Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2005
‎Igorren N eskuinetara utzi eta errepide apalagoa hartu dute, Dimarantz. Naroak, Euskal Herrian urte batzuk pasa arren, ezin dio paisaia bere Argentinakoarekin erkatzeari utzi. Orain, gainera, euskal kondairak eta sinesmen zaharrak gurasoek txikitan kontatutako Mari Anbotokoari buruzko ipuinetatik harago ezagutzen dituela, inguruko berdetasunarekin ezin hobeto bat egiten duten baserri isolatu onddo zuri gorri bezalakoak han hemenka ikusterakoan, irudimena antzinako garaietan murgiltzen zaio, eta erraz gertatzen zaio erreka saltariaren ondoan laminak begitantzea bere adats luzeak orrazten, basajaun erraldoia baso itxien artetik ardiak jagoten edota galtzagorri ñimiñoak bihurrikerietan.
2008
‎Senarrak ez zuen agonia luzerik desio, eta Jainkoak ez zuen zigortu. Familia aldamenean izan zuen doluak iraun zuen egunetan, baina egun batzuk pasa ostean bakoitza bere etxera itzuli zen. Alabak indartsu sumatu zuen ama.
‎Urte batzuk pasa ziren azkenekoz ikusi nuenetik: Hondarribian paseatzen zebiltzan Oroitz eta Maria, eskutik helduta.
‎Niger ertzean jarri gara. Ordu luzeetan hautsa, izerdia, beroa, zurruntasuna, usainak, negarrak, eta halako batean ibaiaren zabaltasunean isilik, bozo arrantzale batzuk pasa dira; ibaiko animaliak entzun eta horrexegatik bakarrik merezi duela pentsatzen duzu. Gau beltza eta negu gorria, ibaiko hotsei adi.
2009
‎–Lan egin eta urte batzuk pasa. Eta zuk zer?
‎H ILABETE batzuk pasa ziren hirian alokairuan zeukaten pisua utzi eta herrira mugitu zirenerako. Lan mordoa egin behar zen etxea bizigarri bilakatu arte (hasieran, baikortasunez, aurreikusia baino askoz gehiago).
‎Bidaian zebilela, tarteka hitz egiten zuen irratian, nik entzun izan nuen. Hilabete batzuk pasa zituela Afrikan, eta beste leku batean ez dakit zenbat eta, hango berri emanaz. Bidean neska laguna ere egin zuen gainera, elkarrekin egin zuten bidaia erdia.
2010
‎Urte batzuk pasa eta gero, nobatoaren zerbitzu eta neke aldia gainditua nuelakoan, neure arlora pasatu nintzen azkenean, Euskal Hizkuntza ikasgaia emateko zazpigarren eta zortzigarren mailako ikasleei. Hala ere, ez nituen ahaztu inola ere neure bereziak.
2012
‎Zalaparta, minutu batzuk pasata, bukatu egin zen, autoa martxan jartzen entzun zuen eta haren zarata gero eta urrutiago. Horren ondoren, dena gelditu zen berriro isilik.
2013
‎Izan ere, Abdel Haqq hil zenetik, aita amaginarrebek beren etxera gonbidatzen zituzten maiz, mutilen oporretan batez ere: . Etorri gurera, eta egun batzuk pasa, on eginen dizue-eta?.
‎Izan ere, Abdel Haqq hil zenetik, aita amaginarrebek beren etxera gonbidatzen zituzten maiz, mutilen oporretan batez ere: " Etorri gurera, eta egun batzuk pasa, on eginen dizue-eta".
2015
‎Gerora saria da geratzen dena. Urte batzuk pasa ondoren inor ez da gogoratuko aurtengo palamaresak zer erreakzio izan zuen lehen unean. Horrela da beti?.
‎Eta protestan ari ziren langileek etxe aurretik hanka egingo zuten, beharbada, lan konplituaren pozez. Baina hori guztia, xehetasun labainik gabe, jakina, hilabete batzuk pasa arte ez genuen jakin, amak gezurren denbora agortu zela erabaki zuenean. Ordura arte behin eta berriro errepikatu zigun, guk galdetu beharrik gabe ere, tailerra itxi eta beste norabait alde egin behar izan zuela, esku hutsik, berriro zerotik hasi eta gure etorkizuna zaintzeko.
‎Laneko jantziekin zeuden artean, eta lanetik bertatik hara eraman izanaren traza hartu zien Aitak. Egun batzuk pasata jakin zuen Usurbil ingurukoak zirela denak, hango ferrokarrileko langileak. Goizeko txanda bukatu bezain pronto sartu zituzten automobilean eta Zubigainera eraman.
2016
‎Orduan leihoaren atzetik begiratzen zion zaintzaileak, lantegi barruko ilunpean babestuta. Aurrez aurre fortunatu izan zirenetako batean, pentsatu zuen harekin hizketan hastea, gaueko izakien arteko elkartasun moduko batek bultzatuta, baina, lantegiko leihoei begira une batzuk pasa ondoren, alde egin zuen orduan ere gaueko ibiltariak.
‎Egun batzuk pasa zituen lotsa harekin. Leihotik gasolindegira begira geratzen zenean neskaren ahotsaz gogoratzen zen behin eta berriz, garunaren erdian betiko geratutako oihartzun bat balitz bezala.
‎Lotsa eta segundo batzuk pasata, berriz begiratu nuen beherantz, kontuz oraingoan, atzemana izan eta eszena hausteko beldurrez oraindik. Isoszele formako plazatxo tristean zurezko hiru banku luze zeuden, hirukiaren alde banatan.
‎Ez zuen lurrinik bota: badaezpada, ez zuen perfume usainik utzi nahi gelan, Fermin kaletik itzultzerako oraindik ordu batzuk pasako ziren arren. Semeei bisita egin zien alde egin aurretik:
‎Hilabete batzuk pasa dira, lehorrean pasa ere. Ez ordea gertakariz eskasak eta ustekabe eta aipagarriz gabetuak.
2017
‎Gregorio Arrue euskal idazle hernaniarra, Bonaparteren eta Van Eysen lankidea, jakintsutzat hartua euskal gauzetan eta erudito begirunez ikusia probintzian, herriko maisua zen Zarautzen, azken karlistada altxatu zenean. Maisuak udalak izendatuak izaten ziren orduan (azterketa batzuk pasata). Hamaika iskanbila sortu zen horrela, udalerri karlistan maisua liberala edo liberalean karlista zela eta ez zela medio.
‎Egun batzuk pasa eta sarjentua azaldu ez zenean, denok horixe sinesten hasi ginen. Sarjentua ziegan sartu zutela eta beste norbait bidaliko zigutela.
‎Erran diot ere, basa mortuan egun batzuk pasa nahi nituzkeela. Bakarrik.
‎Nire familia maitatzeko gai ote naizen jakin nahi nukeela esan diot. Proba batzuk pasa nahi nituzke, galdera batzuei erantzun, horrela jakingo nuke zertan datzan familia maitatzea. Maite baldin badut, ziurtagiri bat jaso nahi nuke.
2018
‎–Ama, zaude lasai! Umea jaiotzen denean zure bila etorriko naiz gurekin egun batzuk pasa ditzazun.
‎Kolonian Violet eskolarik ez eta, horra zergatik alde egin zuen nire neba nagusiak Frantziara. Urte batzuk pasa zituen Frantzian Violet eskolako ikasketak egiten. Ez zituen burutu.
2020
‎Avenida eta Carlos III. Lehena aspaldi bihurtu zuten merkataritza zentro. Urte batzuk pasata, galdua du hasierako distira. Erdi itxita, erdi hutsik da egun. Carlos III.a, ireki zutelarik, Iruñeko zinema areto dotoreen, modernoen eta handiena zen.
‎ospitaleko gela bat, bi ohe, eta bakoitzean jeneral bat, jeneral jantzita, hanka bat goitik zintzilik. Han elkarrekin egun batzuk pasa ondoren, atean bertan, jeneralen besarkada, lehenengo karlistadan bezala! Kito kontua!
‎Hartzen banaute, noski. Proba batzuk pasa behar ditut sartzeko, garrantzitsuena ekainean da.
2021
‎V. Tassok egiten duen azken galdera horrekin uler daiteke zergatik 2003an Ninfomana baten egunerokoa k apur bat eskandalizatzen zuen eta 2018an ez duen inor asaldatzen; horixe da behintzat idazlearen hausnarketa urte batzuk pasa eta gero. Sexua batez ere kontsumitzeko merkantzia bilakatu zaigu, horren inguruan hipereskaintza sortzea da egungo helburu nagusia.
‎Bera da berriro. Egun batzuk pasa dira Oihanak hitzorduari iskin egin zionetik. Eta deika ari da berriro.
‎Munduan ibiltzeko eta gizartearen piramidean gora egin eta bizitzan arrakasta izateko beharrezkoa zela pentsatzen zen orduan. Hamarkada batzuk pasata eta hainbat krisialdi ekonomiko eta sozialen ondoren, ingelesa menderatzera heldu ginenok ere mundu gutxi ikusi eta arrakasta eskasa izan dugu. Piramidearen oinarrian dagoen urrezko ziegetako batean jarraitzen dugu.
‎Begiak zabaldu ditu. Ingurua urdin dago, arrain batzuk pasa dira albotik, ez dago beldurrik hemen. Harea hondarrak batetik bestera dabiltza, inoiz ez geldi, eta abortuaren hondarrak ere mugimenduan sentitu ditu bere gorputzaren hondoan.
‎Behera begiratu du, lotsa egon ohi den lekura. Segundo batzuk pasata begirada jaso duenean, begiak bustita dituela ohartu da Sara. Bere buruaz harritu da, neska hain sentikor egoteko estimulazio obariko batean egongo dela pentsatzen harrapatuta bere burua.
‎Elkarri begira gelditu dira Sara eta emagina, norgehiagoka. Segundo batzuk pasa dira. Ez duela hau dena horretarako pasa nahi pentsatu du Sarak; ez duela min hori jasan nahi, zer eta bere umea hiltzeko.
2023
‎Gauaren pertzepzio soziala eta iluntasuna birpentsatzeko beharra aipatzen zuten. Hamarkada batzuk pasa, eta UNESCOk" Zeru Beltza eta Izarren argia ikusteko Eskubidearen aldeko adierazpena" egin zuen, La Palma kanariar irlan 2007ko apirilean. Adierazpen horretan zeru beltzaren balio kulturalak, estetikoak, epistemikoak, politikoak eta etikoak aipatzen dira.
‎Hogeita pare bat pauso zenbatu ditut. Hogeita bi urrats xendran, zuhaitz batzuen artetik pasa eta ozeanoa bistaratu arte. Argi ukabilkada batek jo nau.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia