintza izugarria duk, eta denok pozez txoratzen gaudek, dena ondo atera zaiela ikusita. Bestalde, nik ez diat esaten Poliziarekin kontu izan behar ez dugunik, baina horretan ez diagu hutsik egiten, denbora guztian beraien peskizan bizi gaituk eta.
‎ez, otoi, holakoa ere, baizik maizkara holakoa, zoritxarrez. Sinboloak ikusiko dituzu, gazte, baina erne egon sinbolo horrek noiz gurutzatzen duen marra eta noiz hartzen duen hartu behar ez duena, hau da, sinbolizatu eta ordezkatu nahi duenaren gorputz osoa. Normalizatuko dira gauzak inoiz, etorriko dira urak biltegietara egunen batean aldiro ubide bazterretik mehatxuka ibili gabe?
‎Eta Euskaltzaindia dakart hemen harira, anitzetan Euskaltzaindiari eskatzen baitzaio eman ezin duena, eta eman behar ez duena. Erakunde hau hizkuntzaren araugintzaz, normatibizazioaz alegia, arduratzen da, eta ez normalizazioaz.
‎Gure artean, ordea, ipuin-bildumak dira, edo Kutsidazu bidea, Ixabel bezalako nouvelle bat, bide hori urratu dutenak. Aitortu behar dut ez dudala fenomenoaren alderdi horretarako (ere) azalpen argirik.
2003
‎zure aurrean itxurak egiten jarraitu beharko ez duen
2005
‎–Bestetik, beste interpretazio batek dioenaren arabera kapital naturalaren stocka da hurrengo belaunaldiek jasoko duten herentzian murriztu behar ez duena.
2006
‎Leon ingeniari ibilia zen eta Blanche high-schooleko irakasle. Erretiroa hartuta, jateko izerdirik bota behar ez dutenen zaletasunak lantzen zituzten: pintura lezioak, sukaldaritza ikastaroak eta lorategiko lanak.
‎–Baduzu egitekoren bat edo afaldu egingo dugu? Tivolira joan gintezke, goizetik irten behar ez baduzu.
‎Amak ere begiak jaso zituen galtzetatik, batera eta bestera begiratzeko. Sustoak susto, ordea, eskuak orratzari helduta eta begien gidaritzarik behar ez balu bezala segitzen zuen galtzen patrikako ertza errepasatzen. Bion begiradak gurutzatu ziren.
‎Eta ez du horrek esan nahi, kalitateaz ari garenean, egokitasunaz gain bestelakoak ere kontuan hartzekoak ez direnik. Esaterako, akaso irizpide nagusia izan behar ez duen arren?, zuzentasunaren oinarrizko arau batzuk era zaindu beharko dira, ezta. Eritzi edo iritzi esateak ez du gure mintza-jardunaren kalitatean eragin handirik izanen, baina ni/ nik nahasteak bai, noski.
2008
‎Galdera bat: gertatu zaizu inoiz, zerbait egin, zertan ari zaren jakin gabe, baina gustura egon, eta gero berriro egin behar ez duzula pentsatzea?
‎–Bai, baina esan du baita ere medikuntza ez dela zientzia zehatza. Bi saio gehiago behar izateak ez duela ezer esan nahi, gaizki kalkulatu dutela baino ez.
‎Eta aitari buruz galdetu nahi baduzu, zuzenean galdetu. Eta aurpegiratu behar dizut ez duzula eskubiderik aurreko egunean egin zenidana egiteko. Ni ez naiz zure puta.
‎Eta beharbada, ez eta ongi balego ere. Beti izan dugu hitz egitea behar ez duen maitasun harreman mota hori, begirada batekin gauza asko jakintzat eman dugu. Amarekin, aldiz, liskarra beti.
‎Aitorpenak berak larridura sortu dit. Aita da kamusatu behar ez dudana, Barrutia irakaslea baino ez dut. Ez dago tragedia egin beharrik, bizitzak berak egiten dizkigu.
‎Atzetik hurbildu nintzaion, eta Inazioren gerria besoekin inguraturik, haren lepondoa musukatzen hasi nintzen, eta baita belarriaren atzea ere, eta esaten nion, ez dakit garbi zer egin, baina zerbait egin behar dugula ez dut dudarik, ezin dugu horrela segitu, ez zaizu iruditzen?, Inazio jiratu egin zen eta aurpegira begiratu zidan benetan ari ote nintzen jakin nahi balu bezala, eta galdetu zidan, atrebituko zinateke?, eta nik, ez nekiela, hori ez dela sekula jakiten momentua iritsi arte, baina askotan pentsatu nuela irtenbide hartan, arratoien benenorik eta horrelakorik gabe gainera, eta nik pentsatuta neukana...
‎Letra hilari merezi ez zuen ohore bat emanez jaio zen" literatura". Ahoz esanari behar ez zuen intsentsu bat emanez atera zuten gero" ahozkotasun" ezin erredundanteago hori. Ahozkotasuna:
‎Gure espezie hau munduan traban dagoela uste badut, edo sekula azaldu behar ez zuen ezbeharra dela (halaxe iruditzen zait komeni baino gehiagotan), esan beharrean nago berdinzaleei, antisexistei edo dena delako aingeruei: espezie honek bi aurpegi txar ditu:
2009
‎Alde bakarra dago seguruenik haren eta zure artean: mendetan eta mendetan goserik pasatu ez duen arraza batekoa da bera, jatekoaren bila ibili behar izan ez duena, gure gurasoak eta gu geu ez bezala, hortaz eskuzabalak eta ohoredun agertzeko luxua dutenak, esan zuen garrazki.
‎Ume saldorik ere ez zen falta, zalapartari denak ere, oholtzarrez osatutako baltsetara igo nahian, elkarri ura botaz. Zoriontsuak ziruditen, bizitzeko askorik behar ez dutenak zoriontsu izan daitezkeen neurrian. Elkarri zipriztinka ari ziren ume batzuen argaltasun izugarria ikusita, ordea, hiltzeko ere ez zutela askorik faltako, egin zuen bere artean Irenek.
‎Ezin zuen horrela jarraitu. Baina..., zer egin behar da ez duzuna berreskuratzeko?, galdetzen zion bere buruari. Zein bizitza berri klase nahi zuen?
‎Euskarak inoren monopolio izan behar ez duen bezala, ez du euskalgintzak ere inoren jabetzako-edo izan behar. Euskararen erabilera indarberritzeko ekimenak, batetik, eta ekimen horien sustatzaile eta gauzatzaile guztiak, bestetik:
‎Idatzi eta hogeita hamabi urte pasatu diren arren, erabateko gaurkotasuna duten hitzak dira horiek. Aitortu behar dugu ez dugula ezagutzen pasarte hori baino zehatzagorik ez beteagorik euskal gizarterako zilegi eta eraginkortzat jotzen dugun hizkuntza politikaren enborraren berri emateko. Horregatik ekarri dugu atal honen irekierara.
‎Izan ere, aipaturiko arrazoi horien pisu itzelaren ondoan bai baitaude beste arrazoi ugari, pisuzkoak hauek ere, euskararen urteetako atzerakada eta gaztelaniaren eta frantsesaren aurrerakada esplikatzen dutenak, eta inondik ere ahaztu beharko ez genituzkeenak. Horiek ahaztea komeni ez bazaigu, ez da bakarrik geure buruari egia zor diogulako (hori bera besterik gabe nahiko arrazoi litzateke gorabehera honetan ere ahanzturari atea ixteko), baizik eta, gainera, euskararen erabilera indartzea helburu duen orori komeni zaiolako ahalik eta ondoen ezagutzea hizkuntza prozesu sozialetan eragiten duten faktoreak zeintzuk diren, euskararentzako etorkizun arrakastatsua bermatzen asma dezan.
‎Emakumeen lan munduratze masiboaren eraginez, atzera bueltarik izan beharko ez lukeen gertakaria?, haurtzaindegien gizarte gisa kalifika daiteke gurea. Nire lagun batek dio aitona--amonen gizartea ere badela, gurasotasuna" externalizatu" egiten dela, azpi-kontratazioetarako enpresek darabilten eufemismoa erabiliz.
2010
‎Eskutik heldu eta txamarra neukan lekura eraman ninduen eta ondoren ate aldera. Amari txurro bila joango ginela esan zion, bere baimenik behar izango ez balu bezala. Teresak galdetu zion orduan ea nora joan nahi zuen:
‎Noski, zaila egin zait gai batzuetan eta nireak eta bost egin ditut gai batzuk nire euskaran adierazteko. Baina, bestalde, guk euskaldun zaharrok geure hizkera erabili behar ez badugu, nork orduan?
2011
‎Entzuidak ondo, Markos. Gauza bi dituk mundu honetan sekula egin behar ez ditugunak: izutu eta itsutu.
‎Merkatuan zegoen ogia, errazionamendukoa, jan ezina zela hamaika lekukok esan didate. Nire aitak dioenez, irina Argentinatik ekartzen omen zuten, hala zen erraitea behintzat eta irin hau luzaroan gordeta egoten zelako, agian Argentinan behar ez zuten sobrantea izanen zelako, ba hona igortzen zuten. Harrez eta mozorroz betetako ogia egiten omen zen horrelako irinarekin.
‎Eta nik uste dut, Guggenheimek izan dituen bertute eta alderdi onak gutxietsi gabe, Bilbori fama handia eman dio, turismo asko erakarri du, azpiegiturak hobeagotzen lagundu du eta lagunduko du, eta abar, baina zer du, zer darama Guggenheimek barruan artistikoki edo kulturalki, ni bezalako pertsona bat berotu, poztu, eragin dezakeena? Ba, zoritxarrez esan behar dut ez duela ezer ere. Hori da fatxada bat oso ederra, eszenografia izugarri bat, kultur eszenografia bat, beste asko Euskal Herrian eraiki diren bezalakoak edo eraikitzen ari diren bezalakoak.
2012
‎ea nola zegoen galdetzen zion, oso ongi zeudela etxeko guztiak azaltzen, lehenbailehen bukatu behar zuela gaizki ulertu hark eta eusteko eskatzen... eta post datan jakinarazten zion berrogeita hamar pezetako beste igorpen bat egin ziola. Lehenbiziko igorpenarekin egin behar izan ez zuen bezala, egun bat, bi, hiru... zortziraino itxaron zituen, eta hala eta guztiz ere igorpena ez zen azaldu. Postaren ardura zeukan zaindariarengana gerturatu zen hiruzpalau egunetan jarraian; bosgarrenean," lapurretan egiten dugula esan nahi al duk?" erantzun zion, begiradan distira irrigarria islatuz.
2018
‎" Ezkutari bat topatu behar ez zenuen ba?", pentsatu zuen komedianteak;" ahor, zure ezkutaria, ahor zure Santxo, egiten ari zaren erokeria honen barruan, erotu den mundu honetan, ehun eta hogei kiloko clochard-homeless-txanponerrukia, daukan itxaropen guztia eta behialako gaztetasun guztia begietan biltzen zaion emakume bazterreko bat".
‎amu motak, amuarrainen usadioak, ordu eta tokirik onenak... Eta nik, ordainetan, halakorik behar ez zuen arren, etxetik errekaraino eta errekatik etxeraino laguntzen nion.
2019
‎Goizegi ez esnatu, lasai gosaldu, etxea bere gisara txukundu, ogia erosi eta eguneko erosketak egitera atera, bazkaria prestatu, astean bitan pilatesera joan... Goizak erruz maite zituen lanera joan behar ez zuenetik.
‎Herio barreiatuaren egutegia zen. Poliziaren eskuetara sekula erori behar ez zuena.
‎Harako hautatu dute. Irakasleek sekulako dezepzio hartu dute, ikasketekin jarraitu behar ez duelako, baina artzaina pozik dago. Esaten du, nolanahi ere, datorren urtea baino lehen haien unibertsitateak hondakinak besterik ez direla izango.
2020
‎Bezperan medikuarekin jaitsitako eskailera haietatik dator. Doktorea seguru zegoen Dariok orduan hilko zuela, baina gero esan zuen esan behar ez zuen hura, eskerrak liburua ondo gordeta dagoen, eta dena bihurritu zen; gizon haiek bere erruz hil ziren, eta Anak eta Romanek beren gordelekutik irten behar izan zuten. Doktorea errudun sentitzen da, eta damu-hitzak arranguraz esaten ari da egunsenti goibel hartan.
‎Koaderno hau bukatutakoan, ez dut gehiago idatziko. Zer gertatu zen argitzeko idazten dizkizut hitz hauek; ahal dudan bezain zehatz esplikatuko dizut inoiz kontatu ezin izan dudana eta zuk kontatu behar ez zenukeena, ni bizi naizen artean behinik behin. Koaderno honetan, idatziko dudan azkena, kontatuko dizkizudan gauzak jakitera emateak problemak besterik ez lidake ekarriko.
‎Sudurra igurtzi eta gelaren ingurura begiratzen du Connellek inoiz gehiago ikusi behar ez balu bezala.
‎Zaparteko haren ondoren gauza guztiek hil behar balute bezala. Kimu berririk sekula gehiago hazi behar ez balitz bezala, txori kanturik berriro entzun behar ez bagenu bezala, urak berriro busti behar ez balu bezala, eguzkia gehiago atera behar ez balu bezala. Soinu gaizto bat.
‎Zaparteko haren ondoren gauza guztiek hil behar balute bezala. Kimu berririk sekula gehiago hazi behar ez balitz bezala, txori kanturik berriro entzun behar ez bagenu bezala, urak berriro busti behar ez balu bezala, eguzkia gehiago atera behar ez balu bezala. Soinu gaizto bat.
‎–Zera pentsatu dut, gaur ireki behar ez baduzu, ogi barra salduko zenidakeela beharbada. Zerbait, goseak ez egoteko.
‎Càgum Déu. Behar ez zuenean, eta behar ez zuen lekuan, eta gelditzeko inortxo ere gauza ez zela, gertatu diren kontu gaiztoz betea baita bizitza, eta mundua eta historia, eta dena.
‎Eta ezin diot, hiltzeak eragiten duen beldurra gogoan harturik, berriro hil egin beharko dudala, eta orduan betikoz hil nintekeela eta berriro hil eta beldur hori igaro beharrik ez nukeela, pentsatzeari utzi. Badira-eta ikasi nahi ez dituzun gauzak, ikasi beharko ez zenituzkeen gauzak, eta betikoz ikasten dituzunak. Eta ezin da gaurgero deus egin, ezin da deus nahi izan, ez sentitu ere, beldurraren beldurraz.
2021
‎–Zer gertatu da? , galdetu nuen, edan behar ez nukeen azken errioxa-tragotik bizkortzeko ahaleginetan.
‎Katigatu egiten zara. Nahi ez duzunean katigatzen zara, behar ez duzun hartaz katigatzen zara. Ez du ikustekorik zure nahiarekin, intentzioekin edo dena delako pertsonaren egokitasunarekin.
‎Orain ezin duzu ihes egin, je t' ai eue, zerbait kontatu behar didazu, Eleneren belarrian pausatu zituen hitzak Nagorek. Behar ez nuenaren ohean sartu naiz. Obturadorearen klika entzun zen, baina ez ziren askatu, Nahi baino gehiago korapilatu garela uste dut.
‎Atzotik zenbatetan ekarri ditut burura Xabik horrenbeste aldiz erdi brometan, erdi serio errepikatu izan dizkidan hitzak, desiratzen duzun horrek baino garagardo bat gutxiago edan beti, txikita. Desiratzen nuenak, desiratzen ninduenak eta edan behar ez nuen garagardo hark oheratu ninduten azkenean. Eserlekuan egokitu naiz, etzan, eseri edo nola jarri ez dakidala.
‎Leihoko zulotik kalera bota zituzten bi gorputzak banatzen zituzten geruzak. Elkar erantziz, azal berotik erauziz, inoiz gehiago beharko ez zituztelakoan. Inoiz berriz janzteko beharrik izango ez zutelakoan.
2022
‎Eta, patioan, bere menditxo distiratsua suntsituko zuten haurrek! Izugarri kostata eraman zuen ura aho barrenean iturritik hondartza ttiki hartaraino, hondar hezeko mendiak egiteko eta hondar fin idorrez estaltzeko, distiratsu ager zitezen, eta orain, eskolara sekula itzuli behar ez bazuen, kitto mendiak betikoz.
‎Eta baziren beste egiteko batzuk, beste egiteko asko. ...ta behar-beharrezkoa zen, halaber, behitaldea udaberrian mendian goiti abiatzeko prest edukitzea, edo gazteekin mazeletako bazkalekuei buruz hitz egin eta gorago eta freskoago egongo zirela eta zomorro gutxiago, baina eguraldi gaiztotze gehiago, topatuko zituztela adieraztea, edo euri bortitzen garaian denok oihanpean gerizatu behar genuela gaztigatzea, eta ttikiei ama begien bistatik sekula galdu behar ez zutela aldiro-aldiro errepikatzea, eta taldetik inortxo ere ezin baztertuko zela behin eta berriro oroitaraztea, eta denei hari elektrikoaren arriskuaz ohartaraztea. Eta abar.
‎Eta ez naun berezia ez garrantzitsua sentitzen. Eta urtebete ia eman ninan hitz horiek behar ez nituelako ustean eta alde egin huen gero eta nazkagarria izan zunan hura guztia. Eta orain itzuli egin haiz eta berdin hago.
‎Eta gogoan hartu du NÃ diaren sabel ttiki hezurberritzen hasi berria. Eta hainbesteko mina eragiten dio bularrak, eta hain sakon barnatzen dio bihotzean mina, non gaitzerdi gidatzeko mugitu behar ez baitu. NÃ dia etxe aurrean, odola.
‎Gidatzen ari zen edo bidean oinez zihoan bitartean, Coloma gogoan hartzen bazuen, edo garuna modu aktiboan baliatu behar ez zuelarik eta gogoak, galgarik ez duten ibaien moduan, bainatzeko nahi ez zituen meandro eta putzuetan barrena eramaten bazuen, giza gaiztakeriaren gainean gogoetatzen bukatzen zuen beti Clàudiak. Giza gaiztakeria, pozoia bailitzan belaunez belaun igaro dena.
‎Eta hona hemen Ada, horren hurbil non besoa luzatu ere beharko ez baitzuen, eskuaren mugimendu apal batez ume muturra laztandu ahal izango zion. Hona hemen Ada, irrikitan balaku batzuk egiteko, baina ez da ausartzen.
‎–Horixe dudala arrazoi, esan zuen Cunningham jaunak?. Ez dut alferrik pasatu hainbeste denbora munduan, eta ez dut alferrik ikusi hainbeste gauza, jendearen nortasuna ezagutu behar ez badut.
‎Esaldietako batek, Sinico andrearekin izandako azken ikustalditik bi hilabetera idatziak, honela zioen: Bi gizonen artean ezinezkoa da maitasuna, harreman sexualik egon behar ez duelako, eta gizonaren eta emakumearen artean ezinezkoa da adiskidetasuna, harreman sexuala egon behar duelako. Kontzertuetatik urrutiraturik ibili zen, Sinico andrearekin topo egiteko beldurrez.
‎Bakarrik emakume ile-horia geratzen zen txundituta herrian erremediorik gabeko amaiera aipatzen zen bakoitzean, eta, harriturik, esaten zuen: " Entzun behar direnak", eta bere bizimoduari jarraitzen zion zer ikaragarri hark inolaz ere gertatu behar ez balu bezala.
‎...ikaragarri azkar hazi zaio alaba, eta aldizkari pornoetan bila dabil ea alaba ikusten duen, larrubizi eta buztan bat ahoan duela, ea alabari mozorroa kentzen dion eta hau da eskandalua garrasi egin, banekien, banekien, baina nora goaz zer mundu da hau non gurasoek bilatzen zutena aurkitzen baitute eta alabek gurasoak horretaraxe gonbidatzen baitituzte begiradaren bitartez, baina nora goaz gertatu beharko ez lukeenaren arrastoaren atzetik joaten tematzen bagara, eta horra zergatik jazartzen zaion aita alabari, azkenean puta bezala tratatu ahal izateko. Hobeko zukeen bere garaian bortxatu izan banindu, bere belaunetan neure borondatez jartzen nintzen garaian, ni eta neure pottoki-txirikorda horiak, artean ez bainituen askatu, ni eta neure belaunetarainoko galtzerdi zuriak eta gona koadroduna, txarolezko oinetako txikiak eta gainerako guztia, algara zoroak eta laztanak, bai, hobeko zukeen aita-alaben arteko samurtasun une horietan bortxatu izan banindu, kolpe bakar batekin akabatu izan banindu eta nire hondakinak amari eraman izan balizkio, gauzen hondoraino heltzeko eta betidanik arrastaka daramadan horrekin behingoz amaitzeko, gertatu zitekeenari buruzko iradokizunak eta azkenik, dena, bizia eta bizi beharraren gogaitasuna, aitaren puta-ehiza eta amaren hilotzaren kiratsa amaitzeko mehatxua.
‎Parkeko beste amekin erlazionatu behar izateak ez zaitu haien lagun bilakatzen, derrigorrez, umeak han askatzea onuragarritzat hartzen duen behartutako talde artifizial bateko kide baizik. Ume adinkiderik izan ezean, horren edo beste haren laguna zu?
‎Tradizio bilakatu da honezkero, irailarekin, egin beharko genituzkeen, edo egin beharko ez genituzkeen gauzen zerrendaren bat idaztea. 35 urtetik aurrera egin beharko ez genituzkeen hamar gauza izan ziren lehenik; 40 urteak baino lehen egin beharko genituzkeen bost gauza gero. Tradizio guztiek bezala, honek ere badu absurdutik, baina era berean kontsolagarri zaigu, sentiarazten gaitu logika zikliko baten barruan.
‎Aurreko ikasturtean, berripaper serio horietako baten erronkari jarraiki, 35 urteetatik aurrera egin beharko ez genituzkeen hamar gauza zerrendatzen zituen testu bat idatzi nuen, testu arrakastatsu samarra, irakurleen erreakzio suminduak kontuan hartzen baditugu behintzat. Oraingo honetan, eta tarte honen bokazio publikoa berresteko asmoz, 40 urteak baino lehen egin beharko genituzkeen bost gauza garrantzitsu zerrendatu nahi ditut, lasai, ez da egongo, ze presio, 35 urteetatik aurrera egin beharko ez genukeen eta 40 urteak baino lehen egin beharko genukeen gauzarik?.
‎Aurreko ikasturtean, berripaper serio horietako baten erronkari jarraiki, 35 urteetatik aurrera egin beharko ez genituzkeen hamar gauza zerrendatzen zituen testu bat idatzi nuen, testu arrakastatsu samarra, irakurleen erreakzio suminduak kontuan hartzen baditugu behintzat. Oraingo honetan, eta tarte honen bokazio publikoa berresteko asmoz, 40 urteak baino lehen egin beharko genituzkeen bost gauza garrantzitsu zerrendatu nahi ditut, lasai, ez da egongo, ze presio, 35 urteetatik aurrera egin beharko ez genukeen eta 40 urteak baino lehen egin beharko genukeen gauzarik?.
2023
‎Frantzia ere non zegoen ez zekien Dolçak eta gizonak adierazi zion," Alde hartan". Baina izugarria zen Dolçak gerra haietaz, eta gerra haiek, mendeko garrantzitsuenak izan ziren gerra haiek, egin zituzten herri haietaz horren gutxi jakitea, hala esaten zion, jende guztiak ahantzi behar bazituen, gerra haiek guztiak, inori axolarik ez bazion gerra haietaz, eta inork gogoan eduki behar ez bazituen, besterik gabe erreko zituzten berriro ere berrehun haur eta berrehun emakume. Ahoari erreparatu zion Dolçak, alde batean baizik ez baitzitzaion erre.
‎Pixan odola zeriola, mihia atereaz eta eskuekin trufa keinuak eginez hil baitzen. Martà biak eta Guilla geroago, etxetik urrundu behar ez zutenak. Behin eta berriro esan zien ttikitatik Margaridak etxetik ez urruntzeko, eta hala eta guztiz ere hain urrun ziren etxetik beren burua hiltzen utzi zutelarik non hil ondoan ezin jakin izan zuten nola itzuli.
‎–Begirunez, Santiago de Compostelako Unibertsitateko txosten honen berri ematera natorkizu. Ogiaren analisian hainbat osagai desegoki detektatu dira, batez ere haurrentzako ogian egon behar ez luketenak.
‎Autoritateari gogaikarria zaio halako emakume bat, etxeko zereginak beste kezkarik izan beharko ez lukeena, lotsarik gabe direnak eta ez direnak esatera etortzea. Seguruenik haurrik sasoiz eduki ez zuelako eta bilobarik ez daukalako, frustrazioak politika kontuetan muturra sartuz ezkutatzen ditu.
‎Guztia da gutako askoren  tzat alegia, baina guztia da toki guztietan, denbora guztian, eduki guztiak adin guztien esku jartzen duela, guztia dakiela guri buruz, helburu zehatz batzuk lortzeko. Horrek, beraz, nahi baino sarriago, adingabe batek berez kontsumitu beharko ez lukeen edukia kon  tsumitu ahal izatea errazten du. Baina ez hori bakarrik.
‎5 Ikastetxeak telefono mugikorrik gabeko gune bihurtzea, eta debekatzea horiekin sartzea, non eta ez duen irakasle batek horretarako eskaera egiten, balio erantsia emateko ikaskuntza-prozesuari une jakin batean eta modu bidezkoan, edo bestelako kausa justifikatu bat ez dagoen tarteko (osasuna...). Horrek ez du esan nahi eskoletan, gure txikiengan eragin handien duten teknologietan (sare sozialak...) hezitu behar ez ditugunik. Gure laguntza behar dute, batez ere, iritzi kritikoa sustatzeko honen guztiaren inguruan.
‎Psikismo horiek lotu izan dira, askotan, apegoaren gabeziekin, arau, muga eta ekintzen ondorio zehatzik gabeko heziketekin, non nerabe batek berez eduki beharko ez lukeen eta ezin kudeatu duen botere bat errotzen duen txiki-txikitatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia