Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎Denborak aurrera egin ahala, ordea, sakabanatzen hasi gara. Egurrezko mendi errusiarrera igotzeko, esate baterako, ilara luzeegia zegoen, artean bero handia egiten zuen (beti behar da aitzakiaren bat), eta Rubenek eta biok txalupetara jo dugu. Bidailagunen ustetan, hura josteta mengelegia zen, baina gu gustura ibili gara, gustura hartu ditugu ezustean harrapatu gaituzten bustialdiak.
2001
‎Autodeterminazio eskubidearen aitortzak ez du suposatzen eskubide hori automatikoki ejerzitatuko denik. Areago, eskubidearen aitortza izan daiteke hainbat abertzale epelek behar duten aitzaki erraza eraikuntza nazionaleko dinamikei muzin egiteko. Zentzu horretan, Estatu espainiar eta frantsesak autodeterminazio eskubidea ukatzen jarraitu izanak ez du zertan mugatu behar ezker abertzalearen iniziatiba politikoa eskubide horren aldarrikapenari dagokionean.
‎Klase partikularrak amaitu zitzaizkionetik, edozein aitzakiarekin joaten zen Zubieta aldera. Ikastetxetik etxera Zubietatik hurbil pasatu behar zelako aitzakia zuen, baina etxetik kalera iluntzean ere irten eta Zubietarantz joaten zen, eta Arianeren apartamentuaren balkoipetik pasatzen zen deitzen ausartu gabe. Ariane liburu bat irakurtzen edo musika entzuten egongo zen han barruan, eta Goio edonon eseriko zen urrunetik etxe hari begira, un étrange pays dans notre pays lui-même, bere erromantzearen isiltasunean.
2003
‎Beste eginkizun nagusi baten aurrean gertatzen gara alabaina, XXI. mende hastapenean, amerikanoek Europa Zaharra deitzen duten honetan: Ekialdeko estatuak bere altzora bildu behar dituelako aitzakiaz, erabaki baitu gure Batasunak Europa osoko Araudi berezi baten antolatzea. Baina hain zuzen, ez dakigu zer itxura izanen duen ohiko estatu-nazioen gainetik jarri beharko den Araudi nagusi berri horrek.
‎Hala ere, emakumeen erdiek behar dute familiarengandik laguntza handiagoa izango luketela beren kideek denbora libre gehiago izango balute. Hain zuzen ere, laguntza eskatzen dutenean entzun behar dituzten aitzakia nagusiak “geroago egingo dut” (%32) eta “nekatuta nago” (%25) dira. Normalean, inkestatuek egunean ordubete ematen dute etxea garbitzen, baina hamarretik lauk diote astean hamar ordu baino gehiago ematen dizkiotela.
2004
‎Yitzhadek, tabakoa behar zuelako aitzakian, irten egin behar zuela esan zuen eta Suhari laguntzeko eskatu zion. Nathan eta biok bakarrik utzi nahi gintuen.
‎Beraz, Suhak eta biok logela bakarrean egingo genuen lo. Yitzhadek, gaua ospitalean pasatu behar zuen aitzakia jarri zuen sofa aukeratzerakoan.
2006
‎ez hoztu! Eta alde egiterakoan, nire gelan sartu behar izanaren aitzakia asmatu zuen: mezetara joan aurretik lisatu behar omen zuen alkandorarekin eta pasaratu behar omen zituen galtzerdi maiztuekin atera zen gelatik.
2007
‎Badakigu aditza eta semaforoa, biak batera (saltzeko) aurreratzea ez dela gehienen gustukoa, baina arrunta da ahoz zein idatziz (idazle klasikoetan, Cardaveraz aurrekoetan batez ere). Gainera, ikusi ditugu Mogelen adibideak 1 TEORIA apartaduan, eta ez litzateke egon behar aitzakiarik aurreratzeko. Horrela, arindu egingo genuke alperreko karga euskaran, eta itzelezko mesedea egin irakurleari.
2008
‎Corralitoa, beraz, hartatik guztitik aldentzeko behar zuten aitzakia izan zen. Ustelkeria, haurren bahiketak, beldurra, lapurretak… ohiko bihurtu ziren, eta gai bakarra entzun zitekeen berriketa guztietan:
‎Asteartean «azken orduan» jakinarazi zioten langile batzordeari--UGTk zazpi ordezkari ditu eta LABek beste sei--113 langileri behin-behineko kontratua eten egin behar zitzaiela. «Espainiako Gobernuak laguntzak gutxitu behar dituen aitzakiarekin asteartean jakinarazi zitzaigun eguzki ataletik behin-behineko denak kaleratu egin behar zituztela».
‎Gobernuak laguntzak gutxitu behar dituen aitzakiarekin egin ditu kaleratzeak»
2009
‎Denda batera jertse pare bat eraman behar zuelako aitzakiarekin irten zen Ada etxetik, Txaro Goirirekin biltzeko asmotan; bilgunera iritsi zenerako. Txarok astearteko kanta-saioan emandako iritziaren arabera: –Oso leku egokia da, gustatuko zaizu?, plazako kafetegian adostu zuten hitzordua?, bere zain aurkitu zuen Adak laguna, zigarreta hatz artean, zer moduz eta zer moduz; gero, eseri ziren. Txarok kafe bat eskatu zion zerbitzariari, eta Adak txokolatea?
‎Bideak itxi, zentsura erabili: ezker abertzalea hedabideetan ere desagerrarazi behar zelako aitzakian, abertzaletasuna bera salbuetsi.
‎Denda batera jertse pare bat eraman behar zuelako aitzakiarekin irten zen Ada etxetik, Txaro Goirirekin biltzeko asmotan; bilgunera iritsi zenerako –Txarok astearteko kanta-saioan emandako iritziaren arabera: " Oso leku egokia da, gustatuko zaizu", plazako kafetegian adostu zuten hitzordua–, bere zain aurkitu zuen Adak laguna, zigarreta hatz artean, zer moduz eta zer moduz; gero, eseri ziren –Txarok kafe bat eskatu zion zerbitzariari, eta Adak txokolatea– eta hitz egin beharrekoaz hizketan hasi ziren; hura ez zen, jakina, hitz egiten zutèn lehen aldia, saioetan lehenagotik ere hitz eginak zirenez gero:
‎Ahotsa ere belus-zurruna zuen, kasik hipnotikoa. Orduantxe etorri zen Valentina bera salbatzera, norbait aurkeztu behar ziolako aitzakiaz. " Ez egin kasurik ero horri.
2010
‎Joan den martxoaren 15ean neskaren ama desagertu zen eta hori susmagarritzat jo zuten. Antza denez, emakumea medikuarengana joan behar zuelako aitzakia jarri zuen, bankuko dirua atera eta desagertu zen.
‎Larriak diren edo errealitatearen nahasteak eragiten dituzten haluzinazioaktratatzea gomendatzen da soilik eta, kasu horietan, medikamentuek haluzinazioakdesagerrarazten laguntzen dute. Haluzinazioak agertzen diren momentuan jokabiderik egokiena da, ahal denean, gaixoak haluzinazioa ahaztu dezan arreta galaraztea.Esate baterako, zerbait egin behar duen aitzakiarekin (tila bat, baso bat esne edolaranja-zuku bat prestatu) gaixoa beste leku batera eraman. Horrelako portaerarenaurrean 6.3.2.01 taulan agertzen diren gomendio zehatzei jarrai dakieke.
‎baietz esatea eta hainbat hilabetetan, edo urte osoan? arazo ikaragarriak izatea hileko kontuak osatzeko; edota gonbiteari ezetz esatea, sinesgarria izan behar den aitzakia bilatuz edota zuzenean onartuz bere egoera ekonomikoa ez dela ona. Kasu guztietan irtenbidea ez da batere ona eta gehienetan gertukoen aurrean lotsa pasatzea ezinbesteko baldintza izaten da.
‎Marokoko ordezkariek ez zuten Algecirasen batere protagonismorik izan. Sinatu ere ez zuten egin akordioa, sultanaren adostasuna behar zutelako aitzakiarekin. Mulei Abdelazizek ez zuen ituna ekainaren 18a arte izenpetu.
2011
‎Liburuak erretzen hasteko puntuan daude Veneziako probintzian. Brasilek Cesare Battisti ezkerreko militante eta idazlearen estradizioa ukatu izanak eman die agintariei behar zuten aitzakia: Veneziako kultura kontseilariak, Raffaele Speranzonek (atzo neo-faxista, gaur Berlusconiren kide), bi neurri proposatu ditu, biak ere idazle zerrenda luze baten kontrakoak.
‎Batzuek dinoenez, andra-gizonak ondo konpontzen ez ziran kasuetan, gizonak Ameriketara edo itsasorako bidea hartzen ei eban sarritan. Halanda be, urrunera beharrean edo behar atxakian joaniko hainbat gizon lehenengo andrearen ondora etorten ei ziran ostera be, Busturira, euren zahartzaroko urteak hemen igarotera. Gehienetan makalik eta diru barik itzultzen ei ziran.
‎Nadak ezin du bere haur oroimenetik ezabatu kasko urdinez jantzitako gizon kankailu haiek etxera sartu zirenekoa: ur eske hasieran, irribarretsu; agiri batzuk behar zituztelako aitzakiaz gero, irrikatsu; bortxaz, azkenean; eta, soldadu haietan garaienak-iritsi eta berehala, beregana makurtuz, goxoki batzuekin batera irribarre zuri bat eskaini zion berberak-ama sukaldeko horma margotu gabearen kontra tinkatu eta, kanoiaren itzalak bera bezala, zapaldu zuenekoa. Bortxatzailearen lagunak ate ondoan geratu ziren zaintza lanak egiten-horretan ongi ikasiak izaki-, Nada berekin hartu eta amaren garrasiek erakartzen zuten aldera jo zezan galaraziz, besteak alargun gaztearekikoak egiten zituen bitartean.
‎Gloria Donostian zen, aspaldiko partez. Lazkano eta biak elkarrekin bazkaltzekoak ziren, baina aitari Bartzelonatik ekarritako paketea eraman behar zion aitzakian, biak gonbidatu zituen etxean otordua egitera.
2012
‎Horrelako eraso saioak ugariak dira. Hainbat mezu elektroniko jasotzen ditugu, gehienbat bezero ez garen ustezko banketxeenak, eta haietan guztietan, gure erabiltzaile izena eta pasahitzak sartzeko eskatzen zaigu, egiaztatu behar direlako aitzakiarekin. Zorionez, phishing-a atzemateko metodorik errazena ere bada, eta gehienetan, erabiltzen ditugun posta zerbitzuak iruzur mezu horiek iragazteko trebe izaten dira.
‎Neska-laguna aurkeztuko niola pentsatzen dut eta Martuteneko kartzelara egindako azken ikustaldiaz mintzatuko ginela, Joseba adiskidea gogotsu aurkitu zuela eta horrelakoak. Neska-laguna eta biok Nafarroan barrena genbiltzan asteburu luzez, bakantzatxoak hartzea proposatu bainion laneko zama arindu behar nuen aitzakiaz. Ordurako banekien ordea uda horretan Portugalen barrena Pessoaren Lisboaraino egin asmo genuen oporretan joaterik ez nuela izango.
‎Zuhurtasunaren mozorropean ezkutatzen dugu gure jokabide doilorra. Behar denerako aitzakia ekoizten du beldur-olak.
‎Elkarrizketa elikatu gabe, hiltzera utzi dut, laster yoga egiteko ordua dela-eta prestaketa lanak hasi behar ditudan aitzakian.
‎Ez nintzen oso sinesgarri agertuko espainiarraren mozorropean, seguruenera zinezko espainiar batek baietz erantzungo liekeelako terrorista sasikume horien astakeriengatik gaizki-esaka hasiz. Elkarrizketa segidarik gabe utzi eta Kareni apunte batzuk eskatu behar nizkiola aitzakia, ahoa bete galdera utzi nituen.
‎Une batean, bera erdi lo zihoala, autoa bide bazterrean gelditu du Goldorakek. Bidean zegoen adar batek autoaren azpia jo ote duen irudipena izan duela eta dena ondo dagoen ikusi behar duela aitzakia.
‎Ospatu behar nuke nik ere bakarrik gozakaitz bada ere. Ez zuten esperoko ongi aterako zenik, bestela ospakizunen bat ongietorriren bat zerbait aurreikusiko zuten ni hain azkar hain bakar hain zabar hain zargal Beñat beste gordeleku batera eraman behar zuten aitzakian jauzkor utzi beharrean.
2013
‎Une honetan ez dago garbi Iraneko programa nuklearra zein fasetan den arma nuklearraren lorpenarekiko, baina Israelen Siriako eraso hauek, badirudi lotura handiagoa dutela lasterketa nuklear horrekin eta bere petrolioarekin Hezbolarekin baino, eta hau, behar den aitzakia besterik ez dela. 1991n ere Irakeko lehen gerra hasi zenean, Sadam Huseinek kosk egin zuen Kuwaiteko inbasioan eta NBEk Irak erasotzea baimendu zuen.
2015
‎Hurreratu ez hurreratu egon nintzen tarte batez, harik eta ezker eskuan zeraman loreari erreparatu nion arte. Orkidea zuri delikatu bat zen, harengana inguratu eta hizketan hasteko behar nuen aitzakia.
‎Pariserako trenean papertxoa topatu eta berarekin tupust egin zuen lehendabiziko aldi hura. De la Sotaren mezuak bidali behar zituelako aitzakian telegrafo etxera egin zituen irtenaldi guztiak. Toulonen bere gelara sartu zeneko hura, lehendabiziko aldiz paper zikin haiek agertu zirenean.
‎Zer egin, orduan? Lehen-lehenik, hementxe dauzkadan elektratresna guztiak bildu; gero, koadernoa itxi; eta azkenik, ekaitza datorrenean (eta ezinbestean) beti egiten dudan bezalaxe, auzoarengana joan, Sandrorengana, gatz pittin bat behar dudan aitzakian. Ontziño bat hartzen dut eskuetan, eta txirrina jotzen diot goxo-goxo:
‎Eguzkia agertzerakoan ezkutatuko gara ikusgarri ez izateko. Ibiltzen ez jarraitzeko behar dugun aitzakia izanen da. Eguzki printzek bizkarra berotzen diguten edozein lekutan etzanen gara; galeriako argizuloetara hurbiltzen ginenean bezala, baina oraingoan jagoleen tiro bat jasotzeko arriskurik gabe.
‎Gerrako kronikak-en Entziklopedistak eta Florak bezala, Martutene-n ere gizon jelostuek bai eta emakumeek egiten ez dutena: maiteari beste harremanei buruzko informazioa atera, bikote sendo batek egia osoa konfiantza osoz partekatu behar duelako aitzakia baliaturik, eta ondoren informazio hori maitearen aurka erabili. Ez sadismo hutsez, gehiago agian masokismoz, pasibo-agresiboa baita Saizarbitoriarenean gizona.
2016
‎Ereduak gainditu behar direlako aitzakiarekin, ereduok lausotzera doaz: urte batzuk barru ez da A, B edo D ereduko ikastetxerik egongo, guztiak izango baitira 3L:
‎Hura irakurri ostean ezin izan nintzen laneko zereginetan kontzentratu. Tramite bat egin behar nuen aitzakian ordu pare batean kanpoan izango nintzela esan, eta bulegotik alde egin nuen. Artxandara igo nintzen, hiria handik goitik ikustera.
‎Saiatu nintzen aurreko garaietako hunkitzeko gaitasuna berpizten, baina non galdu nuen ahaztu nuenez, inoiz jakin izan banu, ez nekien non bilatu... Sakon arnasa hartu eta etxerantz abiatu nintzen, denda itxi aurretik zeozer erosi behar nuelako aitzakiarekin. Egia zen, nolabait, gaueroko ardo botila erosi behar nuen.
‎Normala zen jakin-mina izatea, baina Asiainek ezin zion atseginik eman. Ikerketaren sekretuan babestu eta, deiak egin behar zituelako aitzakian, amaitu egin zuen elkarrizketa. Haren telefonoa hartu eta, eskerrak emanda, ateraino lagundu zuen Leoz.
‎Mercedes Lagos zenari zor diot eleberrian kontatutako pasarte bat: Euskadi errepublikanotik alde egin eta, Frantzian zehar ibili ostean, Espainia frankistara itzultzen da narrazioaren protagonista bat, Irungo mugan zehar, familia Biasterin bisitatu behar duelako aitzakiarekin... Gerrak alargundurik, hiru ume gonatik tiraka eta beste bat erraietan zeramatzala egin zuen Bilboko Mercedes artean gazte hark periplo sinesgaitz hura, eleberrian hala edo hola erretratu dudana.
‎Hendaiatik. Familia Biasterin bisitatu behar zutelako aitzakiarekin.
‎Bulegorantz bultzatzen zuten arrazoiek ez zuten zerikusirik Jon eta Joneren ihes operazioarekin edo talde osoaren ziurtasunarekin, baizik eta arruntagoak ziren: mundua mundu zenez geroztik hamaika mila izan behar zuten aitzakia bat jarri eta emakume eder bat zegoen bulegora sartu ziren gizonak.
‎Nerabe zenean dastatu zituen estreinakoz Josefaren zuritabeltza, tripakiak, ajoarrieroa; baina inondik ere anderraiak zituen gustukoen. Soldadutzara joan aurretiko azken sanmigeletan ere bertan bazkaldu zuen osabekin, Cristobalekin eta Sabinorekin; hauek Lizarratik autobusez heldu, ferian ikusi beharrekoak ikusi eta bazkari legea Josefarenean egin zuten, bertan batu zitzaien Martin; ondoren etorri bezala desagertu ziren, San Gregorio aldean arreoren bat erosi behar zuten aitzakiarekin. Eta bertan geratu zen Martin, Josefarenean geldi, feria egunetan mahaiak zerbitzatzen zituen neskatoari beha.
2017
‎Beno ez zidan niri esan, aita zenari esan zion. Hura bisitatu behar zuen aitzakiarekin etorri zen, nik ez nuen halakorik pentsatu ere egiten. Hala esan zion:
‎Dei egin zenion, noski; nahaspila argitzeagatik. Mintzatzen hasi, haren ahots eta hizketa moldea atsegin eta, nork bere gailu telematikoa eskuratu behar zenutelako aitzakiarekin, taberna batean elkartu zineten. Espero bezala, gutxienekoa izan zen zuen ordenagailua berreskuratzea.
‎Egun batzuk geroago, abuztuaren 17an, Sombrero erortzear zegoela, Torres eta Novoa topatu zituen. Apaizak ez zion agindutako laguntza eman nahi izan, bere gotorlekua defendatzeko gizon guztiak behar zituelako aitzakian. Azkenean, Torresi dirua eman zion eta, horren truke, apaizak gerrarako txarto hezitako hirurehun gizon baino ez zizkion eman:
‎Mina Sototik irten zeneko, Perry koronela Sardaren kontra matxinatu zen eta ez zituen haren aginduak onartzen. Maiatza amaitu baino lehen, barran utzitako hainbat fusilen bila joan behar zutelako aitzakian, Perryk koronelak eta Gordon maiorrak gotorlekua utzi zuten berrogeita hamar gizonekin, Sarda abandonaturik. Itsasontzirik gabe, kostaldeko paduretan eta hondartzetan zehar ibiliz espero zuten Matagordaraino heltzea.
‎Txikitan nire ohearen ondokoa prestatzen zion amak. Neska handia nintzela eta ohe handiagoa behar nuen aitzakian kendu zuen logelatik. Gero aitak ganbaratik jaitsi behar izaten zuen tolesgarri bat eta egongelan prestatu.
‎Horra zer ekartzen duen nahitez, jenden artean ere, pozoin mota horren erabiltzeak, ustez kalterik gabe. Ez da bereziki jateko pozoindaturik ausarkian ematerik miga ederrak edo zerri pizkorrak behar ditugunaren aitzaki edo estakuruan ere, auzoen artean espantu egiteko. Zeren pozoin hoien barreatzailea jada ospitalerako bidean sartzen ari bada, zer balio dute putz bero hoik?
2018
‎Etxera bueltatu direnean, Loreak astia eman nahi dio Brunori bere miaketak egin ditzan, satorrek lehen urratsa emana izango baitute, eta smartean kontu batzuk begiratu behar dituela aitzakia jartzen dio.
‎Inora irten ezinik. Etorri nahi izan zuen, baina eskura izan zuen desioa menderatzeko behar zuen aitzakia. Landetan Brunorekin oporretan egon zela egiaztatu ahal izan dudan arren, aitzakiatzat jotzen baitut erantzun hura.
‎Marta hurbildu zaie etxera doala esatera. Añesek ez daki nola jarraitu elkarrizketarekin, eta, hurrengo goizean gosariak jartzera etorri behar duelako aitzakiaz, Martari etxera laguntzeko prestatu da.
2019
‎40 urte betetzeak berezia izan behar duenaren aitzakian, ohikoak izaten dira lagunarteko bazkariak, bidaiak eta erronkak. Pasa berri den udan Zergatik ez?
‎–Txundigarria da, ezta? Badirudi norbait begira zeukala iruditzen zitzaionean biktimen konfiantzaz baliatzen zela ohiko ibilbidetik desbideratzeko zerbaiten bila joan behar zuelako aitzakian. Behin angelu itsuren batera iritsita, hantxe hiltzen zituen.
2020
‎Jakina da Zumarraga eta Urretxu bereizten dituen Urola ibaia zeharkatzen zuen lau oholeko zubi txiki bat eraiki zuela-haren etxeak ibaira ematen baitzuen-beste aldean zeuzkan baratzeetara pasatzeko behar zuelako aitzakiarekin. Udalak kendu eginarazi zion, haragi-kontrabandoa egiteko erabiltzen zuen susmoz, baina ondoren kableak bota zituen, helburu berberarekin.
‎Umiliatuta, lotsatuta sentitu zen eta bizitzaz erabat aldatu behar zuela erabaki zuen. Herrira itzuli zen bere gurasoak, adinekoak jada, gaixo zeudela eta zaindu behar zituelako aitzakiarekin-nahiz eta gurasoak osasunez primeran egon, inork ez baitzuen horren berririk izan behar-.
‎Azken txukunketa egin behar nuen aitzakian, gelara joateko baimena eskatu nuen. Ohe ertzean jarririk, paretei erreparatu nien banan-banan, gurutzea zintzilik zeukanetik hasi eta itzuli osoa osatzeraino, ezleku hari behin betiko agur esateko zorian nintzela ondo jabetzearren.
‎Joaten nintzen lantzean, arratsaldea argi gelditzen bazen edo gurasoak beste zerbaitetan ari baziren, katiuskak jantzi eta atzera disimuluan bezala begiratuta. Udan ez zen ia behar aitzakiarik. Udan naturala zen ibaia, naturala zen beroa, naturalagoa zen mugimendua.
2021
‎Istorioak hiru soldadu beterano oholtzaratzen ditu, auskalo zein gerratatik itzulirik omenaldi militar bat antolatu behar dutelako aitzakian. Hastapeneko musikak tonu epiko kaxkarra du, nahita, La Zarandaren lanetan giro hitsa epikotasunetik oso urrun egon ohi delako.
‎Hala zen, komunio txikia egin orduko mezetara joan behar zen aitzaki txatxurik gabe. Egia erran igandetan suertea izaten genuen, lasai lasai goizeko hamaiketako mezara joaten baikinen familiakin.
‎Zubia pasatzera gindoazenean, aurrea hartzeko esan nien, txiza egin behar nuen aitzakian. Urruntzen ikusi nituen, elkarri besotik helduta, irribarrez.
‎Hilabete batzuez ez nion batere kasurik egin nire baitan hazten ari zen harrari, baina handiegia egin zenean Salvadorren andreari deitu nion laguntza behar nuelako aitzakian, laguntza Gomez ahaztekoa, halaxe esan nion, Itziar.
‎Eta jantzi zabal zeneuzkan bakeroak, botoia itxi ahal izateko, umekiak alterazio kromosomikorik ez duela ziurtatzen dizuten arte. Eta ez kontatu, isildu, egin kosk mingainari eta tapatu ahoa, ondo itxi praken botoia, botaka egin aurretik ez ahaztu atea ixtea, eta esaiozu ezetz zuritoari gidatu behar duzulako aitzakiarekin, esan urdaiazpikoa ez zaizula inoiz gustatu, oihan ilunetik atera arte, arriskutik kanpo dagoen emakume haurdun garbi ugalkor kromosomen arkitektura perfektudun umearen ama zaren arte. Haurdun ofizial bihurtzen zaren arte.
‎VI Biltzar Nagusian Erakundea utzi zuen. Hegoaldera itzulia amnistiarekin, 1985ean polizia-etxera eraman zuten berriz 60 hamarkadako kontu batzuk argitu behar zirela aitzakia pean. Geroztik Iruñea eta Leitza artean bizi izan da, politikan nabarmendu gabe eta elkarrizketarik eman gabe.
‎33 Franco hil ostean, atzerritik itzuli zen Eskubi. 1985ean polizia-etxera eraman zuten 60 hamarkadako kontu batzuk argitu behar zirela aitzakia pean. Geroztik Iruña eta Leitza artean bizi izan zen Jose Mari Eskubi, politikan nabarmendu gabe eta elkarrizketarik ere eman gabe.
2022
‎Otsaileko egun batean, bazkalondoan, Manex larrainetik ukuilura joan zen aitarekin, lantxoren bat egin behar zuten aitzakiarekin, kanpoan joan-etorri bat egin ondoren. Baina kanpoaldetik sartu bezain laster biak konturatu ziren hantxe katu ar arrotz bat zebilela; handia eta lodia.
‎Bazkaltzeko entsalada eta oilaskoa prestatu zituenean deitu zion izebari. Egia izanda ere, Urizarreko egonaldia justifikatu behar izan zuen lanerako lasaitasuna eta bakardadea behar zituelako aitzakian, edo izebak bisitak bakantzea onartzea nahi baitzuen. Marianekin antzera jokatu behar izan zuen eta arratsaldean, afaldu aurretik geratu ziren mintzatzeko.
‎Zubietak gogoan dauka istripua baino bi egun lehenago Xabier anaiarekin nola elkartu zen gurasoen etxean. «Zerbait eman behar zidan aitzakiarekin elkartu ginen gurasoenean. Orduan aipatu zidan asteburuan mendira joatekoa zela.
‎Arkautik egindako udaltzain berrien zerrenda Donostiako Udalak onartu izana ulergaitza da, sindikatuaren esanetan: «Udalak berak finkaturiko baldintzak hankaz gora bota ditu udalak, segurtasunari lehentasuna eman behar zaiolako aitzakia erabiliz». Jokabide hori «prebarikaziotik» hurbil dagoela ohartarazi du LABek, eta udal gobernuari eskatu dio kontratazioa bertan behera uzteko.
‎Dijonera egin zuen negozio bidaia batean, Gaston Angellier hiri hartan ikasle zen garaiko maitale batekin, jostun batekin, egin zuen topo; urteak ziren euren artekoa amaitua zela, baina bigarren aldiz gutiziatu zen emakume hartaz, lehenbizikoan baino sutsukiago gutiziatu ere; seme bat egin zion. Aldirietan etxetxo bat jarri zion eta bere bizitzaren erdia Dijonen pasa behar izateko aitzakia bat asmatu zuen. Lucilek dena zekien baina ez zion ezer esaten, lotsaz, mesprezuz edo bost inporta ziolako.
‎Bat-batean, alemana han ikustea (ez, ez aleman hura zehazki, haren uniformea baizik, haren jaka, berde almendra eta gris artekoa, bota haien distira...) jasanezina gertatu zitzaion. Zerbait egin behar zuelako aitzakiarekin etxera itzuli zen.
‎Bigarrenak, aldiz, bere bizilekuko beste amen pausoak jarraituko ditu, ez hobeak ez okerragoak, imitaziozkoak baizik. Ama bakoitza bere lekuan bertakotzea erabat garrantzitsua da, umeak lagunak izan behar dituenaren aitzakian.
2023
‎Autoz Douro errekaren ertzetik paseo bat egin behar genuelako aitzakian, psikiatrikoko bata zuriek bahitu egin ninduten. Baixako apopilo etxetik atera eta São Sebastião psikiatrikoaren izena idatzita zeukan anbulantzia batean sartu ninduten presaka.
‎Carvalho ez zegoen prest emakumearen afektuzko eztanda boteretsu hari aurre egiteko, eta ahal zuen bezala defenditu zen dena aurretik eramaten zuen traganarru hartatik, zeina emeki-emeki indarra galtzen joan baitzen, itsas bazterra zeharkatu eta kontinentean sartzen diren heinean traganarruei gertatzen zaien bezala. Kostatu zitzaion detektibeari erasotik libratzea, eta lupia itzali behar zuelako aitzakiarekin lortu zuen. Orduan erreparatu zion lehen aldiz Charok sukaldetik zetorren usainari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 21 (0,14)
Susa 11 (0,07)
Alberdania 8 (0,05)
Pamiela 8 (0,05)
Berria 7 (0,05)
Argia 6 (0,04)
Booktegi 4 (0,03)
UEU 2 (0,01)
Maiatz liburuak 2 (0,01)
Consumer 1 (0,01)
EITB - Sarea 1 (0,01)
Uztarria 1 (0,01)
Uztaro 1 (0,01)
erran.eus 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Herria - Euskal astekaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia