2004
|
|
Haien arteko hormak marra txuri, gorri eta urdinezko paper alai baina marguldu batez zeuden jantzita. Argazki koloreztatu
|
batzuk
zeuden han hemenka zintzilik, paisaia malenkoniatsuak gehienak. Emakumearen urrats hots arina ezkerreko atetik iraungi zen.
|
2006
|
|
–Areto zabal batean sartu ginen –jarraitu zuen– Oso dotorea zen dena, estatuak, tapizak... sekula ez nintzen halako toki batean izan. Kutxa handi
|
batzuk
zeuden han pilaturik. Kamioia hurbildu eta kutxak zamatzen hasi ginen.
|
2008
|
|
arteak sakabanatuago hazten ziren han, eta basoko zuhaitzen antz handiagoa zuten bai itxuraz eta bai tamainaz. Haiekin nahastuta pinu bakan
|
batzuk
zeuden han eta hemen, batzuk berrogeita hamar, beste batzuk ia hirurogeita hamar oineko luzera hartzen zutenak. Haizeak, gainera, usain freskoagoa zuen beheko zingiraren ondoan baino.
|
2011
|
|
Figura urdindu
|
batzuk
daude han hemenka, sekulako jarreran, gertaera eta jakituria zaharren zaindari legez. Harrizko estatuak, maisu mutuak dira, isiltzen irakasten digute.
|
2015
|
|
Berehala antzeman diote tankera txarra tokiari. Arropa zatiak eta odol arrasto
|
batzuk
daude han hemenka. Baina euskaldunen txalupak ez dira inon ageri, eta horrek itxaropen pitin bat eman die.
|
|
Tontorpeko arrakala sakon
|
batzuk
zeuden han, eta azpialdean urte osoan irauten omen zuen neguko elurrak, urtu gabe. Hura ere geroan erakusteko moduko ikuskizuna izan zitekeela-eta, animatu egin zen Esteban, eta besteekin batera jaitsi, ia ekinokzio betean elurra bere eskuz ukitzera.
|
2016
|
|
Nabe barrenera iritsi da, ibai aldera ematen duen hormara. Mahai luze
|
batzuk
daude han, eta inguruko zorua dena txirbilez eta aluminio bizarrez beteta dago. Han lijatzen eta leuntzen dituzte ebaketa garbiarekin geratu ez diren aluminiozko piezak, anodizatzeko bainuak eman aurretik akatsik ez dutela ziurtatzeko.
|
|
Herriko kanpoaldean zegoen parkera joan ginen, lizar batzuen azpian bazkaltzeko aproposak izan zitezkeen mahai
|
batzuk
zeuden han. Laurok eserita ginenean, Markusek plastikozko poltsa bat atera, zabaldu, eta KFCko ontzia agertu zen:
|
2019
|
|
1923an, gutun batzuk trukatu nituen La Presseko kazetari batekin; egunero, moralari buruz idazten zituen artikuluak irakurtzen nizkion, lerro artean irakurri ere; iruditzen zitzaidan erantzuten ari zitzaidala, aholku ematen zidala; maitasun gutunak eskaintzen nizkion; asko idazten nion[...] 1924an, burura etorri zitzaidan halako batean: iruditzen zitzaidan Jainkoa emakume baten bila zebilela, nirekin mintzatzera etorriko zela; irudipena nuen egiteko bat emana zidala, ni aukeratu ninduela tenplu bat fundatzeko; uste nuen neu nintzela hiri garrantzitsu baten erdi erdian, eta, hantxe, emakume batzuk egongo ziren, doktoreak zainduko zituztenak[...] Orduan[...] Clermonteko eroetxera eraman ninduten[...] Doktore gazte
|
batzuk
zeuden han, mundua berregin nahi zutenak: nire ziegan, haien musuak sentitzen nituen hatzetan, eta haien sexu organoak eskuetan; behin, esan zidaten:
|
|
Inguru honetan Porta de Alfofaren aurka ari diren soldaduetako batzuk daude, beldurrak askatzeko eta itsaskitan saiatzeko xedez, urrutitik etorri ziren, ez da dudarik, orduan ere esaten zen, Begitik urruti, bihotzetik ere bai, orain gauza ez da norberaren grinaren kontua, orain kontua da astia pasatzea gerrako antzokitik urruti, borrokaren sukarraren ondoren, delikatuenek ezin baitute jasan aipatu antzokia ikustea. Eta delikatu hauek ihes egin ez dezaten, kabu
|
batzuk
daude han eta hemen, kabala zaintzen duten artzainak edo artzanorak bailiran, ez dago beste modurik, tropak abuztura arteko soldata jaso du, eta gorputza jarri dio kontratuari, egunez egun, epea betetzen den arte, baldin eta aldez aurretik beste epe bat, norberaren bizitzarena, betetzen ez bada. Mogueimek ezin dezake estuarioko bigarren adarra uberatik pasa, ez eta marea behera egonik ere, sakonagoa baita, horregatik ertzetik gora igotzen ari da, ur gezazko erreketako iturrietara iritsi arte, non, egun hauetako batez, Ouroana arropa garbitzen ikusi eta galdetuko baitio, Nola duzu izena, solasari lotzeko aitzakia baizik ez da, emakume honengan Mogueimerentzat sekreturik ez duen zerbait baldin bada, hori izena da, hainbeste aldiz errepikatu eta gero, egunak ez dira bakarrik errepikatzen, oso elkarren antzekoak dira, Nola duzu izena, galdetu zion Raimundo Silvak Ouroanari, eta honek erantzun zuen, Maria Sara.
|
2022
|
|
Itsaso alderantz ez, bertze aldera. Arrantzale ttipien txalupa zahar
|
batzuk
zeuden han hemen ainguraturik: batek jakin zer arrantzatzen zuten ibai zikin hartan, ateratzen ote zituzten ere ontziak itsaso zabalera, baina ematen zioten halako giro nostalgiko bat paisaia dekadenteari.
|