|
Kontzeptu hori behar dugu azaldu nahi baitugu nola aldatzen den lurraldea eta lurraldea ekoitz daitekeela, hartara boteretze kolektiboa, ongizatea eta autogobernua lortzeko, edo justu kontrako xedez. Kontzeptua
|
behar dugu
ez bakarrik entitate berriak esplikatzeko, hala nola sare globalak eta maila anitzeko gobernantza pribatuak, baizik eta tokiko mailan gertatzen ari diren des-eta ber-lurraldetze prozesuak azaltzeko, eta prozesu horiek demokratizazioarekin nola lotzen diren erakusteko, demokratizazioa ulertuta honako hauek biltzen dituen prozesu gisa: autogobernurako tokiko botere-teknologiak, estrategiak eta egitura kolektibo publiko lurraldetuak.
|
|
Baina orduan zerk baldintzatuko luke anbibalentzia? Garbi dago Freudek hemen aditzera eman nahi duela mutikoak hautatu
|
behar duela
ez bakarrik bi objekturen artean, ezpada bi disposizio sexualen artean ere, maskulinoaren eta femeninoaren artean. Mutikoak normalean heterosexuala hautatzea, beraz, ez litzateke aitak zikiratzearen beldurraren ondorioa izango, ezpada zikiratzearen beldurraren ondorioa, hau da, kultura heterosexualetan homosexualitate maskulinoarekin lotu ohi den «feminizazioaren» beldurraren ondorio.
|
|
Lehenbizikoak zerikusi zuzena du dauden itsaso-baliabideekin, urriak direnak, hementxe nabarituko dugu, batez ere, zein beharrezkoak ziren gurutzatuak, beren itsasontzi guztiekin eta ehunka batel eta txalupa lagungarriekin, zeren, gurutzatuak hemen baleude, begi-klik batean garraiatuko bailituzkete soldaduak aurrerantz doan fronte izugarri zabalean, mairuak ertzean zehar barreiaraziz, eta, ondorioz, defentsa ahulduz. Bigarren arazoa, orain erabakigarria, berebiziko garrantzia duena, lehorreratzeko tokia edo tokiak aukeratzea izango da, kontuan hartu
|
behar baitira
ez bakarrik ateetarainoko luze-laburra, baizik eta, baita ere, estuarioko ahoko lokatzetatik Porta de Alfofako sarrera hegoaldetik defenditzen duten malda malkartsuetaraino lurrak jartzen dituen oztopoak. Segi genezake hirugarren, laugarren, bosgarren arazoekin, baita seigarren eta zazpigarrenarekin ere, baina denak dira, gutxiago edo gehiago, hasieran aipatu diren bi horien ondorio, horregatik beste gorabehera bat esatearekin konformatuko gara, narrazio hau beste hainbat arlotan ere zein egiazkoa den oso agerian uzten duena, geroxeago ikusiko dugunez, eta gorabehera da estuarioko ertzetik Porta de Ferrora oso distantzia laburra dagoela, ez ehun urrats baino gehiago, edo, neurri modernoetan paraturik, laurogei bat metro, distantziaren laburrak galarazten du hemen lehorreratzea, zeren txalupen multzoa etorriko baitzen arraunean, arraunketa nekosoan oraino estuarioaren erdian, armez eta gizonez astun zamaturik, eta ordurako hiriko harresiak soldaduz mukuru babesturik egongo ziren, eta beste batzuk, zutik, uraren ondoan, portugaldarrak noiz hurbilduko zain egongo ziren, geziez josteko.
|