Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2000
‎" Denekin ez", esan zuen lepamotzak, zerbait sujerituz. " Ja ja", konprenituz bezala, sudurmakoak," batzu batzuekin beharbada ez, baina jende korrientearekin, berdin bateko edo besteko, gaztea izan edo zaharra izan, edozeinekin ikusten zuan hura". Une batez isilik geratu ziren.
‎Xan agertzearekin berriz, momentu batez abarrotsa apur bat apaldu, marmar sendoa bilakatu ote zen. Eta, ez oso zuzenean begiratu arren, ez ote ziren batzu batzuk behintzat berataz ari. Ez baitzen gauza segurua; berehalaxe ahotsak goititu, zalapartak bere lehengoan segitu zuen.
2004
‎Iluntzen hasia zen. Karrikak zainak ziruditen trafikoa bideratzen; jende gutxi ageri zen kalean, batzuk batzuk lepoak jasota etxerako bidean, beste batzuk eskaparateei so errezoan baleude bezala. Emakume beltz bat zerbaiten bila ari zen espaloi ertzean, kumeak galdu zituen zerrama; Harakinek hitz eta pitz jarraitzen zuen ezin aterturik autoek eskaintzen zioten arintasuna pisutuz; Jexus Marik ezkerretara begiratu eta Ferminen silueta leuna ikusi zuen kristalaren kontra leihotik begira Harakinen hitzetatik ihesi.
‎Afari herrikoira abiatu ziren. Elkarte eta plaza ondoko aldamenek, atarietan zeuden denek, komisaldegian bost egun igaro ondoren irten, irten zutela frogatu nahi bailuten arretaz erreparatzen zieten; batzuek batzuek harrera irribarrea, Ferminenez zuria, ezpainetan; besteek, aldiz, jakin min gaizto batek bultzaturik, gero aritzeko.
2009
‎– Mamu tankera hartzen dute gonazpikoekin, eta bisita egiten dizute gauean, hildakoek –zutitzeko ahaleginik ere ez zuen egin; zuen, saiatuta ere– Mamu gehiegi dauzkat, Sotero. Uste dut garaia heldu zaidala batzuen batzuk lurperatzen hasteko.
2016
‎Gorabeheratsua izan bide zen haien aldartea, jakinik non eta nola zeuden senitartekoak, lagunak eta kideak: batzuen batzuk oraindik gerran borrokatzen Kataluniako lubakietan, beste batzuk kartzelatuak, erbestean makina bat.
2017
‎Kaskamotz tatuatuak bular oparoko bizardunarekin nahi duenez hondoko kabinetara jarraitu dio bitan edo, baina bizardunak ez du argi, eta berriz ere, aurreko korridoreetara itzuli zaio; jarrera txuleskoko berrogeitaka urteko batek –nola izan dateke bat horren burgoi horren gorputz mehearekin– bere buruaren ustezko begiradak botatzen dizkie ingurutik iragaten direnei, norbaiten kitzikagarri, seguru; gazte hegoamerikar batek –tatuaje bat darama bizkarrean–, bizardun ilajedun potoloari jarraitu, eta biak kabinan sartu dira. Altxatu eta kabinen korridorean barneratu da; ez da entzuten beste batzuetan bezala, azantza eta larrua jotzeko mugimenduek eragindako kolpe hotsik, aldiz, isilik dago dena, eliza batean bezala; ofizianteetako batzuk kabinetan daude atea zabalik, toallaren gainean biluzik, batzuk batzuk ipurdia eskainiz, beste batzuk zutik hankartea ukituz; baina eskaintza gehiegizkoak –orduan erreparatu dio hondoko korridoreak jendez gainezka daudela– aukeratzea zaildu eta, ezinezko bihur dezakeelako urduritasuna nabaritu du airean; eta horrelakoetan, badaki, jendea, bera bai behintzat, larru hutsik atera daitekeela, grazia egin dio “esku hutsik” esamoldetik eratorri ... Axi ezagutu zuenean, Artxanda jendez beterik izan balitz, beharbada ez zuten larrurik joko “gustukoago bat etor zitekeelakoan”.
‎Kalera irten zirenean bederatzi eta erdiak baino ez ziren, eta haien lehen lan eguna izan luke; baina hantxe zeuden, euskal borobil horietako bat eginik, elkarri begira, Cruz Mari artzain gidaria noiz agertuko zain, atezainarekin berriketan gelditu baitzen. Den denek igo zituzten zamarren lepokoak gora, batzuk batzuk, Joseba tarteko, zoruari kolpeka hasi ziren oinak berotzeko, lurruna zerien. Negu gogorra zihoan, elurra gogotik, euria erruz.
‎Txatok eta, entzunagatik, zutik jarraitu zuten, batzuk batzuk besarkaturik.
‎Seguru asko ireki zutenetik –hirurogeiko hamarkadan izango zen– aldatu barik dago: azulejo zuriak, ispilua, komunak –dutxa antzeko batek inoiz egin gabeko praktika sexualak iradokitzen ditu–, goian gela iluna, labirinto exkax bat, non argiak piztean jendea agerian geratzen baita bere zereginetan, prakak orkatiletan bildurik, batzuk batzuk kamisetak goraturik eta alkandorak zabalik, baten bat, ausartena –eroena esanen luke Axik– biluzik. High erreginatxo baten modukoa da, baina “Oraingoan denbora gainetik pasatzen ari zaio” pentsatu du Josebak, “eskabadora baten moduan”.
‎Jendez bete zen istant batean aretoa. Klase guztietako jendea, Axik batez ere zaharrak espero bazituen ere, gazte samalda sartu zen, batzuk batzuk, seinale egin zion Miren Akerretari, ezker abertzalez jantzita.
‎Lagunak egin ziren, beharbada, Nafarroan ezagutu eta aldi berean etorri zirelako biak ere lanera; lagunak egin ziren, baina ez ateratzeko, edo elkarri haien bizitza kontatzeko moduko lagunak, baizik eta eremu komunean dabiltzala jakinik etsai bera izan dezaketela uste duten lagunak; zorionez ez zieten etsaigo desberdinei aurre egin behar izan. Axik gainera bere alde egin zuen beti, normal hitz egiten zion, mundu guztiaren aurrean, ez beste batzuk bezala, zeinak, Akerretak susmatzen zuen, bakarrik harrapatzen zutenean aiseago aritzen baitziren berarekin, besteen begiradapean, “enpresari erailaren alabarekin” baino, batzuk batzuk lotsaz, errukiz, harro baten bat, eta beste batzuk zuritasun gisa uler zitekeen gehiegizko elkartasunez. Urteekin hori ere aldatu egin zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia